Ez zen diruagatik / Ana Jaka

Page 1

EZ ZEN DIRUAGATIK Ana Jaka

Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2018 / 03 / 12


Ana Jaka

Andoain, 1973. Kazetaritzan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatean). Liburuen promozioan lan egiten dut 1997tik geroztik, Nafarroa eta Arabako eskoletan, Elkar taldearentzat. Iruñean bizi naiz. “Mero amor / Línea discontinua”, Everest, poesia liburua argitaratu nuen 2009an, Agoitzeko Bilaketa talde kulturalak emandako Francisco Ynduráin sariari esker. Hortik aparte, poesia bilduma hauek saritu dizkidate: “Sombras turbias en la ventana”, Lasarte-Oriako Udalak, 1996. “Alambradas”, Gipuzkoako Diputazioak, 1992. “A ritmo de silencio”, Lasarte-Oriako Udalak, 1990. Antologia hauetan parte hartu dut: “El juego de hacer versos, el juego de hacer cuentos”, Iruñea, 2002 “Este Noventa y Ocho. Antología de la literatura navarra actual”, Iruñea, 1998 “Mientras llega la paz”, Iruñea. Eta aldizkarietan: Luces y Sombras, Traslapuente, Río Arga, Ciudadela, Una vez en Pamplona-Iruñean behin, Delirios, La Grapa, etab. Narratiban, “Sole, zer duzu Sole?” narrazioak accesita lortu zuen Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala), 2002an. Bestelako lanak: Euskalerria Irratiko kolaboratzailea naiz “Burutazioak” sailean. Errezitaldiak noizean behin http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ana-jaka?h=J


Ez zen diruagatik Ez zen diruagatik, Ana Jaka Garcia: “Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait, larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.â€? Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak‌ horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.

https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/ez-zen-diruagatik/jaka-garciaana/9788490272329


Kritikak Irakurri, irauli Iraitz Urkulo / Berton, 2014-07 Ana Jakak euskaraz argitaratzen duen lehen liburuak hiru protagonista nagusi ditu: Dani, Mikel eta Olga, narrazioaren ardura azken honi badagokio ere. Olga berrogeita bost urte betetzera doan emakumea da, Juantxorekiko harreman gatazkatsu batean murgilduta dagoena eta, lanik eta gizartelaguntzarena beste dirurik gabe, Danirekin alokairuzko pisu bat partekatzen duena. Dani gay izateagatik etxetik alde egin behar izan duen gaztea da. Hirukotea Mikelek osatzen du, iragana gainditu ezinik dabilen adin ertaineko gizona. Horien eskutik eguneroko bizitzaren zailtasun, oztopo eta drama txikiak ezagutuko ditugu. Istorioa Olgak bizi duen errealitatearen inguruan lehen pertsonan egiten dituen gogoeten segida mamitsua da. Mamitsua diot, era askotako pentsamenduak (haren kezkak, beldurrak, iritziak, minak, zalantzak, aitortzak, damuak, kontraesanak‌), deskribapenak eta elkarrizketak irakurleokin partekatzeaz gain, pertsonaia honek, etengabe autoanalisirako erakusten duen joera obsesiboaren ondorioz, sentipen eta hausnarketa zintzoak eskaintzen dizkigulako. Eta hori guztia ironiak eta sarkasmoak blaitutako diskurtso zuzen eta hizkera argi eta zenbaitetan zakar xamar baten bidez emana. Nire ustez, eleberriak duen alderdi interesgarrienetakoa hurrengoa da: irakurleak horretarako gonbita onartuz gero, interpretazio ezberdinak bidera ditzake. Hasiera batean hiru protagonistek komunean ezer gutxi dutela irudi lezakeen arren, bada elkartzen dituen zerbait: munduan hartu duten/egokitu zaien kokapen periferikoa. Ez zen diruagatik, ia hutsik dagoen hozkailu baten azaleko irudia eta izenburua gorabehera, arazo ekonomikoek itota


dauden pertsonaia batzuen aurrera egiteko komeriek osatutako obra soila baino askoz gehiago da egiatan. Izan ere, protagonistek bizitzan beren lekua aurkitzeko ezintasun adierazten dute ala gizarte-arauak iraultzeko gaitasuna erakusten, nork irakurtzen duen. Ni bigarren aukeraren alde egitea nahiago dut, besteak beste, susmoa dudalako ekintza urria izanik, pertsonaiek apenas bilakaerarik ez duten neurrian eta narrazioak ezusteko nabarmenik gabe aurrera egiten duenez, lan honen gaineko irakurketa kritikoagatik ez balitz liburuak ezingo liokeela monotoniari ihes egin. Ikuspegi kritikotik irakurriz gero, aldiz, ohiko bizimodu eta harremanei uko egiten dieten gizabanakoen egunerokoarekin goza dezakegu, lan-mundua, etxebizitza, familia, adiskidetasuna, generoa, sexualitatea edo ekonomiari buruzko kontzepzio tradizionalak hankaz gora jarriz eta, uneoro fikzioari eutsiz, hausnarketa sakon bezain beharrezkoari bidea emanez. Halako identitate-kontu berez konplexuak auzitan jartzea saihestu gabe gainera, zinez eskertzekoa dena. Funtsean, egungo gizartean indarrean dauden botere-harremanak ezbaian jartzean eta gehiengoak ezarri/onartutako sistematik kanpo alternatibak aztertzean datza obra honetarako proposatzen dudan irakurketa iraultzailearen berebiziko interesa. Pertsonaiak, bazterrekoak agian bai, baina ez dute horregatik beren burua biktimatzat jotzen; aitzitik, zuzen ala oker, erabaki ausartak hartzen irudikatuak dira maiz, burujabeak izateko nahiaren aldarri gisa. Ez zaitez protagonistaren bizitzari darion ustezko porrot-usainaz eta narrazioari gailentzen zaion etsipen-tonuaz fida, irakurle. Istorio honetan askoz garrantzitsua baita pertsonaien barne-bizipenek osatutako unibertso zabal-aberatsa, egunero haren kontra borrokatzeko erronka egiten dien errealitate gordina baino. Amaiera borobil-borobila eskaintzen digun azken kapitulu hunkigarria horren erakusgarri. http://kritikak.armiarma.eus/?p=6189


Ana Jaka EIPS-n Jaka García, Ana (1973-) Ez zen diruagatik / Ana Jaka

2014

Jaka García, Ana (1973-) Ixon / egilea, Ana Jaka ; marrazkilaria, Alex Orbe

2017

Jaka García, Ana (1973-) Loaren inbasio isila / Ana Jaka ; marrazkiak, Bruno Hidalgo

2016

Jaka García, Ana (1973-) Marimutila naiz, eta zer? / testua, Ana Jaka ; marrazkiak, Patxi Gallego

2016

Jaka García, Ana (1973-) Mero amor ; Línea discontinua / Ana Jaka García

2009

Estekak Bloga: http://anajaka.blogspot.com https://www.uberan.eus/?aingura-hegodunak/item/ana-jakaren-liburu-gomendioa http://es.biblioteca-virtual.wikia.com/wiki/Ana_Jaka http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/ana-jakari-elkarrizketa


La pluma, hermosa metáfora, hermosa realidad * Exageradxs A ella también se lo decían: cómo andas, y ay chica, ese pelo. Sigue sin entender que ahora no se le note, o que digan de otros que lo que no les gusta es que exageren. Nadie le recrimina a un león su melena ni a una orquídea el fulgor de sus pétalos. Nadie tomó jamás por una farsa la lluvia, el color de la sangre, la muerte. Nadie le dijo al sol que se quedara en casa o que se fuera al club, lejos de las miradas, como una buena estrella. * (Bere blogetik hartutako poesia)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.