BILBAONEW YORKBILBAO Kirmen Uribe Literatur Solasaldiak
Errenteriako Biblioteka 2018 / 11 / 12
Kirmen Uribe (Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New YorkBilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen. http://kirmenuribe.eus/biografia/
Bibliografia Eleberria • Bilbao-New York-Bilbao. 2008, Elkar • Mussche. 2012, Susa • Elkarrekin esnatzeko ordua. 2016, Susa Poesia • Bitartean heldu eskutik. 2001, Susa Haur eta gazte-literatura • Garmendia eta zaldun beltza. 2003, Elkar • Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen. 2003, Elkar • Ez naiz ilehoria, eta zer?. 2004, Elkar • Garmendia errege. 2004, Elkar
• Guti. 2005, Elkar • Garmendia eta Fannyren sekretua. 2006, Elkar
Saiakera • Lizardi eta erotismoa. 1996, Alberdania Bildumak
◦ Portukoplak. 2006, Elkar
Bilbao-New York-Bilbao Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan jolasean, hainbat istorio, oroitzapen, gogoeta erabiliko du egileak, baita nobelaren sortzeprozesua azaldu ere, bizitza bera den bezalako mosaiko bat eraikiz material ugarirekin: gutunak, emailak, egunerokoak, poemak… Itsasoari loturiko bizimodu galtzoriko bati egindako aitortzarekin batera, bizitzari berari eta gizatasunari eskainitako omena.Sendotasun intelektuala eta hunkidurarako gaitasuna uztartuz, planteamendu literario ausarta eta irakurlea limurtzen duen idazkera samurra konbinatuz, gogoan gelditzen den artelana burutu du Uribek, euskal letretan leku nabarmena irabazi eta zeresana emango duena. http://kirmenuribe.eus/bibliografia/bilbao-new-york-bilbao/
Kritikak “Badaude guztiz bestelako liburuak ere. Adi-adi irakurtzen dituzu eta, hala ere, batzuetan sentitzen duzu galduta zaudela. Leku berri batera ailegatzen zarenean bezala, begiak zabaltzen dituzu ñabardurak ez galtzeko. Sentitzen duzu bidaiaria zarela, baina oraingoan bidea ez duzu ezagutzen. Irakurtzen ari zarena ez da liburu arrunta. Nobela itxura dauka baina besterik ez. Itxurak ez dira batere fidagarriak. Aurrera egiten duzu, poliki-poliki, eta konturatzen zara mundu berri batean sartzen ari zarela. Ixten duzu liburua, gauero, eta begiak itxi bezain pronto, gogoan hartzen duzu beste leku batean egon zarela. Mundu ezberdin batean. Mundu literario batean. Eta hara itzuli nahi duzu. (…) Hortxe dago liburu bat aparteko lan bihurtzen duen gakoa, ene ustez”. Ana Arregi / Gara, 2008-12-26
“Kirmen Uribe idazle trebea da. Trebea, testuak idazteko erraztasuna duelako, baina, baita ere, emozioak eta sentimenduak sortzeko klabeak oso ondo kontrolatzen dakielako” Javier Rojo / El Correo, 2009-06-06
“Manifestu baten indarraz datorren nobela” Jon Kortazar / El Correo, 2009-05-23
https://kritikak.armiarma.eus/?page_id=4003&non=oro&tes=bilbao-new %20york-bilbao