3 minute read

Erreportajea

Next Article
Errainuak

Errainuak

ALOKAIRUAREN GILTZA

Testua eta argazkia: Kerman Garralda Zubimendi

Advertisement

Markel Marcos eta Julen Saldaña ordiziarrek Oasis Living enpresa martxan jarri zuten uztailean. Alokairura bideratutako etxebizitzak biziberritzen dituzte, biofilia teknikan oinarrituta. Goiekik ekintzailetza arloan aipamen berezia eman die.

Julen Saldaña eta Markel Markos lagunak ziren bazkide izan aurretik. Konfiantza izatea ona dela diote, baina arriskutsua ere izan daitekeela ohartarazi dute. Etxean bezala inon ez dela izaten esaten da, baina etxearen arabera hobea edo okerragoa izan daiteke. «Etxe bat hotza denean, xarmarik gabekoa, iristen zara eta punto. Baina guk nahi dugu maizterra etxera iristerakoan positiboki eragitea, erlaxatzea, ongi sentiaraztea... Oasi bat izatea», azaldu du Julen Saldaña Oasis Living enpresako sortzaileetako batek. MarkelMarcosdabestea.GoiekirenEnpresa Ekimen Berrien Sariketan proiektu onenaren aipamen berezia jaso berri dute garapen agentziaren eskutik.

Etxebizitzarenbatalokatuezinikdabiltzan errentatzaileentzat egiten dute lan.OasisLivingekberegainhartzenditu etxebizitza bat alokatzeak dakartzan lanak, ardurak, gastuak eta buruhausteak, etxearen jabetza nagusiarena izaten jarraitzen duen arren. Beharra handia dela aipatu dute, eskaintza txikia den arren. «Jende asko etortzen da gugana, soslai askotakoak». 681 930 144 telefonoaren edo info@oasisliving.es helbide elektronikoaren bidez jar daiteke beraiekin harremanetan. «Laster webguneaetasaresozialakprestizango ditugu. Bezeroek asko eskatzen dute, gure lanak ikusi ahal izateko», aipatu du Marcosek.

7

Birgaitutako etxebizitzak.

Oasis living plazaratu zutenetik zazpi etxebizitza birgaitu dituzte. Ordizian bertan, horietako bat. Zortzigarrena ere bidean dute. Lehen ere beraiekin lan egin zuen errentatzaile baten eskaria da. «Oso pozik gaude. Jabeek eta maizterrek egin diguten feedback-a oso positiboa izan da».

Hasteko, etxebizitzak birgaitu egiten dituzte, bigarren bizitza bat emateko. «Maizterrei etxebizitza duin bat eskaini nahi diegu, egoera eta prezio onean», laburbildu du Saldañak. Biofilia teknika erabiltzen dute horretarako: altzariaklandaretzarekin,egurrezkoakaberekin eta argiarekin uztartzen dituzte.Naturarekinharremanaizandaetxekoakalaiagobizidireladefendatzendute. Hirugarren baten laguntza izaten dutehorretarako,barrualdeetakodiseinuetan aditua dena. Logeletan zentratzen dira nagusiki, egongelak edo sukaldeak baztertu gabe. «Duela urte batzuk ez, baina egun denbora gehiena logeletan igarotzen dugu: lana, ikasi, aisia... Denerako erabiltzen dugu. Harmonia ematen diegu, deskantsatzeko, produktiboak izateko...», aipatu du Marcosek. Etxe bakoitzak bere ezaugarriak dituen arren denetan estilo berdinari eusten diote, marka sortzeko. «Gustatuko litzaiguke begirada bakarrean identifikatu ahal izatea etxe hau Oasis Livingek egokitu duela».

Alokairua, gora

Ez dira dekoraziora mugatzen, ordea. Etxebizitzaren mantenimendua ere eurenkontuhartzenda.Kuotenezordaintzerikedookupaziorik gertatukobalitz, berdin. Ez dute inolako arazorik izan, kontuak kontu. «Konfiantza osoa dugu maizterrengan. Ez dugu uste borondadetxarrikdagoenik.Bizitzekotokiatseginbateskaintzendiegu,etaepeluzerakobizinahidutebertan»,azalduduSaldeñak.

Alokairua gutxietsita dagoela uste dute. Horregatik, Goierrin alokairumerkatua murritza dela diote biek, eskaria egon badagoen arren. «Arazo larria da hori», ohartarazi du Saldañak. «Ez dago aukerarik. Erosi beste erremediorikezdaeskaintzen.Etasarrerakoso altuak direnez, dirua aurreztu arte gurasoen etxean egotera behartuta daude gazte asko», sakondu du. «Edo Goierritik joan, eskaintza handiagoa den beste norabaitera», gaineratu du Marcosek. Alokairuan eskaintzen diren etxeak, sarri, gutxi zainduta egoten direla ere aipatu dute.

Joeraaldatzenaridelauste.Gazteaskok alokairua lehenesten dute euren egoera profesional eta ekonomikoagatik, eta agintariak alokairuaren aldeko politikak egiten ari direla diote. Eusko JaurlaritzakGaztelagunproiektuamartxan du 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa ahalbideratzeko; tokian tokiko udalek ere alokairuaren kuotak merkatzeko hainbat laguntza lerro dituzte. «Aldeko haizea dugu», esan du Marcosek,etaaurreikuspenonakdituzte. Negozio-bolumena haztea espero dute.

«Esan izan digute zer zortea izan dugun. Barkatu, baina zortearen bila joan egin behar da»

Markel Marcos

Oasis Livingeko bazkidea

«Maizterrei etxebizitza duin bat eskaini nahi diegu, egoera eta prezio onean»

Julen Saldaña

Oasis Livingeko bazkidea

Lanpostuak utzi zituzten euren proiektuaren bidea jorratzeko

Markel Marcosek eta Julen Saldañak euren lanpostuak zituzten proiektua garatzen hasi zirenean. Saldañak ingeniaritza ikasi zuen eta Marcosek Lidergotza, ekintzailetza eta berrikuntza. «Argi genuen enpresa propioa eraiki nahi genuela eta bizimodua hortik atera», aipatu du Saldañak.

Duela urtebete inguru hasi ziren elkartzen, larunbat goizetan, senitarteko batekin elkarbanatutako bulego batean. «Gakoa produktu edo zerbitzu errentagarria topatzea da», hasi da Marcos. «Ez duzu ezer asmatu behar. Nahikoa da existitzen den zerbait hobetzea, berritzea». Alokairuen munduan zeregina bazegoela ikusi, eta horri heldu zioten. Uztailerako lau proiektu zituzten esku artean. Euren lanpostuak utzi eta enpresa sortzea erabaki zuten, negozioari buru-belarri heltzeko.

Ingurukoek zorotzat hartu zituzten. «Lehenengo erreakzioa ez da ona:

‘Nora zoazte? Seguru zaudete?’ esaten dizute», aitortu du Marcosek. «Uste dut oso kontserbadoreak garela. Oso zabalduta dago unibertsitatera joatearen, ikasitakoaren inguruko lanpostu finko bat lortzearen eta jubilatu arte hor lan egitearen ideia», osatu du Saldañak. «Baina emaitzak iristen direnean ondo egin dugula esaten digute».

Fruituak lortzeko «mugitu» beharra dagoela azpimarratu dute. «Esan izan digute zer zortea izan dugun. Barkatu, baina zortearen bila joan egin behar da». Saretzeak garrantzi handia du beraientzat, asko lagundu dietela diote. «Norbaitengana zoazenen dena irabazteko duzu».

Laguntza ekonomikoa ere izan dute bidean. Goiekirena, esaterako. «Enpresa bat sortzeko erraztasunak egon badaude. Baina desinformazio handia dago, gazteen artean bereziki. Jendeak ez daki zein laguntza dauden», harritu da Saldaña.

This article is from: