Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Page 1

Fikzioaren izterrak UR APALATEGI

Literatur solasaldiak Errenteria, 2016 / 05 / 16

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Ur Apalategi Idirin Paris, 1972.

Eleberri eta ipuinegilea. Bi bider jaso du Beterriko liburua saria (1997 eta 2010) eta behin Euskadi literatur saria (2011). Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal filologian doktore. Euskal literaturako irakasle titularra Paueko Unibertsitatean. Besteak beste, Maiatz, Hegats, Egan, Uztaro, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Garaeta Argia-n argitaratu ditu idazlanak, artikulu kritikoak nahiz iritzi zutabeak.


Arlo akademikoan, Pariseko L'Harmattan argitaletxeak 2000n argitaratutako La Naissance de l'ĂŠcrivain basque (Euskal idazlearen sorrera) ikerlanaren egilea da. Utriusque Vasconiae argitaletxearen baitan "Kritika Literarioa" izeneko saila sortu eta zuzentzen du eta Egunero irakurtzen delako literatur sailaren kudeaketan ere esku hartzen du

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ur­ apalategi­idirin?q1=%20&q2=apalategi


Fikzioaren izterrak Ez zen plan ona. Nekatuta nengoen eta Galarreta ez nuen maite. Antipatia zidan berak ere. Deklaratua eta aspaldidanikoa. Esan dudanez, zimurtzen hasitako «beti errebelde» horietakoa zen, abenturazalearen hiru eguneko sasi bizar kalkulatuegia zeraman beti, «gazte» janzten zen... Eta, oroz gainetik, gaizki idazten zuen. Nahiko saltzen zuen arren, bere mailan. Klasikoegitzat nindukan berak, akademikotzat. Ez bide nintzen aski «alternatiboa» bere gusturako. «Idazle dezimononiko»tzat jo ninduen orain dela hamarkada pare bat ia, Susa aldizkarian atera zuen erreseina batean. Afera da ezin eraman zezakeela ni goragoko kategorian egotea, alegia, benetan profesionaltzea lortu duten euskal idazleen klub hertsian. Ez nion ikusten emakume gazteak maitemintzeko adina kalitaterik —espero nuen Katxalynek gustu hobea izatea—, ezta asmorik ere, itxuraz. Nahiz eta, egia esan, Katxalynengatik ez bazen, ez nuen ulertzen zergatik zihoan Galarreta halako toki bat bisitatzera. Katxalyni behintzat bazirudien ondo zetorkiola Galarreta ondoan edukitzea.

http://www.idazleak.eus/euskara/gure­ programak/liburu­fitxak?id=10


Kritikak Fikzioaren errealitatea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-08

Garratza da errealitatea. Aurrean daukaguna ezin da ukatu, nahiz eta askotan saiatzen garen gure eguneroko errealitatea mozorrotzen. Batzuetan ez dugu nahi izaten aurrez aurre daukagunari kosk egitea. Eta literatura fikzioa den heinean, fikzio horrek gainditzen du fikzionatzen ari garena. Ur Apalategik bere Fikzioaren izterrak, zazpi ipuinez osatutako liburuan, bere ibilbide literarioaren hainbatetan jorratu duen gaia, berriro lantzen du: euskal literaturen, miseriak?, topikoak?, ezinak? Eta honekin batera ere, maitasunezko historiak. Komunean ezaugarri bat dute ipuin hauek, gaia lantzerako orduan, garraztasuna eta ironia agertzen dira ia ipuin guztietan, eta honek egilearen alde jokatzen du, estilo baten hari sendo bat erakusten baitu. Baina fikzioak errealitatea oso hurbil uzten du, nahiz eta egileak berak hori ezkutatu nahi duen, batzuetan muturreko egoerak erakutsiz: “Saizarbitoria. Izen luze, ahoskagaitz eta gogoraezina (…) Gaizki saldu zatekeen Espainiako merkatuan, edo kritika txarrak izan zituzkeen. Beharbada euskal arazoa zen oztopo, autorea terroristengandik hurbilegi zegoelako edo. Auskalo”. Fikzioa eta errealitatearen arteko dialektika horretan, badira ipuinak oso ongi bideratzen dutenak bere ibilbidea, nahiz eta batzuetan, historia, tramaren taxutzeak, luze egiten den, narrazioaren kalterako. Bestalde esan behar da ez dela erraza jokatzea Apalategi jolasten ari den eremuan, eta hau bere alde dago, hitzaren bitartez ezkutatzen baitu errealitatea, jolas bat bihurtuz bere ariketa. Irakurleak aurkituko ditu, ipuin sorta hauetan, ironia bide, literaturaren eta mundu afektiboaren une dibertigarriak, pasadizo xelebreak, gizakiaren une miserableak… Eta badira ipuinak amaiera konplexua dutenak. Idazlea ongi profitatzen da honetaz, abilezia erakutsiz. http://kritikak.armiarma.eus/?p=5131


Fikzioaren izterrak I.E. / El Diario Vasco, 2011-04-08

Fikzioaren izterrak izeneko ipuin bilduma kaleratu du Ur Apalategik. Baina horrela deitu beharrean, Fikzioaren mugak ere deitu zatekeen, mundu literarioan murgilduta ez gaudenok (irakurle hutsak garenok, alegia) ezin dugulako jakin zenbateraino den errealitate eta zenbateraino fikzio zazpi ipuin hauetan kontatzen dena. Izan ere, susmoa hartzen da guztia ere ez dela fikzio, eta literatura-argitaletxe munduko bere esperientzian eta ezagutzan oinarritu dela idazlea ipuinok idaztean. Hala ere, ia beti erabiltzen ditu irudi jostalari eta harpajoleak’ “errealitate” hori islatzeko. Eta, ondorioz, askotan azalerarazten du irria irakurlearen aurpegian. Hauek dira Apalategik kaleratzen dituen lehen ipuinak, eta guztietan dira ardatz bi gai: idazmena orokorrean (protagonistaren idazteko, eta argitaratzeko, gogoa) eta maitasun-sexu-adiskidetasun harremanak. Batzuetan literaturak eragiten du harreman pertsonaletan eta beste batzuetan, aldiz, sentimenduek hartzen diote gaina idazmenari. Zenbait kasutan, ustekabeek ere paper polita jokatzen dute. Finean, egileari gustatu ez arren, ondorioa ukaezina da: ipuin bilduma hau irakurterraza da. Baina ez da idazleak “mintzaira literario txiroa” duela eta liburuaren “edukiak ez duela interes zipitzik” esateko modu diplomatikoa, ez. Egia borobila da. Areago, irakurterraza izateaz gain, liburu gustagarria eta oso atsegina ere bada. http://kritikak.armiarma.eus/?p=5050


Ur Apalategi EIPS/RLPEan Erdi guneak / Unai Goieaskoetxea Arronategi, Ur Apalategi Idirin

1995

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin

1997

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin

2000

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

La naissance de l'écrivain basque : l'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga / Ur Apalategui ; préface de Christian Manso

2000

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Las relaciones imperfectas / Ur Apalategi Idirin ; traducción, Xabier Makazaga

2001

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin

2002

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Gure gauzak S.A. / Ur Apalategui Idirin

2004

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Gure gauzak SA / Ur Apalategi Idirin

2004

Belaunaldi literarioak auzitan / Ur Apalategi Idirin (arg.)

2005

Egungo euskal nobela eta zinema / Jon Kortazar [zuzendaría eta alearen arduraduna] ; Ur Apalategi ... [et al.]

2009

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

2010

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

2011

Gatazken lorratzak : euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino / Jon Kortazar, Amaia Serrano Mariezkurrena (arg.) ; [egileak, Ur Apalategi ... et al.]

2012

Himalayajavakaputadiziburrina / Amaia Hennebutte­Millard ; Ur Apalategi Idirinen gainbegiradarekin

2012

Irakurketa dela eta / koordinatzailea, Fito Rodriguez ; egileak, Fito Rodriguez, Ander Iturriotz, Ur Apalategi, Patxi Salaberri

2012

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

La otra vida : seis relatos / Ur Apalategi ; traducido del euskara por Angel Erro

2013

Apalategi Idirin, Ur (1972­)

Ramon Saizarbitoria : l'autre écrivain basque :

2013

Goieaskoetxea Arronategi, Unai

Hennebutte­Millard, Amaia


l'élaboration d'une réponse néo­moderne à la périphéricité littéraire (1995­2000) / Ur Apalategui

Etxepare, Bernard (fl.1516­ 1545)

Egungo euskal saiakeraren historia / Jon Kortazar (zuzendaria) ; Fco. Javier Rojo Cobos (alearen arduraduna) ; Ur Apalategi ... [et al.]

2013

Basuku Shobunshû : Basuku go saiko no shomotsu / Berunato Echepare ; [itzultzaileak, Sho Hagio, Hiromi Yoshida ; hitzaurrea, Ur Apalategi]

2014

Nuestras guerras : relatos sobre los conflictos vascos / edición y prólogo de Mikel Ayerbe ; [autores] Ur Apalategi ... [et al.]

2014

Loturak http://www.argia.eus/blogak/boligrafo­ gorria/2011/10/20/fikzioaren­izterrak­ariketa­ metaliterario­bat/ http://kritikak.armiarma.eus/?p=5050 http://zubitegia.armiarma.eus/?i=196 http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=80 http://kritikak.armiarma.eus/?p=5131 http://www.idazleak.eus/euskara/gure­ programak/liburu­fitxak?id=10 http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ur­ apalategi­idirin?q1=%20&q2=apalategi


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.