EZER BAINO LEHEN ARANTXA ITURBE
Literatur solasaldiak Errenteria, 2013 / 11 / 13
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
ARANTXA ITURBE http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=132
Alegia, 1964. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen Informazio Zientziak. 80.garren hamarkadatik hona Euskadi Irratian dihardu lanean; Goizean Behin programako aurkezle eta zuzendari izan da, batez ere. Programa honek Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen 2000. urtean. Egun irrati bereko Arratsaldekoa saioan egiten du lan. Honez gain, El Diario Vasco egunkariko zutabegile gisa aritu da. 1992. urtean Ezer baino lehen ipuin liburua argitaratu zuen eta urte berean, Euskadi Irratiak Maite, maite, maitea irratinobela igorri zuen. 1995ean ipuinbilduma bat kaleratu zuen: Lehenago zen berandu izenburuarekin. Gizakien arteko hartuemanak jorratu izan ditu, batez ere, bere argitalpenetan, ahozko tradizioari jarraiki. 1999an, Ai, ama! entseguarekin, amatasunaren gaineko burutapenak islatzen zituen. Iturberen libururik ezagunena Ai ama! da, (Alberdania, 1999). Hika antzerki taldeak oholtzara eraman zuen.
EZER BAINO LEHEN Ezer baino lehen gauza bat esan nahi dinat, bota ez zidan ba lelo hark festa hasteke zegoenean? Bera ezkondua zela eta gertatzen zena gertatuta ere ez zuela bere emaztea uzteko asmorik. Nahi bazuen argazkai bat ohe buruan jarriko genuela, nik, eta emaztearenik ezetz baina ikusi nahi banituen, alabaren bi, beti patrikan eraman ohi zituela erantzun zidan serioserio. Zereginik ez zegoela eta baietz, ea ba nolakoa zen umetxo zoragarri hura, ezagutzeko irrikiz nengoela eta. Eta okerrena, zutitu, galtzetaraino inguratu, lasailasai kartera atera eta niri, ustez gaurik zoragarriena izan behar zuena izorratu dizut esanaz begiratzen zidan enana baten fotografiak inguratu zizkidala...
KRITIKAK http://kritikak.armiarma.com/
Arantxari, guziaren ondotik Patziku Perurena (Euskaldunon Egunkaria, 1992-06-19)
Ezer baino lehen gauza bat esan nahi dinat. Ez hunala inori esan beharrik azkazal zikinen kontu hori. Min haundia egin zean mundu guziaren aurrean eskribitua ikusteak. Denak igoalak! Zuekin ez zegon sekretorik.
Uste dinat bizitza oso kajoi batean aise gorde litekela. Eta balkoitik behera bota nahi badun kajoia, botazan hik. Ni ez negon horren joana. Jende askok ez dizkin aintzat hartzen oroskopoak, baina nik, ezer baino lehen oroskopoa leitzen dinat goizero, barua hausteko. Nik dakidana, hik nola esplikatu zai egon behar honek, ilusio haundia egiten zean. Umekeriak, esaten didan hik. Baina, umekeriak ahazteko garaia ere badinat oraintxe. Bederatzi urte gutisko ditun estaduan gelditzeko. Bilboko txiste batean aditua dudanez, bederatzi hilabete behar izaten omen dizkiten Donostiako emakumeek basura ateratzeko. Gogoan hartzan amak hanka egindakoan esana: “eskribitzene enun biar bezela ikasi, baña emenche uzte izuet atea dana, ta junaizela ikuste zuenen letu ta pentsatu ta geo naibazue zueke eskribittu”. Eskribitzen jakin eztare, hark hizketan ondo zekinan. Zinez esaten dinat. Min emateko. Nik ez dinat gutxiago hartu, nere fotografiak koleziorako balio ez dinala jakinda. Hala izanda ere, zer jakin beharra zeukanan jendeak? Denuntzia sartzea merezi hunake. Baina, ez dinat sartuko, bai baitakit famosa egin nahi dunala ni bezelako gixaxo baten kontura. Mikaela para dun, baina, mundu guziak bazekin Mikela dela. Alegrikoa. Alegria de Oria 726. Eta ez dinat sinisten, “horia” gustatzen ez zainala. Nola egin dun ba, “telefonitis” gaitzari buruzkoa? “Páginas amarillas” ikusi gabe? Zerari sartuko dion hori. Nola dakin hik Maitek Juantxo akatu zuela? Anda, igoal bota zinan Juantxok bere burua idazlesa frustratu bat bere ondoan ezin eraman zuelako! Amajina batek bota behar zean oraindik!!
Beste gauza bat. Urteak ez ditun ederraren neskame, irudipenen ajente baizik. Gorputzaren ederra eta animaren ederra, gaitz berberaren ahizpa bixkiak ditun. Mireia eta Mariana, A aldea eta B aldea bezalaxe. Asmatutako deus ez bada inoiz berri, eder guzia hunaka parragarri! Euririk egiten ez badu, maitasun kontuak gehiegi hunkitzen neten, nere on beharrez besteri tristura opa izateko. Painulo gorria lepoan parata inor ikusten badun: ni. Eta ez hadinala lotsatu. Etorri suelto. Posdata: beti izan dizkinat gogoko komedia emeak eta tragedia arrak. Gauza bat erakutsi dun: gizonezko askoren komediak euskal literaturari lotsa emateko bestetako ez direla. Horregatik enamoratu zaizkin Joxan, Angel, Juan, Joxe…
Bi ordu Arantxarekin hondartzan Joxean Agirre (Egin, 1992-05-26)
Nonbait irakurri berria dut ehiztariek, alerik motelenak eliminatuz, abere espezieak mejoratzen dituztela. Horixe omen da literatur kritikoen egitekoa ere, idazleen artean garbizioak eginez, onenei bidea irekitzea. Ni, ordea, bihozpera samarra izan naiz txikitandik eta gaur Arantxaren ipuin bildumari komentario totel bat egitera ausartzen banaiz, ez da kolpetik, bere lehen ipuineko protagonistari bezala, kritiko bokazioa piztu zaidalako, gure idazle fauna agortu samar honetan bera bezalakoek ere estimatu behar direlako baizik. Berak elkarrizketa baten propio gomendatu bezala, hondartzan irakurri dut liburua, etxeko haurrari baldearekin ura garraiatu edo ondoan nuen bikotearen helburu jakinik gabeko ahaleginak erreparatzen
nituen bitartean. Horrekin zera esan nahi dut, konzentrazio haundiegirik gabe irakurtzeko moduko ipuin sarta bat jarri duela Arantxak kalean. Literatura helburu traszendentalekin egiten dutenen artean eta denborapasarako egiten dutenen artean ez dut uste zenbaitek pretenditzen duten hainbesteko alderik dagoenik. Zatiketarik egotekotan, bizitzari buruzko pertinentzian dago. Batzuk, idaztean inplikatu egiten dira eta besteak […]. Arantxak ez du irakurlea interrogante kezkagarriekin abailduta uzten, baina hamazazpi ipuin laburron atzean umore oneko emakume bat nabari da eta besterik gabe ere nik behintzat estimatu dut bi ordu Arantxarekin hondartzan egoteko parada hau. Eta ondoren zerbait idaztera animatu banaiz, esker ona agertzeko dela iruditzen zait. Ondokoa, beraz, inoiz inork egin duen kritikarik “light”ena dela esan behar, zangoetako hondarrak toajarekin kenduz pentsatua. Ez dut esango Arantxak obra maisu bat egin duenik. Lehen ipuinaren lehen eszena, esaterako, nik neuk bospasei aldiz irakurri dut eta hasiera horrekin ipuin on bat egin daitekeela iruditu zait, gero desarrolloak komentzitu ez banau ere. Bigarren ipuinaren azkena gustatu zait, baina ez dakit azken horrekin besterik gabe ipuin bat idatzi daitekenik ere. Destinoaren jokutriez, suertearen kolpe krudelez trufatzeko erabiltzen du Arantxak literatura eta xede guztiz sanoa dela deritzait, maiz sinpletasunak eta fribolidade puntu batek traizio egiten badio ere. Arantxak bere burua inplikatzen du ahotsean, hitzegiten duenean eta idazten duenean ere, bereak diren zerak agertzen saiatzen da, gordetzen dituen enkantuez erabat komentziturik bailegoen. Lehendik ere bere ipuinak irakurtzean somatu diodan berotasun eta hurbiltasun hori somatu diot berriro ere liburu honetan eta nik zer dakit liburu bat
defendatzeko ezer gehiagorik behar den. Izatekotan ere, pazientzia, neke gehiago eta bere ipuin bateko idazle bati bezala pena batzuk beharko lituzke emakume honek ere ipuinak borobiltzeko, baina ez dakit zertan sartzen naizen, neuk igerian ozta ozta dakidalarik itsaso horretan. Irratia medio traidorea da jende sakonarentzat. Irrati uhin hertzianoak ez dira nonbait gauza pisuzko arrazoiak airean garraiatzeko. Arantxak eta Jaimek badakite hori eta horregatik dira artistak entzulearen begirada etengabe emozio sinpleenekin hezetzeko. Arantxaren liburuan ere ez da kabitzen heroe edo heroina haundirik. Bera bezalako emakumeak agertzen dira joan etorrian, maitasunaz, adinaren etengabeko kalteaz edo bizitzako beste hainbat ezbehar txikiz kezkaturik.
ELKARRIZKETA Zertarako galdetu erantzunik ez entzutekotan? Fermin Etxegoien (Argia,
2182. alea 2009-05-03)
Patxi Lopezek ba al daki nor zaren? Ez dut uste, eta ez du zertan. Zer egiten dudan jakingo balu izugarri poztuko nintzateke: esan nahiko luke guk komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza ezagutzen duela eta komunikatzeko duguna intereseko duela.
Alegi herrian jaio zinenean... Alegria zen, alegia! Han geratu zen nire haurtzaroa, “r”arekin batera. Egunero irratsaio bat prestatzen duzu euskal kulturan oinarritua. Ogi eta arrainen mirakulua? Ez dut mirakuluetan sinesten. Okin eta arrantzale askoko herri txiki batean bizi gara. Zorionez. Bi hauen artetik zein hazten ari da progresio azkarragoan: elkarrizketatu dituzun euskaldunen multzoa ala elkarrizketatu ez dituzunena? Sentitzen edo pentsatzen dutena euskaraz esateko gai direnen multzoa hazten ari da. Ez nik nahi bezain progresio azkarrean. Eta ez prexixo guretzat elkarrizketagai bihurtuko liratekeelako eta lana erraztuko liguketelako. (edo ez horregatik bakarrik, behintzat). Gure herrian emakumeak arratsaldero batu ohi ziren solasteko... Nire aldetik ondo deritzot orain irratia zuena izateari. Kondeszendentzia apur bat sumatu ote dudan hitz horietan… Gainera arratsaldekoak eredugarriak zarete lanbide honen lehen araua betetzerakoan: badakizue entzuten! Zertarako galdetu erantzunik ez entzutekotan? ...eta jendeak ba al daki(gu) hitz egiten? Denok. Eta gehienak gainera, badauka(zue) zeresana. Idazle modura, emakumeen mintzoa literatura bilakatu duzu Kontu jaten elkarrizketa bilduman. Beren bizitza/z kontatzeko ausardia izan zuten zenbait emakumeren istorioak ipuinez jantzi nituen. Kuriosoa da: zer kontaturik ez daukala uste duen asko kontatzen entzutea baino gauza erakargarriagorik…
Aukeratu beste herrialde bat bizitzeko, mesedez. Argi gehiago duen edozein. Orain gutxi arte uste nuen eguraldia eta ni unibertso desberdinetan bizi ginela; orain, leihoa zabaldu eta lainoekin topo egiteak eguna lainotuta hasi arazten dit.
Beste garai bat; animalia bazina; Arantxa izenaren ordez zein... 68ko maiatza, Parisen (baina ez neskame, garai hartan seguruenik egokituko zitzaidan bezala…). Animalia naiz. Oso basatia, batzuetan. Arantxa ez da izena bakarrik. “Arantxa” naiz. Izana berekin du. http://www.argia.com/argia-astekaria/2182/arantxa-iturbe/osoa
Arantxa Iturbe Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Bi literatura unibertsaltasunaren alde, berdinkeriaren aurka : Alemania - Euskal Herria = Zwei Literaturen für Universalität, gegen Uniformismus : Deutschland Baskeland = Two literatures in favour of universality, against uniformity : Germany - Basque Country
(1999)
Desde aquí : (antología del cuento vasco actual) / [selección] Jose Luis Otamendi ; traducción Bego Montorio
(1996)
Elkarrizketak [Bideoa] / HABE
(1986)
Elkarrizketak [Soinuzko grabazioa] / HABE
(1986)
Elkarrizketak [DVDa] / HABE
(2012)
GAUR egungo euskal idazleak / [ale honetako koordinatzaileak, Maite González Esnal, Juan Luis Zabala : datu biltzailea, Begoña Andonegi ; Lehendakaria, Joxerra Garzia Garmendia ; botzorde zuzendaritza, Arantxa Iturbe... (et al.)]
(1995)
Gorroto haut / Ja[v]i Cillero ... [et al.]
(2002)
Gure mundu txikitik / Patxi Zubizarreta ... [et al.] ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin"
(2005)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(1995)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(1995)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(1997)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(2001)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2000)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2002)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Nik eserita egiten dut / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Jokin Mitxelena
(2001)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Beldurtia naiz / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Mikel Valverde
(2001)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Norak suhiltzaile izan nahi du / egilea, Arantxa Iturbe ; marrazkilaria, Elena Odriozola
(2003)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama ! / Arantxa Iturbe
(2000)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(1993)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Bi ipotx gure etxeko sofan / egilea, Arantxa Iturbe ; marrazkilaria, Jon Zabaleta
(2004)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Amona basoan galdu zenekoa / [testua] Arantxa Iturbe ; [marrazkiak] Elena Odriozola
(2003)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Nik eserita egiten dut / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Jokin Mitxelena
(2003)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(2000)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Yo lo hago sentado / texto de Arantxa Iturbe ; dibujos de (2001) Jokin Mitxelena
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(1992)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2004)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ya ni siquiera es tarde / Arantxa Iturbe ; traducción de Jorge Giménez Bech
(2005)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Yo lo hago sentado / texto de Arantxa Iturbe ; dibujos de (2005) Jokin Mitxelena ; [traducción Jorge Giménez]
Iturbe, Arantxa (1964-)
Amona basoan galdu zenekoa / egilea Arantxa Iturbe ; marrazkiak Elena Odriozola
(2005)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Bi ipotx gure etxeko sofan / egilea, Arantxa Iturbe ; marrazkilaria, Jon Zabaleta
(2005)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Lehenago zen berandu / Arantxa Iturbe
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Norak suhiltzaile izan nahi du / egilea, Arantxa Iturbe ; marrazkilaria, Elena Odriozola
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
¡Ay, madre! / Arantxa Iturbe ; traducción de Jorge Giménez Bech
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Kontu-jaten : gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian / Arantxa Iturbe
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Beldurtia naiz / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Mikel Valverde
(2007)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2007)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(2006)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Bi ipotx gure etxeko sofan / egilea, Arantxa Iturbe ; marrazkilaria, Jon Zabaleta
(2009)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Beldurtia naiz / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Mikel Valverde
(2009)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ai, ama! / Arantxa Iturbe
(2010)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(2010)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Ezer baino lehen / Arantxa Iturbe
(1999)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Beldurtia naiz, eta zer? / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Mikel Valverde
(2001)
Iturbe, Arantxa (1964-)
Maite, maite, maitea [Soinuzko grabazioa] / Tecnodisco- (1992) k egina ; eleberria, Arantxa Iturbe ; Euskadi Irratiarekin batera ekoiztua ; Eresoinkak grabatua
Iturbe, Arantxa (1964-)
Nik eserita egiten dut, eta zer? / testua, Arantxa Iturbe ; marrazkiak, Jokin Mitxelena
(2001)
Lecturas entre paradas = Geltoki arteko irakurgaiak. 8
(2005)
Orkestra kontu-kontari [Soinu-grabazioa] / Euskadiko Orkestra Sinfonikoa = Orquesta Sinfónica de Euskadi
(2007)
Loturak http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/iturbe http://zubitegia.armiarma.com/?i=62 http://euskaljakintza.com/arantxaiturbetelebistanirudiakaskojatenduhitza etanirihitzagustatzenzaitgauzaguztiengainetik/ http://www.ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=530