Ipuin hautatuak / Mercé Rodoreda

Page 1

IPUIN HAUTATUAK MercĂŠ Rodoreda

Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2019 / 10 / 14


Mercé Rodoreda (Bartzelona, 1908ko urriaren 10a - Girona, 1983ko apirilaren 13a) kataluniar idazlea izan zen. XX. mendeko literatura katalaneko idazlerik ezagunenetako bat da; bai Katalunian, bai Kataluniatik kanpo. Bere obra hogeita hamar hizkuntzetara itzulia izan da. Letra katalanen ohorezko saria eman zioten 1980ean. Ipuinak, antzezlanak eta poesia ere idatzi zuen arren, eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Erbestean bizitzea tokatu zitzaion, Espainiako Gerra Zibilaren eta Franco diktadorearen garaipenaren ostean. Frantzian bizi izan zen, hainbat tokitan.

Bibliografia Eleberriak •Sóc una dona honrada? (1932) •Del que hom no pot fugir (1934) •Un dia en la vida d'un home (1934) •Crim (1936) •Aloma (1938) •La plaça del Diamant (1962) •El carrer de les Camèlies (1966) •Jardí vora el mar (1959, 1967an argitaratua) •Mirall trencat (1974) •Quanta, quanta guerra… (1980) •La mort i la primavera (1961, 1986an argitaratua) •Isabel i Maria (1991)

Ipuinak •La meva Cristina i altres contes (1967) •Semblava de seda i altres contes (1978)


•Viatges i flors (1980)

Antzerkia •Un día (1959) •El parc de les magnòlies (1976) •La Senyora Florentina i el seu amor Homer (1953) •L'hostal de les tres Camèlies (1973an argitaletxera bidalia) •El maniquí (1979) •El torrent de les flors (1993, bertan biltzen dira Un dia, La Senyora Florentina i el seu amor Homer, L'hostal de les tres Camèlies i El maniquí.)

Euskaratuak •Ipuin Hautatuak. Donostia: Elkar, 1984. (Itz. Maite González Esnal) •Diamantearen Plaza [La plaça del Diamant]. Donostia: Elkar, 1994. (Itz. Maite González Esnal) •Ispilu hautsia [Mirall trencat]. [Irun] : Alberdania ; [Donostia] : Erein ; [Iruñea] : Igela, L.G. 2013 (Itz. Antton Olano Irurtia)

Ipuin hautatuak Ixo, gaixo hori, ixo. Poltsa lurrean utzi zuen, belar gainean. Poltsa oso zaharra zen, zikina oso. Kisketak nikelezko bainua zatika zuen eroria eta metal usainez uzten zituen behatzak. Zamarraren ertzaren kontra igurtzi eta txanbra esku batez askatu zuen. Bularra oso zuria zuen, eroria, zain urdin ilunez zeharkatua. Haurra xurgatzen hasi zitzaion, antsiaz, eta noizean behin begiak ixten zituen. Berriro ireki zituenean adi-adi gelditu zitzazkion, hutsik. Esne tanta bat irristatu zitzaion ezpain xokotik. (Ekainak 8, ostirala ipuinaren zatia)


Estekak https://ekarriak.armiarma.eus/?i=296 https://www.armiarma.eus/emailuok/?p=1207 https://www.armiarma.eus/emailuak/elkar/rodo100.htm https://eu.wikipedia.org/wiki/Merc%C3%A8_Rodoreda


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.