Gerra txikia LANDER GARRO Literatur solasaldiak Errenteria, 2016 / 01 / 18
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
Lander Garro 1975ean jaio zen, Donostian, eta Orereta-
Errenterian bizi izan zen 2007an Hendaiara
lekualdatu zen arte. Argazkigintza ikasketak egin
zituen Donostian eta Bartzelonan, baina betitik izan du gustuko
irakurtzea eta idaztea, eta bi jardunak, idaztea eta argazkiak egitea elkartu zituen Oarsoaldeko Hitza egunkarian (2003-2006). Han jardun zuen hiru urtez, eta, geroago, urtebete egin zuen On
aldizkaria koordinatzen. 2007 urtean Horrelakoa da bizitza saioan gidoilari aritzeko deitu zioten, eta orduztik telebistarako jardun izan du, gidoilari eta zuzendari lanetan: Sautrela-n, Tumatxak-en eta Soinu ehiztaria-n, besteak beste.
Idazle gisa 2004ean argitaratu zuen lehen liburua, narrazio laburren liburua izan zena eta Jaka beketako bati esker idatzi zuena: Orain galdera berriak ditut. Geroago hainbat liburu
kolektibotan parte hartu zuen, hala nola, Lehen aldia, Adiskide
maitea, Uda edota Haginetako mina. 2011ean argitaratu zuen bere bigarren liburua, lehen nobela izango zena, Kontrarioa, eta handik hiru urtera argitaratu zuen hirugarrena, Gerra txikia.
Bitartean, Ez merkeenak bai onenak euskarazko publizitate iragarkien bilduma osatu zuen, eta Albert Sanchez Piñolen La pell freda liburua itzuli (Larrua hotz, Txalaparta, 2009).
Argazkigintzan lan ugari egin du, bai erreportari eta bai sortzaile
gisa. Diskoetako eta liburuetako azal ugari egin ditu, web honetan bertan ikus daitezkeenak.
Bideo-sortzaile gisa film-laburrak, espotak edota bideo-klipak egin ditu azken urteotan. Horietako asko ere ikusi ditzakezue web honetan.
Argitalpenak
Narrazioa: •Orain galdera berriak ditut. 2004, Txalaparta •Lehenengo aldia (egile asko) 2004, Txalaparta •Adiskide maitea (egile asko) 2005, Txalaparta •Haginetako mina (egile asko) 2008, Txalaparta Saiakera: •Ez merkeenak! Bai onenak! (2006, Alberdania) Nobela: •Kontrarioa (2010, Susa) •Gerra txikia (2014, Susa
http://landergarro.net/
Gerra txikia Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua. http://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/gerra txikia/garroÂlander/9788492468584
Kritikak Amets galduen zirimolan Mikel Asurmendi / Berria, 2014-06-22
Oreretako Pontika auzoan girotu zuen Lander Garrok Kontrarioa nobela, Raul Oliveira protagonista alter ego-a zuela. Bere nerabegaztaroa narratu zuen hartan, garaiko eskola porrota izan zuen leitmotiva. Denboran atzera egin du idazleak. Oreretako
errenteriarrak bere haur-nerabezaroa birsortu du, eta Orereta eta Hendaia artean gauzatu bigarren nobela. Gerra txikia Ugarte familiaren istorioa da funtsean. Xabi haurra da protagonista —Lander haurraren alter ego-a, naski—, eta berarekin Gotzon anaia, Nagore arreba eta Mari Karmen
ama. Aita ere bai, baina hau bestalde dabil, noraezean, txori errarien ariora.
Saldoko burua nora, haren hegalpekoak hara: Bestaldera.
Horra familiaren patua!
Ugartetarrak herrian nagusi izateko borrokan ari dira,
alabaina, halabeharrak maizter errariak bihurrarazi ditu gauetik biharamunera. Estatu bateko errentariak zirenak beste estatu
bateko alogerekoak bilakatu dira. Ugartetarrak uharteak bihurtu dira Bidasoaz bestaldeko itsas zirimolan. Oreretako zurrunbilo
borrokatsu eta alaitsutik Hendaiako “lasaitasun tristean” bizitzera iragan dira, Pontikatik Orio auzora. Haurrek Bestaldera joanik, étranger eta extraño hitzak kidekoak direla ikasi beharko dute. Arraroa, arrotzak eta
erbesteratuak dira euren —haurren— aberrian. Klandestinoa sasitarra dela jakiteko solitudea ezagutu beharko dute. Andoni anaia miresten du Xabik, eta horren “frantsesek maitasun
kontuetan asko dakite, baina gerra kontuetan batere ez” izan du
estreinako ikaspena. Ikasle eskasa da Xabi. Amarengan bilatzen du eskas ere duen maitasuna. Halaber, inoiz inor izanen bada Xabik aita “hil beharra dauka”.
Haur-nerabeon abenturak —eta malurak— GAL fenomenoaren
garaian girotuta daude. Txomin iheslariaren hilketak bizitza
osorako markatuko du Xabi. Gerra txikia haurren gerren isla da oroz gainetik. Haurren gerrak baina, helduen gerrak bilakatzen dira etorkizun sumaezinean. Ugarte familiako txikienak perurenatarrak daramatza gomutan bizitza osorako.
Perurenatarrak, baina, ez dira fikziozkoak garrotarren irudimenean.
Fikziozko Maider benetakoa Argi izan daiteke. Fikziozko
Oihana izan liteke Garazi edo Ilazki. Blanki, ordea, Maite da ezinbestez. Zoritxarrez, baina, iragana etorkizun garratzari
begira eraikitako orain hitsa ez beste da. Landerren maitea
parafraseatuz —Maite irudimenean—, neronek hala esango nioke Blankiri: “Tristea dun gerra, maitea, eta ez gudarientzat soilik”. Gerra txikia Xabiren haurtasun galdu-tik kontatua dago. Lengoaiari dagokionez, nerabe batek uler dezakeen heinean gauzatua. Horren ostean, Kontrarioa nobelaren ildoan, biziro
desio dut nobelagileak Landerren helduaroaren Helduen gerra narratzea etorkizunean. Fikziozko trilogia ederra litzateke herri honetako memoria zertzen laguntzeko. Agian, errealitatea hain krudela ez balitz, fikzioak ez luke horren itzal gaiztorik hedatuko. Agian, Garroren nobelako haurnerabeek “Gu gara pailazo hiltzaileak Euskadin sortuak jarraitzeko borrokan” ahapaldia bestera abestuko dute
etorkizunean. Agian, Gerra txikia liburuko azalaren haur horiexek dira oraina —zeru urdinpean, jostetan alai—, iragana
hausnartutako etorkizunaren oraina. Agian, Urruñako Pausu auzoan hasiak dira zertzen iraganeko amets gaizto galduen
ordezko amets bete gabeak. Araiz eta oxala! Ene irakaspena: “Euskaldunok gerra asko bizi izan dugu, baina maitasunean eskas gabiltza”.
http://kritikak.armiarma.eus/?p=6184
Elkarrizketa Lander Garro, idazlea: «gerra bizitakoen seme-alaben bizitzan jarri dut lupa» Gerra txikia du izena Lander Garroren (ErrenteriaOrereta, 1975) bigarren eleberriak (Susa, 2014). Euskal Herriko gatazka politikoa du ardatz, eta bando bateko hildakoen eta inguruan daudenen kontakizunaren hutsunea betetzen hasi nahi du Garrok. Erik Gartzia, Eka 30, 2014
Txikia den gerrarik ba al da? Gerra txikia ez da existitzen. Inperialistek sortutako eufemismo bat da. Azkenean, estatu handi eta kolonialistek erabiltzen dute, ez esateagatik ‘gerran gaude, baina ez dugu aitortu nahi gerran
gaudela’. Arerioa nahikoa ez denean kalte handiak eragiteko, egurra ematen zaio eta gainera esaten zaio, ‘aizu, hemen ez dago gerrarik’.
Ustez ez dagoen gerra hori islatzen al du Gerra txikia-k?
Abiapuntua da hori. Familia baten eta bere periferiaren bizitza kontatzen du. Familia horren berezitasuna da gerrak bere atea jo duela egun batean. Gerrarik ez zegoela zirudien testuinguru
batean badagoela gerra bat, gerra horren ondorioak pairatzen
hasten direlako. Eta ez nolanahikoak.
Ez nolanahikoak. Ez bakarrik bizimodua aldatuko dielako, baizik eta beren bizitza ere arriskuan egongo delako. Lau urte pasatu dira aurreko eleberria, Kontrarioa, kaleratu zenuenetik. Gogorra izan al da bigarren eleberria idazteko prozesua?
Nobela bat bukatzen duzunean, uste duzu ikasi duzula eleberri bat idazten. Baina ez da horrela: hurrengo nobela idazten hasten
zarenean, konturatzen zara aurreko nobelan ikasitakoak ez duela ezertarako balio. Are gehiago, desikasi egin behar duzu. Aurreko
nobelak bazuen tono komiko bat —honetan ere pixka bat ageri da —, eta nobela honetarako ez du balio tono zirtolari horrek. Dramatikoagoa da. Zerotik abiatu behar duzu. Ume baten —Xabi Ugarte— begietatik dago kontatuta eleberria. Zaila izan al da bere azalean jartzea?
Oso zaila. Eleberri bat idaztean geruza ezberdinak daude. Geruza batean trama dago. Beste batean, pertsonaiak. Beste batean bi
elementu horiek elkartzen diren tokia eta aitzakia dago. Eta beste geruza batean dago zer pentsatzen duen idazleak bizitzari edo
munduari buruz. Eta pentsatzen duen hori pertsonaiek nola islatu behar duten. Pertsonaia guztiek daramate idazlearen ideologia, ez
bakarrik politikoa, baita bitala, filosofikoa eta abar. Gure nortasuna, azken finean. Idazleak izaten dituen aitzakiak hori kontatzeko beti ezberdinak dira. Ume bat dagoenean, zer pentsatzen dugun ezin dugu kontatu, gure pentsamendua infantilizatu egin behar dugulako.
Hor ere ‘desikasi’ egin behar da.
Bai. Idazlearen nahikundea, ideologia, adoktrinamendu nahi hori murriztu behar izatea ume baten hizkuntzara oso zaila da. Idazleak sentitzen du gehiago esan dezakeela, gehiago aporta dezakeela, bere pentsamendua adierazi, txinparta gehiago eman‌ Baina umeak ez dio uzten.
Adoktrinatzeko asmoa al du zure eleberriak?
Ez. Zergatik egin dudan begirada murriztu horren aldeko apustua? Konbentzituta nagoelako nobela batek ez duela adoktrinatzeko balio. Literatura ez da horretarako. Gizartean badaude oreka
batzuk, eta politika da horren isla. Idazleak duen tentazioa isla
aldatuz mundua aldatuko duela, niretzat, zentzugabekeria bat da. Idazleak tentazioari amore ematen dionean lortzen duen gauza
bakarra bere liburua erridikulizatzea da. Liburu batek konpromisoa izan behar du, erabatekoa, literaturarekin. Eta literaturaren
barruan, adoktrinamenduak ez du tokirik, desmitifikazioa baitago.
Zein zentzutan? Literaturak beti desenmaskaratu behar ditu heroiak, asmo handiak. Literaturak egiten duena da azalarazi asmo handiak zituen heroi baten gabeziak. Zer zegoen tipo inpekable horren atzean? Horri erantzutea da literaturaren eginbeharra. Alegia, egunkari eta
historia liburuen titular handiek gordetzen dutena azalaraztea.
Horregatik, adoktrinatzeko liburuak porrotera kondenatuta daude. Badaude ‘zuriak’ diren liburuak, baina atzean adoktrinatzeko helburua dutenak.
Bai, bai. Esan daiteke ‘nire liburua ez dago adoktrinatzeko sortuta’, baina politikoki oso posizionatuta egon daiteke. Nire liburuaren
kasuan, asmoa da esatea Euskal Herrian gerra politikoa egon da, eta dago. Bi bandoetan hildako asko egon da, eta bando baten
alde hildako batzuengatik ez da hitz egiten. Horregatik idatzi dut horri buruz, idazlearen lana ezkutatuta dagoena azaleratu behar duelako. Idazleak inor iristen ez den tokietara iritsteko tentazioa
dauka, eta arrazoi hori da idazten jarraitzeko giltzarria. Liburuaren asmo politikoetakoa da esatea ‘hildakoak toki askotan egon dira, eta konta dezagun hori’. Beste asmo bat da kontatzea gerran hil ez direnen bizitza. Periferiko diren horiena, alegia. Liburuaren hasieran Eider Rodriguezen aipu bat jaso dut: ‘Tristea duk gerra, maitea, eta ez gudarientzat soilik’. Gudari horien
inguruan jende asko dago: bikotekideak, gurasoak, seme-alabak… Nire asmoa gerra bizitakoen seme-alabengan lupa jartzea zen.
Ahaztuta dagoen kolektibo bat da biktimen artean. Zer gertatzen da eurekin? Nola bizi dute gerra? Hori kontatzeko esperientzia pertsonala baliatu duzu, ezta? Bai. Nik 1980ko hamarkadan aitaren exilioa ezagutu nuen, eta
erbestearen barruan, oso gertutik ezagutu genuen GAL erakundea. Gaur egun, ia-ia etiketa bat da GAL, mito bat bezala. Baina nik ezagutu nuen zer egiten zuten, eta bereziki egiten zuten hark
inguruan eragiten zuen izua. Zuk harri bat botatzen duzu putzu
batean, eta sortzen diren olatuak zabaltzen eta zabaltzen joaten dira, infinituraino ia. Nik ezagutu nuen nola norbait hiltzen
dutenean, inguruko jendea nola izutzen den. Eta jende hori izutzean, besteak izuarazten ditu, eta horiek beste batzuk.
Azkenean psikosi bat sortzen da, halako ezinegon bat, iruditzen zitzaidala kontatu egin behar zela. Gainera, literaturaren
lengoaiaren ikuspegitik, oso interesgarria da. Bereziki aipagarria da familia batean gerraren presioak zein min eragiten duen: giro kaskarra, sortzen eta hazten den pitzadura…
Inguru politikoago horrez gain, Xabi Ugarteren bizitzaren deskubrimendua ere kontatzen duzu.
Pertsonaia bat sortzen duzunean, azkeneko helburua da irakurleak esatea ‘hau izan naiteke ni’. Paradoxa dago zenbat eta pertsonaia
singularragoa egin, zenbat eta detaile gehiago eduki, geroz eta hurbilagoa egiten zaigu. Guk ere detaile asko ditugu. Idazle baten erronka handiena liburu bat idazten duenean, pertsonaiarekiko enpatia sortzea da. Zenbat du Xabi Ugartek Lander Garrotik? Ehuneko ehun. Hala ere, kontatzen dena eta nik bizi izan nuenak ez dute ia-ia erlaziorik. Titularretan, esan daiteke, dute antza
gehiena, baina letra txikian ez. Ni naizena agertzeko ezinbestekoa zen gezur txikiak esatea. Gu geu ez gara nahi dugun bezalakoak. Ez dugu jokatzen garen bezalakoak, traizio txiki bat dago. Arauak daude, moralaren kartzela hori, eta horrek plantak egitera
eramaten gaitu, zibilizatuak garelako. Nobelako pertsonaia ni baino niagoa da, ni naizena baino. Nola ulertzen da hori?
Autentikoagoa da. Ni naizena baino tipo askoz apalagoa da, uzkurragoa, isila. Nik badaukat puntu oso harroputza, baina, bitxia
da, ez da batere nirea. Munduari erakusteko dudan premia bat da. Horrela jokatzen dudanean traizio txikia egiten diot nire buruari. 1984an GALek Hendaian hil zuen Bixente Perurena Peru-ri eta familiari eskaini diozu liburua, besteren artean.
Gaur egun Bixente Perurena hil zuten etxetik ehun bat metrora bizi naiz. Hara bizitzera joan nintzenean, ez nekien hain hurbil bizi nintzenik, Hendaia dena berdina delako. Egun batean, nire
umeekin nengoela, jabetu nintzen Peruren etxea zegoela hor. Momentu horretan erabaki nuen nobela idaztea. Konturatu nintzen gauza garrantzitsu batekin: geure buruari beti galdetzen diogu
‘Nola gainditzen dira gauzak?’. Gauza batzuk ezin dira gainditu, orduan galdera da ‘nola bizi behar dut gainditu gabe?’. Modua asmatu behar da, ez dago erremediorik. Peru gaindiezina da
niretzat, egun ere. Zure ondoan dagoen pertsona bat hil egiten dute, ezustean. Urteetan itzal horrekin bizi izan naiz, eta nik hain presente badut, nola biziko du bere familiak? Dialektika horrekin egon naiz urte askotan. Zorra kitatu behar zenuen? Beno… Nire haienganako mina, nolabait, da herri batek bere
hildakoekiko duen mina ere. Pentsatu nuen kontatu egin behar nuela hori guztia. Bixente Perurenaren heriotzaren espantua da liburuaren ardatz nagusienetako bat: hasieran dago, Txomin izenarekin, eta bukaeran ere agertzen da.
http://oarsobidasoa.hitza.eus/paperekoak/lander garroidazleagerrabizitakoensemealabenbizitzan jarridutlupa/
Loturak http://zubitegia.armiarma.eus/?i=670 http://www.uberan.org/?periskopioa/item/landergarrogerra txikiasusa http://www.argia.eus/blogak/mikelasurmendi/2014/07/11/anaia presobizkiagogoanniregorputzerdiagatibubanubezalabizi naiz/ https://landergarro.carbonmade.com/
Lander Garro EIPS/RLPEan
Garro, Lander (1975) Ez merkeenak! : bai onenak! : Argia : euskal 2006 publiziatea abian / Lander Garro Garro, Lander (1975) Gerra txikia / Lander Garro
2014
Garro, Lander (1975) Kontrarioa / Lander Garro
2010
Garro, Lander (1975) Orain galdera berriak ditut / Lander Garro
2004
Haginetako mina : Euskal gatazkari buruzko 2009 ipuinen antologia bat / Anjel Lertxundi... [et al.]; hautaketa eta hitzaurrea Mikel Soto Lehenengo aldia / Lander Garro ... [et al.]
2004
Sanchez Piñol, Albert Larrua hotz / Albert Sanchez Piñol ; (1965) [katalanetik itzulpena, Lander eta Zigor Garro Perezek]
2009
Zamoro, Patxi (1956 A ambos lados del muro / Patxi Zamoro ; 2001) edición a cargo de Lander Garro
2005