Ez naiz ni

Page 1

EZ NAIZ NI KARMELE JAIO Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 03 /12

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


KARMELE JAIO http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/karmele-jaio

Gasteiz, 1970.

Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1993-1994 ikasturtean eta ordutik kazetari lana bete du idatzizko hainbat komunikabideetan (Egunkaria eta Garan, besteak beste) eta komunikazio arduradun lanetan ibili da zenbait komunikazio bulegoetan (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioan eta Emakunden). Zenbait aldizkari eta egunkarietan argitaratzen ditu noizbehinka zutabeak, Diario de Noticias de Alava eta Deian, besteak beste.

2004. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen liburua, Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar), eta urte berean irabazi zuen Igartza Sariaren VII. deialdia Amaren eskuak nobelaren proiektuarekin. Izenburu


bereko nobela 2006an argitaratu zuen (Elkar). Aipatu eleberriak hainbat sari jaso ditu: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua. Musika airean (Elkar) argitaratu zuen 2009an eta 2012an Ez naiz ni (Elkar) kaleratu zuen.

Argitalpenak Narrazioa Hamabost zauri 2004, Elkar Zu bezain ahul 2007, Elkar Ez naiz ni 2012, Elkar Nobela Amaren eskuak 2006, Elkar Musika airean 2009, Elkar


EZ NAIZ NI http://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/ez-naiz-ni/jaio-eiguren

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik. Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira


kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta aberatsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.

KRITIKA http://kritikak.armiarma.com/?p=283

Puntadak – Iratxe Esnaola / Berria, 2013-03-10

Karmele Jaiok literatur ibilbideari bi ipuin bildumarekin ekin bazion

ere, Musika airean (2009) eta Amaren eskuak (2006) eleberriei esker irabazi zuen entzute zabala, batez ere azken lan horri esker, besteak beste, zinemarako jauzia ere egingo baitu laster Mireia Gabilondo

zuzendariaren eskutik. Oraingo honetan ipuinen generoari eutsi dio berriz eta hamabi ale ekarri ditu besapean. Ipuin bilduma askotan

gertatzen den legez, arriskua izaten da autorearen irudimena eremu

berdintsuan mugitzeko, irakurleari uniformetasun sentipena utziz ipuin batean bai eta hurrengo batean ere bai. Jaiok pertsonaia nagusi

gehienak (narratzaileak lehenengo edo hirugarren pertsonan jarraitzen die, baita bigarrena baliatuz ere) helduaroan


dagoen emakume bikotedun langile edo-eta amaren larruan kokatu ditu, eta zentzu horretan, hainbat pertsonaia ipuin baterako zein

besterako mudagarri gerta daiteke, ipuinen moztasunak edo hirien izenik ez emateak, bi adibide jartzearren, askotan bereizten zail egiten dituelako. Alde erantzira, errepikapen horrexen ondorioz, egileak

apuntatuta utzi nahi zituen hainbat gai edo kezka memorian gordeago

geratzen dira nire ustez, leku berean zizta eta zizta jardutearen kariaz. Pertsonaia nagusiak emakumeak dira. Ipuin ia guztietako emakumeek

bikotea dute, ama izan dira, edo lanaren errutinetan bermatzen dituzte bizitzak. Bikote harremanen gorabeherak zein umeekiko hartu emanak kezka iturri dituzte, izan harremanen hobetze saiakerak tarteko, izan

seme-alaben jiran egindakoak medio. Liburuko presentzia iraunkorrena iragana da. Etengabe itzultzen da oraina galderaz betetzera.

Horregatik, metodo narratibo ohikoa du flashback esplikatzailea.

Ustekabeko enkontru bat, usain bat, ideia bat, gertakizun bat eta badator iragana, askotan adinaren gaineko kezkei lotua. Iraganetik hona aldatu denari so jartzeko joera dute pertsonaiek, garaiak konparatzekoa, ordukora itzuli nahi izatekoa edo saiatzekoa.

Nostalgiaz, galdutakoa errekuperatu nahiagatik eta ezinagatik, ez gutxitan ipuinen amaierek ezintasun horren apuntea uzten dute.

Aspaldiko lagunekin berraurkitzeak ere garai batekotik hona eman diren aldaketak azaltzeko balio du, eta berriz ere, iraganarekiko bateraezintasuna azpimarratzeko. Kasu honetan, narratzaileak

hurbileko eta sentitutako materialarekin lan egiten duelako sentipen


gertukoa izan dut. Bestalde, gizarteak hainbat emakumerengan uzten duen presio

ideologikoa ere markatua geratzen da. Ekografiak ipuinean umea adoptatzera doa ama bakarra gizon eta bikote gabe. Amatasunaren

mitoak hausten saiatzen da. Helduak bagina bezalalanean, harreman eredua da epaian jartzen diotena emakumeari, bikote finko baten

gabeziak kanpotik jasotzen duen epaia, hain zuzen. Beste gai bat bitan errepikatzen dena gizonen karrera profesionalagatik emakume maitearen karrera atzera geratzearena da, bizia buxatu zaielako

metafora baliatuz. Aterkia ipuina da protagonista gizona duen bakarra eta bikotea bigarren mailan geratzen dena. Uste dut amaierak

esplikazio gehitxoz hornitu nahiak pixka bat husten dituela ipuinak.

Pertsonaiak anekdota bakarrera lotzen dituen ipuinetan, ordea, indarra irabazten du. Usainei ematen zaien garrantziak arreta deitu dit baita

literatur ofizioen ugaritasunak ere. Faltan eman dut ipuin borobil arnas moztaile bat, baina kontrara, tapiz bat osatzen doazen puntada ugari jaso ditut.


ELKARRIZKETA «Errazagoa da hutsuneak ikustea lasai bizi zarenean» http://paperekoa.berria.info/kultura/2012-12-22/030/001/ (Igor Susaeta - 2012-12-12) Argazkiak egiterakoan, une batean, Posta kalearen erdian jartzeko eskatu dio argazkilariak Karmele Jaiori (Gasteiz, 1970). Begira dauka jendea. Haien begiraden erdigunean dago idazlea. Jaiok, berriz, bizitzaren erdigunera iritsi eta galduta daudenengana zuzendu du begiratua Ez naiz ni (Elkar) bere hirugarren ipuin liburuan. Hamabost zauri (Elkar, 2004) eta Zu bezain ahul (Elkar, 2007) lanetan bezala, inkomunikazioak, gizakien arteko harremanetan sortzen diren zailtasunek ardaztu dituzte istorioak. Konstanteak dira Jaioren liburuetan. Musika airean (Elkar, 2009) bere bigarren nobela gaztelerara itzultzen ari da — errusierara ere itzuliko dute—, eta udaberrirako entregatu beharra dauka, etxean dituen bi umeek idazteko hartzen duen denboraren «kalitatea» baldintzatzen dioten arren.

Ustez, behintzat, bizitza nahiko bideratuta daukate Ez naiz ni-ko ipuinetako protagonista gehienek. 40 urte paseak dituztenak,

ezkondutakoak edo bikotean bizi direnak, seme-alabekin eta lan

itxurosoekin. Galduta bezala daude, ordea. Zer gertatzen da, bada, adin horretara heltzean? Zer azaleratu edo erakutsi nahi izan duzu


ipuinetan?

Hain justu, bizitzako momentu hori. Egin dute bizitzaren zati bat, heldu dira norabait, baina, bat-batean, konturatu dira ez dakitela horra iritsi nahi zuten ala ez; haiek erabaki ote duten puntu horretara

ailegatzea, edo bultzatuta heldu diren. Pertsonaia gehienek zarata

handia eduki izan dute inguruan, baina halako batean isiltasuna egin da, eta hutsune bat sentitu dute. Atzera begira jarri dira, zer egin duten ikusi dute, eta beldurra ere badute aurrera egiteko. Hortaz, hutsune hori azaleratu nahi izan duzu. Bai. Hutsunea, eta sortzen zaien antsietatea. Konturatu dira denbora

azkar doala aurrera, zahartzen ari direla, eta bat-batean sortzen zaie halako urgentzia zenbait gauza egiteko. Batek, adibidez, antsietate horri aurre egingo dio sexualki erakargarri sentituz; besteak, etxea erosiz... Zerbaiti heltzeko beharra dute. Elkarbizitza edo jarrera eredu batzuk kolokan jartzeko asmoa eduki al duzu?

Bikoteei buruzko ipuinetan, kolokan jarri dut hainbat urte elkarrekin egon eta gertatzen dena. Nola biguntzen den dena, nola aldatzen den... Horregatik diot batzuetan bizitzak eramaten zaituela, eta ez dakizula zu zeu joan zaren, edo bizitzak, gizarte ereduak bultzatu

zaituen. Ipuinetan badaude pare bat pertsonaia bikoterik ez dutenak, baina hori edukitzeko presioa sentitzen dute. Presio bat dago

gizartean: eredu bati jarraitzeko, bikotea izateko, seme-alabak

edukitzeko... Eta eredu horretatik kanpo baldin bazaude... Adibidez,


emakume batek haur bat berak bakarrik eduki nahi badu, ba, presioa sentitzen du. Bizitzan hartutako bide batzuk eramangarriagoak dira, errazagoak, eta beste batzuk, zailagoak. Ipuinetako batean, azkenekoan hain zuzen, zailena zahartzea ez baizik zahartzen hastea dela esaten dio Margak Alazne lagunari. Liburuaren aurkezpenean ideia hori bera nabarmendu zenuen. Zahartzen hastea zeren sintoma da, bada?

Zahartzen ari zarela benetan konturatzen zaren bizitzako momentu

hori da latzena. Gaztea zarenean denbora aurrera doa, baina ez zara konturatzen. Eta bizitzaren erdiko hutsune hori pasa eta gero, uste

dut errazagoa izango dela; ez naiz puntu horretara heldu, ez dakit, baina irudipena daukat zaharra zarela sentitzen duzunean halako

lasaitze bat egon daitekeela. Zaharra zara eta kito. Berdin zaizu euria hasten badu Eroskiko plastikozko poltsa batekin kalera ateratzea.

ÂŤZaharra naiz, eta nahi dudana egin dezaketÂť. Baina badago erdian adin bat, momentu bat, ez zarena gaztea, zaharra ere ez zarena... Eta momentu horretan sentitzen dena antsietatea da?

Nik hori ikusten diet nire pertsonaiei; batez ere zentzu bat eman nahi diete beren bizitzei, berek egindako ibilbideei. Ez badiozu zentzua ematen, pentsa dezakezu: zenbat urte, zer egin dut... Guk geure burua justifikatu nahi dugu, jakin nahi dugu zergatik egin ditugun gauzak. Sentsazio hori izaten dugula uste dut...


Lehen pertsonan ari zara...

Pertsonaiei buruz ari naiz. Ni garai horretan nago, eta, noski, Ez naiz ni-ko ipuinak horren isla dira. Zure bizitzaren garai ezberdinetan

kezka ezberdinak dituzu, eta horiek azaleratzen dira idazten duzun horretan. Badirudi kezka hori etorri zaidala eta horregatik asmatu ditudala pertsonaia horiek.

Istorioak irakurrita, zahartzen hastea gabezia edo zailtasuna emozionalekin lotzen duzula dirudi. Kontua, hortaz, psikologikoa da fisikoa baino gehiago?

Biak lotuta daude. Bai, alderdi psikologikoak pisu handia dauka zentzua bilatze horretan, baina gorputzak ere bai. Zeure burua zahartuta ikusten duzunean... Areago, gazte itxura edukitzeari

hainbesteko garrantzia ematen zaion gizarte honetan. 60 urterekin ere gazte izan behar dugula dirudi. Ba, ez: garaian garaikoa. Nolabaiteko ustezko erosotasunetik eratorritako desira edo ilusio

faltaz ere hitz egin duzu zenbait ipuinetan. Bat zahartzen ari den beste seinale bat al da?

Pertsonaia guztiak dira middle class-ekoak; gutxi gorabehera ondo bizi direla, alegia. Funtzionarioak, unibertsitateko irakasleak... Bereziki interesgarriak iruditzen zitzaizkidan gisa horretako pertsonaiak. Izan ere, zuk fabrika batean lan egiten baduzu, erregulazio txostenean

bazaude, eta ozta-ozta heltzen bazara hilaren bukaerara, zentzu bat ematen diozu zure bizitzari. Zure lanpostuaren alde borrokatzen zara,

edo beste lan bat bilatzen duzu diru apur bat gehiago irabazteko. Hau


da, badago borroka bat zure barnean, bizirik zaude. Baina eroso zaudenean, hilero zure ordainsaria jasotzen duzunean, lasai bizi zarenean, errazagoa izaten da hutsune horiek ikustea. Egoera dramatiko bezain patetikoei heldu diezu. Halere, ia denak gerta daitezke barregarriak uneren batean. Zergatik egituratu dituzu horrela?

Horrela atera zaizkit, aurreikusi gabe. Istorioek hortik abiatzea eskatzen zidaten. Zergatik? Umoreak, ironiak, bestela tratatu ezingo

zenituzkeen zenbait gai ukitzen uzten dizulako. Adin batetik aurrera, gainera, bi aukera dituzu: barrez hastea edo negarrez. Beharbada, horregatik da.

Bada ipuin bat, ordea, Ekografiak izenekoa, besteen aldean guztiz diferentea. Kolpe bortitz bat da, lehorra.

Bai. Ez dakit gogorrena den, baina bada diferenteena, zaharrena delako. 2008an edo 2009an idatzi nuen gazteleraz, eta errekuperatu egin nahi nuen. Beste ipuin gehienak aurten idatzi ditut, denak bata bestearen atzetik. Behin bost edo sei ipuin dituzunean eta norantz zoazen ikusten duzuenean, abiadura hartzen duzu.

Bizitzaren erdigunean dauden emakumezkoak dira protagonistak, eta ia denek atzera begiratzen dute aurrera egiteko. Gizonezko

protagonista bakarrak, berriz, Aterkia-koak, ez du atzera egin nahi. Nahita egindako hautua al da? Zerbait adierazi nahi izan al duzu? Ez, ez. Izan ere, beste ipuin batzuetan badaude atzera egin nahi


duten gizonezkoak; Txupa Beltza-koa, adibidez. Baina ez da protagonista-protagonista.

Tira... Protagonista gehienak emakumezkoak dira, bai, baina haien ikuspegitik gizonezkoen egoera ere islatu nahi izan dut. Ez da nahita egindako hautua izan, ez naiz konturatu.

Ia istorio guztietan hirugarren pertsona erabili duzu. Baina ipuin bat egin duzu lehen pertsonan eta beste bigarrenean. Zeren arabera aukeratzen duzu bata edo bestea?

Istorioek eskatzen dizute bata edo bestea. Tira, badago baten bat lehen pertsonan hasitakoa eta hirugarrenera edo bigarrenera

pasatakoa. Orain ez dut gogoratzen... Batzuetan, narratzaile bat

behar duzu; besteetan, protagonistaren begirada soilik islatu nahi duzu. Adin jakin batean daudenen arazoak plazaratu dituzu orain. Lehen

ipuin liburuan (Hamabost zauri), barneko minak zenituen mintzagai, eta bigarrenean (Zu bezain ahul), ahultasunak. Banakoaren jokabideak obsesionatzen al zaitu?

Tira: obsesionatu... Ez dakit... Idatzi ondoren konturatzen zara zein gai dituzun buruan. Askotan ez dakizu zer aterako den. Konturatu

naiz orain arte idatzitako liburuetan badagoela beti ateratzen den gai bat: inkomunikazioa, gizakien arteko harremanetan dauden

zailtasunak. Idazten dudanean nire lurraldea zein den esan beharko banu, esan gabeko hitzena dela erantzungo nuke. Niretzat


inportanteagoak dira pertsonaiek esan gabe uzten dituztenak, esaten dituztenak baino. Zergatik? Bizitzan ere horrela gertatzen dela

iruditzen zaidalako. Kezkak, arazoak ditugu guztiok, baina gure

eguneroko harremanetan ez ditugu azaleratzen, normalean. Benetan garrantzitsuak direnak, gehienetan barruan geratzen dira. Hamabost

zauri idatzi nuenean horregatik erabili nuen zauriaren irudia. Izan ere, zenbat hitz sortzen dira geure buruan, eta ez ditugu ahotik ateratzen, lotsagatik, beldurragatik edo dena delakoagatik. Hitz horiek berriro

barrura sartzen dira, eta zauri bat egiten dute. Hori konstantea da nik idatzi ditudan lanetan. Badirudi kezka hori dudala.

Egun gailu pila bat dugu, bada, komunikatu ahal izateko... Gailuak tresnak dira, azken finean. Inoiz baino tresna gehiago ditugu

komunikatzeko. Oraintxe bertan bidal diezaioket mezu bat Australiako lagun bati, eta kontaktuan jarri; baina, askotan, kontaktua izatea ez da harremana izatea. Geroz eta jende bakartu gehiago dago, eta hori

ipuinetan ere agertzen da. Hainbat bikotek nahi dute beren umeek

beste batzuekin jolastea urbanizazio batean, haiek ikus ditzaketen toki batean. Lehen, naturalak ziren harreman horiek. Herriko plazara jaitsi eta han jolasten ziren haurrak, han elkartzen ziren gurasoak,

bazegoen harreman bat. Hirietan, bereziki, geroz eta jende gehiago

ikusten dut bakartuta. Egunerokotasunak horretara eramaten ditu, eta geroz eta zailagoa da komunitate harreman bat sortzea. Eta horrek pena ematen al dizu? Bai, sekulakoa.


Etorkizunean joera hori areagotu egingo al da? Ez dakigu. Adibidez, ume txikiekin bizi eta bakartuak sentitzen diren

bikote batzuk ahalegin bat egiten ari dira plazara bueltatzeko. Batzuk joango dira herri txiki batera bizitzera; beste batzuk, urbanizazio

batera. Badago kezka hori, eta agian tortillak buelta emango du. Zerbait baldin bagara, gizaki sozialak gara, eta behar dugu taldea, behar dugu horren kide sentitzea.

Nola osatzen dituzu pertsonaiak? Esan izan duzu fikzioa idazten duzunetik adi egoteko mania garatu duzula; idazle izateko beharrezkoa dela. Behatzaile jarrera horretatik zer ikasi duzu? Zer ikusten duzu? Lehen, agian, banintzen behatzailea, baina ez orain beste. Orain, konturatu barik, adiago nago gauza batzuei. Norbaitek egindako

keinuaren azpian dagoena asmatzeko saioa egiten dut, baina nahi

gabe. Idazle batek, azken finean, hori egiten du: errealitatetik hartu. Eta errealitatetik hartzeko adi egon behar duzu. Bi nobela idatzi dituzu, baina ipuinen balioa aldarrikatzen duzu. Zergatik?

Gure literaturan, beste batzuekin konparatuta, ipuinek dezenteko pisua dute. Halere, nabaritu dut, argi eta garbi, jendeak,

komunikabideek, irakurleek, garrantzi handiagoa ematen diotela

nobela bat idazteari. Horretara ohituta gaude; istorio batek hasi, garatu eta bukatu egin behar du.


Idazten ari zarela sufritzen dutenetakoa al zara?

Idazten ari naizela ez nuke esango ondo pasatzen dudanik. Tira, ipuin hauetako batzuekin barre egin dut eta ondo pasatu. Azken finean,

lana da, ahalegina eskatzen du. Batez ere, idaztea zuzentzea delako. Bat-batean istorio bat ateratzen zaizu, baina horri buelta asko eman behar dizkiozu zentzua emateko, forma emateko eta abar. Oso konformagaitza al zara, bada? Ez dakit. Ez naiz perfekzioaren zalea. Gustatzen zait ondo bukatzea, hori bai. Momentu batean pasatzen dut ondo: behin bukatuta eta

irakurrita, esan nahi nuena esan nahi nuen moduan esanda dagoela sentitzen dudanean.

Zirriborro bat idazten duzunean, ingurukoei ematen al diezu irakurtzeko?

Ez. Alde horretatik lan nahiko bakartia egiten dut. Jendea oso lanpetuta dago, besteak beste [barreak]. Kaleratu aurretik, Xabier

Mendiguren editorea izan zen ipuin hauek irakurri zituen lehena... eta bakarra! Horrela jokatzen al dute idazleek?

Gehienek ez. Askok iritzi asko jasotzen dituzte. Igual erotu egin zaitezke hainbeste iritzirekin. Hori da. Azkenean... Ez dakit... Ni nahiko zalantzatia naiz... Pentsa, hortaz, bat hasten bazait ÂŤhau ez zait gustatu, bestea aldatuÂť, eta


bost iritzi diferente baldin baditut... Beraz... Badaukat Mendigurenen bermea. Segurtasun bat ematen dit, zorrotza izan behar denean zorrotza delako. Nahikoa da horrekin. Zer irakurtzen du Karmele Jaiok?

Ahal dudan guztia irakurtzen dut ahal dudanean. Gure lana irakurtzea da, hain handi batean. Euskal literaturako nobedadeak... Ez dakit, bereziki ipuinak gustatzen zaizkit. Klasikoak beti daude hor

berrirakurtzeko: John Cheever, Katherine Mansfield, Raymond

Carver... AEBetako ipuingile horiek... Ez dakit, saiatzen naiz denetarik irakurtzen, baina gauza oso-oso fantastikoek ez naute erakartzen.

Errealitatera, egunerokora oso-oso lotuta dauden istorioak gustatzen zaizkit.


KARMELE JAIO EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREAN

Abio, Asier

Gutun bat idatzi dizut / Asier Abio Olazar. Zer arraio / Karmele Jaio Eiguren

(2003)

Abio Olazar, Asier

Gutun bat idatzi dizut : poesia / Asier Abio Olazar. Zer arraio : narratiba / Karmele Jaio Eiguren

(2003)

Ametsetarako hitzak

(2007)

Emekiro : Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2004)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2005)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2005)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2005)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2006)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2006)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2005)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2006)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2007)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2007)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2007)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2007)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2007)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Aitaren sekretua / [testuak, Karmele Jaio ; marrazkiak, Alexander Jaio]

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Aitaren sekretua / [testuak, Karmele Jaio ;

(2008)


marrazkiak, Alexander Jaio] Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2008)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Heridas cr처nicas / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Mutters H채nde : Roman / Karmele Jaio ; Aus dem Baskischen 체bersetzt von Gabriele Schwab

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2009)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2010)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2011)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2012)

Jaio, Karmele (1970-) Ez naiz ni / Karmele Jaio

(2012)

Jaio, Karmele (1970-) Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(2012)

Jaio, Karmele (1970-) Ez naiz ni / Karmele Jaio

(2012)


Jaio, Karmele (1970-) Hamabost zauri / Karmele Jaio

(2012)

Jaio, Karmele (1970-) Musika airean / Karmele Jaio

(2012)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2013)

Jaio, Karmele (1970-) MĂşsica en el aire / Karmele Jaio

(2013)

Jaio, Karmele (1970-) Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(2013)

Jaio, Karmele (1970-) Amaren eskuak / Karmele Jaio

(2013)

Relatos breves y cuentos no sexistas = Kontakizun laburrak eta sexismoaz gaindiko ipuinak : AĂąos 1997-2001 urteak

(2001)

Uda-giroan irakurtzeko ipuinak

(2007)

LOTURAK http://zubitegia.armiarma.com/?i=672 http://www.elkar.com/ http://www.alhondigabilbao.com/autor/biografia/ http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/karmele-jaio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.