PARADISUA ARRATE EGAÑA Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 01 / 15
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
ARRATE EGAÑA http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/arrate-egana-gimenez?h=E
Errenteria, 1963 Filologian lizentziatua, bigarren
hezkuntzako hainbat institututan lan egin du. Gaur egun hizkuntzen teknikari dabil
ISEI-IVEI-n (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea). Gidoigintzaren gaineko ikasketak burutu ditu. Arte plastikoen zale da, eta narrazio
batzuetarako ilustrazioak egin ditu. Hogei liburutik gora argitaratu ditu, haur eta gazteentzat zein helduentzat, genero desberdinetan: ipuina, nobela, eta antzerkia (Kixmi elurpean, 2005; Hizkuntza sekretuak, 2008; Giltza, 2011;
Paradisua, 2012; eta abar), eta literatur sari batzuk eman dizkiote: Emakumeak Kontari, Lizardi, Kutxa (antzezlan batekin) edo SMko Baporea. Literatur sariak 1. Angelitos negros (1992), Premio Atenea, Salamanca 2. La visita (1992), Donostia Hiria
3. Printzesa puzkertia (1999), SM; Bapore saria 4. Katea (2000), Bermeoko Erroxape elkartearen saria 5. Neguko udareak (2002), Bilboko udala, Emakumearen Zerbitzua: Emakumeak kontari saria 6. Giltza (2011), Lizardi Saria, Zarauzko udala 7. Egia (2012), Donostia Hiriko Kutxa Literatur Saria, Antzerki sailean, Alberdania
Argitalpenak
1992 Angelitos negros | Atenea saria 1997 Taller de prensa Prensa tailerra | Dirección de Renovación Pedagógica 1997 Euskal hizkuntza eta literatura, lengua castellana y literatura, lengua extranjera (inglés) | (beste egileekin) Dirección de Renovación Pedagógica 1999 Printzesa puzkertia | SM 2000 Mari | Baigorri Argitaletxea 2000 Eskolan | Baigorri Argitaletxea 2000 Protesia | (Gutiziak liburuaren ipuin bat) Txalaparta 2001 Benetako pirata | (Arrate Egañaren irudiekin) Elkarlanean 2001 Maritxu | Erein 2001 Inplantea | ( liburuaren ipuin bat) Txalaparta 2002 Neguko udareak | Bilboko udala 2002 Ambito Lingüístico y Social de Diversificación Curricular, (Tomo I) Colección "Materiales Curriculares" | (beste egileekin) Gobierno Vasco,
Departamento de Educación, Universidades e Investigación 2003 Logurepeko munstroak | Erein 2004 Oneka | Erein 2004 Txinparta 1 (Irakurgaiak) Eskola liburua (Lehen Hezkuntza): irakurgaiak. (Beste autore batzuekin batera) | Zubia Santillana 2004 Txinparta 2 (Irakurgaiak) Eskola liburua (Lehen Hezkuntza): irakurgaiak. (Beste autore batzuekin batera) | Zubia Santillana 2005 Kixmi elurpean | Elkarlanean 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) | Elea 2007 Txita more txikia | Erein 2008 Hizkuntza sekretuak | Elkarlanean 2008 Izebak | Ibaizabal 2009 Ni naizen guztia | Erein 2010 Gabe gabe | Erein (Neskatilak) 2011 Giltza ( Lizardi saria 2011) | Erein 2011 Lanbroa/Bruma | Gero/ Mensajero 2011 Dragoia | Erein 2012 Egia | Alberdania 2012 Paradisua | Elkar
PARADISUA “Bero egiten zuen. Itsasoaren orroa besterik ez zen entzuten. Ilargiaren argiak paisaia mudatu zuen; bazter ezagunak oihan kezkagarri bilakatu ziren,
mundu
irreala,
bake
eta
bakardadea.
Ulertzen nuen toki harekiko lilura. Sorbalda okertua
igurtzi
Basagiroaz
nion.
kutsatuta
Bizkar edo,
osoa,
sudurra
lepoa. lokiraino
hurbildu nion, mendiari zeriona bezain neutroa eta freskoa zen lurrin hura beste behin dastatu guran. Tupustean etzan egin ginen izarpean, adartxo, hartxintxar eta sasizko lardaska hartan, elkarri antsiaz musuka.�
KRITIKAK http://kritikak.armiarma.com/?p=5540 Paradisua - Lurdes Imaz / Aizu!, 2012-09
Arrate EgaĂąak bost ipuin bildu ditu Paradisua lanean. Liburuari
izena ematen diona da luzeena, beste laurak kontakizun nahiko laburrak baitira. Halaber, paradisua da bost kontakizunak lotzen dituen kontzeptua: lehen lau narrazioetan, pertsonaiak
zoriontasunaren bila dabiltzalako, bakoitza bere eremuan;
azkenekoan, berriz, erabateko kontrasteagatik, infernua delako bertan islatzen dena. Bestalde, ipuin guztiek dituzte oinarri giza harremanak, beti ere familia inguruan girotuta, idazleak familia erabiltzen duelako, neurri batean, pertsonaien nolakotasuna azaltzeko.
Gainontzean, ipuinak guztiz independenteak dira. Bakoitza leku
ezberdin baina ezagun batean kokatzen da, eta aipatu giza
harremanak hainbat modutan eta jite ezberdinetako pertsonaien artean garatzen dira.
Liburua oso arin irakurtzen da. Alde batetik, istorioek ez dutelako
lotura narratiborik euren artean, eta, bestetik, elkarrizketak ugariak izanik, arintasuna eskaintzen diotelako kontakizunari. Ezaugarri horiek eragiten dute bilduma hau egokia izatea euskalduntze prozesuko erdiko mailetan dabiltzan ikasleentzat ere. Ega単a haur eta gazte literaturan aritu da batez ere orain arte, baina helduentzat ere idatzi izan du. Hain zuzen, bi sari irabazi
zituen duela 20 urte baino gehiago helduen ipuinekin, Donostian eta Salamancan. Antzerkiko Irun Hiria saria ere eskuratu du Egia antzezlanarekin.
Edonon, edonoiz, edonola - Iban Balerdi / Gara, 2013-01-06
Joan berri den 2012. urteak Arrate Ega単a errenteriarraren lan bat
baino gehiago utzi dizkigu. Batetik, Donostia Hiria Kutxa Saria
merezi izan zuen Egia antzezlana. Eta bestetik, hizpide dugun narrazio liburu hau. Haur eta gazte literaturaren alorrean
ezagunagoa izan badaiteke ere, badirudi bestelako publikoetara eta generoetara hurbiltzeko sasoi aproposean dagoela.
Paradisua izeneko liburu honetan, autoreak bost istorio batu ditu.
Guztiak ere beraien artean independenteak dira kontatzen denari dagokionez, baina bada lan osoa harilkatzen duen toki, pertsona
edota egoera idilikoen inguruko hausnarketa bat. Gainera, gizakiok izenburuko paradisua oso era desberdinetan irudika dezakegun arren, honako gertaera batzuk izan badira adibide egokiak.
Dena dela, idazlea ez da paradisuaren gaineko ideiara mugatzen,
eta ipuinak idazteko momentuan, familiako eta lagunen arteko
harremanetan ipintzen du arreta. Eta, arlo honetan, ongi moldatzen dela pentsatzen dut. Hau da, pertsonoi gertatzen zaizkigun
esperientzia, bizipen, pentsamendu eta kontraesanak modu
naturalean ateratzen ditu, itxura beharturik eman gabe. Giza psikologiaren zenbait atal ongi jorratzen badakiela, alegia. Bildumako lehen ipuina da gutxien gustatu zaidana. Zerk lasaitzen zaitu? Zerk arazoak ahantzarazi? Irakurlea kontakizunean
barneratzeko ahaleginak ez du lortu bere helburua, eta neu
behintzat, hotz samar utzi nau. Grindavik izeneko bigarrenarekin gehiago disfrutatu dut. Lehengusuen arteko harremanaren garapena eta zakurraren askapenaren metafora interesgarriak dira, ukitu
psikologiko eta guzti. Liburuari izenburua ematen dion hirugarren alea da denetan luzeena. Ongi aurkeztutako hasiera du; inguru triste, estu eta atzera begiratu zalea azaltzen digu. Baina
protagonistak bere paradisua topatuko du, “mundu irreala, bake eta bakardadea”. Normaltasun edo egunerokotasunaren eta paradisuak eskaintzen digunaren arteko aldea da ipuinaren erdigunea, bien artean dantzan aritzeko ametsa. Mont Saint Michel izeneko laugarren istorioa “erro-une”-en kontzeptuari lotzen zaio.
Nolabaiteko lilura sortzen du hitz honek, logikatik kanpo, ohikotik bazter geratzen den zerbait den heinean. Baina, era berean,
aztoratzaileak ere izan daitezke, askotan “beraz, nahiago ezerezean flotatu, ikaraldirik pairatu gabe”.
Bosgarren eta azken ipuinean, Abenduak 21 izenekoan,
paradisuaren antitesia erakusten zaigu. Kontatzeko modua ere ez da aurrekoen berdina, oraingoan lau pertsonaren ikuspuntuak izango
ditugu-eta informazio emaile, guztiak ere lehen pertsonan. Agertzen den egoera bera bortitza eta gogorra da, eta horrez gain, erdi
ezkutuan gelditzen diren gertaerek ere interesgarri bihurtzen dute. Azken hau, beharbada, izan zitekeen luzeagoa ere, zenbait hariri pixka bat gehiago tira egin balio.
ELKARRIZKETA “Kontatzen ez denarekin ere osatzen da ekintza” Arrate Egañak (Errenteria, 1963) helduentzako ipuin-bilduma bat kaleratu berri du: Paradisua, bost istorio luze eta mamitsu, pertsonaien eta giroen lanketan nabarmentzen direnak.
Orain arte haur eta gazte literaturan (HGL) ibili zara bereziki. Nolakoa izan da helduen literatura jauzia?
Ez da horrelakorik izan; orain arte oso gutxi argitaratu arren, helduentzat ere idatzi izan dut. HGLaren barruan sailkatu naute, eta oso eroso sentitzen naiz irakurle horientzat idazten, asko zor diot literatura horri; baina, zergatik mugatu? Literaturak genero eta
adierazpen-modu asko eskaintzen ditu norberaren istorioak, emozioak edo nahiak azaltzeko: antzerkia, gidoiak narratiba, poesia… Forma horietan guztietan jardun nahiko nuke, denbora izanez gero, eta gehiegi barreiatu gabe, ahal balitz bederen. Aspaldidanik hasi zinen helduen narrazioetan, beraz...
Nire bi lehendabiziko sariak helduen ipuinekin irabazi nituen, Donostian bata eta Salamancan bestea, duela hogei urte baino gehiago.
Zure ipuinek erritmo sosegatua dute, luze eta xeheak dira, HGLn ez bezala.
HGLn ere estilo eta erritmo desberdinak erabil daitezke, ez dut uste horrek irakurlearekin zerikusirik duenik. Umeentzako ipuin batzuk
lasaiak dira, Txita more txikia kasu; beste batzuk, aldiz, oso erritmo bizkorrekoak, Kixmi elurpean bezala. Hala ere, bai, neurri batean egia da hori: umeentzat eta gazteentzat abenturak eskatzen duen lastertasuna gustuko dut.
Paradisua liburuko kontakizunetan erritmo lasaia agertzen da, geldoa izan gabe, dena garrantzitsutzat agertzen delako: trama nagusiak eta bigarren mailako tramak, pertsonaien protagonismoaren aldaketa,
beraien arteko harremanak, iraganetik dakartena‌ Eta xehe azaldu arren, isildu ere asko isiltzen da: kontatzen ez denarekin ere osatzen baita ekintza, elipsiekin edo zeharka aipatzen denarekin.
Bestalde, ipuinak luzeak izan arren, azaleko apaingarririk gabeak izan daitezen saiatu naiz. Estilo horrek baditu nazioarteko erreferentziak, ezta? Zeintzuk izan dituzu gogoan?
Idazle iparramerikarrak gustatzen zaizkit, askori bezala (Ford,
Carver‌), eta Munro kanadarra bereziki. Bestalde, euskal kontalari batzuk ere miresten ditut (Cano, Rodriguez, Mendiguren, Jaio, Katixa Agirre) edo Jon Bilbao gaztelaniaz.
Inguru hurbilak eta familiarrak Zure pertsonaiek paradisua lortzen dute ?
Ez denek; batzuk saiatzen dira eta azkenean une bateko epifania aurkitzen dute, berezko paradisuaren antzeko zera. Beste batzuek,
aldiz, konturatu gabe topatzen dute errebelazio moduko hori; azken ipuinean, bizi diren infernuan parentesi labur bat dute, nekez; paradisuaren ifrentzuaz mintzatzen da horretan. Zeintzuk dira zure ipuinetako kokalekuak? Oso inguru hurbiletan kokatzen dira:
Neguko udareak Lizarra eta inguruko herrixka batean. Mont Saint-Michel Normandia eta Bretainian, alde batetik, eta Bilbon bestetik.
Grindavik Hondarribiko baserri batean, Guadalupe aldean. Paradisua Jaizkibelgo beste aldean, Lezon.
Abenduak 21 Bilbo inguruko urbanizazio burges batean. Askotan aurkezten dituzu zure pertsonaiak gaztaroko une giltzarri batean, etxeko babesa utzi edo ez‌
Parada inportante eta delikatua da hori. Mundura irtetea da, eta
batzuei kosta egiten zaie pausoa ematea; une horretan aukera ugari zabaltzen da, etorkizuna azken finean. Hortik aurrera geuk marrazten dugu patua neurri batean, gure bizitza geurea izan daiteke.
Honekin lotuta, zure liburuaren interesguneetako bat da familia-
harremana; hori literatura-gai bilakatu duzu, oso ohikoa izan ez arren. Kontziente edo inkontzienteki, familia, eta beraiekin igarotako
haurtzaroa, barruan daramagu; eragina du gure nortasunean eta presente egoten da gure harremanetan. Ipuin hauetan beste idazkietan baino gehiago garatu dut agian, pertsonaien background moduan bereziki, testuingurutzat; beste testu batzuetan abiapuntua da. Nolanahi ere, beste harreman batzuk ere landu ditut liburuan: adiskidetasuna, esaterako, animaliekiko jarrera, edo jendeak ingurukoak erabiltzeko duen joera.
Antzerki lan bat ere idatzi berri duzu (Egia, Donostia hiria Literatur Lehiaketa irabazi duena); aurrerantzean zer lantzeko asmoa duzu?
Antzerkia aipatzen duzunez, oso esperientzia interesgarria izan da horretan aritzea, eta horretan jarraitzea gustatuko litzaidake, baina auskalo. Orain arte, egia esan, narrazioan mugitu naiz erosoen.
http://www.elkarargitaletxea.com/default.cfm? atala=prentsa_bulegoa_erakutsi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.01309&produktu_iz enburua=%3CPRE%3EPARADISUA%3C/PRE %3E&mota=testua&motatitulu=Elkarrizketa&produktu_mota=1&edukia_duten_atalak =,erreseina,aurkezpen_argazkiak,azala,bideoak,elkarrizketak,bibliografia
ARRATE EGAÑA ELSN-N Arri Martínez, Agustín
Taller de prensa : materia opcional : 2º ciclo de
(1997)
E.S.O. / [autores, Agustín Arri Martínez...et al. ; responsable de la edición Instituto para el Desarrollo Curricular y la Formación del Profesorado del País Vasco] Arri Martínez, Agustín
Taller de prensa / [autores, Agustín Arri Martínez,
(1997)
Arrate Egaña Giménez, Francisco Luna Arcos ; responsable de la edición, Instituto para el Desarrollo Curricular y la Formación del Profesorado del País Vasco] Curriculum desberdinetako hizkuntza eta gizarte
(2003)
esparrua Egaña, Arrate (1963-)
Maritxu / Arrate Egaña ; marrazkiak, Andoni Aio
(2001)
Egaña, Arrate (1963-)
Benetako pirata / Arrate Egaña : marrazkilaria, Arrate (2001) Egaña
Egaña, Arrate (1963-)
Eskolan = At school / Arrate Egaña & Lucía Bonilla ;
(2000)
[ingeleserazko moldaketa Diana Draper] Egaña, Arrate (1963-)
Mari / Arrate Egaña, Cristina Fernández ;
(2000)
[ingeleserazko moldaketa Diana Draper] Egaña, Arrate (1963-)
Logurepeko munstroak / Arrate Egaña ; marrazkiak
(2003)
Juan Luis Landa Egaña, Arrate (1963-)
Mari = Mari / Arrate Egaña & Cristina Fernández ;
(2000)
[ingeleserazko moldaketa, Diana Draper] Egaña, Arrate (1963-)
Printzesa puzkertia / Arrate Egaña ; [irudiak, Manuel
(1999)
Ortega] Egaña, Arrate (1963-)
Oneka / Arrate Egaña ; [marrazkiak], Mari Mar Agirre (2004)
Egaña, Arrate (1963-)
Kixmi elurpean / Arrate Egaña
(2005)
Egaña, Arrate (1963-)
Mari = Mari / Arrate Egaña & Cristina Fernández ;
(2000)
[ingeleserazko moldaketa, Diana Draper] Egaña, Arrate (1963-)
Kixmi elurpean / Arrate Egaña
(2006)
Egaña, Arrate (1963-)
Txita more txikia / Arrate Egaña ; [irudiak] Mari Mar
(2007)
Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Printzesa puzkertia / Arrate Egaña ; [irudiak, Manuel
(2002)
Ortega] Egaña, Arrate (1963-)
Izebak / egilea, Arrate Egaña ; marrazkilaria, Marimar (2008) Agirre
Egaña, Arrate (1963-)
Hizkuntza sekretuak / Arrate Egaña ; marrazkilaria,
(2008)
Marimar Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Kixmi elurpean / Arrate Egaña
(2008)
Egaña, Arrate (1963-)
Ni naizen guztia / Arrate Egaña ; Mari Mar Agirre
(2009)
Egaña, Arrate (1963-)
Hizkuntza sekretuak / Arrate Egaña ; marrazkilaria,
(2009)
Marimar Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Oneka / Arrate Egaña, Mari Mar Agirre
(2009)
Egaña, Arrate (1963-)
Hizkuntza sekretuak / Arrate Egaña ; marrazkilaria,
(2010)
Marimar Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Kixmi elurpean / Arrate Egaña
(2010)
Egaña, Arrate (1963-)
Gabe gabe / Arrate Egaña; marrazkiak, Marimar
(2010)
Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Giltza / Arrate Egaña ; marrazkiak, Marimar Agirre
(2011)
Egaña, Arrate (1963-)
Giltza / Arrate Egaña; marrazkiak, Marimar Agirre
(2011)
Egaña, Arrate (1963-)
Lanbroa / Arrate Egaña ; eta Jokin Mitxelena
(2011)
[marrazkiak] Egaña, Arrate (1963-)
Dragoia / Arrate Egaña; [azala eta barruko irudiak]
(2011)
Mari Mar Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Bruma / Arrate Egaña y Jokin Mitxelena
(2011)
[ilustraciones] Egaña, Arrate (1963-)
Hizkuntza sekretuak / Arrate Egaña ; marrazkilaria,
(2011)
Marimar Agirre Egaña, Arrate (1963-)
Paradisua / Arrate Egaña
(2012)
Egaña, Arrate (1963-)
Egia / [Arrate Egaña Giménez]
(2012)
Egaña, Arrate (1963-)
Familia berria / egilea: Arrate Egaña ; marrazkilaria:
(2012)
Jone Taberna Egaña, Arrate (1963-)
Evaluación oral de euskera : dificultades y
(2010)
beneficios / Arrate Egaña Egaña, Arrate (1963-)
Logurepeko munstroak / Arrate Egaña ; marrazkiak
(2012)
Juan Luis Landa Egaña, Arrate (1963-)
Kixmi elurpean / Arrate Egaña
(2012)
Egaña, Arrate (1963-)
Benetako pirata / Arrate Egaña ; marrazkilaria, Arrate (2012) Egaña
Egaña, Arrate (1963-)
Simon ipuinen munduan / Arrate Egaña ; marrazkiak, (2013) Iñaki G. Holgado Euskal ipuinen bilduma [Soinu-grabazioa] =
(2000)
Collection of basque tales / Bernardo Atxaga...[et al.] Euskal ipuinen bilduma = Collection of Basque Tales. (2000) 2 [Archivo de ordenador]
Euskararen B1 maila Lehen Hezkuntzan [Baliabide
(2007)
elektronikoa] / [koordinatzailea, Arrate Egaña ; probaren diseinua, Arrate Egaña … et al. ; txostengileak, Arrate Egaña … et al.]
LOTURAK http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/arrate-egana-gimenez http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/arrate-egana-gimenez?h=E http://www.uberan.org/?kaia/item/arrate-egana-paradisua-nire-obrariknagusiena-da
http://zubitegia.armiarma.com/?i=202 http://blog.agirregabiria.net/2012/03/arrate-egana-idazlea.html