Kristalezko begi bat MIREN AGUR MEABE
Literatur solasaldiak
Errenteriako Biblioteka 2016 / 10 / 17
Miren Agur Meabe Lekeitio, 1962 Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuelarik, eta Euskal Filologiako lizentziatua ere bada. Irakasle bezala aritu zen zenbait urtez Bilboko ikastola batean (Kirikiño). Argitalpen zuzendaritzan eta kudeaketan lan egiten du, 1990 urteaz geroztik, Giltza-Edebé taldea argitaletxean. 1986. urtean Uneka... Gaba (Labayru) narrazio liburua eman zuen argitara. 1990ean Lasarteko Udalaren poesia saria irabazi zuen. Horretaz gain, beste literatur sari batzuk jaso ditu: -Imajina ezazu Euskadi saria (1997) Ohar orokorrak poesia liburuari esker; -2001. urteko Kritika saria, Azalaren kodea olerki lanari esker; - 2002ko eta 2006ko Euskadi sariak (Gazte Literatura alorrean), Itsaslabarreko etxeari eta Urtebete itsasargiani esker, hurrenez hurren. Urtebete itsasargian, gainera, IBBYren ohorezko zerrendan sartzea proposatu dute. -2007an, Lauaxeta saria eman zioten, bere ibilbide literario eta profesionala nabarmendu nahian. Era guztietako literatur generoak landu ditu: ipuina, poesia, iritziartikulua, itzulpena, haur eta gazte literatura. Bere lanetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte, baita braillean jarri ere. 2000. urtean Txalaparta argitaletxearen Gutiziak argitalpena koordinatu zuen: hogei euskal emakume idazleen lanak jasotzen zituen liburua. Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur
Jaialdian (Slovenia), 2006an. Baita Edinburgeko Jaialdian (2007), Vienako Cervantes Institutuan edota Estatu Batuetako Santa Barbarako eta Renoko Basques Studies Centres-etan ere. 2006. urteaz geroztik Euskaltzaindiko urgazlea da.
http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/miren足 agur足meabe足plaza?q1=%20&q2=meabe
Bibliografia 1986 Uneka... Gaba | Labayru 1999 Oi, hondarrezko emakaitz! | Labayru (Idatz &Mintz 29 aldizkariaren separata, olerkiak) 2000 Azalaren kodea | Susa 2000 Gutiziak (Beste egile batzuekin) | Txalaparta 2001 Itsaslabarreko etxea | Aizkorri 2001 Bisita | Gara 2002 Joanes eta Bioletaren bihotza | Elkar 2003 Etxe bitan bizi naiz | Elkar 2003 Nola zuzendu andere単o gaizto bat | Giltza 2003 Zaldiko-maldikoan (Beste egile batzuekin) | Aizkorri 2003 Amal (euskara-ingelesera) | Gara 2005 Lotarako ipuinak (Beste egile batzuekin) | Elkar 2005 Poetikak & Poemak (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uriberekin) | Erein 2006 Supositorioak otsoarentzat | Giltza 2006 Urtebete itsasargian | Elkar 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) | Elea 2008 Zer da, ba, maitasuna? | Elkar
2008 Izar bat zopan | Giltza 2009 Olatu guztien gainetik | Ibaizabal 2010 Errepidea | erein 2010 Mila magnolia lore | Gero-Mensajero 2010 Zazpi orduak | Elkar 2010 Bitsa eskuetan | susa 2012 Tangoa noizean behin | Elkarlanean 2013 Kristalezko begi bat | Susa 2014 Titare bete zorion | Elkar 2015 Bihotzak dun-dun | Elkar 2016 Tximeletak | Elkar
Kristalezko begi bat Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago... Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari,
idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala. Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da. http://www.casadellibro.com/libroÂkristalezko begiÂbat/
Kritikak Zerk egiten gaitu ezberdin? Zerk egiten nau ni? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2013-05-26
Maitasun istorio baten bukaera kontatzen zaigu liburu honetan, eta protagonistak horren ondorioz bizi duen dolua. Baina ez da hori bakarrik. Menopausiaren inguruko gorabeherak aletzen dizkigu narratzaileak. Baina ez da hori bakarrik. Emakume izaera eta ezaugarriei buruzko gogoeta kritikoa egiten da. Baina ez da hori bakarrik. Hizkuntza, literatura eta idazketaren gaineko ideia eta sentimenduak partekatzen ditu irakurleokin. Baina ez da hori bakarrik. Ironiaren agerpen tartekatu zorrotza eta irakurlearekiko elkarrizketa noizbehinkakoa. Baina ez da hori bakarrik. Polifonia, intra eta intertestualitatearekin olgetan ibiltzeko proposamena. Baina ez da hori bakarrik. Tono, testu mota eta genero literario desberdinen nahasketa. Baina ez da hori bakarrik‌ Ahots
narratiboaren arabera “eguneroko intimoaren tankera duen aitorpen biografiko egiazko-iruzurtia” dugu eskuartean, egunean orrialde bat idatziz osatuz joan dena, “autobehaketa sorkuntzaren abiapuntua eta xedea izan litekeela” pentsatzen baitu orriotan hitz egiten digun ahotsak. Esan liteke streaptease intelektual, emozional eta somatiko aldarrikatzaile-fiktizionatua dela, baina ez da hori bakarrik. Kristalezko begiak dimentsio bikoitza duela diosku: “identitate marka” da, eta bere “bizitzako galera guztien adierazle orokorra”. Niri interesatu zait irakurketa honetan bi puntu horiek azpimarratzea: identitatea eta bizitza. Alde batetik haragiztatutako subjektu bat dugu pertsonaia nagusian. Ez da emakume objektua, ezta desira eragitea helburu bakar duena ere; desiratzailea eta agentziaduna da, eta desioa adierazteko hitzak eskaintzen dizkigu: “Beheak galtzen dituzu zeure akorduz dagoela otutzen zaizunean”, “Busti egiten nintzen entzute hutsarekin. Piztu, besterendu, birloratu”. Beste alde batetik krisi edo aldaketa garaietan ohikoa den bezala, atzera begirako balantzea egiten du, orainaz jabetuz etorkizun itxaropentsua margotu ahal izateko. Bizitza horrela deskribatzen du: “zatiak josi ahala grazia hartuz doan soineko bat” da, edota “Atsegina eta galerak, Oparotasuna eta gabeziak”. Apustu ausarta egin du Meabek autofikzioan murgiltzean eta irakurle honen ustez emaitza mamitsu eta probokatzailea atera zaio. Ariketa interesgarria izaten da beti norberak bere buruari nor den galdetzea eta lekuan eta denboran kokatzea testu honetako protagonistak egiten duen moduan. Gainera, ezin aipatu gabe utzi, argitaratu eta hilabetera Kritiken hemerotekan 12 sarrera ditu… http://kritikak.armiarma.eus/?p=5841
Estekak http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/? q1=&q2=meabe http://zubitegia.armiarma.eus/?i=189 http://susa足literatura.eus/liburuak/narr10029 http://www.argia.eus/argia足astekaria/2367/miren足 agur足meabe