aniztasuna

Page 1

ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO NEURRIAK Ikasle batek HPBak dituela esaten da ikasteko zailtasuna duenean eta ohiko neurriak erantzun egoki bat bideratzeko nahikoak ez direnean; beraz, ikasle honek hezkuntza-neurri bereziak behar ditu. Behin hau aipatuta hezkuntza premia bereziekiko esku-hartzerako neurri ezberdinez arituko gara orain, alde batetik aniztasunari erantzuteko neurri arruntak daude eta bestetik aparteko neurriak. ANIZTASUNAREN

TRATAERA

CURRICULUM

ZEHAZTAPEN

MAILA

EZBERDINETAN Aniztasunaren trataerak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Ikastetxeko Curriculum proiektuaren elaborapenetik hasi eta geletako lana zehaztu eta garatzen den momenturaino zehar lerro bat dugu. Eta honek antolamenduko maila ezberdinetan diharduten irakasleen elkar-lana eskatzen du (zuzendaritza taldea, zikloko ekipoak, sailak...) curriculumaren planifikazioa, garapenean eta ebaluaketan prozesuetan, hain zuzen ere. Aniztasunari

erantzuteko

neurriak

askotarikoak

dira:

Curriculumaren

Neurri

Orokorretatik hasi eta Curriculum Egokitzapen Indibiduala Esanguratsuetaraino iristen dira. Hori bai, urrezko arau bat ez dugu ahaztu behar: “Zenbat eta gehiago egokitu eskuhartze didaktiko orokorra edo arrunta, orduan eta gutxiago martxan jarri beharko ditugu neurri berezi edo apartekoak.�

NEURRI OROKORRAK Irakasle ekipoak ohiz erabiltzen dituenak dira; ikasleen berezko aniztasuna kontutan hartzen du irakasle-ekipoak bere zeregina garatzerakoan. OCDan proposatutako orientabideak izaten ohi dira, eta dokumentu desberdinetan islatuta agertzen dira (IHP, ICP, IUPean) Hau da, ikastetxe guztietan, OCDri jarraituta eta ICPan integratuta agertu beharko diren neurriak dira. Saiakera egin behar da neurri hauetatik eze irteteko 1.1-Aniztasunari erantzuteko estrategia metodologikoak:


1.- Talde mailako estrategiak: Lan Proiektuak / Txokoak/ Tailerrak /Talde malguak- homogeneoak- heterogeneoak/ Talde kooperatiboak /berdinkideen tutoretza 2.- Banakako mailako estrategiak: Banakako lan-plangintza /Kontratu didaktikoa /programazio malguak edo Norberak zuzentzeko fitxak edo materialak.

Neurri guzti hauek eraginkorrak izan ez direnean, hau da, ikasleak adierazten duen beharrari ohikoa ez den bidetik erantzun behar zaionean soilik jarriko ditugu ondoren adieraziko ditugun neurri espezifikoak. Kontuan izan beharko dugu, neurri espezifiko hauek ematen badira, hau da aparteko erantzun bat eman behar bazaio esperiente eskolarrean islatuta geratuko dela eta eragina izan dezakeela titulua eskuratzerako orduan; beraz, azken aukera bezala jarriko ditugu martzan.

NEURRI ESPEZIFIKOAK

Curriculum-Egokitzapen Indibidualak (CEI) Helburu nagusia: ikasle baten adierazi ditzakeen hezkuntza Premiei erantzuteko hezkuntza-erantzuna definitzea. CEI baten funtzioak: 

Ikasleak behar dituen hezkuntza-erantzuna eta baliabideak bermatu eta hauen beharra justifikatzea.

Ikasgela mailan, pertsonaren hezkuntza premiei erantzuteko beharrezkoak diren aldaketak bermatzea.

Ikaslearen heziketan parte hartzen duten profesional ezberdinen esku-hartze koordinatua antolatzea errazagoa eta eraginkorragoa izatea.

Ikasle honen ikaskuntza-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko erreferentea izatea.

CEIak etapa guztietan egiten dira: HH, LH DBH.


Bi CEI mota bereizten dira: Curriculumera sartzeko egokitzapenak Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ikaskuntzarako sarbidea izan dezaten proposatutako sarbide-neurrien edo beharrezko laguntza teknikoen eta pertsonalen multzoa da. Curriculum egokitzapen indibidual esanguratsuak Arlo bateko edo gehiagotako, zikloko edo etapako helburuen zati handi bat egokituz edo baztertuz, curriculum baten derrigorrezko elementuetan aldakuntza garrantzitsuak egiteko neurri berezia da CEI esanguratsuak bi motatakoak izan daitezke: ďƒź Ziklokoak o Helburu orokorrak eta oinarrizko edukiak eta gune direnak kentzen dira hainbat arlotan o Nabarmen ebaluazioa-

aldatzen

dituzte

irizpideak,

beraz

helburu

orokorrak

etaparako

era

markatutako

helburuei ez diete eusten o Ikasleak ezingo du titulua lortu o CEI mota honekin lotutako Hezkuntza premiak: Adimen eta garapen orokorrarekin loturikoak. ďƒź Arlokoak o Arlo jakin batean edo batzuetan ( bi asko jota) helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak aldatzen edo ordezten dituzte o Etapako helburu berdinei eusten diete o Ikasleak titulua lortu ahal izango du. o CEI mota honekin lotutako Hezkuntza premiak: motore, entzumen eta ikusmen arlokoak. ďƒź


CEI baten elaboraziorako erabakitze prozesuaren pausuak: Zikloko eta arlo mailako neurri orokorrak aniztasunari begira.

Ikaslearen hezkuntza premiei erantzuna ematen zaie?

BAI

EZ

Gelako programazioan elementu batzuen moldaketa egin. Lehenengo irakasleak bere kaxa, gero kontsultore edo Laguntza irakaslearen aholkularitzaz.

Ikaslearen hezkuntza premiei erantzuna ematen zaie?

BAI

EZ

Kontsultore/psikopedagogoaren iritzia (diagnostikoa). Banakako indartze neurriak martxan

Ikaslearen hezkuntza premiei erantzuna ematen zaie?

BAI

EZ

Urtebete gehiago

CEI bat

Behin erabakita dugula CEIaren prozesu bat irekiko dela, hau da, CEI bat elaboratu behar dela, hurrengo pausu hauek datoz: ikaslea eta bere testuinguruarii buruzko informazioa bildu, eta horren arabera erabakiak hartu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.