Nola heldu naiz ni honaino-Kattalin Miner

Page 1

NOLA HELDU NAIZ NI HONAINO Kattalin Miner Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2019 / 03 / 11


Kattalin Miner Hernani, Gipuzkoa, 1988ko urriaren 9a Kattalin Miner Perez gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn. 2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuena. Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: Berria, Naiz eta Argia-n besteak beste. https://www.txalaparta.eus/es/libreria/autores/kattalin-miner

Nola heldu naiz ni honaino Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea‌ Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirtzart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna‌ Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona. https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/nola-heldu-naiz-ni-honainoxviii-igartza-saria/miner-perez-kattalin/9788490276860


Kritikak Kafeontzitik bizitza edaten badugu? Iratxe Esparza / Gara, 2017-04-01

Prest egongo nintzateke Jezabelekin, liburuaren protagonistarekin, kafe bat hartzeko, patxadaz, ziur aski, azalkeriaz eta bizitzaz ironiaz hitz egiten denbora pasatuko litzaiguke. Nork ez dio bere buruari inoiz galdetu: baina, nola heldu naiz ni honaino? Orduan, Jezabel bezala, konturatzen gara geure existentzian zerbait aldatu behar dugula, eta, ondorioz, erabakitzeko momentua saihestezina dela. Hori da pertsonaia nagusiak eleberrian zehar plazaratzen duen ezinegona, eta Kattalin Miner egunerokotasunaren bidegurutzetik ederki osatzen doa Jezabelen unibertsoa. Era berean, ibilbide askok zeharkatzen dute Jezabelen gorputza, eta esanguratsua da protagonista bera eta irakurleak horretaz jakitun egitea. Hau da, hartu beharreko diruditen erabaki ĂąimiĂąoek protagonistaren ohiturak marrazten dituzte eta adorea ematen diote egoerari aurre egiteko; eta, bestalde, ugari dira irakurleek beren burua ekintza horietan islatuta ikusteko aukerak. Jezabel mailaz igo dute lanean eta bere printzipioak urratzen dituzten zenbait ekintza kateatu dira eleberriaren abiapuntua: etxe bat erostea, hipoteka sinatzea eta ongizatearen makromunduan sartzeko ezinbesteko urratsa ematea. Horiek Jezabelen barruan leherketa eragiten dute, hainbeste defendatutako bakarrik egoteko onurak eta desberdina izateko aldarria kolokan jartzen dira eleberrian eta heldutasunetik hausnarrean ohartzen da oso zaila dela sisteman sarritan ikusezinak diren arauetatik kanpo murgiltzea. Heldu normalen bizimodura jauzi egiten du Jezabelek, nahiz eta normaltasunetik urrundu nahi izan edo hitzarmen sozialetik ihes egiteko desioa adierazi, burgesiaren eta eraikitako klase ertainaren barruan dago jadanik arruntasunaren uholdeen kontra borrokatzen duen bitartean. Bigarren mailako pertsonaiak ere badaude eleberrian, eta ez horregatik garrantzi urrikoak. Komunikabideen bidez, hasieratik Aneren desagerpenaren ikerketaren berri dugu, eta Jezabelek albisteetan emakumeaz irakurtzen duena testuan partekatzen du. Bestetik, Lucia dago, Jezabelen bikote ohia; oraindik ere haien arteko menpekotasun harreman kaltegarriak protagonistarengan oihartzun handia dauka. Asmatu du Minerrek idatzi duen bere lehenengo eleberrian, oso modu orekatuan, gainera, narrazio literarioa medio gaur egungo gizartearekiko diskurtso kritiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi duelako: genero sisteman


ezarritako bikote harremanak, familiaren eredua edo edertasunaren kanona. Erabakitzeko aukera amaiezinen aurrean, protagonistak gizartearen kolapsoa ezin hobeto islatzen du; nola asmatu? Zein maskara jantzi egoera bakoitzean? Nola ekidin bizitzaren asperdura? Eguneroko erabaki arruntek Jezabel mugiarazten dute okupatzen duen lekuaz kontzientzia hartuz. Horrek oso pertsonaia erakargarri bihurtzen du, interesgarria, neurri justuan harroputza bizitzako oztopoak gainditzeko eta egoera ezberdinetara, kostata, baina moldatzen ikasteko. Txinparta pizten du Jezabelek, eta, ziur nago, eskaintzen duen aukeren abaniko zabalaren artean irakurleak gertaera ezagunen bat topatuko duela onartuz zenbat arrazoi dauden sistemari buelta emateko. Alternatiboa izan nahi duen emakumea hain perfektua ez den bizitza batean bere askatasunaren gabezien preso agertzen da; argi dago pertsonaiak xarma daukala, sinesgarritasunetik sortua dagoela eta bere buruaren inguruan dabiltzan berrogei eta hamar itzal baino gehiago duintasunez kudeatzen dituela. https://zubitegia.armiarma.eus/?i=959

Estekak •

https://www.pikaramagazine.com/2017/03/nola-heldu-naiz-nihonaino/

•

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2017-0401/hemeroteca_articles/erabaki-behar-hori-bada-gurutzatzengaituen-zerbait

•

http://uberan.eus/?gatzetangordeak/elkarrizketak/item/kattalin-miner-erabaki-handiakbezain-garrantzitsuak-dira-egunero-hartzen-ditugun-erabakitxiki-horiek


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.