Seysses espetxean euskal presoek, eta batez ere emakumezkoen moduloan, jasaten duten jazarpena etengabea da. Sarritan jasan behar dituzte funtzionarioen aldetik irainak, mehatxuak, umilazioak, ‌ Gogoratu behar dugu espetxe horretan bertan, orain dela gutxi Xabier Aranburu preso ondarrutarrak jaso zuen erasoa, non funtzionarioek kolpatu zuten eta gainera mitard-aldi zigor altu bat jaso zuen. Maiatzaren 27an Itziar Moreno patiora ateratzen ari zirela funtzionariek probokatzen hasi ziren, hori dela eta eztabaida gogor bat izan zuen funtzionarioekin. Azkenean Itziar lurrera bota zuten, iletik tiratu zuten, ostikada batzuk eman zizkioten , eskuburdinak jarri eta mitard-era bidali zuten. Eraso honen ostean ubeldura txiki batzuk ditu izterrean, eta atzazkal markak eskumuturretan Egoera konkretu hori eta orokorrean jasaten duten tratua zalatzeko Itziar eta Ohiana gose greba hasi zuten. Maiatzaren 28an Itziar medikura eraman zuten zigor ziegatik eta komuneko papera hartu zuen medikuen gelatik (mitardean ez zeukan). Funtzionarioek esan zioten ezin zuela eraman; eztabaidatu zuten eta berriro eraman zuten arrastaka mitardera. Gau horretan beste funtzionario batek komuneko papera eraman zion. Maiatzaren 29an Itziarrek dagokion zigorra erabakitzen duen komisioa izan zuen eta 25 eguneko mitard-aldi zigorra jaso zuen “funtzionarioen kontra bortizkeria erabiltzen saiatzeagatikâ€?. Itziar mitardetik ateratzen ez duten bitartean gose greban jarraituko du. Maiatzaren 31an Seysses-en espetxeratuta dauden Ruben eta Julen protestan hasten dira egoera salatzeko (Rubenek gose greba hasten du eta Julenek espetxean emandako janaria errefuxatzen du). Ohianak gose greba bertan behera uzten du (osasun arazoak direla medio), hala ere espetxeak ematen dion janariari uko egiten dio protesta gisa. Itziarrek 45 kilo pisatzen ditu eta aurrera jarraitzeko animoekin dabil. Mitard-ean hotza pasatzen du, eta ez diote beste manta bat eman nahi. Salaketa penala jarri du jasandako erasoaren kontra. Ez da Itziar eta Ohiana mitard-ean dauden lehen aldia, beti zigor arbitrarioekin. Baina hau erasorik larriena izan da. Itziar Seysses-en daramatzan 16 hilabetetan 14 aldiz zigortua izan da mitard-era, guztira 100 egun eman ditu isolamendu ziegan. ASKI DA!! UTZI GURE SENIDE ETA LAGUNAK BAKEAN!! ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!!!