Ostirala, 2013ko otsailaren 15a. XIX. urtea. 1.889. zenbakia. irutxulo.hitza.info
NABARMEN q 4
NABARMEN q 5
NABARMEN q 5
AUKERAN q 13
Udala
Azpiegiturak
Politika
Kantu Jira
Langabeek euskaraz ikas dezaten laguntzak aurreikusi ditu Bilduk
Egungo egoeran Metroa egitea «ezinezkoa» dela jakinarazi du Jaurlaritzak
Manifestazio bat egingo dute martxoaren 9an, gazte auzipetuen alde
Parte Zaharrean 900 kantuzale inguru bilduko dira bihar
Donostiako presoak etxetik 685 kilometrora daude, batez beste Etxeratek nazio biltzarra egingo du etzi Leioan; hiriko hainbat senide izango dira bileran, 71 donostiar baitaute espetxeratuta Oroitz Salegik 21 urte daramatza preso, eta familiak bertatik bertara pairatu du Espainiaren espetxe politika; «nahi genuke kalean ikusi, gu hil baino lehen», adierazi du aitak q2-3
«Justizia Administrazioan euskara arloan emandako aurrerapausua 0,001ekoa izan da» Elkarrizketaq 10-11
Luix Barinagarrementeria Abokatua
Munto baserriaren fatxada nagusia zutik utzi dute, oroigarri gisa
Oroitz Salegi presoaren guraso Rosa Gartzia eta Dodaka Salegi, euren Antiguako etxean. AGURTZANE ALTUNA
XVI. mendeko eraikina bota dute, aietearren etsipenerako; auzotarrek udalari eskatutakoa bete dute, eta zati bat mantendu dute eraitsi gabe q 6-7
Eraiste lanak. NAGORE KOCH
2 irutxuloko hitza 2013ko otsailaren 15a, ostirala
D Luze-zabalean
1.370 kilometroko joan-etorria astebururo Etxeraten nazioa batzarra igandean egingo dute; 71 donostiar daude kartzelan, etxetik 685 kilometroko batez besteko distantzira Aritz Sorzabal Etxeratek XII. Batzar Nazionala egingo du etzi, Leioako campusean. Elkartea osatzen duten euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunek 2012. urtearen balantzea egingo dute, eta aurrera begira landuko dituzten ildoen inguruan jardungo dira. Egunotan landutako ponentzia izango dute oinarri. Batzarraren atarian, Etxeratek Madrilgo eta Parisko gobernuek presoen arazoa konpontzeko ez dutela keinu bat bera ere egin salatu du. Izan ere, egoerak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta dagoeneko hamabost hilabete pasa diren ETAk armak uztea erabaki zuenetik. Iazko balantzeak egoeraren gordintasuna agerian uzten du: hamasei euskal presori bizi osorako espetxe zigorra aplikatu zieten iaz; gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presok espetxean jarraitzen dute; eta 606 presotatik 587 lagunek sakabanaturik jarraitzen dute. Antton Troitiño, Ingalaterran Hiriko datuei dagokienez, 68 preso donostiar daude Espainiako eta Frantziako espetxeetan, eta beste bat, Antton Troitiño, South Littleton hiriko kartzelan (Ingalaterra). Beste bi, aldiz, etxean dira preso: Belen Gonzalez eta Juan Jose Rego. Euskal Herriko espetxeetan ez dago donostiarrik; ez Martuteneko kartzelan, ez Basaurin, ez Iruñean eta ezta Zaballa Araban ere. Hortaz, sakabanaketa politikaren biktima dira euskal presoak eta euren senide eta lagunak. Hori dela eta, asteburu batean bai eta bestean ere, senideak errepidera irtetzen dira kartzelara joateko, bisitan. Datuek ez dute gezurrik esaten: Guztira, Donostiako presoen senideek eta lagunek 48.635 kilometro egiten dituzte joateko eta 48.635 kilometro itzultzeko, astebururo; 97.270 kilometro orotara. Edo gauza bera dena, munduari bi bira eta erdi ematen diote astero bisitak egin ahal izateko. Hain zuzen ere, batez beste, etxetik 685 kilometrora dago espetxeratutako preso donostiar bakoitza. Hala, 1.370 kilometroko joan-etorria egin behar dute astebururo presoa bisitatzeko. Sarritan berrogei minutuz bakarrik ikusteko, hamahiru ordu baino gehiago pasa behar dituzte errepidean; goizean goiz esnatuta, gehienetan. Nekea, auto istripu arriskua –16 senide hil dira errepidean– eta odoluste ekonomikoa dira sakabanaketaren ondorio nagusienetakoak. Etxeratek 2010. urtean argitaratutako txosten baten arabera, batez besteko gastuari dagokionez, fami-
lia bakoitzak 400 euro inguru behar ditu astero haien senidea bisitatzeko; hilero 1.600 euro lirateke eta urtero, 19.000 euro. Sakabanaketa ez ezik, espetxe politikak ere beste ondorio batzuk ditu: Parot doktrinaren aplikazioa, kasu. Donostiar hauei luzatu diete zigorra orain arte: Jon Aginagalde, Txomin Troitiño eta Antton Troitiñori. Parte Zaharrekoak 29 urte daramatza preso, eta intxaurrondotarrek 26 urte. Euskal presoei aplikatzen zaien beste salbuespeneko neurri bat baldintzapeko askatasunaren ukatzea da. 132 euskal preso politikok, zigorraren 2/3 edo 3/4ak beteta izan arren, preso jarraitzen dute, aske egon beharko luketen arren. Zenbait donostiar daude zorigaiztoko zerrenda horretan. 1asorzabal@hitza.info
Jazint Ramirez aske geratu zen iaz. Irudian, besarkada bat jasotzen, Egian egindako ongi etorrian. HERRIRA
G Preso donostiarren zerrenda PARTE ZAHARRA Jon Aginagalde. Albolote (Granada), 870 kilometrora. Iñigo Albisu. Botafuego (Algeciras), 1.099 kilometrora. Asier Coloma. Daroca (Zaragoza), 340 kilometrora. Julen Etxaniz. Albocasser (Castello), 630 kilometrora. Arkaitz Landaberea. Mansilla (Leon), 370 kilometrora. Faustino Markos. Herrera de la Mancha (Ciudad Real), 630 kilometrora. Iurgi Mendinueta. Fleury Merogis (Frantzia), 800 kilometrora. Mikel San Argimiro. Caceres, 660 kilometrora. Kandido Sagarzazu. Murtzia, 800 kilometrora. ALTZA Juan Carlos Estevez. Muret Seysses (Frantzia), 329 kilometrora. Asier Garcia. Badajoz, 785 kilometrora. Urko Labaka. Lyon Corbas (Frantzia), 800 kilometrora. Arkaitz Rodriguez. Logroño (Errioxa), 193 kilometrora. AMARA Arkaitz Agote. Huelva, 870 kilometrora. Miguel Benaito. Botafuego (Algeciras), 1.099 kilometrora. Oskar Cadenas. Murtzia, 800 kilometrora. Jagoba Codo. Albocasser (Castello), 630 kilometrora.
Josetxo Etxeberria. Daroca (Zaragoza), 340 kilometrora. Sergio Garcia. Zuera (Zaragoza), 300 kilometrora. Sergio Lezkano. Castello, 630 kilometrora. Maitane Sagastume. Curtis Teixeiro (A Coruña), 650 kilometrora. Igor Suberbiola. Fleury Merogis (Frantzia), 800 kilometrora. Asier Tapia. Huelva, 1.000 kilometrora. Mikel Vargas. Dueñas (Palencia), 301 kilometrora. Iker Beristain. Castello, 630 kilometrora. Belen Gonzalez. Etxean preso. Xabier Salutregi. Burgos, 218 kilometrora. Urtzi Etxeberria. La Sante (Frantzia), 817 kilometrora. Iñaki Imaz. Soto del Real (Madril), 410 kilometrora. Xabier Tximeno. Villena (Alacant), 700 kilometrora. AÑORGA Gurutz Agirresarobe. Sevilla, 915 kilometrora. BIDEBIETA Juan Carlos Iglesias. Villena (Alacant), 700 kilometrora. Jon Zubiaurre. Puerto (Cadiz), 1.030 kilometrora. EGIA Harriet Agirre. Moulins-Yzeure (Frantzia), 700 kilometrora. Oihana Agirre. Brieva (Avila), 493 kilometrora. Jose Mari Dorronsoro.
Puerto (Cadiz), 1.030 kilometrora. Armando Legaz. Albolote (Granada), 870 kilometrora. Ainhoa Mujika. Albolote (Granada), 870 kilometrora. Juanan Olarra. Albolote (Granada), 870 kilometrora. Jon Salaberria. Fleury Merogis (Franzia), 800 kilometrora. Karlos Trenor. A Lama (Pontevedra), 750 kilometrora. GROS Eneko Aizpuru. Albolote (Granada), 870 kilometrora. Lierni Armendariz. Aranjuez (Madril), 496 kilometrora. Xabier Balerdi. Herrera de la Mancha (Ciudad Real), 630 kilometrora. Iñaki Cañas. Alcolea (Cordoba), 840 kilometrora. Galder Cornago. Fleury Merogis (Frantzia), 800 kilometrora. Fernan Elejalde. Puerto (Cadiz), 1.030 kilometrora. Aratz Estonba. Ocaña (Toledo), 500 kilometrora. Ander Mujika. Bourg-en-Bresse (Frantzia), 837 kilometrora. Julen Mujika. Villefranche sur Saone (Frantzia), 796 kilometrora. Oier Oa. Bois d’Arcy (Frantzia), 813 kilometrora. Josu Ordoñez. Puerto (Cadiz), 1.030 kilometrora. INTXAURRONDO Ekaitz Agirre. Clairvaux (Frantzia), 962 kilometrora. Alfonso Castro. Puerto (Cadiz), 1.030 kilometrora.
Aitor Elizaran. Fleury Merogis (Frantzia), 800 kilometrora. Txuma Lopez. Ocaña (Toledo), 500 kilometrora. Sara Majarenas. Mansilla (Leon), 370 kilometrora. Anartz Oiartzabal. Villabona (Asturias), 400 kilometrora. Mikel Orbegozo. Badajoz, 747 kilometrora. Juan Jose Rego. Etxean preso. Jon Troitiño. Murtzia, 800 kilometrora. Txomin Troitiño. Curtis-Teixeiro (A Coruña), 650 kilometrora. Antton Troitiño. HMP Long Lartin (Ingalaterra), 1.249 kilometrora. ANTIGUA Mikel Albisu. Lyon (Frantzia), 800 kilometrora. Itxaso Guemes. Foncalent (Alacant), 800 kilometrora. Juan Carlos Herrador. Ocaña (Toledo), 500 kilometrora. Sebas Lasa. Huelva, 1.000 kilometrora. Oroitz Salegi. Mansilla (Leon), 370 kilometrora. Alfontso Sebastian. Valladolid, 310 kilometrora. LOIOLA Garikoitz Pascual. Logroño (Errioxa), 193 kilometrora. MARTUTENE Asier Arzalluz. Sevilla, 983 kilometrora. * ITURRIA: ETXERAT
2013ko otsailaren 15a, ostirala irutxuloko hitza 3
D
Luze-zabalean Oroitz Salegik 21 urte daramatza kartzelan. Duela sei hilabete semea izan du Lierni Armendariz presoarekin eta ez du oraindik ezagutu. Senideak etsita eta ernegatuta daude.
Espetxe politika gupidagabea Kattalin Miner roitz Salegi presoaren kasua duela hilabete batzuk larritasunezko ohiartzuna hartzen hasi zen. Hain zuzen ere, euskal preso donostiarrak, seme bat izan du Lierni Armendariz presoarekin. Kontua da haurrak jada sei hilabete beteko dituela eta aitak oraindik ezin izan duela semea ezagutu. Izan ere, Armendariz, haurra jaio baino bi hilabete lehenago, Aranjuezeko espetxera aldatu zuten eta segurtasun neurriak argudiatuta, oraindik ezin izan dute ez senar-emazteak, ez aitasemeak elkar ikusi. Salegiren guraso Dodaka Salegik eta Rosa Gartziak haien etxean hartu du IRUTXULOKO HITZA, semeak eta haiek ere bizitakoa kontatzeko asmoz. Semeaz gain, hontaz eta hartaz aritu da Dodaka Salegi.
O
Sei hilabete zain Egoeraz galdetuta, semeaz mintzo da Salegi; «Oroitz ernegatuta dago, eta eskerrak ernegatuta dagoen», azaldu du. Izan ere, emaztearengandik banadu zutenetik, Oroitz Salegik ez du errekurtso eta eskariak egitetik utzi, nahiz eta ezezko erantzunak besterik ez dituen jaso. Beste aldea ere gogorra dela azaldu du Dodakak, izan ere, Armendariz semearekin badago ere, zain egotea besterik ez duela iritzi du; «eta hori oso gogorra da, ezer ez egin ahal izatea», azaldu du. Beraiengatik galdetuta, emazteari begiratu dio Dodaka Salegik: «Amona izorratuta dago; egunero negarrez, pentsatzen hasten da ez diotela uzten aitari semea ikusten... Sufrikarioa ikaragarria da», esan du. Denborak aurrera egiten duela argi du Dodaka Salegik, eta indarrez hartzen ditu datozenak; «nik andreari esaten diot ba lasaitzeko, pasako dela, aldatuko dela egoera, hau ez dela horrela betirako egongo...», azaldu du; «baina noski, gu ere ez gara betirako hemen egongo», gehitu du.
Aiton-amonek izan zuten txikia ezagutzeko aukera; «guk bai, behin ezagutu genuen, baina ezin dugu haraino joan. Amona dagoen bezala, hiru egun behar ditugu joan eta etorri egiteko. Hemendik Iruñera, han trena Madrila, Madrildik Aranjuezera, gero kartzelara... gehiegi da guretzat. Diru pila bat eta denbora pila», azaldu du.
Rosa Gartzia, bilobaren argazkiarekin. AGURTZANE ALTUNA
Hala ere, onartu du etorkizunari begira, badirela esperantza zantzu batzuk; « orain Estrasburgora begira gaude. Han aurrera ateratzen bada Parot doktrinaren aurkako lege hori ikusi beharko da. Baina hala ere, hauek ez diote inori kasurik egiten, badakigu», azaldu du. Argi du legea ez dela denontzako berdina, eta broma egin du: «Nik gauza bat esango dizut: Urdangarin ez da kartzelara joango, hori ziur izan; eta noiz aterako den gurea? Nahi dutenean», esan du.
Sakabanaketa, adina, istripua Semea abenduan bisitatu zuten azkeneko aldiz. Salegi, Leoneko Mansilla espetxean dago; «Oroitz azkenekoz abenduan ikusi genuen, nik ezin dut hainbeste kilometrotan kotxea gidatu», kontatu du.
‘‘
Guretzako sufrimentu handiena da, adinagatik, ezin dugula bisitan joan» «Ez dakigu zenbat geratzen zaion barruan, hori oso gogorra da. Gogorrena agian» DODAKA SALEGI Oroitz Salegi presoaren aita
Duela 21 urte atxilotu zuten semea Ipar Euskal Herrian, eta lehenengo urteak Parisen igaro zituen preso. Aitak ondo gogoratzen ditu urte haiek: «Parisera astero joaten ginen. Gainera, garai hartan, jende asko harrapatu zuten eta autobusean lotarako ezin izaten genituen oheak jarri, bete-beteta joaten zelako». Gainera, erretiroa urtebete lehenago hartu zuela azaldu du: «Nik lana utzi nuen, nolabait, bisitengatik; erretiroa hartu nuen urte bat lehenago, zeren Parisera joaten ginen bisitan, eta enpresan ez ibiltzeagatik beti egunak eta baimenak eskatzen», kontatu du. Egun, sakabanaketak eragozten diela bisitan joatea argi du, baina, are gehiago, ondo gogoratzen du duela urte batzuk izandako istripua ere: «Orain dela hiru edo lau urte ezbeharra izan genuen. Kotxea galdu genuen, eske-
Rosa Gartzia eta Dodaka Salegi, solasean. AGURTZANE ALTUNA
rrak gu libre atera ginela», kontatu du. Ordutik autorik gabe ibili dira, orain arte; «auto hura bota eta, orduz geroztik, ez genuen besterik erosi; orain arte. Andrea gurpildun aulkian dabil eta bestela ezin dugu kalera atera», kontatu du. Semeak biloba ez ezagutzeaz gain, sufrikarioa haiek ere semea ezin bisitatu ahal izatea dela azaldu du Dodaka Salegik; «guretzako sufrimentu handiena da, adinagatik, ezin dugula bisitan joan. Nahi genuke kalean ikusi, gu hil baino lehen», esan du. Etorkizuna eta Parot doktrina Etorkizunaz hitz egiteko arazorik ez duela azaldu du Dodaka Salegik, nahiz eta onartu etorkizuna bera ilun ikusten duela: «Ez dakigu zenbat geratzen zaion barruan, hori oso gogorra da. Gogorrena agian. Lau urte eta erdi Parisen eman zituen, gero bestea Espainian. Ez dakigu han betetakoak balio duen hemen. Badakigu gauza beragatik zegoela han, baina hauek nahi dutena egiten dutenez...», azaldu du. «Beno eta gero dator Parot legea. Beldur handia ematen du horrek», onartu du.
‘‘
Guda hau ez da izan beraiek dioten bezala; arrazoi politikorik gabeko guda, alegia» «Nekatuta gaude bai, baina, beno, niri amorru asko geratzen zait oraindik» DODAKA SALEGI Oroitz Salegi presoaren aita
Semeak etorkizuna nola ikusten duen galdetuta, honakoa kontatu du: «Abokatuak esan zigun behin Oroitzek jada hiru laurdenak beteak zituela, eta Oroitzi, ez ilusiorik, ez ezer ez zion egin. Badakigulako gure kasuan ez duela ezertarako balio hiru laurdenak betetzeak. Gainera, esan bezala, gero Parot sartu eta dena izorratzen dute», kontatu du. Itxaropenari buruz galdetuta, nahikoa etsita azaldu da Dodaka Salegi: «Nik itxaropenik ez daukat, zeren eta ikusten ari garenarekin ez dut ezer sinesten jada», esan zuen.
Biktimak dituen guda bat Bestalde, zer eskatu eta zer espero duten galdetuta, barruan duten indar hori azaldu du Dodaka Salegik: «Nekatuta gaude bai, baina, beno, niri amorru asko geratzen zait oraindik. Nahiko genukeena izango litzateke Oroitz eramatea semea ezagutzera. Guretzako txanpainarekin ospatzeko moduko gauza bat izango litzateke», esan du irribarre eginez. Presoen eta egungo egoerari buruz ere aritu da Dodaka Salegi: «Nik egoera honetan eskatuko nukeen bakarra amnistia da. Zeren eta merezi da dagoeneko. Guda hau ez da izan beraiek dioten bezala; arrazoi politikorik gabeko guda, alegia», adierazi du argi eta garbi. Senideen inguruan ere egiteko asko dagoela iritzi du, izan ere, alde batera utzita sentitzen direla azaldu du; «sufritzen ari garen hau ez du inork ulertzen, hemen dirudi biktima bakarrak daudela. Baina gu ere biktimak-edo gara», esan zuen. Bere lekukotasunarekin amaitzeko, hainbatetan errepikatutako galderak adierazi ditu: «Zergatik ez daude hemen? Zergatik hainbeste denbora? Ezin da hori oraindik ulertu». 1 kminer@hitza.info