Esperimentuak 1

Page 1


Beroaren Hedapena HIPOTESIA:

Gorputz batzuetan beroa hobeto hedatzen da beste batzuetan baino.

MATERIALA:      

Gurina, Egurrezko koilara Metalezko koilara Plastikozko koilara Kristalezko edalontzia edalontzia ¾ Ur beroa

NOLA EGIN

1. Hartu egurrezko, metalezko eta plastikozko hiru goilara. 2. Koilaren puntan gurin kantitate txiki bat ipini.

3.Azkenik hartu hiru goilarak eta sartu ur beroan.

ONDORIOA:

-Koilarak ur beroan jarri eta horren ostean ikusten dugu metalezko koilaran nola irristatzen den.


Konbekzioa HIPOTESIA: Konbekzioa likido eta gasetan gertatzen da. Masa hotzak pisu handiagoa du eta beherantz joaten da eta berotzen denean aldiz gorantz , beraz etengabeko mugimenduak sortzen dira .

MATERIALA: 1. TINTA GORRIA. 2,TINTA URDINA. 3. HIRU EDALONTZIA NOLA EGIN: 1.Lehenengo tinta gorria ur beroa daukan edalontzira bota eta tinta urdina ur hotza daukan edalontzira bota eta nahastu. 2-Bukatzeko urdina eta gorria edalontzi beroetara bota eta nahastu.

ONDORIOA: 1- Ur hotzean dagoen kolorea, beroan dagoenarekin nahastu ondoren, hotzean zegoena behean geldituko da eta bestea goian. 2-Edalontzi beroko, kolore gorria eta kolore urdina nahastatzean kolore morea sortuko da.

Nico, Irune, Gorka eta June


SOINU UHINAK HIPOTESIA: Soinuaren uhinak ez dira berdin hedatzen airean eta uretan. Materiala: Ura mailua diapasoia edalontzia

Nola egin da: 1.Edalontzi bat urez beteta egon behar da eta diapasoia hartzen duzu eta gero mailuarekin golpe batzuk eman. 2.Biratzen ari den diapasoiaz ukitu ura.

Ondorioak: Mailuak diapoasoia jotzean, diapasoia bibrarazten da eta uretan sartzen duzunean soinua gelditzen da, soinuaren uhinak ez direlako berdin hedatzen airean eta uretan.


Begi-niniak argiaren arabera tamaina aldatzen du. HIPOTESIA: Argiaren arabera begi ninia txikitzen da edo handitzen da. MATERIALA: Linterna bat Nola egin da: 1.Gela ilundu eta begiratu begi-ninia nola dagoen. 2.Linterna begi-niniaren aurrean ipini eta ikusi zer gertatzen den. Ondorioa:

Begi- ninia linternarekin txikitu egiten zaio argi izpi asko daudelako eta erretina mindu dezakeelako eta ilunpean berriz handitu.

Alejandro, Achraf, Iker eta Ander


Periskopioa HIPOTESIA: Ispilu batetik bestera pasatzen da argia eta islatu egiten da; horren ondorioz gauzak ikusi ahal ditugu.

MATERIALA: 3 esne kaxa 2 ispilu Zinta itsaskorra Artaziak

NOLA EGIN: NOLA EGIn: Lehenengo 3 esne kaxaren goiko eta beheko partea moztu dugu. Gero zinta itsaskorrarekin pegatu egin ditugu. Esne kaxak pegatu ostean, hirurak batera zeuden eta goiko kaxan zulo bat egin dugu eta beheko kaxan beste bat. Ondoren, zuloetan ispiluak ipini ditugu eta horrela egin dugu gure periskopioa.

ONDORIOA: Ispiluak beste aldeko ispiluari fokatzen dio eta horrela kanpoko gauzak ikusiko ditugu.


LENTEA HIPOTESIA: Lente konbexu edo ganbilen bidez, gauzak handiago ikusten ditugu, baina lente ahurren bidez gauzak txikiago ikusten dira. MATERIALA: Lente bat Linterna NOLA EGIN: Linternak lentean fokatzen du, distantzia berdinera. Lente desberdinak kokatu eta ea zein desberdintasun ikusten den. ONDORIOA: Zuk lente konbexu bateri argia fokatzen txikiago ikusten da eta lente ahurrean aldiz txikiago.

Unai, Luca, Peio eta Bingen


ERREFRAKZIOA Hipotesia: Arkatza uretan sartzen denean arkatza deformatuta ikusten dugu.

MATERIALAK: -Gardena den edalontzi bat urez beteta. -Arkatz bat. -Ura.

Nola egin: Gardena den edalontzian urez betetzen dugu, geroago arkatza uretan sartzen dugu eta behatu arretaz.

Ondorioak: Arkatza apurtuta dagoela ematen du, uretan sartu eta gero norabidea aldatzen delako.


TXANPONA URETAN Hipotesia: Txanpona ur barruan dagoenean handiagoa dirudi.

Materiala: -Txanpon bat -Gardena ez urarekin.

den

edalontzi

bat

Nola egin: Lehenengo edalontzi erdian txanpona jartzen dugu eta atzera bota behar gara txanpona desagertu arte, ondoren ura edalontzira botako dugu eta bukatzeko txanpona handiago ikusiko dugu. ONDORIOA: Txanpoia uretan sartzean handiagoa ikusten da, norabidea ere aldatzen delako.


ARGIAREN ISLAPENA Hipotesia: Gorputz opako batera argi izpiak iristean gorputz horrek bueltatu egiten ditu. Horri esker ikusi ditzakegun gauzak.

Materiala: -kartulina beltza -linterna -ispilua

Nola egin: Lehenengo kartulinari, erdian zulo bat egin behar diogu eta gero ispilua kartulinaren aurrean ipiniko dugu eta ondoren hainbat angelutatik argituz. Ondorioak: 1- Islatutako argia sartzen den angelua berdinarekin ateratzen da. 2-Argia marra zuzenean hedatzen da.

Maialen, Maitane, Maren eta Leire


OSTADARRA Hipotesia: Argi zuria oinarrizko zazpi koloreekin sortuta dago.

Materiala: -Kanika bat. -Folio zuri bat -Zinta itsaskorra -Ostadarraren koloreko margoak

Nola egin: Lehenengo, zirkunferentzia bat egin behar da folioan. Gero zirkunferentzia moztu eta 7 zati berdin egin barruan. Hori egin eta gero ostadarraren koloreekin zatiak margotu. Azkeneko zulo bat egin erdian, kanikaren tamainakoa eta hor kanika sartu, gero kanika ez jauzteko zinta itsaskorra ipintzen diogu.

Ondorioa: Margotutako kartulina birak eman ondoren zurituko da.


ARGIAREN DESKONPOSAKETA Hipotesia: Argi izpiak uretatik pasatzen direnean oinarrizko koloreetan deskonposatzen da eta ostadarra irteten da

Materiala: -Folio zuria -Kartulina beltza -Linterna -Tubozko edalontzia.

Nola egin: Lehenengo kartulina beltz batean zulo txiki bat egin behar dugu, ondoren edalontzi bat urez betetzen dugunean, folio zuri bat ipini edalontziaren beheko aldean, gero zulotxotik linternaren argia urari fokatu.

ONDORIOA: Argia uretatik pasatzen denean (ostadarra) deskonposatzen da eta bertan paperean ikusi dezakegu.

Naroa, Igotz, Izaro eta Sergio


BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA Hipotesia: Argi izpiak, begi-ninia eta kristalinoa pasatu ondoren, erretinak fokatzen ditu. Materialak hauek dira:  Arrainontzia  Ura  Kartulina beltza eta zuria  Linterna.

Nola egin: 1. Lehenengo, kartulina beltzaren erdian, zulotxo bat egin behar da. 2. Geroago, arrainontzia urez beteta egon behar da. 3. Geroago kartulina zuria parte batean eta beltza bestean ipini behar dira. Ondoren, fokoaren aurrean, nahi duzun objetua ipini behar da. 4. Mugitu kartoi mehe zuri aurrera eta atzera, fokoaren irudia bertan ikusi arte.

Ondorioa: Fokoaren argia kartoi mehe zurian fokatu da eta objetua alderantziz ikusi egin da.


SOINUAREN HEDAPENA Hipoesia: Soinu uhinak ez dira hutsean hedatzen Materiala:

Algodoia

Poxpoloak 

 

Burdin haria

Kaskabiloa

Alkohola

Botila kortxoarekin

Nola egin: 1. Lehenengo, burdin hari batekin, kaskabiloa kortxora lotzen dugu. 2. Ondoren botilaren barruan kotoia alkoholagaz bustitzen dugu eta botilaren barruan sartzen dugu. 3. Azkenez pospolo bat pizten dugu eta botilaren barruan sartzen dugu eta oso azkar kortxo egindako tapa ipintzen dugu. 4. Sua itzaltzen denean, eragin botilari.

Ondorioa:Uhinak airean hedatzen dira eta botila baten barruan, hau da, hutsean ez da hedatzen.

Amaia, Jon Mikel, Eric eta Andrea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.