HAUR BESOETAKOA JON MIRANDE Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 12 / 10
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
Jon Mirande (Paris, 1925-1972) Jon Mirande idazlea arras ezaguna da
Euskal Herrian, dela haren idazlanengatik, dela bizitzari begiratzeko moduagatik. Gurasoak zuberotarrak zituen: aita, Jean Mirande,
Garindainen sortua; eta ama, Marie Ayphasorho,
Sohütan. Bien bizi maila oso apala zenez gero, lan bila Parisera joan
behar izan zuten. Bertan, Maire (1923) jaio zen, baita bi urte beranduago Jon ere, azaroaren 10ean, hain zuzen ere. Frantziako hiriburuan, aitak hotel bateko atezain izateko aukera izan zuen eta, ama, aldiz, etxe zerbitzari aritu zen.
Parisen izan zuten bizimodua xumea izan zen. Boulevard Davouteko
apartamentu txiki batean bizitzari ahal zen moduan aurre eginez bizi izan ziren. Jon Mirandek bertan egin zituen bizitzako ia urte guztiak. Jon Mirandek Nazio Plazako Aragon lizeoan egin zituen ikasketak. Hemeretzi urte zituela, Bigarren Mundu Gerra amaitu baino lehen,
Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile. Lantokian, ordea, ez zen ongi moldatzen kideekin eta, ez zuen, inolaz ere, lana atsegin. Sentipen hori
islaturik geratu da Paris-Beuret olerkian, batzuetan modu ironikoan: “Nire lankide bikainak / ditut adixkide minak” eta besteetan gardenki: “Seiak
yo arte ezin erten / aspertzen naiz, lor betean, / büro zikintsu batean”. Dena dela, itzultzaile jardunda ere poeta-bizimodua zuela esan liteke. Izan ere, Goulven Pennaodekin (Georges Pinault) batera egoten zen poesia klubetan (Otaegi). Miranderen pentsaerak garai hartako euskaldunen ideologia eta bizimoduarekin talka egiten zuen: nazismotik hurbil zegoen (nazi
bretoiekin izan zuen erlazioa zela bide), misoginoa zen, EAJren euskal nazionalismoa gaitzesten zuen, bai eta marxismoa ere, bi pentsamolde
horien sustraiak judo-kristauak zirenez gero, izpiritua ahultzen zutela uste baitzuen. Jon Mirande, gainera, arrazista zen. Halaber, hainbat
artikulutan garai batean euskaldunak zintzoak eta bakezaleak izan ez zirela zioen, ez bada “bortitz, urduri, guduzale ta aundi-izan anaiak”
(Euskaldun romantiko baten alde). Heterodoxoa eta nihilista izan zen, eta lanetan sexu jarrera apurtzailea erakutsi zuen. Kristautasuna publikoki
kritikatzen lehenengo euskalduna izan zen. Pentsamendu hori zuelarik, orduan Euskal Herrian ez zegoen filosofia berri bat sortu nahi zuela esan genezake, “paganismo zaharra berbiztu nahi[rik]” (Azurmendi). Haatik, kritiko guztiak ez daude ados Mirande antikristaua zelako
baieztapenarekin: Patri Urkizuren arabera, poetak 1948an kristau eta demokratatzat jo zuen bere burua, betiere zentzu kritikoan. Alabaina, ezin uka daiteke erlijio eta gizarte-mugimenduetan (marxismoan,
sozialismoan, eta abarretan) ikusten zuen konformismoa zela poeta gehien gogaitzen zuena.
Hori horrela, ez da harritzekoa Nietzscheren eta Spenglerren eragina jaso izana. Nietzschegandik `Pathosheroikoa´ jaso zuen eta
Spenglergandik, berriz, `Mendebaldearen gainbehera´. Izan ere, Mirandek mendebaldeko kultura galbidean zela sinesten zuen, horren
islatzat zituen kristautasuna, sozialismoa, demokrazia eta abar (Aldekoa). Horrez gain, Mirande erromantikoa izan zen, baita mugimendua agortua zegoenean ere. Neoklasizismoaren aurka sortutako 'Sturm und drang' mugimendu aurre-erromantikoaren esentzia zuen gustuko eta,
erromantikoen bidetik, gizakiaren tolesgabetasuna defendatzen zuen, hezkuntzak eta gizarteak gizakiaren izaera gaizkitzen zuelako ustetan (Otaegi).
Azaldutako ezaugarrien aurrean, Mirande bere garairako goiztiarra
zela esan dezakegu. Izan ere, bere idazlanetan egoera nola bizi zuen igartzen da. Etsipena antzematen diogu lehenago aipatutako ironiaz josiriko adierazpenetan.
Familiakoekin frantsesez aritzen zen arren, hogei urterekin euskara
menderatzen zuen. Andima IbiĂąagabeitiaren lagun egin zen Parisen, eta harekin gipuzkera ikasi zuen. Federico Carlos Krutwigen eraginpean, eta
Luis Villasanteren proposamena onartuta, baina, lapurtera klasikoa erabili zuen bere lanetarako 1952tik aurrera. Euskara eta frantsesaz gain, beste hamar bat hizkuntza ere menderatzen zituela esaten da; horien artean bretoia. Are gehiago, bretoiaren akademiako kide zen eta, dirudienez,
bizirik zein hilik ziren hizkuntza zeltikoak ezagutzen zituen. Muga linguistikoak gainditurik zituenez, ez zen geldi bizi izan, asko atsegin
baitzuen bidaiatzea (Bretainian, Ingalaterran, Holandan, Alemanian eta Danimarkan egon zen). Jon Mirandek 1956an Arantzazuko Biltzarrean parte hartu zuen, eta 1962an Koldo Mitxelenak euskaltzain oso izateko proposamena egin zuen arren, akademiako gehienak apaizak izanik, atzera bota zuten ideia. Hala ere, hainbat aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, Gernika, Egan (Koldo Mitxelena zuzendari zela), Euzko Deya, Elgar, Euzko Gogoa eta Irrintzin. Gernika aldizkarian ez ezik, Jokin Zaitegik
Guatemalatik gidaturiko Euzko Gogoan ere argitaratu zituen poema
batzuk, 1950etik 1968ra arte hain zuzen ere. Joxe Azurmendik dioenez, “gero utzi egin zion euskaraz idazteari, euskaltzaleekin izandako
haserreren batzuengatik�, 1989: 5. Ibiùagabeitiak Caracasen zuen Irrintzin ere eman zituen argitara hainbat lan. Txomin Peillenekin batera, Igela aldizkaria sortu zuen, baina bizitza laburreko aldizkaria izan zen,
sei zenbaki soilik kaleratu baitzituen. Horrez gain, Euskal Herritik kanpo
ere aritu zen Goulven Pennaoden Ar Stourmer agerkari bretoian (Francis Favereau). Aldizkarietan agertutakoei bakarrik ez, obra osoari begiratuz gero, abangoardismoa da Jon Miranderen ezaugarri azpimarragarriena, euskal
literaturara modernitatea ekarri zuena. Dena dela, lehen esan bezala, ideologiaz gain, egilearen joera apurtzaileak ez zuen harrera onik izan, eta Miranderen poemek zein nobela bakarrak (Haur besoetakoa) urte
batzuk igaro behar izan zituzten itzalpean. Poema batzuk aldizkarietan
argitaratu zirela-eta, Mirandek bere poetikaren antologia egiteko asmoa azaldu zuen, baita prestatzen hasi ere, baina Andolin Eguzkitza izan zen lan hori amaitu eta, 1976an, Orhoituz izenburupean kaleratu zuena. Urte berean, Gero argitaletxeak Jon Miranderen Idazlan hautatuak argitaratu zuen, izenburuak dioen gisan poetaren lan batzuk eskainiz. Obra
horiekin batera, FĂŠlix MaraĂąak zuzenduriko Ilhun-argiak/Claroscuros
lana argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak, Miranderen poesia osoa jasotzeaz gain, gaztelerara egindako Felipe Juaristiren itzulpenak biltzen direlarik bertan.
Esan bezala, Miranderen obra berritzailea eta probokatzailea
zentsuratua izan zen, eta Haur besoetakoa eleberriak ez zuen
argitaratzeko inoren laguntzarik jaso. Liburuak, beraz, iluntasunetik
aterako zuen norbait lortu arte itxaron behar izan zuen. 1970ean, baina, Gabriel Arestik sorturiko Lur argitaletxeak kaleratu zuen, eta poeta sozial bilbotarrak egin zion hitzaurrea. Hortik aitzina, izan zuen arrakasta
tarteko, eleberriaren hainbat edizio egin dira (Erein 1987, 1993, 1996, 2007; Pamiela 1987, 1991; Hordago 1983, esate baterako).
Mirande idazle izateaz gain, itzultzaile ere izan zen. Poe, Saki, Per Denez, Kafka, García Lorca eta beste hainbat idazleren obrak euskaratu zituen.
Miranderen lana oparoa izan zen arren, argitaratzeko zailtasunak,
Ibiñagabeitia lagunaren atzerriratze eta heriotzak, gurasoak galtzeak (batez ere amaren heriotzak sortu bide zion gabeziak), etxebizitzaz
aldatu beharrak eta alkohola neurriz gaindi hartzeak Miranderen bizitzako azken urteen gainbehera ekarri zuten. Depresio sakon batean murgildurik egon zen; Xabier Kintanari bidalitako gutun batean zioenez, ez omen zuen “gogaiderik [bere] herritarren artean” eta, gainera, etsipen tonuarekin, euskaldunei zer esan ere ez zekiela aitortzen zuen (Eguzkiza, 1976). Gaixotasun latz horri aurre egiteko lotarako tratamendua jarri zioten ospitalean eta horrek, dagoeneko zituen arazoak areagotzeaz gain,
botiketarako mendekotasuna sortu zion. Lehenago ere bere buruaz beste egiten saiatu zela uste den arren, 1972ko abenduaren 28an hil zen
lasaigarri-gaindosi baten ondorioz. Lagunek 1973ko urte hasieran topatu zuten apartamentuan hilik. Gorpua Pariseko Thiais hilerrian datza.
Amaia Serrano http://www.ehu.es/ehg/literatura/idazleak/?p=700
Lanak POESIA Orhoituz
1976, Kriselu Ene jainko-eidol zaharra, lur! 1984, Elkar
Poemak 1950-1966 1984, Erein
Ilhun-argiak
1992, EHU-UPV NARRAZIOA Gauaz parke batean 1984, Elkar NOBELA Haur besoetakoa
1970, Kriselu-Lur ARTIKULUAK Miranderen lan kritikoak 1985, Pamiela
ANTOLOGIA Jon Miranderen idazlan hautatuak 1976, Gero Obra osoa
1999, Hiria XX. mendeko poesia kaierak 2002, Susa GUTUNAK Jon Miranderen gutunak 1948-1972 1995, Susa
ALDIZKARIAREN BILDUMA Igela, euskaldun heterodoxoen errebista 1979, Hordago
http://zubitegia.armiarma.com/?i=225
Haur besoetakoa
Txinpartak kebidean gora jauzten ziren, sorgin ongile batek deituriko pamerial alaiak irudi. Gizonak inguratu zituen begiak leihotik suaren aldera. Sutondoan, zizeiluan jarririk zegoen Theresa, eta garrek haren itzal lerdena dantzarazten zuten hormaren gainean. Irakurtzen ari zen, ahoa erdi zabalik eta begiak liburutik hurbilegi, haur gazteek ohi dutenaz. Noizetik noizera, txinpart batek besteak baino biziago urrez erraustatzen zituen haren ile-sorta barneko ilun-nabarrean gorrizka ageri zirenak, eta noizetik noizera, gar luzeago batek haren aztal eztia miazkatuz, aldera inguratzen zen hats-behera ito batekin. Bazirudien bere gogoa oro irakurtzen ari zen liburu lodi, azal gorrikoan zeukala, baina gizonak begiratzen ziolarik, begiak eraiki zituen haurrak eta so egin zion aita besoetakoari irribarre herabeti batekin. Irribarrea bihurtu zion gizonak, ez zen ordea deusen
esatera ausartu, eta Theresak bere liburua hartu eta berriz ere irakurtzeari lotu zitzaion, matrailak pixka bat gorriturik, suaren beroaz agian. Elkarri so egon ziren une labur hartan, haurraren begi nabar zohardiak harenei erantsiak gelditu zitzaizkien betikotasunaren momentu hartan, zer esan, zer adieraz zezakeen? Gorputza ikara zeukala eta sutan gogoa, ez egurrezko su alaiaren garrez baina izaerazko suaz, lurra, haizea eta ura antzaldatzen eta moldatzen dituena — haragia den lurra, gogoa den haizea eta arima den ura...
(Liburuaren zatia)
Kritikak Oraindik ere “Haur besoetakoa�-z Itxaro Borda / Hegats, 2004-12
Azken urteotan agerian biderkatzen diren pedofilia-afera ugariek
eraman behar gintuzkete Jon Mirande jatorri zuberotarreko izkiriatzaileak 1959. urtean idatzi zuen Haur besoetakoa nobelaren berriz irakurtzera.
Haurrekiko amodioaren elementu likitsak oro kausitzen dira lan honetan, baina hau fikzioa da eta obraren sortzaileak testuan zehar frankotan
adierazten duen eran sinbolo bat. Erran nezake, urrunago ikusiko dugun maneran, metafora bat dela. Haur besotakoa Nabokov-en Lolitarekin
konparatu da anitzetan, alde handiak nabaritzen dira hargatik bi nobelen artean: Lolita, Theresa baino ekileagoa da eta bere destinoa eskuetan atxikia du fermuki. Haur besoetakoa aspaldi irakurri nuen eta halako
disgustu batekin geratu nintzen bururatzean. Neure lagunek ez zuten aise jasaten (patitzen) liburuan emazteek pairatzen duten
tratamenduaren kontaera. Artikulu honen ontzeko berriz ekin diot leitzeari, behialako gohaindura bazterturik. Aitortzekoa dut liburuko bost kapituluak ura bezala edan ditudala, istorioan gurutzatzen diren
pertsonaiak beren traketsean hunkigarriak direla eta azkenean, nobela
hau azaleko blasfema guztien azpitik filosofiaz moralista dela, elitista eta faxista. Eta, Haur besoetakoa erromantizismo totalitarioaren altzoan koka genezakeen nobela balitz? Zergatik ez azpimarra goraki Jon Mirandek
Parisetik euskara batuaren lehen muskilak lora araziz izkiriatzen duela, bere hizkuntzan zuberotarraren aieruak nabaritzen zaizkion bitartean. Idazkera-mota hori soila eta funtzionala da, garai hartarako jadanik
arraroa, euskaradun guztiek ulertzeko modukoa. Hizkuntza izan daiteke, istorioaren haria baino agian, Jon Mirandek euskarari egin zion oparia: mintzaira eraginkorra, sotila. Gabriel Aresti, Lur argitaletxean publikatu
zenean egin zuen aitzin-solasean ez zen engainatu, nobela hau euskaramailan, 1970 inguruko urteetako gure literaturaren berrizaleen uhin berean sartu baitzuen: “Miranderi eskerrak, lizarditasunetik herritar
eskolara hirugarren bide bat zabaldu zaio euskal literaturari: Lasa neba-
arrebak, Peilhen, Harzabal eta Sarasola lekuko.� Mirandek ez zuen bere lanaren zabalkundearen eta famaren ezagupena dastatu, ezen ordukoz bere buruaz beste eginik baitzen Parisen, 1972ko Eguberri batez.
Pertsonaiak aipa ditzagun behinik behin. Izenik gabeko narratzailea
harrapatzen dugu, berrogei bat urte ditu eta emetzear doan haurra
ukitzen hasi eta sei egunen buruan ezkontzekoa da, eskualdeko andere
ponpox batekin. Therese hamaika udaberritako neskatxa da beraz, gizon zohituaren amodioaren helburu, eta gaztetasuna ihes doakiola sentitzen duen arau, mirail amilgarri. Isabela, ezkongaia, emazte aberats eta
konbentzioen errespetatzailea da, gizonaren jendarte arruntarekiko lotura bakarra irudiz gurasoak hil eta hauen etxera aterbetzera etorriz geroztik. Etxea itsas bazterreko notableohien gaztelu antzekoa da, sehi edo
neskame batekin. Atso adinduak gizonaren familiakideak leial eta fidelki zerbitzatu ditu, deus erran gabe, nahiz eta aldion, bere ikusmolde mutua
ager arazten duen, alegia Isabelarekiko ezkontza begi onez dakusala eta garatzen segitzen duen Theresa eta narratzailearen arteko harremana erabat alderantziz. Haur besoetakoa giro hertsi eta itogarri horretan
hedatzen da, eskandaluak premiazkoa duen kartzela ilun batean, hots. Gizona alkoholikoa da. Edatea patologia latza zaio, Isabelen
konkistatzeko saihesten saiatzen den arren. Gurasoak istripuz zendu zitzaizkionean Theresa etxera ekartzea erabaki duen narratzaileak,
gauez ferekatzera eta musukatzera joan aurretik vodka ausarki irentsi behar du, Schuberten “amaitu gabeko� sinfonia entzunez. Theresa
itxuraz lo-gailuz emokatua, ez da ohartzen gizonak egiten dizkion laztan
ahalkegarrietaz, ahalketuena narratzailea delarik noski. Honen urratsetan faltsukeria, maltzurkeria eta ezkutukeria agerikoak dira: alkoholiko nazkagarriak ongiaren eta gaizkiaren mugen jakimena galdu du,
horditzearen erruz. Egoera horrek higuina hazten du irakurlearen baitan, Theresa konplize isila dela baimentzen duen arte. Alabaina neskatxak ez ditu erremedioak hartzen. Gizonak uste du, ilusioan baitirau, mundua
tronpatzen duela, baina ez zerbitzari zaharra eta are gutxiago Isabela ez dira petzero: badakite edo behintzat susmatzen dute. Jon Mirandek
darabilen hizkuntza zehatza jartzen du nobelan zehar emendatzen doan jokoaren menpe. Haur besoetakoa-n herrak eta bazterrekobizi-ildoak
neurriak baino haratago urratzeko desira hilkorrak kutsatzen du gizona, hain garbia lehiatzen duen neskatxarekiko maitasunagatik. Bolada
berdinean gizon erdibituak gordea eta denen ikusgarri izatea xede du,
maitatua eta bertan hastiatua, lege sozialak hautsiz neskatxaz jabetzea, eta Isabelarekin ezkonduz, ingurunean indarrean dauden normak
errespetatzea. Pertsonaien arteko harremanak bikoitzak, anizkoitzak? eta nahasiak dira; bistakoa denez Jim Morrisonek abesten zuen bezala, inor ez da honetarik sano aterako!
Bi gauza dakizkigu Jon Mirandetaz: batetik pentsamenduz, hori hala
deitzen ahal bada, biziki hurbil zela nazien ideologiatik. Eta bestetik,
egun guztiak funtzionario gisa higatu zituela, honek arduradun zein maila apaleko chef de service (zerbitzuburu) delakoekiko jende-esklabutza zerbait dakarrelarik. Haur besoetakoa ez daiteke izan nobela
autobiografikoa, eta balitz ere, bost axola, baina segur aski bi elementu horien aldeko zein kontrako erreakzioz izkiriatu hostoak ditugu eskupean,
liburua errealitate dorpearen mendekuz ekoitzia bailitzan. Erantsiz,
denboraren ihes debaldeak gizonarengan sortzen duen melankolia ikaragarria. Hor dauzkagu, Mirande nobela honen izkiriatzera bultzatu zuketen hiru itzal garrantzitsuenak.
Haur besoetakoa nobela azpatu egiten du maisu-esklabo lotura
sadomasokistaren ingumak. Gizonaren etxeko emazteekiko harremana gisa horretakoa da: Isabela eta sehiarekin argiki menpekeria zitala da,
mesprezuz eta gorrotoz josia. Sehia kanporatzen du eta Isabela, zakur ernaria bailitzan, odoleraino jotzen. Doako biolentziak zurkaizten du pertsonaia horiekiko jauntxokeria. Biolentzia berdina zuzentzen die
aberatsei (burges handikoiak/Isabel) eta pobreei (proletaria kontrola-
ezina/sehia) gizona bestelakoa delako, aristokrata bat, esteta bat lehen kapituluan dioenez. Bitxi da hargatik nola bai Isabelarengandik eta bai
sehiarengandik gaztigatuko lukeen oldar bortitza espero duen, biolentzia zinezko bezain zilegizkoa dela berarekiko segurtatzeko. Baina biak
desagertzen dira buru-makur, gizona bere sentimendu hutsalen aurrean, hobendun eta bekatoros abandonatuz. Barneko biolentziarekin jokatuko lukeen ume sufritu eta herabearen antzera dabil nobela honetako narratzailea. Theresarekin daukan maisu-esklabo haria ezberdina da, hein batean baikorragoa. Theresa walkiria txikia jostailua du, maisu lehiakorrak haren orotariko irakasle bilakatu nahi du, kanpoalde zikinaren aztaparretarik
neskatxa gatibatuz. Emeki-emeki eskolan edo karrikan neskak zeuzkan
ezagunak ezabatzen dira, jabe bakarra gizona daukala onartzera heltzen den arte. Laster nagusiaren pentsua txertatzen zaio haragian.
Narratzailea irakasle bakun bilakatzen da, Theresa amodio debekaturen
desafioak akuilaturik behar bada ikasle ona delarik, perestua, umila, apaletsia. Hautatua izan den gizonaren betekizuna gizarte arruntaz oraindik kutsatu gabe dagoen neskatxen heztea daiteke, hala nola
aitzinetik aukeratutako populazio zapaldu eta ezjakinekiko den aristokrata faxistena. Hauek diziplinaz zorrotzak eta estetak izan behar dute, musika zainarta maite “musika goibel bat entzun nahi zuen, ez latin-errietakoa
inola ere, Alemania edo Rusiakoa baizik� baitio nonbait, eta bortizkeria baliatzeko ez uzkur. Haur Besoetakoa eleberrian edozein egitura
totalitario eta faxista zurkaitzen duen paranoia kausitzen da, intentzio txarreko gizarteak gizonari walkiria txikia eta zoriona ebatsiko diolako
beldur-izua hain zuzen. Halaz barrakia itsua eraikitzen du Theresaren inguruan, leihorik gabeko harresi astuna. Aldi berean, etxea hustu eta, aipaturiko zoriona, parada militarrak zinominokatuz erakusten du, neskatxa jatetxera eta teatrora eramaten baitu, agerkeria edo
exhibizionismo larrutuaz paranoiak baldintzatzen dion gordekeria zurkaiztuz. Jeloskeria eta sentimenduekiko xantaiak hondarrean
nahitarako baztertze urguilutsu honen baliabide eraginkorrak dira. Gizonak bahitzen du neskatxa, kapritxoen meneko, errespetatuko duela errepikatzen dion arren. Theresa ondorioz zehargi bihurtzen da
herionahikunderaino: kontrolatzen eta desiratzen ez dituen korronteen gauza
Haur besoetakoa-n azaltzen den Gaztedi Lurra amets idatzitako nobela
franko irakur daiteke, Kolaborazioaren garaian Drieu La Rochelle
bezalako izkiriatzaileen eskutik onduak. Alde horretarik pixka bat berandu
dabil Mirande, baina beste aldetik bigarren mundugerla ondoko ohituren
askatze mugimenduaren partaide dela erran dezakegu, erkaketa-neurriak bereziki zainduz Bataille eta Genet-en sailetik adibidez, zuberotarraren kasuan hargatik, garaikoa ez eta gaur nekez jasan daitekeen
nazismoaren nostalgiaz beterik. Nobela osoan irakur daiteke gizarte normalaren gorroto erraldoia.
Usu salatzen du idazleak jendarte motelegia, trufa gorakoiez
bezainbat mehatxu gisa. Itsas hegiko hiri horretako biztanleek bere amodioa hauts eta ebats diezaiokete noiz nahi, familiakoek barne, ezen Theresaren osaba bat baitatorkio bila, neskatxa berriz bide onean
jartzeko asmoz. Mehatxu horren aurka, aterabide bat baizik ez da,
herioa. Hiltzean bikoteak Gaztedi Lurra erdietsiko du; han denborak ez dizkie gehiago sentimenduak erraustuko. Mito indoeuropar hau kultura eta erlijio ugariren oinarrietan aurkitzen da: betikotasunaren ohoreak
herioan dauzka bermeak. Gaztedi Lurrabirjintasunaren eremua ere da.
Garbitasunarena, gizarteak gizon kurkuilatuaren eta neska emazte egin gabearen arteko maitasuna gaitzetsiagatik. Gaztedi Lurrean indar kultua, estetikoa da lehen. Haur Besoetakoa-n ez da bortxaketa fisikorik, ukitze lizunak salbu, eta bortxaketa, neskaren izpirituaren jabetza erraldoian datza.
Harritu nau, bukatzeko zenbait aldiz, bizpahirutan menturaz,
Mirandek izkiriatzen duen hau guztia sinbolo bat dela, amodiozko istorio horren eskandalua bururaino eroateko kemenik ez bailuan: “simbolo bat baizik ez zela ulertuko ahal zuen Theresak.�Zeren sinboloa bestela, ez baldin bada bere gizartean euskal idazlearena? Alabaina badakigu
zuberotarrak nola pairatu zuen hemengo kulturakraten bekaizgoa eta
nobelaren irakurketa berria egin dezakegu zirrikitu horretarik, ene ustez, testuak daukan blasfema-usaia kendu gabe. Neskatxa euskara eta
euskal herria izan daiteke eta gizona, jendarte malgu eta axolagabearen aztaparretarik biak salbatzen saiatzen dena. Eta Haur Besoetakoa, nehor maite ez duen eta bere dohainaz segur den euskal idazlearen ipuina
balitz? Bukaera patetikoa da. Theresa hiltzen da eta gizonak bizirik dirau, kontzientzia txarrak eta errukeriak barruak larrutzen dizkiola. Gaztedi Lurrak lehia dauka baina ez da ausartzen ametsa egiaztatzera
neskatxarekin batera: ez ote du nahikoa kuraiarik horretarako? Beranduago obratuko du, beste behin bere istorioa tindalari misteriotsu
bati kontu ondoan, erakutsi behar baitu sakrifizioa ez dela debalde izan. Haur besoetakoa ez da alabaina Eric Segalen Love Story, ez da ere Nabokov-en Lolita, hain ederki zinemaratu zuen Kubrickena begiko,
Lolita azkenean ezkontzen baita, gizarte normalera ihes eginik. Hogei urteren buruan, berriz irakurri dut Haur besoetakoa. Orduan baino
goragale gutxiagorekin. Huts egite triste eta hits baten aitortza dator Miranderen hitzen atzealdean eta horrek inarrosten nau. Liburuko
pertsonaiek ez dute libertatea ezagutzen, ez diote askatasunik bata
besteari eskaintzen. Libertate eremu bakarra literatura dela dateke obra honen erakaspenetarik bat, moral faxistazalea ahanzten baldin bada
(baina nola ahantz dezakegu hori?). Dena dela Euskal Herriak bizitu duen mende-erdi baten lekuko zehatz eta harrigarri moduan, hor daukagu oraindik ere, gogoeta-gai Miranderen Haur besoetakoa.
http://kritikak.armiarma.com/?p=3748
Jon Mirande ELSN-n Azurmendi, Joxe (1941-)
La presencia de Nietzsche en los pensadores vascos, Ramiro de Maeztu y Jon Mirande /
(2001)
[conferencia pronunciada por Joxe Azurmendi ..] Azurmendi, Joxe (1941-)
Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi
(1978)
Otaegui Azurmendi, Joxe (1941-)
Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen
(1989)
pentsamenduan / Joxe Azurmendi
Eguzkitza, Andolin (19532004)
Bidegileak
(2000)
Intento de análisis estructural de la novela "Haur
(1979)
besoetakoa" / memoria de licenciatura presentada por Andolin Eguzkitza Bilbao
Etxaide Itharte, Yon (1920- Etxaun'en bertsoak gipuzkeraz / Yon Etxaide 1998)
(1969)
Itharte ; Jon Mirande'ren lankidetasunez Euskal literatoak. III [Bideoa] / P. Ezkiaga eta M.
(1989)
Ibarbia-k egina Gartzia Trujillo, Sebastian
Jon Mirande : euskal antikristoa? / Sebastian
(1944-)
Gartzia Trujillo GAUAZ parke batean [Vídeo] / infografia eta
(2010) (1999)
egilea Espe San Esteban ; Jon Miranderen ipuin batetik hartuta
Jon Mirande orhoituz (1925-1972) : antología /
(1997)
Patri Urkizuren edizioa ; [testuak, Patri Urkizu,
Aurelia Arkotxa-Scarcia ; testuen itzulpena eta zuzenketa, Gipuzkoako Foru Aldundia,
Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza] Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1993)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa / Jon Mirande
(1995)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1996)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1996)
Mirande, Jon (1925-1972)
Jon Mirande / antologia eta sarrera Koldo Izagirre (2002)
Mirande, Jon (1925-1972)
Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho
(1999)
Mirande, Jon (1925-1972)
Orhoituz / Jon Mirande ; Andolin Eguskitzak
(1976)
Mirande, Jon (1925-1972)
Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon
(1987)
Mirande, Jon (1925-1972)
Ene jainko-eidol zaharra, lur! / Jon Mirande ;
(1984)
Mirande, Jon (1925-1972)
Mirande-ren idazlan hautatuak : literatura / Jon
(1976)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / [Jon Mirande] (1970)
Mirande, Jon (1925-1972)
Poemak :1950-1966 / Jon Mirande ; Txema
prestaturiko argitaraldia
Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu edizio honen prestatzailea Xabier Olarra Mirande ; [azala, Juan Luis Goenaga]
(1984)
Larreak apailatutako edizioa Mirande, Jon (1925-1972)
Jon Miranderen gutunak : (1948-1972) / Jon
(1995)
Mirande ; edizioa Patri Urkizuren Mirande, Jon (1925-1972)
Ilhun-argiak = Claroscuros : poesĂa / Jon
(1992)
Mirande ; [traducción al castellano, Felipe
Juaristi ; prólogo, Iñaki Aldekoa ; introducción y bibliografía, Eduardo Gil Bera] Mirande, Jon (1925-1972)
Miranderen lan kritikoak / José María Larreak
(1985)
apailatu edizioan Mirande, Jon (1925-1972)
Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon
(1979)
Mirande, Txomin Peillen Mirande, Jon (1925-1972)
Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon
(1984)
Mirande ; edizio honen prestatzaile, Patri Urkizu Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1983)
Mirande, Jon (1925-1972)
[H]aur besoetakoa / Jon Mirande
(1987)
Mirande, Jon (1925-1972)
La ahijada / Jon Mirande ; edición de Eduardo Gil (1991) Bera
Mirande, Jon (1925-1972)
Mirande-ren idazlan hautatuak
(1981)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa / Jon Mirande
(1983)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1987)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande
(1991)
Mirande, Jon (1925-1972)
Haur besoetakoa / Jon Mirande
(2007)
Mirande, Jon (1925-1972)
Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon
(1997)
Mirande, Jon (1925-1972)
Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho
(2012)
Mirande, Jon (1925-1972)
`Aur besoetakoa [Baliabide elektronikoa] / Jon
(1999)
Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu
Mirande Aiphasorho ; computerizatu versionea, Jesus Lavin Campo
Mirande, Jon (1925-1972)
Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon
(1984)
Mirande, Jon (1925-1972)
Jon Mirande-ren idazlan hautatuak
(1981)
Mirande, Jon (1925-1972)
Obra osoa / Jon Mirande Aiphasorho
(1999)
Mirande, Jon (1925-1972)
Orhoituz : [(poemak guztiak)] / Jon Mirande ;
(1976)
Mirande, Jon (1925-1972)
Ene jainko-eidol zaharra, lur / Jon Mirande ;
(1984)
Mirande, Jon (1925-1972)
Mirande-ren idazlan hautatua / [Jon Mirande] ;
(1981)
Mujika, Luis Mari (1939-)
Irudiak, teknika literarioak eta ideologia Mirande-
(1984)
Mujika, Luis Mari (1939-)
Miranderen poesiagintza / L. Mujika
(1985)
Peillen, Txomin (1932-)
Jon Mirande, olerkaria = (Jon Mirande poète
(2012)
Mirande, Txomin Peillen
Andolin Eguzkitzak prestaturiko argitaraldia edizio honen prestatzailea, Xabier Olarra. azala : Juan Luis Goenaga
ren poesigintzan / Luis Mari Mujika
parisien) / Txomin Peillen Karrikaburu
Loturak http://www.susa足literatura.com/emailuak/mirande/ http://jonmirande.gipuzkoakultura.net/jon_mirande_biografia_eu.php http://zubitegia.armiarma.com/?i=225 http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/JON %20MIRANDE.pdf http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee96225 http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MirandePoemak014.htm http://basquepoetry.net/?i=aurki足es&b=poemak
JAUREGI HOTZEAN
ZERGATIK
Jauregi hotzean aitoren-alhabak nigar dagi.
Zergatik ikasi ahanztekotz gero ikasiak oro?
Goizetik joana da zalduna gurudat —noiz dathorke?
Zergatik ikhusi hainbertze lurralde, hainbat, hainbat jende?
Mendietan elhur, haizeak urduri, zeru goibel...
Ezer ezin eutsi... Zergatik laztandu? Zergatik higuindu?
Egunen luzea bakhar-bakharrikan othoitzetan!...
Bihar edo etzi ni non naiz izango? (Ai, ez naiz ordongo,
Elhurte zurian zeinbat odol-istil, odol urdin...
Nigar dagit asko soin 'ta bihotz-minez, irazeki minez)
Nasaiki jan dute hilbeltzeko zakhur gosetuek.
Zergatik, zertako —nork erranen eni?— hemen... hor... han... ni... (ni?)
Nafar jauregian andere gazte bat beltzez jantzi.
Iturria: Ilhun-argiak / Claroscuros http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MirandePoemak014.htm