Erlojugilea / Asier Serrano

Page 1

ERLOJUGILEA

Asier Serrano

Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2019 / 05 / 13


Asier Serrano Eibar, 1975. Marketing eta Haur Hezkuntzako majisteritza ikasketak egin nituen eta irakaskuntzan eta musikan ari naiz lanean. Hainbat musika talde eta bakarlariri idatzi dizkiet hitzak: 150 inguru. Hainbat egunkari, aldizkari eta irrati saiotan hartu dut parte eta antzerki gidoi bi ere egin ditut: Komun graffiti eta Orreagako ataka. Ikasle txarra izan naiz, oso. Alferra. Institutu garaian hasi nintzen idazten. Apunteak hartu beharrean marrazkiak egiten eta lehen poemak zirriborratzen aritzen nintzen. Lagunek harrituta ikusten zuten nire afizio hori. Banituen hainbat poema burututa hari bat zutenak, Hautsontzietan aurkitutako poemak zuen izena bilduma hark. Argitaletxe batera joan nintzen 16-17 urte nituela, eta orduan konturatu nintzen gehiago irakurri beharra nuela, teknika bat neureganatu. Urtebete geroago Burezur begi bakoa ene antzik ba al duzu? poemarioa argitaratu nuen, eskola orduetan burutu nuen separata antzeko hura. http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/asier-serrano-lasa? h=S&p=2

Bibliografia POESIA Bada hiri gorri bat 1997, Elkar Picassoren zaldia 2007, Elkar Hiri gorritik 2010, Elkar Desterratuen piztiarioa 2011, Alberdania Ate osteko itzalak 2016, Algaida

Linbotarrak 2016, Pamiela Denen mina da nirea 2017, Algaida

NARRAZIOAK Hoteleko kontuak 2001, Apokaliftin Abisalia 2014, Txalaparta


NOBELA Eskuetan mapak 2007, Txalaparta Erlojugilea 2009, Txalaparta

HAUR ETA GAZTE LITERATURA Mari Basajaunaren eremuan 2001, Txalaparta

Erlojugilea “X segundoakâ€? denbora gelditu du garun itxurako Estatuan. Pertsonak, autoak‌ denak geldi daude infinitua dirudien argazki batean. Eremu mortu horretan, aldiz, jainko txiki bat bezala, aske mugitu ahal izango da nobela honetako protagonista, erlojugilea. Iragan politikoak eta, batez ere, pertsonalak setiatuta, lehenaldiarekin hainbat kontu kitatzeari ekingo dio hiriburutik alde egin aurretik. Bere ihesaldi bakartia ordea, zentzuz aldatuko da neskatiko bat aurkitzen duenean lehenik, eta gizon bat ondoren. Biek ala biek, erlojugilearen moralaren eltzea sutan jarriko dute, nahita eta nahigabe, eta, geldirik egonagatik ere, denok urria dugun denbora agortzen joango zaio bizitza irabazteko edo galtzeko bidean. Gurean ia aurrekaririk ez duen ahalegina da Serranoren bigarren eleberriarena. Aldagai literarioen konbinazio ezin pertsonalago baten bidez, ideien literaturaren aldeko hautu indartsua egin du egileak honetan. Horrek ekarri du liburu hau literatura unibertsaleko klasiko bihurtzea, baita John Steinbeck-i 1962an Nobel Saria ematea ere. https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/erlojugilea/serrano-asier/ 9788481365481


Kritikak Zapata, oinaren neurriko Ion Olano / Gara, 2009-08-14

Ondo gogoan dut Anjel Lertxundiri entzun niola lehen aldiz esaldi hori, behin baino gehiagotan entzun edo irakurri izan diodala, eta esaldia gero eta funtsezkoagoa iruditzen zaidala: “zapata, oinaren neurriko”. Gogoan dut, halaber, idazketari aplikatzen ziola esaldi hori Lertxundik, edozein esparrutarako balio badu ere. Nik ere literaturaz hitz egiteko baliatu nahi dut esaldia, izan ere, Asier Serranori (Eibar, 1975) irakurtzen diodan bigarren liburua da Erlojugilea, argitara ekarri duen azkena, eta esango nuke oraingoan neurriko zapataz jantzi duela idazleak kontakizuna. (...) eta zapata egokiz jantzita darama Serranok kontakizuna, itxura denez berritzailea edo birtuosoa izateko asmorik gabe, prosa zaindua eta hizkera txukuna erabiliz. Egia da tarteka harri txintxarren bat sartu zaidala zapatan, izan ere, adjektibo gehiegi pilatzen zaizkidanean gogaitzen naiz. Baina dena den, txintxar txikiak izan dira eta irakurketan zehar gutxitan okertu dut muturra. “Hire bidea ez baduk hik aukeratu duana, beti ibiliko haiz nora ezean” esaldia gogoratzen du erlojugileak pasarte batean. Puntu horretara iritsita, esango nuke “nola egin aurrera?” dela interesa zaigun galdera, hain zuzen ere, eleberriak lantzen duena. Nik argi daukat erantzuna: Lertxundiri entzundako esaldia lepoan hartu, eta segi aurrera. https://zubitegia.armiarma.eus/?i=152

Estekak https://eu.wikipedia.org/wiki/Asier_Serrano https://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/arnas-luzekoidazketarako-entrenamendua-dira-olerkiak.html http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/asierserrano-eta-desterratuen-piztiarioa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.