PERLA John Steinbeck
Literatur Solasaldiak
Errenteriako Biblioteka 2019 / 04 / 08
John Steinbeck John Ernst Steinbeck, Jr. (Salinas Valley, Kalifornia, 1902ko otsailaren 27 – New York, 1968ko abenduaren 20) AEBetako idazle emankorra eta ospetsua izan zen. Bere lanik ezagunenak "East of Eden" ("Edengo ekialdean"), "Of Mice and Men"("Saguez eta gizakiez") eta “The Grapes of Wrath” ("Suminaren mahatsak") dira. Liburu bietan 1929ko krisiadi ekonomikoaz aritzen da, "Beheraldi Handia" izena hartu zuen garai latz hartaz hain zuzen ere. Bere lanetatik 17 pelikula zinemaratu dute, nagusiki AEBetako ekoizpenak izanda, baina baita beste herrialde batzuetan egindako bertsioak ere (Mexiko, Turkia eta Iran). 1962an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen. https://eu.wikipedia.org/wiki/John_Steinbeck
Perla Perla, 1947an kaleratutako Steinbeck-en maisulana, inoiz idatzi den nobela labur indartsu eta hunkigarrienetako bat da. Bertan Kino arrantzalearen, Juana emaztearen eta Coyotito semetxoaren istorioa kontatzen zaigu; eta nola munduko Perla aurkitzean beren pobretasunetik ateratzeko aukera duten; eta nola gizartean agintzen dutenek trabak besterik ez dizkieten jarriko. Istorio hau Mexikon gertatzen da, baina egileak berak adierazten digunez parabola bat dugu, nonahiko eta noiznahiko jende pobrearen bizi nahi eta ezina kontatzen duen parabola. Horrek ekarri du liburu hau literatura unibertsaleko klasiko bihurtzea, baita John Steinbeck-i 1962an Nobel Saria ematea ere. https://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm? hizkuntza=1&atala=artikulua_ikusi&id_produktua=055.01062
Kritikak Perla
Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-17
Euskal literaturan, azken urteetan idatzi diren nobela gehienak eta ezagunenak nobela laburrak izan dira, eta genero horretan munduan zehar obra ezagunik baldin bada “Perla” litzateke ospetsuena, seguru asko, euskal itzulpenean 100 orrialde hartu dituen liburua. Obra honi istorioaren indarrak ematen dio ospea, indarrak eta hunkigarritasunak. Izan ere, miseria gorritik atera nahi duen arrantzalearen, emaztearen eta bien semetxoaren abentura odisea berri bat bait da. Familiaren eta maitasunaren indarrez gizarteko agintarien eta gaiztakeriaren kontra giza duintasunaren alde borrokatzen direnen parabola. Indar dramatiko izugarria hartzen du aldika eta barrenak hunkitzen dituen samurtasunez dago idatzia. Mami eta azalaren arteko batasun efektua lortuz —literatur lan orok bete behar lukeen helburua— Steinbecken prosak estilo berezia du, koordinazioaren errepikapenak ematen dion erritmo goren hori. Honetan aipatzekoa da Ruper Ordorikaren ahalegina: esan digutenez, orain artean ezagutu ditugun erdal itzulpenek testua “hobetu” egiten zuten bere kasa, eta Ruperren euskal itzulpen hau berriz, askoz estuago atxekitzen omen zaio jatorrizkoari. Egunero ez da nobel saridun bat euskaraz agertzen eta beraz poztu gaitezen. https://kritikak.armiarma.eus/?p=3181
Bibliografia Cup of Gold: A Life of Sir Henry Morgan, Buccaneer, With Occasional Reference to History 1929 • The Pastures of Heaven 1932 ("Zeruko belardiak") • The Red Pony etaTo a God Unknown 1933 •
Tortilla Flat 1935 ("Tortilla flat") The Harvest Gypsies: On the Road to the Grapes of Wrath 1936 Of Mice and Men 1937 ( "Saguak eta gizonak", Alberdania, 2012) The Long Valley eta The Chrysanthemums1938 The Grapes of Wrath 1939 ("Suminaren mahatsak") Forgotten Village eta Sea of Cortez: A Leisurely Journal of Travel and Research 1941 • The Moon Is Down eta Bombs Away: The Story of a Bomber Team 1942 • Cannery Row 1945 • The Pearl ("Perla") eta The Wayward Bus 1947 • A Russian Journal 1948 • Burning Bright: A Play in Story Form 1950 • Log from the Sea of Cortez 1951 • East of Eden 1952 ("Edengo ekialdean") • Sweet Thursday 1954 • The Short Reign of Pippin IV 1957 • Once There Was A War 1958 • The Winter of Our Discontent 1961 • Travels With Charley: In Search of America 1962 • America and Americans 1966 • Journal of a Novel: The East of Eden Letters 1969 • Viva Zapata! the Original Screenplay 1975 • The Acts of King Arthur and His Noble Knights 1976 ("Arthur erregearen egintzak") • Working Days: The Journals of the Grapes of Wrath 1938–1941 1989 • • • • • •
Zinemaratutako lanak 1939 – Of Mice and Men 1940 – The Grapes of Wrath 1941 – The Forgotten Village 1942 – Tortilla Flat 1943 – The Moon is Down 1944 – Lifeboat eta A Medal for Benny 1947 – La Perla (The Pearl). Mexiko 1949 – The Red Pony 1952 – Viva Zapata! 1955 – East of Eden 1956 – The Wayward Bus 1961 – Flight – featuring Efrain Ramírez and Arnelia Cortez 1962 – Ikimize bir dünya (Of Mice and Men). Turkia. 1972 – Topoli (Of Mice and Men). Iran. 1982 – Cannery Row 1992 – Of Mice and Men