Zorion handiegia / Alice Munro

Page 1

ZORION HANDIEGIA ALICE MUNRO

Literatur Solasaldiak Errenteria, 2015 / 05 / 11

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Alice Munro Alice Munro Winghamen (Ontario, Kanada) jaio zen eta Western Ontario Unibertsitatean ikasi zuen. Hamaika ipuin-bilduma, ipuin

hautatuen bi ale eta nobela bat argitaratu ditu. Sari asko eskuratu du bere idazle ibilbidean. Besteak beste, Kanadako Gobernadore

Nagusiaren Literatura Saria lortu du hiru aldiz eta Giller Saria birritan. Irabaziak ditu baita ere

narrazio labur onenarentzako Rea Saria, Lannan Literatura Saria, Ingalaterrako W.H. Smith Book Saria, Amerikako Estatu Batuetako Literatur Kritikaren Sari Nazionala, literaturako Edward MacDowell

Domina eta Man Booker International Saria. Bere istorioak The New Yorker, The Atlantic Monthly, The Paris Review eta beste agerkari

batzuetan atera izan dira eta bere bildumak hamahiru hizkuntzara itzuli dira. Alice Munro Clintonen (Ontario) bizi da, Huron lakuaren ondoan. http://www.meettok.com/es/autores/alice-munro_19/


Zorion handiegia Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Lehenengo ipuinean, emazte eta ama gazte

bat bere hiru haurrak galdu izanak sortzen dion min jasanezinetik libratzen saiatuko da

ustekabeko bideetatik. Beste batean, emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta umiliagarri

baten aurrean, buru argiz baina modu desatseginean erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko dituzte, besteak beste, senar-emazte

batzuen “zulo-sakonak”, haurren krudelkeria susmatugabea nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan dakarzkion alde onak, eta

txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin luzean, negu batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako errusiar

atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran hasiko du ―maitalea bisitatuko baitu han―, Parisen, Alemanian eta

Danimarkan jarraituko ―bertako doktore batekin egingo du topo zorigaiztoz―, eta Suedian amaituko ―han irakatsiko baitu, emakumezko matematikari bati lana eman nahi dion Europako unibertsitate bakarrean―. Argi eta aise, Alice Munrok berriz ere gertaera eta emozio konplexu


eta zailak jasotzen ditu ipuin hauetan, gizon-emakumeak bizitzan

gertatzen zaien horretara nola egokitzen diren eta nola bizipen horiek sarri buruz gain egiten dien erakusten baitu. http://www.meettok.com/es/libros/zorion-handiegia_32/alice-munro_19/

Kritikak Mina txikiak Iratxe Esnaola / Berria, 2013-02-10

Ipuingile famatua eta makina bat sari prestigiodun jasoa. Narratzaile

joria, emankorra. Hamalau hizkuntzatara itzulia. Alice Munro idazle

arrakastatsuaz ari naiz, 1931n Kanadako Ontarion jaiotako egileaz,

euskarara ekarri baitigu Mettokek, 2009ko ipuin bilduma hauxe hautatuz. Idazlea estudiatu dutenek esana da umetako oroitzapenak, harreman

pertsonalak eta egunerokoa tratatu ohi dituela bere narrazioetan Munrok. Hamar ipuin luzeotan hirugarren pertsona narratzailea eta lehenengoa tartekatzen dira, eta tonua, orobat, lehorra eta laua da. Tonu horixe

behar du egileak, normaltasun itxura hori, landatzen dituen dispositibo eztanda arazleak zartatzean kontrasta dezaten. Minatxoak landatzen ditu, efektu kordokarazlea izan guran. Istripuzko gertakizuna, esate


batera, edo halabeharrezko ustekabea, ezohikotasun handiren bat.

Atsegin du Munrok espero gabeko gauzak egiten amaitzea pertsonaiek, zertarako, eta barruko jaidura ezezagunek zeinen sakon eragiten diguten iradokitzeko. Pertsonaien artean emakumeak dira nagusi, nahiz gizonen

inguruan eraiki egunerokoa, eta senar-emazteak edo bikoteak izan trama gehienen bazka, baita berauen seme-alabak eta haiekiko gertaerak ere. Narratzailea bertute baten jabe da. Pertsonaienganako faboritismo trazarik ez du. Amatasunaren kasuan, adibide baterako, ageri dira askatasun gogoz umea utzi eta ospa egin duten amak, eta beste

muturrean, haurrez arduratzeagatik enpleguari uko egin eta berentzako astirik ez duten amak. Bat ez dago bestearen gainetik, ez dakigu egileak zer hobesten duen. Emakume kategoriekin bezala. Agertzen dira klase arteko gatazkak, emakume arteko lehiakortasuna, baina baita

elkartasuna ere. Egoera sortzaile aparta da Munro, narratzaile trebea, deskribatzaile fina, eta izaera arbitrario hori dohaintzat jo badut ere, egia da, halaber, hainbat kasutan pertsonaia zer motibaziok mugitzen duen

asmatu ezinik geratu naizela. Beharbada, aparteegi eta urrunegi joan da narratzailea distantzia jartzean? Penatu nau ipuin hainbati esanahi zehaztuagoa ezin harrapatu ahal izanak. Idazketari dagokionez oso berea du iraganaren eta orainaren plano nahasketa, ia beti, orainaldi batetik iragan denbora diferenteetara jauzi eginez. Askotan, klik batek pizten du iraganerako zubia. Bestetan,

iraganak utzitako orbain baten zauria da oraina. Azkenean, ez dago argi iraganak oraina argitzeko edo orainak iragana argitzeko balio duen,

baina harremanean daude, ziur. Kanadako hiri eta paisaiez gain, beste


presentzia literaturarena da. Eleberriak, poemak, letra fakultateak

pertsonaien bidaide dira modu anitzetan. Bildumari izenburua ematen dion Zorion handiegia ipuina da, beharbada, errutina hausten duen

kontakizuna. Sofia Kovalevski matematikarian oinarritua, XIX. mendeko arau sozialak ekidinez bizitza intelektual zein harreman askeagoak eramaten saiatu zen figuraren biziaren azken urteak fikzionatu eta

kontatzen dizkigu, esker oneko eskaintza eta miresmen ere baden

ipuinean. Esfortzurik gabe jalgitzen zaiola dirudien prosaz orriak edertzen eta betetzen ditu Munrok, narratzeak dakarkion plazera agerian utziz.

Esperientzia hori bizi izan dute seguruenera ere Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga, Aiora Jaka eta Itziar Otegi itzultzaileek zortzi eskutara

egindako itzulpen honetan, eta sentituko du irakurleak, aski ziur.

---Literaturaren barruan Ander Irizar / eizie.org, 2012-12-31

Izen handia da Alice Munro ingelesezko literatura garaikidean. Ontarion jaiotako idazle kanadarra Nobel sarirako hautagai gisa ere

aipatu izan da behin baino gehiagotan, eta albiste ona dugu, dudarik gabe, orain euskaraz ere irakurtzeko modua izatea. Zorion handiegia

liburuak hamar kontakizun labur biltzen ditu, denak ere The New Yorker eta Harper’s aldizkarietan azken urteotan argitaratuak. “Egurra” izeneko istorio bikaina da salbuespen bakarra, 1980an agertu baitzen, nahiz eta

hizpide dugun libururako —2009an argitaratu zen ingelesezkoa— moldatu


egin zuen Munrok —beste kontakizunek ere ba omen dituzte ukituak—. Kontakizun laburrak: hori da Alice Munrok literatura egiteko nagusiki erabiltzen duen baliabidea. Narrazio laburrak ia beti —nobela bakarra

du—, jakitun horrekin ez dela bete-betean sartzen gaur egungo literatur kanonean. Liburu honetako “Fikzioa” kontakizunean, pertsonaietako

batek ipuin-bilduma bat argitaratu duela-eta, narratzaileak hau esaten du: “Hori jada desengainua da. Badirudi liburuaren autoritatea

murrizten duela, autorea Literaturaren atarian geratu dela ematen baitu, barruan eroso egon beharrean”. Dagoeneko laurogeita bat

urtetik gora, Alice Munrok irmo eusten dio, ordea, literatura egiteko hasieratik hautatu zuen bideari. Zorion handiegian topatuko ditugun narrazio labur hauek badute halako pisu bat, halako trinkotasun bat, eta ez da idazleak inolako

erakustaldi ikusgarririk egiten duelako, hau da, bere idazkera artifizioz zamatzen duelako. Beste zerbaitek ematen die sendotasuna istorioei; seguru asko, pertsonaien konplexutasunak, haien arteko harremanen nolakotasunak, eta, paradoxikoki, baita kontakizunetan ageri diren detaile edo xehetasunek ere. Izan ere, gehien-gehienetan oso

hurbileko errealitatea baliatzen du Munrok bere kontakizunen agertokia eta pertsonaiak marrazteko: Ontarioko hegoaldeko herri, hiri eta

parajeak, eta bertako jende arrunta. Kontakizunek, horregatik-edo,

halako apaltasun moduko bat dute, eta bati, behin baino gehiagotan, kosta egin dakioke jabetzea zein gauza latzez ari zaigun idazlea:

hilketak, indarkeria, bortxa, krudelkeria… Bestela bezala kontatzen dizkigu Munrok horien ingurukoak: apal, zaratarik gabe.


Liburuan, kontakizun bakarra kokatzen du idazle kanadarrak bere

ingurutik kanpo. Liburuko azkena da, eta horrek ematen dio gainera

izena bildumari: “Zorion handiegia�. Sofia Kovalevski du protagonista, 1850ean jaiotako matematikari errusiar aparta (entziklopedietan,

Kovalevskaia abizenarekin aurkituko dugu nagusiki); Munrok, amaieran dagoen oharrean azaltzen duenez, kasualitatez izan omen zuen

Kovalevskiren berri. Emakume faszinante hau 41 urterekin hil zen, gripeak jota, Stockholmen, eta haren azken egunak kontatzen ditu

Munrok, baina protagonistaren bizimodu gorabeheratsuan atzera eta

aurrera maisutasunez eginez, gertatutakoak deskubritzeko esperantzan agian; kontakizun asmatua, bai, baina ez, asko dokumentatu omen baitzen kasik nobelatxo bat den kontakizun hau idazteko.

Ipuinik gehienak Nagore Tolosak itzuli ditu, baina ale bana ere itzuli

dituzte Aiora Jakak nahiz Itziar Otegik, eta Naroa Zubillagak beste bat ere bai gehi azkena erdi bana Nagore Tolosarekin. Azken horrek liburuaren aurkezpenean adierazi zuenez (bideoa ikusgai dago

Youtuben) Amaia Apaolaza arduratu zen testuei halako batasun bat

emateaz. Egia esateko, lortua dago hori, liburuan hainbeste esku ibili denik ez baita nabari. Eskatzen hasita, gauzaren bat edo beste

leunxeago balego, ulerterrazago, eskertuko luke agian irakurleak, eta, beharbada, zuzentzailearen orrazia finxeagoa izatea ere eskertuko zukeen liburuak. Edozein modutan, Munroren estiloan diot: apal, zaratarik gabe. http://kritikak.armiarma.eus/


Alice Munro ELSN-n Munro, Alice (1931- )

Amistad de juventud / Alice Munro

1991

Munro, Alice (1931- )

Amistad de juventud / Alice Munro , traducción 2010 de Esperanza Pérez

Munro, Alice (1931- )

Amistad de juventud / Alice Munro , traducción 2013 de Esperanza Pérez

Munro, Alice (1931- )

Dear life : stories / Alice Munro

2013

Munro, Alice (1931- )

Dear life / Alice Munro

2012

Munro, Alice (1931- )

Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2010

Munro, Alice (1931- )

Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2012

Munro, Alice (1931- )

Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2013

Munro, Alice (1931- )

El amor de una mujer generosa : relatos / Alice 2002 Munro ; [traducción de Javier Alfaya Bula, José Hamad, Javier Alfaya McShane]

Munro, Alice (1931- )

El amor de una mujer generosa : relatos / Alice 2009 Munro ; [traducción de Javier Alfaya Bula, José Hamad, Javier Alfaya McShane]

Munro, Alice (1931- )

El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

1991

Munro, Alice (1931- )

El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

2009

Munro, Alice (1931- )

El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

2012

Munro, Alice (1931- )

Escapada / Alice Munro ; traducción de Carmen 2005 Aguilar

Munro, Alice (1931- )

Escapada / Alice Munro ; traducción de Carmen 2009 Aguilar

Munro, Alice (1931- )

La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2011

Munro, Alice (1931- )

La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2012


Munro, Alice (1931- )

La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2013

Munro, Alice (1931- )

La vista desde Castle Rock / Alice Munro ; traducción de Isabel Ferrer y Carlos Milla

2008

Munro, Alice (1931- )

La vista desde Castle Rock / Alice Munro ; traducción de Isabel Ferrer y Carlos Milla

2009

Munro, Alice (1931- )

Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

1990

Munro, Alice (1931- )

Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

2011

Munro, Alice (1931- )

Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

2013

Lejos de ella [Vídeo], basada en el relato "The bear came over the mountain" de Alice Munro

2008

Munro, Alice (1931- )

Mi vida querida / Alice Munro ; traducción de Eugenia Vázquez Nacarino

2013

Munro, Alice (1931- )

Odio, amistad, noviazgo, amor, matrimonio / Alice Munro ; traducción de Marcelo Cohen

2003

Munro, Alice (1931- )

Odio, amistad, noviazgo, amor, matrimonio / Alice Munro ; traducción de Marcelo Cohen

2010

Munro, Alice (1931- )

Runaway : stories / Alice Munro

2004

Munro, Alice (1931- )

Secretos a voces / Alice Munro

1996

Munro, Alice (1931- )

Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de 2008 Flora Casas

Munro, Alice (1931- )

Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de 2010 Flora Casas

Munro, Alice (1931- )

Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de 2014 Flora Casas

Munro, Alice (1931- )

Selected stories / Alice Munro

1997

Munro, Alice (1931- )

The progress of love / Alice Munro. Death by landscape / Margaret Atwood

2010

Munro, Alice (1931- )

Todo queda en casa / Alice Munro

2014

Munro, Alice (1931- )

Too much happiness / Alice Munro

2009

Munro, Alice (1931- )

Too much happiness / Alice Munro

2010

Munro, Alice (1931- )

Zorion handiegia / Alice Munro ; itzulpenak, Nagore Tolosa ... [et al.]

2012


Loturak http://www.uberan.org/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/nagoretolosari-elkarrizketa http://www.elperiodico.com/es/noticias/ocio-y-cultura/seis-criticas-librosalice-munro-2736749

https://www.facebook.com/alicemunroauthor http://alicemunro.ca/ http://ekarriak.armiarma.eus/?i=1017 http://www.elmundo.es/elmundo/2013/10/10/cultura/1381402952.ht ml


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.