Itxaso Martin-Ni, Vera

Page 1

Ni, Vera ITXASO MARTIN

Literatur solasaldiak

Errenteriako Biblioteka

2017 / 02 / 13


Itxaso Martin Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua. Emakumea eta psikiatriari buruzko tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren beka batekin. Euskal Irrati Telebistan eta Hamaika Telebistan aritu da lanean kazetari. Lehen eleberria 2012an argituratu zuen Ni, Vera (Elkar) izenburupean. Lan horretan eromenaren gaia jorratu du bereziki.

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/itxaso­ martin­zapirain?h=M


Ni, Vera Martina ez dago ongi, erotzeko zorian dela uste du. Ez daki zer gertatzen zaion, ezta nola konpondu ere. Mutil-lagunak bere esku den guztian laguntzen dio, baina berak ere ez daki zer egin, eta psikologoarengana joateko konbentzituko du. Arazoa konpontzeko irtenbiderik topatzen ez duenez, psikiatrikoan bizi izan zen birramona Verari buruzko informazioa topatzen saiatuko da Martina, berak zer duen jakiten lagunduko diolakoan. Kontakizun ausarta idatzi du donostiarrak.

https://www.gaztezulo.eus/kritikak/liburuak/ni­ vera

Kritikak Ni, Vera Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-07

Ondo ezagutzen dituen bi arlo (emakumeak eta psikiatria) lotu ditu Itsaso Martin Zapirainek (Donostia, 1981) bere lehen eleberrian.

Izan ere, zoramenaren esperientzia bizi duten bi emakumeren bizitza


kontatzen digu: Martina Petritegi eta haren birramona Vera Etxeberriarena. Bi zatitan banatzen da nobela. Lehenengoak, Martinaren erraietan murgilduko gaitu: ez da gai etxetik irteteko, bikotekideari atea irekitzeko edo amarekin telefonoz hitz egiteko, eta begiak

ordenagailuaren pantailari lotuta ditu, obsesio moduan. Zoratzen ari dela konturatzen da.

Mutil-lagunak konbentzituta, psikologoarengana joatea erabakiko

du eta, haren laguntzaz haritik tiraka hasita, eleberriaren bigarren

zatira eramango gaitu, bizitza erdia psikiatrikoan eman zuen Vera

Etxeberria birramonaren istorioa ezagutzera. Senarrak zoroetxean sartu zuen Vera 30eko hamarkadan, seme-alabengandik banatuta, eta hantxe eman zuen bizitza osoa, tristuran murgilduta.

Nobelak badu autobiografikotik zerbait, autorearen birramona

Arrasateko psiko-geriatrikoan egon baitzen 40 urte zituenetik hil arte. Irakurtzeko atsegina da, erraza delako ederki deskribatzen duen

barneko egonezin horrekin identifikatzea. Martinak sentitzen dituen hainbat sentsazio sentiarazten dizkigu: hotza, tristezia, zoramena‌ Sentsazio unibertsalak, azken finean.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5552


Elkarrizketa Itxaso Martin: “Oso barneko sentsazio beldurgarriak islatu ditut” Betidanik izan du gogoko idaztea Itxaso Martinek, eta horrek kazetaritza ikasketak egitera eraman zuen; bere lehen nobela argitaratzea lortu du azkenean, ‘Ni, Vera’.

Hamaika Telebistako kazetaria da Itxaso Martin (Gros, 1980). Kultur Antropologian lizentziatu berria da, baina idaztea du benetako

pasioa. Lau urtez ikerketa eta idazketa lanetan aritu ostean, bere

birramona baten bizitzan oinarritutako liburua osatu du. Eskuartean «istorio indartsua» zuela dio Martinek, eta «eromena eromenetik»

kontatzen duela eleberrian. Izan ere, 40 urte zituenetik hil bitartean, Arrasateko Psikogeriatrikoan egon zen Martinen birramona, eta

familiako askok orain arte ezkutuan eraman dutena azaleratu nahi izan du eleberriaren bidez. Betidanik duzu gogoko idaztea, baina ezkutuan eraman duzun zerbait izan dela diozu. Zergatik?

Iruditzen zitzaidalako idaztea behar batetik ateratzen zitzaidan

zerbait zela, eta inondik inora ez zitzaidan argitaragarria iruditzen nik egindakoa. Oraingoan, oso istorio indartsua nuen eskuartean, eta horrek bultzatu nau idaztera. Gainera, Xabier Mendigurenengana heldu eta argitaratzeko aukera izan dut.


Denbora asko behar izan duzu idazteko? Gutxienez lau urte eman ditut kontu honekin. Beharretik atera

zitzaidan zerbait izan da, eta oso prozesu mantsoa bihurtu da.

Hasieratik ez nekien nola iritsiko nintzen; orduan, bilaketa prozesu hori jarraitu du nobelak. Benetan bukaerara arte ez dut jakin nola bukatuko zen istorio guztia. Kazetaritzara idaztearen nahiak eraman zintuela diozu. Lehen liburua argitaratuta, idazle bezala ikusten duzu zure burua?

Idazle bezala‌ niretzako horiek oso hitz potoloak dira. Nobela

bat idatzi dut, eta gehiago idatzi nahi nituzke, baina idazle deitzearena oraindik handiegia datorkit.

Zure birramona batean oinarritu zara eleberria idazteko. Zergatik?

Gure familian oso presente zegoen zerbait zen, baina ez zen

horri buruz hitz egiten. Orduan, presente dauden gauzak

ezkutatzerakoan, geroz eta indar gehiago hartzen dute. Konturatzen nintzen, nire sentsazio pertsonal batzuek horren eragina zutela

nolabait. Zer zegoen argitu beharra nuela ikusi nuen, eta hala egin nuen. Konta ezazu eleberriaren haria, labur-labur. Bi pertsonaia ditu eleberriak, Martina eta Vera. Martina

zurrunbilo batean sartua dago, eta Veraren istorioa deskubritu nahi du. Oso zaila egiten zait hitz gutxitan laburtzea. Eromenari buruzko

nobela bat da, baina eromenetik bertatik kontatuta. Niretzako hori da


nobelak duen aberasgarritasunik handiena. Hau da, saiatu naiz eromena egituran, idazkeran eta edukian bertan ere islatzen. Ez

zedila eromena aitzakia edo gai bat bakarrik izan, baizik eta liburuan islatua geratzea alderdi guztietan. Martina erotzen ari da eta argitu behar du zergatik ari zaion hori gertatzen, eta zer duen buruan.

Orduan, Vera iritsiko da beregana, eta ez dut gehiago kontatuko‌ Bi hizki mota erabili dituzu testuan, eta elkarrizketek ez dute gidoirik. Bai. Gidoiak ez jartzearena oso argi nuen hasieratik. Eromen

hori areagotu nahi nuen, eta onena gidoirik gabeko elkarrizketak sartzea zela erabaki nuen. Badago momentu bat ez dakizuna

elkarrizketa den, edo pentsamendu bat den‌ bestetik, bi letra mota daude, badagoelako narratzaile bat bigarren pertsonan kontatzen

duena, eta beste bat, lehen pertsonan kontatzen duena. Horrekin argi utzi nahi nuen kanpotik jasotzen duguna erabat desberdina dela

askotan. Izan daitekeela kanpotik dela engainatua, edo norbera dela bere burua engainatzen duena. Orduan askotan kontraesanean daude bi narratzaileak, betek zerbait kontatzen du, eta besteak kontrakoa. Eromena azken finean. Zein sentsazio duzu eta zer espero duzu zure lehen liburua argitaratuta?

Espero dut jendeak irakurtzea; zerbait argitaratzean hori baita

edonoren nahia. Batez ere, liburuan nik uste dut badaudela sentsazio asko beldurtu egiten gaituztenak, baina gugan oso ohikoak direnak.


Nire pare bat lagunek irakurri dute liburua, eta esan didate lagungarria dela horrelako zerbait sentitzen duen pertsona

batentzako; hori sentitzen duen bakarra ez dela ikusteko aukera emango diolako. Oso barneko sentsazio beldurgarriak islatu ditut;

beraz, gustatuko litzaidake jendeak liburua irakurtzea, eta zerbaitetan laguntzen badio, ba izugarria izango litzateke niretzako. Agian azkarregi da galdetzeko, baina baduzu beste proiekturen bat buruan?

Bai, badaukat ideiaren bat. Baina egia esan, beldur pixkat bat

ematen dit istorio indartsu baten ondoren, beste zerbait kaleratzeak. Istorio hau oso barrutik atera zaidan zerbait izan da. Askotan sufritu dut, liluratu egin naiz, gozatu dut… kaos eta eromenean egindako

zerbait izan da. Orduan, beldurra emante dit horrelako sentsazioak sortuko dizkidan gai bat ez dudala aurkituko pentsatzeak, eta ez

naizela guztia ateratzeko gai izango. Hala ere, ideia batzuk baditut, eta hortik jarraitzea espero dut.

http://irutxulo.hitza.eus/2012/03/27/itxaso­ martin­oso­barneko­sentsazio­beldurgarriak­ islatu­ditut/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.