txineraren astea

Page 1

你好 Nǐ hǎo

NIRE HIZKUNTZA IRAKATSIKO DIZUET TXINERAREN ASTEA 1



Ikaslea // Aintzane G贸mez Aguirrebeitia Izenburua // Gelako Hizkuntzak. Ikasle etorkinen 1H eta hauek gelan nola landu. Nire hizkuntza irakatsiko dizuet. Txineraren astea. Proposamen praktikoa. Gradua // Lehen Hezkuntzako Gradua Aipamena // Hizkuntzen Trataera Bateratua Zentrua // Gasteizko irakasleen U.E Unibertsitatea // Euskal Herriko Unibertsitatea Zuzendaria // Jose Ignacio Martinez Salazar Ikasturtea // 2014/2015



Nire hizkuntza irakatsiko dizuet. Txineraren astea. Proposamen praktikoa Ikasle etorkinen hizkuntzak gelara hurbiltzeko proposamena egitea da lan honen helburua, honela hezkuntza-sistemaren aniztasunari erantzun, aterabide errealak aurkitu eta praktikotasunerantz urratsak emango ditugu, teoria hutsean gelditu gabe. Beraz, ikasle etorkinen hizkuntzak lantzeko hizkuntzen ezagutza sinbolikoa eta hauek hezkuntza praktikara eramateko egin zituen proposamenak uztartuz egingo dugu hemen aurkezten dugun proposamen didaktiko honetan. Horretarako, ikasle etorkin hipotetiko baten jatorrizko hizkuntza hartuko dugu, kasu honetan Txinera, eta hizkuntza hori gelan nola landu daitekeen azalduko dugu. Aipatu beharra dago beste edozein hizkuntzarekin berdina egin daitekeela, beraz interesgarria litzateke ikastetxeetan dauden hizkuntza guztiekin antzerako zerbait egitea. Proposamen praktiko honek bi atal nagusi izango ditu; alde batetik, irakaslearentzako baliagarria izan daitekeen liburuxka informatibo bat, honek ikasle txinatarren ezaugarri kulturalak, Txineraren ezaugarri linguistikoak eta ikasle txinatarrek egiten dituzten ohiko akats linguistikoak jasotzen ditu. Eta bestetik, Nire hizkuntza irakatsiko dizuet segida didaktikoa proposatuko dugu. Segida didaktiko honek 10 saio izango ditu eta Euskara, Gaztelera, Ingelera, Matematika eta Arte Hezkuntza ikasgaietan lantzeko prestatua dago, hala ere, beste ikasgai batzuetan egitea interesgarria litzateke. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 2. mailan egiteko pentsatuta badago ere, edozein mailatara egokitu daiteke. 5



Aurkibidea 1.TXINA. Datuak, ezaugarri kulturalak eta zenbait bitxikeri Biztanleria eta etnikak 9 Geografia 10 Moneta 11 Mitologia 12 Ospakizunak 13 Gastronomia 14 Kirolak 15 Hezkuntza 16 2. TXINERAREN EZAUGARRI LINGUISTIKOAK Ahozko txinera 17 Txinatar idazkera 19 Gramatika 20 3.- IKASLE TXINATARREK EGITEN DITUZTEN AKATS LINGUISTIKOAK Fonologikoak 22 Morfosintaktikoak 23 4.- Txineraren astea. Segida didaktikoa 1. saioa 28 2. saioa 32 3. saioa 34 4. saioa 37 5. saioa 41 6. saioa 44 7. saioa 46 8. saioa 50 9. saioa 54 10. saioa 56 7



1.- Irakasleentzako liburuxka. Txinera DATUAK, EZAUGARRI KULTURALAK ETA ZENBAIT BITXIKERI Txineraz, Txina esateko Zhongguo izena erabiltzen da eta Zhōnghuá Rénmín Gònghéguó Txinako Herri Errepublika adierazteko.

BIZTANLERIA ETA ETNIAK Munduko herrialderik jendetsuena da: 1.340.000.000 biztanle ditu, beraz,, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat Txinatarra da. Txinak ofizialki 56 etnia ezberdin aitortzen ditu bere herrialdearen barnean. Horietatik handiena Han etnia da, baina badira populazio handiko beste asko, nahiz eta portzentaje txikiagoan izan. Hauek dira talde etniko handienak: Han, Zhuang, Mantxuak, Hui, Miao, Uigur, Yi eta Tujia. 9


wi

GEOGRAFIA IR UD Munduko hirugarren herrialderik hanIA : diena da, Errusiaren eta Kanadaren ondoren. Europa eta Ozeania baino handiagoa dela esan genezake. Haren tamaina dela eta, hainbat klima eta inguru ezberdinak ditu. Txina zeharkatzen dituen bi ibai garrantzitsuenetarikoak Huang-Ho (ibai horia) eta Yan-tse-kian (ibai urdina) dira, ibai biak Tibeteko mendietan jaio eta itsaso horian isuritzen dira. Ibaien inguruko lurraldeak oso emankorrak dira, bai nekazaritzarako (arroza, azukre -kanabera, tea eta abar), zein meatzaritzarako (kobre, urre,berun eta burdina). Mendebaldean mendilerro erraldoiak daude, Himalaia kasu; hango gailurra Everest mendia, iparraldeko isurialdea Txinan duena. Goi ordokietan, badira klima erdi lehor edo desertuaren antzeko eremuak, Takla-Makan eta Gobi kasu.

kip ed

10

ia

Ingurunearen ezaguera ikasgaiko gaietan adibideak jartzerako orduan, ikasleen jatorrizko herrialdeetako adibideak sartu genitzazke.


MONETA Herrialdeko moneta Yuan-a da. Yuan bat euroko 0,14 zentimo dira.

BILLETEAK 10, 20 eta 50 zentimoakoak eta 1, 2, 10,20, 50 eta 100 Yuan.

TXANPONAK 5, 10, 50 zentimokoak eta Yuan batekoak.

Matematika ikasgaiko ariketak prestatu daitezke ikasleen jatorrizko herrialdetako moneta kontuan izanik. 11


ERLIJIOA ETA MITOLOGIA Txinako gehiengoak bere burua ez-erlijiosotzat badu ere, erlijioak paper garrantzitsu bat jokatzen du euren bizitzatan, batez ere Confucianismo eta Taoísmo. Siniskera tradizionalekin nahastuta. Azken urteetan Feng shuiaren praktika txinatarra munduan zehar hedatu da. Feng Shuia erlijio bat baino etxeko gauzak ordenatzeko teknika bat da. Yin eta Yangarekin lotuta dago eta harmonia aurkitzea du helburu. Bestalde, txinatar mitología berezia eta oso antzinakoa da. Jainko ugarikoa eta indoeuropar eta japoniarren eragina du. Txinatar mitologian honakoak dira pertsonaiarik garrantzitsuenak: • Nüwa. Gizateria sortu zuen jainkoa. Zerua apurtu zenean zazpi koloredun arrokekin itxi zuen, ortzadarra sortuz. • Gong Gong. Uretako demonio gaizto bat. • Zhu Rong. Suaren jainkoa, Gong Gong garaitu zuen. • Pangu. Lurra eta Zerua bereiztu zituen. • Cangjie. Alfabetoa sortu zuen. • Lau Errege Zerutiarrak. Jainko budistak. • Bi Fang. Suaren jainkoa. • Bi Gan. Oparotasunaren jainkoa, tigre baten gainean. • Hai Re. Itsasoen jainkoa. Horretaz gain badira beste hainbat animalia mitologiko, dragoia kasu. Txinatar mitologian dragoi ezberdinak daude gai ezberdinei lotuak. Fenghuanga txinatar fenixa da, Qilin jirafa bat da eta Kun arrain bat. Hizkuntza ikasgaietan mitologia txinatarraren testuak landu daitezke. 12


OSPAKIZUNAK Txinatar urteberri-egun -ezagunago Udaberriko Festa bezala- edo Urte Berri ilargitar atzerria, egutegi txinatarraren festa tradizionala nagusia da. Asiako ekialdearen beste herrialdetan ere ospatu egiten da. Ospakizuna ilargi-eguzki egutegian oinarritzen da. Egutegi hau Txinako tradizionalena da. Ospakizunak lehenengo ilargi-hilabetearen lehenengo egunean hasten dira neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean, eta hamabosgarren egunean bukatzen dira; azken egun horretan “Farolen Jaialdia� ospatzen da. Egun horietan zehar planetaren giza-migrazio handiena gertatzen da, “udaberriko mugimendua: milioika pertsona haien jatorrizko herrietara itzultzen dira bertan festak familiekin ospatzeko asmoz. 2014an Txinako egutegiaren 4712.urteaurtarrilaren 31an hasi da.

Data horietan, gela apaintzeko esku lanak egin daitezke; paperezko farolak, gutun gorriak txinatar kaligrafiarekin eta abar. Kopla txinatarrak ere landu daitezke musika orduetan. 13


GASTRONOMIA Txinatar gastronomia munduko gastronomia zaharrenetarikoa da eta mundu osoan zabalduta dago. Txinatar gastronomiak gizartea, filosofia eta medikuntza txinatarrarekin erlazioa du. Janari mota ezberdinek izen bereziak dituzte: cai (barazki prestatuak eta zerealekin bateratzen diran gauza guztiak), fan (zerealak), yin (fruta, barazkia... ura duten janariak), yang (plater frijituak dira: okela‌). Oinarrizko osagaia arroza da, erregio askotan produzitzen baita, hala ere, Txinako hegoaldean presentzia handiagoa du. Txinako iparraldean, aldiz, garian oinarritako janaria ohikoagoa da. Tea Txinako edari kontsumituena da, orokorrean, eguneroko janarietan, ez dira edariak jartzen eta jankideek beren egarria zopekin eta saldekin asetzen dute. ZOTZAK Txinatar gastronomian zotzak erabiltzen dira mahai-tresna bezala janari solidoak jateko.

Interesgarria litzateke gurasoekin batera Txinatar sukaldaritza tailer bat prestatzea; jaki motak, prestaketak, hauen jatorria, zeremoniak eta abarrekoak lantzeko. 14


KIROLAK Ping-Pong, badminton eta boleibola oso kirol popularrak dira Txinan. Hala ere, Xakea, GO (mahai jokoa) eta Xiangqi jokoak ere oso hedatuta daude.

Heziketa Fisikoko klasetan joko hauek lantzeaz gain, erabiltzen diren hitz gakoak ere Txineraz esan daitezke (aginduak, zenbakiak...) 15


HEZKUNTZA Txinako irakaskuntza eredua errepikapenean eta memorizazioan oinarritzen da. Esan genezake, beraz, ez dela parte hartzea sustatzen duen eredu bat, ondorioz, ikasle txinatarrek ez dute ez galdetzeko, ezta iritzirik emateko ohiturarik, gehienetan huts egiteko beldur direlako. Beraz, ez da komenigarria izaten eredu komunikatiboarekin arinegi hastea. Kode linguistikoa ondo ezagutu arte ez dute arriskurik hartzen eta soilik ezagutzen dituzten formulak erabiltzen dituzte. Bai irakaslearekin zein ikaskideekin erlazionatzeko orduan errespetu handiz egiten dute; mesedez, eskerrik asko, ez horregatik eta bestelako formulak erabiltzen dituztelarik.

16


2.- TXINERAREN EZAUGARRI LINGUISTIKOAK Txinera hizkuntza sino-tibetarren adar bietako bat da. Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat du ama-hizkuntza. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,3 mila milioi hiztun inguru baditu ere; mandarinera aldaerak soilik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz. AHOZKO TXINERA Sei eta hamabi aldaera daude (sailkapen eskemaren arabera); handiena mandarinera da (850 milioi pertsona), jarraian wu aldaera dago (90 milioi), ondoren min mintzaira (70 milioi) eta azkenik kantonera (70 milioi). Ahozko txineraren era estandarizatua, mandarinera estandarra, Beijing hiriko dialektoan oinarritua dago. 17


Ahozko txinera bere barne desberdintasunengatik da ezaguna, halere, aldaera guztiak tonalak dira. Honek hitz homofonoak (bi hitzek edo gehiago, nahiz eta forma bera izan, esanahi desberdina izatea) desberdintzeko tonu edo intonazio ezberdinak erabiltzen dituztela esan nahi du. Tonu edo intonazio hauek ezberdintzeko hurrengo zeinuak erabiltzen ditugu “Pinyin”en (mandarin txinera latin letretara aldatzeko modu bat): ā – á – ǎ – à

EKIBALENTZIA FONETIKOAK PINYIN-GAZTELERA Q

Katalanerako –tx bezala baina aspiratutakoa, cotxe

X

Euskarazko –s bezala

B

Gaztelerazko p- bezala, papá

P

Ingeleseko p- bezala, put

M

Gaztelerazko –m bezala, mamá

F

Gaztelerazko -f de bezala, fama

D

Gaztelerazko -t bezala, tabla

T

Ingeleseko –t bezala, tea

N

Gaztelerazko –n bezala, nadie

L

Gaztelerazko -l bezala, luna

G

Gaztelerazko edo euskarazko -k bezala,

K

Ingelererako –k bezala, key

R

Ingelesaren –r bezala, road

H

Gaztelerazko –j, jamón

W

Gaztelerazko –u bezala, hueso

J

Katalanerako –tx bezala, cotxe

Y

Gaztelerazko –y bezala, yeso

18

Z

Italierako –z bezala, dizionario(-ts)

C

-Ts bezala baina aspiratutakoa

S

Gaztelerazko –s bezala, baina mingainaren punta beheko hortzeei itsatsita ahozkatzen da

ZH

Gaztelerazko –ch bezala, china

CH

Gaztelerazko –ch aspiratua

SH

Euskarazko –x bazala


TXINATAR IDAZKERA Txinako Herri Errepublikako gobernuak XX. mende erdialdean txineraren idazkeran eginiko erreformaren ondorioz, egun, txinera idazteko bi estandar daude: Txinan txinera sinplifikatua erabiltzen den bitartean, Taiwan, Hong Kong eta Makao-n Txinera tradizionala erabiltzen jarraitzen dute. Txinera Sinplifikatuan erabiltzen diren karaktereak jiǎntǐzì (简体字 / 簡 體字) edo Jiǎnhuàzì (简化字 / 簡化字) izenaz ezagutzen dira, euskaraz; karaktere sinpleak edo sinplifikaturiko karaktereak. Irekita

Irudia

Ikasi

Tradizionala

Sinplifikatua

Txinerak ez du idazkera fonetikoa, hau da, zeinuek ez dute zuzenean hitzaren soinua zehazten. Gainera, idazteko ideogramak erabiltzen dituzte, hau da, kontzeptuak eta ideiak errepresentatzen dituzten karaktereak. Txinera hiztegi batek 40 mila edo 50 mila karaktere izan ditzazke. 10 urteko gazte batek 2000 bat karaktere ezagutzen ditu gutxi gora-behera, baina egunkariak edota literatur liburu bat irakurri ahal izateko karaktere kopuru hori bikoiztu edo hirukoiztu beharko du. Txinera idatziaren eta ahozko txineraren arteko erlazioa konplexua da, izan ere ahozkoa asko aldatu den arren, idatzizkoa askoz gutxiago aldatu da. 19


GRAMATIKA Atal honek mandarinerari egiten dio erreferentzia. Txinera hizkuntza isolatzailea da, baina ez da oso hizkuntza malgukaria; hitzak ezin daitezke morfologikoki aztertu eta hauen harreman gramatikala hitzen ordenaren arabera eta partikula independenteen bitartez baino ezin daiteke jakin. Funtsean silabetan oinarritzen da eta orokorrean hauetako bakoitza esangura unitate txikiak dira. Hitz gehienak monosilabikoak edo bisilabikoak dira, silaba bakoitzak bere esangura mantentzen duelarik. Jarraian txineraren ezaugarri gramatikal garrantzitsuenak azalduko ditugu ikasleek hizkuntza produkzioan (euskaraz zein gazteleraz) egiten dituzten akatsak ulertzeko baliagarria delakoan:

SVO hizkuntza da

nánhái

kàn

haurra

irakurri

shū

liburua

Haurrak liburua irakurri du/ zuen / …

Izenondoa + Izena

hóng shū gorria liburua Liburu gorria hǎo shū Liburu ona 20

ona liburua


Osagarria + Izena

(LOTURAZKO HIZKIA) -de -re(n)

OSAGARRIA nánhái haurra

IZENA shū liburua

Haurraren liburua (LOTURAZKO HIZKIA) -de -re(n)

OSAGARRIA wǒ ni

IZENA shū liburua

Nire liburua

Preposizioa

lái

Ni

etorri

-cóng nondik (atzizkia)

běijīng Pekin

Pekinetik nator

Determinatzailea + Izena Txineraz ez dago artikulorik. Determinatzailea eta Izenaren artean HITZ SAILKATZAILEA edo KLASIFIKATZAILEA sartu behar da.

DETERMINATZAILEA SAILKATZAILEA IZENA zhè

běn

hau

-

shū liburua

Liburu hau DETERMINATZAILEA SAILKATZAILEA IZENA

zhè hau

zhī -

nǐ zu

lái etorri

lǎohǔ tigrea

Tigre hau Esaldi bukaerako hitz galdetzailea …MA?.

Ba al zatoz? 21

ma? ?


3.- IKASLE TXINATARREK EGITEN DITUZTEN AKATS LINGUISTIKOAK

FONOLOGIKOAK • Ahoskera akatsak egiten dituzte hitz luzeetan eta silaba trabatuetan eta inbertsoetan, txineraz hitz gehienak monosilabikoak baitira. • Txineraren bokal sistemak sei fonema ditu: a, e, i, o, u, ü. • Kontsonanteei dagokionez, /ñ/ eta /rr/ ez dira dira existitzen, beraz hizki hauek dituzten hitzak idazteko zailtasunak dituzte, bai euskaraz zein gazteleraz. - Pedro, perro esan nahi dutenean. • Askotan /R/ – /L/ rekin nahasten dute. - Lapido, rápido. - Aloza, arroza. • Ez dituzte herskari gorrak eta ozenak ezberdintzen P/B, T/D,C K/G - Pantera, Bandera esan beharrean. • C soinuan, Z edo S ahoskatzen dute. - Sapato, zapato. Sereza, cereza.

22


MORFOSINTAKTIKOAK • Txineraz aditzak aldagaitzak dira edozein kasu eta edozein denbora gramatikaletan. Esaterako shi aditza (“izan” emendiozko aditza), ez da inoiz aldatzen, subjektua edozein izanik edo iragana zein oraina izan. - ¿Tu tener bolígrafo rojo?, ¿tu quiero venir al patio? - Euskararen kasuan, gehienetan ez dute aditz laguntzailea erabiltzen: ni etorri, zuk sagarra jan… • Orokorrean izenek eta izenondoek ez daukate ez generozko ez zenbakizko aldaketarik. - Las ojo, el casa, las sacapuntas. • Ez dituzte artikuluak erabiltzen, horregatik askotan ez dakite esaldian kokatzen edo zuzenean ez dute jartzen. Txinerak ez du artikulu mugatzailerik edo mugagaberik. Beraz, hauek adierazteko, numeralak erabiltzen dira, sailkatzaile batek lagunduta (izenari laguntzen dion partikula da) eta azkenik izena bera. - ¿Dónde esta cuaderno? - Euskaraz dute zailtasun handirik izaten. • Sintaxiari dagokionez, SVO ordena ezinbestekoa da, ez baitago hitzen funtzio sintaktikoa definitzen duen deklinaziorik. • Subjektua aditzaren aurrean jartzen dute beti. Txineraz, egoera komunikatiboan subjektua nor den argi badago, subjektua ezabatu daiteke, baina gehienetan beraien gaztelerazko zein euskarazko produkzioetan, subjektua erabiltzen dute, beharrezkoa ez bada ere. - Yo he venido a la escuela, yo tengo 10 años. - Ni txinakoa naiz eta nik 10 urte ditut.

23


4.- Txineraren astea. Segida didaktikoa Aurkeztuko dugun material didaktikoa lan honetarako propio sortua dago, txinera ikasteko eskuliburuak eta batez ere, ikasle txinatar baten laguntzarekin egina dago. Irakasleek horrelako materiala prestatu behar dutenean ikasgelako ikasle etorkinekin eta posible bada, beraien familiekin batera egitea gomendagarria da, alde batetik, ikasleen eta familiartekoen bizipenetatik eta errealitateetik abiatuz gero, beraien motibazioa eta autuestimua indartuko dugulako eta bestetik, materiala prestatzeko baliabiderik lagungarriena izango direlako. Gainera, interesgarria litzateke ikasle hori protagonista bihurtzea eta irakaslearekin batera segida didaktikoaren gidari izatea. Jarraian material hau egiten lagundu gaituen ikasle txinatarraren datu soziolinguistikoak:

Hailì. Lì Hai. Hai Lì 9 urte. (Txinatar kulturan 10) Kaifeng hiria (Henan probintzian) Zhongyuan-eko dialektoa (mandarineraren aldaera) 2 urte Euskal Herrian (Derion) Hailìren gurasoak duela 3 urte heldu ziren Euskal Herrira, hemen beste familia arteko bat zegoelako. Amak Bigarren Hezkuntza egin zuen eta aitak Goi mailako ikasketak ditu (Txinan arotza zen). Etxean Zhongyuan-eko dialektoa hitz egiten dute. Baina txinatar komunitatearekin orokorrean mandarineraz. Satelite bidezko txinatar telebista ikusten dute etxean, Hailìk dio ez dela beraiek hitz egiten duten “hizkuntza” berbera (soinu aldetik), baina marrazki bizidunetan ia dena ulertzen duela. 24


Arloak: Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Matematika eta Arte Hezkuntza Gaia: Txineraren astea Maila: Lehen Hezkuntzako 2. maila

Saio kopurua: 10 saio

Proposamenaren testuingurua: Gure gelako ikasle txinatarren kultura, ohitura eta hizkuntzara hurbiltzeko segida didaktiko laburra dugu hau. Landuko diren oinarrizko gaitasunak: • Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna • Matematikarako gaitasuna • Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna • Ikasten ikasteko gaitasuna Helburu orokorra: Ikasle Txinatarren hizkuntza balioestea eta prestigiatzea beraien hizkuntza erabiltzen jarraitu dezaten. Helburu didaktiko zehatzak: • Ikasleen jatorriak, hizkuntzak eta kulturak onartzea eta baloratzea. • Txinatar kultura eta ohiturak ezagutzea. • Txinerako esaldi sinpleak ezagutu eta erabili. • Idatzizko txineraren oinarrizko karaktere batzuk identifikatzen eta idazten ikastea. • Txinatar zenbakiak ezagutu eta eragiketa sinpleetan erabiltzen jakitea. Edukiak • Kultura eta ohitura txinatarraren zenbait datu; kokapena, hiriburua, gastronomia, ospakizunak, mitologia eta abar. (irakaslearen liburuxkan agertzen direnak batik bat) • Kondairetan agertzen diren hitzak: Tiān - 天, Huǒ - 火, Shān - 山, Chuán - 船, Rì -日, Dǎo - 岛, Lóng - 龙, Zhēnzhū - 珍珠, Láng - 狼, Zhǔ - 主, Shū - 书, Lǘ -驴, Dāo -刀 • 1etik 10erako zenbakiak: Yī - 一, Èr - 二, Sān - 三, Sì - 四, Wǔ - 五, Liù - 六, Qī - 七, Bā - 八, Jiǔ - 九, Shí - 十. • Txinerazko oinarrizko esaldiak; agurrak, aurkezpenak, gustoko gauzak, eta abar. • Eskolako elementuak: irakasle, arbela, arkatza, koadernoa, mahaia eta abar. • Eguraldia adierazteko esaldiak: gaur euria ari du, atzo euria egin zuen... 25


1. Saioa (Euskara 60’) 1- Denen artean ipuin txinatar klasiko bat irakurriko dugu. Jatorri txinatarreko ikasleek negritaz dauden hitzak agertzen direnean, kartulinetan prest dauden piktograma txinatarrak erakutsiko dituzte eta txineraz nola ahozkatzen diren esango dute eta beste guztiek errepikatu beharko dituzte. 2- Ulertu dutela ziurtatzeko denen artean galdera batzuk erantzungo dituzte: pertsonaiak, gertaerak eta abar. 3- Ideia zaparrada karaktere txinatarren formen zergatia aztertzeko. 4- Kondaira laburtzen duen erdiko bideo bat jarriko dugu (txineraz). 2. Saioa (Ingelesa 60’) 5- Aurreko saioan ikusitako txinerazko hitzak errepasatu (kartulinak gelako paretetan itsatsiko ditugu). 6- Hitz berdinak hizki-sopan aurkitu. 7- Ikasitako Txinerazko hitzak ingeleseko baliekideekin lotu. 8- Hitz horien kaligrafia txinatarra landu. 3. Saioa (Gaztelera 60’) 5- Jatorri txinatarreko ikasleek edo beraien gurasoek beraien herrialdeko aurkezpen laburra egingo dute. (Ezinezkoa bada, irakaslearen liburuxkan oinarritutako aurkezpena egin beharko du irakasleak) 6- Entonazioak landuko dituzte. 7- Txinerazko oinarrizko esaldi sinpleak landuko dira. 4. Saioa (Matematika 60’) 8- 1etik 10rako zenbakiak ikasiko dituzte. (Ikasle txinatarrek kartulinetako zenbakiak txineraz ahozkatuko dituzte) 9- Zenbakiak hizki-sopan aurkitu beharko dituzte. 10- Txinerazko zenbakiak euskarazko baliekideekin lotu beharko dituzte. 10- Eragiketa sinpleak egingo dira, Txineraz. 5. Saioa (Euskara 60’) 11- Denen artean kondaira txinatar klasiko bat irakurriko dugu. Jatorri txinatarreko ikasleek negritaz dauden hitzak agertzen direnean, kartulinetan prest dauden piktograma txinatarrak erakutsiko dituzte eta txineraz nola ahozkatzen diren esango dute eta beste guztiek errepikatu beharko dituzte. 12- Ulertu dutela ziurtatzeko denen artean galdera batzuk erantzungo dituzte: pertsonaiak, gertaerak, eta abar. 13- Ideia zaparrada karaktere txinatarren formen zergatia aztertzeko. 14- Kondaira laburtzen duen erdiko bideo bat jarriko dugu (txineraz). 26


6. Saioa (Ingelesa 60’) 15- Aurreko saioan ikusitako txinerazko hitzak errepasatu (kartulinak gelako paretetan itsatsiko ditugu). 16- Hitz berdinak hizki-sopan aurkitu. 17- Ikasitako Txinerazko hitzak ingeleseko baliekideekin lotu. 18- Hitz horien kaligrafia txinatarra landu. 7. Saioa (Euskara 60’) 19- Gelako elementuak ikasi. 20- Ikasitakoak hizki-sopan topatu. 21- Ikasitako hitzak euskarazko baliabideekin lotu. 22- Gustoko dut, ez dut gustoko. 8. Saioa (Euskara 60’) 23- Txineraz egunak adierazteko hitzak ikasiko dituzte: herenegun, atzo, gaur.. 24- Txineraz eguraldia adierazteko hitzak: edurra, haizea, euria, eguzkia ... 25- Txineratik euskarara esaldiak itzuli (eguraldia) 26- Txineraz “gaur” ze eguraldi egiten duen idatzi. 9. Saioa (Arte Hezkuntza 120’) 27- Gela apaintzeko faroltxo gorriak egin (zer diren eta zer errepresentatzen duten azalduko zaie ikaslei). 28- Txoxtxongilo txinatarrak egin. 10. Saioa (Jaialdia 120’) 30- Gelako ikasle guztien gurasoak gonbidatuko ditugu, gela ikasleek egindako apaingarriekin jantzita egongo da, musika txinatarra jarri dezakegu eta jaki txinatarrak eramango ditugu (ahal bada guraso batek egina). Ikasle guztiek Txinaz eta Txineraz ikasi dutena azalduko dute, esaldi bana adierazten. Ebaluazioa • Ikasleen jatorriak, hizkuntzak eta kulturak onartzen eta baloratzen ditu. • Txinatar kultura eta ohiturak barneratu ditu. • Ahozko interakzioetan parte hartzen du. • Komunikazio-harremanetan, lankidetzarako eta errespetuzko jarrera du. • Txinerako esaldi sinpleak ezagutzen eta erabiltzen ditu. • Idatzizko txineraren oinarrizko karaktere batzuk identifikatzen eta idazten ditu. • Txinatar zenbakiak ezagutu eta eragiketa sinpleetan erabiltzen ditu. 27


1

1. Saioa Herensugearen Perla

Duela milaka urte, Borneoko uhartean herensuge bat bizi zen; Kinabalu mendi tontorrean zuen bizilekua, kobazulo batean. Herensuge lasaia zen eta ez zituen uharteko bizilagunak mintzen. Herensugeak Perla erraldoi bat zuen eta egun guztietan perlarekin jolasten zen: gora jaurti eta ahoarekin jasotzen zuen. Oso perla ederra zen eta askok eta askok perla lapurtu nahi zuten. Baina herensugea erne egoten zen eta kontu handiz gordetzen zuen perla. Horregatik inork ez zuen inoiz perla lapurtzea lortu. Txinako enperadoreak perla hura nahi zuen eta perla lortzeko bere semea Borneoko uhartera bidaltzea pentsatu zuen, beraz, printzea etorrarazi eta hurrengoa esan zion: - Seme, herensugearen perla gure inperioko altxorra behar du izan. Ziur nago hona ekartzea lortuko duzula. Printzeak aste asko eman zituen itsasoan, baina Borneoko uhartera heltzea lortu zuen. Kostaldetik Kinbalu mendia ikus zitekeen, mendi tontorrean herensugea zegoen, perla liluragarriarekin jolasean. Bat-batean, Printzeak barre algara itzela egin zuen, herensugeari perla lapurtzeko plana bururatu zitzaion. Horrela, berarekin zihoazen gizonak batu eta hurrengoa esan zien: - Paperezko linterna borobil bat behar dut, baita zerua zeharkatzeko kometa bat ere. Gizonek gogor egin zuten lan, atoan egin zuten paperezko linterna eta Zazpi egunen buruan printzea altxatu zezakeen kometa erraldoia prestatu zuten. Iluntzean, haize boladak hasi ziren, beraz printzea kometan igo eta zerua zeharkatzen hasi zen. Gaua ilun-ilun zegoen printzea mendi tontorrera heldu zenean. Kometatik jaitsi eta kobazuloan barrena sartu zen. Herensugea lo sakonekoa zen eta hori aprobetxatuz printzeak perla kendu zion, bere lekuan paperezko linterna biribila jarriz. Horrela, printzea 28


kometan igo eta argitxo bat piztu zuen, bere gizonei lortu zuela adierazteko eta bueltarako seinalea eginez. Gizonek seinalea ikustean, kometaren sokatik tira egiten hasi ziren, horrela printzea itsasontzira berriz ere bultatu zen. Itsasontzira heltzean ohiukatu zuen: - Bagoaz! Igo aingura! Horrela itsasontzia ihes egiten hasi zen. Eguzkia irten zenean, herensugea esnatu egin zen eta jolasteko gogoz bere perla preziatua jasotzera joan zen. Orduan, perla lapurtu ziotela ohartu zen eta ahotik kea eta sua atera zitzaion. Herensugea oso haserre zegoen eta mendian bera irten zen lapurrak harrapatzeko asmoz. Mendia goitik behera miatu bazuen ere, ez zuen ezer aurkitu. Baina bat-batean, itsasora begiratu zuenean itsasontzi txinatar bat ikusi zuen. Orduan, itsasoan sartu eta bizkor-bizkor igeri egin zuen: - Lapurrak! Buelta iezadazue nire perla! – Oihukatzen zuen itsasontzira hurbiltzen zen bitartean. Marinelak asko beldurtu ziren, eta zer egin ez zekitela, alde batetik bestera egiten zuten korrika oihukatzen zuten bitartean. Orduan printzeari ideia bat bururatu zitzaion: - Dugun kanoirik handiena kargatu! - Esan zuen. Kanoia behin kargatuta... -¥Bruuuuuuuum! Herensugeak eztanda entzun zuen eta ke odei zuri batetik distira handidun bola handi bat berengana zioela ikusi zuen. Herensugeak bere perla bueltatzen ziotela pentsatu zuen eta horregatik ahoa zabaldu zuen. Baina ez zen bere perla, kanoiaren bala baizik. Horrela herensugea itsasoan ondoratu zen eta Borneo uhartean ez dute harrezkeroztik berriz ere ikusi. Gaur egun, Herensugearen perla hura, Txinako altxorrik preziatuena da.

Txinatar kondaira herrikoia www.cuentosinfantiles.net/cuentos-la-perla-del-dragon.html -tik euskaratuta www.youtube.com/watch?v=kbsVrHqhnus (bideoa) 29


Txinatar karaktereak:

Tiān Zerua / sky

Huǒ Sua / fire

Shan Mendia / mountain

Chuán Itsasontzia /ship

30


Rì Eguzkia /Sun

Dǎo Uhartea / island

Lóng Herensugea / dragon

Zhēnzhū Perla / pearl

31


2

2. Saioa

Lehenego aurreneko saioan ikasitako hitz txinatarrak errepasatuko ditugu. Txineraz nola idazten diren, nola ahozkatzen diren eta esanahia.

1- Hizki-sopa: F

N

Q

E

L

O

H

S

A

K

D

S

I

L

O

N

G

T

P

D

Z

H

N

U

T

D

P

N

I

A

Y

A

D

R

E

I

T

B

X

O

O

N

B

C

Q

R

I

P

U

A

S

D

F

I

G

H

A

J

K

Z

A

X

E

O

C

N

B

M

P

O

O

H

O

U

A

S

D

V

B

C

U

H

Z

N

E

H

Tiān

Huǒ

Shān

L

Chuán

N

Q

Y

R

E

Dǎo

H

U

A

N

Lóng

Z

H

G

H

Zhēnzhū

珍珠

2- Lotu:

Tiān - 天 Huǒ - 火 Shān - 山 Chuán - 船 Rì - 日 Dǎo - 岛

Island Sun Pearl Dragon Sky Ship Mountain Fire

Lóng - 龙 Zhēnzhū - 珍珠 32


3 - Kaligrafia Tiān

Zhēnzhū

Huǒ

Lóng

Shān

Dǎo

Chuán

Ri

天 Sky

33


3

3. Saioa

Lehenik jatorri txinatarreko txinatarreko ikasleek edo beraien gurasoek beraien herrialdeko aurkezpen laburra egingo dute (15-20 min). Galderentzako tartea ere izango dugu.

Ní hǎo! Wǒ shì lóng Pǔláo

1. Intonazioa lantzen: ā – á – ǎ – à

ā

- Lehenengo soinua Mā - Bigarren soinua

ama

á

Intonazioan gora egin behar dugu.

Chá - Hirugarren soinua

tea

ǎ

Mǎ - Laugarren soinua Dà

Abesten dugunean bezala.

Errusiar mendi batean antzera. zaldia

à

Laburrena da, erortzean au! Esaten duzunean bezala. handia 34


2. Irakurri eta asmatu zer esan nahi duten txinerazko esaldiak.

Ní hǎo Haili!

Kaixo Pǔláo!

Nǐ hǎo ma?

Oso ondo, eskerrik asko! eta zu? Wǒ hěn hǎo, xièxiè!

Agur Pǔláo!

Zàijiàn Haili!

3. Lotu Kaixo

xièxiè

Eskerrik asko

Nǐ hǎo ma?

Ondo nago

Zàijiàn

Nola zaude?

Ní hǎo

Agur

Wǒ hěn hǎo 35


4. Hutsuneak bete

Kaixo Pǔláo!

Oso ondo, eskerrik asko! eta zu?

Agur Pǔláo!

5. Binaka jarri eta ikasitako esaldiekin elkarrizketa bat sortu.

36


4

4. Saioa

Piktogramak aurkeztu eta azaldu. Ikasle Txinatarrekin batera ahozkera landu.

Bat - Yī Haurrei irakasten zaien lehenengo trazua da.

Bi - Èr Bigarren trazu bat eginez, bi zenbakia lortzen dugu.

Hiru - Sān Bi zenbakiari trazu bat gehituz, hiru zenbakia lortzen dugu.

Lau - Sì Txinatarrentzat lau zenbakia zoritxarrekoa da, “heriotza” hitzarekin antzekotasuna duelako, 死 - Sǐ

Bost - Wǔ Bost zenbakia abizena ere izan daiteke.

Sei - Liù Kantoneraz, sei zenbakia aberaztasunarekin lotzen da, zorte ona hitza bezala ahozkatzen delako.

37


Zazpi - Qī Orokorrean zazpi zenbakia harreman pertsonaletan zorte ona ematen duela uste dute txinatarrek.

Zortzi - Bā Zortzi zenbakia zorte gehien ematen duen zenbakia dela uste dute txinatarrek 繁荣 - Fánróng (zorionekoa- oparoa) hitzaren lehen hizkia bezala ahozkatzen delako.

Bederatzi - Jiǔ

Hamar - Shí Hamar zenbakiaren karakterea unitate baten osotasuna adierazten du.

38


1- Hizki-sopa: F

N

Q

E

L

O

H

S

A

K

D

Y

I

R

O

N

G

T

S

D

Z

H

W

U

T

D

P

N

I

A

Y

A

D

R

E

I

T

B

X

O

O

N

B

C

Q

U

I

J

U

A

S

D

L

I

U

H

A

J

K

I

Z

A

X

E

O

C

N

B

N

Q

M

P

N

O

H

O

U

Y

R

E

A

S

D

V

B

Z

H

O

U

A

S

H

I

N

E

H

Z

H

G

H

Yī Èr Sān Sì Wǔ Liù Qī Bā Jiǔ Shí

一 二 三 四 五 六 七 八 九 十

2 - Lotu:

Yī 一

Sei

Èr 二

Zazpi Hamar Bat Lau Bi Bost Hiru Bederatzi Zortzi

Sān 三 Sì 四 Wǔ 五 Liù 六 Qī 七 Bā 八 Jiǔ 九 Shí 十

39


3 - Eragiketak egin:

+

一 四

+

+

二 八

-

+

-

十 一

一 八

七 四

-

-

+

40

-

+

-

七 九

四 四

八 一


5

5. Saioa Dongguo jauna eta Zhongshan-go otsoa

Bazen behin, Zhao Jianzi izeneko gizon aberats bat, Zhaok ehizatzea zuen gustuko eta bere lagunekin Zhongshan-en zegoen mendi baten ehizatzea erabaki zuen. Mendian zegoela, otso bat ikusi zuen, otsoa handia zen eta hura ehizatzeko asmoz, bere gurdira igo eta otsoa segika ibili zen. Zhaok otsoa jarraitzen zuen bitartean, Dongguo izeneko bihotz oneko jaun bat, galduta zebilen paraje berean. Jaun hura irakasleazen eta bere eskola berrirako bidean zihoan, liburu pila zeramatzan berarekin, asto baten laguntzarekin. Otsoa hurbildu zitzaion eta hurrengoa esan zion: - Jaun agurgarri hori, pertsona ona zara, ziur nago ni laguntzeko prest zaudela. Liburuak eramateko zaku horretan sartzen banauzu, salbu izango naiz. Horrela egiten baduzu, beti izango dut gogoan zuk egindakoa eta asko eskertuko dizut. Dongguo Jaunak bere liburuak zakutik atera zituen eta otsoa zakuan sartzen lagundu zuen. Orduan Zhao ehiztaria Dongguo Jaunarengana heldu zen, baina otsoa ez ikustean alde egin zuen. - Atera nazazu hemendik! - Esan zuen otsoak ehiztariak alde egin zuenean. Dongguok otsoa askatu zuen eta otsoak hurrengoa esan zion: - Jauna, salbatu egin nauzu eta asko eskertzen dizut, baina gose naiz eta horren ona baldin bazara berriz ere salbatuko nauzu, nire bazkaria izango zara. Hau esanda, otsoak ahoa zabaldu zuen eta Dongguo erasotu zuen. Borrokan ari ziren bitartean, Dongguo jaunak makulu batekin ibiltzen zen agure bat ikusi zuen hurbiltzen. - Gizon agurgarri hori, lagundu iezadazu! Zure hitz batek nire bizi salbatu dezake. Agureak borroka geratu zuen eta gertatutakoa azaltzeko eskatu zien biei. Orduan irakaslea bere azalpena eman zuen: 41


- Ni eskolarako bidean nindoan otso hau agertu zenean, arriskuan zegoela esan zidan, gizon batek ehizatu nahi baitzuen. Nik lagundu nuen eta orain jan nahi nahi nau. Otsoak aldiz, hurrengoa esan zuen: - Nik laguntza eskatu nion, bai, hori egia da, baina jaun honek, lagundu beharrean, hankak lotu dizkit eta ondoren zakuan sartu nau, zakuan nengoela liburu pila jarri dizkit gainean eta arnasa ezin hartu egon naiz hor barruan. Irakasle honek ni garbitzea nahi zuen, horrela gero nire azal preziatua saldu ahal izateko. Beraz, ez al daukat nik defenditzeko aukerarik? - Ez zaitut sinisten- esan zuen agureak – sartu zaitez berriz ere zakuan zuk diozuna posible den ikusi ahal izateko. Otsoa zakuan sartu zen, berak egia ziola frogatzeko asmoz. Otsoa zakuan zegoela, agureak Dongguo jaunari labainik ote zeukan galdetu zion. Dongguok baietz esan eta labana atera zuen. Orduan, agureak otsoa akabatzeko esan zion Dongguori. - Baina min emango diot!- esan zuen Dongguok. Agureak barre egiten zuen bitartean hurrengoa erantzun zion: - Otsoak zu hil nahi zintuen eta orain ez zara berari berdina egiteko kapaza? Dongguo, ona zara! Baina tentela ere bazara! Agureak labana hartu eta bien artean otsoa hil zuten, otsoak berriz ere beste inor zauritu ez zezan. Dongguo eta Zhongshan-go otsoa txinerako hitz finkoak dira gaur egun. Dongguo justua denaren eta ez denaren artean ezberdintzen ez duten pertsonak definitzeko erabiltzen da eta Zhonghan-eko otsoa eskergabeko pertsonak adierazteko.

Txinatar kondaira herrikoia www.andenivalencia.org/cuentos/dongguo-y-el-lobo.html -tik itzulia www.youtube.com/watch?v=Y--ppMGpI-M (bideoa) 42


Txinerazko karaktereak:

Láng Otsoa / wolf

Zhǔ Jauna / mister

Lǘ Astoa / donkey

Shū Liburua / book

Dāo labana / knife

43


6

6. Saioa

Lehenego aurreneko saioan ikasitako hitz txinatarrak errepasatuko ditugu. Txineraz nola idazten diren, nola ahozkatzen diren eta esanahia.

1- Hizki-sopa: F

N

Q

E

L

O

H

S

A

K

D

S

I

L

O

N

G

T

P

D

Z

L

N

U

T

D

P

N

S

A

Y

A

D

R

E

I

T

B

H

O

O

N

B

C

Q

R

I

P

U

A

S

G

F

I

G

H

A

J

K

L

Z

A

X

E

O

C

N

B

N

U

M

P

O

O

H

O

U

Y

R

E

A

S

D

A

O

Z

H

O

U

A

U

H

Z

N

E

H

Z

H

G

H

Láng Zhǔ Shū Lǘ Dāo

狼 主 书 驴 刀

2 - Lotu:

Shū Láng Dāo Zhǔ Lǘ

书 狼 刀 主 驴

Mister Donkey Book Knife Wolf

44


3 - Kaligrafia Mister

Book

主 Zhǔ

Knife

Donkey

Wolf

45


7

7. Saioa

Ní hǎo! Wǒ shì xióngmāo Tohuí. Wǒ xǐhuān shàngxué!

Tohuí-k eskola gustoko du!

46


1- Hizki-sopa:

C

N

G

U

I

Z

E

T

S

S

H

U

H

O

R

P

I

A

A

Y

W

N

B

z

U

Y

X

Z

Q

F

G

I

N

O

U

H

Rìlì

A

I

V

B

O

U

H

Z

I

L

T

O

Dìtú

N

A

Q

F

A

S

U

I

A

N

R

U

Chuāngkǒu

G

N

X

P

O

S

I

S

N

H

C

H

Bǐjìběn

K

D

O

A

Q

W

H

C

V

E

O

D

Làoshī

O

A

L

M

N

T

U

A

R

I

L

I

Hēibǎn

U

O

V

N

D

K

A

G

T

B

I

T

Fěnbǐ

W

R

T

U

I

P

O

L

K

A

J

U

Zhuō

H

Q

I

A

N

B

I

G

F

N

D

S

Z

S

D

V

B

E

T

P

O

L

N

G

A

N

T

I

B

U

H

Z

N

A

U

Y

B

E

I

B

A

O

L

C

W

S

A

Q

Q

T

B

I

J

I

B

E

N

B

O

A

S

C

V

R

E

T

Y

K

O

P

A

S

X

A

W

D

Q

R

F

U

P

O

I

V

F

V

T

R

E

E

B

F

E

N

B

I

47

Shū Bèibāo Huìhuà Qiānbǐ Yǐzi Guīzé Yuánzhūbǐ Jiǎndāo


2 - Lotu:

Arkatza Irakaslea Arbela Leihoa Margoa Motxila Erregela Aulkia Tiza Liburua Koadernoa Egutegia Artaziak Mapa Boligrafoa Mahaia

Chuāngkǒu Dìtú Zhuō Làoshī Shū Fěnbǐ Qiānbǐ Rìlì Yǐzi Yuánzhūbǐ Hēibǎn Jiǎndāo Guīzé Bǐjìběn Huìhuà Bèibāo

48


3 - Galderari erantzun:

Nǐ xǐhuān shàngxué ma?

Shì de, wǒ xǐhuān shàngxué

Bù, wǒ bù xǐhuān shàngxué

49


8

8. Saioa

Tohuí, tiānqì zěnme yàng?

Jīntiān shì qíngtiān, Pǔláo

Pǔláo-k ze eguraldi egiten duen jakin nahi du eta Tohuí-k gaur eguzkitsu dagoela dio.

50


1- Hizki-sopa:

R

S

Q

T

A

I

K

L

N

G

S

T

B

I

W

X

Y

E

Q

B

N

D

R

G

A

H

N

C

V

W

Q

Y

M

M

I

N

G

T

I

A

N

N

L

O

Q

A

T

S

F

V

B

A

T

O

N

D

O

I

U

N

B

I

W

D

V

A

H

K

A

O

S

T

Q

C

Z

N

I

P

T

N

U

N

E

B

S

W

L

T

H

D

R

I

A

Q

W

C

Z

X

O

U

D

J

B

A

O

W

S

C

N

U

N

A

I

T

U

O

H

T

U

V

Z

51

Eguna - Tiān Herenegun - Qiántiān Atzo - Zuótiān Gaur - Jīntiān Bihar - Míngtiān Etzi - Hòutiān


2 - Lotu:

Edurra

Eguzkia

Haizea

Lainoa

Euria

52


3 - Itzuli:

Jīntiān xià yǔ Zuótiān shì qíngtiān Míngtiān huì xià xuě Hòutiān huì fēng Qiántiān duōyún

4 - Erantzun Pǔláo-ri:

Tiānqì zěnme yàng?

53


9

9. Saioa

FAROLTXO TXINATARRAK

MATERIALAK: - Koloretako orriak edo kartulinak - Artaziak - Kola - Grapagailua - Erregela - Arkatza - Margoak

PAUSOAK: 1. Orria hartu eta erditik tolestu. 2. Tirak moztu, baino ez goraino. 3. Orria ireki eta tirak margotu, nahi duzun moduan. 4. Orriaren alde bat bestearekin lotu (tirak bertikalean geratu behar dira). 5. Beste paper zati bat hartu eta moztu, heldulekua egiteko. 6. Faroltxoen goiko aldean itsatsi tira, eskuinetik ezkerrera. 7. Gelan zehar zintzilikatu

54


TXOTXONGILO TXINATARRA

MATERIALA: - Kartulina urdina eta gorria - Komuneko paperaren hodia - Artilea - Pintzela, - Margoak edo errotulagailuak. - Konpasa, - Grapagailua, - Kola - Artaziak.

PAUSOAK: 1. kartulina gorrian (txontxongiloaren arropa izango dena), txinatarrena arropa margoztu. 2. Erditik tolestu eta lepoarentzat zulo bat moztu. 3. Komuneko papelaren hodia azal kolorez margotu eta leortzen denean, aurpegia marraztu. 4. Arroparen ertz guztiak barrurantz tolestu, aurreko eta atzeko aldeak elkartu eta ertzak grapatu. 5. Txapela egiteko, konpasarekin borobil bat marraztu kartulina urdinean eta artaziekin moztu. Ondoren marra zuzen bat moztu borobilaren erdiraino. Bukatzeko, zati bat bestearen gainera eraman eta itsatsi. 6. Artile pixka bat hartu eta txapelaren azpiko aldean itsatsi, txinatarraren koleta egiteko. 7. Txapela eta hodia pegatu. 8. Burua eta gorputzaren piezak elkartu (burua arroparen barruan sartu). 9. Prest zaude txotxongiloarekin jolasteko! 55


10

10. Saioa

Erakustaldia: Gelako ikasle guztien gurasoak gonbidatuko ditugu, gela ikasleek egindako apaingarriekin jantzita egongo da, musika txinatarra jarri dezakegu eta jaki txinatarrak eramango ditugu (ahal bada guraso batek egina). Ikasle guztiek Txinaz eta Txineraz ikasi dutena azalduko dute, esaldi bana.

56


再见 Zàijiàn

57


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.