Gerezi denbora / Inazio Mujika

Page 1

GEREZI DENBORA INAZIO MUJIKA Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 04 /16

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


INAZIO MUJIKA http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/inazio-mujika-iraola

Donostia, 1963. Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993 urtean, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 urteen artean, Lur argitaletxeak sortutako hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldeko kide izan zen. 1993. urtean ETBko Berbaguren saioaren gidoilari gisa jardun zuen; geroago Goenkaleko elkarrizketak eta argumentuak idatzi zituen, eta Benta Berriko elkarrizketak asmatu. Gidoilari lanetan badu eskarmentua: Karramarro uhartea marrazki bizidunen filmaren gidoia idatzi zuen, Joxean Mu単ozekin eskuz esku. Honez gainera, Jabier Muguruza eta Jabier Busto musikarien lanentzako letrak idatzi ditu.


Literatur sariei dagokienez, Tu quoque ipuinak Ignacio Aldecoa saria eman zion eta 1992. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen, Itoak ur azalera bezala ipuinari esker.

Azukrea belazeetan lanean, Gipuzkoako baserri giroan sustraitutako historiak kontatzen zituen. Liburu honen gainean Jon Kortazar kritikagilearen iritziz (Euskal Literatura XX. Mendean) Mugikaren pertsonaiak babesik gabe azaltzen dira, eta egileak heldutasuna erakusten du.

Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.

Argitalpenak 1987 Azukrea belazeetan | Erein 1991 Linkon | Erein 1991 Tu Quoque | Arabako Foru Aldundia 1993 Itoak ur azalera bezala | Kutxa 1994 Hautsaren kronika | Alberdania 1995 Matriuska | Erein 1997 Urgulleko arima herratua | (beste egileekin) Donostiako udala 1999 Gerezi denbora | Alberdania


2000 Linkon | Erein 2001 Akeita gol | Ttarttalo-Irusoin 2001 Balearekin kantuan | Ttarttalo-Irusoin 2001 Dimitri eta itsas txakurrak | Ttarttalo-Irusoin 2001 Dimitri eta sorgina | Ttarttalo-Irusoin 2002 Perla zuria | Ttarttalo-Irusoin 2002 Urrezko zuhaitza | Ttarttalo-Irusoin 2007 Sagarrak Euzkadin | Alberdania 2011 Xabier Lete : (auto)biografia bat 2012 Xabier Lete Bergaretxe : zuekin nago kantatzen (1944-2010)

GEREZI DENBORA http://www.euskaraz.net/donostia/idazleak/liburuak/gehi/0030403.htm

Zer egin ez nekiela, Diputazioko ate nagusiaren aurreko aulkiari bueltaka, eta tarteka gora, balkoietara, begira, zigarro

baten muturrarekin hurrengoa piztuz, ordu erdi pasatua zela iruditu zitzaidanean, barrura sartzera deliberatu nintzen.

Orduantxe zetorren Roman eskaileretan


behera lasterka. —Oraintxe diagu aukera.

—Ederra aukera! —aurpegiratu nion—. Ondarretara joan dituk denak, eta kamioia berekin eraman ditek! —mintzatu nintzaion larri. Bazekiela. Dena ikusi zuela balkoitik.

—Eta zeri begira egon haiz! —egin nion oihu.

Irujo diputatuarekin mintzatu zela, eta gure kasua kontatu ziola zehatz-mehatz. Oso interesatua agertu omen zen gure kasuarekin,

kosta ahala kosta lortu behar genuen artzapezpikua askatzea. «Oso ongi!», esan nion nik, «eta berak zer egin behar du? Aska dezala

berak, horren interesatua badago». Auto bat jarriko omen zuen gure esku; bila joanak zirela. Orain edo inoiz ez, aukera paregabea genuela.

Orduan lasaitu nintzen pixka bat.

Autoaren zain geundela, xehetasun batzuk azaldu zizkidan Romanek. Obispoa CNTko egoitza nagusian zeukaten preso. Larramendi kalean. Jende gutxi egongo zen egoitzan ordu hartan, asko eta asko

Ondarretako kartzelara joanak zirelako, eguerdiko bonbardaketaren odolezko ordaina eskatzera; denbora gutxi genuen, beraz,

artzapezpikua preso zegoen lekutik ateratzeko. Paper batzuk emango zizkiguten Babeserako Batzarraren izenpearekin, eta, behin

artzapezpikua askatu eta gero, baserri batera eraman behar genuen, ezkutuan.


KRITIKA http://kritikak.armiarma.com/?p=2385 Gerra elegantea - Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 99-12-24

Liburu guztiak adiskideenak balira bezala irakurri behar dira, eta adiskideenak ez balira bezala epaitu. Hala dio esaerak (oso zaharra, ez bainaiz oroitzen noiz aditu nuen) eta ados egonik ere, ez naiz oso pozik geratzen adiskidearen liburua esku artean hartu eta epaitzeko erritualari ekiten diodanean. Aukeran nahiago‌ Ez da hori, adiskideen liburuak adiskideenak balira bezala epaitu behar dira, eta adiskide ez direnenak ere bai, adiskideenak balira bezala hain zuzen, hori agintzen baitu zuzentzak. Baina ez dakit zergatik luzatu naizen aitorpen honekin, zurikeria baitirudi noski, bai eta ez, to eta tati, gure artean usu den ariketa azpikoa. Gustatu zait libura. Egia esan, gehiago espero nuen Inaziorengandik (zergatik espero dugu hainbeste adiskideengandik?), gehiagotzat ditugulako akaso, eta


lehendabiziko orriak “ez da hau�, “ez da hau� esaka aritu naizen arren, gero, orriak pasa eta eleberria aurrera, bidean joanez gero, orduan eta lasaiago geratu naiz. Kontuan hartzen badugu eleberria (Inaziok maite duen hitza) bidaia baten kontaera dela funtsean, Bilbotik Donostiara eta handik Loiolara (gure patroi haundiaren etxera), ezinbestekoa da testuari arintasuna eskatzea. Gerra garaiko nobela izanik, eta orduan gaur egungo autopistarik ez zela jakinik, errepide kaskarra eta meharra baizik, oso azkar doa, nobelan bederen, bertako kontakizun nagusia. Tajuz ere bai. Ondo lotuta daude nobelako zatiak. Bertako toki batzuk ezagunak egiten dira gainera (nondik atera ote du Mujikak san Inazioren irudia, eskuan txanpain botila duela? Larramendi kaleko zein tabernatan?), baita esaldi batzuk ere. Dibertigarria da, hori ere esan behar, irribarrea ezpainetan uzten duen horietako testua baita Inaziorena. Irribarrea esan dut, ez barre zantzoa, ezta algara ere. Serioa baita neurri batez. Eta euskarari dagokionez esango nuke Inaziok bere burua zigortu egin duela, muga bat jarri diola, eta


handik aurrera joaten galarazi, eta Orixek “Santa Kruz apaiza� bezala, hiztegiari begiratzeke idatzi duela hau, erraz eta eroso, hanka batez, santuak bezala. Elegantea, hala ere.

Itxaropen garaiak - Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 2000-04-01

Gerra zibilaren hasierarekin Euskal Herrian eta Espainian itxaropen garaiak bukatu ziren. Urte batzuetarako bai behintzat. 1931. eta 1936. urteen artean Espainiak eta Euskal Herriaren zati batek II. Errepublika izeneko garaia ezagutu zuten. Urte zailak izan ziren. Urte eta hamarkada askotan atzeratuta egon ondoren, gure gizarteak denbora berriak ezagutu zituen, gerezi denborak. Gure ikuspegitik urte haiek era eta mota askotan aztertu eta baloratu daitezke, baina lehenengo aldiz askatasunaren sentsazioa eta sentimendua gizartean piztu zela ukaezina da. Horregatik izan


ziren gerezi denborak, itxaropen garaiak, edozein gauza gerta baitzitekeen, eta hala izan ere: Gerra Zibil bat ere hasi zen. Baina garai haiei inork —ez militarrek, ez diktadorerik— ez die bizi izandako guztia kenduko. Urte zailak izan omen ziren, gogorrak, gizakiak ez baitu soilik ilusioz eta itxaropenez jaten eta edaten, eta urte haietan adimena eta irudimena aberasturik eta lehenengo aldiz aserik aurkitu baziren ez, gorputzaren beste atal batzuei ez zitzaien berdin gertatu. Eta badakigu oinarrizko beharrak ase gabe aldaketa handirik ez dela posible… Baina ideologikoki soilik aztertzen baditugu urte haiek, benetan aberatsak izan zirela argi eta garbi dago, eta gehiago oraindik egungoekin konparatzen baditugu, globalizazio eta pentsamendu bakarretan murgildutakoak. Urte haietan gizarteak, gizakiek ametsak zituzten, ideologia desberdinetan oinarritu eta mozorrotzen zituztenak —anarkismoa, sozialismoa, komunismoa, nazionalismoa, falangismoa…— baina betiere amets, bizitzeko gogoa eta itxaropena, mundu berri bat eraikitzeko gogoa.


Inazio Mujika Iraolak amets eta itxaropen horietaz hitz egiten digu, baina ez hauek aztertuz, sorrarazten zituzten izpirituaz hitz eginez baizik, bizi goseaz. Ondorioz, nahiz eta Gerezi denbora liburuaren protagonistek ideologia jakin batean militatu, ideologiaz aldatu egingo dira beldurrik gabe —hiru alditan—, baina betiere amets berdinak jarraituz. Liburuaren pasarte batean guzti hau adierazten duen egoera esanguratsu bat dago. Nazional eta abertzaleak su eten batean daude, eta bi aldeetako soldaduek inguruan ofizialik ez dutenez, hitz egiteko eta berriketan hasteko aprobetxatzen dute. Luis Garcia Berlangaren La Vaquilla filmean antzeko eszena bat dago, eta Agnieszka Hollanden Europa, Europa izenekoak ere gazte baten abenturak azaltzen ditu judutar, sobietar eta nazien artean II. Mundu Gerran biziz. Inazio Mujika Iraolak bere azken liburu honetan, gai honen inguruan eleberri bat idatzi du. Laburra baina mamitsua da, nahiz eta umorearen eta drama artean murgiltzen den azaleko narrazioaren itxura izan.


Akzio asko du, eta haragiz eta hezurrez osatutako pertsonaiak. Mujika Iraolaren prosa beti bezain atsegina eta ederra suertatzen da hau guztia deskribatzeko, baina oraingoan narrazioak berak du hitzak baino indar gehiago, eta hori akziozko pasarte askotan eskertzen bada ere, beste batzuetan bere ipuingintzaren prosa zoragarria faltan somatzen da. Istorioaren aldetik, kontatzen zaigun pasartea, lehen esan dudan bezala, gerezi denbora haien isla egokia dela iruditzen zait. Liburuak dioenez, benetan gertatutakoa da. Baina liburuaren zati askotan lehen hitzarekin aipatu dugun bezala, istorioan ere faltan botatzen da sakontasun handiago bat. Bestela gerezi eta itxaropen denbora haietan oinarritutako istorio honek Iparramerikatik etortzen zaizkigun filmen antz gehiegitxoa hartzen baitu. Irakurleak du azken hitza, eta bihotzez gomendatzen diot liburuaren irakurketa bai istorioagatik baina batez ere gogoratzen dituen garai eta denborengatik. Baina gelditzen zaidan sentsazioa da liburu bikain baten aurrean baino gehiago zirriborro edo eskema baten aurrean


nagoela, oso ongi ulertu gabe zein izan den idazlearen eta liburuaren helburua.

INAZIO MUJIKA IRAOLA EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREAN

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola

(1994)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola

(1997)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola ; [azala eta diseinua, Antton Olariaga]

(1999)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

(1999)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(1999)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2000)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Linkon / Inazio Mujika Iraola ; marrazkiak, Antton Olariaga

(2000)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola

(2000)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2000)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) El vigía de Urgull / [autores del relato, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; fotografías, Iñigo Setién]

(1997)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Urgulleko arima herratua / [kontakizunaren idazleak, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; argazkiak, Iñigo Setién]

(1997)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Itoak ur azalera bezala / Inazio Mujika Iraola

(1993)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Perla zuria / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)


Mujika Iraola, Inazio (1963-) Dimitri eta itsas txakurrak / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Dimitri eta sorgina / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Linkon / Inazio Mijika Iraola ; marrazkiak, Antton Olariaga

(1991)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2003)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

(1992)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Matriuska / Inazio Mujika Iraola

(1995)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2004)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

(1987)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Tiempo de cerezas / Iganzio Mujika Iraola ; traducción Jorge Giménez Bech

(2006)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Sagarrak Euzkadin = Manzanas en Euzkadi / (2007) [Inazio Mujika Iraola ; gaztelaniazko itzulpena, Gerardo Markuleta] Mujika Iraola, Inazio (1963-) Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2005)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Sagarrak Euzkadin / Inazio Mujika Iraola

(2007)

Mujika Iraola, Inazio (1963-) Xabier Lete : (auto)biografia bat / testu bilketa, (2011) hautaketa eta edizioa, Inazio Mujika Iraola Mujika Iraola, Inazio (1963-) Xabier Lete Bergaretxe : Zuekin nago (2012) kantatzen (1944-2010) / [egilea, Inazio Mujika Iraola] Muñoz, Joxean (1957-)

Urrezko zuhaitza / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)

Muñoz, Joxean (1957-)

Akeita gol / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Balearekin kantuan / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Karramarro uhartea / Joxean Muñoz , Inazio Mujika; marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

(2001)

Ordozgoiti, Koldo (1959-)

Euskara hegaz : euskal irratiak 80 urte : 19322012 / Koldo Ordozgoiti Juanenea, Inazio Mujika Iraola, Elixabete Garmendia Lasa ; zuzendaria, Koldo Ordozgoiti Juanenea

(2012

Agirre, Juan Bautista (1742- Arpoi baten eran / Juan Bautista Agirre ; Inazio (1996) 1823) Mujika Iraolak 1996an hautatu eta prestaturiko testuen edizioa


Iztueta, Juan Ignacio de (1767-1845)

Ez direlako aketsak / Juan Inazio Iztueta ; Inazio Mujika Iraolak 1995ean hautatu eta prestaturiko testuen edizioa

(1995)

Tartas, Juan de

Sugearen errautsa / Iuan de Tartas ; Inazio (1998) Mujika Iraolak 1998an hautatu eta prestaturiko testuen edizioa

Joannateguy, Bazilio (18371921)

San Benoaten bizitzea / Bazilio Joannateguy ; Inazio Mujika Iraolaren edizioa

Lafora García, Alfonso

Informe defensivo / Alfonso Lafora García. Tu, (1990) quoque _ : (Joanen Ebangelio gainean) / Inazio Mujika Iraola

Lete, Xabier (1944-2010)

(Auto)biografia bat / Xabier Lete ; testu bilketa, hautaketa eta edizioa Inazio Mujika Iraola

(2011)

Mitxelena, Koldo (19151987)

Denbora bateko zinema paperak : (19541961) / Koldo Mitxelena ; Inazio Mujika Iraolaren edizioa

(2006)

Mitxelena, Koldo (19151987)

Koldo Mitxelena gure artean / [zuzendaria, Anjel Lertxundi ; euskarazko bertsioaren editorea, Inazio Mujika Iraola]

(2001)

Pío Barojaren Donostia / Inazio Mujika Iraolaren testu hautaketa ; Koro Navarroren itzulpena ; Ramon Etxezarretaren hitzaurrea

(2006)

(1996)


LOTURAK

http://ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=745 http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/mujika http://zubitegia.armiarma.com

http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/inazio-mujika-iraola

http://www.alberdania.net/egilea_fitxa.php?id_ficha=77

http://www.argia.com/argia-astekaria/egileak/inazio-mujikairaola


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.