Koaderno handia / Agota Kristof

Page 1

KOADERNO HANDIA Agota Kristof Errenteriako Irakurle Kluba 2022-03-14

AGOTA KRISTOF

Agota Kristof 1935eko urriaren 29an jaio zen Csikvánden (Hungaria) eta 2011ko uztailaren 27an hil zen (75 urte zituela) Neuchâtelen (Suitza). Idazlea, poetisa, nobelagilea eta dramaturga suitzarra.

21 urte zituela bere jaioterria utzi behar izan zuen, 1956ko Hungariar Iraultza Varsoviako Itunaren armadak zapaldu zuenean. Bere senarrarekin eta lau hilabeteko alabarekin egin zuen ihes Suitzako Neuchâtelera. Bost urtez fabrika batean lanean ibili ondoren, senarra eta lana utzi zituen. Frantsesa ikasten hasi zen, baita frantsesezko eleberriak idazten ere. Bi aldiz banandu eta hiru semealaben ama izan zen.

Bere lanaren zatirik handiena frantsesez idatzi zuen, hau da, bere adopziohizkuntza, berak "arerio" deitzen zuen hizkuntza, bere ama-hizkuntza hungariarraren ordez.

Hastapenetan, poesia eta antzerkia landu zituen, baina eleberrigintzari esker hartu du ospea Agota Kristofek. Bere trilogiari esker egin zen ospetsua. 1986an argitaratu zuen trilogiako lehen eleberria, Koaderno Handia ; bi urte geroago argitaratu zen La Preuve ; eta 1991an itxi zuen trilogia, Le Troisième mensonge liburuarekin.

KOADERNO HANDIA Koaderno handia-k sari ugari jaso ditu eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan da, baita euskarara ere. Frantsesezko europar saria jaso zuen.

Gerra garaian amak bi anaia biki hiri handiko arriskuetatik aldentzeko hiri txikira eramaten ditu amonarekin bizitzera. Bertan ez dute ez erosotasunik (ez

dute ez oherik ez bainugelarik), ez eta maitasunik jasotzen (amonak eta herritar gehienek gorroto dituztela dirudi); egunero egin behar dute lan baratzean eta animaliekin jan nahi badute. Eskolara joaterik ez dutenez, haiek sortutako ariketen bidez ikasten dute dena: idazten, atzerritarren hizkuntzak, mina jasaten, krudelak izaten, eskean ibiltzen, zirkinik egin gabe egoten eta gorrarena edo itsuarena egiten. Haien ikasteko gaitasuna harrigarria eta beldurgarria da.

BIBLIOGRAFIA

ANTZERKIA

1972: John et Joe

1972: Un rat qui passe

1975: L'Heure grise ou le dernier client

1977: La Clé de l'ascenseur

2006: Line, le temps

2007: Le monstre et autres pièces

L'Épidémie

L'Expiation

NARRATIBA

1986: Le Grand Cahier (Koaderno handia)

1988: La Preuve

1992: Le Troisième mensonge

1995: Hier (Atzo)

2004: L’Analphabète

2005: C'est égal (Berdin dio: narrazioak)

POESIA

2016: Clous

EUSKARATUAK

Alberdania argitaletxeak egile honen lau liburu euskaraz argitaratu ditu:

1997: Koaderno handia (Le Grand Cahier), Eskarne Mujikak itzulia

2003: Atzo (Hier), Eskarne Mujikak itzulia.

2005: Berdin dio (C'est égal), Eskarne Mujikak itzulia

2020:Analfabetoa idazle (L’Analphabète), Eskarne Mujikak itzulia

ZINEMA

“El gran cuaderno” (Janosz Szazs, 2013)

SARIAK ETA ERREKONOZIMENDUAK

Hauek dira garrantzitsuenetako batzuk:

1986 Premio Europeo de Literatura Francesa, por El gran cuaderno.

1986, Premio Europeo de ADELF

1988, Schiller Saria

1988, Cinta de la Francofonía

1992, Precio del libro inter

1998, Premio Alberto Moravia

2001, premio Gottfried-Keller

2005, Premio Schiller por el conjunto de su obra

2006, Preis der SWR-Bestenfavoritos12

2008, Premio del Estado austriaco por la literatura europea

2009, Premio del Instituto Neuchâtelois

2011, Premio Kossuth del Estado húngaro

KRITIKAK

Etikaren mugak ( Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1997-10-25)

Liburuaren lehendabiziko kapituluetako batean, Koaderno handia honen protagonistak diren anaia bikiek honela idazten dute beren koadernoan: “Sentimenduak adierazten dituzten hitzak lausoak dira oso. Hobe da horrelakoen erabilera saihestea eta gauzak, gizakiak eta norbera deskribatzera mugatzea; hau da, gertaeren azalpen hutsera”.

Bi mutiko hauek zazpi bat urte dituztenean amak amonaren etxera eramaten ditu. Ordura arte ama eta haurrak hiri handian bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerra garaiko giroa dela eta, mutilak amona bizi den hiri txikira bidaltzea erabakitzen du amak, han seguruago egongo direlakoan.

Ordutik aurrera gerra, amona, hiri txikia eta honetako gizartea izango dira haurren bizi giroa. Bertan bi anaiek bizitzaren norabideak, zentzua eta sekretuak asmatuko dituzte. Horrela, mutiko hauek beren ikasketa prozesuari hasiera emango diote. Eta ikusi, entzun, ezagutu, aztertu, ikasi eta egiten duten guztia koaderno handi batean idatziko dute, liburuari izenburua ematen dion koaderno handian.

Ikasketa prozesu hau, ordea, ez da nolanahikoa izango. Bizi duten giroari jarraituz eta beren izaerei jaramon eginez, aurreiritziak eta sentimenduak alde batera utziko dituzte, ohiturazko etikaren mugak hautsiz. Horrek ondorio zehatz eta zuzenak ekarriko ditu anaia bikien jokaeran eta baita beren bizitza koaderno handian islatzeko orduan ere.

Idazkera aldetik, bi mutikoek hirurogeita bi atal laburretan zehar kontatuko digute beren esperientzia, haurren idatz tankeran, xalotasunez, esaldi motzekin, errepikapenak erabiliz, zerrenda luzeak, puntuazio aldrebesa eta sentimenduen ordez zehaztasuna eta objetibotasuna adieraziz.

Baina beren jokaera ere berezia izango da, liluragarria pasarte askotan, baina baita higuingarria ere beste askotan. Etikarik gabeko gizarte batean anaia bikiek beren etika pertsonala eraikiko baitute, aurreiritzi eta sentimendu gabeko etika, zehatza eta objetiboa, gogorra eta krudela.

Orduan sortzen da liburuaren gai eta galdera garrantzitsuena: etika berri baten aurrean nork erabaki dezake zer den zuzena eta zer okerra, zer ongia eta zer gaizkia? Non daude mugak? Nork jartzen ditu? Mutiko hauen etika berriaren sormenean zeinek du errua? Haurrek? Amonak? Gerrateak? Ikasketek? Gizarteak? Gizakiak? Guztiok?

Galdera hauek guztiak planteatzen dituen idazlea Agota Kristof hungariarra da. Hau izan zen haren lehen eleberria. Ondoren, trilogia osatzen duten beste bi lanak argitaratu zituen. Kristof neskatila zelarik Hungariatik ihes egin behar izan zuen eta atzean, oroitzapen eta sentimenduez gain, ahizpa bikia utzi zuen. Ondorioz, liburu honetako xehetasun autobiografikoak ugariak dira.

Idazleek benetan ona den eleberri bat idazteko kontatzen dutena lehenago bizi eta sentitu behar izan dutela askotan irakurri eta entzun izan dut. Honi buruz ez dut aurreiritzirik, baina Agota Kristofen lana irakurri ondoren hau horrela izan daitekeela sinets dezaket. Bestela, ez dut ulertzen nola idatzi daitekeen honelako eleberri zoragarri bat. Osotasuna dauka, perfekzioaren mugan dago: lilura sortzen du, jakinmina eta, batez ere, paradoxikoki, sentimendu ugari eta desberdinak.

Liburua bikaina da bai kontatzen duenagatik eta bai istorioa kontatzeko egileak erabiltzen duen moduagatik. Baita sortu eta pentsarazten dizkigun sentimenduengatik ere. Zer gehiago eska dakioke honelako liburu bati? Zerbait gehiago bai: laster idazle honen beste bi liburuak kaleratzea eta, ahal bada, Eskarne Mujika berak berriro ere hain era maitagarrian itzultzea.

ITURRIAK

Efilm. Filma ikusteko

https://www.liburubila.euskadi.eus/Record/E00006935

Euskal Idazleen Elkartea

https://web.archive.org/web/20160603042146/http://www.idazleak.eus/ euskara/idazleak/alaine-agirre-garmendia/biografia

IMDB

https://www.imdb.com/title/tt2324384/?ref_=vp_back

Kritiken hemeroteka

https://kritikak.armiarma.eus/?p=1241

Liburubila. Bere obra liburutegietan

https://www.liburubila.euskadi.eus/Search/Results?

lookfor=agota+kristof&type=AllFields&efilm=%7Einstitution%3A%22eFilm %22&filter%5B%5D=*%3A*&limit=10&sort=relevance

Literatura Fandom

https://literatura.fandom.com/wiki/Agota_Kristof

Wikipedia (eu)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Agota_Kristof eta

https://eu.wikipedia.org/wiki/Koaderno_handia

Wikipedia (fr )

https://fr.wikipedia.org/wiki/Agota_Kristof

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.