2013ko AZAROA
AURKIBIDEA Agurra
2
Ganbara Txiki, Aurrera Doa Poliki-Poliki
3
Ikastetxeak Kantari
6
Zuzendariarekin Hizketan
8
Oh Happy Day! Oh Happy Days!
12
Kantuan OĂąatitik Kanpo
14
Hamar Urte, Makina Bat Proiektu
16
Tailerrak, Etorkizuneko Abeslarien Harrobia
21
Ikuskizuna Hastera Doa!
22
Zorionak Ganbara Txiki!
25
Hamar Urte, Hamar Une
27
10 Urte Lanean
30
DISEINUA: Eneritz Madariaga ERREDAKZIOA: Miren Arregi, Malux Biain, Amaia Erostarbe, Amaia Guridi, Miel Guridi, Miren Gurutze Plazaola EKOIZPENA eta KOORDINAZIOA: Aitor Biain, Edurne Retegi INPRIMAKETA: Gertu TIRADA: 2000 ale
2
A G U R R A Mahai inguru eta kafe batekin gogoratzen dut historia honen hasiera. Orain dela 10 urte, taberna batean ikusi zuen argia proiektu honek. Herriko gazteen artean abesteko zegoen zaletasun urria ikusita, eta batez ere haurren eguneroko bizitzan abesbatza mundua sartzeko asmoarekin eman genion hasiera egitasmo honi Oihane eta biok. Oihane gaur egun taldean ez badago ere, burubide honetan pisuzko pertsona izan zen. Hauek dira idatzi genituen lehengo hitzak: GANBARA KANTU ESKOLA. Pisuzko izena eta asmo handikoa, amets bat, baina paperean ikaragarria zirudien. Ondoren eskuadra eta kartaboiarekin sortu nahi genuen etxearen planoa marraztu genuen, etxe handi eta bikaina alajaina. 3 urtetik aurrera abesbatza batean parte hartzeko aukera, kantua eta hizkuntza ikasteko aukera, ikastetxeetan abesbatzak sortzeko aukera‌ Aukera asko bilduko zituen eraikuntza, pisu desberdinetan banatua, baina solairu denetan helburu berdina: abesteko zaletasuna bultzatzea. Ez zen asmo erraza, baina ezta ezinezkoa ere. Horrela, urtez urte, kafe horretan idatzitako proiektu hau haziz joan da poliki-poliki. Etxea azpitik egiten hasi ginen, zutabeak ongi ezarriz, oinarria ongi osatzeko. Eta gaur esan dezakegu, etxe umil baina aldi berean ederra sortu dugula. Baina etxe hau eraikitzen jende asko egon gara. Bakoitzak berea aportatu du. Ezin ahaztu Oihane, Alaitz, Kataline, Marta, Mirengu, Eli, Araceli, Josu‌ denek adreilu bana jarri dute etxe honetan. Ezta Edurne ere, hainbat elkarrizketa, kafe eta lanorduren ostean, zutabe garrantzitsua etxe honetan. Eta noski, gurekin 10 urte hauetan aritu diren guraso eta haur guztiak, etxe hau kolorez, musikaz eta alaitasunez margotzea lortu baitute. Urte hauetan guztietan, etxe txiki honekin hasi eta hezi naiz. Asko ikasi dut berarekin eta bertatik pasa diren guztiekin. Eta jakin abestea gogoko baduzu, edota abesbatzen mundua gustuko baduzu, gure etxeko ateak zabalik dituzula. Guk bitartean kolore gehiagorekin margotzen jarraituko dugu etxe berezi honetako hormak. ZORIONAK bizilagun guztiei!! Aitor Biain Bidarte
GANBARA TXIKI, AURRERA DOA POLIKI-POLIKI
Edurne Retegi
2
004ko urria. San Migel festak pasa berriak eta Errekaldeko eskola txikian ohikoa baino jende gehiago dabil atzera eta aurrera bueltaka. Bertan prestatzen ari dena ez dakigu ziur zer den, baina itxura ona du: musika, dantza, barreak, ondo pasatzeko aukera berri bat… Abesteko aukera eskaintzen duen taldea da, Ganbara Txiki du izena. “Goazen ea zer den saltsa hau ezagutzera!” Hori pentsatu zuten lehen ikasturte hartan izena eman zuten gaztetxo askok eta ordutik, bederatzi ikasturte pasa dira. Hamargarrena da aurtengoa. Zenbaki borobila eta modu borobilean ospatzekoa, bai horixe! Eskuartean duzun aldizkari honekin hasten dira urteurren borobil honetako ospakizunak, ekintzaz eta sorpresaz betetako ikasturte berezia. Gauzak asko aldatu dira eta urte hauetan, eta aldizkarian, aldaketa hauek eta taldeak izandako garapena islatu nahi izan dira. Taldekide izandakoak gogoratu eta izango direnei aurkituko dutena erakutsi. Taldearen ibilbidean zehar, joan-etorriak asko izan dira, baina taldeak osasuntsu dirau. Izan ere, Ganbara Txiki talde proiektua da, batzuek besteen lekukoa hartuz osatzen den taldea. Talde gaztea izanik, gaztetasunaren grina eta ezinegona barneratua du eta horrela erakutsi du beti: kontzertu eta emanaldiak, musikalak, bidaiak… Ametsen fabrika uneoro dago lanean eta taldeak beti du zerbait eskuartean!
Urteen poderioz, taldeak hasierako ezinegonak eta urduritasunak menderatzen ikasi du; eta segurtasuna irabazi ahala, erronka berriei ekin die beldurrik gabe. Bi abesbatza (Ganbara Txikitxoak eta Ganbara Txiki) izan ziren ibilbidea urratu zutenak eta poliki-poliki gainontzeko guztiak sortuz joan dira, eta gaur egun, hasierako amets eta helburuak egia bihurtu dira. Hori lortzeko sekretu edo formula magikoa azkar ezagutu zuten Ganbara Txikin: talde-lana eta adiskidetasuna. Musikaz eta kantuaz gozatzen duen lagun koadrila handi bat baita Ganbara Txiki. Eta guztiak ondo funtziona dezan, lagun guztion aletxoa beharrezkoa da: abeslariena ensaioetara joanaz eta kontzertuak eskainiz; zuzendariena abestiak aukeratuz eta taldea gidatuz; pianistena behar den unean dagokion nota eta laguntza eskainiz; senitartekoena egunero etxeko artista txikiak animatuz eta babestuz; ikusleena kontzertuetara joanaz eta euren txalo zaparradak emanaz; eta nola ahaztu ekintza eta proiektu bakoitza aurrera atera dadin fin-fin eta ixil-ixilik abesbatzen atzetik lanean aritzen diren guraso eta laguntzaileen beharrezko alea. Guztiak izan zarete beharrezkoak talde honek hamar urte hauetan bizirik irauteko eta horrela izaten jarrai dezala luzaroan. Horrek 2004ko urri hartan abiatutako ilusio hura bizirik jarraituko duela adieraziko digu eta!
Han pasado nueve cursos desde aquel octubre del 2004 en el que comenzó la andadura de Ganbara Txiki. Este año, celebramos el decimo aniversario y esta revista que tienes entre manos sirve para dar comienzo a los diferentes actos que realizaremos para celebrar una fecha tan especial. Han sido muchas las personas que han formado parte de Ganbara Txiki cediendo el testigo unos a otros y afianzando y madurando aquella ilusión que hoy en día es una realidad. Ganbara Txiki tardó poco en conocer el secreto para superar todos los retos que se le han ido presentando: el trabajo y la amistad son la fórmula. Porque al fin y al cabo, Ganbara Txiki es un gran grupo de amigos que disfrutan de la música y el canto. Un gran grupo en el que es imprescindible la aportación de todos y cada uno de los que lo forman: cantores, directores, pianistas, familiares, público y, sobre todo, los colabores que apoyan todos y cada uno de los proyectos de este grupo.
3
Ganbara Kantu Eskola 2004an sortu zen. Ordutik, zenbait ekintza egin ditu, eta baita taldea osatu ere. 2005. urtean tailerren sorrerarekin adibidez.
“HORRA MARI” MUSIKALA GABONAK 2005
ABESBAT ZEN ART EKO TOPAKETA 2006
“GABON K ANT UZ” BILLABON
A 2006
4
BAR T
ZEL
ONA
RA
SIKALA U M IN U IP “ALAMI”
BIDA
IA
AST
E SA NT U A 20 07
2006 GABONAK
HA
UR
AB
ES BAT Z
EN
2007
UDAB ER ELKA RIA ESKOL RT RU ANIAR KEA EKIN
TO PA
ZO
RR
KE
OA
TA
GA
200
7
5
IKASTETXEAK KANTARI
Miren Gurutze Plazaola
E
kimen hau Ganbara Kantu Eskola sortu zenean proiektuaren barruan zegoen, gauzak poliki poliki egiten joan gara eta azken urratsa aurten eman dugu ekimena martxan jarriz. Honekin Ganbara Kantu Eskolak bete behar dituen 10 urte hauetan proiektu osoa martxan dago. Ekimenaren ondorioz O単atiko hiru ikastetxeetan abesbatzak sortu dira, nahiz eta lehenago ere jardun izan diren. Kantu Korala eskoletan zabaltzea eta musika eskoletako umeen artean sendotzea zen gure helburua. Uste dugu lortu dugula, eta umeak gustura ibili direla ikastetxeak kantariren lehenengo urte honetan.
Elkar Hezi Ikastetxeko Abesbatza
Lehenengo ensaioarekin batera konturatu ginen zenbateko balioa duen musikak umeengan. 150 ikasle bildu baitziren hiru ikastetxeetan, asko inoiz kantuan jardun ez direnak. Euren ilusioaz bete ginen eta lanean hasi. Bi zuzendari izan gara proiektu honetan lanean jardun dugunak, Josu Zubia eta Miren Gurutze Plazaola. Pianista moduan Urgain Ikastetxeko Abesbatza
6
Araceli Guridi izan dugu laguntzaile eta elkarrekin sortu dugun kimika ona umeengan ere nabaritu da.
Txantxiku Ikastola Kantu Tailerra 2
Bi kontzertu eskeini dituzte abesbatzek elkarrekin eta esperientzia positiboa izan da, gainera ikastetxeetako hainbat ekitalditan ere parte hartu dute. Kurtso amaierako kontzertuan Ganbara Txikitxokoekin batera ere jardun ziren. Egindako lana plazaratzea ez da erraza izaten eta askotan urduritasuna nagusitu egiten da. Nahiz eta askorentzat lehenengo aldia izan, oholtza gainean nola egon behar den badakitela erakutsi dute eta nola ez abesteaz gain erritmoa eta dantzan ere badakitela erakutsi dute. Hiru ikastetxeetako taldeek elkarrekin abestu dituzten momentuak ere aipatzekoak dira, aldi berean oholtza gainean 150 ume izatea ez da lan erraza, are gutxiago denak elkarrekin abestea. Oso ondo moldatu ziren lan honetan eta ikasturte honetara begira gauza gehiago egingo dituzte. Azken finean eskoletako abesbatzak dira eta euren elkarbizitzan parte hartzeko prest egoten dira, bai jaialdi, ekitaldi, e.a.tan parte hartzuaz.
Txantxiku Ikastola Kantu Tailerra 1
Ikastetxeak Kantari es el último proyecto puesto en marcha por Ganbara Kantu Eskola. En colaboración con los tres colegios de Oñati, se han puesto en marcha agrupaciones corales en todos los colegios. En el primer año de andadura, han participado 150 niños y niñas en este proyecto. Josu Zubia y Miren Gurutze Plazaola han sido los directores de las diferentes agrupaciones y Araceli Guridi ha sido la pianista acompañante. Además de participar en los diferentes actos de cada colegio, las agrupaciones han ofrecido dos conciertos en los que han cantado todos juntos. Un nuevo eslabón de Ganbara Kantu Eskola para divulgar la afición al canto entre los más pequeños.
7
ZUZENDARIAREKIN HIZKETAN
Miren Arregi
G
anbara Txiki Abesbatza zuzen zuzenean lotzen dugu Aitor Biain zuzendariarekin. Abesbatzaren 10 urte hauetako bizipen eta lorpenek erantzule bat izatekotan, hori Aitor Biain bera baita. 2004ko irail hartatik gaur egunera arte Ganbara Txiki osatu duten neska mutiko, guraso, laguntzaile, taldeko musikari eta abarren erreferente izan da bera. Abesbatza zuzendu duten beste kideak ahaztu gabe, Aitor Biain baita abesbatzaren urrats bakoitzean eta guztietan gidari izan dena. Hona hemen, harekin izandako solasalditxoa.
1.- Hasierak beti izan ohi dira gogorrak. Nola gogoratzen dituzu lehenengo entsegu haiek?
ba egitea, familia guztia horretan lanean aritzea, modu oso ona da umeak ere gogotsu eta inplikatuta izateko.
Ilusio handiarekin hartu nuen proiektua. Zuzendari kurtsoak-eta eginak banituen ere, ordura arte ez nuen talde bat zuzentzeko aukerarik izan. Lehenengo deialdiaren ostean 60 neska-mutikok izena eman zutela ikusirik, esku artean erronka handia nuela jabetu nintzen. Hala, etxean nituen lau partiturak hartu eta horrela abiatu nintzen. Esperientzia barik, baina sekulako ilusioarekin.
5.- Proiektuek garrantzia baldin badute, zer esanik ez horiek lortze bidean egiten den lan guztia.
2.- Eta neska-mutikoak? Gehienek musikarekin inolako kontakturik ez zuten izango ordura arte. Gehienek ez, egia esan. Musika gustuko zuten neska-mutilak ziren eta seguru asko orduan Ganbara Abesbatzak zuen izena tarteko animatu ziren kantuan hastera. Baina hori zen garrantzitsuena, musikarekiko zaletasuna izatea. 3.- Urte gutxitan gorpuztu egin da Ganbara Txiki proiektua. Egun 6 talde eta 300 neska mutiko batzen ditu. Sekulakoa, lortutakoa. Zein da gakoa? Proiektu batek ezinbestekoa du helburuak zehaztuta izatea. Nora heldu gura duzun, hori da garrantzitsuena. Egunean egunekoa eginaz, ez da ezer lortzen. Banituen abesbatza munduan erreferentzia batzuk eta argi neukan zer gura nuen. Lana da gakoa, zalantza barik. Lanarekin, umeendako partitura erakargarriekin, abesbatza tipikoaren etiketa hori alde batera utzita eta gauza berriak eginaz, hala nola, dantza sartuz edota horren ezaguna ez den musika landuz, neska mutikoak gustura aritzen dira. Genero askotarikoak lantzea ere oso garrantzitsua da; estilo guztietako abestiak ikastea, musikalak egitea... Baina garrantzitsuena, esan bezala, gauzak argi izatea da. Helburua zein den, hari begira lana egitea. 4.- Umeak, baina, ume dira, eta askotan ez da izango erraza inplikazio maila txukun bat lortzea. Eurek ikusten badute proiektuak badirela, lana egiten dutela halako edo bestelako proiektuak egiteko, erabat inplikatzen dira. Hori oso garrantzitsua da. Eta noski, gurasoek ere eragin itzela dute. Ganbara Txikin gurasoek hasieratik egin dute lan handia eta hori ezinbestekoa da; etxean proiektuez ber-
8
Guk beti esaten dugu musika dela gure ardatza, baina zalantza barik beste helburu batzuk ere badaude; besteak beste kidearekiko errespetua, konpromezua, adiskidetasuna eta abar... eta noski, hori guztia ere lantzen da abesbatzan. Horrek ematen dio pertsona bati heldutasuna eta oso beharrezkoak dira balore horiek guztiak talde baten parte zarenean. 6.- Eta zu zeu, taldearekin batera hazi zara. Bilakaera orokorra izan da. Ni, esaterako, 20 urterekin hasi nintzen taldea zuzentzen eta orduan, justu-justu nekien eskuak mugitzen. Ikusiaz eta landuaz gauza asko ikasten dira eta nik kurtso asko egin ditut, kontzertu mordoa ikusi... Poliki-poliki ikasten joan naiz. Kanpoan ere izan naiz eta izan dut aukera beste abesbatza batzuekin lan egiteko. Horrek asko lagundu dit. Hala, pixkanaka pixkanaka, Ganbara Txikirekin eta gainontzeko beste abesbatzekin ikasten joan naiz. Eta oraindik gelditzen zaiguna! Zalantza barik, baina, zuzendari gisa askoz garbiago dauzkat gaur egun ideiak orain dela 10 urte baino. Azken baten, proiektu honekin batera hazi naiz ni neu! 7.- Nolako abesbatza nahi duzu? Abesbatza perfekturik ez dago. Momentuak ditu. Abesbatzek gorabehera haundiak izaten dituzte. Lanerako gogo handia duten 40 neska-mutiko izan ditzakezu eta lehiaketatara joan, irabazi, bestelako proiektuak egin... Beste une batzuetan hasieratik hasi beharra izaten da. Harrobia sortzera dedikatzen garenok badakigu zertan dihardugun eta ondo dakigu ez dela erraza beti mailarik gorenean izatea. Denok gurako genuke partiturak eman ahala abesteko gai izango den abesbatza bat; ahots mordotara abesteko gai litzatekeena, baina hori ez da erreala. Eta gainera ez litzateke interesgarria izango harrobia sortzen dihardugun zuzendariondako. Goi- goian zaudenean asko disfrutatzen da, noski, baina argi izan behar dugu hori ez dela betiko. Gainera hutsetik hastea ere oso interesgarria da.
8.- Eta abesbatzak une gorenean egon ondoren behera egiten duenean, erraza da onartzen? Oso zaila egin zitzaidan lehenengo aldiz gertatu zitzaidanean. Baina gero konturatzen zara beharrezkoa dela, horrela dela eta berriz ere gaztelua behe-behetik sortzeak ere oso gauza politak dituela. Ganbara Txikik oso une onak izan ditu; agian orain ez gaude momentu horretan, baina ziklikoa da eta polita da. 9.- 10 urte hauetako zein momentu duzu bereziki gogoan? Gogoratzen dut ikasturte bat non 40tik gora neska-mutiko nituen. Konpromezu handiko jendea zen eta Torrevieja eta Zumarragako lehiaketatara joan ginen. Oso une polita izan zen. Sekulako konstantzia eta lanerako gogoa erakutsi zuten –kontuan izan behar da neska-mutikoak direla eta zailagoa dela adin horietan horrelako lan dinamika gogor baten erakutsi zutena erakustea–. Oso garai polita izan zen. Hala ere, ez nuke 10 urte hauetako momentu bakar bat ere atzera botako. 10.- Euskal konposatzaileekin ere lan mordoa egin duzue. Hori ere interesgarria. Beti saiatu izan gara gauza desberdinak egiten. Helburu horrekin oso proiektu desberdinak egin ditugu; horren erakusle da, besteak beste, “Bizitzaren Maitasun Harian� proiektua. Oso proiektu potoloa eta era berean interesgarria. Disziplina anitzak uztartu genituen; pintura, dantza, poesia, musika... 12 obra egin ziren propio taldearentzako. Ez hori bakarrik, hor daude musikalak ere, ipuinei bizitza ematea. Alde horretatik, Josu Elberdin eta Eva Ugalde euskal konposatzaileekin dugun lotura erabat aberasgarria izan da. Gauza desberdinak egiteak ikuspegi globalagoa ematen dio taldeari. 11.- Eta hori guztia, krisi testuinguru honetan, non, beste arlo askotan bezala, laguntzak asko murriztu diren kulturan ere. Bai, egia da. Baina askotan ez da diru gehiegirik behar proiektuak aurrera ateratzeko. Imaginazioarekin eta lanerako gogoarekin gauza eder askoak egin daitezke. Eta esango nuke 10 urte hauetan erakutsi dugula gauzak egin egin daitezkeela. 12.- Eta Ganbara Txikik, abesbatza mundua gizarteratzen egin duen lana gutxi ez, eta horra hor Ikastetxeak kantari proiektua. Proiektu honekin, abesbatza mundua ikastetxeetara hurbildu gura izan dugu. Abesbatzak ibilbide luzea du euskal herrian eta bertsolaritza edo beste disziplina batzuk ikastetxeetan lantzen diren moduan, abesbatzen kultura ere hurbildu gura izan dugu. 150 lagun aritu dira saioetan eta balorazioa positiboa da, inondik inora.
13.- Eta neska-mutikoak nagusitzen doazen heinean, Ganbara Abesbatza da euren tokia? Kantu eskola da gurea eta badakigu kopuruari dagokionez piramide bat modukoa dela. Adinean gora egin ahala, jendea gutxituz doa; batzuk beste lehentasun batzuk dituztelako joan egingo dira eta benetan mundu hau gustatzen zaienak gelditu egingo dira. Gure helburua, zalantza barik, abesbatza musika bizitzen, maitatzen eta gozatzen erakustea da. Noski, 18 urterekin Ganbara Abesbatzara pasatzen badira, primeran, baina ez bada horrela, bidean gozatu dezatela musikaz. 14.- Ganbara Txikik 10 urte, Ganbara Abesbatzak, berriz, 20. Eta zu zeu, bi taldeen zuzendari. Lan askotxo ez? Oso garrantzitsua da, bizitzako arlo guztietan antolaketa on bat izatea. Eta nik zer gura dudan eta lortu gura dudan, hori nola bideratu nahiko argi izaten dut. Beti ditut buruan epe motzeko, epe ertaineko eta epe luzerako proiektuak. Eta ideiak argi edukitzea oso garrantzitsua da. Antolaketa on batekin, denerako denbora egoten da. Eta bai, bi urteurren garrantzitsuren atarian gauden honetan, ondo dakit zeintzuk diren talde bien urte osoko proiektu eta helburuak. Musika da gehien gustatzen zaidana; musika eginaz gozatzen dut. Abesbatzak zuzentzea plazer bat da niretzat. Ahal dudan bitartean, hemen izango naiz.
9
2008 eta 2009 tartean Ganbara Kantu Eskolak, zenbait kontzertu eskaini ditu oñatitik kanpo. Hala nola, Arrasaten, Bermeon, Gasteizen, EITBn, Hernanin, Ataunen, Ondarrun...
“JOLASEAN” IPUIN M USIKALA
GABONAK 2007
BIDAIA A R E IL R MAD
2008
“MUNDUARI BEGIRAT ZEKO” DISKA GRABAKETA 2008
V. URT EURREN A
GABON ABEST IEN LEHIAKETA ERRENT ERIA 2008
GANBARA GAZT EREN SORRERA 2009 EIT B
-KO
LEHIA
“KANT UA KALEAN”
KETA
“OH 2009
OÑAT IKO ABESBAT ZA GUZT IAK 2009
10
HAPP
Y DA Y”
A “BELT ZA” IPUIN MUSIKAL
GABONAK 2009
GABON AB EST IEN LE HIAKETA
ERRENT ER
IA 2009
“JOSTAILUGILEA” MUSIK ALA
BERGARAKO ORFEOI T XIKIREKIN 2010
“ASTOA SALT ZEN DA” MUSIKALA TAILERRAK 2010
A LEHIAKETA ER N BA HA KO JA IE EV R TOR AST E SANT UA 2010
ANT IGUAK
O ABESBA T
ZEN LEHIA KET
A
ZUMARRA
GA 2010
MUSIKA
MODU E T S E ZEKO B T A IR G BE IJIOSOA
BAT
ERL
KIN 2010
T ZARE A B S E B A GABERO
11
OH HAPPY DAY! OH HAPPY DAYS!
O
H , HAPPY DAY! OH , HAPPY DAYS!
2008. urtean Ganbara Txikikooi beste erronka berri bat iritsi zitzaigun. Inoiz ez egindakoa, eredu gabekoa, baina “itxura” polita, interesgarria eta taldearentzat aberatsa iruditu zitzaiguna. Zer izango ote, eta Euskal Telebistan abestea, lehiaketa baten parte hartzeko gonbidapena, alegia. Pentsatu, hitz egin... eta bere alde onak eta txarrak aztertu ondoren, buru-belarri sartu ginen, orain ikusita, “zoramen” hartan. Zergatik zoramen? Zeren eta denok ikasturte erdian geunden sartuta, bakoitza bere betebeharrak aurrera eramateko nahian, eta neska-mutilentzat “plus” bat suposatzen baitzuen: aste barruan grabaketak egin behar, hau da, Oñatitik Donostiara joan, ordu mordoxka igaro, aste batetik bestera abesti desberdinak prestatu, ahotsa zaindu, koreografiak landu, zein arropa jantzi erabaki, oihalak erosi, josi, gurasoak inplikatu... Baina merezi izan zuen; zein esperientzia aberatsa gure neska-mutilentzat. “Bidai honek” hilabeteak iraun zuen eta zenbait pertsonaren lanari esker ametsa errealitate bihurtu zen. Aitor, taldeko “alma materra”, hainbat abesti erabaki, entsaiatu, oholtza gainera nola eraman pentsatu, taldea motibatu... Edurne, berriz, itzalean, betiko moduan, txindurriarena egiten. Neska-mutikoak ikasketak aurrera eramaten eta denbora librean lokalean sartuta abesten. Gurasoen inplikazioa eta, nola ez, gure amama kuttunen (Maritxu, Mª Paz, Arantxa...) laguntza: haria eta josteko makina beti prest. Eta eguna iritsi zitzaigun, eta ondoren, beste hainbat eta hainbat.
12
Malux Biain
Telebista barrutik ezagutu genuen, eta epaimahaikoen oniritzia jasota, hurrengo saioetarako indarrak hartu eta aurrera gindoazela ikusiz, gero eta motibatuago sentitzen ginen. Hasiera moduan, bukaera ere iritsi zitzaigun. Penaz utzi behar izan genuen lehiaketa; egia esan, lan ona egin genuen, lagun berri ugari egin genituen, somatu genuen Oñatiko jendearen bultzakada larunbatero telebista ikusten eta nork esango zuen, baina Euskal Herrian GANBARA TXIKI izena entzuten hasi zen. Inork ez digu kenduko hilabete horietan bizitakoa. OH, HAPPY DAY! OH, HAPPY DAYS!
En el año 2008 llegó a las manos de Ganbara Txiki un nuevo reto: concursar semanalmente en un nuevo programa de Euskal Telebista. Después de valorar y debatir aquella propuesta, el grupo decidió afrontar este nuevo reto que duró semanas. Semanas llenas de ensayos, preparativos, canciones, coreografías, viajes a Donosti, entrevistas, videos… Semanas en las que el escaparate de la televisión dio la oportunidad de dar a conocer el nombre de Ganbara Txiki y el de Oñati; semanas en las que conocimos a nuevos amigos; semanas en las que sentimos el apoyo de los oñatiarras. Toda una nueva experiencia que se ha quedado en la memoria de todas las persona que se implicaron en aquel gran reto: cantantes, familiares, amigos, costureras, acompañantes…
13
KANTUAN OÑATITIK KANPO 2007. urtean, abesbatzen munduan hasiberriak ginen. 9-15 urte bitarteko 40 bat lagun kantuan egiteko elkartzen ginen astero astero, eta hasiera batean Oñati eta ondoko herrietan kontzertuak ematen hasi ginen. Baina urte honetan Bartzelona bezalako hiri eder batean bi kontzertu ematea gauza handia izan zen guretzat. 5 eguneko bidaia izan zen, eta gauza asko egiteko aukera izan genuen. Egun hoietan zehar bi kontzertu eman genituen, Bartzelonako hiria ezagutu, Park Güell-ean kontzertu txiki bat eman eta Port Aventuran ere egun bat igaro genuen. Bidiaia betea izan zen, gauza asko egin baikenituen, baina gauza guztietan garrantzitsuena gure artean zegoen konfiantza sendotzea izan zela
NA
LO TZE
R
BA
Madrileko egonaldian bi aterpetxetan egon ginen: lehenengoan gau bakarra egin genuen eta gainontzekoak, bigarrengoan. Han ere, beste toki guztietan bezala, lana egin behar izan genuen bi kontzertu eman baikenituen. Hala ere, ez zen guztia lana izan; dibertsio ugari izan genuen. Egun bat, adibidez, Madrilgo Warner Bros atrakzio parkean igaro genuen eta beste batean, 3D filme bat ikustera joan ginen. Reina Sofía museoan ere izan ginen eta Madrilgo hiria ezagutzeko aukera izan genuen autobusean egindako bisita gidatu bati esker. Hala ere, nire momentu gustukoena Mc Donnald’sean afaldu ostean Gran
IRENE AGIRRE
esango nuke. Abesbatzen eta abeslarien munduan berriak izan arren, aurrera jarraitzeko gogoa eman zigun bidaia honek, gaur egunera arte. Nork esango zigun guri 10 urte igaro ondoren hemen jarraituko genuenik?
7
20 0
Vían “La bella y la bestia” musikala ikusi genuenekoa izan zen. Guztiok itzuli ginen oso gustura bidaia honetatik.
SARA BIAIN
8
20 0
MA
DR
JA
IL
IE
V RE
R
TO
2 201
14
Lehiaketa batean parte hartzen nuen lehen aldia izan zen, eta gainera lehen saria lortu genuen. Bidaia luzea izan zen arren, ederto kantatu genuen eta bueltan gurasoak zain izan genituen gure garaipena ospatzeko irrikaz.
0 201
ITSASO GURIDI
1 201
2011-ko apirilean Sevillan izan ginen. Bertan bi kontzertu eman genituen. Jolas-parke batean izan ginen eta hiria ikusteko aukera ere izan genuen. Oso hiri interesgarria da eta oso ondo pasatu genuen.
ITZIAR BARRENA
SEVI
LLA
IA
ENTZ
VAL
IRATI MADINA
2 201
2012an Valentziara joan ginen Aste Santuko oporretan. Bidaia luzea autobusez egin ondoren, egun batzuk pasatu genituen aterpetxe batean. Behin OceanograďŹ c-era joan ginen eta beste behin berriz Terra Mitica atrakzio parkera. Primeran pasatu genuen !!!!!
3 201
Jaka eta Zaragozara joan ginenean oso ondo pasatu nuen. Abesteaz gain, gauza asko egin genituen: izotz gainean patinatu, tirolinetan ibili... Oso esperientzia polita izan zen!!!
LEIRE AMUNDARAIN
ZAR
AGO
ZA
15
HAMAR URTE, MAKINA BAT PROIEKTU
Amaia Erostarbe Letamendi
G
anbara Txiki Kantu Eskolaren ibilbidea orain dela hamar urte hasi zen Oñatin, hain zuzen ere, 2004ko urrian. Ganbara Abesbatzaren babesarekin jaio zen, eta bi talde baino ez ziren eratu hastapen horretan: Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki; geroago etorri dira ume txikientzako Tailerrak eta Ganbara Gazte. Aitor Biain Bidarte izan da egitasmo horren akuilua hasiera-hasieratik, eta, hasiera horretan, Oihane Toledorekin batera jardun zuen. Geroago, Alaitz Urkiak hartu zuen Tailerren ardura, eta gaur egun Miren Gurutze Plazaola aritzen da eginkizun horretan. Kantu Eskolaren xede nagusia hauxe izan da: musika koralean hezi ume, gaztetxo eta gazteak. Horiek horrela, musikarako zaletasuna eta abesteko grina piztu nahi izan da adin tarte horretan, eta abagunea eskaini Euskal Herriko eta mundu zabaleko doinuak eta erritmoak ezagutzeko eta abesteko. Bide batez, bidea urratu da Ganbara Abesbatzarako kide berriak prestatzeko. Jomuga horri irmo eutsita, ibilbide oparoa eta ikusgarria egin du Kantu Eskolak azken hamarkada honetan, eta hasierako asmoa aise bete du: 2004. urteko amets gozoa errealitate bihurtu da ekinaren ekinez eta ilusio ikaragarria lagun. Ildo horretatik, gaur egun ehun eta hogei lagun inguruk dihardute abesten taldeetan: Tailerra I, II, III
(40 ume txiki, 3-6 urte), Ganbara Txikitxoak (25 ume, 7-11 urte), Ganbara Txiki (45 gaztetxo, 1216 urte) eta Ganbara Gazte (20 gazte, 16 urtetik gorakoak). Kantu Eskolaren uzta mardula izan da hamar urte hauetan, eta emanaldi ugari eskaini da ikasturte bakoitzean entzuleriaren gozamenerako eta pozerako. Besteak beste, hauexek aipatuko ditugu: hiruhileko ohiko kontzertuak (abenduan, martxoan, ekainean); musikalak –Horra Mari! (2005), Alami (2006), Jolasean (2008), Beltza eta Eskolopendra (2009), Jostailugilea eta Astoa saltzen da! (2010), Txori Metereologoa eta Matxinada sukaldean (2011), Mirrix katua eta Fit For Fun (2012), Xomorroak eta Tic Tac Tiempo (2013)–; Gabonetako Kontzertua, urterokoa, Oñatiko beste hainbat musikarirekin batera; Musika Erlijiosoa Begiratzeko Beste Hainbat Modu proiektua, 2010ean hasi, eta lau aldiz antolatu dena; Andoni Salamero-ren poesia abiapuntu hartuta atondutako saioak: Bizitzaren maitasun harian (2010) eta Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua (2012); Kantua Kalean ekimena, bi urtetik behin ospatu dena (2009, 2011…); Ikastetxeak Kantari proiektua, 2012-2013 ikasturtean abian jarritakoa... Ikuskizun horiek, Oñatin direnean, Santa Ana antzokian eskaini dira gehienetan. Hala ere, Kantu Eskolakoek Oñatiko beste hainbat lekutan ere abestu izan dute; hala nola, Sancti Spiritus Unibertsitateko klaustroan, Oñatiko
16
la); abesbatzen arteko elkartrukeak: Oñati-Gasteiz (2010), Oñati-Getaria (2011), Oñati-Orereta (2012)…
parrokian, Arantzazuko basilikan, Agustindarren elizan, Bidaurretako elizan, Zubikoa kiroldegian… Kontzertu horietan, lehenengo bi urteteetan Iosu Etxebarriak jardun zuen pianoan, eta ondoren Araceli Guridik. Harrezkero, Eli Mendiaraz-ek jotzen du pianoa Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeetan. Tailerrekin eta Ganbara Txikitxorekin, berriz, Miren Gurutze Plazaola aritu izan da, baina, egun, Anabel Henaok dihardu piano-jole. Proiektu horiez gain, hamar urte hauetan, bestelako egitasmo eta jardueretan ere hartu du parte Kantu Eskolak. Horien artean, honako hauek jaso ditugu hemen: Oh Happy day! lehiaketa; hainbat eta hainbat kontzertu berezi: Guggenheim Museoaren Lagunak (2010), ULMAren 50. urteurrena (Bidaurreta, 2011), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren diploma-banaketa (2012), Donostiako XXIII. Musika Sakrako Zikloa (2013); Munduari begiratzeko diskoaren grabaketa (2009) eta Ipuin musikatuen grabaketa (2011, irai-
Ezin aipatu gabe utzi, halaber, sari ugari etorri dela Oñatira Ganbara Txiki Kantu Eskolaren eskutik. Batetik, Euskal Herriko hainbat lehiaketatik: Oreretako Gabon Abesti Sariketa Probintzialeko Urrezko Saria hiru urtetan (Ganbara Txiki, 2008, 2009, 2010) eta Gabon Abesti Sariketa horretako Sari Berezia (2010), lehiaketa hori hiru urtez jarraian irabazteagatik; Antigua Abesbatzak Lehiaketan bigarren saria (Ganbara Txiki, 2010). Bestetik, Euskal Herritik kanpo ospatu ohi diren lehiaketetatik: Torreviejako Nazioarteko XVI. Gazte Habaneren Lehiaketan lehenengo saria (Ganbara Txiki, 2010) eta Ejea de los Caballeros-eko XLI. Abesbatzen Lehiaketan bigarrena (Ganbara Gazte, 2011). Bukatze aldera, Edurne Retegiren –Kantu Eskolako bigarren akuilua– kudeaketa-lana nabarmendu gura dut: bera da artistaren ametsa mundu errealera ekarri duena, eta koruaren eta batzarkideen arteko bitartekari nekaezina. Bestalde, ezin aipatu gabe utzi abesbatzaren inguruan lanean jardun duten makina bat lagunen ekarpena –babesleak, erakundeak, ikusleria, lagunak, senideak… –: haien lanik gabe, adorerik gabe eta borondate onik gabe ezin hain emaitza borobilik lortu. Mila esker denoi! Bejondeiola Ganbara Txiki Kantu Eskolaren unibertso osoari!
El comienzo de Ganbara Txiki Kantu Eskola se remonta a octubre de 2004, año en el que se forman los grupos Ganbara Txikitxoak y Ganbara Txiki. Posteriormente, se crean los Talleres (Taller I, II, III) y Ganbara Gazte. Desde el comienzo, Aitor Biain Bidarte ha sido el motor de este proyecto. Junto a él, Oihane Toledo, Alaitz Urkia y Miren Gurutze Plazaola han realizado labores de dirección en los grupos de niños más pequeños. Hay que mencionar además la intensa colaboración de los pianistas Iosu Etxebarria, Araceli Guridi, Eli Mendiaraz, Miren Gurutze Plazaola y Anabel Henao durante todos estos años. Todos ellos y Edurne Retegi, motor del proyecto, han aportado su talento e ilusión en las numerosas actividades que Ganbara Txiki Kantu Eskola ha realizado a lo largo de estos diez años. Durante todo este tiempo, el objetivo ha sido inculcar desde las edades más tempranas la afición por la música, y especialmente, por el canto. A tenor de las cifras es un objetivo sobradamente cumplido: 500 niños y niñas han pasado por la agrupación, se han representado doce musicales y una decena de proyectos de diferente índole musical y cultural, en colaboración con artistas de trayectorias importantes y dispares. La lista de premios conseguidos a lo largo de estos años también merece ser destacada: tres premios de oro y un premio especial en el Certamen Provincial de Villancicos de Rentería, el primer premio en el XVI Certamen Internacional Juvenil de Torrevieja, el segundo premio en el Certamen Coral de Ejea de los Caballeros y el segundo premio en el certamen Antigua Abesbatzak Lehiaketa.
17
GABONAK 2010
BIZIT ZAREN MAITAS UN HARIAN
OLOGOA” E R E T E M 2011 “T XORI MUSIKALA
“MAT XINADA SUKALD EAN”
II ST E MODU BAT E B O K E Z AT IR G E OA B ARANT ZAZU 2011 MUSIKA ERLIJIOS
SEVILLARA BIDAIA
EJEAKO LEHIAKETA 2011
AST E SANT UA 2011
11 KANT UA KALEAN II 20
LIBURU MUSIKAT UAK 2011
RI ONA” “GABONA BER
GABONAK 2011
T UA” “MIRRIX KA MUSIKALA
18
2012
2012 “FIT FOR FUN” MUSIKALA
AST E SANT UA 2012
VALENT ZIARA BIDAIA
T III AT ZEKO BEST E MODU BA MUSIKA ERLIJIOSOA BEGIR
2012
ANDONI SALAMEROREKIN KO LABORAZIOA
N LEHIAKETA ANT IGUA ABESBAT ZE ZUMARRAGA 2012
“IKAST ET XEAK KANT ARI” SORT U
U BEREZIA GO SPEL KONT ZERT
“XOMORROAK”
GABONAK 2012
MUSIKALA 2013
JACA ETA ZARAGO ZARA BIDAIA AST E SANT UA 2013
“T IEMPO” MUSIKALA 2013
19
TAILERRAK, ETORKIZUNEKO ABESLARIEN HARROBIA Miren Gurutze Plazaola
M
usika garrantzitsua da gizaki ororentzako, baita umeentzat ere. Horregatik hasi ginen umeekin lanean. Hasiera batean 4 urtetik gorakoentzako zabalik zegoen matrikula baina txikiagoak ere gai zirela ikusi genuenean 3 urtera zabaldu genuen. Esperientzia oso aberasgarria da. Tailerretako umeak 3 taldetan banatzen dira adinaren arabera, ez baitute erritmo berdinean ikasten, baina azkeneko emaitza oso polita da. Euskal abestiak zein atzerrikoak lantzen ditugu, era berean erritmoak eta dantzak ere ikasten ditugu. Musikako teoria pixka bat ere ikasten dugu, dena jolasaren bidez, gure helburua ez baita musikan adituak izatea, baizik eta haurrek partituretan zer ikusten duten identifikatzea. Astean egun batean biltzen gara ordu betez eta ahotsa nola erabili behar duten erakusten diegu. Aholkuak ematen dizkiegu, zer egin behar ez du-
ten eta zer egin behar duten esanez, adibidez ez dutela oihukatu behar, e.a. Aulkian nola eseri behar diren ere azaltzen diegu eta nola ez bizkarraren garrantzia eta nola izan behar dugun eserita nahiz zutik gaudenean. Azken ikasturtean 26 neska-mutiko aritu dira Tailerretan. Urtean hiru kontzertu ematen dituzte Kantu Eskolako gainontzeko talde guztiekin batera. Emanaldi batean musikaltxo bat ere egin izan dute. Azken finean taldeko txikienak dira, eta ondo erakutsiz gero gauzak ondo ateratzen dira. Ilusio handiarekin etortzen dira eta ondo pasa dezaten ahalegintzen gara, ikasturte bakoitzeko proiektu desberdinak sustatuz eta euren partaidetzaren garrantzia jakinaraziz.
Fomentar la afición a la música, y concretamente al canto, entre los más pequeños de la casa ha sido durante todos estos años el objetivo de Ganbara Txiki. Por este motivo, se pusieron en marcha los Talleres para niños y niñas de 3 a 6 años. Actualmente, existen tres grupos diferenciados según la edad. Ensayan una hora a la semana y durante esa hora trabajan principalmente dos aspectos: por un lado la técnica vocal, mediante canciones alegres y conocidas; y por otro, las nociones básicas de solfeo mediante divertidos juegos.
21
IKUSKIZUNA HASTERA DOA!
A
Miel Guridi
mona goxoa, hostoa, arrainak, jolasean bizi nahi zuen haurra, distirarik ez zuen izar tristea, zurgin zahar maitagarria eta tximeleta, astoa, eguraldia asmatzen zuen txoria, sukaldeko ontziak, katu bihurria, kirolari osasuntsuak, zimitza eta lagun bihurtu ziren gainerako xomorroak, denbora kudeatzen ikasi zuten haurrak, ‌ Horiek guztiak eta gehiago pasa dira azken 10 urteetan Ganbara Kantu Eskolak antolatutako eszenategietatik, zenbat istorio, zenbat pertsonaia ‌ guztiak maitagarri, guztiak gogoragarri.
ri, abeslari, teknikari, musikari eta abarrez aparte, abesteaz eta antzezteaz gain, hainbat eta hainbat lan egin behar izaten dira: eszenatokiak prestatu, atondu, aktoreak jantzi, margotu, emankizunean zehar eszenatokia aldatu, bukaeran dena jaso‌ Norbaitek egin beharreko hamaika lan: arotzak, jostunak, argiketariak, margolariak, ile-apaintzaileak‌ zenbat gremio, zenbat lan! Horiek guztiak Ganbara Kantu Eskolak dituen baliabideekin ezin izango lirateke aurrera eroan gurasoen partaidetzarik gabe. Beraz, bihoakie hemendik eskerrik zintzo eta beroena.
Ganbara Txiki abesbatza sortu eta hurrengo urtean, 2005ean, musikalen bideari ekin zion. Horra Mari! ondorengo urteetan osatuko zen zerrenda luzearen aurrenekoa izan zen. Harrez gero, ikasturte guztietako ohitura bihurtu da musikala prestatzea eta eskaintzea.
Hamar urte, hamaika erronka! Baina hamaika, ez hamar gehi bat izan direlako, hamaikak duen beste esanahi horrekin erabili nahi genuke. Errepasa ditzagun:
Baina horrelakoak pentsatzeak, prestatzeak eta eskaintzeak sortzen duen lana zergatik eta zertarako? Zer ematen dio horrek guztiak Ganbara Kantu Eskolari? Bada, egia esan, asko! Izan ere, haurren abesbatzen ohiko lanari, hau da abesteari, antzerkia gehitzen zaio, adierazpenerako beste bide bat ohikoari uztartua. Ganbara Kantu Eskolako kanturako formazioa antzerkiak osatu egiten du. Konturatzen ez bagara ere, koruan abesteak lehenago edo beranduago jendaurrean aritzera eramango gaitu. Horrelakoetan, ondo abesteaz gain, jendaurrean zuzen eta beldurrik gabe jardutea emankizunaren onerako da. Musikalak, erdi jolasean erdi serio, hori lantzeko aukera ematen digu, jendaurrean aritzeak ematen duen eskarmentua. Ez hori bakarrik, horrelako erronkei aurre egiteak taldearen kohesioa lantzeko aukera ematen du. Haur guztiek hartzen dute parte era batera edo bestera, eta guztiak dira ezinbesteko. Bestalde, ez da bakarrik lantzen taldearen kohesioa, baita haur horien gurasoena ere, eta azken horiek ere taldean integratzen dira. Ganbara Kantu Eskolak, horrelako proiektuak aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa du gurasoen partaidetza, ez baitu azpiegitura nahikorik. Izan ere, zuzenda-
22
2005eko abendua. Horra Mari! Aurrenekoa, ipuin musikatu horren bi emanaldi eskaini genituen Santa Ana antzokian. David Azurzak sortutakoa. Narratzaileak, orkestrak eta koruak hartzen dute parte. Oñatz dantza-taldeak utzitako buruhandia izan zen protagonista.
Ikasturtea amaitu aurretik hirugarren eskaintza plazaratu genuen: Astoa saltzen da. Ipuin musikatu hartan Ganbara Kantu Eskolako txikienek hartu zuten parte. Ondo erakutsi ziguten, txikiak baziren ere, gai zirela horrelako erronkei aurre egiteko.
2006ko abenduan, Josu Elberdinen Alami ipuin musikatua eskaini genuen. Kasu honetan, Zubikoako kantxa handian eszenatokia muntatu, argiak jarri, aulkiak, … Hura lana! Baina merezi izan zuen, hostoaren istorioak hunkitu egin gintuen. Gainera, errepikatzeko aukera izan genuen; izan ere, 2007ko apirilean Irungo Ficoba auditorioan eskaini baikenuen.
2010eko Gabonetan, bestelakoa izan zen eskaini zen emankizuna. Zubikoa kiroldegiko Frontoian Bizitzaren Maitasun Harian emankizuna eskaini genuen, berezia benetan! Andoni Salamerok idatzitako testuei Euskal Herriko hainbat konpositorek musika jarri zieten. Emankizun aparta izan zen, Andoni Salamerok berak irakurri zituen testuak, Ganbara Txikik eta Ganbara Gaztek osatutako abesbatzak abestu ahala Joana Mancisidor margolariak zuzen-zuzenean egindako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen. Eta ez hori bakarrik, txalaparta, dantzariak, argiak, frontoia atontzeko era, … Ederra izan zen!
2007ko abenduan erronka berri bati egin genion aurre. Josu Elberdinen Jolasean ipuin musikatua eskaini genuen. Urte horretan galdarategi batean egindako aluminiozko egitura berezia izan zen lana eman ziguna. Egia esan, harrez gero makina bat bider erabili dugu zorioneko egitura hori! 3 emanaldi eskaini genituen Santa Ana antzokian. 2008-2009 ikasturtean ez genuen musikalik prestatzeko betarik izan. 5. urteurrena zen, Ganbara Txikiren lehen diskoaren grabaketak eta beste hainbat lanetan murgildu ginen. 2009-2010 ikasturtean, ordea, eman genion buelta egoerari. Ikasturte horretan, ez bat, ez bi, hiru ipuin musikatu taularatu genituen. 2009ko abenduan Beltza, jazz-taldearen laguntzaz. Musikal honetan baliabide berri baten aukerez jabetu ginen, argi beltza, hain zuzen ere. Emaitza ikusgarria lortu genuen, izarrak, planetak, … horiek guztiek kantuari eta dantzari giro misteriotsu eta berezia eman zioten. 2010eko otsailean, inauteri-garaian, Bergarako Orfeoi Txikiarekin batera Josu Elberdinen Jostailugilea taularatu genuen. Oñatiko Santa Ana antzokian bi emanaldi egin ziren eta gero Bergaran ere eskaini zen. Emankizun horretan abesti eta antzerkia ez ezik, Josu Zubiaren magia-jokoak ere ikusgai izan genituen.
2011ko martxoan, Josu Elberdinen Txori Metereologoa izeneko ipuin musikatua aurkeztu genuen Santa Ana antzokian. Eguraldia iragartzen zuen txori baten istorioa antzeztu eta abestu zuen Ganbara Txikitxoak taldeak. Urte horretan bertan, Tailerreko txikiek ere musikala eskaini zuten: Matxinada sukaldean. Berezia izan zen, sukaldeko ontzien gorabeheren berri izateko parada izan genuen. 2012ko otsailean, Mirrix Katua musikala. Mirrix izeneko katu bihurriaren istorioa ikusi eta entzuteko aukera izan genuen. Aldez aurretik, obra bera diskoan grabatu, eta liburuarekin batera argitaratu zen. 2012an, beste ipuin musikatu bat ere taularatu zen, Fit For Fun hain zuzen ere. Orduko hartan, gorputza osasuntsu nola izan erakutsi ziguten Tailerreko txikienek. 2013an, Ganbara Txiki eta Txikitxok bi ipuin musikatu eskaini dizkigute: Xomorroak eta Tiempo. Lehenengoan, Zimitza izan zen protagonista, eta
23
beronen eta basoko gainerako xomorroekin izandako gorabeherekin gozatu genuen. Eta bigarrenean, Tiempo izenekoan, gaur egungo bizimoduari kritika egin genion. Hamar urte, hamaika erronka! Arrakastatsuak guztiak ere! Baina eskainitako emaitza guztiak garrantzitsuak izan badira ere, garrantzitsuagoa izan da bidean ikasitakoa. Alde batetik, hasieran aipatu dugun bezala, abeslari gazte eta gazteagoek ikasitakoa (kantuan, antzerkian, jendaurrean aritzen, erronkei taldean aurre egiten, … ) Bestetik, bide guztian zehar gurasoek erakutsitako inplikazioa, bai zuzenekoa, bai zeharkakoa. Horrek guztiak Ganbara Kantu Eskola familia handia bihurtu du. Familia hori irakasleek, ikasleek eta azken horien gurasoek osatzen baitute. Eskerrak guzti-guztiei.
Al año siguiente de crearse Ganbara Txiki, comenzó lo que ha sido una larga trayectoria en el género de los musicales. Ganbara Txiki ha apostado desde su creación por este tipo de montajes por qué además del aspecto musical propio de la obra, se trabajan otros ámbitos como son la expresión corporal, la dicción o la cohesión del grupo. Los musicales que se han representado a lo largo de estos años, además, tienen el plus añadido del trabajo que realizan voluntariamente muchos padres y madres. Por unas horas, todos ellos se convierten en técnicos, ingenieros, electricistas, pintores, sastres, peluqueros, regidores, atrezzistas… Sin su trabajo y entrega sería imposible sacar adelante este tipo de proyectos. La lista de musicales representados hasta ahora es larga: Horra Mari! en diciembre del 2005 dio el pistoletazo de salida, al que siguieron Alami un año más tarde, Jolasean en el 2007, Beltza, Jostailugilea y Astoa saltzen da!, durante el curso 2009-2010, el espectáculo multidisciplinar Bizitzaren Maitasun Harian en Navidades del 2011, Txori Metereologoa y Matxinada Sukaldean en el curso 2011-2012, Mirrix Katua y Fit for fun en el siguiente curso y Xomorroak y Tiempo durante el último año. Muchos personajes, muchos decorados y muchas historias mediante las que hemos aprendido los cantores, los padres, las madres y todos los amigos de alrededor. Muchas gracias a todos por vuestra entrega y dedicación.
24
ZORIONAK GANBARA TXIKI! Mila kilo zorion dizuet eskeintzen hamar urte dituzuelako betetzen duela urte batzuk deitu zenidaten berehala asteko showa antolatzen
(Aktorea)
Horra Mari, Alami eta Jolasean antzeztu zenituzten umore onean eskerrik beroenak nire izenean ta ospatu zazue lagunen artean
(Konposatzailea) Ha sido un honor haber podido acompañaros en esta andadura de ¡10 años!. Siempre nos sorprendéis con proyectos frescos e interesantes y espero que lo sigáis haciendo muuuuuchos años más. Aitor, chicos… buen trabajo! ¡Zorionak!
10 urte, ehundaka haur eta gazte, milaka ilusiño. Atzera beittuta, gogoz inddako lan bikaina ikusten da, aurrera beittuta berriz, proiektu eta inddarrez betetako etorkizuna. Beste urte askuan Ganbara Abesbatzak holako harrobi politta euki daixen, Zorionak Ganbara Txiki!!
(Koru Zuzendaria)
Desde la Federación de Coros de Gipuzkoa abrazamos muy fuerte a Ganbara Txiki Abesbatza por estos diez años. A cada uno de los ya no tan txikis que dieron con él los primeros pasos, a los que caminan hoy... a Aitor, a Mirengu, a las familias que seguro lo dan todo para que este proyecto sea hoy lo que es. Gracias por vustra música, y A POR MAS! FELIZ CUMPLEAÑOS
“ Haur abesbatza batek hamar urte bete ahal izateko, eta beti ere emaitz bikainak lortzeko, lan nola egin behar den erakutsi diguzue denoi. Ohore bat, niretzat, ibilbide honen partaide izana.¡Zorionak!”
(Konposatzailea)
Hamar urte eta horietako asko elkarrekin. (Konposatzailea) Zenbatetan urteroko bisita Oñatira zuengana egiten. Proiektu asko izan dira elkarrekin eta konturatu orduko Ganbara Txiki, handi bihurtu da. Eskerrik asko zuekin handitzen uzteagatik!!!
Conocí a Ganbara Txiki hace 7 años y mi corta experiencia con él ya me “anunció” que sería un coro con mucho futuro. La labor realizada por Aitor y sus compañeros está dando sus frutos. Es un coro joven, fresco, dinámico, que abarca distintos ámbitos musicales. Animo, especialmente a Aitor, a que siga en ésa línea! ¡ZORIONAK!
Biziaren pentagraman, emari, talde baten bihotzak kantari, sentimenduen notak isuriz, atsegina edonon itzuriz. Gazte koadrila, langileak, abilak, elkar hartzean arituz, bide berriak argituz ibiliak; asebetetzearen taupada, zorion beraren islada, naturaltasunaren zirrara: GANBARA!
(Poeta)
(Kodaly Metodoko Irakaslea)
25
HAMAR URTE, HAMAR UNE NERA A B A ko H Ganbara A J E I EV o le0ean R k 1 e R t 0 r 2 O a . o T KETA o aldiz Nazi n eta berA I H LE ng ze e lehen a aurkeztu ratu zuen. Txiki bater saria esku a t e k hia nengo e h e l tan
1
EJEA DE LOS CABALLEROS-eko ABESBATZA LEHIAKETA. 2011n Ganbara Gazte taldea lehenengoz aurkeztu zen lehiaketa batera eta bigarren saria eskuratu zuen.
2
JOLA SEA 20
N MU 08ko a SIK b e espre ski so nduan ab ALA. e la es treina r tutako le sbatzare n h tu ze antzo n O単 enengo m tzat kian at arrak u asta iko Santa sikahand Ana iz.
3 27
BIZIT Z HAR AREN M I aben AN. Gan AITASU
d N b sia, i uan ekoiz ara Txikik ru t ikusk diak eta u zuen da 2010ko m izun berez usika uz ntza, poe tar tu ia. zitue n
4
O ZEK ik T A Txik EGIR
RI B Ganbara ta kaleA U n D e MUN A. 2008aa grabatu O o DISK en disk leh bere en. zu ratu
6
IKASTETXEAK KANTARI ekimena. Ganbara Txikiren eki-
menez herriko ikastetxe guztietan abesbatzen lana sustatu eta indartu da, talde berriak sortuz.
28
8
IPUIN MUSIKATUAK.
2011ko abenduan Ganbara Txikik Jostailugilea, Eskolopendra eta Mirrix Katua ipuin musikalak papelera eraman zituen, hiru liburu kaleratuz.
9
Un. Z A TZ le-
RAN ra Txikik azun A ba AT ntz ua IFIC n Gan n Ara rt
N tze ue oa MAGko martx abestu z rako kon a 2011 go aldiz i horret z e hen ne bere ni zuen. i u eta ia eska z bere
5
OH HAPPY DAY telebista Saioa. 2010ean Ganbara Gaztek, ETB-ko saio honetan parte hartu zuen 3 hilabetez.
7
GAB O LEH N ABE patz IAKETA STI en d K. O en G
rere anb leh 2010 ara Txik iaketa h tan osi e o teeta an par t k 2008, netan e 2 n ur rezk har tu z 009 eta o aip u ame en hiru ur na ja soaz .
10 29
10 URTE LANEAN
Oihane Toledo Zuzendaria (2004/2005)
Iosu Etxeberria
Piano Jolea (2004/2006)
Katalin Hajnoczy Kodaly Metod. Irakaslea (2007/2008)
Lide Aranburu
Laguntzailea (2005/2006)
Amaia Biain Laguntzailea (2005/2006)
Alaitz Urkia Zuzendaria (2007/2009)
Eskerrak ere gurek in batera, z uzendar it z a ta l d e a n Jo se, Malu x, Leo, M ont s e, G orett i, Anton, M i ke l , r io ne, Jon , Eukene, M y r iam , Alaz ne, Kar m e l o e ta
30
Edurne Retegi
Aitor Biain
Zuzendaria, M. Training (2004/2014)
Eli Mendiaraz Piano Jolea (2009/2014)
Araceli Guridi
Piano Jolea (2007-2008/2012-2014)
Miren Gurutze Plazaola
Zuzendaria, Piano Jolea, M. Training (2009/2014)
Marta Velasco
Idazkaria, M. Training (2008/2014)
Kantu Irakaslea (2007/2014)
Josu Zubia Zuzendaria (2012/2014)
a r i tu diren Fe lix, Ma ite, M iel, Beat r iz , Bego単a, Ir un e, A maia, Izasku n, Mig ue l, Arant z az u, Pili, Zoal d a menean e go n zare ten gu ras o guz t ioi.
31
http://www.facebook.com/ganbara.txiki
idazkaritza.ganbaratxiki@gmail.com
http://www.ganbaratxiki.ganbara.org