1 minute read
ONDAREAREN BABESARI BURUZKO ALEGAZIOA
– Andra Mariko eremuak dauden bezala utzi, lurzoru urbanizaezinean edo, legeak ezarritakoaren arabera, beteko balute ezaugarriak hiri lurzoru bezala klasifikatzeko hiri lurzoru finkatuan utzi.
07 FINKATU GABEKO HIRI LURZORUARI BURUZKO ALEGAZIOA
Advertisement
– Zuzkidura Jarduketei plan berriak ematen dien izaera aldatzea, hau da, ez daitezela etxebizitza horiek ordenamenduz kanpo geratu. Horrekin batera, nahiz eta legeak horrela bermatu, edozein lan egin aurretik adostu dadila dena (nola egingo den, zeintzuk baldintza izango dituen etab.) bertan bizi diren auzokideekin eta azkenik, aztertu dadila horietako eraikuntzaren batek Ondare babes ikuspuntutik babesteko arrazoirik daukan. Aurreko guztia beteko balitz, gure proposamena Mimenagako Parkea lortzeko (orain Bateragarritze Planera igorritako azaleraren antzekoa dena) erabili; jarduketa bakoitzari, alegazio honen lehenengo atalean ezartzen den bezala, azaleraren kopuru bat lortzeko ezarriz. – Mimenagaren parkea lortzeko faltako litzatekeen azalera, alegazio honen lehenengo atalean azaltzen den moduan Katea–Puerto Orduña, Txiskiena, Nervión–Iturgitxi eta Arene Jarduketa berriarekin lortu. – Lehenengo eskaeran esan bezala, Zuzkidura Jarduketetan jadanik existitzen diren eraikinak
“plangintzaren kontrakoak” (erderazko “disconforme”) bezala utzi, eta ez “antolamenduz kanpoak” bezala, hau ez bait dator legearekin bat. – ARRU AI – R01 Martikoena Jarduketa Integratuan jarduera ekonomikoetarako eraikin bat erabili eta babes sozialeko etxebizitzak bakarrik egin, hauen bigarren atalean eskatzen den moduan. – ARRU AI – R03 Trinitarios Jarduketa Integratuan aurrera ez eramatea. – ARRU AI – R04 Katea – Puerto Orduña Jarduketa Integratuan jarduera ekonomikoetarako eraikin bat erabili eta babes sozialeko etxebizitzak bakarrik eraiki alegazio hauen laugarren atalean eskatzen den moduan. – ARRU AI – R04 Katea – Puerto Orduña Jarduketa Integratuaren antolamendua aldatu Beato
Domingo Iturrateren zabalera handitzeko eta trenbidearen parean doan pasealekuan bidegorri bat diseinatu alegazio hauen laugarren atalean eskatzen den moduan. – ARRU AI – R05 Algorta Jarduketa Integratua kendu Arau Berezitik eta Batzokiaren jabetza osoa,
EKP-GO Zuzkidura Pribatua bezala utzi, alegazio hauen bostgarren atalean eskatzen den moduan. – ARRU AI – R06 Zubilleta Jarduketa Integratua diseinatuta dagoen moduan bertan behera utzi eta lur eremu hori eraldatu gabe gera dadila, auzoa bere estarta publikoarekin. Edo Jarduketa Integratu bat diseinatu nahi bada, auzoarekin bat egiten duena eta ezer ez eraisten duen diseinu bat ezarri: jarduera ekonomikoa eta babes sozialeko etxebizitzak egin, alegazio hauen seigarren atalean eskatzen den moduan. – ARRU AI – R07 La Galea Jarduketa Integratuan aurrera ez eramatea.