Hilabetekaria 2017 iraila
Iraila Kronika Irailaren 24an atera zen espetxetik Ventura Tome Tafallako euskal preso politikoa. Arrazoia? Larriki gaixo dagoen pertsona dela eta espetxeak ez dituela betetzen, duen gaixotasuna artatzeko baldintza minimoak. Askatasuna 20 hilabetetako atzerapenarekin iritsi da. 20 hilabete eta metastasi bat berandu. 2013ko urtarrilean prostatako minbizia antzeman zioten baina, aurten, tumore berri bat agertu zitzaion; birikan hain zuzen. Baina, ez hori bakarrik. Birikako tumorea antzeman eta sei hilabete igaro behar izan ziren, Ventura eta senitartekoei komunikatu zieten arte. Hau da, sei hilabetez ezkutatu egin zioten bigarren minbizi bat zuela. Espetxeetako arduradunek gaixotasun larriak espetxean normaltasunez artatuak izan daitekeela dioten bitartean, Venturaren istorioak argi eta argi uzten du espetxeak ez dituela baldintza minimo hauek bermatzen. Lehen minbiziarekin, adibidez, kimioterapia saioak eskuburdinekin eman zizkioten Venturari. Ura behar zuenean ukatu egiten zioten. Trasladoetan probokazioak etengabekoak izan ziren. Honek guztiak mahaigaineratzen du espetxea ez dela, inolaz ere ez, inolako gaixotasuna tratatzeko lekua. Ezin esan dezakegu Ventura aske egon izan balitz, bigarren minbizia ezin izango zuenik izan baina, minbizia artatzean pairatutako baldintzako halabeharrez okertu dute egoera eta ez dute, inolaz ere ez, hobekuntzan lagundu. Bigarren minbizi bat pairatzen ari zela ezkutatu izanak, gainera, gaixotasunaren jarraipena oztopatu besterik ez du egin. Ventura askatu eta gutxitara, larriki eri dagoen Ibon Iparragirreri, ostera, espetxealdi arindua ukatu zaio. Gainera, hirugarren preso politiko bati ere, bere osasun eskubidea urratu zaio, berriz ere. Jose Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarrari, bihotzeko ebakuntza egin zioten Oviedon. Familiari ez zioten ostera presoa bisitatzen utzi. Ez ospitalean ezta espetxean ere. Gaixo dauden presoak ez kaleratzea osasun eskubidearen erabateko urraketa suposatzen du. Sufrimendua luzatu eta eskubideak urratzen dituen erabakia da bai gaixo dagoen pertsonarentzako baita bere senideentzako ere; heriotz kondena ezartzen zaielako batetik eta, mendekua delako finean. Dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Eskubideen urraketa sistematiko ahalbidetzen duen politika honek 25 urte daramatza martxan. Bere ondorioak biderkatu besterik ez dira egiten gainera. Urrunketa, bakartzea, irainak, murrizketak eta neurri bereziak dira euskal preso politikoen eguneroko ogia. Egungo espetxe politikak epaileek jarritako zigorrei zigor erantsi bat ezartzen die presoei baina, ez bakarrik presoei senide eta lagunak ere mendeku horren jomugan gau-
2
delako. Ekonomikoki, psikologikoki eta sozialki zigortzen gaituztelako alegia. Urteko bederatzigarren istripua 2014ko istripurik larriena izan da, eta astebururo, bisitetara dugun eskubidea izateko, senide eta lagunok dugun pagatu beharreko mehatxua hau da; hurrengoko istripua gurea izan daitekeela. Asteburu guztietan ematen den txantai politiko honek izkutuan duen txantai politikoa agerian geratu zen, berriz, iragan irailaren 26an Gasteizko Osoko Bilkuran. Etxeratek, dispertsioak eragindako urteko bederatzigarren istripuaren ostean mozioa aurkeztu zuen euskal presoen euskal herriratzea eskatuz. PPk eta PSEk ostera, euren bozkak batu zituzten mozioa bertan behera uzteko. Etxeratek dispertsioak duen zigor erantsia bertan behera uzteko eskaria luzatzen zien bitartean, PSEk irteera indibidualei men egiten zien, Nanclares bidea aintzat hartuta; eskubideen etengabeko urraketaren alde eginez. PP eta PSEk sufrimenduaren alde egin ziuten berriro ere; giza eskubideak baldintzen pean jartzearen alde.
3
Dispertsioa 476 euskal preso politikoak 469 euskal preso politiko 76 espetxetan sakabanatuta 365 euskal preso politiko espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta 97 euskal preso politiko frantziar estatuko 28 espetxetan sakabanatuta 5 euskal preso politiko Euskal Herriko 3 espetxetan Euskal preso politiko 1 Ingalaterran Euskal preso politiko 1Portugalen 7 euskal preso politiko gaixo larri espetxe arinduan
64 euskal preso politiko Euskal Herriatik 1.100-1.000 Kmtara dauden espetxeetan 123 euskal preso politiko Euskal Herriatik 990 - 800 Kmtara dauden espetxeetan 171 euskal preso politiko Euskal Herriatik 790 - 500 Kmtara dauden espetxeetan 37 euskal preso politiko Euskal Herriatik 490 - 400 Kmtara dauden espetxeetan 67 euskal preso politiko Euskal Herriatik 400 km bainan gutxigora espetxeratuak
ยก
Adin txikiko 8 ume, 3 urte beherakoak , haien amekin Euskal Herritik 500 eta 540 kmtara dauden bi espetxetan
4
5
Destino aldaketa: Aranibar Almandoz, Joseba (Bera) Soto del Realetik , Herrerara Ezeiza Aierra, Axier (Hernani) Marseille les Baumettesetik , Tarasconera Errasti Goiti, Zuhaitz (Aretxabaleta) Marseille les Baumettesetik , Tarasconera Sirvent Auzmendi, Ekaitz (Zarautz) Marseille les Baumettesetik , Tarasconera Salaberria Sansinea, Jon (Donostia) Fleurytik , Alenรงonera Iruretagoiena Lanz, Luis (Tolosa) Fresnesetik , Alenรงonera Lauzirika Oribe , Karmelo(Barakaldo) Puerto de Santa Maria I-tik , Castello I-nera
Askatasunak: Alberdi Zubierrementeria, Ane Miren (Elgeta) Abuztuan atera zen Renneseko espetxetik, zigorra beteta Beroiz Zubizarreta, Andoni (Galdakao) Puerto de Santa Maria I-eko espetxetik atera zen Irailaren 09an zigorra beteta. Tome Queiruga, Ventura (Tafalla) Gaixo larria. Murcia I-eko espetxetik atera zen Irailaren 24an. Zigorraren suspensioarekin
Espetxeratzeak: Arina Etxarte, Xabier (Burlata) Loiolan atxilotua Irailaren 22an , Soto del Real Ramirez Cruz, Jazint (Donostia) Loiolan atxilotua Irailaren 22an , Soto del Real Robles Mtnez del Campo, Igarki (Gasteiz) Loiolan atxilotuta, Soto del Real Salinas Ijurko, Imanol (Burlata)Loiolan atxilotua Irailaren 22an, Soto del Real Tobar Eguzkiza, Irati Loiolan Atxilotua Irailaren 22an ,Soto del Real
6
Espetxeak Andoni Goikoetxea Gabirondo Fleuryko espetxean erasotua izan da Fleuryko espetxean dagoen enfermeriara doan pasilloan hainbat funtzionario egoten da normalean identifikazioa erakusteko. Astelehenean ostera, bakarra zegoen eta zegoena, lehenagotik Fleuryko euskal preso politikoek onartzen ez duten funtzionarioa zen. Ez da lehen aldia kideren bat erasotzen duela. Hori dela eta, Fleuryko EPPK-k ez du onartzen berarekin harremanik. Andoni Goikoetxea funtzionarioaren aurretik pasa zen enfermeriarantz, eta bere espetxe barruko nortasun-agiritan -identifikazioa- erakutsi arren, ez zen gelditu. Enfermeriako atera iristear zegoela, eskaileratan dagoeneko, funtzionarioa atzetik zuela ohartu zen eta txartela erakustera bera zegoen lekura itzultzeko esaten ari zitzaiola. Andonik aurrera jarraitu zuen eta iada enfermeriako atean, oraindik atea ireki gabe, funtzionarioak bi alditan bultzatu zuen. Goikoetxea funtzionarioaz “paso� egin nahian zebilen. Enfermeriako atea ireki egin zuten. Funtzionarioa atean jarri zen, Andoniri pasatzen ez uzteko. Andonik aurrera jarraitu zuen indarrez eta biek oreka galdu zuten, ia lurrera eroriz. Une horretan, enfermerian ziren bi funtzionario etorri ziren eta Andoni lurrera bota zuten baita immobilizatu ere. Lurrean zegoela, buruan bi ostiko eta bizkarrean beste pare bat jaso zituen eta lehen funtzionarioa (erasotzaileak), garrasika jarraitzen zuela ikusi zuen. Ez zuen minik. Lurrean menperatuta zegoela, txef bat etorri zen eta esposak jarri zizkion. Itxaron gela batetara eraman zuten eta minututara enfermeriako hitzordua egin zuen. Hori bukatu eta minutu gutxitara mitardera eraman zuten. Irailaren 10ean izan zuen komisioa eta 10 eguneko mitard zigorra jaso zuen, asteazkenean aterako dute. Egun, moduluan aurkitzen da dagoeneko, zigorra bete ostean.
7
Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iùaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara. Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baiezkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du. Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da – zigor ziegan-, norbait ekarri ala beharrean beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepa Arkauzek.
8
Marseillako espetxean trasladoaren zain eta borrokaldian zeuden euskal preso politikoak Tarasconera iritsi dira Zuhaitz Errasti eskoriatzarra, Asier Ezeiza hernaniarra eta Ekaitz Sirvent zarauztarrak hilabeteak pasa dituzte Marseillako espetxean Tarasconera eraman behar zituen trasladoaren zain.Hirurek zuten destino moduan Frantziako eki-hegoaldean dagoen espetxe hau, Euskal Herritik 750 kilometrotara. Arazoa, ostera, Marsellatik mugitzen ez zituztela izan da. Asier Ezeiza maiatzean eraman zuten Marseillara, ekainean, Zuhaitz Errasti eta, uztailean, Ekaitz Sirvent zarauztarra. Marseillako espetxean pairatu behar izan dituzten baldintzak oso txarrak izan dira bai elikadura aldetik baita bizi baldintzetan ere. Ez hori bakarrik, Marseillako espetxea destino ez zutenez, egonkortasunik ere ez dute izan. Hau da, euren eguneroko bizitza baldintzatuta egon da, besteak beste, preso gazteen moduluan egon direlako eta, egoera honek, adibidez, bisitak ere baldintzatu dizkie. Egoera baldintzatzeko borrokaldian abiatu zuten hiru euskal preso politikoek eta, mugitzen zitutzten arte mitard egoeran sartuko zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Borrokaldia abiatu eta gutxira mugitu dituzte.
9
Osasun eskubidea Espetxealdi arindua ukatu zaio larriki eri dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoari HIESArekin gaixo da Iparragirre aspalditik eta, epaia irten bitartean, hau da, 2011 urteko urritik 2014ko urtarrila bitartean, espetxealdi arinduan egon da baina, bat batean, Auzitegi Nazionalak erabakiarekin atzera egin eta espetxera bidali zuen Ibon. Espetxera bere osasun egoera hobetu ez bazen ere; espetxera, larriki gaixo egon arren.
Bihotzeko ebakuntza egin diote larriki eri dagoen Jose R. Lopez de Abetxuko euskal preso politikoari Senideek ezin izan zuten presoa ikusi ebakuntzaren ostean Taupada – markagailua jarri diote Jose Ramon Lopez de Abetxuko larriki gaixo dagoen gasteizko preso politikoari. Oviedon egin zioten ebakuntza, joan zen ostiralean pultsazioak oso baxu zituelako. Aurreko hilabetean esan zioten arabako preso politikoari ebakuntza egingo ziotela dituen arazo kardiologikoak direla eta, ostegunean, hilak 18, ingresatu zuten. Ostiralean sartu zuten ebakuntza-gelan eta, larunbatean, hilak 20, bidali zuten berriz, espetxera. Ospitaletik abisatu zuten familia –presoari ebakuntza egin behar ziotela deitu zioten- baina, ez zieten, ostera, presoa ospitalean bertan bisitatzen utzi. Familiak ezin izan zuen, hortaz, presoa bisitatu ez ospitalean ezta espetxean ere, aurreikusita zuten aurrez aurrekoa ezin izan zutelako egin. Jose Ramon Lopez de Abetxuko bazkaldu barik atera zuten ospitaletik espetxera bidean. Etxerat Jose Ramon eta bere senitartekoek pairatutako eskubide urraketa salatu nahi du. Larriki gaixo egon arren, espetxean eta dispertsatua mantentzen dute Jose Ramon; kalean beharko lukeen arren. Zitala da larriki eri dauden euskal preso politikoek Espainiko eta Frantziko Gobernuek duten jarrera; Osasun Eskubidearen kontrakoa erabat.
10
Senide eta lagunak Bederatzigarren istripua bisiten errepidetan urtearen hasieratik Irailaren 13an, Ugaitz Perez Zorrokieta presoaren hiru senidek larriki zauritu ziren Castellongo espetxetik bueltan zirenean, Euskal Herrian, Tuteran. Zaragoza bidean zihoan kotxe batek kontrola galdu, errai erdibitzailea kanpai bueltak ematen gurutzatu eta, euren erraian sartu zen. Kotxe horretan zihoan emakume batek bizitza galdu zuen ezbeharran. Jone Artola, larriki zaurituta, 12 egun egin ditu ospitalean, esternoian fisurarekin eta, hiru saihets eta humero hezurra hiru lekutatik apurturik. Ugaitz Perezen beste bi senideek ospitaletik pasa ostean etxera bidali zituzten kolpe eta min handien artean. Istripua larriena izan da urtearen hasieratik. Irailaren 18an eman zuen prentsaurrekoan, Etxeratek esaten zuen : "…hau argi eta garbi azaldu nahi dugu: dauden tokian daudela ere, gure senideak bisitatuko ditugula erabaki dugu. Senideak maite ditugu eta gure eskubidea da, baita haiena ere. Erabakia, beraz, gurea da, baina erantzukizuna ez. Senideak ikusteko eskubidea gauzatzeko astero ehundaka kilometro egiteko erantzukizuna eta bidaiak egiteko baldintzen erantzukizuna ez dira gureak. Mina egin beste helbururik ez duen espetxe politika hau indarrean jarri zutenei dagokie erantzunkizun osoa, oso-osorik. Eta arduradun politiko horiek bidaia luzeak egiteko baldintzak ezarri dizkigute: erlojuaren aurkako bidaiak dira eta askotan gauez egin beharrekoak. Gure lana eta bisitak egiteko ordutegiak ez dira bateragarriak, eta horren ondorioz, ez dugu beharrezko atsedena hartzeko astirik. Gure bidaiak bermerik gabe, tentsioz beterik eta presiopean burutzen dira. Eta hauxe adierazi nahi dugu ozenki: bidaiak ez ditugu egiten oporretara, lanera edo gozamen bila joateko, edo beste zereginik ez dugulako. Bidaiak halabeharrak horretaraturik egiten ditugu. Bidaia luzeak egiteko baldintzak guztiz egokiak dira honelako istripuak gerta daitezen, Euskal Herritik urruti dauden espetxeetarako bidaietan gure bizitza etengabe arriskuan baitago. Puerto, Algeciras edo Clairvaux-era joateko 12 orduko bidaia egin behar dugu, eta 12 orduko bidaia etxera itzultzeko. Estatuko errepideetan batetik bestera 25 urte eman ditugu jadanik, eta politika hiltzailea den sakabanaketak hamasei senide hil ditu. Sakabanaketa mendeku hutsa da, krudela da eta oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu, eta sakabanaketaren ondorioz 16 senide hil dira eta ehundaka zauriturik suertatu dira. 2014ko errepide istripuen bataz bestekoa ikaragarria da, bederatzi hilabete hauetan bederatzi istripu izan direlako"
11
Instituzioak Etxeratek dispertsioaren kontrako mozioa aurkeztu zuen Gasteizko Udalan Gasteizko PSEk dispertsioaren kontrako mozioaren aurka egin du Irailaren 26an, Etxeratek aplikatzen gaituzten espetxe politikarekin amaitzeko mozio bat aurkeztu zuen. Hasieran Etxeraten izenean Izaskun Abaigarrek hitza hartu zuen non Etxerat elkartea osatzen duten senideen perfila (anitza, ideologia zehatzik gabekoa eta sentsibilitate askotariako senideez osatuta) azaldu zuen. Egun horretako mozioaren zergatia, Jone Artolak pairatutako istripu larriarena alegia, zelan bizi den senide eta lagunen artean azaldu zuelarik. Astebururo errepikatzen den errealitate baten aurrean aurkitzen dira preso politikoen senide eta lagunak. Dispertsio politikak senideen eta lagunen eskubideen aurkako eraso zuzena delako. Era berean, 25 urte baino gehiagoz luzatzen ari den neurri politiko batez ari direla salatu zuen ere, zein lehen bait lehen amaitu behar den egoera baten inguruan hain zuzen. Osoko Bilkuran, bidaiatzea senideen erabakia eta eskubidea direla nabarmendu zuen. Istripuak eta gertatzen diren ezbeharrak ez dira, inolaz ere ez, senideen ardura, maila politikoan konpondu eta amaitu behar den egoera baizik. Horregatik, egoera hauekin guztiekin behingoz amaitzeko deia luzatu zuen Abaigarrek, Euskal Herriko instituzioetatik abiatu behar den zeregin bat dela azpimarratuz. Horregatik, Gasteizko Udaletik ere, mozioaren bitartez, dispertsioarekin amaitzeko eskaera zabaltzera gonbidatu zituen alderdiak. Osoko bilkuran zeunden 4 alderditik soilik 3k erantzun zioten Etxerat elkarteak proposaturiko testuari. - EH Bilduk hartu zuen hasieran hitza, non Kike Fernandez de Pinekok Dispertsio politikaren hainbat datu eta estatistika aurkeztu zituen (16 hildako errepideetan, 400 presotik gora 85 espetxeetan sakabanatuak, gastuak...) eta mozio hori alde bozkatzeko aitzakiarik ez zegoela defenditu zuen. - EAJk ere EHBilduren diskurtsoaren parera, oinarrizko giza eskubideak direla eta senideentzat karga osagarria eta zigor erantsia suposatzen duela azpimarratu zuen ere. Iturritzak defenditu bezala, "inoiz justoa izan ez den egoera izan bada, egungo kostestu politikoan are zentzugabekoagoa" dela esan zuen. - PPko udal taldeak ez zuen hitzik hartu nahi izan. - Gero, PSEren izenean Peio Lopez de Munainek testu bat irakurri zuen, non "ETAko militanteek irteera indibidualizatuak hartu beharko lituzketen" azpima-
12
rratu zuen, (Nanclares bidea ere gogoratu du) eta "PSEk espetxe politika horren malgutzea kontenplatzen" zutela esan ostera, "zuzeneko arduradunen esku" dagoela kudeaketa esan zuen. Hitz horien ostean, alde ez bozkatzea aukeratu dute bertako PSEko 4 zinegotziek. Beraz bigarren erantzunak emateko txanda zabaldu denean, Etxeratek, EHBilduk eta PNVk erantzun dute, PSEri zuzenduak gehienak, eta azken honek ez du berriz hitzik hartu. Bozkaketan beraz, PNVk eta EHBilduk aldeko bozka eman dute, eta mozioa ez da onartua izan PP eta PSEren aurkako bozkekin.
ETxERATEK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN TESTUA 1. Gure kezka azaldu nahi dugu Jone Artola Ibarretxek izandako istripuagatik, hemendik ia 600 kilometrora kokatutako Castell贸ko kartzelan preso daukan senide bati bisita egin ondoren Euskal Herria bidean zetorrela. Lehenbailehen senda zaiteztela opa dizugu, bai zu baita istripuko gainerako zaurituak ere; eta gure atsekabea azaldu nahi dugu ezbeharrean gertatutako heriotzagatik. Halaber, gogoratu behar dugu sakabanaketak dirauen 25 urteotan 16 senide hil dira Espainiako errepideetan. 2. Aldi berean, edozein Zuzenbide Estatu Demokratikori dagokion giza-eskubideekiko begirune zorrotzarekin bat eginik, indarreko legea betetzeko benetako pausoak eman daitezela eskatu nahi dugu, eta horren haritik, euskal preso guztiak euskal kartzeletara hurbil ditzala eskatu nahi diogu Espetxe Erakundeari, oraingo egoerak zigor erantsia ekar ez diezaien, ez haiei ezta haien senideei ere.
13
Ekimenak Suizatik, Woz Aldizkaria Irailean Suitzako talde baten bisita izan genuen Etxeraten. WOZ Suitzako aldizkariko 50 bat irakurleek elkartea bisitatu zuten eta, eurekin, gure senide eta lagunek pairatzen dituzten egoeren inguruan aritu ginen.
Argentinatik, “A Casa” Kolectiboa Mirta Fabre psikologa eta psikoanalista, Gloria Feirabend , psikologa eta Susana Etchegoyen , fisiatra medikoa, Euskal Herrira bisitan etorri ziren, euskal preso politikoekin eta haien senideekin harreman zuzena izateko asmoz . Aldez aurretik, haietako askorekin idatziz edo telefonoz harremanetan zeuden jada. Diktadura Argentiniarratik bizirik atera diren hiru lagun hauek, “A casa!” kolektiboko kideak dira. Euskal preso politikoez arduratzen den kolektiboa , bereziki, presio egoera larria jasaten duten euskal preso politikoekin , gaixo larriak , isolatuak edo umeekin preso dauden amak kasu. Ezin izan zuten preso gaixo guztiak bixitatzeko asmoa bete bainan bai, haien senideekin biltzea. Hau guztiaz gain, preso politiko gaixoen gaiarekin antolatutako mai inguru batean parte hartu zuten. Etxeratek eskertu nahi die haiei partikularrean eta A casa kolektiboari orokorrean, erakutsitako elkartasuna eta egiten ari diren lana itzela. Bihotz bihotzez mila esker!!
Elkarretaratzea Leioa Irailak EHUren ikasturte ofizialaren irekiera dela eta elkarreratzea burutu zuen Etxerat elkarteak ikasle, senide eta irakasleekin. Ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu zuen parte baita unibertsiateko autoritateek ere. Ikasle presoek EHU-n duten ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten.
14
Argazki galeria
15
Ugaitz Perez-en senideek istripua izan dute
Istripuaren ostean senideen prentsaurrekoa Galdakao
16
Urteko bederatzigarren istripuaren ostean Etxeraten prentsaurrekoa Bilbon
17
Woz Etxeratekin Hernanin
18
19
Kurtso berriaren hasierarekin elkarretaratzea egin du Etxeratek
20
SARE Historia egitera goaz
21
Asteburu bat gehiago, bidai ordu luzeentzat prestatuak
22
Etxean nahi ditugu!!
23
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Colectivo de presas y presos políticos vascos Collectif des prisonniers politiques basques
476
EUSKAL HERRIA: 8 BASAURI 1.Gogorza Otaegi, Aitzol
MARTUTENE 2.Agirre Goñi, Ekaitz 3.Codo Callejo, Jagoba 4.Maiezkurrena Urkizu, Juan Mari
ZABALLA 5.Martin Hernando, Txus
ESPAINIAR ESTATUA / ESTADO ESPAÑOL / ÉTAT ESPAGNOL: 365 A LAMA (Pontevedra) - 730 km
ARANJUEZ (MADRID-VI) - 500 km
CASTELLO II –ALBOCASSER - 590 km
1.Alonso Abad, Fernando 2.Arizkuren Ruiz, Jose 3.Bravo Maestrojuan, Josu 4.Herrera Vieites, Aitor 5.Ijurko Iroz, Hodei 6.Makazaga Azurmendi, Xabier 7.Marin Mercero, Iñaki 8.Martinez Ahedo, Gorka 9.Nieto Torio, Ruben 10.Olarra Agiriano, Joxe Mari 11.S Sebastian Gaztelumendi, Mikel 12.Berriozabal Bernas, Inma 13.Martinez Garcia, Idoia
40.Almandoz Erbiti, Mikel 41.Aranguren Urroz, Asier 42.Moreno Ramajo, Txabi 43.Garaizar San Martin, Nerea + umea 44.Majarenas Ibarreta, Sara + umea 45.Prieto Furundarena, Anabel + umea 46.Sanz Martin, Olga + umea
79.Aginako Etxenagusia, Asier 80.Aldasoro Magunazelaia,Ramon 81.Alonso Alvarez, Raul 82.Arri Pascual, Alvaro 83.Etxaniz Garcia, Julen 84.Iragi Gurrutxaga, Harriet 85.Karasatorre Aldaz, Juan Ramon 86.Markes Zelaia, Patxi 87.Perez Zorriketa, Ugaitz
BADAJOZ - 750 km
14.Campo Barandiaran, Jose Luis 15.Goieaskoetxea Arronategi, Eneko 16.Uranga Artola, Kemen
47.Del Hoyo Hernandez, Kepa 48.Fraile Iturralde, Gorka 49.Gabiola Goiogana, Andoni 50.Garcia Justo, Asier 51.Gonzalez Sola, Igor 52.Igerategi Lizarribar, Iñaki 53.Orbegozo Etxarri, Mikel 54.Sota Virto, Fernando 55.Ugalde Zubiri, Andoni
ALGECIRAS - 1.100 km
BRIEVA (Avila) - 470 km
17.Aginaga Ginea, Ibai 18.Albisu Hernandez, Iñigo 19.Arrieta Llopis, Mikel 20.Benaito Villagarcia, Mi Angel 21.Cristobal Martinez, Carlos 22.Fano Aldasoro, Unai 23.Garcia Sertutxa, Gorka 24.Gaztelu Otxandorena, J. Miguel 25.Loran Lafourcade, Gorka 26.Preciado Izarra, Jon Kepa 27.Sola Campillo, Aurken 28.Urizar de Paz, German 29.Egues Gurrutxaga, Ana Belen 30.Etxeberria Simarro, Leire
56.Agirre Garcia, Oihana
ALCALA MECO - 450 km
ALMERIA - 1.000 km 31.Arregi Imaz, Xabier 32.Arronategi Azurmendi, Kepa 33.Arruarte Santacruz, Garikoitz 34.Del Olmo Vega, Fernando 35.Ginea Sagasti, Josu 36.Goñi Lara, Luis 37.Krutxaga Elezkano, Iñaki 38.Viedma Morillas, Alberto 39.Yañez Ortiz de Barron, Iratxe
BURGOS - 210 km 57.Arriaga Ibarra, Jesus Felipe 58.Ezkerra Laspeñas, Ekaitz 59.Mendizabal Alberdi, Juan Maria 60.Salutregi Mentxaka, Jabier 61.Urrutia Gonzalez, Oier 62.Zurutuza Sarasola, Jose Antonio CACERES II - 650 km 63.Betolaza Vilagrasa, Gorka 64.Lima Sagarna, Iker 65.Olabarrieta Olabarrieta, J Mª 66.Olaizola Baseta, Aitor 67.Otegi Eraso, Andoni 68.San Argimiro Isasa, Mikel CASTELLO I - 590 km 69.Altable Etxarte, Jesus Mª 70.Cabello Perez, Andoni 71.Cano Hernandez, Pedro Maria 72.Gallastegi Sodupe, Orkatz 73.Larrea Azpiri, Zunbeltz 74.Lauzirika Oribe, Karmelo 75.Lezkano Bernal, Sergio 76.Otxoa de Eribe Landa, J. Angel 77.Zelarain Ortiz, Oskar 78.Igarriz Izeta, Marta
CORDOBA (Alcolea) - 810 km 88.Alonso Rubio, Iñaki 89.Calabozo Casado, Oskar 90.Cañas Carton, Iñaki 91.Gallaga Ruiz, Javier 92.Muñoa Arizmendiarrieta, Ibon 93.Perez Aldunate, Xabier 94.Polo Escobes, Sergio 95.Portu Juanena, Igor 96.Solana Matarran, Jon Igor 97.Usandizaga Galarraga, Xabin 98.Vidal Alvaro, Gorka 99.Perez Aristizabal, Eider CURTIS (A Coruña) - 650 km 100.Blanco Santisteban, Zigor 101.Borde Gaztelumendi, Joseba 102.Bravo Saez de Urabain, Zigor 103.Eskudero Balerdi, Gregorio 104.Gomez Ezkerro, Jesus Maria 105.Mariñelarena Garziandia, Luis 106.Murga Zenarruzabeitia, Andoni 107.Plazaola Anduaga, Alberto 108.Prieto Jurado, Sebastian 109.Salaberria Etxebeste, Emilio DAROCA - 360 km 110.Geresta Azurmendi, Ander 111.Gomez Gonzalez, Alberto 112.Olaizola Urien, Aitor DUEÑAS (Palencia) - 300 km 113.Karrera Arenzana, Asier 114.Lorente Aspiazu, Oier 115.Maruri Basagoitia, Lander 116.Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari
1
EL DUESO - 225 km 117.Arrieta Prz de Mendiola, Ismael 118.Diez Usabiaga, Rafael 119.Vicente Ugalde, Imanol ESTREMERA (MADRID VII) - 520 km 120.Gonzalez Gonzalez, Jon 121.Imaz Munduate, Iñaki 122.Otaño Labaka, Juan Ignacio 123.Alkorta Arrizabalaga, Urtza 124.Jacinto Garcia, Sonia FONCALENT (Alacant I) - 760 km 125.Badillo Borde, Irkus 126.Lujanbio Galparsoro, Xabier 127.Madina Etxebarria, Tomas 128.Mujika Zubiarrain, Garikoitz 129.Txokarro Zoko, Jorge 130.Uranga Salbide, Patxi 131.Coello Onaindia, Aitziber 132.Gallastegi Sodupe, Lexuri 133.Lasagabaster Anza, Olatz GRANADA (Albolote) - 870 km 134.Agote Cillero, Arkaitz 135.Aizpuru Giraldo, Eneko 136.Apaolaza Sancho, Iban 137.Barrios Martin, Jose Luis 138.Beaumont Etxebarria, Iñaki 139.Bilbao Solaetxe, Unai 140.Coto Etxeandia, Egoitz 141.Legaz Irureta, Armando 142.Lopez de Okariz, Unai 143.Miner Villanueva, Imanol 144.Olarra Guridi, Juan Antonio 145.Rodriguez Lopez, Asier (2) 146.Ugarte Lpez de Arkaute, Diego 147.Delgado Iriondo, Agurtzane 148.Mujika Goñi, Ainhoa HERRERA DE LA MANCHA - 620 km 149.Aranburu Muguruza, Xabier 150.Aranibar Almandoz, Joseba 151.Armendariz Izagirre, Iñaki 152.Askasibar Garitano, Mikel 153.Balerdi ibarguren, Xabier 154.Erostegi Bidaguren, Joseba 155.Gorostiaga Gonzalez, Pablo 156.Larretxea Mendiola, Joanes 157.Lopez Gomez, Jon 158.Marcos Alvarez, Faustino 159.Ruiz Jaso, Zigor 160.San Epifanio San Pedro, Felipe 161.San Pedro Blanco, Jon Mirena
HUELVA II - 1.000 km
MURCIA I - 830 km
162.Arginzoniz Zubiaurre, Aritz 163.Balerdi Iturralde, Juan Carlos 164.Besance Zugasti, Juan Carlos 165.Franco Martinez, Bittor 166.Garcia Gaztelu, Xabier 167.Garcia Jodra, Fernando 168.Lasa Mendiaraz, Sebastian 169.Lopez Anta, Angel 170.Maurtua Eguren, Aitzol 171.Olabarrieta Colorado, Iker 172.Ruiz Romero, Patxi 173.Zelarain Errazti, Julen 174.Bengoa Ziarsolo, Nerea 175.Gallastegi Sodupe,Irantzu 176.Txurruka Madinabeitia, Lurdes
207.Martinez Arkarazo, Gorka 208.Martinez del Campo, Oier 209.Novoa Arroniz, Jose Mari 210.Ramada Estevez, Fco Jose 211.Segurola Beobide, Joseba
JAEN II - 780 km 177.Aginagalde Ugartemendia, Beñat 178.Dominguez Atxalandabaso, Iñaki 179.Fresnedo Gerrikabeitia, Aitor 180.Garcia Aliaga, Aitor 181.Goienetxe Alonso, Iñaki 182.Sanpedro Larrañaga, Premin 183.SarasolaYarzabal, Mattin 184.Zapirain Romano, Iñigo 185.Bakedano Maidagan, Oihane 186.Ernaga Esnoz, Joxepa 187.Etxebarria Caballero, Beatriz LOGROÑO - 190 km 188.Aragon Iroz, Santiago 189.De Ibero Arteaga, Ekaitz 190.Etxaburu Markuerkiaga, Eneko 191.Otegi Mondragon, Arnaldo 192.Rodriguez Torres, Arkaitz 193.Saez de la Cuesta, Alicia MANSILLA (Leon) - 360 km 194.Araguas Jusue, Iker 195.Franco Gonzalez, Aitor 196.Gonzalez Endemaño, Jorge 197.Korta Carrion, Mikel 198.Landaberea Torremotxa, Arkaitz 199.Murga Luzuriaga, Francisco 200.Murga Luzuriaga, Isidro 201.Comes Arranbillet, Olga MONTERROSO (Lugo) - 640 km 202.Aiensa Laborda, Ibai 203.Aiensa Laborda, Mikel 204.Ibarra Izurieta, Bigarren 205.Lejarzegi Olabarrieta,Endika 206.Zubizarreta Balboa, Kepa
MURCIA II - 830 km 212.Andueza Antxia, Oier 213.Arietaleaniz Telleria, Iñaki 214.Arkauz Arana, Josu 215.Atristain Gorosabel, Javier 216.Cadenas Lorente, Oskar 217.Izpura Garcia, Mikel 218.Labeaga Garcia, Urko 219.Sagarzazu Gomez, Kandido 220.Troitiño Ciria, Jon 221.Garcia Montero, Ainoa 222.Mardaras Orueta, Oihana NAVALCARNERO - (MADRID IV) - 480 km 223.Alberdi Casanova, Egoi 224.Iparragirre Burgoa, Ibon 225.Lopez de la Calle Uribarri, Egoitz OCAÑA I - 520 km 226.Esnaola Dorronsoro, Aitor 227.Garcia Arrieta, Garikoitz 228.Gomez Larrañaga, Aratz 229.Herrador Pouso, Juan Carlos 230.Oiartzabal Ubierna, Anartz 231.Otegi Unanue, Mikel OCAÑA II - 520 km 232.Galarraga Godoi, Eneko 233.Garcia Mijangos, Jose 234.Gisasola Olaeta, Arnaltz 235.Lopez Gonzalez, Jesus Maria 236.Santesteban Goikoetxea, Iñaki 237.Trenor Dicenta, Karlos PUERTO I - 1.050 km 238.Almaraz Larrañaga, Agustin 239.Atxurra Egurrola, Julen 240.Castro Sarriegi, Alfonso 241.Elejalde Tapia, Fernando 242.Guridi Lasa, Iñigo 243.Gurtubai Sanchez, Sebastian 244.Gutierrez Carrillo, Iñigo 245.Lerin Sanchez, Jose Angel 246.Orbe Sevillano, Zigor 247.Ordoñez Fernandez, Josu 248.Saez Arrieta, Arkaitz 249.Urretabizkaia Saukillo, Jon 250.Zabalo Beitia, Xabier 251.Zubiaurre Agirre, Jon
2
PUERTO III - 1.050 km
TERUEL - 450 km
VILLABONA (Asturias) - 440 km
252.Agirrebarrena Beldarrain, Aitor 253.Alegria Loinaz, Xabier 254.Barreras Diaz, Oskar 255.Beobide Arza, Ibai 256.Bilbao Goikoetxea, Iñaki 257.Castro Zabaleta, Manex 258.Cotano Sinde, Aitor 259.Dorronsoro Malaxetxebarria, J.M 260.Enbeita Ortuondo, Joseba 261.Etxeberrria Garaikoetxea, J Mari 262.Gramont, David 263.Matanzas Gorostizaga, Jose Mª 264.Parot Navarro, Unai 265.Pastor Alonso, Daniel 266.Rey Urmeneta, Xabier 267.Zulueta Amutxastegi, Arantza
295.Ormazabal Lizeaga, Asier 296.Peña Balantzategi, Ibai
337.Bustindui Urresola, Alexander 338.Etxaniz Alkorta, Sebas 339.Intxauspe Bergara, Manuel 340.Lopez de Abetxuko Liki., Jose R. 341.Sadaba Merino, Javier
SEGOVIA - 410 km 268.Enparantza Agirre, Jon SEVILLA II - 910 km 269.Agirre Bernadal, Iker 270.Agirre Odriozola, Jabi 271.Agirresarobe Pagola, Gurutz 272.Arakama Mendia, Iñaki 273.Arriaga Arruabarrena, Rufino 274.Arzalluz Goñi, Asier 275.Etxabarri Garro, Juan Mª 276.Etxeberria Goikoetxea, Garikoitz 277.Goikoetxea Garralda, Jesus 278.Lebrero Panizo, Roberto 279.Vallejo Franco, Iñigo SORIA - 270 km 280.Arretxe Salbide, Mikel 281.Etxeberria Arbelaitz, Jose Antonio 282.Rodriguez Mallabiarrena, Josu 283.Sagardoi Lana, Xabier SOTO DEL REAL (MADRID V) - 410 km 284.Arina Etxarte, Xabier 285.Etxaburu Artetxe, Aitzol 286.Fuentes Villota, Raul 287.Lerin Sanchez, Iñaki 288.Narvaez Goñi, Juan Jesus 289.Ramirez Cruz, Jazint 290.Robles Mtnez del Campo, Igarki 291.Salinas Ijurko, Imanol 292.Alberdi Uranga, Itziar 293.Orkolaga Etxaniz, Aintzane 294.Tobar Eguzkitza, Irati
TOPAS (Salamanca) - 440 km 297.Askasibar Barrutia, Vicente 298.Astorkizaga Arriaga, Gaizka 299.Crespo Ortega, Jon 300.Etxeandia Meabe, Jose Miguel 301.Etxeberria Martin, Iñaki 302.Hernandez Sistiaga, Unai 303.Inziarte Gallardo, Juan Manuel 304.Lupiañez Mintegi, Gorka 305.Samaniego Curiel, Ekaitz 306.Ugarte Villar, Xabier 307.Arriaga Martinez, Josune 308.Linazasoro Lopez, Maitane VALENCIA II (Picassent) - 540 km 309.Azkona Dominguez, Ibai 310.Belasko Armendariz, Alex 311.Esnal, Juan 312.Mujika Dorronsoro, Juan Mari 313.Saenz Olarra, Balbino 314.Zubiaga Bravo, Manex VALENCIA III (Picassent) - 540 km 315.Azurmendi Peñagarikano, Mikel 316.Badiola Lasarte, Asier 317.Camacho Elizondo, Jose 318.Galarza Quirce, Luis Angel 319.Mardones Esteban, Asier 320.Merino Bilbao, Guillermo 321.Subijana Izquierdo, Juan Carlos 322.Urdiain Ziriza, Iñaki 323.Balda Arruti, Josune 324.Barbarin Iurrebaso, Ainhoa 325.Pedrosa Barrenetxea, Maite 326.Jauregi Amundarain,Oskarbi + umea 327.Mendizabal Mujika, Idoia 328.Oña Ispizua, Josune + Ioar umea 329.Otaegi Tena, Nahikari + umea
VILLENA (Alacant II) - 720 km 342.Aranburu Sudupe, Gotzon 343.Arregi Erostarbe, Joseba 344.Arrozpide Sarasola, Santiago 345.Berasategi Eskudero, Ismael 346.Goikoetxea Basabe, Arkaitz 347.Goitia Abadia, Oier 348.Iglesias Chouza, Juan Carlos 349.Tximeno Inza, Xabier 350.Vila Mitxelena, Fermin 351.Beloki Resa, Elena 352.Lizarraga Merino, Maria 353.Zuazo Aurrekoetxea, Maialen ZUERA (Zaragoza) - 300 km 354.Agirre Lete,Juan Luis 355.Bilbao Beaskoetxea, Iñaki 356.Bilbao Gaubeka, Iñaki 357.Egibar Mitxelena, Mikel 358.Etxeberria Sagarzazu, Kepa 359.Garces Beitia, Iñaki 360.Garcia Razkin, Sergio 361.Legina Aurre, Kepa 362.Martinez de Osaba Arregi, Igor 363.Mujika Garmendia, Francisco 364.Uribarri Benito, Asier 365.Zabaleta Elosegi, Jose Jabier
VALLADOLID (Villanubla) - 340 km 330.Amaro Lopez, Gotzon 331.Antza Illarreta, Arkaitz 332.Fernandez Arratibel, Adur 333.Galarraga Arrona, Jose Antonio 334.Sebastian Iriarte, Alfontso 335.Zubiaga Lazkano, Xeber 336.Zabaleta Telleria, Miren
ETXEAN PRESO / PRISIÓN ATENUADA /CHEZ EUX EN RAISON DE LEUR GRAVE MALADIE: 7 1.Dieguez Lopez, Juan Pablo 2.Elkoro Unamuno, Jose Luis 3.Foruria Zubialde, Jose Ramon 4.Gil Cervera, Mikel 5.Gonzalez Peñalva, Belen 6.Ioldi Mujika, Milagros 7.Rego Vidal, Juan Jose
3
FRANTZIAR ESTATUA / ESTADO FRANCÉS / ÉTAT FRANÇAISE: 97
ARLES - 750 km
LANNEMEZAN - 330 km
OSNY - 970 km
1.Aspiazu Rubina, Garikoitz (280) 2.Lopez de Bergara Astola, Iñaki (238)
32.Agerre, Didier (1 993) 33.Aranburu, Frederic (1 594) 34.Esparza Luri, Iñaki (2 199) 35.Fernandez Iradi, Ibon (2 226) 36.Lete Alberdi, Jose Ramon (2 196) 37.Segurola Kerejeta, Joseba (2 387)
61.Etxeberria Aierdi, Urtzi (53 117) 62.Fernandez Aspurz, Joseba (52 295) 63.Gutierrez Elordui, Borja (52 293) 64.Mendizabal Elezkano, Julen (53 662) 65.Sancho Marco, Iñigo (52 294)
BAPAUME - 1.080 km 3.Aramendi Jaunarena, Alaitz (5 912) 4.Garmendia Marin, Oihana (5 913)
POITIERS VIVONNE - 550 km LE MANS - 780 km
BEZIERS - 523 km 5.Arruabarrena Carlos, Jabi (5 363) 6.Mujika Andonegi, Ander (5 364)
38.Iruretagoiena Lanz, Luis (358) 39.Salaberria Sansinea, Jon (359)
BOIS D’ARCY - 930 km
LIANCOURT - 1.000 km
7.Garitagoitia Salegi, Iurgi (77 213) 8.Iriondo Yarza, Aitzol (82 595) 9.Lariz Bustindui, Andoni (82 226) 10.Oa Pujol, Oier (80 599)
40.Etxeberria Oiarbide, Jon (8 739) 41.Oroz Torrea, Mikel (9 861) 42.Saez de Jauregi Ortigosa, Iban (7 188) LYON CORBAS -900 km
BORDEAUX-GRADIGNAN - 330 km 11.Agirregabiria del Barrio, Arkaitz (71 587) CLAIRVAUX - 1.050 km 12.Bengoa Lpz de Armentia, Asier (10 718) 13.Eskisabel Urtuzaga, Peio (10 530) 14.Oiarzabal Txapartegi, Asier (10 420) FLEURY MEROGIS - 930 km 15.Elizaran Aguilar, Aitor (376 473K D1) 16.Goieaskoetxea Arronategi, ibon (401 847 D2) 17.Goikoetxea Gabirondo, Andoni (403 192C D3) 18.Iturbide Otxoteko, Joseba (398 855 D3) 19.Mendinueta Mintegi, Iurgi (382 026 W D2) 20.Oses Carrasco, Jose Javier (396 380 Y D3) 21.Suberbiola Zumalde, Igor (366 075 H D1) 22.Bernadó Bonada, Marina (405 569 M) 23.Eizagirre Zubiaurre, Ekhiñe (404 834 N) 24.Ozaeta Mendikute, Ainhoa (366 074 G 6E) 25.Plaza Fernandez, Itziar (374 574 W) FRESNES - 930 km 26.Curto Lopez, Saul (965 476) 27.Errazkin Telleria, Ugaitz (963 651) 28.Ibarguren Sarasola, Oier (967 500) 29.Matxain Beraza, Alberto (945 144 D1) 30.Beyrie, Lorentxa (954 917) 31.Moreno Martinez, Itziar (969 134)
43.Aranburu Sagarminaga, Xabier (10 954) 44.Labaka Larrea, Urko (5 213) 45.Zobaran Arriola, Alejandro (5 216) 46.Lozano Miranda, Jone (5 331) MEAUX-CHAUCONIN-NEUFMONTIERS - 970 km 47.Gomez Mielgo, Oier (13 238) 48.Gurrutxaga Gogorza, Oroitz (10 984) 49.Uriarte Lopez de Vicuña, Igor (12 084) MONT DE MARSAN - 234 km 50.Akarregi Casas, Alexander 51.Ardanaz Armendariz, Oier (5 090) MOULINS-YZEURE - 800 km 52.Abaunza Martinez, Javier (14 610) 53.Martitegi Lizaso, Jurdan (14 736) MURET CD - 430 km 54.Parot Navarro, Ion (9 680) 55.Zeberio Aierbe, Jose (10 942) MURET SEYSSES - 430 km 56.Mujika Andonegi, Julen (22 163) 57.Rivero Campo, Ruben (22 981) NANTERRE - 930 58.Ayestaran Legorburu, J Lorenzo (33 306) 59.Barandalla Goñi, Oihan (38 872) 60.Borrero Toribio, Asier (33 719)
66.Aduna Vallinas, Raul (4 136) 67.Urbieta Alkorta, Josu (4 134) 68.Varea Etxebarria, Montxo Arkaitz (4 135) 69.Aranalde Ijurko, Maite (851) 70.Lesaka Arguelles, Izaskun (2 817) POISSY - 950 km 71.Garate Galarza, Enrique (11 807) 72.Otxoantesana Badiola, Jon Aingeru (11 765) 73.Vicario Setien, Gregorio (11 498) REAU SUD FRANCILIEN - 930 km 74.Albisu Iriarte, Mikel ( 3 002) 75.Karrera Sarobe, Mikel (3 358) 76.Lopez de Lacalle Gauna, Alberto (2 090) 77.Chivite Berango, Mercedes (3 997) 78.Iparragirre Genetxea, Marixol (3 001) RENNES - 800 km 79.Areitio Azpiri, Alaitz (7 992) 80.Gimon, Lorentxa (7 228) 81.Lopez Resina, Maria Dolores (7 075) ROANNE - 850 km 82.Sanchez Iturregi, Saioa (2 007) 83.Zaldua Iriberri, Miren Itxaso (930) SAINT MARTIN DE RE - 550 km 84.Esnal, Jakes (14 207) 85.Martinez Bergara, Fermin (14 461) 86.Merodio Larraona, Zigor (14 716) 87.Rubenach Roiz, Jon (14 494) SAINT MAUR - 680 km 88.Bienzobas Arretxe, Jon (4 637) 89.Elizegi Erbiti, Iñigo ( 4 403) 90.Garro Perez, Zigor (4 676) 91.Ilundain Iriarte, Alberto (4 262) 92.Maiza Artola, Juan Cruz (4 635) 93.Palacios Aldai, Gorka (4 740) TARASCON - 750 km 94.Ezeiza Aierra, Asier (11 428) 95.Errasti Goiti, Zuhaitz (11 430) 96.Sirvent Auzmendi, Ekaitz (11 431) VILLEPINTE - 950 km 97.Arkauz Zubillaga, Kepa (30 814)
INGALATERRA: ETXEAN PRESO / ARRESTO DOMICILIARIO Troitiño Arranz, Antton
PORTUGAL: MONSANTO - LISBOA Zengotitabengoa Fernandez, Andoni
4
gaixotasun larriak dituzten presoak Jesus Mª MARTIN HERNANDO (Basauri) : Zaballa. 1960. urtean jaioa. 2002an atxilotua. Nahasmen eskizo-afektiboa delirio osagarriarekin. BAKARTUA Josetxo ARIZKUREN RUIZ (Iruñea) : A Lama (A Coruña). 1958an jaioa. 1999an atxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa: Stent hodi batean. Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO (Gasteiz): Villabona (Asturias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra, Prostatako adenoma. Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS (Zegama/Elorrio): A Lama (Pontevedra). 1951ean jaioa. 2009an atxilotua. Psoriasi artropatia, Diabetesa (DM-II), Diabetes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, Asma bronkiala, belaunetako protesia. Gari ARRUARTE SANTA CRUZ (Hernani): Almeria. 1980an jaioa. 2003an atxilotua. Espondilitisa. Iñaki ETXEBERRIA MARTIN (Iruñea). Topas (Salamanca). 1964ean jaioa. 1996an atxilotua. Eboluzio luzeko Miopia Magnoa. Eskuineko begiko erretina hemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia. Aitzol GOGORZA OTAEGI (Orereta) - Basauri. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua. Obsesio Konpultsio Nahastea. BAKARTUA Jose Miguel ETXEANDIA MEABE (Larrabetzu) - Topas (Salamanca).1960an jaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, Hepatitis C. Ibon FERNANDEZ IRADI (Hernani) – Lannemezan (Frantziar estatua). 1971ean jaioa. 2003an atxilotua. Esklerosi anizkoitza. Ventura TOMÉ QUEIRUGA (Tafalla) – Murcia I. 1953an jaioa. 2011n atxilotua. Prostatako adenoma kartzinoma. Ibon IPARRAGIRRE BURGOA (Ondarroa) - Basauri. 1973an jaioa. 2010ean atxilotua. IHESa C estadioan, Orbana burmuineko ezker lobuloan, ikusmen galera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea ekartzen dituena. BAKARTUA.
ESPETXERATZE ARINDUA 1. 2. 3. 4. 5.
Juan Pablo Dieguez Lopez Jose Luis Elkoro Unamuno Jose Ramon Foruria Zubialde Mikel Gil Cervera Belen Gonzalez Peñalva
6. Milagros Ioldi Mujika 7. Juan Jose Rego Vidal