Mendaroko txokolatea

Page 1

Mendaroko txokolatea IĂ‘AKI IRASIZABAL

Literatur solasaldiak Errenteria, 2016 / 04 / 18

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Iùaki Irasizabal Durango, 1969. Iùaki Irasizabal Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du beti. Bere liburuen artean daude Burua txoriz beterik, Augustin Zubikarai nobela laburren saria eman ziona, Mendaroko txokolatea, arrakasta handia izan duen polizi eleberria, Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak, Odolaren deia. http://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/defau lt.cfm? hizkuntza=1&atala=artikulua_ikusi&id_produktua=G81 .01251


Bibliografia NARRAZIOA

Ezin joan 2003, Hiria NOBELA

Borrokaren baitan 2002, Hiria

Berebereen alfonbra 2003, Hiria

Burua txoriz beterik 2004, Elkar

Mendaroko txokolatea 2005, Elkar

Gu bezalako heroiak 2009, Elkar

Igelak benetan hiltzen dira 2011, Elkar

Orbe auziaren ingurukoak 2012, Elkar

Bizkartzainaren lehentasunak 2013, Elkar

Odolaren deia 2014, Elkar

Aita gurea 2015, Elkar

http://zubitegia.armiarma.eus/?i=599


Mendaroko txokolatea Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez. Egiazko euskal izaera eman dio Iùaki Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena bezalakoxea. http://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default. cfm? hizkuntza=1&atala=artikulua_ikusi&id_produktua=G81 .01251


Kritikak Intriga beltza eta berdearen artean Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-06

Ez ohikoa, agian, idazle hau “ohiko ikasketak” burutu ostean, hala kazetaritzakoak nola soziologiakoak, industriagintzan ari delako. Ohiko edo lan arruntean aritu ere. Horrek ematen omen dio — ausaz eta menturaz— sosegua edo behar duen oreka idatzi ahal izateko. Lanaren ukitu beltza antzeman zaio Iñakiri eskuetan —berarekin iharduteko parada izan dudalako dakit— bai fisikoki bai fikzioan. Izan ere, Mendarako txokolatea nobela, beltza baitugu, beltza eta berdea halaber. Berdea, uler dezagun, Euskal Herriaren berde kolorekoa. Beltza da, eleberria thillerra baita. Intriga sorrarazten duen nobela dugu inondik ere Mendaroko Txokolatea . Ondo eraikitako pertsonaiek badute nortasun nahikoa irakurle harrapatzeko. Berauek ez dira, haatik, usaiako nobelaren kutsuko pertsonaiak. Iñakik nortasun propio duten bi pertsonaia ederto deskribatu digu: Aitor eta Mateorenak. Aitor protagonista nagusia izaki eta Mateo albokoa delarik. Badira, alabaina, aipamen berezia merezi duten bigarren mailako beste protagonistak ere bai. Beltza dela diot eta berde ere bai. Bilbora joan-jinen bat eginagatik, gertakaria hiria eta itsasoaren arteko herrietan garatzen baita, eta nobela beltzak behar omen duen balizko Euskal Hirian leku hartu gabe, Euskal Herri sinesgarri batean girotu du egileak bere lana, Durangoaldeko parajetan zehazkiago esateko. Naturatik hurbil dagoen nobela dugu Mendaroko Txokolatea baita gizakiengandik ere. Txokolatea bezala, beltza antzekoa. Generoari zor, hilketa bat dela medio abiatzen da trama, eta


berau argitu bitartean atezuan jartzen gaitu. Artean, jakina hariak ondo lotzean datza genero honen arrakasta, eta idazlea asmatu duelakoan nago. Hizkuntza menperatzeaz gain, gertakariak harilkatzeko trebezia eta pasadizoak intentsitatez osatzeko gauza baita. Ziur, genero honetan behintzat, eleberri onak idatziko dituela etorkizunean. Etorkizunean ezezik, orainean eta iraganean frogatua baitu bere trebezia. Ni neroni, aurrekoz atzera eginen dut, eta orain, apalategian zain neukan Buruaz txoriz beterik liburuak tentatuta nago. Udan, ausaz eta menturaz. Zuk zeuk irakurle baduzu pare bat pista aukeran http://kritikak.armiarma.eus/?p=1309


Iñaki Irasizabal EIPS/RLPEan

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Aita gurea / Iñaki Irasizabal

2015

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Burua txoriz beterik / Iñaki Irasizabal

2004

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Ezin joan / Iñaki Irasizabal

2003

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2005

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2006

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2007

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2008

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2009

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2010

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2012

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal

2014

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Berebereen alfonbra / Iñaki Irasizabal

2003

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Bizkartzainaren lehentasunak / Iñaki Irasizabal

2013

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Borrokaren baitan / Iñaki Irasizabal

2002

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Gu bezalako heroiak / Iñaki Irasizabal

2009

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal

2011

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal

2012

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal

2013

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Odolaren deia / Iñaki Irasizabal

2014

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Orbe auziaren ingurukoak / Iñaki Irasizabal

2012

Irasizabal, Iñaki (1969-)

Peleo / Iñaki Irasizabal

2004


Loturak http://zubitegia.armiarma.eus/?i=599 http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/inaki­ irasizabal­izagirre?h=I http://www.diariovasco.com/culturas/201504/06/inaki­ irasizabal­idazlea­nire­20150329010724­v.html http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako­fitxa? p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=nor mal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column­ 1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1311277 http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako­fitxa? p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=nor mal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column­ 1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1311277 http://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.