«Zergatik ez dute
onartzen preso politikoak direla, modu berezian tratatzen badituzte?» Concha Luna
30 URTEREN ATARIAN Paretarik gabeko espetxealdiaren luzatzea
Euskal preso politikoei aplikatutako legedi ri. Urte gehiago eman behar dituzte bidaia bereziek haien kondena urte ugariz luza- luzeak egiten, urte gehiago maite duten tzea ekarri dute eta, zigorra betea izanik pertsona alboan izan gabe. 30 urteko karere, euskal herritarrak itzalpean manten- tzelaldiaren atarian dauden 5 presoren setzen dituzte. Presoez gain, haien senide nideen testigantzak bildu ditugu, egoera eta lagunek ere pairatzen dute egoera ho- berean dauden gainerakoak ahaztu gabe. Testua: MAIDER URTEAGA • Argazkiak: CONNY BEYREUTHER
Concha Luna, Zornotzan.
F
rankismo garaitik euskal preso politiko gehien dagoen etapan bizi gara egun. Guztira 736 dira. Horietatik 64 hogei urtetik gora daramate lau pareta artean. Preso politikoei aplikatutako lege aldaketa berezien ondorioz, 61 preso 30 urteko zigorrera daude kondenatuak, nahiz eta zigorra betea duten. Haien senideak ere kondenatu dituzte.
guztia esaten dit eta baita nik berari ere; egoerak ondo komunikatzeko bestelako mekanismoak garatzea ekarri digu. Askotan hitzik ere ez dugu egin behar besteak zer sentitzen duen jakiteko». Zer da egoera honetan gogorrena? Zalantza izpirik ere ez du: «Berarekin egon ahal ez izatea». Gatza-ren eta Concharen arteko erlazioak Goiztiriren jaiotza ekarri zuen duela 9 urte. Nola azaldu, ordea, txikiari bizi duten egoera latza? «Goiztiri egoeraz kontziente da. Beste batzuek lanean dagoela esaten dioten bezala, nik beti esan izan diot aitatxo kartzelan dagoela. Hori bakoitzaren araberakoa da. Hala ere,heltzen ari da eta galderak egiten dizkizu». Galdera horiek erantzuteko –esaterako, zergatik dagoen kartzelan– pertsona aproposa bere aita dela iritzi dio Conchak eta, horregatik, behin baina gehiagotan errepikatu dio: «Begira Goiz-
Gatza, u r te gehien Europan Europa mailan,kartzelan urte gehien daraman pertsona euskal preso politikoa da. Zornotzan jaio zen duela 52 urte. Gaztaroan, 22 urte besterik ez zituela atxilotu zuen Guardia Zibilak Jose Mari Sagardui, Gatza, ETAko militante izatea egotzita. Bere bizitzaren erdia baino gehiago darama lau pareta artean. 30 urte beteko ditu itzalpean datorren udan. Concha Luna da presoaren bikotekidea eta Goiztiri txikiaren ama. San Fernandon jaiotakoa da bera, eta elkartasun komite batean aritzeak eraman zuen presoa lehen aldiz bisitatzera. Nahiz eta orduan oraindik ez zuten elkar ezagutzen –duela 13 urte ikusi zuten elkar lehenbiziko aldiz–, Concha Lunak ondo ezagutzen ditu presoaren aurretiko bizipenak. Egun, eta duela 8 urtetik, Jaengo espetxean dago Gatza,Zornotzatik 730 kilometrora.Urte hauetan guztietan 13 espetxe ezagutu ditu, gehienak kilometro andanara, hala nola Soria, Carabanchel, Puerto I, Palma de Mallorca edota Granada. 15 urtetik gora daramatza isolamenduan,bere zelda txikian sartuta egunero 20 ordu pasatzen dituelarik eguzkiaren argia apenas ikusi gabe. «Nik uste urte pila bat daramala otorduak bakarrik egiten, aurrean inor izan gabe», jarri du adibide gisa Conchak. Bere egoerak, ordea, inguruko senideena ere baldintzatu du. Kilometro ugari egin behar dute 40 minutuko bisita bat izateko. Baina hori ez da guztia. Conchak komunikatzeko askatasuna botatzen du faltan: «Egoera gogorra da. Ezin zara berarekin ondo komunikatu; guztia grabatzen dizute eta, bestelako garrantzirik ez duten kontuak badira ere, nik ez dut nahi inork nire intimitatea ezagutzea». Halere, eta urteen poderioz, keinuek izugarrizko garrantzia hartu dute aurrez aurrekoetan: «Begirada batekin 8•7K
«Ez dago epaile izan beharrik edo legeez jakin beharrik egiten ari direna legez kanpo dagoela ikusteko» Mari Tere Agiriano
Julen Agirre eta Mari Tere Agiriano, Arrasaten
tiri, ez naiz ni kartzelan nagoena. Horregatik, hobe izango duzu aitatxorengana joaten garenean berari galdetzea». «Nik bakarrik uzten ditut biak hitz egin dezaten. Goiztirik aitarekin hitz egin nahi duela esaten dit eta hor ni ez naiz sartzen, aita-alaben arteko erlazioa baita», dio Conchak. Goiztirik asko maite du aita, eta aitarentzat garrantzitsu sentitu nahi du berak. Haur baten inozentzia mantentzen duen arren, egoera berezi honen aurrean heldutasun handia duela azaldu digu Conchak. «Zazpi ordu eta erdiko bidaia bat inongo kexurik gabe egiteko ahalmena du». Baina zenbait egoerarekin pauso bat aurretik joan beharra duela ere adierazi digu. Esaterako, kolektiboak daraman borrokaldiaren baitan, senide ugari presoak ikusi gabe
gelditzen ari dira araketei uko egiteagatik, eta haurrei hori ulertaraztea ez da erraza. «Haurrak lehenagotik jakin behar du aita ez ikusteko arriskua badagoela, kartzelara iritsi eta gu arakatzen saiatzen badira, ezer jakin gabe, oso krudela izango litzateke haurrarentzat bertatik joatea», dio. Bestalde,Conchak Zornotzako herritarrei gauza asko eskertu beharra diela azaldu digu. «Era guztietako laguntza jaso dut.Bisitetarako....edozein arazo izanda ere, telefonoa hartu besterik ez dut egin behar laguntza jasotzeko. Nik, gainera, Andaluziakoa naizenez, ez dut familiarik hemen, baina askok familiakoa banintz bezala hartu eta izugarri lagundu naute», azaldu du esker onez. Gatza-k 2009ko abuztuaren 20rako zuen irteera data ezarria.Kalean egon beharko luke dagoeneko, zigor osoa beteta. Baina 197/2006 sententzia –Parot doktrina gisa ezagunago dena– aplikatu diote eta datorren urteko apirilean irtengo da; «oraingoz», zehaztu du Conchak. Oraingoz? «Gatza-k 20 urte betetakoan atera behar zuen, gero 22, 25, 29...eta orain 31. Nik ez dut ezer sinisten dagoeneko. Kartzelako atea zabaldu eta bertatik irteten ikusi arte ez diot buelta gehiagorik emango».
J on A g i r r e, ia 29 ur te Aramaio eta Arrasate artean ere ondo ezagutzen dute zer den senidea urte luzez espetxean izatea. Mari Tere Agiriano eta Julen Agirre Jon Agirre Agirianoren arreba eta iloba dira, hurrenez hurren. Guardia Zibilak eraman zuen atxilo Elurtxuri 1981eko maiatzaren 6an. Beraz,29 urte beteko ditu laster espetxean. Urte horietan guztietan 15 kartzelatik gora ezagutu ditu. Senideek batetik bestera bidaiatu behar izan dute –Puerto I, Herrera de la Mancha, Tenerife, Huelva...–. Gaixotasun larriak pairatu ditu Aramaiokoak urte luzeotan, hala nola bi aldakak ukitu dizkion artrosi orokortua, diabetes mellitus-a eta miokardioko bihotzeko larria izateko arriskua. Egoera horrek espetxeko bizitza baldintzatu dio.«Malagan zegoela,adibidez, mokorretik operatu zuten eta ezin zuen vis a vis-ik egin, izan ere, eskailerak jaitsi behar zituen horretarako eta gurpil-aulkian egon beharra zuenez, ezinezkoa zitzaion», oroitu du. 7K•9
Patxi Gomez Preso ohia
P
atxi Gomez 53 urteko Ortuellako bizilaguna eta preso politiko ohia da. 1989an atxilotu eta zigortu zuten eta 2003an irten zen kondenaren hiru laurdenak beteta. Urtebete kalean izan ostean espetxeratu zuten berriro eta iazko apirilean askatu zuten. Orain, 197/2006 sententzia medio, edozein unetan atxilotu eta beste 10 urtez kartzelatua izateko arriskuan dago. Hogei urte igaro ditu kartzelan eta, bere egungo egoeraz gain, paretaren bestaldeko kontakizunak azaldu dizkigu.
Berdin bizi al du espetxealdia 2 urte daraman presoak eta 18 daramanak? Nire esperientziaren arabera, sei bat urte igaro arte hanka bat oraindik kanpoan duzu, oraindik burua kanpoan duzu. Esaterako, nik hasieran Begori (bikotekidea) gutunak idazten nizkionean beti atzera egiten nuen denboran, oroitzapenetatik bizi nintzen. Gero, sei edo zortzi urte igarota, proiektuak bihurtzen dira ardatz, eta ordurako hasi zitzaizkidan niri adibidez herriko jendearen izenak ahazten. Hamar urtera iristean, jada maratoian bezala erritmoa hartzen duzu, zure momentu on eta txarrekin, baina egoeraz kontzienteago zara eta aurrera egiten duzu. Senide eta lagunek bidaia luzeak egin behar izaten dituzte. Nola bizi izan duzu hori barrutik? Gogorra da. Hasieran, egia esan, gogorrago egiten da. Bisita neukanean, aurreko egunetik urduritzen hasten nintzen. Zure senideek kilometro andana egin behar dute zu ikusteko, horrek berekin dituen arrisku guztiekin. Gerora, modu batera ohitu egin nintzen, baina egunkaria hartu eta beste istripu bat egon zela ikusi orduko urduritasun hori berriro agertzen zen. Hainbeste urtetan, hainbeste bidaia... Asko daukat eskertzeko, ez naute inoiz bakarrik utzi. Begok 20 urte egin ditu nirekin borrokan. Modu batean, 20 urtez espetxeratu dute bera ere,beti ere kalean izanik. Zuri ere 197/2006 sententzia aplikatu zizuten. Nola hartu zenuen? Kolpe bat izan zen niretzat, baina ez drama bat. Nolabait, barruan zaudenean, inkontzienteki zure burua horrelako zerbait gainditzeko prestatzen joaten
Monika Del Valle/Argazki Press
«Kate beraren barruan maila ahulena kolpatzen saiatzen dira, kasu honetan, presoak dira horiek» zara. Min egiten du, noski, baina adorearekin egin behar zaio aurre. Badakizu mendeku politika baten ondorio dela, baita legez kanpo dagoela ere, ez daukala inongo oinarri juridikorik. Herrialde demokratiko batean horrek ez du lekurik, baina kate beraren barruan maila ahulena kolpatzen saiatzen dira, kasu honetan, presoak, haiek baitira babesgabeenak. Hala ere, nik modu honetan hartu nuen: gol bat sartu didazue, baina oraindik partida jokatzen jarraitu behar dut. 2009ko apirilean utzi zenuen azkenengoz espetxea. Momentu latza izan zen hura. Herrera de la Manchan sekulako egurra eman ziguten, fisikoki, urte asko eman ditut lau pareta artean...Baina inoiz egin didaten min handiena modulutik irten nintzenean izan zen. Lander Ma-
ruri, Raul Ibañez edo Kitxuk nola agurtzen ninduten ikustean arima desegiten ari zitzaidala nabaritu nuen. Ni kideak atzean utzita atera behar izatea zinez gogorra egin zitzaidan. Zure familiakoak bihurtzen dira han barruan. Nolakoa izan da zure ingurune naturalean lur hartzea? Ez da erraza. Beste mundu batean bizi izan zaren sentsazioa duzu. Argiak piztuta uzten nituen, ateak zabalik, txorrota ere emanda... Bikotekidearekin elkarbizitza hori ez da batere samurra hasiera batean. Errepidea gurutzatzeko ere bi aldetara mila aldiz begiratu behar nuen, abiadura/distantzia ez baituzu kontrolatzen urtetan espazio irekietan egon ez izanaren ondorioz. Edozein unetan atxilotuko zaituzten arriskua duzu. Badakite nire egoera tortura bat dela. Nik argi daukat barrura joango naizela, ez dakit hemendik ordubetera, bi astera edo sei hilabetera. Baina nik neure herrian gelditzea erabaki dut. Pertsona bakar bat naiz estatu baten kontra, eta galtzeko aukera guztiak dauzkat, baina jaio nintzenetik izan naiz borrokalaria. Hau nire aberria da. Ez naiz joango, ez ezkutatuko, eskuburdinak jarrita eraman beharko naute hemendik.•
Begoña Bilbao eta Lourdes Velez, Jon Bilbao preso politikoaren senideak, Bilbon.
Ebakuntza egiteko Euskal Herrira ekarri zuten.Azarotik Basaurin dago.Bere iloba Juleni «bera momentu oro nola egongo den» ez jakite hori egiten zaio gogorren. «Ondo egongo al da? Azkenean ez dakizu...».«Guk telefono dei baten bitartez momentuan harrapatu ahal izango bagenu, beste gauza bat izango litzateke,izan ere,ahotsean ere nabaritzen da nola dagoen», dio Mari Terek. Aramaiokoari ere 197/06 sententzia ezarri zioten eta datorren urtean du irtete data ezarria. Estatuak berak sortutako legeak ez dituztela errespetatzen salatu du Mari Terek,eta oraindik ere sinesgaitz egiten zaio irteera data horren helduera. «Sinistu ere ez dugu egiten urtebete pasatxo barru hemen egon daitekeenik,hementxe –eskua mahai inguruko aulkian ezarrita– beti lekua libre dago». Nebaren umore handiaz ere hitz egin digu eta, hark kontatzen dienez,«espetxeko ateko giltza errekara bota zuten, eta orain hori aurkitu arte egon beharra dut kartzelan». Argi daukate biek Estatuak ez duela senidea kaleratzerik nahi. «Gauza beragatik ezin dute berriz epaitu. Ez dago legeez jakin beharrik, ez da epaile izan beharrik egiten ari direna legez kanpokoa
dela jakiteko. Bistan dago». Egoera honen aurrean «inpotentzia» omen da ingurukoei lehen mailan azaleratzen zaien sentimendua. «Ahal duzun gehiena egiten duzu zuk,baina inon ez zaituzte kontuan hartzen», dio Julenek. «Han gure daue eukitzea, han», ondorioztatu du Mari Terek bere begietan urtetako borrokaldi etengabeak islatzen direla.
Bilbao, i raila iritsi bitar tean Aramaiotik Erandiora. Bilbon hartu gaituzte Jon Bilbao Mororen arreba Begoñak eta emazte Lourdes Velez Gortazarrek. 28 urte bete berri ditu espetxean
«Kalean baino denbora gehiago darama Jonek lau pareta artean preso. Bizitza lapurtu diote» Lourdes Velez
Marisol Ramirez/Argazki Press
Astrabudukoak, eta egun Alacant-eko Foncalent kartzelan dago. Euskal Herritik oso urrun dauden kartzeletan eduki izan dute beti Jon (1986-1988 tartean izan ezik, Langraitzen). Haren senideek Herrera de la Mancha, Puerto I, Sevilla, Tenerife, Algeciras edota Mallorcako espetxeetara egin behar izan dituzte bidaiak. Aipatutako azken espetxe horretatik ihes egiten saiatu zen 1991n beste kide batekin batera (Joxean Kortadi donostiarra,2004ean kaleratua) eta,horren ondorioz, presoen eskubide diren erredentzioak ere kendu zizkioten, kondena urte askoz luzatuz. Begoña arrebak bere amak bizi izan zuen sufrimendua mahaigaineratu du: «Gure ama herrixkako emakumea zen, bertatik inoiz atera ez zena, eta bat-batean semea preso sartu eta halako bidaiak egitea gogorra izan zen. Halere, adore handikoa zen eta pertsonalki borroka handia egin zuen. Zegoen tokian zegoela ere, hara joaten zen semea ikustera», oroitu du. Amaren ilusioa haren semea kalean ikustea ei zen, baina ezin izan zuen bete, eta zendu aurretiko bi urteak semea ikusi ahal izan gabe pasa zituen. 7K•11
Andregaiak, Lourdesek, espetxean ezagutu zuen bisitak egiten hasi zenean, familiako beste lotura bat dela medio. Biek ala biek amorrazioa sentitzen dute egoera ikusita. «Kalean baino denbora gehiago darama Jonek preso. Bizitza lapurtu diote, bizitza lapurtu diote...», dio Lourdesek penaz eta haserrez. Osasun arazoak pairatu izan ditu espetxean eta, nahiz eta ebakuntza egiteko Euskal Herrira ekartzen saiatu izan diren, eskaera behin eta berriz ukatu dietela salatu dute. Kosta egiten zaio Begoñari hainbeste urtetan sentitutakoa azaleratzea. Lourdesek bisita bat egiteak suposatzen diona kontatu digu: «Goizeko 07.00etan jaiki behar izaten dut. Gero, zortzi, batzuetan bederatzi ordu lan egin, autobusa hartu eta 11 orduko bidaia egin, presoa soilik 40 minutuz ikusteko. Gainera, bertara iritsitakoan askotan funtzionarioekin “borrokatu” beharra duzu; agian epaitegira joan salaketa ipintzera, itzuli, eta astelehenean, berriz lanera», kontatu du.Askotan, haserre itzultzen dela azaldu digu, hainbeste bidegabekeriarekin nazkatuta. «Senideei, gertukoa barruan izateak dakarren sufrimenduaz gain, ahal dituzten oztopo guztiak jartzen zaizkie», dio haserre. Adibidetzat jarri du Estatu espainoleko epaitegi batera salaketa jartzera joan zenekoa: «Miatu gintuztela salatu nahi nuen eta modu iraingarrian tratatu ninduten, ez nuela kartzela salatzeko eskubiderik esanaz; azkenean, Euskal Herrian jarri behar izan nuen salaketa». Begoñaren aburuz, preso politikoei eta beren inguruneari jartzen zaizkien oztopoak preso sozialei jartzen zaizkienak baino handiagoak dira, nahiz eta Estatuak ez dien preso politiko izaera onartzen. Bizipen pertsonalak badira ere, honelako egoerak senideen artean behin eta berriz gertatzen direla azaldu digu. Funtzionarioek ematen dieten tratu iraingarria sufrimendu eta oztopo kate horren beste koska bat besterik ez da bihurtzen. Bestalde, Lourdesek eta Begoñak herriko jendeagandik elkartasun handia jaso dute urte hauetan guztietan. «Astrabudukoek lan handia egin dute Jonen eskubideen defentsan, eta guri, familiari, babes handia eman digute. 12•7K
Algortako jendea ere oso ondo portatu da, eta hori eskertzekoa da zinez», dio Jonen arrebak jasotako elkartasuna eskertzeko hitzak falta zaizkiola. Datorren irailaren bukaeran du ezarria Jon Bilbaok espetxetik ateratzeko data. Onartu dutenez, urduritasun puntu bat sentitzen dute eguna
«Euskal preso politikoekin egiten ari direna mendeku politika baten baitan kokatu beharra dago» Maider Aginagalde gerturatzen ari dela ikustean. «Ez da erraza izango, gauzak asko aldatu baitira hainbeste urtean. Berak zarata handia dagoen tokietan ez duela egon nahi esan izan digu, ezta autobusean ibili ere! Bera kalean zegoen garaian autobusak beteta joaten ziren eta guztiak estu-estu; guk gauzak aldatu direla esaten diogu, baina berak ikusi arte...», azaldu du Lourdesek. Estatuak egoera honekin zer bilatzen duen argi daukate Bilbaoren senideek: «Suntsitu nahi gaituzte, Euskal Herrian hondoratu,baina ez dute ezer ez lortuko. Francoren garaian bezala gaude, baina “eskularru zuriarekin”. Halere, guztiak gora igo edo burua makurtzen dugun uneak iritsi behar du, baina uste dut ez dugula inoiz burua makurtuko». Lourdesen hitzak dira.
Susmo anker r ak Donostiako Alde Zaharrean jaioa, abuztuan 26 urte beteko dira Guardia Zibilak Jon Aginagalde Oiartzunen atxilotu zuenetik. Maider Aginagalde ilobak ezer gutxi oroitzen du ordudanik, 6 urte besterik ez zituelako, baina ondo ezagutzen du orduan pasatakoa. «Atxilotze unean osabarekin zegoen beste kide bat tiroz hil zuen Guardia Zibilak, eta osaba atxilotu egin zuten», azaldu digu. Espetxera bidali ostean,
Maider Aginagalde, Jon Aginagalde preso politikoa-
urte gehienak Andaluzian eman ditu preso. Gaur egun Alboloten, Granadako espetxean, dago donostiarra. Urte hauetan guztietan bai Maiderrek bai Lourdesek –Jonen arreba–, inguruko jendeak bezala, presoari haien maitasuna eta babesa erakustea izan dute xede. «Ez daude etxean, ez daude herrian, azken finean isolatu egin nahi dituzte eta guk, ahal dugun neurrian, isolamendu hori apurtzen saiatu behar dugu, ez daudela bakarrik eta beraiez harro gaudela jakin dezaten», dio Maiderrek. Horregatik, astero bisitak lotzen saiatzen dira. Elkar ikuste horietan, nahiz eta urte askoko kontua izan, beti ere «urduritasun puntu batekin» joaten
ren iloba, Donostian.
direla kontatzen du Maiderrek. «Ondo dagoela ikustean, izugarri pozten gara, baina joaten direnean...». «Inpotentzia, inpotentzia handia sentitzen duzu, hor utzi behar duzulako», gaineratu du Lourdesek. Nahiz eta presoa barrutik beti ondo dagoela transmititzen saiatzen den, Maiderrek argi dauka momentu txar eta onak bizi dituztela, «kanpoan bezala». Alderdi gogorrik bada, hori presoa bere senideen alboan ez egotearena da, baina Jonen ilobak askatasun gabezia ere jarri du mahai gainean: «Askatasuna oso behar garrantzitsua da, bai maila indibidualean, baita maila sozialean ere, eta askatasun hori ukatuta dugu bi alderdietatik. Oso gogorra da jakitea
zure senideak, ikaragarri maite duzun pertsonak, ez dituela ez bata ez bestea». Irteera data datorren abenduan du ezarria Jonek, baina 197/06 sententzia ezarriko dioten susmo sendoa dute, eta hala bere kondena urte gehiagoz luzatuko dutena. «Jonen andregaiari, Maritxu Uzkuduni, irteteko data baino bi egun lehenago iritsi zitzaion sententziaren jakinarazpena», oroitu du Maiderrek. «Ikusi dugu kolektiboko partaide guztiei ari zaizkiela kondena luzatzen; guk, oraingoz, ezin dugu horretaz hitz egin, baina gauza ez bada aldatzen...». Azken finean, preso politikoei aplikatzen zaien neurri berezi honekin «beldurra» eragin nahi dutela iritzi dio Maiderrek.«Euskal
Herri mailan gauzatzen diren borroka esparru guztiak mozten eta beldurra eragiten saiatzen ari dira, eta gure senideekin egiten ari direna mendeku politika baten barruan kokatu behar da». Iaz, maiatzaren 5ean, Ertzaintza Donostiako hainbat etxetara sartu zen goizaldeko ordu txikietan, Jon Aginagalderen egoera salatzeko balkoian jarrita zituzten oihalak kentzeko agintzera.Gertaera hori estrategia orokor baten baitan kokatzen du Lourdesek. «Maila guztietan egiten ari diren eraso horiek beldurra digutelako egiten dituzte, ikusten dutelako Euskal Herrian badela mugimendu indartsu bat, eta horrek beldurtu egiten ditu. Baina uste dut oso garbi oihukatu behar dela ez ditugula 7K•13
Biziarteko zigorra
E
uskal preso politikoak neurri berezien jopuntu izan dira urte askoan, nahiz eta Estatu espainolak nahiz frantsesak ez duten haien estatus politikoa ofizialki onartzen. Horren adibide da Auzitegi Goren espainolak 2006an kaleratutako 197/2006 sententzia, “Parot doktrina” delakoa. Horrekin presoak zigorra betetzeko eta erredentzioak zenbatzeko modu berri bat jarri zuen indarrean, kondena osoak bete ostean kaleratzear ziren preso politikoak kartzelan 30 urte bete arte mantentzeko xedearekin. Egun, 61 dira sententzia hori aplikatuta duten euskal preso politikoak. Horietatik 42 epaituak izan zirenean ezarritako zigor osoa betea dute eta, 197/2006 sententziaren ondorioz, kartzelan mantentzen dituzte preso. Beste hamabik sententziaren aplikazioaren jakinarazpena jaso dute haien zigor osoa oraindik bete gabe dutenean. Gainerako zazpiak kalean daude baldintzapean (etxean preso, edozein unetan atxilotuak izateko arriskuarekin...). Etxerat, euskal errepresaliatuen senide eta lagunen elkarteak, biziarteko espetxe zigorraren bidean emandako beste hainbat pauso ere jarri ditu mahai gainean. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) aurkako neurri guztien kontrol osoa gobernuen esku egoteko, epaitegiak zentralizatu izana salatzen du, bai eta euskal preso politikoen aurkako espetxe zigorrak luzatzeko eta eskubide urraketa berriak egiteko ezarritako lege aldaketak ere. Aldaketa horiei dagokienez, 1996. urtetik aurrera, Estatu espainolak Euskal Herriarekin duen gatazka politikoaren ondorioz atxilotutako euskal herritarrei ordura arte indarrean zegoen 1973ko zigor kodearekin ezartzen zitzaizkien kondenak baino luzeagoak aplikatzen hasi ziren. Gainera, 1996az geroztik gehienezko espetxe zigorraldia 30 urtetan mantentzen da, baina kode berri honekin epaitzen dituztenei erredentzioak lortzeko aukerak kendu egiten zaizkie. 2003an 1996ko zigor kodea erreformatu eta preso politikoen gehienezko zigorraldia 30 urtetik 40 urtera igo zuten. Estatu frantsesak ere euskal preso politikoen kondenak luzatzeko egindako lege aldaketak salatu ditu Etxerat-ek.
utziko, ez ditugula bakarrik utziko eta ez dituztela inondik inora isolatuko», baieztatu du Maiderrek.
Tr oi t iñ o : h i ru ren falta Alde Zaharretik gertu, Donostiako Intxaurrondo auzoko Mattin Troitiñok aita –Txomin–,osaba –Antton– eta anaia –Jon Joseba– ditu egun espetxean.Anaia duela bost urte kartzelatu zuten, aita eta osaba, aldiz, duela 23. «Bi urte nituen aita eta osaba espetxeratu zituztenean; beraz, esan dezaket biak kartzelan ezagutu ditudala. Bisitetan izandako hartu-emanetik sortutako erlazioa da gurea», azaldu digu. Hiru senitartekoak ikusteko ehunka kilometro egin beharra dauka hilabetero.
«Euskal gizarteak presio handia eragiteko ahalmena dauka, eta hori Europara eraman behar dugu» Mattin Troitiño
Mattin Troitiño, Donostian.
Txomin Bonxeko espetxean (Galizia) dago;Antton, Huelvan, eta anaia, berriz, Touloneko kartzelan, Estatu frantsesean. Hilean behin hiruretako bat ikustera joaten da, baina bisita aldetik arazo handirik ez omen du: «Presoen inguruan jende asko mugitzen da eta guri asko laguntzen digu bisitak antolatzeko garaian ere». Mattinen aitak 2006an bete zuen zigor osoa baina, Auzitegi Goreneko 197/2006 sententzia dela medio, 30 urteko zigorra ezarri diote. «Inpotentzia izugarria sentitzen duzu zure aitak hainbeste urte kartzelan eman eta gero, zigor osoa noiz beteko duen esperoan izan eta gero, bere espetxealdia luzatzeko erabiltzen dituzten trikimailuak ikustean», dio Mattinek. Haren hitzetan, «gogorra» da preso batek zigor osoa betetzen duen egunean bertan espetxean hamar urte gehiago egin beharko dituela jartzen duen orri bat jasotzea. Beste zenbait kasutan, ordea, «oraindik zigor osoa betea
izan gabe ere iritsi izan zaie notifikazio hori askori, ‘nahiz eta zure eguna iritsi den, ez zaitugu askatuko’ esanaz». Kartzelak bizitza duin bat egiteko oso baldintza kaskarrak ematen ditu,baina bere aitaren kasuan egunerokotasunean bere burua entretenituz zaindu egin dela azaldu digu. Margotzea du zaletasun handia Txominek, eta auzoan artista handitzat dute Intxaurrondokoa. Bestalde,ea noizbait kalean irudikatu dituen galdetuta, zera erantzun digu: «Askotan haien ongietorria irudikatu izan dut; amestu ere egin dut momentu hori, baina nik %99an espetxean ikusten ditut».Ez zaio gauza bera pasatzen anaiaren kasuan. Bere espetxeratzea asimilatzea zailago egin zaio, izan ere, aita eta osaba txikitatik ikusi izan ditu barruan, eta nolabaiteko «normaltasun» hori aldatuko dela irudikatzea zailago egiten zaio. «Maila horretan, ez didate beste errealitaterik erakutsi», argitu du. Berari, senide askori bezala, asko lagundu dio euskal presoak Euskal Herriratzearen alde jende ugari dagoela ikusteak. Bere hitzetan, «asko arintzen du errealitate hori, nahiz eta esan beharra dagoen egunerokoa norberak eramaten duela barruan berekin».Egoera inguruko jendearekin konpartitzea zaila ei da;nork bere buruarekin egin behar izaten du aurrera, baina jendea gai honen inguruan nola mugitzen den ikusteak, preso nahiz senideez nola arduratzen diren ikusteak, «konfiantza» ematen dio donostiarrari. Halere, senideek duten babes hori gauza askoren fruitua dela iritzi dio:«Kontziente izan behar gara zenbat urtetan izan den kolektiboa espetxeratua, baldintza ankerrenetan,baina zer nolako duintasunez jokatu izan duten beti». Bestalde, gaur egun preso politikoen inguruan instituzioek erakusten duten isiltasuna salatu eta Europa jartzen du jopuntuan: «Euskal presoak Euskal Herriratzearen inguruan,beren eskubideak aldarrikatzearen inguruan, sekulako utzikeria eta isiltasuna dago instituzioen aldetik, baina euskal gizarteak presio handia eragiteko ahalmena du eta oso garrantzitsua da senideok gure testigantza zuzena ematea, ingurukoei nahiz komunikabideei». Horren bidez, Europa mailan egin daitekeen presioan sinesten du, horrela,haien senideen eskubideei benetako bultzada emateko. 7K•15