Zaindari ikusezina

Page 1

ZAINDARI IKUSEZINA DOLORES REDONDO Literatur Solasaldiak Errenteria, 2014 / 10 / 15

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Dolores Redondo

Dolores Redondo Meira (Donostia, 1969) Zintruenigon bizi da.

Zuzenbide eta Sukaldaritza-ikasketak egin zituen, eta kontaera laburren eta haurrentzako ipuinen bidez hasi zuen bere literatura-

ibilbidea. 2009an argitaratu zuen lehenengo eleberria, Aingeruaren Pribilegioak (Eunate argitaletxea), Pasaia eta Donostiako arrantzalemunduan girotua. Zaindari ikusezina Baztango trilogiaren lehenengo emanaldia da. http://www.erein.eus/autor/dolores-redondo/eu


Zaindari ikusezina Ainhoa Elizasu basajaunaren bigarren biktima izan zen, prentsak hari oraindik

izen hori ematen ez bazion ere. Geroxeago etorri zen hori, gorpuen inguruan

garbikunde-zeremonia gisako goibel batean abereen ilea, azal-puskak eta gizakienak

ote ziren zalantza egin zitekeen arrastoak azaltzen zirela zabaldu zenean. Bazirudien halako indar gaizto, teluriko eta antzinako batek markatzen zituela jantziak urratuta,

pubis-ilea moztuta eta eskuak birjin baten jarreran jarrita agertzen ziren ia neskato haien gorputzak.* *nobelaren pasarte bat


Kritikak Herioa Baztan magikoan Iraitz Urkulo / Berton, 2013-04-07

“Elizondotarrek gogor eutsi zioten elizaren ondoan, hura

gizonentzako lekua ez zela, bailara erdiko leku hura mendietako espirituena, iturrietako deabruena, lamiena eta basajaunarena zirela adieraziz bezala, dena eman eta dena kendu, gogoak ematen zion

bezala, egiten zien Baztan ibaiaren bihurgune hari atxikirik. Inon den basorik misteriotsuen eta magiazkoena, Baztango baso ospetsua, orain hilketaren izugarrikeriak zikintzen zuen�. Ibilbide ezohikoa egiten ari da Dolores Redondoren “Baztango trilogia� deitutakoa. Izan ere, hiru liburuetako lehena, Zaindari ikusezina izenburua daraman eleberria hain zuzen, bederatzi

hizkuntzatan irakurri daiteke jada. Testu originala gazteleraz egonik, Erein argitaletxea eta Josu Zabaletari zor diegu euskarazko

itzulpena. Hori gutxi balitz, dagoeneko NadCon ekoiztetxea,

Millenium saga pantaila erraldoira eraman zuen bera, Redondoren lanak zinemaratzeko eskubideen jabe da. Eleberriaren inguruan sortutako iskanbilak hurrengo galderetara narama ezinbestean: zer dela eta hainbesterako interesa? Zer ikusi diote Italia edo Norvegiako editoreek, besteren artean, obra hau haien irakurleen eskura jarri nahi izateko? Zer du, bada, berezi


istorio honek, hango jatorrizko literaturan topatu ezin dutena? Galderei erantzun emateko nik bi alderdi nabarmenduko nituzke.

Alde batetik, protagonistak argitu beharreko neska gazteen hilketak Elizondo inguruan kokatu izanaren ondorioz, hango giro misteriotsu eta itxiak, eta alegiazko mundua gidatzen duten indar ezkutuek

kontaketa kutsatu eta aberasten dute, testuinguru ezin aproposagoa eskainiz genero beltzeko argumentuari.

Bestalde, nabarmentzekoa da euskal mitologiako hainbat

pertsonaiaren (Basajauna, Mari‌) agerpena, baita kondaira eta sineskerien aipamena ere. Azkenik, Elizondoko kale eta negozioen gaineko zehaztasunak eta bertan hazi eta bizitza osoa igarotako jendearen izaera eta bizimoduaren deskribapenak ere aintzat

hartzekoak dira. Hiru alderdi hauek adierazten dutena zera da: Zaindari ikusezina gure-gurea da, ezin zitekeen beste inon idatzi,

hori du berezi, eleberriarekin batera euskal kulturaren zati bat ere kanpoan ezagutarazten dugula. Era berean, baliteke ukitu exotikoak zerikusia izatea liburua nazioartean izaten ari den arrakastarekin. Hasiera batean, une batez baino ez bada ere, Amaia Salazar

inspektoreak Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi detektibea gogorarazi dit: izen berbera, biak emakumeak, antzeko lanbideak, biak saga

bateko protagonistak‌ baina berehala konturatu naiz konparaketa hau ilusio hutsa zela. Edozein modutan, kontu batean behintzat bat datoz Borda eta Redondo: beren lanetan emakumeek eskuratzen duten garrantzian. Zaindari ikusezina eleberrian autoreak euskal


matriarkatua irudikatzen du, horretarako erabakimen handiko emakumeak lehen planora ekarri ditu, gizonak (senarrak, lankideak) laguntzaile huts izatera mugatuz, gehienetan emakumeen jenio biziaren menpe agertzen direla. Halere, bada istorio honetako

emakume protagonistarengan ahulgune sakon bat, gaixotzeraino daramana: ama izan nahi eta ezinaren kezka. Eta narrazioak aurrera egin ahala, kezka hori jaioterrira itzultzearekin bat bere baitan

bortizki esnarazi eta agerian geratuko den haurtzaroko trauma batekin nahasita azaleratuko zaigu.

Hilketa batzuen inguruko misterioaren argitze-prozesuan

oinarritutako eleberri batek funtsezkoa du amaiera arte tentsio narratiboari eustea, hiltzailea agerian geratzen den une gorenera

arte behintzat. Horretarako, narratzaileak krimenen kasuan aurrera egitea ahalbidetzen duten egiazko pistak eta irakurlea nahastera daramaten beste hainbat pista oker modu trebean tarteka ditzan

ezinbestekoa iruditzen zait. Ezustekoz beteriko egitura landua da, azken batean, genero beltzeko lanen bereizgarri nagusietako bat. Bada, istorioan hiltzailearen identitatea lehen kolpean aurreikusi

daitekeela esatera iritsi gabe, agian argumentuak korapilo nahiko ez erakusteagatik, edo ekintzan pertsonaia gutxik parte hartzeagatik beharbada (hauek Amaia Salazar inspektorearen familia eta lankideei dagozkionak baino ez dira), kontakizunak intriga

mantentzeko ahaleginean huts egiten duelako inpresioa dut, hain da laburra balizko errudunen zerrenda.


Obraren lehen erdian narrazioak astiro egiten du aurrera, neska gazteen hilketei buruzko deskribapen eta hipotesi ugari eskaintzen direlarik. Bigarren zatian, ordea, erritmo biziagoa nabari da

diskurtsoan. Eta azkarregi ibiltze honek badu eraginik istorioan,

ikerketa kale itsu batean trabatu dela dirudienean, bat-batean eta justifikazio sendorik gabe nire ustez, Salazar inspektoreak aurreko

hipotesi asko lotu gabe utzi, azalpen handirik gabe horiek deuseztatu eta, agerkunde bat izan balu bezala, hiltzailea uste duenaren bila abiatzen da itsu-itsuan. Testuan “reseteatu� hitza erabiltzen da

haren portaera izendatzeko. Lastima makinei aplika dakiokeen aditz

honek irakurleekin ez funtzionatzea; zoritxarrez, irakurleon oroimena ezin da reseteatu, horrek dakar narratzailearen estrategia narratiboak huts egitea.

Hori bai, Baztango trilogia honi oraindik bi liburu geratzen zaizkio

osatzeko, beste bi aukera, beraz, irakurle hau bereganatzeko. http://kritikak.armiarma.com/?p=5782


Elkarrizketa “Nire bizitzako lorpenik handiena da, betidanik nahi nuena” Estitxu Zabala - 2013/11/22

‘Zaindari ikusezina’ nobelaren bitartez, hilabete gutxiren bueltan idazteaz bizitzea lortu du Dolores Redondok. Aste honetan bertan liburu-dendetara iritsi da istorio horren bigarren zatia, ‘Hezurren ondarea’. Hamabi urte daramatza Nafarroan bizitzen Dolores Redondok (Donostia, 1969). Maitasunak eraman zuen Cintruenigo herrira, eta hantxe bizi da gaur egun, bere senarrarekin eta seme­alabekin. Bere egungo bizilekuan sortu zuen Zaindari ikusezina, ospea ekarri dion eleberria. Orain, aste honetan bertan, bigarren zatia argitaratu du, Hezurren ondarea – abenduaren 4an aurkeztuko dute komunikabideen aurrean, Donostian–, eta hirugarren bat ere du buruan. «Ez nekien trilogia bat izango zenik, argitaletxeen trikimailuak dira horiek. Lehen nobela eman nienean gutxienez trilogia baterako eman zezakeela esan zidaten, material ugari baitut buruan». Denbora tarte txikian bere bizitza nola aldatu den azaldu dio idazleak IRUTXULOKO HITZAri.

Aspalditik datorkizu idaztearekiko zaletasuna. Noiz eta nola ekin zenion idazteari?

Ia jende guztiak bezala, 14 urte inguru nituela hasi nintzen idazten, eguneroko batean, adin horretan izaten diren amorruak botatzeko.

Gero, kontakizun laburrak idazteari ekin nion, eta Donostia Hiria eta Irun Hiria moduko lehiaketetan askotan parte hartu nuen. Gero, haur


eta gazte literaturara igaro nintzen, eta 2009an nire lehen nobela argitaratu nuen. Nolakoa izan zen lehen nobela horren esperientzia?

Esperientzia ona izan zen. Denbora asko behar izan nuen nire nobela argitaratu nahi zuen argitaletxe bat topatzeko, idazle ezezaguna

bainintzen. Nik argitaletxe batek niregatik apustu egitea nahi nuen, bestela nire kaxoian geratuko zen. Azkenean, Iru単eko argitaletxe txiki batekin topo egin nuen, eta oso lan ona egin zutela uste dut. Edizio txiki bat atera zuten, oso arrera ona izan zuen, eta argitaletxe txiki batekin irits gintezkeen lekuraino iritsi ginen.

Edonola, orain dela gutxi arte zure zaletasunik handiena izan da idaztearena, ezta?

Beti izan da nire ametsa idazle izatea, baina oinak lurrean jartzen nituen ia ezinezkoa baita literaturaz bizitzea. Hor zegoen zerbait zen, eta beste gauza batzuk egiten nituen bitartean, ikasi edo lana egin, idazten jarraitzen nuen. Kontua da denbora asko egin dudala

ostalaritzan lanean, eta zaila zen lanean ari nintzela idaztea. Ama izan nintzenean ostalaritza utzi nuen eta orduan berriro sendo hasi nintzen idazten.


‘Zaindari ikusezina’ bizitza aldatu dizun liburua izan da. Nola hasi zen dena?

Nobela guztiak hasten diren moduan hasi zen. Liburu bat idazteak beste batera eramaten zaitu, eta lehen nobela idatzi nuenean oso argi

nuen Zaindari ikusezina izango zela idatziko nuen hurrengoa. Gaia argi nuen, banekien polizia nobela bat izango zela, matriarkatua agertuko zela, ezagutzen nituen lekuetan kokatua egongo zela, baina ez nuen garbi zehazki zein izango zen gertakarien lekua. Istorioa Elizondon gertatzea erabaki nuenean, beste mundu bat zabaldu zitzaidan.

Elizondok liburua osatzeko falta zitzaidana eman zidan. Hortik aurrera bizitza aldatu zaidala… bai, gauza asko aldatu zaizkit. Orain idazteari bakarrik eskaintzen diot nire denbora, eta liburua sustatzeari. Nire

bizitzako lorpenik handiena da, betidanik nahi nuena, eta oso pozik nago. Zer kontatzen du ‘Zaindari ikusezina’k?

Zaindari ikusezina polizia nobela bat da, protagonistak poliziak direlako. Kasu honetan, berritasuna da Nafarroako polizia foralak direla protagonistak, eta ez direla FBIkoak. Pertsonaia nagusia Iruñeko foral

bat da, Amaia Salazar, eta bere jaioterria den Baztanera itzuli beharko du hilketa batzuen inguruan ikertzera. Baztanen bere familiarekin egongo da, eta bere lankide batzuk jeloskor jarriko dira lan

kontuengatik. Bereziki, Amaiak iraganeko mamu batekin topo egingo du, Baztanera itzuli nahi izan ez duen arrazoia. Istorioan berritasuna


da aldi berean hilketak eta protagonistaren familiaren kontuak nahastuak egotea, baita mitologiako pertsonaiak ere. Nonbaiten senti

bazitekeen Basajaun baten presentzia, hori Baztaneko basoetan zen. Zergatik egin duzu mitologiaren aldeko apustu hori? Batetik, nire hezkuntzan beti egon da presente mitologia. Nire amona erdi galiziarra erdi euskalduna zen, eta maiz kontatzen zizkidan

elezaharrak. Bestetik, Baztanen oso ongi gorde izan dira mitologia

kontuak, eta oso markatua dago sineskeriengatik eta sorginkeriengatik. Hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute dagoeneko zure liburua, ezta?

Dagoeneko 19 hizkuntzetara itzultzeko eskubideak eskatu dituzte. Ia Europa osoan zabaldu da liburua eta ingelesko bertsioak ere eginak daude Ingalaterrarako eta Ameriketarako. Hizkuntza batzuk

aipatzeagatik, errusiera, portuguesa, italiera, frantsesa‌ eskubideak saldu diren arren, argitaratua Frantzian, Italian, Holandan eta

Alemanian dago. Beraz, promozioa egiteko bidaiatzen ibiltzen naiz. Duela hilabete batzuk, esaterako, Frantziara itzuli behar izan nuen, nobela beltzaren azokan parte hartzera. Guztia oso azkar joan da, ezta?

Bai, urtarrilaren 15ean argitaratu genuen liburua. eta ordutik prozesu guztia oso azkarra izan da. Nik 2011n bukatu nuen eleberria, eta


argitaletxeak urte horretan bertan erosi zuen. Kontua da urtebeteko aurrerapenarekin erabakitzen dituztela argitalpenak. Beraz, asmoa 2012aren bukaeran argitaratzea bazen ere, azkenean aurtengo

urtarrilera arte itxaron zuten. Denbora tarte horretan, beste editore

batzuk ezagutu dute nobela. Agente oso on bat lortu nuen, eta bera da beste herrialde batzuetan liburuaren eskubideak saltzea lortu izanaren arduraduna.

Zinemara eramateko eskubideak ere erosi dizkizute. Bai, agian hori da harrigarriena. Peter Nadermann ekoizleak lortu ditu

eskubideak; oso ezaguna da, bera delako Millenium zinemara eraman zuena. Hori ere nire agentearen bitartez lortu nuen. Duela urtebete

inguru Cannes-ko zinemaldira joan zen nire agentea, eta bertan Peter Nadermann topatu zuen. Eskuartean thriller-en bat bazuen galdetu zion, eta argitaratu gabe zegoen nire nobela aipatu zion agenteak.

Orduan, usb batean eman zion liburua eta gustatu egin zitzaion. Hala, zinemaldia bukatzerako eskaintza egin zigun. Ondo moldatu zara bizitza berrira? Ongi moldatu naiz, hori zelako nahi nuena. Baina egia da hau niri

gertatzea batzuetan ez nuela sinetsi ere egiten, eta nahiago izan dut ez pentsatu. Denbora tarte gutxian amestutako gauza batzuk gertatu

zaizkit, eta amestu ere egin ez nituen beste batzuk. Edonola, zorabio sentipen horrek beldurra ematen badu ere, oso polita eta atsegina da.


Gainera, oinak lurrean izaten ari naiz, ez bainaiz haur bat. Bizitzan axola zaizkidan gauzak ez dira aldatuko, nire familia, nire etxea‌

arrakasta handia izaten ari den liburu bat da, baina bigarren zatia idazten murgildu naiz. Zure bizitzak jasandako aldaketak zure familiari ere eragingo zion. Nola hartu dute?

Nire familiak oso ongi hartu du dena, gauza onak gertatzeaz ez poztea edo kexatzea zikoizkeria hutsa litzateke. Gainera, beraiek dira guztia

hoberen ulertzen dutenak, betidanik ikusi naute idazten, eta bazekiten hori zela nahi nuena. Nire seme-alabek ere oso ongi hartu dute;

semeak 14 urte ditu eta gertatzen ari denaz konturatzen da; 7 urteko alabak, berriz, naturaltasun osoz hartu du.

Bigarren zatian zer gertatuko den aurreratu dezakezu? Bai, noski. Bigarren zatiak Hezurren ondarea du izenburua, eta gure familietatik jasotzen dugunaz arituko da. Onerako eta txarrerako markatzen gaituena. Amaia Urrestarazuren familiaren iraganean

ikertuko dugu, eta batez ere, Amaiaren jaiotza ekarri zuten arrazoietan eta zergatik jaio zenetik bere amak hil nahi izan zuen jakitean. Bien bitartean, hilketa gehiago gertatuko dira.


Donostia faltan botatzen duzu? Desberdinena klima da. Hau lehorra da, eta neguan hotz gehiago eta udan bero gehiago izaten dugu. Itsasoa faltan botatzen dut, baita zuhaitz handiak ere. http://irutxulo.hitza.info/paperekoak/dolores-redondo-nire-bizitzako-lorpenikhandiena-da-betidanik-nahi-nuena/

Dolores Redondo ELSN-n Redondo Meira, Dolores (1969-) Redondo Meira, Dolores (1969-) Redondo Meira, Dolores (1969-) Redondo Meira, Dolores (1969-) Redondo Meira, Dolores (1969-)

Redondo Meira, Dolores (1969-) Redondo Meira, Dolores (1969-)

Los privilegios del รกngel / Dolores Redondo Meira El guardiรกn invisible / Dolores Redondo Zaindari ikusezina / Dolores Redondo ; itzultzailea, Josu Zabaleta Legado en los huesos / Dolores Redondo Hezurren ondarea / Dolores Redondo ; itzultzaileak, Fernando Rey, Mikel Vilches El guardiรกn invisible / Dolores Redondo Legado en los huesos / Dolores Redondo

(2009) (2013) (2013) (2013) (2013)

(2014) (2014)


Loturak http://www.etxepareinstitutua.net/2013/01/dolores­redondo­idazlearen­ zaindari­ikusezina­nobelaren­arrakasta/ http://www.doloresredondomeira.com/ http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130119/383428/eu/Baztango­jeinuak­ esnatuko­dira­Zaindari­ikusezina­nobelan http://www.llegirencasdincendi.es/2013/02/entrevista­con­dolores­redondo­ autora­de­el­guardian­invisible/ http://www.quelibroleo.com/noticias/libros/entrevista­a­dolores­redondo http://postdata.elkar.com/es/2013/12/11/zirriborro­automatikoa­269/ http://eu.wikipedia.org/wiki/Dolores_Redondo http://kritikak.armiarma.com/?p=5782 http://irutxulo.hitza.info/paperekoak/dolores­redondo­nire­bizitzako­ lorpenik­handiena­da­betidanik­nahi­nuena/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.