ETXARRIKO UDAL BATZORDEAK ARAUTZEKO AUTOERREGELAMENDUA 2012ko maiatza
ETXARRI ARANAZKO UDALEKO BATZORDEAK ARAUTZEN DITUEN AUTOERREGELAMENDUA
1. AUTOERREGELAMENDUAREN HELBURUA Batzordeen arautzea.
egituraketa,
funtzionamendua
eta
erabakigarritasuna
2. BATZORDEEN EGITURAKETA OROKORRA a) Batzorde egonkorra: gaika antolatua eta denboran etenik gabe funtzionatuko duena. Batzordearen egituraketan, izaeraren eta beharren arabera, antolatzeko hiru modu egon daitezke: a.1.- Batzorde barruan bi azpiegitura bereiz daitezke: - Talde Eragilea. - Batzordea. a.2.- Batzordeak azpibatzordeak izan ditzake azpi-gai jakin batzuen lanketa egiteko. a.3.- Batzordeak zatiketarik gabe bere osotasunean lan egiten funtzionatzea. b) Aldi baterako Batzordea: gai zehatz baterako sortzen den taldea, eta lana amaitzen denean, desagertu egiten dena. Batzorde egonkor batek egin dezake deialdia edota alkatetzak zuzenean. c) Batzordeen Bilkura: Batzorde bakoitzeko ordezkaria bilduko duen taldea. d) Batzar Orokorra: Batzordeetako kideak, zinegotzi eta udal langileak eta herritarrak bilduko diren gune nagusia. 3. BATZORDEEN IZAERA a) Gaika antolatuak eta auzoka egituratzeko aukerarekin. Batzordeak gai baten inguruan antolatuko dira.
Etorkizunean beste gai baten inguruan Batzorde bat sortzeko interesa egon daiteke. Edozein eragile litzake zilegi eta onartua Batzorde berri baten sorrera proposatzeko, baina ikuspegi orokor batetik egin beharko litzake, premiak, aukerak, lehentasunak eta ahalbideak kontutan hartuta. Auzoka antolatutako dinamikak burutu daitezke. b) Irekiak. Herritar orok edukiko du Batzorde batean parte hartzeko eskubidea. Parte-hartze maila ezberdinak egon daitezke: - Lan iraunkor bat egin nahi duena. - Noizbehinkakoa: arazo edo gai zehatz baten inguruan soilik lan egingo duena. - Gai edo arazo bati buruz entzun edo iritzia eman besterik egingo ez duena. Batzordeen lana herritar denei iristea bermatu nahi denez, informazioa jaso eta parte-hartzeko zailtasun handienak dituzten giza-taldeak identifikatuko dira (herritar etorkinak, herritik kanpo bizi diren etxarriarrak, presoak... etab) eta ahalegin berezia eginen da horiengana iristeko. Batzordeak irekiak izateaz gain, operatiboak izan behar dute. Horretarako Batzordeek haien lanaren berri herritarrei eman behar diete, partaide berriak agertzean Batzordearen lan erritmoan ahalik eta gutxien eragiteko. c) Inklusiboak. Batzordeek inklusiboak izan behar dute. Erraztasunak jarri behar dira Batzordeetan pertsona guztiak eroso senti daitezen eta ahalik eta aukera gehien izan dezaten parte-hartzeko. d) Gardenak. Herritar orok edukiko du Batzorde batean erabakitakoa ezagutzeko eskubidea. Batzordetako lana publikoa izango da, beraz, herritarrek Batzordeen lanaren berri izan behar dute. Batzorde bakoitzak bere lan edo erabakien berri emanen du, hori egitera derrigortua dago, epeka bederen, publikoa delako bere lana. Erabakien berri gutxienez gune hauetan emanen da: Udalaren ikusleihoetan (bestelako gune fisikoak jarri bitartean). Auzolanien udal aldizkarian.
Etxarriaranhazten blog-ean. “E-mail sareen” bidez zabalduko da informazio nagusia. e) Erabakiorrak.
-
Batzordeetan hartutako erabakiak Udalak bere gain hartuko ditu, baldin eta: 1. Erabakiak Batzordean adostasunez hartzen badira. Hala ez bada, bestelako guneetan hartuko dira erabakiak: Batzar Orokorrean, Osoko Bilkuran, Herri galdeketa bitartez… etab. 2. Hartutako erabakiek baldintza tekniko, ekonomiko eta legala betetzen badituzte. f) Euskaldunak. Euskara nagusi izanen da udal batzordeen ohiko jardueran. Horretarako honako irizpideak hartuko dira kontuan: Batzorde zabaletan: - Azalpen eta komunikazio orokorrak euskara hutsean izanen dira, salbuespenak salbuespen. Saiatuko gara ahozkoan herriko hizkerari lehentasuna ematen, herritarren artekoan ari garelako. - Dokumentazio idatzia ele biz izan daiteke, beharrezkoa dela ikusten bada: txostenak, proposamenak, PPTak… - Erdaraz hitz egin edo galdetzen duenari erdaraz hitz eginen zaio. - Beharrezkoa dela ikusten bada, edo norbaitek eskatzen badu, amaieran erdarazko laburpen bat eginen zaie interesatuei. - Saiatuko gara euskaraz ulertzen ez dutenei ondoan itzultzaile “xuxurlari” boluntarioak jartzen (aurretik hitz eginda). Xuxurlariak euskaraz ez dakienari erdarazko azalpen labur-laburrak eginen dizkio, belarrira. - Batzorde edo bileraren hasieran, arduradunek hizkuntza trataerari buruzko informazioa emanen dute, etorritakoek planteamendua argi izan dezaten. Lantalde txikiagoetan: Lantalde txikiagoetan ere batzorde zabaletan paratutako irizpideak betetzen saiatuko gara. Nolanahi ere, bilera horiek informalagoak eta arinagoak direnez, askotan ez da posible izanen formalismo batzuk betetzea: euskarri idatziak ele biz egotea, amaieran laburpenak egitea… Beraz, modu naturalean arituko gara: euskaldunekin euskaraz, eta euskaraz ez dakitenekin erdaraz. Baina ez da ahaztu behar gure hizkuntza irizpide nagusia zein den: batzordearen jarduera nagusia euskaraz izanen da. Gainera, kontuan izan behar dugu gure bilera eta batzordeetako partaide gehienak euskaldunak izaten direla, eta euskaraz hitz egiten ez dutenek ere euskara ongi ulertzen dutela, gehienetan.
g) Emakumeen eta sakontzen dutenak.
gizonen arteko aukera berdintasunean
Batzordeek gizonen eta emakumeen aukera berdintasunean sakontzeko lan eginen dute. Beraz, emakumeen beharrak kontutan hartu beharko dira. Batzordeetan, nahiz sortzen diren parte hartze dinamika guztietan, helburua emakumeengana iristea da, ahal den einean haien parte-hartzea bermatzea, bultzatzea, eta hori oztopatzen duena lantzea. Emakumeen ikuspegia kontutan hartzearren, honen inguruan Batzorde bat sortuko da. Bi helburu nagusi izanen ditu. Alde batetik, ikuspuntu feminista beste Batzordeetan txertatzeko tresna izanen da. Bestetik, gai hau errotik hartuta lan eginen da herrian arlo desberdinetan egon daitezkeen hutsuneak identifikatu eta hobekuntzak proposatu nahiz gauzatzeko. 4. BATZORDEETAKO PARTAIDEAK a) Batzordekideak. Batzorde baten dinamikan parte-hartzen duten pertsonak dira. Batzorde batek Talde-eragilerik baldin badu, talde horretako kideak Batzorde horretan lan iraunkorragoa egiten duten kideak dira. Batzorde batean gutxienez hiru kide egon beharko dira. Hiru kide baino gutxiago badaude, ezinen dute erabakirik hartu, soilik, eztabaidatu eta proposamenak egin. Ez dago adin mugarik Batzorde batean parte-hartzeko. Batzorde batean Etxarri Aranatzen erroldatuak edo erroldatu gabe dauden etxarriarrek parte-hartu dezakete, baita beste herri batean bizi arren, bizia Etxarrin egiten duten pertsonek ere. Batzordeki bihurtzeko bi modu aurre-ikusten dira: 1. Batzorde batean parte-hartu nahi duen edozein pertsonak Batzordera jo dezake bere lanerako gogoa jakinarazteko eta Batzordekide bihurtuko da. 2. Batzorde batek, pertsona edo giza-talde jakin batengana jo dezake lan taldean parte-har dezala eskatzeko. Batzordekideen eskubideak eta beteberrak dira:
Eskubideak: −
Informazio osoa jasotzea.
−
Proposamenak egitea.
−
Erabakietan parte hartzea.
−
Ardurak eskatzea.
−
Auto-esklusiorako eskubidea du batzordekide batek. Pertsonen egoera pertsonalek aldaketak izaten dituztenez, batzordeki batek, edozein unetan Batzordeari lan-taldetik ateratzeko erabakia komunika diezaioke.
Betebeharrak: −
Planifikatutako ekintzetan ardurak hartzea.
−
Batzordeetan hartzea.
−
Batzordekideak elkar errespetatzea: hizkuntza egokia erabiltzea.
−
Batzordeetan hartutako erabakien berri herritarrei ematea.
eta
berauek
planteatutako
ekimenetan
parte
b) Dinamizatzailea/k Batzordeko arduraduna izanen da. Batzorde bakoitzak erabakiko du nor izango den dinamizatzailea. Kargua txandakatu eginen da Batzordean. Funtzioak. - Aurreko bileran esan, onartu eta landutakoa hurrengo bileran aurkeztea. - Batzordearen bozeramailea izatea. - Gai ordena zehaztea. - Txandak banatu eta errespetaraztea. - Pertsona arteko errespetua ziurtatu eta bermatzea. c) Batzordeen Bilkurarako ordezkaria/k Batzordeen Billkurakako ordezkariek Batzordearen izenean beste batzordeetako ordezkariekin koordinazioa eta elkarlana sustatuko ditu.
Batzorde bakoitzak erabakiko du nor den bere ordezkaria. Funtzioak: −
Batzordearen informazioa beste Batzordetara zabaltzea.
−
Batzordearen iritzia azaldu beharko du beste Batzordeen aurrean. Bere iritzi pertsonala denean, argi utzi beharko du bere iritzia dela, eta ez Batzordearena.
−
Beste Batzordetako zabaltzea.
−
Batzorde ezberdinen plangintzak koordinatzea.
−
Batzorde ezberdinen artean elkarlana sustatzea.
−
Ezinen du erabakirik hartu, ordezkatzen duen Batzordeak horretarako baimenik eman ez badio behintzat.
informazioa
norberaren
Batzordean
d) Zinegotzia Printzipioz, udal zinegotziak Batzordeetako kideak izanen dira. Ez dute Batzordeko dinamizatzaileak izan beharrik. Funtzioak: - Batzordearen eta udalbatzaren arteko zubi lanak egitea. - Udalbatzan parte hartzea sustatzea. - Batzordetako erabakiak udalbatzan azaltzea. - Udalbatzako erabakiak Batzordeetan azaltzea. . e) Teknikoa Batzordearen izaeraren arabera, udal-langile teknikoa bertako partaide izango da. Funtzioak: - Batzordeak teknikoari iritzi teknikoa eskatzen dionean, honek modu objektiboan teknikoki dauden aukera guztien berri eman beharko du. - Batzordekide gisa ari denean, teknikoak batzordekideren eskubide berdinak izanen ditu.
beste
edozein
- Horrela adosten denean, Batzordearen erabakiak gauzatuko ditu.
5. BATZORDEEN FUNTZIONAMENDUA 5.1. Bileretarako deialdiak publikoak izan behar dute. Herritar orok bilera horretara joan nahi balu aukera izan beharko luke bertan parte-hartzeko. Horretarako, Batzordeak bilerarako deialdia gutxienez honako bitartekoen bidez egin beharko du: - Udalean. - Informazio gune fisikoetan (paneletan). - Blog-ean. - Udalaren web-gunean. Gainera, deialdia honako bitartekoen bidez egin daiteke: - Udaleko buletina. - Buzoneatzeko oharren edo aldizkaritxoen bidez. - “E-mail sarea”. - Komunikabideak, Sakanakoak batez ere. 5.2. Informazioa zabaltzea: Batzordeek haien informazioa zabaltzeko honako bideak erabili beharko dituzte: - Batzordetako deialdiak egiteko erabili dituen bitarteko berak. - Batzar Orokorraren bidez. 5.3. Proposamenak egitea: edonork Batzorde batean proposamen bat egin nahiko balu, honako bide hauek erabili ditzake: a) Batzordeko arduradunari zuzenean edo ahoz azaltzea. b) Batzordearen bilera batean zuzenean egitea. c) Idatzizko postaz edo “e-mail” bidez. 5.4. Erabakitzeko moduak: Batzorde batek erabakiak hartu ahal izateko, honako irizpideak jarraituko dira: −
Ahal den heinean adostasunean hartuko dira erabakiak eta hori lortzeko lan eginen da.
−
Adostasunik ez bada, bozkatu eginen da, bozken ž lortu beharko delarik erabakitzeko.
Erabaki behar den gairen inguruan lan egiten duten pertsonek soilik izanen dute aukera bozkatzeko. Eskubide hori izateko, aldez aurretik Batzordeak egin dituen bileretan parte-hartu beharko da eta horietan norbearen iritzia azaldu eta adostasunera heltzeko jarrera azaldu beharko da. Ez da onartuko, herritar batek erabakiaren gainean egindako lanean parte-hartu ez izatea eta bozketaren unean Batzordean azaldu eta bozka ematea, beti ere Batzordeak hori egiteko nahia azaldu ez badu.
6. BATZORDEEN BILKURA 6.1. Partaideak: batzorde bakoitzak izendatutako ordezkaria/ak. 6.2. Funtzioak: - Koordinatu. - Informazioa banatu. - Batzordeen arteko elkar-lana sustatu. - Erabakiak hartu (epe motzekoak). - Parte-hartze prestatu.
Batzordearekin
batera
Batzar
Orokorra
6.3. Bilkuren maiztasuna beharraren araberakoa izanen da. Hala ere, bi hilabetez behin elkartzea komeni da. 6.4. Bilkuren deialdia: Parte-hartze Batzordeak eginen du. Gainontzeko Batzordeek deialdia egin nahiko balute, Parte-hartze Batzordearekin harremanetan jarri beharko lukete. 7. BATZAR OROKORRA 7.1. Partaideak: herritarrak...etab.
batzordekideak,
zinegotziak
eta
7.2. Funtzioak: - Batzordetako informazioa herritarrei zabaldu. - Proposamen ezberdinen artean lehentasunak ezarri. - Erabakiak hartu.
alkatea,
7.3. Erabakiak hartzea: Batzar Orokorrean erabakirik hartu behar bada, aldez aurretik Batzordeen Bilkurak erabakitzeko modua edo mekanismoa zein izango den zehaztu beharko du. Gai ordenarekin batera azalduko du erabakitzeko modu hori, herritar denak jakinaren gainean egoteko. 7.4. Deialdia: −
Batzordeen Bilkurak eginen ditu horretarako Udalak dituen bitartekoak erabiliz: Udal-buletina, bandoak, buzoneoak, bloga, “e-mail” sarea... etab.
−
Ezinbestekoa da herritar guztiengana deialdia heltzea.
8. AUTOERREGLAMENDUAREN DINAMIKOTASUNA: Parte-hartze Batzordearen eginbeharra da autoerregelamendu honen jarraipena egitea. Batzorde horrek proposatuko du beharrezkoa ikusten denean araudiaren berrikuspena egitea. Hala ere, autoerregelamendua aldatzeko proposamena edonork egin dezake. Horretarako, proposamen hori Parte-hartze Batzordeari helarazi beharko dio eta Batzar Orokorrean onartu beharko da aldaketa egin ahal izateko.