Gure Herrietan Zehar Lankidetza Proiektua
GIDA DIDAKTIKOA
SARRERA
Proiektu honetan ikasleek euren herria ezagutzera emateko parada izango dute, horretarako sortu den BLOGean argitaratuko dituzten ekoizpen digitalen bitartez. Bertan planteatzen diren atazetan lan eginez, ikasleek lankidetzan jarduteko eta oinarrizko konpetentziak jorratzeko aukera aparta izango dute. Proiektua Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago. Ziklo horretako ikastalde bakoitzak bere auzo, herri edo eskualdearen inguruko lana egitea proposatzen da, gai desberdinak jorratuz: naturguneak, herriko historia, kultur ondasuna, usadioak ... Bestetik,
ikasleek
euren
ekoizpenak
beste
ikastetxeetako
ikasleekin
partekatuko dituzte; horrek zentroen arteko harremanak sendotzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera paregabea eskaintzen du. Proiektuan zehar bost ataza burutzea proposatzen da: 1. Gure burua aurkezten 2. Gure herriari buruz solasean 3. Gure herriko jakiak sukaldatzen 4. Gure herriko kanta abesten 5. Gure herriko toki kuttunak
1
Denboralizazioari dagokionez, ataza horiek otsailetik ekainera bitartean zehar garatuko dira. Ataza horiez gain, eta proiektuari bizitasun handiagoa eman eta ikasleen motibazioa gehiago sustatze aldera, erronka probak luzatuko zaizkie sareko ikastaldeei. Besteak beste, jakin-mina piztu, informazio arakatu, hipotesiak landu... Erronkak zabaltzeko ardura txandaka egingo da parte hartzen duten ikastetxeen artean, esate baterako: hamabostero eskola batek proposatuko du bere erronka eta beste eskolen ekarpenak kudeatuko ditu. Bestetik, auzo edo herrietako webgune interesgarrien bilduma (Webgrafia) burutzea proposatzen da. Ikastaldeek egindako ekarpenak eta lanak Gure Herrietan Zehar blogean argitaratuko dira, eta beste ikastaldeekin egin beharreko elkarrekintzak iruzkinen bitartez gauzatuko dira. Proiektu amaieran ikastaldeen lanak Google Maps batean
kokatuko dira,
denon artean eraikitako jakintza partekatzearren. Gelaren antolamenduari dagokionez, honakoak kontuan hartu beharko lirateke honakoak: •
Ordenagailuen txoko bat izatea.
•
Proiektorea eta pantaila erakusleiho bezala izatea.
•
Argazki makina digitala eskura izatea lanak eta ikasleen ekarpenak jaso ahal izateko.
2
•
Ikasleek ekarri ditzaketen bestelako gailuak (tableta, …)
● Bidekonferentziak eta bestelako talde jarduerak egiteko,
LHko 3. ziklo
gela digitalak erabiltzea.
PROIEKTUAREN XEDE HIRUKOITZA
● Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa eta lankidetza sustatzea. ● Ikasleen
inguru
hurbila
aztertu
eta
ezagutzera
ematea,
beste
ikastetxeetako ikasleekin partekatuz. ● Ikasgeletan teknologia
digitalen erabilera bultzatzea, ikaskuntza
atazak esanguratsu bezain funtzionalak gertatzearren.
3
PROIEKTUAREN BIDEZ GARATZEN DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK Proiektu honen ikuspegi metodologikoa ikaskuntza aktiboan oinarritzen da, eta beraz, bertan proposatzen diren atazen bidez Oinarrizko Gaitasunen garapena bultzatzen da. •
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: planteatzen diren jardueretan elkarrizketa eta interakzioa erabili behar dute ikasleek. Horrez gain, landuko dutena komunikatzeko multimedia testuak erabiliko dituzte.
•
Matematikarako gaitasuna: ikasleek matematikako edukiak landuko dituzte, aztertuko dutenaren aspektu kuantitatiboei eta espazio alderdiei lotutako ezagutzak zabaltzeko eta inguruan topatu daitezkeen arazoak ebazteko.
•
Zientzia- teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna: herrian eman den garapen industriala eta teknologikoa aztertuz eta paisaia (landaredia, fauna…) behatuz.
•
Informazioa
tratatzeko
eta
teknologia
digitala
erabiltzeko
gaitasuna: informazioa bilatu, ikertu eta hautatu, ezagutza eraiki eta tresna digitalen bidez komunikatu. •
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: inguruari lotutako gaiak jorratuz eta elkarrizketa eta lankidetza sustatuz.
•
Giza- eta arte- kulturarako gaitasuna: herriko adierazpen kulturalak ezagutzea eta partekatzea.
•
Ikasten
ikasteko
gaitasuna:
ikasketa-prozesua
antolatzen
duten
jardueren bidez:jarduerak planifikatu, gauzatu eta ebaluatu, denboraren eta informazioaren kudeaketa eginez, banaka zein taldean.
4
•
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: ikasleek jardueren inguruko erabakiak hartu behar izango dituzte.
HELBURUAK ● Norberaren auzoaren edota herriaren errealitatea hobeto ezagutzea, esparru ezberdinak kontuan hartuz: ingurune naturala, ohiturak, kultura, bizimodua… ● Ikerketa estrategiak garatzea: informazioa bildu, aztertu, sailkatu… eta burututako ikerketen gaineko txostenak formatu ezberdinetan ekoiztea eta aurkeztea: ahozkoak, idatzizkoak, marraztuz, multimedia tresnak… ● Teknologia digitalen erabilera bultzatzea ataza ezberdinetan . ● Lankidetza jarrerak bereganatzea eta baloratzea.. ● Ikasleen familien inplikazioa sustatzea, euren seme-alabekin elkarlanean aritu
daitezen,
informazioa
bilatzen,
sarekideekiko
elkarrekintzak
bideratzen eta gaitasun digitaletan lagunduz.
EDUKIAK ● Auzoko, herriko edota eskualdeko ingurune naturala, historia, kultura eta tradizioak. ● Komunikaziorako posta elektronikoa eta bideokonferentzia: gmail eta google+ "hangout". ● BLOGa lan digitalen euskarria. ● Google lankidetza tresnak: docs-en suite ofimatikoa ...
5
â—? Multimedia aplikazioak: argazki digitalak, bideoa ...
EBALUAZIOA Ikastetxean garatzen diren beste jarduera didaktikoak baloratzen diren, moduan, proiektu honetan egiten den lana ebaluatua izan beharko litzateke. Ataza bakoitzaren amaieran galdera batzuk planteatzen dira, ikasleek egindakoaren gaineko gogoeta egin dezaten. Horrez gain, jarraian aurkezten dira Gure Herrietan Zehar proiektuaren bukaeran ikasleek euren lana baloratzeko erabili ditzaketen errubrika posible batzuk. Adibidez, taldeak egindakoa ebaluatzeko honelako txantiloi bat erabili daiteke:
6
Taldean egindako lana baloratzeko txantiloia BIKAIN
ONDO
NAHIKOA
GURE HERRIA Gure herriari buruzko ikerketak eta lanak burutu ditugu, geuk gehiago jakiteko eta beste ikastetxekoei erakusteko.
BESTEEN HERRIAK Euskal Herriko beste herri batzuei buruzko informazioa ezagutu dugu.
TRESNA DIGITALAK Tresna digitalak erraztasunez erabili ditugu gure lanak ekoizteko eta besteei erakusteko
TALDE LANA Denok egin ditugu gure ekarpenak, interesa agertu dugu, eta ondo konpondu gara gure artean
7
Bestalde, ikasle bakoitzak bere lana baloratu dezan, honelako bat:
Nire lana baloratuko dut
Talde lanean gustora aritu naiz
Ekintzetan gogoz parte hartu dut
Beste ikastetxetako ikaskideen lana begirunez hartu dut (iruzkinak)
Asko ikasi dut nire ikaskideengandik
……………………………….
8
Ikasleek euren lana baloratzeko eskaintzen diren errubrika horiez gain, irakasleek proiektua baloratu dezaten eta euren ekarpenak egin ditzaten, galdeketa bat proposatzen da:
https://docs.google.com/forms/d/1BhBDJbdhp1yJCoM7JNM7I8arZcmCtZwmMLLNHrkXwA8/viewform
9