Intemperies-Lourdes Oñederra

Page 1

Intemperies LOURDES OĂ‘EDERRA

Literatur solasaldiak Errenteria, 2016 / 02 / 15

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Lourdes Oñederra Lourdes Oñederra Olaizola

Donostian jaio zen 1958an. Hizkuntzalaria da (Filologia

Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore).

Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan

Fonologiako irakasle gisa. Katedradun eta Euskaltzain osoa da. Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren zein Ere eta Oh, Euzkadi!,

Hika, Argia, Bake Hitzak eta Erlea aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile da. Euskaldunon Egunkarian zutabegile eta Noticias de Gipuzkoan artikulugile ere izan da. Eta emakumeari sugeak esan zion izan zen Lourdes Oñederraren lehen nobela. Sari Nazionalerako aukeratua izan zen eta hainbat sari jasorik dago Euskadi Saria baino lehen: Kritika Saria 1999, Beterriko

Liburua 1999, Zilarrezko Euskadi 2000. Gaztelaniara, errusierara eta ingelesera itzuli da nobela. Aipagarriak dira “Anderson

anderearen gutizia” ipuina (Mende berrirako ipuinak. Antologia, 2005) eta 2007an Patrick Süskind-en Sommer jaunaren istorioa (2007) liburuaren itzulpena. http://erein.eus/autorea/lourdes­onederra


Argitalpenak Literatura 1999 Eta emakumeari sugeak esan zion (Erein) 2000 Y la serpiente dijo a la mujer [gaztelaniazko bertsioa] (Bassarai) 2005 And the serpent said to the woman [ingelesezko bertsioa] (University of Nevada) 2007 Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind [itzul.] (Erein) 2008 I skazala zmeia zhenshchine [errusierazko bertsioa] (Izdatelstvo Peterburgskogo Universiteta) 2013 Intemperies : (babes bila) (Erein)

Ikerketak 1988 Basque [elkarlanean] (Croom Helm) 1990 Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta hots sinbolismoa (Euskal Herriko Unibertsitatea) 2004 Fonetika fonologia hitzez hitz (Euskal Herriko Unibertsitatea)

http://www.euskaltzaindia.eus/index.php? option=com_content&view=article&id=130&Itemid=500& lang=es


Intemperies (babes bila) Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak. Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente. Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak. Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea. http://www.erein.eus/libro/intemperies


Kritikak Babes bila doazenak Leire Zubeldia / Gara, 2013-07-07

“Intemperies”. Hiztegian begiratzea pentsatu dut lehenik. Segundu batzuk geroago ezetz erabaki dut. Idazleak emandako definizioaz fidatzea nahiago. “Babes bila” azpi-izenburuak

informazio asko ematen du irakurtzera zoazenari buruz. Azaleko argazkia ere esanguratsua da. Bertan emakume bat ikus

daiteke: Luzia. Olatuak lehertzen diren lerroan oinez doa,

burumakur, pentsakor. Baina ez doa bakarrik. Aurrerago dauka Taka, bere txakurra. Liburuaren azalak ederki asko laburbiltzen du Lurdes Oñederraren azken nobela. Istorioan gakoak izango direnak aurreratzen dizkio irakurleari: denboraren iragana,

hartutako erabakietan atzera egin ezina eta bakardadea. Horrek guztiak egoera jakin batean uzten ditu pertsonaiak, uzten gaitu pertsonak. Babes gabe…

Azalekoa aipatu dugu orain arte, baina nobela honek gehiago

du mamitik azaletik baino. Hots, pertsonen barne mundua da

Oñederrak azaltzen diguna. Giza harremanak, maitasuna edo maitasun eza, bakartzea, absentzia, bakardadea finean.

Liburuko lehenengo esaldietatik (“Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren


desberdintasun hori‌�) sartzen da irakurlea barneko mundu horretan, Luziaren gogoan. Eta kontatzeko tonua, eta kolore

grisa, eta Adan, eta Sagarra eta‌ berehala datorkio irakurleari liburu honen ahizpa zaharra Eta emakumeari sugeak esan zion. Keinuak etengabeak dira. Haren jarraipen modukoa ere izan

daiteke tematikari, idazkerari eta baita pertsonaiei dagokionez

ere. Liburu hura gustura irakurri zutenek gustura irakurriko dute hau ere. Luzia. Ofizioz hizkuntzalaria, bakarrik bizi da, edo hobe esan, ia bakarrik. Taka txakurrak hartu du Martin bere bikotekide ohiaren lekua. Luzaroan pentsatu zuen Luziak ez zela gai

izango senarra uzteko, baina bai. Eta orain, bakarrik eta triste, lasai dago hartutako erabakiarekin. Datua zehatz ematen ez

bazaigu ere, 50-60 urte bitarteko adina izango du, gorputzaren bestelakotze geldiezin hori ari baita bizitzen. Bakarrik ari da

gelditzen. Beste muturrean Victor daukagu. Madrilen bizi den neurologoa. Hau ere bakarrik bizi da Julia bere emaztea

minbiziaz hil zenetik. Haren absentzia jasangaitza egiten zaio Victorri, eta, hala, oraindik emaztearekiko sentitzen duen

maitasunak ez dio beste harremanik izaten uzten. Luzia eta

Victor Eva haurrak elkartuko ditu. Eva ere bakarrik dago ama eta aita eztanda batean hil zirenetik. Evak ere ezin du besteekin harremanik izan, baina halabeharrez, afasia baitu. Luzia eta

Victorrek aztertuko dute bere kasua. Eta kasuaren aitzakian,


afaltzeko geratuko dira, eta Gabon gaua ere elkarrekin pasako dute Donostian. Baina nahi eta ezin batean beti, elkarrengana gerturatzeko beldurrez.

Ahots narratzaile orojakile batek deskribatuko dizkigu

pertsonaien sentimendu eta pentsamendu guztiak. Hirugarren pertsonan hitz egingo digu beti, baina ikuspuntua aldatuz:

nobelaren hasieran Luziaren ikuspuntutik, eta, amaiera aldera, Victorrenetik. Alde horretatik, egitura orekatu eta simetrikoa

darabil egileak. Gabon gauean hasi eta Gabon gauean amaitzen da liburua, ikuspuntuak dira aldatzen direnak. Tartean, berriz, hilabetez hilabete urte horretako egunerokotasunaren kronika egiten digu. Gertakari handirik gabeko istorioa da, baina bi pertsonaien artean sumatzen den tentsioak bultzatzen du irakurtzen

jarraitzera. O単ederrak lehenengo muxua noiz iritsiko zain jarri du irakurlea. Iristen den edo ez esatea gehiegi esatea litzateke. Zeuk egiaztatzea izango da hoberena, gozagarriena. http://kritikak.armiarma.eus/?p=5874


Elkarrizketa «Zaila da eguneroko bizitza, beste munduko arazorik ez denean ere» Lourdes Oñederrak 'Intemperies (babes bila)' argitaratu du, bere bigarren nobela, lehena idatzi zuenetik hamalau urtera Eguneroko bizimoduan gertatzen denak eta ez denak, ñabardurek dute pisua lan berrian Gorka Erostarbe, 2013-04-16

Arantxa Iturbek elkarrizketa egin zion Lourdes Oñederrari Eta emakumeari sugeak esan zion lehen nobela (Erein, 1999) kaleratu ondoren, eta zera esan omen zion: «Zure argudioa pertsonaiak

dira». Oñederra ados da baieztapen horrekin: «Nik uste dut egia zela aurreko nobelarekin eta honetaz hori esango balidate, pentsatzen dut onartuko nukeela». «honetaz» dioenean,

Intemperies (babes bila) liburuaz ari da, Ereinekin atera duen nobelaz, bere ibilbideko bigarrenaz. Lan berriko protagonista nagusia Luzia da, «hizkuntzalari donostiar bat», 50 urte dituena. «Lan bat ateratzen zaio Madrilen eta hor dabil joan-etorrian». Aurreko nobelako protagonistak ere Luzia


zuen izena hasieran, baina Teresa izatera igaro zen: «Emakume hura ixten ari zen, eta bakartzen, eta hau, aldiz, irekitzen ari da». Nobelan gertatzen diren gauzei buruz ez du azalpen askoz

gehiagorik eman egileak, aurkezpena egiterakoan. Batetik, bere obraz hitz egitea zaila egiten zaiolako. «Ez da posea. Esateko

gauza gehiago ere baditut, baina nahiago dut ez esan. Nik nobela idatzi dut eta orain irakurleari dagokio lana osatzea. Aurreko

lanarekin ikasi nuen besteen irakurketekin asko ikasten dela, nahiz eta beti ados ez egon. Idazlea bera ez da iturri onena bere obraz

aritzeko, edo ez da fidatzekoa, tranpak egiten dituelako... edo oso lekuko mutua da, eta, beharbada, hori da nire kasua. Zure obraz hitz egiterakoan badaukazu mututasun bat». Bestetik, nobelan ezer berezirik ez dela gertatzen dio Oñederrak. «Eguneroko

bizitzak du pisua. Nire ikasle batek zioen bezala: 'Eguneroko

bizitza bertan'. Gure egunerokoan eta bizitza osoan zehar oso gutxitan gertatzen dira aparteko gauzak, eta hala ere,

norberarentzat oso inportantea da gertatzen dena. Oso gauza zailak gertatzen dira. Zaila iruditzen zait eguneroko bizitza. Zaila

da beste munduko arazorik ez dagoenean ere. Oso gutxi dakigu geure buruaz eta besteez». Eta bizitzaren zailtasun hori ulertzeko hitzetara jotzen dute pertsonek eta hitzetara jotzen du idazleak

ere: «Nik ere hitzak erabili ditut, eta pertsonaiei gertatzen zaien

bezala, batzuetan hitzek laguntzen dizute, eta besteetan korapilatu ere bai, gauzak mozorrotu ere bai, tranpetan erortzen gara. Nobela


bat idazterakoan ere puntu batera arte balio dute hitzek». Hitzei dagokien neurria, dagokien garrantzia eman nahi die idazleak. Agian horregatik bere «mututasuna». Agian horregatik nobelako beste pertsonaia baten mututasuna, Evarena, afasia

duen neskatila gaztearena. Hizkuntza gaitasuna zuzentzen duen

garun arloa kaltetzean gertatzen da afasia. Grekoz hitzik ez esan nahi du. «Liburuko lerroetan maiztasun txikiagoa duen arren,

hasieratik garrantzi handia izan zuen pertsonaia horrek niretzat». Afasiaren gaia, hain zuzen ere, «faszinantea, liluragarria» zaio Oñederrari. «Linguisten mundutik jakin nuen afasiaren berri.

Harrapatu egiten zaitu gaiak. Fonologiaren aldetik ez nintzen hasi aztertzen, eta pixkanaka literaturara bideratu nuen gaia, eta

pertsonaia hau sortu nuen. Uste dut lehen momentu batean

pertsonaia afasikoa zaharragoa zela. Ez nuen egin nahi afasiari buruzko nobela bat, baina bai ager zedila gaia». Denboraren «obsesioa» Hirugarren pertsonaia bat ere badu istorioak; Victor, Madrilgo

mediku bat. Amodiozko istorio bat sortuko da haren eta Luziaren artean. «Nobelan bertan esaten da nobela guztiak direla

amodiozkoak. Nik uste dut esateko modu bat dela. Amodioa azkenean babes bat da, eta babes bila ibiltzen gara denok. Gero


beste kontu bat da maitasun hori nola gauzatzen den. Nik uste dut nobela honetan maitasuna badagoela, askotxo gainera. Maitasuna eta zehazki gizonezko eta emakume baten artekoa».

Izenburuak badu zerikusirik amodio eta babes bilaketarekin. Izenburu hori jartzeko egoskortu egin zela aitortzen du idazleak:

«Lehen nobelan oharren bat egin zidaten, eta zerbait aldatu nuen, baina honetan garbi nuen intemperies hitza azaltzea nahi nuela, latinerako adieran, epeltasun faltarekin loturik alegia, eta ez

gaztelaniazko pluralean...». Ondoren, Iñaki Aldekoa editorearen

gomendioz babes bila azpititulua gaineratu zion. Bizitzaren erdia igarota, atzera begira ere hasten den emakume baten amodio istorioa da. Liburuaren kontrazalean honela dio: «Denbora

desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen

denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean

pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala». Eta denborarekin batera gorputzaren presentzia eta haren eraldaketa: «Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente».

Izan ere denboraren iragateak «astindu» egiten du idazlea: «Denborak mareatu egiten nau edo obsesionatu. Nik uste dut ez


dudala denboraren neurri ona, nik ez dakit denbora ondo neurtzen». Akaso horregatik, denbora hobeto neurtu ahal izateko, euskarri tenporal bat izateko, liburuko kapitulu bakoitzaren

hasieran zehaztu egiten du zein denboratan kokatzen den eszena, antzezlanetan egiten den modura: Hilabeteen bidez zehaztu ere. Esaterako 13. kapituluaren sarrera: «Uztailaren azkena, goizeko

ordu txikiak. Mahai txiki batean Victor eta Luzia elkarren ondoan eserita pub argi gutxiko batean». Denbora izan du nobela idazteko. Azaroan 14 urte igaroko dira lehen nobela plazaratu zuenetik: «Oso egoste geldoa izan du

liburuak». Su txikian egindako liburua izan da, egileak hala nahi

izanda. «Unibertsitatean lan egiten dut, eta gustura nabil horretan, nahiz eta batzuetan gogaitu. Unibertsitateak kulturarekin duen

lotura ere aldarrikatu nahi nuke. Horrez gain euskaltzain izendatu ninduten, eta hori izan da nire azkenaldiko aldaketa traumatikoena».

Iñaki Aldekoa editorearen hitzetan «oso liburu intimoa» da: «Irakurri nuenean pentsatu nuen halakorik ez dagoela ia gure

literaturan, oso unibertso intimoa du. Gauza nobeleskorik ez da gertatzen, baizik eta txikiak eta ñabardurazkoak». Azalean

emakume bat ageri da hondartzan pasieran. «Ez dut ahaleginik egin emakumetasuna ezkutatzeko edo disimulatzeko. Ez dakit


jarriko zenuketen halako azal bat idazlea eta protagonistak gizonak balira». Idazlearen galdera editoreari. http://www.berria.eus/paperekoa/1502/032/001/2013­04­ 16/zaila_da_eguneroko_bizitza_beste_munduko_arazorik_ ez_denean_ere.htm

Loturak http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=790 http://kritikak.armiarma.eus/?p=5874 http://www.berria.eus/ https://eu.wikipedia.org/wiki/Lourdes_Oñederra http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak /onederra http://erein.eus/autorea/lourdes­onederra http://www.euskaltzaindia.eus/index.php? option=com_content&view=article&id=130&Itemid=500& lang=es


Lourdes Oñederra EIPS/RLPEan Oñederra, Lourdes (1958­) Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta 1990 hots sinbolismoa / Miren Lourdes Oñederra Oñederra, Lourdes (1958­) Hizkuntzen osasuna : neurbide eta diagnosi linguistikoak / Miren Lourdes Oñederra

1992

Oñederra, Lourdes (1958­) Ahoskera eta arauak : arauak eta ahoskera / Miren 1998 Lourdes Oñederra Oñederra, Lourdes (1958­) Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra

1999

Oñederra, Lourdes (1958­) Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra

2000

Oñederra, Lourdes (1958­) Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra ; 2000 [traducción, Iñaki Iñurreta] Gutiziak / [Aurelia Arkotxa ... et al Oñederra, Lourdes (1958­) Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra

2001 2002

Oñederra, Lourdes (1958­) Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra ; 2002 [traducción, Iñaki Iñurreta] Oñederra, Lourdes (1958­) Fonetika fonologia : hitzez hitz / Miren Lourdes Oñederra Olaizola

2004

Oñederra, Lourdes (1958­) And the serpent said to the woman / M. L. 2005 Oñederra ; translated from basque by Kristin Addis Urkiza, Ana (1969­)

Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak / Ana Urkiza

Süskind, Patrick (1949­)

Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; 2007 itzultzailea, Miren Lourdes Oñederra ; [Sempéren irudiak]

Oñederra, Lourdes (1958­) I skazala zmeia zhenshchine __ / Lurdes Oñederra ; perebod Eleny Zernovoi Süskind, Patrick (1949­)

2006

2008

Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; 2008 itzultzailea, Miren Lourdes Oñederra ; [Sempéren irudiak]


Oñederra, Lourdes (1958­) Early bilingualism as a source of morphonological 2009 rules for the adaptation of loanwords : Spanish loanwords in Basque / Miren Lourdes Oñederra Oñederra, Lourdes (1958­) Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra

2013

Oñederra, Lourdes (1958­) Intemperies : (babes bila) / Lourdes Oñederra

2013

Oñederra, Lourdes (1958­) Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra ; 2014 [raducción, Iñaki Iñurreta Oñederra, Lourdes (1958­) Intemperies / Lourdes Oñederra ; traducción de la 2015 autora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.