SEKUENTZIA DIDAKTIKOA URA NATURA ZIENTZIAK LEHEN HEZKUNTZAKO IKASGELAN II
LARRAITZ ALDAZABAL, LOIOLA CANALES, GARAZI CORTES ETA MIREN EELES.
LH 3. MAILA 31. TALDEA (GA1)
1
Sarrera…………………………………………………………………3-4 Curriculumarekin lotuz: gaitasunak……………………….………….5-7 Metodologia……………………………………………………...……..7-8 Jarduerak……………………………………………………..……….9-32 Ebaluazioa………………………………………………………...…32-33 Bibliografia …………………………………………………………..34-35
2
Natur zientzien ikasgaian, gai baten inguruan sekuentziazio didaktiko bat egitea egokitu zaigu 3. Zikloari begira. Honela, uraren gai orokorretik abiatuz, galdera bat proposatzea interesgarri ikusi dugu, hots, “zergatik flotatzen dute poloetako Iceberg-ak ?�. Hainbat jarduera prestatu ditugu, betiere elkarrekiko lotura izanik.
Baina zer da sekuentzia didaktiko bat? Hik hasi aldizkariaren arabera (2002), “Sekuentzia didaktikoak tresna didaktikoak dira, hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sistematikoki antolatzeko modu bat� . Definizio honetatik abiatuz, hiru elementuk osatzen dituztela adierazten du: sekuentzia, didaktikoa eta tresna.
Sekuentziak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gradualki eta progresiboki aurreratzen diren lantegien inguruan egituratzen direlako, betiere ikasleen zailtasunak kontuan hartuz. Didaktikoak dira marko teoriko batean oinarritzen direlako eta komunikazio zein hizkuntz tresnak menperatuz irakatsi eta ikasi behar diren jarduera linguistikoak ematen direlako; Sekuentziak tresna didaktikoak direla diogunean, Marxen ikuspegira hurbiltzen gara. Hark zioen tresnak gizakiak natura aldatzeko sortutako bitarteko kulturalak zirela. komunikazio tresna irakasgai den objektua da, hots, testua. Bestalde, irakaskuntza tresnak sekuentzia didaktikoak dira, hau da, jakintza hori transmititzeko sortutako bitartekoa. (2002:31)
Orduan, aurrekoari erreferentzia eginez, gure gaiaren inguruan modu eraginkorrean lan egiteko erabiliko ditugu egindako jarduerak, betiere ikasleen zailtasunak kontuan hartuz eta ea ikasitakoa barneratu duten zehaztuz.
Lanaren gaia aukeratu ondoren, curriculumarekin lotura egiteko, honen edukietara baita gaitasunetara bideratu eta baliagarri zaigun informazioa modu txukun eta ulergarri batean adierazi dugu, gure jardueretan zeintzuk eman daitezkeen zehaztuz.
3
Jarduerei begira, lehenengo bostak materiaren egoerekin izango du zerikusia eta aurreko kurtsoarekin lotura izango dute, hau da, errespaso moduan erabiliko dira. Materiaren egoerak errepasatzea erabaki dugu Zergatik poloetako Iceberg-ak flotatzen duten galderatik abiatzeko, hots, Iceberg-aren flotagarritasunaren zergatiari erantzun aurretik komeni ikusten dugulako.
Bosgarrenetik aurrera, gaitzat hartu dugun galdera erantzutera bideratzen ditugu, Matematika arloan aldi berean lantzen diren kontzeptu batzuk erabiliz, adibidez, neurriak, dentsitatea, bolumena edo masa. Honekin lortzen duguna zera da, sekuentzia interdiziplinarra ematea, hots, matematika eta natur zientziak erlaxionatzea helburu bati begira.
Hortaz, 12 jarduera izanik, 5 errepaso moduan erabliko dira eta beste 4 flotagarritasuna lantzeko. Gelditzen zaizkigun beste hirurak, ebaluaziorako erabiliko ditugu. Gure ebaluazioa jarraitua izango da, hau da, hasieratik bukaeraino ea lantzen ditugun edukiak barneratu dituzten ziurtatuko ditugu. Lehenengoa diagnostiko moduan erabiliko da, 6 jarduera materiaren egoera benetan barneratuta duten jakiteko egingo dugu eta azkeneko jarduera, sekuentzia didaktikoaren amaieran emango dena landu ditugun jarduera guztiekin barneratutako edukiak eta kontzeptuak aplikatzeko egina dago.
Sekuentzia
didaktiko
osoan
zehar
egindako
jarduerak,
esperimentuek
azalpenak eta abar. koadernoan idatzita edukiko dituztenez, irakasleari eman behar izango diote, orduan ikusiko du irakasleak ikasleek zer eta nola erantzuten duten eta hurrengo sekuentziarekin jarraitu baino lehen ze zailtasun dauzkaten ikasleek. Honek amaierako ebaluaziorako balioko dio irakasleari, ikasleek jarraitutako prozesua aztertu dezakeelako modu honetan.
4
Aukeratutako
gaia
12
jardueratan
antolatuko
sekuentzia
didaktikoan
oinarrituko da. Bertan, curriculumeko hainbat gaitasun kontuan hartzen dira, modu zuzen batean eta inkontzienteki. Landuko diren gaitasunei erreferentzia eginez, hurrengo hauek dira:
Zientzia-, Teknologia- eta osasun- kulturarako gaitasuna ematen da
Jarduera
desberdinen
bitartez,
ikasleek
mundu
fisikoa
interpretatzea
ahalbidetzen duten gaitasunak emango dira: ezagutza zientifikoa eraikitzeko zenbait aspektuetara joko da (problemak definitzen jakin, ebazpen posibleak estimatu,
estrategiak
erabili,
esperimentazioa,
emaitzak
aztertu
eta
komunikatu‌) . Nola lortzen da hori? Alde batetik, edukiak barneratuz, irakasleak ematen dituen azalpenetan edo testuak eskaintzen dituzten informazioan oinarrituz eta bestetik, esperimentazioaren bitartez, praktikan jarri dezakete ikasitakoa, hipotesietatik abiatuz. Hau da, gaitasun zientifikoa nabarmenduko da aplikatzen ikasteko.
Matematikarako gaitasuna
Matematika ikasgaiarekin kontaktuan egongo direnez hainbat jarduera, bereziki oinarri teorikoari begira, gaitasun matematikoa garatuko da. Honekin esan nahi duguna zera da, dentsitatea, masa edo bolumen teoriak aplikatzeko jarduerak gauzatuko direla, logika bati jarraituz. Hori gutxi balitz, hainbat jarduera egongo dira non eguneroko bizitzan dauzkagun problemen ebazpena dakartzatela, esperimentazio praktikan abian jarriz.
Hizkuntza Komunikaziorako gaitasuna
5
Gure sekuentziazio didaktikoaren bitartez, komunikazio mota desberdinak bilatuko dira: Ahozko komunikazioa bilatzen da, hau da, entzutea eta hitz egitea baina bereziki, gaiaren inguruan elkarrizketa zientifikoak gauzatzea bilatzen da, hots, hiztegi espezifikoa erabiliz.
Komunikazio idatzia bilatzen da, hau da, irakurtzea eta idaztea. Umeei aurkeztu diezaiokegun testuak edo galderak irakurtzen duten bitartean, ulermena ematen da eta barneratutako teoriarekin baita egunerokotasunarekin lotura egitea eskatzen dizkien galderen bitartez gauzatzen da. Horrela, barneratu dituztela jakiteaz gain, idazteko trebetasuna ere garatzen doa.
Herritartasunerako eta giza harremanetarako gaitasuna
Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutzeko aukera ezin hobea gauzatzen da gure sekuentzia didaktikoaren bitartez, azken batean, umea kapaza izango da nola hasiera batetik aurreideietatik ateretako informaziotik abiatuta hainbat teoria edo kontzeptua barneratu dituen ariketen bitartez.
Garapen pertsonalaz gain, taldean edo komunitatean bizitzeko
gaitasuna lantzen da, errespetua eta kooperazioa aintzat hartuta.
Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna
Gaitasun honen erabilera, umearen autonomiarako bideratu dugu, hau da, umea erabakiak hartzeko eskumena izatea nahi dugu, norberak bere buruaren jabe izanik. Era autonomo eta sortzaile batean aritzea nahi dugu. Gainera, aurretik barneratutako kontzeptuen erabilera ariketen aurrean edo hutsegiteak ondorengo ezagutza zientifikoa eraikitzeko ezinbesteko urratsak direla ohartzea bilatzen dugu.
Ikasten ikasteko gaitasuna
6
Hausnarketen edo galderen erantzunen bitartez, ikasitakoari buruz eta ikasteko moduari buruz ohartzea bilatzen dugu, honela kontziente dira barneratu dituzten kontzeptuetaz. Horrez gain, talde ikasketa eta berdinen arteko elkarlana sustatzeko erabiliko dugu gaitasun hau, guztien artean ikasteko eta jakintzak aberasteko biderik onena dela ikusten dugulako.
Informazioa tratatzea eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Amaitzeko, gaitasun honen erabilpena modu zuzen batean lantzen ez den arren, gure jardueretan modu batean edo bestean beti agertzen denez, erreferentzia egitea erabaki dugu. Jardueretan eskainiko den informazioaren tratamenduari dagokionez, ezinbesteko elementu gisa ikusten dugu, honen antolamendua, erlazionatzeko gaitasuna edo ondorioak ateratzea, horietatik abiatuz erantzun bat komunikatzeko. Gainera, hainbat informazio iturrietatik abiatu garenez, berebizikoa da umeek horien ulermena izatea, bait iturri historikoetatik abiatzen bagara baita iturri informatikoetatik. Azkeneko hauen tratamendua ziurtatzeko beharrezkoa da alfabetatze digitala izatea.
Metodologiari begira, jardueren sekuentziazio logiko bat eramango dugu aurrera, ura gai orokorra izanik. Horretarako, hainbat ekintza planteatu ditugu, betiere, umeen aurreiritzietatik abiatuz.
Horretarako, aurretik ikasi dutenaren birpasaketa bat egingo dute lehenik eta behin eta ebaluazioa sustatuko da kontzeptuak barneratuta dauden edo ez jakiteko, aurrerantz jarraitu baino lehen. Batetik, irakurmenaz, ulermenaz eta idazmenaz baliatuz bai eta talde lana eta bakarkako
lana
sustatuz,
esperimentazioa
bultzatuko
da.
Horretarako,
irakaslearen azalpenak ezinbestekoak izango dira. Bestetik, estrategien erabilera ezinbestekoa izango da problemak ebaztea lortzeko.
7
Beraz, gaia betiere egunerokotasunarekin lotu nahi izan dugunez, umeek hipotesiak eta ondorioak atera beharko dituzte beti, edozein puntu landu baino lehen, bai eta ondoren. Aipatutako
guztia
lortzeko,
kontzeptuen
artean
lotura
zuzena
egotea
ezinbestekoa eta oso garrantzitsua, hau da, sekuentziazio logikoa planteatzea, hasieran aipatu bezala. Azkenik, umeek bai taldeka eta bai banaka lan egin beharko dute, segun eta
zein momentutan eta zein jardueratan. Horrela, bakoitzak dituen gaitasunak elkarbanatuko dituzte batak besteari laguntza eskainiz eta elkarbizitza bultzatuz eta horrez gain, norberaren autonomia garatuko da. Amaierako ebaluazio gisa, umeek sekuentzian ikasitako guztia plasmatzeko, mural lehiaketa egingo da eta hasieran planteatutako galdera erantzun beharko dute taldeka dakiten guztia erakutsiz.
8
Jarduera: ICEBERG-AK: POLOETAKO ITSASONTSIAK Helburua: Iceberg-ak uretan zergatik flotatzen duten hausnartzea. Edukia: Flotagarritasuna likidoetan. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea.
2. Denbora: 30 min 3. Lekua: gela. 4. Baliabideak: irakurgaia. Garapena:
Aukeratutako gaiari buruzko aurrezagutzak baloratzeko, ikasleak taldeka jarri eta ipuin bat irakurri beharko dute. Ondoren, galdera sinple bat egingo zaie eta hipotesiak atera beharko dituzte. Gero, denen artean komentatuko dute.
Jarduera honetatik hasiz, ondorengo jardueretan kontzeptuak lotzen joango dira, azkenean, galdera hau erantzuteko kapaz izango diren arte.
Jarduera:
Jakingo duzuenez, eskimalak izotzez egindako etxeetan bizi dira eta ondo moldatzen dira toki hotzetan. Hala ere, behin ume eskimal batek ez omen zuen etxerako biderik aurkitu eta galdu egin zen betirako. Inork etzekien umeak bizirik irautea lortu ote zuen. Inork etzuen berriro ikusi. Gurasoek beste seme bat ere bazuten eta tira, gaitzerdi. Hura gertatu eta urte batzuetara, etxean hazitako semea, galdutako umearen anaia alegia, ehizara joan zen eta, itsasertzean zegoela, kraust! izotz zati handi bat puskatu eta plaust! uretara, eta mutikoa bertan harrapatuta geratu zen, lehorretik gero eta urrunago, azkenerako itsasoan galdu zen arte. "Eztago zereginik", esan zuten herriko zaharrek, "horrelakoetan inor ez da bizirik itzuli". Hura zoritxarra! Sorgindutako familia zirudien. Ezbeharra berriro etxe berean ate joka.
9
Itsasontzi moduko izotz puska erraldoi hartan, iceberg hartan alegia, mutikoa ezezik hartz zuri bat ere bazegoen. Gaztea ikaratu egin zen hasieran, baina gero lagun handiak egin ziren. Atera kontuak, hartzak arrainak ematen zizkion jateko eta besarkatu ere egiten zuen mutikoa berotzeko. Baina harrigarriena hauxe: hartzak esan zion senitartekoak zirela. Senitartekoak? Egun batzuk pasata, izotz zati hura berriro ere lehorrera hurbildu eta gazteak etxerantz abiatzeko modua izan zuen. Agurtzeko orduan hartz zuriak bere ile luze batzuk oparitu zizkion. Gazteak gertatutako guztia zehatz–mehatz kontatu zuen herrian, baina hitz erdirik etzioten sinetsi. "Zu ez zaude burutik sano, mutiko" Hala ere, hartzaren ileak erakutsi zizkienean, denak aho zabalik. "Ooooh! Egia al da orduan? Hartza zure familiakoa zen?" Senitartekoak ziren edo ez oraindik ez du inork argitu, baina antza denez hartzak anaia balitz bezala babestu zuen mutikoa.
Nola da posible ipuineko izotz puzka hori, Iceberg-a, uretan zehar ibiltzea hondoratu gabe?
Jarduera: SOINUAK Helburua: Soinuaren bitartez uraren egoera aldaketak hautematea. Edukia: Indarren edo energia-erakarpenen ondorioz, gorputzen mugimendu-, forma-, edo egoera-aldaketak aurreikustea.
Metodologia: 5. Jarduera eremua: ikaslea. 6. Denbora: 30 min. 7. Lekua: gela. 8. Baliabideak: arkatza, borragoma, koadernoa, orria, ordenagailua (soinuak). Garapena:
Aurretik landuta egongo zenaren errepasoari hasiera, hurbilketa eta sarrera bat emateko asmoz,
10
ikasleek dinamika bat burutuko dute. Gai nagusia ura denez, eta hurrengo jardueretan zehar uraren egoerak errepasatu nahi direnez, ikasleei soinu batzuk jarriko zaizkie eta beraien ustez, ura hiru egoeretako zeinetan aurki daitekeen adierazi beharko dute beraien aurrezagutzaz baliatuz. Horretarako, ikasleak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzean 4 kide egongo dira gutxi gora behera (segun eta gelako ikasle kopurua). Behin hipotesiak atera eta eztabaida bukatuta egonda, taldeek beraien ideiak azalduko dituzte bai eta aukeraketaren arrazoia ere. Irakasleak emaitza zuzenak aipatuko ditu bukaeran.
Azkenik, paper bat bananduko zaie. Bertan, esaldi bat egongo da idatzita eta ikasle bakoitzak esaldia osatuko du nahi duen ildotik bideratuta. Horrela, lagungarria egingo zaio irakasleari ikasle bakoitzak duen motibazioa zein den ezagutzeko. Esaldia hauxe izango da: �Nire ustez, gai hau izango da ........................................................................................ zeren eta ...........................................�.
Jarduera:
https://www.youtube.com/watch?v=TWtNDp83QIc ura egoera likidoan. https://www.youtube.com/watch?v=OulH9wUchR0 ura egoera solidoan. https://www.youtube.com/watch?v=E5O_-BNi6-M ura egoera gaseosoan.
11
Jarduera: URLANDIA Helburua: Uraren egoera aldaketak ezagutzea aurrezagutzetatik abiatuz. Edukia: Indarren edo energia-erakarpenen ondorioz, gorputzen mugimendu-, forma-, edo egoera-aldaketak aurreikustea. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 120 min. + 24h ura izozteko.
3. Lekua: gela eta laborategia. 4. Baliabideak: arkatza, borragoma, koadernoa, orria zuriak, kartoia, artilea, ura, pote bat, konjeladora, irakurgaia. Garapena:
Aurretik landuta egongo den gaiaren inguruko errepasoa, hurbilketa eta sarrera egiteko asmoz, , lehenik eta behin, segun eta zein den tenperatura, urak izango duen egoera desberdintzen ikasi beharko dute ikasleek. Horretarako, jarduera bat burutuko dute. Ikasle bakoitzari irakurgai bana bananduko zaie eta hauek irakurri egin beharko dute, bakarkako lana bultzatuz. Behin irakurrita irakurketa dialogikoa egingo da, hau da, ikasleak irakaslearen inguruan jarriko dira aulkiekin borobil bat osatuz eta beraien artean hitz egingo dute irakurritakoari buruz hiztegia lantzen joateko asmotan.
Ondoren, mahaian jarri eta irakasleak eskatu egingo die beraien hipotesiak eginez marrazki bat egiteko ipuinean deigarrien iruditu zaiena azalduz. Behin marrazkia eginda, ikasleak borobilean elkartuko dira berriz ere aulkiak hartuta eta irakasleak galdera batzuk botako ditu gertaeren arrazoi fisikoetarantz bideratzeko asmotan.
-
Zergatik geratzen da otsoa harrapatuta?
-
Zergatik bihurtu zen putzuko ura gogorra?
-
Mota honetako ura ikusi ahal duzue inoiz? Noiz?
-
Nola sortuko zenuke zuk putzuko ur gogorra bezalakoa gelan?
Eztabaida bukatu eta gero, ikasleei eskatuko zaie, batetik, azaltzeko nola egingo zuten ipuinean gertatutakoa gelan, eta horren ildotik, esperimentu bat burutuko dute material batzuk emanik.
12
Horretarako, ikasleak taldeetan banatuko dira eta beraien artean eztabaidatu beharko dute aurreko galdera bai eta nola sortu otso txiki bat irakasleak emandako materialez baliatuz (kartoia leporako eta artilea buztanerako erabiliz). Ondoren, bote bat emango zaie urarekin eta buztana botearen barruan sartu beharko dute. Bukatzeko, izotz gailuan sartuko dute eta beraien ustez zer gertatuko den eztabaidatu beharko dute taldean.
Hurrengo saioan ikusiko dute ipuinean gertatutakoa nola izan den posible, kasu berdina baita. Behin ikusita, ondorioak atera beharko dituzte eta ulertutakoa marrazki baten bidez azaltzea eskatuko zaie. Hau da, esperimentuan jarraitutako pausuak eta lortutako emaitzak azaldu beharko dituzte irudien bidez.
Bukatzeko, ikasle guztiak borobil batean batuko dira irakaslearen inguruan berriz ere eta marraztutakoa komentatuko dute beraien artean.
Jarduera oso hau ikasleek dituzten aurreideiak ateratzeko dago bideratuta eta horregatik galderak egitea eta marrazkiak sortzea, batez ere, beraien sormena lantzeko, oso aproposa eta ikusgarria da. Honek, saioak nola eta nondik bideratzeko laguntza suposatuko du irakaslearentzat.
Jarduera:
Urlandia
Urlandian klima aldaketa asko daude. Goizetan hotz egin dezake, arratsaldetan bero handia eta gauean elurra egin dezake. Aste oso baten zehar euri asko egin dezake eta hurrengoan, hodeirik ez zeru urdinean. Animaliak ohituta daude aldaketa horietara. Herri bateko biztanle batzuek kontatzen dutenaren arabera, bazen behin, otso zahar bat bero handia zeukana. Behin, goizean eroritako uraz sortutako putzu baten alboan zegoela bere buztana bertara sartu zuen zeukan bero guztia kentzeko asmoz. Bero handiko arratsaldea zen. Bat-batean, eguraldia aldatu eta haize bolada hotz bat heldu zen Urlandiara. Putzuko ura izotz bihurtu
13
zen segundu baten. Otsoak aterpe baten bila joan nahi izan zuen baina mugitzean konturatu zen buztana itsatsita zeukala izoztutako putzuaren barruan. Otsoak nahiz eta indarra egin, ezin zuen alde egin. Orduan, triste jarri zen eta pentsatu zuen bere gorputz osoa izoztuko zela. Bat-batean, ehiztari bat hurbildu zitzaion eta otsoak oihu handi bat bota zuen Urlandia osoan entzun zena. Ehiztariak bere eskopeta lurrean utzi zuen beldurrez eta otsoak azken esfortzua egin zuen bertatik alde egiteko. Izotzetik ateratzea lortu zuen eta korrika hasi zen ehiztaria atzetik zuelarik. Horrela, otsoak norabidea galdu zuen eta bere etxera heltzean, konturatu zen, izotz putzua bere isatsean itsatsita ekarri zuela.
Jarduera: LIKIDO,SOLIDO ETA GAS ESPERIMENTUA Helburua: Uraren egoera aldaketak ezagutzea. Tenperaturak uraren egoeren aldaketan eragina duela ulertzea.
Edukia: Beroa, haren ondorioak sumatzea eta sistematikoki behatzea: tenperatura igotzea. Egoera-aldaketak. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikasleak. 2. Denbora: 60 min. 3. Lekua: laborategia. 4. Baliabideak: izotza, sua, lapikoa, gatza, zapia, ikasleei burututako objektuak, arkatza, borragoma, koadernoa, platera. Garapena:
Jarduera honetan esperimentu bat burutuko dute ikasleek uraren egoerak zeintzuk diren praktikan ikusteko asmoz. Beraz, ikasleak 4ko taldeetan banatuko dira eta irakasleak pausu batzuk zehaztuko ditu. Mahai gainean plater baten izotz kubitoak egongo dira eta taldeek izotz horiek ahalik eta arinen urtzeko estrategiak pentsatu eta eztabaidatu beharko dituzte beraien artean. Esperimentua taldeen arteko lehiaketa bat izango da eta izotzak arinen urtzen dituen taldeak irabaziko du. Gatza, eta zapiak egongo dira, bai eta beraiek pentsatutako objektuak
14
ere. Behin lasterketa bukatuta, irabazleak behar izan duen denbora apuntatuko dugu bai eta azkena ere. Orduan, irabazi duen taldeak zein estrategia erabili duen azalduko du eta ondoren, gainontzeko taldeek ere azalduko dute. Bukatzeko, denbora txikienaren eta denbora handienaren arteko aldea kalkulatuko dute eta galdera bat egingo zaie: ”zergatik uste duzue hainbesteko aldea dagoela”? Taldeek beraien artean hipotesiak atera eta eztabaidatuko dute. Gero, amankomunean jarriko dira ideiak gela osoan. Likido eta solido egoerak ikusita, iturriko ura berotu egingo dute gas egoeran irekitzen duenean egiten duen soinua eta efektua ikusteko asmoz. Horrela, 3 egoerak egongo dira ikusgarri jarduera osoan zehar. Ondoren, ikasleei marrazki bat egiteko eskatuko zaie egindako esperimentu osoa irudikatuz. Hipotesiak atera beharko dituzte bai eta ikusitakoa eta horren ondorioak ere. Gero, ideiak komunean jarriko dira bakoitzak bere ikuspuntua eta marrazkia azalduz (taldeka hau ere). (Behin esperimentua eginda, irakasleak, emandako baliabideekin zer estrategia erabili daitekeen azalduko du. Adibidez, izotz kubituak zapiaren igurtziz edota gatza gainetik botaz). Azkenik, irakasleak uraren hiru egoerak naturarekin, hau da, gure inguruko errealitatearekin lotu egingo ditu:
Naturan ura hiru egoeratan aurki daiteke: likido, solido edota gasa.
Likido egoeran aurki daiteke erreketan, itsasoan, lakuetan, lur azpian...
Solido egoeran aurki daiteke glaziarretan, poloetan, mendi garaien tontorretan...
Gas egoeran aurki daiteke airearen, hezetasunean, hodeietan...
Lehiaketarako irakasleak karameloak... ekarri ahal ditu irabazleei bi emateko eta gainontzekoei bat edo horrela, motibazioa pizteko.
15
Jarduera:
16
Jarduera: MATERIA Helburua: Materiari buruzko informazio teorikoa eskuratzea. Edukia: Beroa, haren ondorioak sumatzea eta sistematikoki behatzea: tenperatura igotzea. Egoera-aldaketak. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 60 min.
3. Lekua: gela. 4. Baliabideak: Arkatza, borragoma, orri zuria, ordenagailua. Garapena:
Materia azaltzen hasiko da irakaslea. Jarduera hau burutzeko irakasleak materiari buruzko informazio sinplea emango du aurreko urteetan landutakoa gogorarazteko asmotan. �Substantzia bat egoeraz alda dezake. Adibidez, izotzari beroa ematen badiogu ura bihurtuko da beroaren efektuaren ondorioz. Gehiago berotuz gero, lurrundu egingo da ur hori gasa bihurtuz. Substantzia bat aldatu egiten denean, egoera aldaketa esaten zaio. Egoeraz aldatzen du baina substantzia berdina izaten mantentzen da. Hau da, ura solido bihurtzean, ura izaten jarraituko du izotz forman, fisikoki aldatu da. Bestetik, espazioan dagoen eta masa duen guztia da materia. Kasu guztietan, materiak bolumen bat okupatzen du eta masa zehatza dauka. Materia atomoez osatuta dago. Atomoa materiaren oinarri den estruktura mikroskopikoa da.� Ondoren, irakasleak aurreko jardueran egindako esperimentuari buruzko marrazkia egitea eskatuko du baina oraingo honetan atomoak kontuan hartuta. Ikasle bakoitzak bere marrazkia egingo du eta elkarren artean ideiak partekatuko dituzte. Hau da, bakarkako lana eta taldeko lana sustatuko dira. Horretarako, ikasleek kontzeptuek arteko loturak egin beharko dituzte hipotesiak egin eta ondorioak ateraz. Behin aurrezagutzak jakinda, irakasleak azalpen zehatza emango du. Hala nola, atomoak etengabe mugitzen daudela, elkarren artean hutsuneak daudela eta substantzia bati berotasuna ematean atomoen abiadura azeleratu egiten dela eta elkarren artean gehiago banatzen direla. Hau ikusgarri egiteko, web orri baten irakasleak gertatutakoa jarriko du nola suaren bitartez partikulak solidotik, likidotik eta gasetik pasatzen diren. Jarduera:
17
Jarduera: PARTIKULEN JOKOA Helburua: Materia era bisual baten ulertzea. Edukia: Beroa, haren ondorioak sumatzea eta sistematikoki behatzea: tenperatura igotzea. Egoera-aldaketak. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 15 min. 3. Lekua: gela. 4. Baliabideak: Ikasleak, kartulina, soka eta margoak. Garapena:
Aurreko jardueran materiaren teoria eman denez, ikasleek ikasitakoa praktikara ekarri beharko dute eta dinamika bat burutuko dute partikulek egiten duten mugimendua bisualki hobeto ulertzeko. Horretarako, gela bi taldetan banatuko da: batzuk, sua izango dira eta besteak, ordea, partikulak. Ikasleei solido egoeran jartzeko eskatuko zaie lehenengo aldiz, hau da, partikulei solido egoeran jartzeko esango zaie, eta hauek, elkarren artean hurbil jarriko dira hutsuneak utziz eta mugimenduan jarraituz. Gero, sua diren ikasle batzuk agertuko dira eta partikulak gero eta arinago mugitu beharko dira eta elkarren artean hutsune gehiago utzi. Sua diren ikasle gehiago agertuz doazen bitartean, arinago mugitu eta hutsune handiagoa utzi beharko dute. Azkenik, su guztiak agertzen direnean gas egoeran egongo dira ikasleak eta hutsune handia utzi beharko dute arin mugitzen doazen heinean.
18
Jarduera sinplea da baina honek asko lagundu dezake ikasleek bisualki materiaren egoera aldaketak hobeto ulertzeko partikulak kontuan izanik. Bestetik, ikasleak zer diren hobeto desberdintzeko, kartulina baten partikula edo sua jarri beharko dute eta soka baten bitartez lepotik eskegi.
Jarduera:
Jarduera: URAREN KONTZEPTUAK ERREPASATZEN Helburua: Uraren agregazio egoerak eta materia errepasatzea, errealitatearekin lotura eginez. Edukia: Uraren agregazio egoerak eta materiaren konposizioa. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikasleak. 2. Denbora: 30 min. 3. Lekua: gela. 4. Baliabideak: Orri zuria, arkatza, boligrafoak, borragoma. Garapena:
19
Aurreko jarduera guztietan ikasitako kontzeptuak errepasatzeko, hau da, uraren egoerak eta materiaren osaera, errealitatearekin lotutako galdera bat planteatuko die irakasleak. Honen bidez, irakasleak ebaluatuko duena zera da, ea gaien arteko lotura koherenteak egiteko gai diren eta ea zehaztasunez galdera erantzuten duten barneratutako ezagutzetatik abiatuz. Behin galdera erantzunda, klase osoarekin batera orientazio base bat osatuko dute arbelean gela osoarekin adostuz eta horrela galderan erantzuten denaren prozesua idatziz. Orientazio basea egiteko, aurretik nahiko landuta izan beharko dute. Azken finean, ikasleek problema bat ebatzi beharko dute aurreko guztian emandakoa gogoratuz. Ebaluazio jarraitu hau egingo da irakasleak ikusteko ea kontzeptuak barneratuta dauden masa, bolumena, flotagarritasuna eta dentsitatearekin sartu baino lehen. Jarduera: Banaka, irudiak, azalpenak eta argumentazioak erabiliz, erantzun galderari orientazio basea eginez. âœŞ Aita sukaldatzen ari da eta zopa egin nahi du. Izozkailuan gordeta zeuzkan kaldoa egiteko izotzak lapiko batean sartu ditu. Zer gertatu da izotzarekin? Egin prozesu guztiaren irudien bitartez, azaldu irudi bakoitza eta erantzun ezazu galdera dakizun guztia aplikatuz.
Jarduera: ZER DA MASA? Helburua: Masa kontzeptuari sarrera ematea eta kontzeptua ezagutzen hastea. Edukia: Materia eta energia. Gorputz baten masa neurtzeko hainbat bideren erabilpena. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 30 min + 24h ura izozteko. 3. Lekua: laborategia. 4. Baliabideak: Giltzak, harri koskorra, atxingia, zorrozkiloa, artaziak, orri zuriak, boligrafoa, balantza digitala, ur botila, izotz gailua, ura. Garapena:
Jarduera honetan masari buruzko ezagutzan barneratuko dira ikasleak. Irakasleak masari buruzko teoria sinplea azaltzen hasi baino lehen, ariketa txiki bat planteatuko du.
20
Lehiaketa moduan planteatuko den ariketa izango da. Hasteko ikasleak 4ko taldeetan banatuko dira. Jarraian, irakasleak zenbait objektu ezberdin erakutsiko die, hala nola, giltzak, harri koskor bat, atxingia, zorrozkilo bat eta azkenik, artaziak. ikasleek, objektu hauen pisua zein izango den pentsatu behar dute (hipotesiak), eta orri batean idatzi, taula honen bidez:
OBJEKTUA
USTEZKO PISUA
BALANTZAN NEURTUTAKO PISUA
giltzak Harri koskorra atxingia zorrozkiloa artaziak
Talde bakoitzaren ustezko neurriak apuntatuko ditu irakasleak arbelean, gainontzekoek ikus ditzaten. Gerora, ikasle taldeak objektuak pisatzera abiatuko dira, klasean egongo diren balantza digitaletan, hain zuzen. beraz, taularen 3. zutabean apuntatuko dute objektu bakoitzaren pisu zehatza. Jarduera sinple honen bidez masaren kontzeptua landuko dute, eta irakasleak azalpena emango du behin ariketa hau amaitu ostean. Irakasleak: “GORPUTZ BATEK DUEN MATERIA KOPURUA DA. BALANTZA BATEAN NEURTZEN DA ETA KILOGRAMOTAN NEURTZEN DA NORMALEAN�
Behin masari buruzko azalpen txikia emanda, urarekin lotura egingo dute ikasleek. Oraingo honetan, ikasle bakoitzak ur botila bat urez beteko du eta balantza digitalaren bidez neurtuko du zenbat pisatzen duen. Orri batean idatziko du pisu hori. Jarraian, izotz gailuan sartuko dute eta hurrengo egunera arte itxarongo dute. Hurrengo egunean, konturatuko dira nola botilaren barneko ura izotz egoeran dagoen. Berriro ere pisatuko dute eta konturatuko dira pisua berdina dela. Beraz, atera nahi den ondorioa izango da likido baten masa berdina dela
21
bai solido zein likido egoeran egon.
Hala ere, masa matematikako arloan ere gehiago sakonduko da.
Jarduera: OBJEKTU IRREGULARREN BOLUMENA KALKULATZEN. Helburua: Bolumen kontzeptuaren inguruan esperimentua gauzatzea, uraren laguntzarekin.
Edukia: Materia eta energia. Gorputz baten bolumena neurtzeko hainbat bideren erabilpena Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 30 min. 3. Lekua: laborategia. 4. Baliabideak: Probetak, ura, objektu irregularrak, orri zuriak eta boligrafoa. Garapena:
22
Bolumena lantzeko jarduerarekin hasi baino lehen zenbait galdera planteatuko ditu irakasleak ikasleen iritzia entzuteko asmoz. Honakoak izango dira galderak: 1. Solido erregularren bolumena neurtzeko gogoratzen duzue zein formula erabiltzen genuen? 2. Nola kalkulatzen dugu matematiketan? 3. Behar izan duzue noizbait likidoren bat neurtzea? 4. Zer erabiltzen duzue neurtzeko?
Irakasleak galdera hauei erantzuna emateko aukera emango die ikasleei, ahots altuan. Ikasleen iritziak ezagutu ostean, entzundakoaren arabera, erantzuna emango die galderei. “Matematikaren irakasgaiarekin lotura egingo dugu. Bolumena matematika orduan landu dugu, bain,a objektu irregularren bolumena neurtzeko ikusi dugu nolako zailtasunak dauden, eta ez dagoela formula zehatzik. Beraz, Arkimedesen printzipioarekin lotura egingo dugu, uraren bidez lanketa eginez�.
Behin irakasleak matematika arloarekin lotura egin duela eta Arkimedesen printzipioa landuko dutela helarazita, ikasleak taldeka eseriko dira (4ko taldeetan). Erabiliko diren baliabideak honakoak izango dira: probetak, objektu irregularrak, ura, orri zuriak eta boligrafoa. Probeta urez beteko dute, eta ikasleek neurri zehatza idatziko dute orri zurian. Jarraian, objektua gehituko dute eta ikusiko da nola uraren maila igo egin den. Ikasleek oraingo uraren maila apuntatuko dute, behin objektua barruan dagoela. Bi zifra edukiko dituzte orrian idatzita, beraz, kenketa bat gauzatu beharko dute objektu irregular horren bolumena zein den jakiteko. bolumena.
23
2. zifra – 1. zifra= objektu irregularraren
Jarduera: ITSASO HILA Helburua: Flotagarritasunaren kontzeptua ingurune hurbilera ekartzea. Edukia: Flotagarritasuna likidoetan. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikasleak. 2. Denbora: 3. Lekua: gela. 4. Baliabideak: Irakurgaia, orri zuria, arkatza, borragoma, bideoa, fitxa. Garapena:
Ikasleek flotagarritasuna landu aurretik ingurune hurbilarekin lotura bat egiteko eta errealitaten aplikatzeko testu bat irakurriko dute taldeka itsaso hilari buruz. Ondoren, irakurritakoa elkarren artean komentatutako dute. Horretarako, ikasleak 4ko taldeetan bananduko dira eta testu bana emango zaie.
Elkarren artean eztabaidatu ondoren ideiak elkarbananduko dituzte talde guztiek klasean eta
24
fitxa bat bete beharko dute. Fitxa horretan, Kantauri itsasoaren eta Itsaso Hilaren argazki bana egongo dira. Ikasleek, taldeka, galdera soil bat erantzun beharko dute: zer ezberdintasun dago itsaso bien artean? Taldeak, elkarren artean eztabaidatu eta idatzi egin beharko dute. Behin idatzita, talde bakoitzak erabakitakoa irakurri beharko du eta guztien artean ideiak eraikiko dituzte erantzun egokia eman arte, irakaslearen laguntzaz. (Aurreko jardueran landu duten guztia kontuan izanik).
Azkenik, irakasleak bideotxo bat jarriko du Itsaso Hila bisualki ikusteko.
Jarduera:
37.000 tona gatz ditu Itsaso Hilak, itsasoaren mailatik 416,5 metro beherago dagoen eta 810 metro karratuko azalera duen aintzira gazituak. Israel eta Jordania artean kokatzen da, eta albo banatako enpresek konposizio berezidun ura baliatzen dute beren jarduera ekonomikoak aurrera eramateko. Ohiko ozeanoak baino hamar aldiz gazituagoa izanik, bertan sartzen diren objektuek flotatu egiten dute.
Zer ezberdintasun dago Itsaso bien artean? Konparatu.
https://www.youtube.com/watch?v=3wPFVAzY0AM
25
ITSASO HILA
KANTAURI ITSASOA
26
Jarduera: FLOTAGARRITASUNA Helburua: Flotagarritasun eta dentsitatearen kontzeptua era bisual batean ikustea. Edukia: Flotagarritasuna likidoetan. Metodologia: 1. Jarduera eremua: ikaslea. 2. Denbora: 25 min. 3. Lekua: laborategia.
4. Baliabideak: Arrautzak, ura, gatza, hiru ontzi, koilara, orria, arkatza eta borragoma. Garapena:
Aurreko ariketetan bolumena eta masa kalkulatu ostean, flotagarritasun kontzeptua ulergarria izateko, arrautzaren esperimentua aurrera eramango da. Horretarako, matematika arloan dentsitatea landu beharko dute.
Umeak bost taldetan banatuko ditugu, bakoitzak laukoak izanik. Ondoren, mahai bat talde bakoitzari egokituko zaie non esperimentuan erabiliko diren baliabide guztiak dauden. Jarraian, esperimentuaren prestakuntzarekin hasiko gara, pauso hauek jarraituz:
Esperimentuaren prestakuntza:
1. Bi ontziak urez beteko ditugu 2. Gatza botako dugu ontzietako batean (bi koilarakada txikia bada eta koilarakada bakarra handia bada) . Irabiatuko dugu, gatza hondoratu kokatu arte. 3. Ondoren, hirugarren ontzia hartuko dugu eta gatza bota diogun ontziaren ura isuriko diogu. KONTUZ! behean gelditu den gatza sobratzen den gatza da, ezin da isuri beste ontzian. 4. Prest gauden esperimentua egiteko ďƒ Ontzi Geza, Ontzi Gazia eta Arrautzak ditugu. .
Esperimentua egiteko pausoak:
Prestatu ondoren esperimentuari hasiera emango diogu. Horretarako, bi ontziak parean jarri eta bi arrautza hartuko ditugu, ontzi bakoitzean sarturik. Ikusten duzue zer gertatzen den? Bata
27
goian gelditzen den bitartean, bestea hondoratu egiten da.
Zergatik gertatzen da hau? Bi indar desberdin ditugu, alde batetatik ura, indarra gorantz egiten duela eta bestetik, arrautza, beherako indarra egiten duela (grabitate indarra). Indar honen izena, dentsitatea da eta flotagarritasunarekin du lotura. Arrautzak ur garbian sartzen badugu, indar edo dentsitate handiagoa du, ondorioz, hondoratzen da. Baina urari gatza botatzen badiogu, honen dentsitatea handiagotzen da, beraz, urak arrautza goraka bultzatuko du.
Horrez gain, jarduera honetan esperimentazioa egiten den galdera batzuk erantzun beharko dute, ikusten dutenaz oinarrituta. Gainera, azkeneko galderari erantzun ahal izateko, berriz ontziekin lan egin beharko dute, kasu honetan ur geza eta ur gazia ontzi berean isuriz.
Jarduera:
Arrautzaren esperimentua egingo dugu, beraz, lauko taldetan antolatu eta adi egon irakasleak esaten duenaz, aurrera!
PRESTAKUNTZARAKO OSAGAIAK
Esperimentua egiten den bitartean, erantzun.
28
Zergatik uste duzu bata flotatzen duela eta bestea ez?
Grabitate indarrak zerikusia du? Zergatik?
Dentsitate handiagoa izanda, zer gertatuko da?
Bi ontziak nahasten baditugu (ur gazia eta ur gezadunak), zer gertatuko da? Esperimentatu
Jarduera: MURAL ONENAREN BILA GABILTZA! Helburua: talde lanean aritzea, ikasitako kontzeptu guztiak azaltzea eta ikasleak motibatzea. Edukia: Materiaren agregazio-egoerak eta flotagarritasuna likidoetan. Metodologia: 5. Jarduera eremua: ikaslea.
29
6. Denbora: 120 min gutxienez. 7. Lekua: gela. 8. Baliabideak: Ordenagailua, kartulina, margoak, arkatzak eta borragomak, irudiak...
Garapena: Amaierako ebaluazio gisa, jarduera honetan sekuentzia didaktikoan zehar eman diren kontzeptu guztiak azaldu beharko dituzte ikasleek, amaierako kontrol txiki moduan eta galderaren erantzunari nahi duten enfokea eman diezaiekete. Horretarako taldeka antolatuko dira ikasleak (4 ikasleko taldeak) eta irudiak, azalpenak eta bestelako informazio interesgarria iturri ezberdinetan bilatuz mural bat egin beharko dute. Horretaz gain, umeak gehiago motibatzeko, irakasleak galdera interesgarri batzuk planteatu ditzake muralean jarri dezaten artikulu edo kontakizun interesgarriren bat. Galdera hauek egin ditzake:
ď‚ľ Zergatik ari dira urtzen iceberg hauek? ď‚ľ Ikusten ez den iceberg zatia handiagoa edo txikiagoa da ikusten den iceberg zatia baino? ď‚ľ ... Mural horiek egiteko denbora ikasleek tardatzen duten araberakoa izango da, eta irakasleak 2 saio emango ditu gutxienez. Izan ere, muralik onenaren bila arituko dira eta ikasleak esfortsatu egin beharko dira. Behin murala eginda, eskolako ikasle guztiek egindako lana ikus dezaten, pasilloan kokatuko dute eta galderari ematen dion erantzunik egokiena hartuko da irabazletzat eta irabazleek diploma edo ziurtagiri txikitxo bat eramango dute etxera. Muralean gutxienez hau agertu behar dela adieraziko die irakasleak: irudiak edo marrazkiak, azalpenak (eskemak, mapak...) eta informazio interesgarria. Ikus daitekeenez, ez da amaierako ebaluazio tradizional bat izango, hau da, kontzeptuak ea barneratu dituzten ebaluatzeko azterketa. Era oso praktiko batean ikasitako guztia taldeka sormena erabiliz aplikatu beharko dute ikasleek muralak eginez. Gainera, lehiaketa izango denez, ikasleen motibazioa bultzatuko da eta gainera informazioa era egokian tratatzeko gaitasuna landuko dute.
30
MURALIK ONENAREN BILA GABILTZA! “Zergatik flotatzen dute poloetako iceberg-ek?”
Galdera honi ahalik eta erantzun argiena eta ulergarriena emanez, sortu ezazue mural bat.
Horretarako erabili nahi dituzuen irudi eta azalpenak, dakizuen guztia azalduz.
31
IRABAZLEEI EMANGO ZAIEN DIPLOMA
ZORIONAK!
Sekuentziazio didaktiko honetan zehar zenbait ebaluazio gauzatuz joatea planteatu dugu, hala nola, hasierakoa, jarraia eta bukaerakoa. Horiek, 3 jarduera ezberdinetan burutuko dira, lehenengo, zazpigarren eta hamabigarren jardueretan, hain zuzen. Hasierako aurre ezagutzak zeintzuk diren baloratzea garrantzitsua dela uste dugu, horretarako lehenengo jarduera hori ezagutzera bideratuta dago. Modu honetan, irakasleak ikasleen ikuspuntua zein den ikus dezake eta maila batetik edo bestetik hasi sekuentziazioa planteatzen. Horrenbestez, ezinbestekoa deritzogu hasierako ebaluazioa gauzatzea klaseek hari bat jarraitu dezaten. Sekuentziazioan zehar jarduera eta ariketa ezberdinak gauzatuz joango dira ikasleak, eta jardueretako batean (7.nean, zehatz-mehatz)
32
aurrekoetan landutakoa baloratuko da. Horretarako, aurretiaz jasotako ezagutzaren bidez, problema bat ebatzi beharko dute ikasleek, gerora, egunerokotasunarekin
lotura
eginez.
Honaino
emandako
materia
nola
daramaten ikusteko aukera edukiko du irakasleak, hau da, ebaluazioa gauzatzeko.
Azkenik, sekuentziazioari amaiera emateko, 12. jardueran
bukaerako ebaluazioa gauzatuko da. Jarduerei amaiera emateko asmoz, balorazio orokor bat egingo dute ikasleek sekuentziazio osoan zehar landutakoa martxan jarriz. Laburbilduz, sekuentziazioa ebaluatzeko asmoz, bere barnean topatzen diren jardueren bidez baliatuko da irakaslea, zenbait jarduerek ebaluazio jarrera hartuko dutelarik. Amaierako ebaluazio gisa, umeek sekuentzian ikasitako guztia plasmatzeko, mural lehiaketa egingo da eta hasieran planteatutako galdera erantzun beharko dute taldeka dakiten guztia erakutsiz.
33
BIBLIOGRAFIA Competencias básicas. Material didáctico, Educación Primaria. Secuencia didáctica Uraren zikloa, conocimiento del medio natural y social. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa saila (orr. -) http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/ciclo_agua.pdf
Labayen
P.
(2001eko
uztaila).
Hizkuntza
Idatzia
eta
ikasleen
aniztasuna.
Sekuentziazio didaktikoak: definizioa eta funtzionamendua. Hikhasi aldizkaria, 8, 30-31 orr. Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-09] http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=44&emota=6&dok_id=436 Martinez M. Teatro testuak bloga, ipuinak “Hartz zuria”. Hemendik berreskuratua [2015-11-09]: http://www.teatro-testuak.com/ipuinak/50hartza.html Oinarrizko Gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman. Berritzegune nagusia. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa saila. Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-06]: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r432459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/orien taciones_mat_ayuda/G00E.pdf
BIDEOEN BIBLIOGRAFIA Itsaso Hila - Dead Sea – Mar Muerto (Jordania, Jordan). Itsaso hilean bainua hartzen (Jordania). Publikatze data: 2014-03-28. Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-04]: https://www.youtube.com/watch?v=3wPFVAzY0AM Ura egoera gaseosoan: Escape de gas – efecto de sonido. 2014ko abuztuaren 17an publikatua Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-03]:
34
https://www.youtube.com/watch?v=E5O_-BNi6-M Uraren egoera likidoan: Sonidos de Fuente de Bamboo - Sonido del Agua - 12 horas. Musicoterapia. 2014ko azaroaren 11n publikatua. Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-03]: https://www.youtube.com/watch?v=TWtNDp83QIc
Uraren egoera solidoan: Cubos de Hielo en un Vaso Efecto de Sonido. 2015eko apirilaren 30ean publikatua. Hemendik berreskuratuta [kontsulta data: 2015-11-03]: https://www.youtube.com/watch?v=OulH9wUchR0
http://www.gaztezulo.eus/albiste-laburrak/itsaso-hila
35