Por otro modelo energĂŠtico
Beste eredu energetiko baten alde
Ekaina 2013 4. Zenbakia Doako alea www.frackingezaraba.org
Hona hemen manifestazioak amaiera aldean zuen irudia. Jendea gerturatzen ari zen une horretan frackingaren aurkako azken diskurtsoak entzutera
Nafarroak aurrera darrai frackingaren aurka Frackingaren aurkako oposizioa aitzina doa Nafarroan. Parlamentuan Foru gobernuari Nafarroa frackingik gabeko lurralde aitortzea eskatzen zion mozio bat onartu ostean, iragan maiatzaren 23an Fracking-a gas ez-konbentzionala ikertzeko eta erauzteko teknika gisa erabiltzea debekatzea helburu duen lege proiektu bat hartu zuten aintzat. Proposamena, kantabrian onartu zen legearen oso antzekoa, alderdi sozialistak aurkeztu zuen eta Izquierda-Ezkerra, NafarroaBai, Aralar, Bildu eta nafarroako alderdi sozialistaren beraren aldeko bozkak jaso zituen. UPN abstenitu egin zen eta PP-ko 4 parlamentariak izan ziren ekimenaren aurka bozkatu zuten bakarrak. Proposamena aintzat hartu izana foru lege honen tramitazioaren hasiera besterik ez da izan eta beraz, oraindik ere zain egon beharko dugu Nafarroan fracking-a debekatzen duen lege bat ikusi arte, onartua bada behintzat. Fracking Ez Arabak begi onez ikusten du fracking-aren aurkako debekuak mehatxatutako lurraldeetan zehar hedatzea, baina adi egon beharko dugu zenbait alderdi politikoren anbiguotasunari eta debeku hauen benetako eraginkortasunari.
adi alderdi politikoen iritzi aldaketekin
Burgosek aurre egin zion bai frackingari baita eguraldiari ere Burgosera deitua zen manifestazioa jendetsua izan zen eta hasieran jausi zen euri eta txingor-zaparrada galantak ez zuen giro paregabea zapuztu. Pasa den maiatzak 18an, frackingaren aurkako mugimendu ezberdinek deituriko manifestazioa jendetsua eta giro bizikoa izan zen. Eguraldi desatseginaz gain 3.000 pertsona inguru bertaratu ginen. Egia esan, hitzorduaren ordu berean jausitako euri eta kazkabar-zaparradak ziurrenik bat baino gehiagori kalera irteteko gogoak kenduko zizkiola ere kontuan hartu beharrekoa da. Hala eta guztiz ere, bertaratu zen jendeak edozer gauza jasateko prest zegoela argi erakutsi zuen, ahots, pankarta eta mozorro ezberdinek koloreztatu bait zuten martxa osoa. Zehazki aparkalekuan estatuko leku ezberdinetatik etorriak ziren 11 bat autobus zenbatu ziren. Beraz honek argi isladatzen du frackinga tokian tokiko ardura bat izateaz haratago dioala. Euskadi eta Kantabria izan ziren ordezkari oparoenak hainbat autobus heldu ziren eta bertatik. Hauen artean aipamen berezia merezi du Kuartangoko bailarak, autobus bat nahikoa ez bait zen izan deialdirako izena emana zuten pertsona guztiak eramateko haina. Azpimarragarria da ere Burgoseko kasua, probintziako txoko guztietatik etorri bait zen jendea, iparraldeko zein hegoaldeko muturretako ordezkariak bertaratu ziren, beraien udalerria frackingaren aurkakoa zela aditzera ematen zuen estandarteak zeramatzatelarik..
Manifestazioa arratsaldeko 6etan hasi zen, puntualtasun zehatzez. Egia esan, frackingaren aurkako asanblada eta plataforma ezberdinek egindako deialdiak hedabideetan ikusmira handia sortu zuen. Hala ere, ibilbidea hastera zihoanean begirada guztiak mehatxatzen gintuen zeru griserantz zuzendu ziren eta ez ordea deialdia ederki girotzen zuten mozorro, pankarta eta dorre ezberdinetara. Euri jasa espreski ordu berean hasi zen, eta bukaerararte ez zen gelditu izan. Amaierako diskurtsoak behintzat aterkiak itxita txalotu ahal izan ziren. Azpimarratu beharrekoa da hortaz, Burgos erdialdetik joan zen manifestazioak bi ordu iraun zituela eta euriak ez zituela kikildu frackingaren aurkako oihu eta kanta ugariak. Gainera, ez dugu zalantzan jartzen ez dela azken manifestazioa izango, ez behintzat zulaketa planek hainbat enpresa eta alderdi politikoen buruan jarraitzen badute. Azkenik, ezin dugu ahaztu, Burgosekoarekin batera aldi berean Albaceten ere martxa bat antolatu zela aipatzea elkarrekin koordinatu zena. Azken honek gogorarazten digu frackingaren arazoa ez dela “vasco-cantabrica� deritzon arroan soilik kokatzen.
Desobedientziaren inguruan Fracking Ez Araba, Eleak, Herrira, AHT Desobeditu eta Joxemi Zumalabe Fundazioak, elkarrekin batera antolatu ditugun desobedientzia zibilari buruzko jardunaldiak aurkezten dizkizuegu. Gaur egun, zibil eta politikoak praktikan jartzea gero eta zailagoa den eraldaketa sakoneko testuinguru batean kokatzen gaitu. Bertan, ezinbestekoa den herri mugimenduen lana aurrera eramatea egunez egun gero eta oztopatuagoa bilakatzen du. Gure ingurunean benetan eragin nahi baldin badugu, premiazkoa da garai berri hauen aurrean neurriak hartzearen beharra. Hona hemen errealitate berri honi aurre egiteko erronka habian jartzeko era interesgarri bat: desobedientzia bera gizartearen eraldaketarako tresna gisa aztertzea. Horretarako bi egun izango ditugu, ekainaren 8a eta 9 hain zuzen ere. Bertan mahai-inguruak, eztabaidak, lantegiak eta hausnarketarako tarteak izango ditugu elkarrekin
ekintzarako aukerei buruz pentsatzen saiatzeko. Hizlarien artean Mario Zubiaga, Marta Luxan eta Raul Zibechi izango ditugu, eztabaida aberasteko helburuarekin lehenengo gogoetak jaurtikiko dizkigutelarik. Bestalde, Bilgune Feminista, Mugitu! eta Eleak ere bertan egongo dira. Izan ere, bizi izan dituzten bizipenetan oinarrituz talde hauetako partaideek beraien iritziak azalduko dizkigute. Ondoren igandean, KEM/ MOC-en esku bi lantegi praktiko izango ditugu. Batean legeari lotutako alderdiak landuko dira eta bestean aldiz beldurraren kudeaketaz arituko gara. Guzti honetaz gain, esan beharra dago larunbatean herri bazkari bat egongo dela eta arratsaldeko saioei amaiera emateko ere, luntxpoteoa izango dugula. Bestalde, aipatu beharra dago, jardunaldietan zehar itzulpen zerbitzuak egongo direla eta baita haurrentzako txokoa ere. Montehermoson ikusiko gara ordun! ekainaren 8an goizeko 10etan!
2
FRACKING EZ
2013 Ekaina
EDTORIALA
Energiaren arazoa. Fracking-az haratago Fracking Ez Araba, Desazkundea, Bionekazaritza eta Mugarik Gabeko Injeniaritzak antolatuta, pasa den maitzaren 8, 9, 10 eta 11ean izan ditugu Gasteizen energia inguruan antolaturiko jardunaldiak. Hainbat gauza hartu beharko genituzke kontuan ondorioak atera nahi baditugu; parte-hartzearen inguruan, prentsaren tratamendua, hitzaldien kalitatea, alternatibak... Aipatu nahi dugun lehen kontua gaiaren inguruan ikusi dugun interes haundia izan da. Hori argi utzi dute egun bakoitzean inguratu diren pertsonen batazbesteko kopuru haundiak, 100 ingurukoa. Hitzaldi ostean emandako debateetan ere jendeak asko hitzegin du. Auzolana frontoian emandako dokumentalen saiotara inguraturiko jende kopurua ere gehitu behar diogu. Harrigarria ere jardunaldiek prentsan izan duten ohiartzuna, irrati eta periodiku gehienetan jardunaldien programazioa eskeintzeaz gain, hainbat kazetarik hizlari ezberdinen disposizioa aprobetxatu bait du elkarrizketak argitaratzeko. Gustora geratu gara ere edukin eta hitzaldien kalitatearekin. Banaz bana, hitzaldietan argi ikusi da, hainbat ikuspuntuetatik begiratuta, gaur egun mahai gainean ditugun erronkak eta baita laster iritsiko direnak ere. Badira hainbat ebidentzia nahikoa argi azaldu zaizkigunak. Berriztagarriak ez diren baliabideen erabilpen masiboan dago kapitalismo globala, eta naturaren biziberritze ahalmena aspaldi pasa genuela ikasteaz gain, ikusarazi digute nola egungo geoestrategia politiko-militarra !"#$%&'("#")&*)+( ')& , -+%)&.)'%).%* ,&/&#0#)& !")"#&.(" - "!# ")-)& mantentzeko asmoarekin, bere atzean justizia sozialaren izpirik utzi gabe, bai ordea sekulako zor ekologikoa. Baina desoreka guztiak medio, ez da nahikoa erritmoa mantentzeko. Horretarako ustiapen muga
guztiak gainditzen hasiak gara, baliabide fosilak gero eta agortze sintoma nabariagoak ematen dituen neurrian. Hazkundearen, garapenaren ")&1-(+- !#)- ,&%2 , ),3&+#- &%,+#-#)& ")&. - &'#--)'* )$&!)$-%4&$)"#& beharko ditugu. Hori da fracking-aren bentazko kontestua. Baina dena aldatzen ari da, eta hasi beterik ez gara egin Gaur egungo egoera mantentzearren esfortzu izugarriak eginagatik, mundu mugatu baten errealitate egoskorra laister gailenduko da. Teknologiak ez du ekidingo eredu fosilak mugak dituenaren egi gordina, eta berau heltzear dagoela, ez bada jadanik iritsi. Energiaren erabilgarritasunaren murrizketak gehiengo baten miseria ekarriko duen ala beste joko arau batzuk ahalbidetuko dituen ez dakigu oraindik. Proiektu txikitzaileen aurrean erakutsi dezakegun indarra eta beste erreleatitate batzuk eraikitzeko ahalmenean oinarrituko da gure aukera, aukerarik izatekotan. Gero eta jende gehiago ari da ohartzen arazo hauetaz eta badira hainbat idea eta ekimen bidezidorrak ireki nahian, oraindik eskala txikian bada ere. Ekimen eta idea hauek, ezinbestean kontsumoaren jaitsieran izan beharko dute oinarria, energia eta elikadura burujabetasunean, zirkuitu txikietan, baliabide fosilik gabeko mugikortasunean, besteak beste. Baina erronka sekulakoa da, desazkundean dagoen egungo errealitateak ez bait du banaketa justurik bermatzen. Gelditzen den aukera bakarra txikizioa gelditu eta aberastasuna banatzea da. Baina horretarako, eredu energetikoaz haratago, aldaketa beste hainbat mailatan beharrezkoa da, hala nola politikan, gizarte ereduan, garapen ereduan. Eta, noski, esate hutsarekin ez digute eskeiniko aldaketa hori...
Frackingaren agerraldiak
Frackingaren aurkako oposizioa kongresura iritsi da Iragan maiatzaren 22an Riudaura Junts Contra el Fracking, Aturem el Fracking, Plataforma Antifracking de Comarcas de Castellón, Teruel sin Fractura eta Fracking Ez Kuartango plataformetako ordezkariek Madrileko diputatuen kongresura jo zuten alderdi politikoei frakingaren aurkako erabateko gaitzezpena adierazteko. Bilerara, Izquierda Plural taldean bildutako Iniciativa per Catalunya Verds, Esquerra Unida y Alternativa eta Chunta Aragonesista-ko ordezkariak eta ERC, BNG, talde mistoaren zein PSOEren ordezkariak joan ziren. Bilera honetan, fracking-aren eraginen inguruko informazioa helarazi zitzaien: uraren kontsumoa eta kutsadura, lurraldearen eraldatzea, ingurumenaren kutsadura, gasaren burbuila, espekulazioa, eredu energetiko berri baten beharra … Joandako taldeen artean harrera positiboa izan zen, baina dudari gabe, hutsegiterik nabarmenena PPrena izan zen, ganberan eta gobernuan gehiengo osoa duen alderdiarena.
Mikel Otero e Iñigo Leza, parlamentuko ingurumen komisioan fracking ez araba ordezkatuz izan zuten agerraldian
Iragan maiatzaren 8an, Fracking EZ Arabako zenbait ordezkarik agerraldia egin zuten Eusko legebiltzarreko ingurumen batzordean. Agerraldi honetan, EAEan fracking-ak egun duen egoeraren inguruan plataformak duen iritzia helarazi zitzaien batzordean ordezkaritza duten alderdiei. Iaz, industria batzordera jo eta fracking teknikaren inguruan dugun iritzia adierazteko aukera izan genuen eta beraz, oraingo honetan, jazo berri diren zenbait gertakari baloratzeko tartea hartu genuen. Lehenik eta behin, aurkeztutako ILPari betoa ezarri zioten alderdien jokabidea kritikatu zen eta baita alderdi hauek partaidetza kontzeptuaren inguruan egiten duten interpretazio murriztaile eta inte-
resatua ere. Horretaz gain, Eusko jaurlaritzak, Arantza Tapiaren bitartez, frackingaren inguruan egin dituen azkeneko adierazpenak ere baloratu ziren eta azkenik, fracking-aren inguruan plazaratu berri diren zenbait ikerketa aipatu ziren, besteak beste, Deborah Rogers-ek Wall Street-ek gasaren burbuilan izandako paperaren inguruan idatzitakoa edota J. Dave Hughesek argitaratutakoa, errendimendu beherakorraren legeak erauzketa ez-konbentzionalean izango duen eraginaz ohartaraziz. Beste alde batetik, Batzar Nagusietan ere izan ziren fracking-a hizketagai bihurtu zuten agerraldiak. Maiatzaren 7an ingurumen batzordean agerraldia egin zuten Javier De Andrés ahaldun nagu-
siak, Marta Ruiz Cerrillo hirigintza eta ingurumen saileko foru diputatuak eta Alberto Cimadevilla Arabako Foru Aldundiko ingurumen saileko hidrogeologia ataleko buruak. Oraingo honetan, agerraldiek (hidrogeologia atalaren aldeko txostena tarteko) Aldundiaren jarrera teknikoa argitzeko balio izan zuten eta baita Aldundiak 2012ko apirilean gas ez-konbentzionalaren inguruan egindako jardunaldietan izan zuen papera argitzeko ere. Jardunaldi horietan erabaki zen, teknika eta prozeduraren aurkako txostenak egonagatik ere, Alberto Cimadevillak, frackingaren inguruan inolako ikerketarik garatu gabe, Aldundiaren (aldeko) ikuspegia emango zuela.
Bisita honi erantzunez, badirudi PPren gobernua lege proiektu bat prestatzen ari dela, teknika ez-konbentzionalak hidrokarburoen 34/1998 legearen baitan sartzeko eta modu honetan fracking-a estatu osoan erabiltzea ahalbidetzeko (baita kantabrian bertan ere, non PPk gobernuan egonda frackingaren aurkako lege bat bultzatu zuen) Apurka apurka, eskala poiltiko guztietara ari da hedatzen frackingaren aurkako oposizioaren ahotsa, egitura lokaletatik hasita gure egunerokotasunean hurrunen aurkitzen diren horietara. Bidean ikusi ahal izan dugu nola aldatzen den zenbait alderdiren jarrera maila desberdinetan ari direnean eta nere herriko alkatearen aurkakotasuna ez dela bere alderdiko goi egituretan onartua izaten. Kontraesan hauen aurka ere borrokatu beharko gara, ikusgarri egin eta kritikatuz.
Egurra errubera sismikoei Gasa erauzi nahi den zonaldeetako lurazpiko mapak lortzeko egin behar diren lan sismikoak hasteko zorian daude. Hauxe iradokitzen du behintzat SHESA burutzen ari den kudeaketa intentsioak, SAIA baimenaren baitan dauden udalerrietako udaletxe eta lurjabeekin hartuemanetan. Diotenez eremu horretan gas konbentzional bila dabiltza, baina egiazki ez dago hori baiezta dezakeen inolako frogarik, eta gainontzeko proiektuei gainbegiratuz gero, zalantza zentzuzkoa baino zentzuzkoagoa da. Berriki aurkeztu da Fracking Ez Araialdea plataforma, herrikideak proiektu honen eta bere eragin posibleen inguruan informatzeko lanean ari dena. Bestalde, Kantabrian argi daukate, eta Repsolek Vega del Pas zonaldean lehenengo putzua zulatzeko baimenak eskatu ostean, erne daude putzuari lotutako kanpaina sismikoa uztaila eta urria biartean hasiko delakoan. “Asamblea contra la Fractura Hidráulica”-n esan ohi duten bezala, ikerketa sismikoek berez ez dute inolako helbururik, putzuen zulaketarako aldez aurreko ezinbesteko urratsa baino ez dira. Inork ez ditu zimenduak eraikitzen etxerik eraiki nahi ez badu.
3
FRACKING EZ
2013 Ekaina
BALIABIDE FOSILEKIKO MENPEKOTASUNA
!"#$%&"'$($)&"%*"%(*+"&'&,"'$(-"."/.0",#*'$(1/,#/"2(3/4"'*,"%(*+"5&4&'$(6&+*%(!",*+&"4*(*,"(4"%-&4*+&($.$"()*4&'$1,*+$#(*+"!"%(5*)"+'$(6&+"($)&"%"+*%(,+&%'$,"./%"(6*4"(*,"
Camisea: Amazoniako erraietako gasa Maiz, distantzia eta erregaiaztarnategien isolamenduak, enpresei giza eskubideen eta ingurumena errespetatzeari dagokionez beheratutako estandarrekin operatzea ahalbidetzen die. Honen adibide egokia, Peruko Amazoniaren bihotzean kokatzen den Camisean gasa lortzeko proiektu handia da. Urubamba ibaia ertzean, bost enpresek euren artean irabazi handiak ematen hasi den gas-harrapakina banatu dute. Guztira, milio eta erdi hektarea baino gehiago dira, matsiguenga, yine yami, nahua, nantis, ashaninka eta kakintes herriak inguratzen dituzten lau baimenetan banatuta. Aurrekaririk gabeko lehorreratze baten protagonista diren konpaniek, hots, Pluspetrol, Repsol, Hunt , Sk eta Petrobrasek, aurkituta dituzten gaseko hiru milio oin kubikoak direla eta harro agertzen dira. Ez zaie axola gas hau bere bioaniztasunagatik mundu mailan garrantzia duten Manu Parke Nazionala, Otishi Parke Nazionala eta Megantoni Santutegia bezalako natura erreserben ondoan egoteak. Ezarpen hamarkada batean, bertako komunitateei kutsadura, baso soiltzea, elektrizitatea eta dirua eskaini diete pakete bakar eta berdinean, pobretzeko eta mendekotasuneko prozesu itzulezina bizkortuz.
bost enpresek, tartean Repsol delarik, banatzen dute lur azpiko gasa 88. sorta, Camisea bezala ezagutzen da, gasaren polo industrialaren ezarpenaren ondorioz eragin
handiena jasan duen komunitateari omenaldi gisa. Camisea 1980ko hamarkadan Shellek egindako aurreko taldeak esploratu zuen eta Mishahua ibaia gezien bidez defendatzen zuen Nahuako herriarentzat hilgarria suertatu zen. Herri honek biztanleriaren %50eko hilkortasuna pairatu zuen konpainiaren sarrerak eragindako gripe pasarteagatik. Kontratuaren desadostasunak direla eta Shellek alde egin zuenetik, Pluspetrol –Repsoel akzioak dituen Argentinako konpainiak- 88 eta 56 sortetan lan egiten duen partzuergoaren lidergoa dauka. Konpainia honek 56. sortan kostalderaino doan gasbide bat eraiki zuen 2003an barneko merkatua gasez hornitzeko eta merkatu globalera esportatzeko asmoz.
88 izeneko baimenak herri indigenentzako mehatxu itzela suposatzen du 88. sorta, zonaldean borondatezko isolamenduko bizi diren mila indigenak babesteko sortutako Kugakapori Nantis Nahua LurraldeErreserban gainjarrita dago eta herri hauentzat mehatxu iraunkorra da. Erreserba barnean jarduerak zabaltzeko aitortu gabeko kanpaina batean murgilduta, 2011ko uztailean Pluspetrol-ek indigenak kontratatu zituen zelatari-zereginak egin eta haien zabalpenean aurkitu ahal zituzten herri menperagaitzekin bitartekari lanak egiteko. Baina isolamenduko herrien gaineko mehatxuak ez dira eten; hazten joan dira. Besteak beste, sorta berri batek,
Fitzcarrald sortak, oihana bornean duden mugen iluntasuna dela eta, Manú Parke Nazionalean Pluspetrolek egin nahi dituen ikerketa geologikoengatik eta isolatutako herrien erreserba bornean egin nahi dituzten 18 putzu berriak direla eta. Repsol-ek ondoko 57 sortan lan egiten du, Tambo eta Urubamba ibaiak banatzen dituzten mendi urrunetan, alegia. Lehen harremanetan dagoen Kakinte herrian oposizio handia eragin du, besteak beste, 2D eta 3D lerro sismikek bipildutako 600.000 hektarengatik, bertan pistadun aireportu bat eraikitzeko Mundu Berriko matsiguenga komunitatea guztiz inbaditu izanagatik eta 23 putzu zulatzeko asmoengatik. 2011ko abuztuan, Kakinte Herriako Garapen Antolaketak Repsolek zilegitasunik ez zuen herri honetako
ordezkaritzarekin negoziatu izanak sortutako banaketa saltzen zuen komunikatu bat helarazo zion iritzi publikoari.
Isolamenduan dauden herrienganako mehatxuak gorantza jo dute Hegoalderago, Hego Andetar Gasbidea kokatzen den 58 sorta Petrobasek dauka. Gasbide honek 1.078 kilometro ditu Peruko hegoalde zabala gasez hornitzeko helburua dauka, non lehergaiak eta meatzaritzarako behar diren beste produktuak egiteko petrokimikak eraikitzen joan diren. Perun, hirietako biztanleak
Repsolek hainbatetan iragarri duen gasaren beherapenaren zain daude. Monopolioari esker, aldez aurretik familientzat eskuragarria ez den prezio bat jartzen baitu Repsolek. Hori bai, 2013an, Repsolek etekin 5),*%)$& '(-"#& 2%"# ,& 6)7%47& 89:& exportazio planta Shell-eri salduz. Hortik, egunero, Camiseako gasez betetako barkuak ateratzen dira, ez Peruko kontsumorako, baizik era Iparraldeko merkatu aseezinentzat.
* “Gas Amazónico”, Icaria, 2013ko egilea eta Alerta Amazónica-ko “http://alertamazonica.wordpress.com/”http://alertamazonica. wordpress.com) kidea
4 FRACKING EZ
2013 Ekaina
Frackingaren aurkako kamixeta berrien logoen lehieketa Fracking Ez kamiseta berriaren irudi berrirako laguntza eskatu genuen... eta... hogeitabost logo berri baino gehiago! Hori izan da fracking ez arabak proposatu zuenari erantzuna. Jasotako proposamenen aniztasunak, periodikuaren ale honetan jasotzen ditugunak, argi erakusten du fracking teknikaren aurkako herri erantzunaren kreatibitatea. Lurraren defentsan diharduen mugimenduari atxikimendu hunkigarria iruditu zaigu. Erabaki zaila izan da, eta gaiari buelta batzuk eman eta gero, “boloak” izendatu dugun logoa izan da irabazlea. Iñaki Iturritza da irabazlea, eta saria, euskal kostaldeko “Flyscharen bideaz” gozatzeko itsasontzian bidaia bi pertsonentzako. Parte-hartzea ikusirik, eta egileek kontrakorik ez badute esaten, saririk jaso ez duten hainbat logo ere erabiliko ditugu Fracking Ez Araba mugimenduan, eta helburua betikoa izango da; garapen eredu jasanezin hau mantendu nahi dutenen aurkako borroka bizirik mantentzea. Eskerrik asko guztioi bene benetan!!
FRACKING EZ!
FRACKING he m in e n on
EZ
FRACKING
EZ
Ba al zenekien... 1. Gaur egun, AEBetan zulatutako putzuen %90a baino gehiago EZ direla errentagarriak ekonomikoki? 2. AEBetan aztertutako putzuen %94etan benzenoa aurkitu dutela, ezagutzen den minbizia sortzailea ezagunenetakoa izaki? 3. Nazioarteko Energia Erakundearen arabera energia iturri primarioetatik %7,8a besterik ez dugula lortzen iturri berriztagarrietatik? 4. Erakunde berdinaren arabera, 2035 urterako iragarpenetan esaten da iturri fosila duten energia motek artean %80a gaindituko duela? 5.
!"!#!$%& %"#!'& ()*+,)"%-%& $+*-!$%''!$& .&"*/0$%& Keystone XL izeneko oleoduktoa eraikitzen ari direla eta honen luzera 3750 kilometrokoa izanen dela?
6. Gasolinaren ordezkoa den bioetanol 1,2 litro lortzeko, litro bat petrolio erabili behar dela? 7. Produktibitatearen gainbehera dela eta, mundu mailan erabilitako petrolio eta gasaren %60 azken lau urteetan zulatutako putzuetatik datorrela?
Txosnetan ikusiko dugu elkar! (eta periodikoa irailean itzuliko da) Aurtengo udaran Fracking Ez Araba txoznaz-txosna ibiliko da. Eta ez pentsa, gure asmoa udara osoa eskuetan pote bat dugula barran jarrita egotea denik, ez horixe. Iaz “Fracking Ez Tex-Mex” txosnak gasteizko Andra mari zuriaren jaietan izandako partaidetza arrakasta, giroa eta katxondeoa ikusita, aurtengoan Judimendiko festetan ere izango gara. Pasaden urtean Fracking Ez Arabak festa herrikoi hauetan presente egon nahi izan zuen eta San Juan suan parte hartu zuen, torre bat sinbolikoki errez frackingaren mamua gure lurraldetik uxatzeko Eta momentuz behintzat konjuruak funtzionatu egin du ez baitugu torre bat bere ere ikusi gutxi batzuen gogoz kontra izan bada ere . Gauzak horrela, aurten gehiagora animatu gara eta txosna jarriko dugu kaleratzeak stop taldearekin batera. Horrez gain, udaran zehar handik eta hemendik ikusiko gaituzue materiala saltzeko postua-
rekin gora eta behera eta Gasteizko festetan, nola ez, berriro ere montatuko dugu txosna. Beraz trago antifrackinero bat hartu nahi duenak, hantxe izango gaitu. Eta lagundu nahi duenak ez dezala zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzen frackingezaraba@ gmail.com helbidean, gogo handiz hartuko dugu edozelako laguntza mota. Udara kutsuko gonbidapen
hauekin aldizkariko azken artikuloan uzten zaituztegu aipatuz, datozen hilabeteetan periodikoak merezitako atsedena hartuko duela, datorren irailean indarberrituta itzultzeko. Eta hor jarraituko dugu, fracking-a behinola arrakastarik gabe kolatu nahi izan ziguten teknika txapuzero baten oroitzapen txar bat besterik ez dela ziurtatu arte. Ondo pasa!
Saltokiak Gasteiz: Elkar, Casa del Libro, Bioalai, CNT, Zuloa, Librería UPV, Bestpress, Hnas. Mendi, Jakintza, Kiosko catedral, Anegón, Aranbide, Ayala, Mayner, N,STOP, Olmo, Prensa Dato 14, Sarralde, Haurtxoa. Araba: Amurrio, Ozaeta, Kanpezu, Urizharra, Ondategi.Bizkaia: Bilbo (Eztabaida, Ekoetxea), Urduña. Gipuzkoa: Donostia (Kaxilda).Nafarroa: Iruñea (La Hormiga atómica, Ekologistak Martxan, El Parnasillo, Muga, Policarpo, Auzolan), Altsasu. Madrid !"#$%!&$'()*!+)!,-)./*0 Barcelona: Ciutat Invisible, La Rosa de Foc, El Lokal, Aldarull.