IHESLARIAK Euskal erbestea (1936-2015)
IHESLARIAK Euskal erbestea (1936-2015) Iñaki Egaña
© Euskal Memoria Fundazioa ARGITARATZAILEA Aise Liburuak S.A. Denak poligonoa, 200-201 20140 Andoain (Gipuzkoa) IZENBURUA Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015) EGILEA Iñaki Egaña DOCUMENTAZIO GRAFIKOA Juantxo Egaña PROMOZIOA ETA BANAKETA Aise Liburuak S.A. AZALA Anairt Diseinu Grafikoa MAKETAZIOA Anairt Diseinu Grafikoa ITZULPENA Hasier Rekondo Laskurain Koldo J. Garai Edorta Jimenez INPRIMAKETA Gráficas Iratxe LEHEN EDIZIOA 2015eko azaroa ISBN 978-84-95261-80-9 LEGE GORDAILUA SS-1318-2015
Lan hau burutzea ezinezkoa izan zatekeen lekukotasun ugariren ekarpena izan ez bagenu. Horrez gain, euskarri sendoa eman diguten Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Iratzar, Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Agiritegia, Euskal Memoriaren Artxiboa eta Euskadiko Artxibo Historikoa eskertu nahi ditugu. Enbata aldizkariaren eta Anaia Artea Elkartearen funtsetan bilduriko dokumentazioa ere guztiz lagungarria izan zaigu.
Bitxia da gero, eta absurdoa, lau haizetatik lau haizetara zabaltzen ari omen diren deiadarrak eta pregoiak, guztiak oroitzapenez beteak, aditzea itxaroten ari banaiz ere -esparantzarik gabe baina itxarotenbitxiena, badiot, eta arraroena, erbestetik datorren haizeak zer dioen ez dakidala da. Mario Benedetti
Ez den herrialdean sortu ginen eta geu ere, esan gabe doa, ez garena gara Joseba Sarrionandia
AURKIBIDEA
ERBESTEAREN ETA ERBESTERATUAREN DEFINIZIO BATERANTZ 019 Kontzeptuaren etimologia eta unibertsaltasuna 021 Sentimena abiaburu 039 Ihesa ezaugarri 049 IBILBIDE HISTORIKOA 069 Lehen berriak 071 Nafarroako konkista 078 Erlijio gerrak 083 Iheslariak hegoaldera, deserriratuak iparraldera. Iraultza eta Konbentzioa 085 Napoleonen gerren eraginezko iheslariak 089 Erbesteak eta erbestondokoak 094 Lehen Gerra Karlista 098 Bigarren Gerra Karlista 112 Gutxi batzuen erbestaldiak, eta erbesteratze masiboak kinten eraginez 128 Lehen Mundu Gerra 132 BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA (1931-1939) 137 Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila 139 Gerra Zibilaren ondoriozko erbesteratze kopuruak 158 Lehen fasea, ihesaldia Gipuzkoatik 163 Bigarren Fasea. Bizkaia, Santander eta Asturias 174 Gerra-umeak, aurreko bi faseen artean 187 Hirugarren fasea, Kataluniatik. Gerra Zibilaren amaiera 196 Harrera erakundeak 216 Futbola, erbestearen enbaxadore 224
ERBESTERATUEN BELAUNALDI BERRI BATERANTZ (1939-1960) 229 Bigarren Mundu Gerra 231 Bigarren Mundu Gerratik Agirre lehendakariaren heriotzaraino 243 Elkartasun sareak eta klandestinitateko urratsak 246 Mitoaren eta fantasiaren artean 247 Erbesteko harremanen zaila 249 Erbestera bidea 255 Europa, lurrikararen gunea 259 Frantziar estatua 260 Alemania 280 Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) 283 Andorra 284 Austria 284 Belgika 286 Bulgaria 290 Txekoslovakia 291 Dinamarka 293 Britainia Handia 294 Holanda 299 Hungaria 300 Irlanda 301 Italia 302 Norvegia 302 Polonia 303 Portugal 304 Errumania 305 Suitza 306 SESB 307 Jugoslavia 310
Ozeanoaz bestaldera, Amerika 311 Argentina 314 Bolivia 324 Brasil 324 Txile 324 Kolonbia 328 Costa Rica 330 Kuba 330 Ekuador 334 El Salvador 335 AEB 336 Guatemala 343 Mexiko 345 Nikaragua 354 Panama 355 Peru 356 Dominikar Errepublika 357 Uruguai 359 Venezuela 361 Mediterraneoaz hegoalderantz, Afrika 369 Aljeria 370 Maroko 372 Tunisia 373 Egipto 374 Asia, misiolarien bidetik 375 Txina 377 Filipinak 377 Israel 381 Palestina 382 Australia 383
AGIRRE LEHENDAKARIAREN HERIOTZATIK ESPAINIAKO KONSTITUZIORA (1961-1978) 385 Belaunaldi berria, bide zaharra 387 Errepresioa lehenengo erbestaldiaren akuilu 391 Aspaldiko guneak eta gune berriak ere zabalik 394 Jokaleku bakarrean komunitate bi elkarri gainjarriak 396 Hendaia, espainiar lurraldea 401 Txabi Etxebarrietaren heriotza 403 Anai Artea 408 Konfinamendua 411 Basauriko espetxetik ihes egindakoak 413 Baionako gose greba 415 Euskal Herrian bizi izateko euskal herritar ororen eskubidea 419 Iheslari olatu berria 422 Udaberri Plana 424 Muga igaroz 425 ETA debekaturik Frantzian 428 Carreroren heriotza, iheslariak berriro jazarririk 431 Isilpekoak, errefuxiatuak eta gerrilla erakundeak 439 Gerra zikina iheslarien aurka 443 Euskal militanteak epaiturik: protestaldiak eta zigorgabetasuna 448 Diktadorearen heriotza 452 Erreforma eta egitura frankisten egokitzapena 461 Migel Angel Apalategi, estradizio eragotzia 464 Amnistiaren aldeko borroka eta erbesteratuen itzulera 466 Hausturaren aldeko erbesteratuak ez ziren itzuli 472
ESPAINIAKO KONSTITUZIOTIK GAUR EGUN ARTE (1979-2015) 483 Erbestea Espainiako Trantsizio politikoan 485 Banaketa, komunitateen iruditerian 488 Erbeste historikoaren desagerpena 489 Erasoaldi diplomatikoa 496 Aliantza berriak erbestean 499 Erbestea bi mendeen artean 501 Tentsioaren estrategia 504 Atentatu parapolizialen eta atxiloketen artean 514 Estatu-kolpea: Paris errefuxiatuen aurka 517 Tomas Linazaren atxiloketa eta torturak 519 Fase berri bati ekinez 522 Madril-Paris, azken akordioak 526 Segundo Mareyren bahiketa 530 Deportazioak 533 Errepresioa areagotuz 542 Balorazioak 549 GALen gestioa eta xedeak 550 Errefuxiatu bat, etxe bat 553 Premiazko prozedura bidezko kanporaketak 556 Sarekada historikoa 563 Estatistika 572 Aljerko haustura 576 “Erabateko klandestinitatea� eta elkartasunaren aurkako jazarpena 578 Bretainiako sarekada 586
Baigorritik Uruguaira 588 Euskal auzia, epaileen aurrean 590 Euskal arazoa, terrorismo bihurtuta 593 Euskal gaia nazioarteratu 595 Aliantza politikoak eta gose greba Europan 597 Amsterdamgo ituna 601 Erbestearen aurkako kriminalizazioa 601 Laburbilduz: errepresio-eredu jakin baten agortzea 603 Atxiloketa gehiago 610 Egozpen ilegalak 612 Eredu berria, euroagindua 614 Errefuxiatu izatetik, mailaka, klandestino bihurtzera 618 Irailaren 11a eta Europolen garapena 620 Auzitegietako gorabeherak 622 Kolektiboaren erantzuna. Bai Euskal Herriari 625 Euroaginduaren kudeaketa. Atxiloketak hamarkada oso batean zehar 626 Erbesteko tailerra 627 Joera iraunkorra 628 Su-etena eta hala ere atxiloketak 630 Jon Anzaren heriotza 633 Armak baztertu ondoren 638 Biarritzeko aldarrikapena 638 Altsasu, herria dugu arnas 645 Arrangoitzeko adierazpena 646 Erbestearen ibilbidea 647 Estatuen (Espainia eta Frantzia) bilakaera historikoa, erbesteratuei dagokienez 647 Espainia eta Frantziako erregimen politikoen bilakaera 647 Itun bilateralak 648 Ekintza zuzen ilegalak (parapolizialak, CNI...) 651 Erbestea errepresio-estrategietan: ZEN Plana 653 Erbesteratuan gaineko kontrol-aldiak 655 Bilakaera historikoa Europan 660 Alemania 660 Andorra 661 Austria 662 Belgika 662 Dinamarka 665 Bretainia Handia (Ipar Irlanda barne) 666
Holanda 667 Italia 668 Norvegia 669 Portugal 670 Suitza 670 Bilakaera historikoa Amerikan 672 Argentina 672 Brasil 673 Kanada 673 Txile 674 Costa Rica 675 Kuba 676 Ekuador 678 El Salvador 680 Ameriketako Estatu Batuak 681 Mexiko 681 Nikaragua 688 Panama 689 Dominikar Errepublika 690 Uruguai 693 Venezuela 696 Afrika: Bilakaera historikoa eta beste 702 Angola 702 Aljeria 702 Burkina Faso 704 Cabo Verde 705 Gabon 708 Mali 708 Sao Tome 708 Senegal 709 Togo 709 Tunisia 711 TESTIGANTZAK 713 EUSKAL ERBESTERATUAK (1960-2015) 863 BIBLIOGRAFIA 955
Erbestearen eta ERBEsteratuaren definizio baterantz
Aurreko orrialdea. Errefuxiatuen gose greba Baionako katedralean. Argazkian, beste batzuen artean, Jose Luis Arrieta Zubimendi, Azkoiti, Eustakio Mendizabal, Txikia, Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi etab.
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Gerra Zibilaren aurreneko errefuxiatuak; Hendaia, 1936ko abuztua. o L¨Illustration Française
Kontzeptuaren etimologia eta unibertsaltasuna Erbestea, erbesteratzea bezalako hitzak, egun hitz arruntak badira ere, horien erabilera normalizatua fenomeno aski modernoa da. Hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean zabaldu zen. Halaxe, 2014an, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoa (ingelesezko siglaz UNHCR) izenekoak, gerrate handi hura bukatu zenez geroztik, artean planetan inoiz ezagutu gabea zen ez-ohiko egoera jakin batez ohartarazi nahi izan zuen. Aipatu erakundearen orduko txostenaren arabera 51,2 milioi pertsona bizi ziren guztira beren bizilekuetatik aldaturik, beste nonbait aterpeturik. Zenbaketa hasi zenetik markarik latzena. Zenbaketa sistematikoa II. Mundu Gerra bukatutakoan hasi zen eta, esan 2013an aterpe eskatu zutenak 15 milioi zirela, horietarik bost palestinarrak. Urte hartan afganiarrak, siriarrak, sudandarrak, kongotarrak, birmaniarrak, irakiarrak eta kolonbiarrak ziren, naziotasunaren arabera, aterpetu ugarienak munduan; harrera-leku nagusiak, Pakistan, Iran eta Libano. Erbesteak zauri izaten segitzen du. Gatazketan, nazio-banaketetan diren zaurien artean agerikoena.
Gurera etorriz, badirudi erbestea eta Euskal Herria, esanahiaren aldetik bederen, multzo bereko hitzak direla. Bata bestearen sinonimoak izan gabe ere bada biak batera uztartzeko motiborik. Guk dakigula euskarazko liburuen artean lehena den Linguae Vasconum Primitiae (1545) horren egile Bernat Etxepare izeneko nafarraz ditugun datu urriek, gizona, edo erbestean, edo bestela deserrian edo kartzelan izan zela uste izateko motiboa ematen digute. Badakigu, bestalde, Donibane Lohizuneko Pierre Urte izeneko euskal idazlea, 1706an bederen, Ingalaterran bizi zela, erlijio-fedez protestantea zelako bertara erbesteraturik. Ekonomiaren nahiz politikaren ondorioz XIX. mendean izan ziren jendetza handiko exodoek lorratzak kontinente guztietan utzi badituzte ere, Europan eta Amerikan agerikoagoak dira. Erbestea euskal kontzeptua da. Gaiari ekiten hitzen etimologiara joz hastea haien mamira gerturatzeko biderik egokiena den ez den, haren konplexutasunari aurre egiten hasteko behintzat balio lezake, nonbait. Gazteleraz, ingelesez zein
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
21
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
frantsesez erabiltzen duten hitza, bere aldaerekin, latinezko exsilium hitzetik eratorria da; horrek, ordea, exsul (deserritu) du jatorrian. Hala bada, exsul irizten zitzaion sorterritik aldenarazia zenari. Horiek guztiak indoeuropar sustraiko den “al” (ibil, alderrai ibil) hitzaren eratorriak lirateke, hori gero “ul” bihurtu omen zelako. Latinean eragin indartsua izan zuen grezieran “al” sustraia gorde zutenez, “aluein” horren enborreko beste batzuk sortu zituzten. Grezian agertu baitziren lehendabizikoz, aipatu terminoetan adierazirik, esan ditugun horiek. Euripidesen zenbait lanetan hain zuzen: “Nork daki hilak bizirik ez ote diren, eta biziak hilik?” Garai berriagoetara etorriz esan “erbeste” hitza lehenengoz, ingelesez bederen, XV. mendeko testuetan ageri dela. Gazteleraren kasuan beranduagokoa da hitzaren erabilera, ez baitzuen halako hedakuntzarik izan harik 1936an hasi zen gudatea bukatu arte, hots, 1939. urtea arte. Ordu arte, eta geroago ere zenbait kasutan, beste hitz batzuk izaten ziren kontzeptua adierazteko erabiliak, hala nola, deserria, aldenaraztea, ohiltzea, atzerriratzea eta, bitxia irudi balezake ere, emigratzea. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak 1940. urtean amerikar enbaxadetan erakutsiak izateko apailatu zituen txostenetan, eta txostenon azken helburua euskal erbesteratuentzat harrera-herrialdeak erdiestea zelarik, erbesteratuoi buruzkoan “etorkin” hitza erabiltzen zuen. Bide batez esanda, azken kontzeptu hori, gaur egun, diaspora hitzari lotua da, sakonki. Erabilera horren arrazoia hitza gazteleraz berandu erabiltzen hasia zela izan zitekeen, agian. Euskaraz erbeste, atzerri, deserri eta “herri” sustraia duten horrelako hitzak erabiltzen ditugularik, argi dago horrexeri buruz, herriari buruz ari garela. Bitxia da ordea Ipar Euskal Herrian erbestea desterruari loturik ulertzea, erbesteratuez hitz egitean desterratuak esan ohi baita. Esan gabe doa erbestean edo atzerrian eman denborari erbestealdi edo atzerrialdi irizten diogula euskaraz. Nolanahi ere Euskaltzaindiak “erbeste” hitza “destierro” gaztelerazkoaren baliokide ere egiten du eta, horrek hitzak
22
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
Errefuxiatu siriarrak Libanoko Arsal herrian. o Salah Malkawi.
historian izan duen eta egun ere baduen esanahiaren nondik norakora gerturatzen gaitu. Badira Akademiarenak baino ulerbide minberagoak. 2006ko Ataramiñe aldizkarian Jokin Agirre Goenagak argitaratua: “Duintasunez Euskal Herriko tropel zaharrari tiraka. Zenbat espetxe zenbat erbeste, beti hortxe tipi-tapa”. Horretan Agirrek aberritik ohildua edo kanporatua izatea eta espetxean sartua izatea baliokide egiten ditu. Jokin Agirre Goenaga bat dator Bingen Ametzaga idazleak 1944an Argentinan argitaraturiko harako artikulu haren mamiarekin. Baita tituluarekin ere, “Lo que me duele el destierro” (Atzerrian dudan mina) baitzen. Mamira joz, “Ariman min dudana –zioen–, ene paisaia, hondartza eta itsasoaren, ene ortziaren eta hodeien, ene
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
ibaien eta zuhaitzen eta eguzkien eta brisaren, ene haize eta ekaitzen, etxe eta kaleen, kafetegien eta tabernen, betidanik bizitoki izan ditudan ene horien guztien absentzia da”. Distantziak distantzia eta garaiak garai, bada erbesteak eragin ohi duen desosegua antz-antzera islatzen duen pertsiar elezahar bat, halaxe dioena: “Goizaldeko laurak dira, Nazrudin herriko tabernatik atera da eta norarik gabe ibiltzen hasi da. ‘Geldi hor! –polizia batek– Zer egiten duk gauaren erdian kalean alderrai?’ ‘Jauna –diotso Nazrudinek–, galdera horren erantzuna baneuka aspaldi nintzakeen etxera itzulia’”. Hala bada, “deserri” eta “erbeste” kontzeptuak elkarren baliokidetzat jo litezke. Euskal literaturan bertan halaxe ageri zaizkigu. Horiei lotua litzateke “atzerria” ere (Iparragirreren eta besteren tradizioan
“estranjeri aldea”). 1985ean erbesteratu zen Mikel Antzak urteen buruan idatzi zuenez: “Erbestean, arrotzen herrian, mugaren atzean. (...) Hiri hau niretzat deserrotzearen, tristuraren, desanparoaren, hustasunaren, neguaren sinonimo izango da betirako”. Esan bezala, antzinakoago pentsalari euskaldunek elkarren baliokidetzat jo zituzten “atzerria” eta “estranjeri aldea”. Zaharra da, bada, kontzeptua. Euskaldunak, “arrotz” izan zaionari “atzerritar” esan izan dio. Aspaldidanik. Zuberoan badute, auzokide zirenak, eta direnak, izendatzeko hitza: manexa. Auzokideok euskaldunak izan arren erabilia, hain zuzen. Erbesteaz eta atzerriaz izkribu honetara ekarri ahal izango genituzkeen aipu ugarien artean Arturo Kanpionek 1891ean idatzia dugu: “Hain da bizia eta ene nafar lurrari, ene aberriari diodan maitasuna, euskara lurralde guztiei diedan berbera den maita-
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
23
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Euskaltzaindiako zenbait sortzaileren bilera Donostian. Ezkerretik eskuinera: Karmelo Etxegarai, Arturo Campion, Julio Urquijo, Txomin Agirre, Serapio Mujika eta Juan Carlos Guerra. o Euskaltzaindiako Azkue liburutegiko Azkue funtsa.
24
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
suna, ezen ez baitut haren mugez baino haratago inoiz egiten, ez baldin bada tartean indar handiko arrazoiak direlako, edo bestela hala egiteko borondatea izan dezadan eskatzen didatenen gogoa ikusirik noiz edo noiz horretan amore ematen dudalako”. Adibide horietan guztietan sakon-sakonean sarturik dugu “errotze” kontzeptua eta ondorioz “deserrotzea” ere. Erroak non ditugun, gure naziotasuna zertan den, horiekiko atxikimendua aspaldikoa da. Gero atxikimendu hori zertan den kode moderno unibertsalen bidez zehaztuz joan da. Mexikon aterpetua zen Federico Alvarez Arregik zioenez, erbesteratuak “sorterria uzten duelarik ere berarekin darama, aldean, oroitzapen bihurturik”. Foruetan desterru zigorra kontutan hartu zen. Eta askotan aipatua izan denez, heriotza-zigorrari baino beldur handiagoa omen zitzaion, Antzinako Grezian bezalaxe. Hala bada, auzitegiek desterru zigorra ematen zutelarik herri-justiziak gero heriotza “no-
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Migel Angelen Ezekiel profeta, Erromako Kapera Sixtinan.
nahi eta nolanahi” ematearen aldeko epaia ematen zuen. Bada, halakoetan auzitegiek azkenean herriaren epaiarekin bat egiten zuten. Bizkaiko foru-legedian desterrua, azoteak bezala, gorputzari egindako zigortzat jotzen zen baldin eta behin betikoa bazen. Nafarroan gizonezko bide-lapurrei heriotza zigorra ematen zitzaien; emakumezkoak izanez gero deserrira kondenatzen zituzten. Lapurdin agoteek, XVIII. mendean, beste zigor-modu batzuen artean, handik ohilduak izatea jasan behar zuten. Euskal Herriko moriskoek, buhameek eta juduek ere kanporatuak izatearen zigorra pairatu behar izan zuten, askotan bizi arteko indarraz, kanpoko Koroek ezarritako legeen mendean. Mugaren gertutasunak eta administrazioen arteko lege-aldeak ohilduen bidea bide laburra izatea eragin zuten. Gasteiztik gertuan den Judizmendiko juduak, handik joatera behartuak izan zirelarik, Lapurdin jarri ziren bizi izaten. Inguruko Koroek matxinatuei ezartzen zieten zigorra, beste batzuen artean, deserria izaten zen, Nafarroaren konkistaren ostean bezala. Deserriak, hartara zigortua zenak kartzelan buka zezan eragiten zuen, edo bestela bizimoduaren bila alderrai ibiltzera behartzen zuen. Inkisizioak, 1535ean, Ezkarozeko Prozesuko ustezko sorginak, eta Ameskoakoak ere, 1575ean deserrira bidali zituen. 1936ko estatu kolpearen ondotik Nafarroako apaiz askoren zigorra deserria izan zen. Andaluziara eta Gaztelara batzuk, beste batzuk Ekuadorrera, Argentinara, Txilera joanarazi zituzten. 1947ko eta 1951ko greben ondoren eta Francoren salbuespen egoeretan euskal herritarrak atxilotu eta deserrira eraman zituzten, Espainiara, tartean abokatu defentsariak ere. Erdi Aroan nagusi izan zen erlijio-alderdiak gizartean utzi zuen aztarnak belaunaldiz belaunaldi iraun zuen. Ezekieli buruzko alegia erbestearen eta deserriaren paradigmatzat predikatu zitzaion pulpituetatik herriari. Ezekiel, K.a.ko VI. mendean bere herria-
rekin batera Babiloniara joatera behartua, halaxe mintzo zen: “Gure hezurrak iharturik daude, galdua dugu itxaropena. Egin du gureak!”. Mistikatik ulerturik alegiak Yahveh eta erbesteratuak biltzen diren uneaz eta itzuliko diren itxaropenaz dihardu. Itxaropenaz, bai, munduan izan litekeen edozein erbeste egoeretan muin-muinean sarturik baita hori. Hebrear herriak, metafora eta alegien bidez, gure egunotaraino iritsi den talde-iruditeri bere-berea osatu zuen. Hebrearrek erbestealdia beren bekatuen zigortzat hartzen zuten. Ondorioz, sorterritik urrunduen historia benetan berezi bat sortzeari ekin zioten. Horrela, kontzeptu propio bat osatu zuten, alegia, ez aberririk ez estaturik zeukan herriarena. Herri horren kontzeptua nazio ibiltariaren kontzeptutik guztiz hurbil zegoen. Beren buruari “gola” (erbesteratuak) edo bestela “gola bene” (erbesteratuen seme-alabak) izenak eman zizkioten. Hebrear herriak, bere liturgiaren bidez, bere burua herri luzaz
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
25
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Israeldar soldaduak Um Rashrash-en bandera jartzen, egun EIlat hiria dagoen lekuan. o Micha Perry.
Euskal errefuxiatuak Belgikan. o Euskadiko Artxibo Historikoa. Funtsa: Gizarte Laguntza saila.
erbesteratutzat jo zuen, mendeetan, 1948an Israelgo Estatua sortu zen arte. Erromatar Eliza Katolikokoek ostera erbestea jatorrizko bekatuari lotu zioten, hots, Adan eta Evak egin eta ondorioz Paradisutik (zorionekotik) erbestera (zorigaiztokora) aldenaraziak izan zitezen eragin zuen harexeri. Mito horren harira, erbestea zigorren bat betetzeko pena den aldetik eta akatsik gabe birsortuak izateko lehenago akastun mundu batera sartzeko beharrari loturik ulertu izan da. Katolikotasunaren ulerkera hori ez da aipatu gabe bazterrean utz litekeena, huskeria delakoan, horrek gurean ere izan baitzuen eragina, eta ez nolanahikoa. Batik bat XIX. mendeko eta XX.eko lehenengo erdiko euskal diasporan, karlisten eta jeltzaleengan bereziki. Erlijioaren bidezko barne-trinkotasun horri eustea, hain nabarmen behintzat, erbesteraturiko beste komunitate askotan ez zen gertatu eta, halaxe, denboraren denboraz identitate edo nortasun ezaugarriak
26
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
ahulduz joan ziren, sekula ere ez baitzuten jatorrizko kanporatze edo aldenarazte hura behin betiko erbestealdiaren ideiarekin bat egin, hebrearrek egin ere egin zuten bezala. Hortxe dugu Rom delakoen (ijito herria dira) kasua, paradigmatzat jo litekeena, zeren eta mila urte baino gehiago direla Indiako Azpikontinentetik kanporatuak izan ondoren europar kontinentean barrena ibili eta gero oraintsu egonkortu baitira. Praktikan ez da izango herri edo naziorik erbesteari eta deserriari buruzko kronika edo elezaharrik ez duenik. Horiek ugariagoak ohi dira menperatuak izan diren herrietan hedakuntzarako joera izan dutenen artean baino. Bada, historikotzat jo ditzakegun diasporak ez dira besterik erbestera behartuak izan diren jendetzeen alderdirik agerikoena baino. Gainerako kulturak gaur egun ahazturik ditugularik, ezin horiek kasik inola ere berpiztu. Izan ere, ahoz ahokoa izan zen kanporatuek eta deserriratuek iragana oroitzeko erabil zezaketen baliabide bakarra. Hori horrela,
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
belaunaldien arteko aldaketek sarri askotan ahanztura eragin zuten. Horretan salbuespena, noski, barne-trinkotasun sendoagoko komunitateak izan dira. Bada, banan-banako kultur berezitasun gehienak desagertu izanak hitzei eta kontzeptuei nork bere kutsua emateko bidea erraztu du. Konkistatzaile ibili den ala konkistatua izan den, bakoitzak bere kutsua emango die hitzei eta kontzeptuei, eta horretan erreferentziatzat hartzen den hizkuntzak berak ere badu. Zein prisma erabiltzen den, kontakizun oso ezberdinak sortzen dira. Kontakizun horien artekoa dugu diasporarena. Euskal komunitatearen kasuan ekonomiak eragindako emigrazioari espainiarrek eta frantziarrek beste inoren nortasun ezaugarriak aitortzeari buruzkoan zuten intolerantziak eragin zuena gehitu zitzaion. Bigarren hori erabat politikoa zen, zalantzarik ez. Bada, harrera-sareetan zein komunitate-egoitzetan erbesteratuak eta emigratzaileak, jatorri ezberdine-
tako belaunaldiak, batera egoten ziren. Ameriketako euskal etxeetan batera egon izan ziren Bigarren Karlistaldiko aterpetuak, harrez gero zahar-zahar, eta Gerra Zibiletik edo Bigarren Mundu Gerratik ihesean joaniko gazteak, bertan zirelarik askoz lehenago bizimodu hobe bila Atlantikoaz beste aldera joanikoen ondorengoak ere. Frankismoari ihesi 1939an Ameriketara joan ziren erbesteratuek hantxe jakin zuten euskal diasporako gehiengoa 1936ko matxinatuen aldekoa zela, Bigarren Karlistaldiko aterpetuen eraginez hain zuzen. Beraz, herritik kanpora bota zituen etsaiaren aldekoak ziren asko eta asko han. Hori nahikoa ez balitz, orduko erbesteratuek Argentina eta Txileko euskal etxeetan Ipar eta Hego Euskal Herriko emigranteekin batu ziren baina, argi dago batzuen eta besteen artean ideologiaren aldetik zegoen amildegia ikaragarria zela. Horren adibidetzat, EAJren informatzaile anonimo batek 1948an Txileko Santiagoko euskal etxeko baz-
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
27
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
28
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Eresoinka kultur-taldeko kideak Brighton itsasontzian. o Jesus Elosegi. Aranzadi Zientzia Elkartea. IHES LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
29
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Amerikara joandako emigratzaileak.
kideei buruzko gogoeta: “Euskal Etxean bazkide direnek, kontinenteko euskaldunek gehienbat, askotan lagundu izan dute hemen eginiko harpidetzetan. Aitzitik, penintsulako euskaldunok frankista nabarmenak diren batzuk aldenaraztea erdietsi badugu ere kontuz eta tentuz ibili beharko dugu jatorri horretakoen laguntza eskatzeko orduan�. Gure oraingo garaira etorriz, diasporari buruzko eztabaidak, aspaldian izan zuen indar hura berreskuratu duela esan daiteke. Hots, ekonomiaren arloko arrazoiak zirela eta bizimodu bila kanpora joan zirenei buruz ari ez ote garen. 2008an lehertu zen ekonomi krisiaren harira, ohiko bihurtu da arestian aipatu dugun hori eguneroko mintzagaia izatea. Zeren eta Ipar Euskal Herrian gazteen migrazioa (18 eta 34 urte artekoena) ohiko fenomenoa bada ere, gorabeherarekin baina historikoa, Hego Euskal Herrian 2010az geroztik hartu du indar nabarmena.
30
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
Zuberoan, 1999 eta 2013 urteen tartean, gazteetako lautik batek emigratu du arrazoi ekonomikoek eraginda. Hego Euskal Herrian 2012an 22.239 gaztek egin zuten kanpora, inguruan lortzen ez zuten enpleguaren bila, horietariko gehiengoa, % 70, Espainiar estatutik kanpora, Gaindegia erakundearen arabera. Ekonomiaren arloko arrazoiengatik gazteen artean halako erbesteratze bat ez ote den gertatzen, bada galderari baietz erantzuteko arrazoirik. Batik bat oraingo gazteek dituzten gaitasunei begiratuz gero. Ez lanean ez ikasten ari diren gazteak (18 eta 24 urte artekoak) % 15,1 dira, Europar Batasunean % 17, Espainian % 24 eta Frantzian % 16,2 izanik. Beraz, bada honetan berezitasunik, ez baititu Frankismoak eragin zuenaren ezaugarririk, ez eta XIX. mendean bizi izan zen lan-ezaren maila latza edo Erdi Aroan izan ziren izurriteen akuilua, premutasunak garai batean egiten
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Euskal Mundu Biltzarraren argazkia, Parisen, 1956an. Biltzarraren irekiera-bazkaria
o Euskadiko gobernuaren
Artxiboa. Lehendakaritzaren funtsa.
zuen presioa edo indarra gaur egun galdua delarik ahaztu gabe. Ekonomi arrazoiengatiko erbesteaz egin litezkeen gogoetak erbeste hitzaren etimologiak berak korapilatzen ditu. Sorterria uztera behartua den gaztea ez al da erbestera behartua den norbait? Bere arrazoizkotasunaren funtsa gutxi batzuen onuraren bilaketan duen sistema batean, kapitalismoan, aipatzen ari garen emigrazioa bezalakoak borondatezkoak lirateke, zeren eta eredu horretan, miseria, eta sistemak eratzen duen gizartea, elkarrekin bateragarriak baitira. Hala, ez legoke ekonomiarengatiko erbestealdirik. Logika horren arabera, ordea, emigranteek ez al dute, jatorriz, beren eskubideen urraketa pairatzen eta horrexek emigratzera behartzen? Eta horrela bada, ez ote dugu jo behar NBEren 1949ko Gutunera, eta bertan irakurri erbestea giza-eskubideen urraketaren ondorioa izaten dela? Hortaz, zertan gara?
Azken galdera horri erantzuna nork bere ideologiatik emango dionez horra erbeste politikoaz hitz egiteko beste zailtasun bat. Parisen 1956an egin zen Lehenengo Euskal Mundu-Biltzarrean aurkeztu ziren txostenetako batean esaten zenez, garai hartan Venezuelan 8.000 eta 10.000 artean euskaldun bizi omen ziren. Eskura ditugun datuen arabera izaera politikoko erbesteratuak, ez ziren hirurehun baino gehiago izan. Latinoamerikako beste estatu batzuetakoei buruzko zenbaketak egiterakoan antzeko gorabeherak sortu ziren, batik bat Argentinan. Horretan Euskal Etxeak hain ugariak zirenez, ia ehun, erbeste politikoa benetan izan zena baino munta handiagokoa izan zela uste izan zen. XIX. mendean arrazoi politiko-ekonomikoek dimentsio ikusgarria hartu zuten, Ipar Euskal Herrian batik bat. Halaxe, 1830. urtea aldera baziren bitartekariak lanean hango bazterretan, Uruguaira, Txilera edo Ar-
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
31
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Euskal emigrazioa AEBra.
gentinara joateko prest ziratekeenak bilatzen. Aldaketa sakona zen, zinez. Horren zergatia, ordea, Frantziar Iraultzan eta haren ondoko Gerra Napoleonikoetan zetzan, gertaera handi horiek herrialdea foru-erakunderik gabe eta miseriarik gorrienean utzi baitzuten. Bada, emigrazio haren abiaburuan zegoen ekonomi egoera gerrateen eta erabaki politikoen ondorioz etorri zen. Pirinio Apalak izeneko Departamendutik 1832 eta 1844 urteen tartean 64.227k emigratu zuen. 1880an, Bigarren Karlistaldiaren ostean, 23 bidaia-agentzia ari ziren Rio de la Platarako euskal emigrazioa bideratzen, Uruguaiko bertako agenteekin lanean. Azken datuen arabera 1832 eta 1907 urteen tartean Argentinara ehun milatik gora joan bide ziren. Bada, Zuberoak eta Nafarroa Behereak zuten populazioaren % 20 eta % 25 bitartekoa galdu zuten. Historialari zenbaiten iritziz, emigrazioetako batzuek, hala XIX.eko ekonomiagatiko emigrazio han-
32
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
dia zein lehenenagoko mendeetakoak, ondorengotzaren euskal sisteman (premutasun sisteman) izan zituzten sustrai-sustraiko zergatiak. Ezaugarri horri baliabide urritasuna, iraupen-ekonomia eta gatazka armatuek eragindako kalteak gehituz gero, horra fenomenoaren zergatiak azaldurik. Orduko emigratzaile edo joankin gehienak, egungoak bezalaxe, 15 eta 25 urte arteko gazteak ziren. Gogoan izanik Euskal Herrian jaiotze tasa ingurukoetan baino handiagoa zela, kanpora joate horretara jotzen ez zutenek erlijio-erakundeetan bilatzen zuten hazkurria bermatu eta hezkuntzarako aukera zabaltzen zien bidea. Zeharkakotasun horrexek egiten digu ulergarri komunitate berean ideologi ildo oso muturrekoak, baita antagonikook ere, batera bizi ahal izana. Latinoamerikan hori horrela bizi izan zen, baita 1970eko hamarkadako diktadura militarren garaian ere. Horietan euskal jatorrikoak alde bietan izan ziren. Ingurumari
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Simon Bolivar, askatzailea. o Rita Matilda Peñuela.
Mika Etchebere milizianoa.
horietan zatiketak eta banaketak ohikoak izan ziren, baita sendien barne-egituretan ere. Horrekin batera, erbestearen –politiko zein ekonomikoaren– kontzeptuan sakondu behar bat ere etorri zen. Ildo horretan bereziki aipatzekoa litzateke Mercedes Colás Irisarri izeneko haren kasua. Sortzez Lodosakoa, aitari, CNTko buruetako zela eta, heriotza eman zioten 1936ko Gerra Zibilaren ostean. Ondorioz, ama alargun eta hiru alabaz arduratzera beharturik lotu zen. Mercedesi, artean hamabi urte hortxe-hortxe izango zituela, ilea moztu zioten, “adimen handikoa” izan eta gainera gerra aurrean CNTkoei mitin edukiez komunistak, indartsuak eta adoregarriak egin zizkien aitzakiaz. Luze gabe, ia ezin bizirik, Colás-Irisarri sendikoak Ameriketara joan eta Argentinan jarri ziren bizi izaten. Han Mercedesek bizi berri bat hasi eta garatu zuen, harik eta militarren diktadura iritsi zen arte. Hartan alaba Alicia bahitu zioten eta, agi denez,
heriotza eman zioten (gaur arte desagerturik segitzen du). Haren ostean, berriro ere, Mercedes politikaren bideetan barna abiatu zen. Halaxe bada, Madres de la Plaza de Mayo izeneko batasunaren sorreran izan zen, ekinkor eta ekintzaile. Ez da inondik ere salbuespena. Mercedes Colás honen kasua. Amerikar askatzaile zenbaiten euskal jatorria behin baino gehiagotan aipatu izan da, hala nola Simon Bolivar eta Carlos Soublette ezagunena; lehenak Bizkaiko Bolibarren den Errementari Etxean zuen jatorria; bigarrenaren aita Baionatik hara joandakoa zen. Hitz gutxitan, Gerra Zibilaren ostean zeharkakotasunak nabarmenago antzeman ziren, Colás Irisarri horien kasuan bezala. Beste kasu bat aipatzearren, horra hor Hipólito Etchebéhère argentinarrarena. Gizona, ezaguna baldin bada, bere neskalagun Mika kapitan gradura iritsi zen milizietako emakume ba-
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
33
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Guardia Zibila Aritxulegiko ariztian.
karra izan zelako da. Bada, Hipólito, Baigorritik Argentinara egin zuen bikote baten semea, 1901ean jaio zen. Pierre Broué historialariak, Histoire de L´International Communiste izenekoan, Hipólitoren erretratua utzi zigun: “Hipólito, guraso euskal-frantsesen semea, Argentinan jaioa. PCkoa (Alderdi Komunistakoa), 1925ean kanpoan utzi zuten. Europara iritsirik, 1930ean, nazismoaren gorakadaz idatzi zuen, Masses izenekoan, eta Que faire? taldeko kide bihurtu zen. 1936ko uztailaz geroztik Espainian izan zen, borrokan, POUM alderdiaren motordun zutabeko ekintzaile. Siguenzan hil zuten, abuztuan”. Xabier Elosegik 2014an Argia aldizkariaren bidez argitara ekarri duen ikerkuntzak erakutsi duen legez, gerra hartako mitoen arteko handienetakoa den Buenaventura Durruti bera ere emigrazio haren semea izan zen. Haatik, Durrutiren kasuan emigrazioa ez zen europar kontinentetik Ameriketara egina, haren aitona Laurent Durrutiren sorterria zen Aiherrako Ixuribeherea izeneko etxetik, Ipar Euskal Herrian, Leon (Espainia) aldera burutua baino. Behin Leonen, aitona, sendia lan bila Asturiasera joana eta jatorriz Ahetzekoa zen Josefina Malgorrekin ezkondu zen. Enbor horretako ezpalak hara eta bestera barreiatu zirelarik –Espainiara batzuk, Leonetik Bizkaira beste batzuk–, izan zen Aiherran bizi izaten jarraitu zuenik ere. Ameriketara itzuliz, han bizi zen aniztasunak, batzuei, EAJri eta EAEri kasurako, harrerako euskal komunitatearen barruan egitura propioak atontzea komeni zitzaiela pentsarazi zien. Ondorioz, harrera-sareetan tratu-mailak ezarri ziren, aintzat aberkide bakoitzaren politikazko ildoa. Zer-nolakoa izan zen
34
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
batzuen alderdikeria, 1946an EAJk berak Frantziar estatuko lurraldeetan ziren euskal erbesteratuen multzoan ideologiaz komunistak zirenak identifikatzera iritsi baitzen. Ekonomiaren araberako banaketak ere zatiketak eta aldentzeak eragin zituen; horrelakoetan boteretsuen multzoak, edo komunitateak, behartsuen komunitatea bazterrean uztea ekarri zuen. Erbesteko ildo historikoaren iraupena gizabanakoengan ez ezik erakundeetan ere islatu zen. Lan honetako beste atal batean erakutsiko den bezala XIX eta XX. mendeetan erbesterako bidean abiatu ziren euskal alkate eta zinegotziak ugariak izan ziren. Adibidetzat Gipuzkoako Oiartzun udalerria hartuz, horretan ildoaren iraupena begien bistakoa da. Lehen Karlistaldian, herriko alkate Jose Manuel Esranizaga Baionan aterpetu zen. Atxiloturik, Angulemara deportatu zuten. Ia mende bat igarota, 1937an, orduko Oiartzungo alkateak, Feliciano Beldarrainek, mugaz beste aldera igaroz Kanbon hartu zuen aterpe; hil ere, bertan hil zen, handik ez luzera. 2014an, ia beste mende baten buruan, Guardia Zibilak urte batzuk lehenago Oiartzungo alkate egona zen Frantzisko Jabier Iragorri atxilotu zuen, herrian bere agintaldian lehenagoko hamarkadetan hilak zein erbesteratuak izan ziren euskal herritarren oroimenari eskainitako gune bat sortzearen alde egin zuela eta. Izatez anitza zen eta denboran barrena zirauen euskal diaspora bat bazelako usteak erbestean zen Eusko Jaurlaritzari 1946az geroztik haren katalogazioa egiteko ahaleginean sartzea eragin zion. Gizarte Laguntza eta Ogasun Kontseilaritzek urtero osatzen zuten erroldaren arabera, mugaz beste aldera
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
joanik Ipar Euskal Herrian edo bestela Frantzian bizi izaten jartzen ziren gazteak urtero 700 eta 1000 artean izaten ziren. Urteroko zerrenda haietan sorterritik alde egiteko motiboen artean hiru agertzen ziren nabarmendurik, alegia, ekonomia hutsezkoa, politikoa eta derrigorrezko soldadutzari buruzkoa, hots, hari uko egitea. Jaurlaritzak, batzuen eta besteen izate ezberdinak onarturik ere, guztiei irizten zien “erbesteratu� eta halaxe izendatzen zituen. Aipatu zerrendei arretaz begiratuz gero fenomenoaren zergatiak eta zeharkakotasunak zedarritzeko aukera izan genezake. Halaxe, 1947ari buruzko txostenean Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira isilean alde egindakoak 901 izan zirela esan zen. Horietan % 85,78 gizonezkoak eta % 15,22 emaku-
Paris, Saint Lazareko tren geltokia, 1936. o Jesus Elosegui. Aranzadi Zientzia Elkartea.
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
35
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Guardia zibilak, jendarmea eta mikeleteak mugan.
mezkoak izan omen ziren. Bestalde, % 61 ekonomiaren arloko arrazoiek mugiarazi zituen, % 11,7 familiako arrazoiek (berrelkartzeek), % 14ri “desertore” iritzi zitzaion eta, azkenik, % 7,77 “grebalari, agente eta bitartekari” legez ageri dira. Bestalde, hilabeterik erabilienak, bakoitzean muga igarotakoen kopuruaren arabera, iraila (212), abuztua (128) eta urria (100) dira. Iheslari gutxien izan ziren hilak urtarrila (26), apirila (34) eta abendua (36) dira. Urte haietako baten 901 iheslarietako 145 EAJkoak, 60 UGTkoak, 45 PSOEkoak, 34 CNTkoak, 26 EAKkoak, 15 EAEkoak eta 10 Ezker Errepublikazalekoak omen ziren; beste 528k ez omen zuten kidetasun politikorik. Bestalde, 478 gipuzkoarrak ziren, 261 bizkaitarrak ziren, 153 nafarrak eta 9 arabarrak. Nabarmentzekoa, Hendaia, Urruña eta Behobia arteko ihes-lerroa izan zela erabiliena (% 34k). Beste % 24 txalupaz iritsi ziren. Sarara iritsi zirenak, gehienetan Larrun mendia erabiliz, % 18 ziren; Dantxaritik Ainhoara iritsi zirenak (ETAren lehenengo erbestealdian izango zen bezalaxe) % 18 izan ziren. Alduden abiaturik Urepelera iritsi zirenak guztizkoaren % 7 izan ziren.
36
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
Aipatzen ari garen txostenak bazioen, baita ere, “emandako datuak Ordezkaritza honen ezagutzakoak diren iheslariei dagozkienak” zirela eta bazirela haren “kontrolpetik kanpo”, arrazoi ezberdinak tarteko, ziren beste euskal iheslari batzuk ere. ”Bidasoa aldean Bera eta Elizondo arteko ihes-lerroa” erabiltzen zela ere badio txostenak, erantsiz “mugalari profesionalek 1.000 eta 1.500 pezeta artean kobratzen” zutela eta hori “maletarik gabe, noski”, horiek “gero sekula iristen ez zen hurrengo paso baterako” uzten baitziren (Txostenaren harira esan 1936ko gudan ihesean joan zirenetako batzuek muga zeharkatzeko kontrabandistak erabili zituztela; horiek, zenbait lekukoren arabera, ordainetan 500 pezeta eskatzen zuten). “Frantziako agintariek atxilotzen dituzten iheslariak –zioen txostenak– Mérignac-Etorkinen Zentroa delakora eramaten dituzte lehenik; horretan bakoitzaren egoera askatasunez aztertu ondoren, mediku-ikuskaritza egiten diete eta horrez gero lanera joaten dira, dokumentazio egokiaz horniturik, frantses langileen baldintza berberetan. Gehienek urketari loturiko lanen baten hautua egiten dute.
E rbe st e are n e ta e r b e s t e r at u a r e n d e fi n i z i o b at e r a n t z
Dantxarineako zubia, 1936 urte inguruan.
(...) Erresistenteak, behin beren kalitatea frogaturik, ordezkaritza honexek hartzen ditu, ostatu eman, dokumentazioz hornitu eta denean laguntzen die, lanposturen batean hasi ahal izan arte bederen”. Behin Frantzian, iheslariak kontzentrazio-eremuetan bildu eta erroldak osatzea ohitura bilakatu zen, hala XIX. mendean nola XX.eko lehenengo erdian. Mugaz beste aldera igarotzea ez zen arriskurik gabekoa izaten. Iheslariei eta desertoreei Guardia Zibilak zein Armadak tiro egin zieten berriak ugariak dira. Hiru hamarkadatan makina bat gorpu bildu zuen Bidasoak. Zenbait kasutan agenteek nahita emandako heriotzak hain izan baitziren begi bistakoak, epaile militar frankistek agenteoi ustezko gaizkiletzat leporatu eta haien aurkako zuzemenak bideratu behar izan zituzten. Orduan inondik ere berriak ez ziren eta egun oraindik ere erabiltzen diren kontaera xelebreak erabiliz, halakoetan kausa guzti-guztiak, azkenean, artxibatu egiten ziren. Juan Muñoz Ugartemendia, Hondarribiko okina, 1945 urtean Bidasoa zeharkatzeko ahaleginean ari zelarik Armadaren patruila batek tiroz hil zuen.
Epaileak zuzemenak hasi baitzuen ere, kausa laster artxibatu zuen, errugabetzat joz agenteak. Horien arabera, Muñoz Ugartemendia, atxilotua izan ostean, ihes egiten ahalegindu zen. 1941ean Guardia Zibilaren Zugarramurdiko etxeko agente biri beste iheslari bati heriotza eman izana leporatu zitzaielarik, errugabetu egin zituzten, agenteok “airera” tiro egin zutela eta. Ihesa beste krimen sorta eder batzuk estaltzeko aitzakia ederra izaten zen. Kasurako, horra naziotasunez alemanak izanik ere Donostiako auzokide ziren Herbert eta beroren seme Erwin Reppekusen kasua. Heriotza eman zieten, eta isilean gorde, beste hainbaten kasuan bezalaxe. Francoren aliatua zen Alemaniako kontsulatuak protesta egin zuen. Bada, Emilio Ciberia epaileak zuzemenak abiarazi zituen. Poliziak eta Falangek zeinek bere txostena paratu zuten, bietan ipuin berbera kontatuz; Reppekus aita-semeak, mugara eramanak, Luzaide aldera hain zuzen, handik ihes egitea erdietsi omen zuten. Bada, heriotza eman zieten, Hernanin. Hori, ordea, 2004an argitu zen, 70 urteren buruan.
I H E S LARIA K . E u s k a l e r b e s t e a ( 1936- 2015)
37
Er bestearen eta e rbe st e rat uare n de f i ni z i o b at e r a n t z
Kataluniara ihes egindako euskaldunak gerra-industrian lanean. o Euskadiko Artxibo Historikoa, Gizarte laguntza sailaren funtsa.
Beraz, erbesteratu kontzeptua zehaztea, halakoek kanpora jotzeko izan zituzten askotariko arrazoiak ezagutzea, aterpetu ziren lekuen aniztasunaz jabetzea, ez da lan erraza, ez behintzat oso urrun ez ditugun kasuetan. Gerra Zibila hasi bezain laster hala Euskal Herrian nola Katalunian izan ziren ume, emakume eta gizonekoen ihesa, zenbakietan masiboa izan bazen ere, salbuespena izan zen. Salbuespena eta eredua aldi berean. Gerra-lekuetatik alde egin nahi izan zutenek iheserako txalupak, gabarrak, era guztietako itsasontziak erabili zituzten, hala bertoko gerran nola Munduko Bigarrenean, Europa erdia nazien mendean zela. Halaxe joan ziren milaka eta milaka aterpe bila. Haatik, hastapenetako bultzada hura 1942 urtea aldera desagertu zen. Harrez gero iheslarien muga-igarotzeak antolatzeaz arduratu zirenak
38
IHESLARIAK. Eus k al e rbe st e a ( 1 9 3 6 - 2 0 1 5 )
mugalariak izan ziren. Itsasoz ere batzuetan. Hastapenetako urteetan erakunde politikoek kontratatzen zituzten mugalari haien fidagarritasun-bermea ziren ihes-lerroek osoturiko sareak, Bigarren Mundu Gerra bukaturik, urrituz eta jarduna kontzentratuz joan ziren. Eusko gobernuak zioenez, harrez gero arrazoi politikoak ez ziren beste batzuengatik ihesean zihoazen jendeak izan zitezkeen mugalarien bezeroak. Bada, horien sareak kontrabandoan ere nahastu ziren. Orain arte erabili ditugun definizioek erbesteari bere konplexutasunean begiratzera eta hamaika era ezberdinetara bizi daitekeen bizipen hori guztiz dela pertsonala aitortzera behartzen gaituzte. Azken horrek sakonean gordetzen duen kontzeptu unibertsalera eramango gintuzkete. Zenbait erbesteratuk kontaturikoa gogoan, sarrera labur honetan soberan dira arrazoi poetikoak. “Heriotza eta kartzelaren artean, gaitzik arinena? –zioen Adolfo Sanchez espainiar erbesteratu errepublikazaleak–. Erbesteratuak aurrean inola ere gainditzerik ez duen pareta handi eta higikor hori duela gogoan hartuz, erbesteak, bere leiho, ate, kale eta guztiarekin espetxea izaten segitzen du”. Beste muturrean, jatorriz Bermeokoak izanik, 1936ko Gerra Zibila baino lehenagoko erbesteratuak ziren gurasoen semea zen Marc Légasseren ikuspuntua legoke. Parisen jaioa, Ziburun luzaz bizi izan zen hark, erbesteaz eta Euskal Herriaren izaeraz literatur pasarte gogoangarriak idatzi zituen. Pasacalles por un país que no existe (Euskadifrenia izenaz antzerkirako egokitua) hartan zioenez, sorterria uzteak euskaldunentzat ez luke baliorik, aberri onetsirik ez dutenez gero, eta, ondorioz, ez legoke berezko zaien horri inolako definizio politikorik ematerik: “Aintza-diplomarik gabeko hizkuntza bati eta diplomatikorik gabeko herrialdeari dion maitasunez, ez Historian eta ez Geografian ez eta nazioen artekoan aulkirik ez duen herriari ez dagokio kontzeptu hori. Mortuko haize menperagaitz, mendeetako dunen gainetik zuhur eta dotoreziaz doa aurrera, albatrosak itsasoko uhinetan uzten dituenak baino lorratz hautemangarriagorik utzi gabe”.