Esperimentuak 5 b

Page 1

GELAN EGINDAKO ESPERIMENTUAK ZENTZUMENAK

5. B



HIPOTESIA:

Gorputz opako batera argi-izpiak iristen direnean, gorputz horrek bueltatu egiten ditu jasotako izpiak, bere ezaugarrien arabera proportzio handiagoan edo txikiagoa. Gainaldea gogorra, laua eta leuna denean objetuaren neurri bereko irudia ikusten da. Gainaldea laua, gogorra edo leuna ez denean, izpiak hainbat norabideetan islatzen dira eta objetuak ez dira neurri berean ikusten.


MATERIALA:

Ispilua, Linterna, Artaziak, Kartoi mehe beltza, Graduatzailea. NOLA EGIN:

Lehenengo, ilundu gela, ahal den guztia. Gero, moztu hartu duzun kartoi mehe beltza artaziekin eta utzi ebakidura estu bat. Jarri ebakidura duen kartoi mehe zati bat linternaren aurrean eta argitu ispilua, lehenik kartoi mehea ispiluarekiko perpendikular jarrita, ondoren hainbat angeluetatik argituz. ONDORIOAK:

Argi-izpiek, kartoi mehe beltzeko zulotik igarotzean, ispiluan islatutako izpiak errebote egiten dute. Baina, ispiluaren markuan islatzen badira,hainbat norabideetara joaten dira. Ispiluaren ertzean ikusten da gure esperimentuan.

NAHIA, MAITE, UNAI OJ. ETA JORITZ


HIPOTESIAK:

1.Hainbat ingurune zeharkatzean, argiaren abiadura moteldu egiten da, eta horrekin batera norabidea ere bai, horregatik deformatuta edo lekuz aldatuta dagoela ematen du. 2.Zerbait, gardena ez den ontzi baten barruan uztean, eta ikusten ez duzunean, ura botatzen baduzu lekuz aldatuta dagoela ematen du eta orduan ikusi egiten da. NOLA EGIN:

1.Lehenengo hartu edalontzia eta bete urez, hiru laurdenetan. Bigarren sar ezazu arkatza edalontzian eta behatu arretaz. 2.Hartu txanpona eta bota ezazu ontzira, orain zoaz atzerantz, poliki-poliki, txanpona zure begi bistatik desagertu arte. Lagunen batek ura botako du ontzira. MATERIALA: 1.Edalontzia,Arkatza,Ura. 2.Txanpona, Gardena ez den ontzi bat, Ura.


ONDORIOAK:

1. Ura duen edalontzi batean arkatz bat sartu eta lekuz aldatuta edo deformatuta ikusiko da. 2. Gardena ez den ontzi batean txanpon bat sartu eta urrundu txanpona ez ikusi arte. Gero norbaitek ura botako du ontzira eta txanpona lekuz aldatuta, gorago dagoela edo deformatuta dagoela ematen du eta guk ikusiko dugu mugitu gabe.

MAITE, JORITZ, NAHIA ETA UNAI OJ.


BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA HIPOTESIA: Begi-ninitik sartzen den argia kristalinoak fokatzen du eta ondorioz erretinara irudiak alderantziz heltzen dira. MATERIALA:    

Ontzi esferikoa Kartoi mehe beltza/zuria Lanpara Ura

NOLA EGIN: 1. Egin ezazu zulotxo bat kartoi mehe beltzaren erdian (begininia irudikatuko du) 2. Jar esazu kartoi beltza urez betetako ontziaren alde batean eta kartoi mehe zuria beste aldean (kartoi mehe zuriak erretinaren portaera adieraziko du) 3. Kokatu lanpara bi kartoi meheekiko perpendikular eta piztu irudian bezala. 4. Itzali gelako argia eta ilundu gela. 5. Mugitu kartoi mehe zuria aurrera eta atzera, lanpararen irudia bertan ikusi arte.


ONDORIOAK: Esperimentuan, linterna argiaizpiak izan dira, kartoi beltza zuloarekin begininia, arrainontzia kristalinoa eta kartoi zuria erretina.Gure erretinak irudiak alderantziz ikusten dituenez, objetua ere alderantziz ikusiko da.

UNAI OG., IRAIA F. ETA ANE


PERISKOPIOA Hipotesia: Islapenaren ondorioz hau gertatzen da: Bi ispiluen argia islatzen da eta urrunean dauden objektuak ikusten dira.

Materiala:      

Lau esne kaxa Bi ispilu Zelo lodia Artaziak Kuterra Aluminio papela


Nola egin:

Lehenengo lau kaxak goitik moztu eta zikin ba daude garbitu, gero 2 kaxa hartu eta beste aldeak moztu. Ondoren, kaxa bat beste kaxa batean markatu eta jarraian beste kaxa bat erditik moztu eta gero kaxa moztuta dagoena erditik moztu.

Ondorioak: Periskopioarekin

klaseko punta batetik beste putan dagoen pertsona edo objektua oso ondo eta oso hurbil ikusten dira.

JON, LUCĂ?A, IRAIA, MARKEL ETA ANDER


HIPOTESIA: Metala bero eroale ona dela eta egurra ta plastikua ez dira onak, hau da, isolatzaileak dira. MATERIALA: Gurina, Metalezko, egurrezko eta plastikozko koilarak, ontzi garden bat eta ur beroa.

NOLA EGIN: Lehenengo, kristalezko ontzi batean ur beroa bota. Jarraian hiru motako koilara sartu ur berotan eta koilara bakoitzean gurinezko bolatxo bat itsatsi, zuk eginda. Azkenean, itxaron emaitzari.


ONDORIOAK: Metalezko koilara lehena izan da gurina urtzen, material eroalea delako eta egurrezkoa azkenengoa izan da gurina urtzen, isolatzailea delako.

JUNE, XABIER, URKO ETA ANDONI


LENTEAK HIPOTESIA:

Lente desberdinak erabiltzen hobeto ikusten dugu, handiago edo txikiago ikusten dugunean. Bi motako lenteak daude: Ganbila handiago ikusteko (hipermetropia) Ahurrak txikiago ikusteko (miopia) MATERIALA:Lente desberdinak, linterna, orrazia, liburu

bat eta paper zuri bat. NOLA EGIN: Lehenengo liburu bat hartu eta bere

gainean folio zuri bat ipini gainean. Jarraian orrazia hartu eta liburuaren aurrean ipini lentea eta ispiluareki n. Azkenean linterna piztu eta ikusi emaitza.


ONDORIOAK: Argia eta lenteari esker orrazian dauden

puntak, izpiak desbideratzen ditu, lentearen dioptrien arabera.

XABIER, ANDONI, URKO ETA JUNE


SOINUAREN HEDAPENA HIPOTESIA: 1- Soinua uhinen bidez hedatzen da. 2- Soinua hutsean ez da hedatzen. MATERIALA:  1 Diapasoia edo metalezko xafla bat  iltze handi bat  Urez betetako ontzia

   

2 Mutur zabala duen botila bat eta kortxoa Kaskabiloa (kriskitina, txintxarra) Pospoloak Alkohola Burdin haría Kotoia


NOLA EGIN: 1. Kopla ezazu diapasoia edo metalezko xafla iltzearekin 2. Ukitu ezazu ura bibratzen ari den diapasoiaz edo xaflaz 3. Lotu kaskabiloa kortxoari, burdin hariz 4.Jarri kortxoa botilari( ondo itxi behar da, zirrikiturik utzi gabe 5. Eragin botilari.  Kaskabiloak soinurik egiten du?

4.Kendu kortxoa botilari eta sartu alkoholez bustitako kotoia barruan. 5. Piztu pospolo bat eta botila barrura, kotoiak su har dezan. 6.Estali botila kortxoaz, ahalik eta azkarren. 7. Sua itzaltzen denean, eragin botilari. 

Soinurik egiten du orain kaskabiloak


ONDORIOAK: 1. Botila itxi egiten dugunean eta sua pisten dugunean tapoia itxi eta gero oxigeno gabe gelditzen denez kaskabiloa ez da entzuten hutsean ez delako soinua hedatzen. 2. Uhina uretan ikusten dugu diapasoia jotzen genuenean eta soinua entzuten zen belarrian jartzen zenuenean.

ANDER R., ANER, AIORA TA UXUE


KOLOREEN NAHASKETA HIPOTESIA: Argi zuria era askotako argien elkartea denez erruleta batean ostadarraren 7 koloreak margotu eta erruletari bueltak ematen badizkiogu kolore guztiak nahasten dira eta kolore bat ateratzen da (zuria). MATERIALA: -Ziba bat -Kartoi zati bat, borobila ( erdian zulo batekin ) -Ostadarren koloretako margoak NOLA EGIN: 1. Kartoia 7 zati berdinetan ostadarraren koloretako margoekin margotu. 2. Ziba kartoi borobileko zulotik sartu eta itsatsi.

ONDORIOA: Ziba bueltaka dagoenean koloreak nahasten dira, baina ez da kolore zuria argi ikusten. Koloreak nahastuta ikusten dira bakarrik, ematen diogun abiadura eta kartoi marroizka baten gainean margotu dugulako.

ASIER, AINHIZE, ALEX ETA BRIAN


ARGIAREN DESKONPOSAKETA HIPOTESIA: 1. -Argi zuria hainbat ingurune zeharkatzen dituenean, eta errefrakzioaren ondorioz, osagai dituen koloreetan bana daiteke (ostadarraren zazpi koloreetan) MATERIALA: -Edalontzi bat ur (gardena, altua eta zuzena) -Linterna bat -kartulina beltza 1 cm ko zirrikitu batekin -Orri zuri bat NOLA EGIN: 1. Kartulina beltza orri zuri baten ertzan itsatsi. 2. Edalontzi bat ur, folio zuriaren gainean jarri. 3.Linterna kartulinaren atzean jarri eta piztu.


ONDORIOA: Argi zuriak edalontzia zeharkatzen duenean ez da ondo ikusten baina kolore batzuk ikusten dira.

BRIAN, ALEX, AINHIZE ETA ASIER




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.