Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

Page 1

AZUKREA BELAZEETAN Inazio Mujika Iraola Errenteriako Irakule Kluba 2022-02-14

INAZIO MUJIKA IRAOLA

Inazio Mujika Iraola (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 18a-) euskal idazlea eta editorea da. Erein argitaletxean lan egiten du egun. Itzulpengintzan eta gidoigintzan ere aritu izan da.

Irakasle eta filologia ikasketak egin zituen. 1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen, Jorge Giménez Bech-ekin batera. 1991-1993 bitartean, Lur argitaletxearen euskarazko hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldean lan egin zuen. 1994-1997 bitartean, Goenkale telesailerako elkarrizketak idazten jardun zuen. Karramarro Uhartea animaziozko film luzearen gidoilaria ere izan zen, Joxean Muñozekin elkarlanean. Filmak animaziozko film onenaren Goya Saria irabazi zuen 2002an. Bestalde, Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnierren Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.

AZUKREA BELAZEETAN

Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia.

BIBLIOGRAFIA

Narrazioa

Azukrea belazeetan (1987, Erein)

Tu Quoque (1991, Arabako Foru Aldundia)

Itoak ur azalera bezala (1993, Kutxa fundazioa)

Hautsaren kronika (1994, Alberdania)

Matriuska (1995, Erein)

Sagarrak Euzkadin (2007, Alberdania)

Eleberria

Gerezi denbora (1999, Alberdania)

Haur eta gazte literatura

Linkon (1991, Erein)

Urguleko arima herratua (1997, Donostiako Udala): Joxean Muñozekin elkarlanean

Akeita gol (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Balearekin kantuan (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Dimitri eta itsas txakurrak (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Dimitri eta sorgina (2001, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Urrezko zuhaitza (2002, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Perla zuria (2002, Ttarttalo-Irusoin): Joxean Muñozekin elkarlanean

Hans eta igela (2020, Erein)

Ez apuratu (2020, Erein)

Saiakera

Xabier Lete (auto)biografia bat (2011, Alberdania) liburu honekin, "Euskadi Saria" eskuratu zuen.

Zinema

Karramarro Uhartea (Joxean Muñoz, Joxan Muñoz, 2000)

EITB nahieran ikusgai : https://www.eitb.tv/eu/bideoa/film-luzeakzinema-euskaraz/4105085738001/90271/karramarro-uhartea/

SARIAK ETA ERREKONOZIMENDUAK

• 2012 Euskadi saria, Xabier Lete (Auto)biografia bat obrarengatik.

• 1992 Irun Hiria saria, Itoak ur azalera bezala ipuinarengatik.

• 1990 Ignacio Aldecoa saria, Tu quoque ipuinarengatik.

KRITIKAK

Belazea sutan, azukrea lautadetan (Gorka Bereziartua / Argia, 2009-08-02)

Sekula egiaztatzerik izan ez dudan anekdotak honela dio: Gabriel García Marquezek, bere estiloari gatz gehiago nondik botako, kamioikada bat liburu hartu zuela, eta bere burua isolatu, haiek irakurtzeko. Ari dela, ari dela, han joan zaio adiskide bat. Pilatuta dauzkan liburuak begiratu, eta atzaparkada batekin haizeak hartzera bidali ditu erdiak. Gero, bakeroen atzeko poltsikotik liburuxka bat atera dio, 200 orri eskas, eta esan: “Hau irakur ezak, eta esango didak”. Gabok Pedro Paramo irakurri zuen liburuaren azalean, Juan Rulfo delako batek idatzitako nobela. Hura leitu ondoren etorriko zen Macondo. Handik ikasiak omen Cien años de soledaden erabiliko zituen trikimailu tekniko batzuk, hala nola, narrazio-denboraren “dislokazioa”.

Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan ipuin bilduman ere ageri zaigu Rulfo, bizpahiru kontakizunen atariko aipuetan. Ez dut uste kasualitatea denik. Izan ere, 1987ko lan honi, Pedro Paramorena ez, baina mexikarrak idatzitako Lautada sutan ipuin bildumaren traza hartu diot. Zenbait alorretan

antzekotasunak nabarmenak dira: nekazal giroan kokatutako istorioak dira bi liburuetakoak; biek ala biek darabilte hizkera oso herrikoia; gordinak dira istorio askoren amaierak, baina oso modu sotilean daude kontatuta… Eta biak dira ipuin liburu bikainak. Rulforenean lautadak ematen die batasuna ipuinei; Mujikarenean mendi aldeko auzuneak. Eta hasierako narrazioek ukitu fantastikoren bat badute ere, tonu errealistakoak dira oro har. Beharrezkoa, bidenabar, nekazal munduaren behazunezko malkoez berba egiteko.

Azukrea belazeetanen badira pasarteak, hilketa batzuen deskribapenak adibidez —bereziki Begiak zabalikekoa— ipuina galduko luketenak pultsu handiko narratzaile batek kontatu ezean. Baina Mujikak, orduan 24 urte, ederki zekien zer egin nahi zuen. Horri esker irakurleak ez du tentsio narratiboa behin ere galduko —salbu eta, agian, Hezeak ezkoari deien, nire ustez hori baita liburuari ken dakiokeen gizen bakarra—. 22 urte beranduago, arrunt gozagarria da liburu honen irakurtzea.

Gainera, sekula kontatu ez didaten anekdota batek zera dio: Bernardo Atxagak, narratibari ekiteko gogoz, hartu omen zuela kamioikada bat liburu, eta bere burua isolatu, haiek irakurtzeko. Ari dela, ari dela, han joan zaio adiskide bat. Pilatuta dauzkan liburuak begiratu, eta atzaparkada batekin haizeak hartzera bidali ditu erdiak. Gero, bakeroen atzeko poltsikotik liburuxka bat atera dio, 200 orrira ez da iristen. “Hau irakur ezak, eta esango didak”. Atxagak Azukrea belazeetan ikusi zuen azalean. Gero etorriko zen Obaba. Baina hara iristeko, uste dut ezinbestekoa izan zela Uheskako zulotik, Perretxetik eta Olamuinotik pasatzea.

ITURRIAK

Auñamendi Entziklopedia

https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/azukrea-belazeetan-1987-inaziomujika-iraola/ar-154540/

Erein Argitaletxea https://www.erein.eus/autor/inazio-mujika-iraola

Euskal Idazleen Elkartea

https://web.archive.org/web/20160603042146/http://www.idazleak.eus/ euskara/idazleak/alaine-agirre-garmendia/biografia

Literaturaren zubitegia

https://zubitegia.armiarma.eus/?i=106

Txalaparta Argitaletxea https://www.txalaparta.eus/es/libros/azukrea-belazeetan

Wikipedia (eu)

https://eu.wikipedia.org/wiki/Inazio_Mujika

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.