Gaitasun handiko haurrak ikasgelan

Page 1

Asociaci贸n Promotora Fundaci贸n de Ayuda a Ni帽os y J贸venes de Altas Capacidades


Liburuxka honen helburua gaitasun handiko haurrei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzea da. Garrantzitsua da jakitea ez dagoela gaitasun handiko haur eredu bakarra. Aparteko adimena duten haurrek multzo hetereogeneoa osatzen dute; hortaz, hezkuntza-erantzuna kasu jakin bakoitzari egokitu behar zaio, eskola inklusiboaren baitan ikaslea erabat gara dadin.

-2-

Euskal Autonomia Erkidegoak 341.723 ikasle ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Lanbide Heziketan eta Batxilergoan (EUSTATen 2010/11ko datuak). Hezkuntza Ministerioaren arabera, ikasleen %2–%5ek du adimen gaitasun handia. Portzentaje horiek gurera ekarriz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema ez unibertsitarioan 6.800-17.000 ikasle bitartean adimen gaitasun handikoak direla esan nahi du. Haur horien ikasteko modua berezia da, eta hezkuntza behar berezi horiei erantzuteko hainbat neurri indarrean jartzea derrigorrezkoa bada ere, errealitate honi buruzko ezjakintasunak, mitoek, eta estereotipo faltsuek oztopatu egiten dute askotan erantzun egokia eskaintzea. Adimen gaitasun handiko haurrek nola ikasten eta sentitzen duten hobe jakinez gero, horri buruzko informazio gehiago izanez gero, ateak zabalduko genizkieke sormenari, ezaguerari, logikari eta hausnarketari, horiek baitira haur hauek bizitzako arlo guztietan erabiltzen dituzten elementuak: harremanetan, ikasteko garaian, jolasean, kiroletan‌


• Eskola kideek baino azkarrago eta desberdin ikasten dutelako. Beraien ikasteko moduari egokitutako lan metodoak eta beraien adimenari dagokion estimulazioa behar dituzte, asper ez daitezen eta motibazioa gal ez dezaten. • Haur hauek oso sentikorrak direlako. Antzemate goiztiarrak gurasoei eta irakasleei haur hauek izaten dituzten hainbat jokabide ulertzeko aukera emateaz gain, beren hezkuntza hobe bideratzeko, eta behar emozionalei modu egokian erantzuteko aukera ere eskainiko die. • Gainerako pertsonek bezala, beraiek ere aintzat har eta uler ditzagun behar dute. Gelan talentuak garatzeko lan metodoak erabiltzen baditugu, gaitasun handiko ikasleentzat ez ezik, gainerakoentzat ere izango dira mesedegarri, talde osoa suspertuko dutelako, frustrazioa saihestuko dutelako eta ikaskideen arteko harremana hobetuko dutelako. • Lana eta esfortzua oinarrizkoak direlako, gaitasunak etekinak eman ditzan. Askotan, erraz eta azkar ikasten duen ikasle batek ez du helburu akademiko orokorrak betetzeko esfortzurik egin behar izaten eta, ondorioz, behar duen garaian ez ditu ikasteko eta antolatzeko ohiturak hartzen, ezta garapen akademiko egokia lortzeko beharko dituen esfortzu eta diziplina bilakatzen ere. • Hezkuntza neurri egokiak ez hartzeak, haurra gelan integratzea eragotz dezake eta, era berean, jokabide desegokiak, arreta eza, antsietatea, autoestima baxua eta, batzuetan, depresioa eragin ditzake. • Adimen gaitasun handia izateak ez duelako esan nahi gaitasun handiko ikasleak dena dakienik, baizik eta ikaslea intelektualki prest egon daitekeela bere adineko gelakideei dagokien curriculuma baino eduki konplexuagoak lantzeko. • 1989ko Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenak 29. artikuluan aintzatetsitako eskubidea delako, haurraren nortasuna, ahalmenak, gaitasun mentalak eta fisikoak, ahal den neurrian garatzeko aukerak ematea. • 2/2006ko Lege Organikoak (LOE) Hezkuntza Administrazioek gaitasun handiko haurrak txikitatik identifikatzeko prozedurak eta baliabideak izan behar dituztela xedatzen duelako, eta antzematen dituzten unetik haurrei arreta osoa eskaini behar zaiela agintzen duelako.

-3-


• Eskolan hasi aurretik edota oso azkar ikasi du irakurtzen • Hiztegi oso aberatsa du bere adinerako • 18 hilabeterekin koloreak ezagutzen ditu • 2 urte eta erdirekin 10 arte zenbatzen du • Alfabetoa 2 urte eta erdirekin ikasten du • Gauza berriak ikasteko jakin-min handia du • 3 urte eta erdirekin batuketa eta kenketak 10 arteko zenbakiekin buruz egiten ditu • “Intuizioz” ebazten ditu problemak, gainerako ikaskideek erabiltzen ez dituzten metodoen bitartez -4-

• Denbora ordutan zenbatzen ikasten du 5 urterekin • Gaika ikasten du: zenbakiak, letrak, auto matrikulak, logotipoak, unibertsoa… • Gazteagoak edo helduagoak diren haurrekin hobeto moldatzen da adin berekoekin baino • Ezohiko galderak egiten ditu: originalak, desberdinak, sakonak, abstrakzio handikoak edota gai askotarikoak Zure ikaslea gaitasun handikoa izan daiteke, eta baliteke hezkuntzaerantzun berezia behar izatea bere garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin.


Eskolako talde pedagogikoa eta gurasoak jakinaren gainean jarri. Eskola dagokion Berritzegunearekin harremanetan jarri behar da, eta Berritzeguneak berak emango ditu haurraren hezkuntza-premiak zeintzuk diren zehazteko lehen urratsak. Familiarekiko komunikazioa ezinbestekoa da, umeak eskolan trebetasun intelektual eta sozialak ezkutatu ahal baititu. Etapa honetan haurra egokien identifikatu ohi duena familia denez, gaitasun handietan aditu den profesional batengana jotzea komenigarria izango litzateke, hark haurra ebalua dezan, eta haren bizitza akademikoa eta emozionala bideratzeko jarraibideak eman ditzan. Umearen heziketan inplikatuta dauden guztien arteko harremana ona izatea oso garrantzitsua da.

Etapa honetan egokitzapen informalak egin daitezke: eduki aberatseko irakurketak eta idazketak eskaini; eduki desberdinen arteko loturak egitea eskatzen duten jarduerak proposatu; haurraren beraren iniziatibak bultzatu; edukiak zabaltzeko eta aberasteko lan-txokoak sortu eta liburuz, baliabide informatikoz, jokoz, eta bere gaitasun eta interesei egokitutako materialez hornitu. Hori guztia malgutasunez, jakin-mina eta sormena bultzatzeko giroa sortuz, eta lan errepikakorrak saihestuz. Era berean, oso garrantzitsua da eskolarekiko eta gelakideekiko haurrak dituen sentimenduak ezagutzea eta aintzat hartzea. Salbuespeneko kasuetan hezkuntza-maila ere bizkor daiteke.

-5-


• Edukiak oso azkar ikasten ditu • Inork azalpenik eman gabe dakizki gaiak. Batzuetan aurrea hartzen die irakaslearen azalpenei • Ikaskideek baino mintzaera eta errekurtso linguistiko sofistikatuagoak erabiltzen ditu • Beharrezkoak diren eragiketa aritmetikoak ezagutu gabe ebazten ditu problema matematikoak • Ikuspegi originalak eta sormen handikoak ditu • Gustuko dituen gaietan piztu egiten dela dirudi, eta lan -6-

bikainak egiteko eta gogoz parte hartzeko gai da • Batzuetan jokabide arazoak ditu • Bihurria, urduria edota marmartia izan daiteke • Iritzi oso independenteak ditu • Justizia, heriotza eta antzeko gai transzendentalek kezkatzen dute • Errendimendu akademiko urria izan dezake

Zure ikaslea gaitasun handikoa izan daiteke, eta baliteke hezkuntza-erantzun berezia behar izatea bere garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin.


Eskolako talde pedagogikoa eta gurasoak jakinaren gainean jarri. Eskola dagokion Berritzegunearekin harremanetan jarri behar da, eta Berritzeguneak berak emango ditu haurraren hezkuntza-premiak zeintzuk diren zehazteko lehen urratsak. Familia gaitasun handietan aditu den profesional batengana jotzea komenigarria izango litzateke, hark haurra ebalua dezan, eta haren bizitza akademikoa eta emozionala bideratzeko jarraibideak eman ditzan. Umearen heziketan inplikatuta dauden guztien arteko harremana ona izatea oso garrantzitsua da.

-7-

Hezkuntza-erantzun desberdinak erabil daitezke, gaitasun handiko ikasle- multzoaren heterogeneotasuna dela medio. Neurriak lau taldetan bana ditzakegu, eta elkarren baztertzaile ez direla hartu behar da kontuan, hainbatetan aldi berean erabili beharko baitira: • AZELERAZIOA: Haurrak ikasturte bat edo gehiago aurreratzea, bere gaitasun, ezaguera- maila eta ikaste-erritmora hobe egokituko den ingurunea izan dezan. • TALDEKATZEA: Ikas mailari dagozkion egitarauak eskaintzeko ikasleak gaitasun mailaren arabera taldekatzen direnean. • CURRICULUMAREN EGOKITZAPENAK: Eskola orduetan banakako hezkuntza egitarauak eskaintzean datza. Egokitzapena HORIZONTALA denean curriculumaren edukiak sakonduko ditu eta edukien arteko lotura konplexuagoak ezarriko ditu, baina maila altuagoko edukiak irakatsi gabe (eragiketa aritmetiko berririk


ikastea eskatzen ez duten problema matematiko korapilatsuagoak, irakurketa eta idazketa zorrotzagoak, ikerketa lanak, etab.). Egokitzapena BERTIKALA bada, haurrak gaitasun handiak dituen ikasgaietan hezkuntza-maila altuagoko edukiak eta helburuak ezarriko dira. • EDUKI GEHIGARRIAK LANTZEA, CURRICULUMAZ APARTE: Eskolaz

kanpoko ordutegian eskainitako banakako hezkuntza egitarauak. Ikasle bakar batentzat (Tutoretza/Mentoretza) edota talde batentzat antola daiteke, eskolarekin harremanik ez duen irakasle edo aditu baten eskutik.

Neurri horiek eraginkorrak izan daitezen, ezinbestekoak dira honako baldintza hauek: -8-

• Irakasleen formakuntza egokia, gaitasun handiko ikasleen beharrak ulertzeko baliagarriak izango zaizkion bitartekoak ezar ditzan. • Ordutegien, taldeen eta espazioen erabilera malgutuz, eskolaantolaketa doitzea (gelan ikerketa txokoak sortu, liburutegia eta informatika gela erabili, etab.). • Erabiliko den metodologia zehaztea. Horren barne, informazioa eskuratzeko eta bilatzeko estrategiak eta ikasteko ohitura egokiak irakastea. • Helburuak, edukiak eta ebaluaketa irizpideak zehaztea, ikaslearen abiapuntua kontuan hartuz beti ere, eta ez gelakideena (curriculumaren konpaktazioa). • Baliabideak eta tresnak eskura jartzea. • Jakin-mina, sormena eta ikasteko gogoa bultzatuko duen giroa sortzea gelan. • Familiaren laguntza.


• Ikasketetan emaitza oso onak ditu eta ezagupideen arteko loturak erraz egiten ditu. • Sormen handia du eta galdera konplexuak egiten ditu, bere ezaguera zabaldu nahian. • Era askotako ekintzetan nabarmentzen da (matematika eta zientzia lehiaketetan, xake txapelketetan, musikan, etab.). • Eskolako hainbat taldetan parte hartzeko gogoa azaltzen du (aldizkarian, antzerki taldean, irratian, etab.). • Irakaslearekin duen harremanaren araberakoak dira emaitzak eta oso desberdinak izan daitezke ikasgai batetik bestera. • Ikasgai konplexuetan alde handia egon daiteke ebaluaketa batetik bestera lortzen dituen emaitzetan. “Gutxiegi” batetik “bikain” batera pasa daiteke. Ikasgai sorta gainditzen du ikasturte amaieran, eta emaitza onarekin, ikasturtearen zati bat ahaleginik egin gabe igaro eta gero. • Emaitzetan “efektu orekatzailea” ikus daiteke, hau da, azterketa batean nota ona ateratzen badu, hurrengoan erdi parekoa edota nota baxuagoa ateratzen saiatzen da, azken nota bikaina izan ez dadin eta ikaskideek bazter ez dezaten, edota “empollón” eta “pelota” esan ez diezaioten. Adimen handikoa izatea eta nabarmentzea batzuetan ez dago ondo ikusia, batez ere nesken artean eta, bereziki, adin jakin batzuetan.

-9-


• Gurasoek eta irakasleek gaztea ikasle adimentsua eta bikaina, baina era berean alferra dela uste dutenean. • Eskolari nahiz irakasleari buruhausteak ematen dizkio. Zure ikaslea gaitasun handikoa izan daiteke, eta baliteke hezkuntzaerantzun berezia behar izatea bere garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin. Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura eta neurriak Lehen Hezkuntzako berberak dira.

-10-

Liburuxka hau FANJAC EUSKADI eta AUPATUZ elkarteek osatua da. Gaitasun handiko haurren eta gazteen senideek osatutako bi elkarte gara, eta eskola inklusiboaren baitan gure seme-alabak ikaskideekin batera hazi eta bilaka daitezen nahi dugu, beti ere beren ikasteko modu berezia aintzat hartuz, LOEk agindu eta adituek gomendatzen dutenari jarraituz. Irakasleentzat eta eskolentzat gaitasun handiei buruzko informazioa dugu (bibliografia, dokumentazioa, gelarako baliabideak, baliabideak sarean, etab.). Gurekin harremanetan jartzeko: infofanjac@gmail.com eta aupatuz@gmail.com

ESKER ONAK EHUko irakasle den Izaskun Etxebarria andereari, edukietan laguntzeagatik eta edukien gainean emandako aholkuengatik; Alcagiri, banaketan laguntzeagatik; Zubiaurre S.L.-ri maketazioagatik eta Copytec-eri inprimatzeagatik.

Dokumentu honen edukia eta gomendioak honako argitalpen hauetan oinarrituta daude: Hezkuntza Ministerioak argitaratutako “Alumnos precoces, superdotados y de altas capacidades” eta Yolanda Benito anderearen “Superdotación y Asperger”. Fanjac Euskadi eta Aupatuz elkarteek ez dugu gure gain hartuko ez hemen adierazitakoa, ezta azaldutako neurriak hartzearen ondoriorik ere. Liburuxka honen hartzaileek ez dute lan hau aldatzeko baimenik. Arau hau aldatzeko edo bertan behera uzteko, Fanjac Euskadi eta Aupatuz elkarteen baimen idatzia beharko da. Hitzez adierazitako baimenik ez da ontzat hartuko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.