Bihotz handiegia / Eider Rodriguez

Page 1

HANDIEGIA

Eider Rodriguez

Errenteriako Irakurle Kluba
BIHOTZ
2022-05-09

EIDER RODRIGUEZ

Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017). Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (200

BIHOTZ HANDIEGIA

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.

Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.

BIBLIOGRAFIA

Haur eta Gazte Literatura

Nikoleta eta gaua, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2008, Elkar)

Itzulpena

Dantzaldia, Irène Némirovsky, (2006, Txalaparta)

Tiroa kontzertuaren erdian, Belén Gopegui, (2011, Txalaparta)

Narrazioak

Eta handik gutxira (2004, Susa)

Haragia (2007, Susa)

Katu jendea (2010, Elkar)

Bihotz handiegia (2017, Susa)

Eraikuntzarako materiala (2021, Susa)

Komikia

Santa Familia komikia, Julen Ribasen marrazkiekin (2017, Ikastolen Elkartea/Xabiroi) Saiakera

Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae)

Idazleen gorputzak (2019, Susa)

Gutun liburuak

Eider Rodriguez & Belén Gopegui' (2016, Erein)

Albuma

Oilasko hegalak, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2020, Erein)

ETA ERREKONOZIMENDUAK

• XI. Igartza Saria (2008)

• Zilarrezko Euskadi Saria (2018), Bihotz handiegia liburuarekin liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria.

• Euskadi Saria euskarazko literatura sailean (2018) Bihotz handiegia lanagatik.

• Euskadi Saria haur- eta gazte-literatura sailean (2018), Santa Familia lanarengatik.

KRITIKAK

Talentu handiegia Katixa Agirre / 111 aldizkaria, 2018-07

Eider Rodriguez euskal letren Olinpoko ipuingilerik onena ote da? Nik baietz diot. Eta ez hori bakarrik. Kontrakoa dioenarekin dueluan aritzeko prest nago, nik aukeratutako armekin, jakina.

Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004) bere lehenengo ipuin-liburuarekin susmatzen hasi ginena —labur esanda, Rodriguezen aparteko talentua— erabat konfirmatuta geratu da orain arteko bere laugarren ipuin-bilduma honekin: Bihotz handiegia (Susa, 2017). Baina oraingoan Eider Rodriguez finduago eta hobetuago batekin egingo dugu topo, garai bateko tartekamartekako dramatismorik gabekoa. Anekdota ustez txiki batez pertsonaia oso bat marrazteko gauza da. Hitz egokiak egoeraren gordina islatzen du, baina ez gaitu inoiz sentimentalismoetan jausten uzten.

Liburuaren azalak ondo islatzen du liburuaren izana: elegante, sujerikorra, eta aldi berean, Freudek eta bere sikarioek unheimlich deitzen zuten horretaz blaituta. Familiarra, gertukoa, are intimoa ere, baina aldi berean, estrainioa. Izan ere, norenak dira hanka horiek? Eta itsaso hori, geure itsasoa ote da edo

SARIAK

inoiz ezagutuko ez dugun beste bat? Ondo dago pertsona hori? Gimnasia egiten ari da edo geure begi aurrean itotzen?

Berez familiarra suertatu beharko litzaigukeen horren aurrean harridura eta desorotasuna sentitzea da nik ipuinez ipuin topatzen dudan konstantea. Bihotz handiegia ipuinean, adibidez. Zergatik egiten dut egin nahi ez dudana, alegia, “gizon hori” zaintzea, ezer zor ez diodanean? Zerk bultzatzen nau? Kanpoko indar batek edo barneko bulkada ulergaitz batek? Neureak dira, finean, nire sentimenduak?

Antzeko sentipenak hurrengo ipuinetan ere. Belar moztu berria istorioan: familiarra zaizun ohean espero ez zenuen gorputzarekin topo egitea, eta gerora inori ez esatea, guztiz gertatu ez delako horrela. Familia baten intimitatean tarte labur batez sartzera gonbidatzen zaituztenean eta beren orbainak ikusteko baimena lortzen duzunean sentitzen dena kontatzen da Urtebetetze festan. Ebakuntza baten ostean geure-geurea baina aldi berean guztiz ezezaguna zaigun gure erraien aurrean kokatzen garenean has daitekeen maitasuna edo terrore istorioa da Paisaiak. Haurtzaro eta nerabezaroko arroztasun sentimendu iraunkor horren kronika da Niregandik espero zena ipuina. Zer egiten dut nik hemen? Zer daukat zain? Nondik jo beharko nuke? Helduaro osoan zehar isilarazten edo behintzat otzantzen saiatzen garen galderak.

Eta azken ipuina, Ez duzu ezer arraroa antzematen?, zeinetan metafora argien ikusten den. Ez baitira sentimenduak, besteen etxeak, erraiak, nerabezaroa… estrainioak zaizkionak ama protagonistari, baizik eta ispilu aurrean kokatzen denean ikusten duena: hasieran eskuak, gero beste guztia, itzulerarik gabeko arrozte bidaia.

Sei harribitxi, umore eta krudeltasun puntu egokiarekin guztiak ere. Eta ados ez bazaudete, badakizue, egunsentian egingo dugu topo.

ITURRIAK 111Akademia: https://111akademia.eus/111-aldizkaria/gomendioak/2018/07/04/talentuhandiegia/

Audioliburua: https://www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/audioliburuak/bihotz-handiegia/

Liburutegietan liburuak https://www.liburubila.euskadi.eus/Search/Results? page=4&filter%5B%5D=%2A%3A%22%2A %22&lookfor=eider+rodriguez&type=AllFields

Literaturaren zubitegia: https://zubitegia.armiarma.eus/?i=660

SusaArgitaletxeahttp://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr121

Wikipedia eu https://eu.wikipedia.org/wiki/Eider_Rodriguez

Irudiak: Noticias de Gipuzkoa ; EITB ; Txalaparta

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.