Ohe hotzak-Jon Ariza de Miguel

Page 1

OHE HOTZAK Jon Ariza de Miguel Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2019 / 02 / 11


Jon Ariza de Miguel 1979an jaio zen Portugaleten, eta Bilbon bizi da gaur egun, han eta hemen ibili ostean. Ingeniariikasketak egin zituen, eta eleberri hauxe du lehenengo liburua.

https://www.txalaparta.eus/es/libreria/autores/jon-ariza-de-miguel

Bibliografia NOBELA Ohe hotzak 2016, Elkar Haizeari begira 2017, Elkar

Ohe hotzak Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia –ardoa, musika, liburuak, solasa‌– atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala. Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-


minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea. Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena. https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ohe-hotzak/ariza-de-migueljon/9788490275412

Kritikak Ohe hotzetan bada zerbait

Edorta Jimenez / Deia, 2016-07-23

Ohe hotzak izenekoaren atarikoan egileak, Jon Ariza de Miguelek, Pio Barojaren Los amores tardíos (Maitasun berantiarrak) liburuko esaldi bat jarri du, eleberriaren izaera beste ezerk baino hobeto ulertarazten diguna, nik uste. “Zer egingo diogu, bada? —dio Joek—; nik ez hasierarik ez amaierarik duten liburuak ditut gustuko”. Bada, Barojaren Joe horrek, bizirik balitz, Ohe hotzak eleberria gogoko lukeela esango nuke. Zazpi ataletan egituratua, sarreratzat atal guztiek aipu bana dakarte eta nago aipuon bidez eleberria laburbildu ahal izango genukeela, horretara jarriz gero. Guztien artean ostera laugarren atalari jarri dionari iritzi diot argigarrien. “Bi lagunen artean bata beti da bestearen morroi, nahiz eta maiz ez batak ez besteak hau onartu ez”, dio aipuak. Aipuak liburuaren gaia eta konfliktoa zertan diren diosku; hain zuzen ere, lagun biren arteko harremana eta harreman horretan bata besteari gailentzea, bien oharkabean bada ere. Aipua M.I. Lermontoven Gure garaiko heroia izenekotik hartua dela esateak Ariza de Miguelek idazle errusiarrekin erakusten duen miraz hitz egiteko balio lezake, bestela aipuak dioena arrunt ezagun egingo baitzaio “harremana eta haustura” binomioa inoiz bizi izan duen irakurleari, niri neuri egin zaidan moduan. Eleberrira itzuliz, Ohe hotzak honetan lagun biak narratzailea bera eta haren aspaldiko lagun Tzertxok dira. Bada, aspaldiko lagunak elkarrenetik aspaldi aldenduak, berriro elkartu dira, iraganean bien artean ukan zutena berreskuratzerik badutenetz jakitearren. Horretan saiatu ondoren antzeman duten erantzunak ixten du kontaera. Hori zein den, seigarren atalari ezarri dion aipuak laguntzen digu igartzen. “Denok dugu bizitzako hotzetik eta saminduratik babesteko balio


digun gezur-sorta bana; dena dela Yurremendik berokia pittin bat esajeratzen zuen”, halaxe dio aipuak, Pio Barojaren Xanti Andiaren kezkak eleberritik hartu dena bera. Jon Ariza de Miguelek aspaldiko lagun bien berrelkarretaratzea kontatu digun bitartean egunerokotik hartuak diruditen testu laburrak, oroitzapenak, paradoxen kontaerak, hitz jokoak, postal-testuak eta beste eskaintzen dizkigu eta, horiexek dira nire iritziz liburu honen balio nagusia. Horien bitartez halako tonu bat erdiesten baitu, neuri zinez ez-ohikoa eta zintzoa begitandu zaidana. Artez-artez, trikimailurik gabe zuzentzen zaio idazlea balizko irakurleari. Halako naiftasun edo lañotasun kasik sinestezin batez. Kasik, diot, zeren eta azkenean liburuak bere alde paratu nau. Onartu egin dut Ariza de Miguelen proposamena, jolasean sartu naiz, jolasa ere bada eta liburu hau, eta aurreiritziak alde batera utzita dibertitu egin naiz. Horrek SPrako tranbia lehenengoz irakurtzean izan nuenaren antzeko sentsazioa eragin dit, alegia nire buruari “Zer da hau?” behin eta berriro galdetu eta erantzunik etorri ez arren azkenean “Bada zerbait, bada zerbait” aitortu beharra. Jon Ariza de Miguelen ohe hotzetan bada zerbait. Zer den esatea zaila izanik, eman dezagun literatura dela https://zubitegia.armiarma.eus/?i=943

Estekak •

https://postdata.elkar.eus/es/jon-ariza-de-miguel-ohe-hotzakelkarrizketa/

• •

https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ohe-hotzak/ariza-demiguel-jon/9788490275412

• •

https://zubitegia.armiarma.eus/?i=943 http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jon-ariza-de-miguel? h=A&p=4


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.