4 minute read
Erreportajea
Erreportajea HAMAR URTEKO IBILIA
Goiko irudian, GOIBERRI aldizkariaren sorrera iragartzeko erabili zen kanpainaren irudia. Behean, mantxeta berriaren iragarpena.
Advertisement
Lehen hamarkada osatu du GOIBERRI aldizkariak, ‘Goierritarra’ eta ‘Otamotz’ agerkarien baturatik sortu zen astekariak. Harrezkero 452 zenbaki kaleratu ditu, eta dozenaka elkarrizketa eta erreportaje. Aldizkariaz duten iritzia eman dute hiru harpide beteranok.
Testuak: Iñaki Gurrutxaga
Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu». Horixe egin zuen Goierriko Hedabideak taldeak 2011ko udaberrian. Goierri beheko udalerrietan zabaltzen zen Goierritarraaldizkaria eta UrretxuZumarragako Otamotz bateratzeko prozesuari ekin zion. Lehenak 22 urteko bidea egina zuen ordurako, bigarrenak 15ekoa. Bi agerkari horien ondarea hartu,zegokienbalioaeman,eta2012kourtarrilaren 31n Goierri osoko ehunka etxetarairitsizenaldizkariberriazabaltzen hasi zen astero: GOIBERRI.
Ezin konta ahala elkarrizketa eta erreportaje kaleratu ditu harrezkero. Orain bi urteko martxoaren 6an itxuraz eta mamiz aldatzeko urratsa egin zuen aldizkariak, eta harrezkero ez du bide samurra izan, baina harpide, iragarle eta laguntzaile sare zabal bati esker bidea egiten jarraitzen du.
GALDERAK
1Noiztik zara aldizkariko harpidedun edo iragarle? Aurrez ‘Goierritarra ’ edo
‘Otamotz ’ -eko harpidedun edo iragarle izan al zinen? Zergatik?
2Zer ekarpen egiten dio zure ustez euskarazko prentsak eskualdeari? Eta euskararen normalizazioari?
3Zein da gustuen irakurtzen duzun atala? Zergatik? Eta zer ematen duzu faltan?
4Aro digitalaren garai honetan, aldizkaria paperean jasotzea beharrezkoa dela iruditzen al zaizu?
Maritxu Dorrontsoro
Harpideduna (Lazkao)
1 Goierritarrasortu zenetik izan naiz harpidedun. Gogoratzen naiz hasieran udal guztietara biztanleen araberako dirukopurubateskatzenzelaproiektua aurrera atera ahal izateko, euskararen alorrean beti diruz eskas ibili izan garelako. Ondoren GOIBERRI etorri zen eta harpidedun izaten jarraitzen dut.
2 Euskal Herrian bizi garenez, eta euskarak euskaldun egiten gaituenez, eskualdeko albisteak horrela jasotzeak garrantzi handia du. Irakur erraza izan behar du eta horrek berak lagundu dezake normalizazioan. 3 Orokorrean dena atsegin dut, baina bereziki, elkarrizketak eta erreportajeak gustatzen zaizkit. Hala ere, herrietakohistoriariburuzkoerreportajegehiago sartuko nituzke edo desagertu direna enpresa esanguratsuak, desagertu diren etxeak... Uste dut horrek herriei buruzko ezagutza zabaltzen lagunduko lukeela. Badakit miaketa lan bat eskatzen duela, baina bada ekarpen bat nik gustura hartuko nukeena. 4 Niri gehiago gustatzen zait oraindik ere paperean jasotzea, nahiz eta gero eta gehiago digitalera joan. Badakit digitaleanazkarragoetamerkeagolortzeko aukerak daudela, baina adin batetik aurrera oraindik ere paperean nahiago dela iruditzen zait. Gazte jendea aro digitalean jaio da eta errazago moldatzen da horretara.
Marijo Irazustabarrena Iragarlea (Eguzki, Beasain)
1 Goierritarraaldizkariarekin hasi nintzen orain dela hogei urte baino gehiago, bai irakurle modura bai iragarle modura.Ingurukoherrietakoagaiaketaalbisteak lantzen zituen aldizkari bat edukitzea garrantzitsua iruditzen zitzaidan. Horrez gain, euskaraz irakurtzen hasteko modu bat izan zen, gure belaunaldiko jende asko bezala ez bainengoen horretara ohituta. 2 Orain normala iruditzen zaigu euskarazko aldizkari eta egunkari bana edukitzea, baina orain hamarkada batzuk ez zen hala. Lantalde guztia zoriondu nahi nuke horrelako proiektu bat martxan jarri eta eusteagatik, pentsatzen baitut ez zela batere erraza izango. 3 Aldizkaria bere osotasunean gustatzen zait. Aspaldi ikusi gabeko jendea azaltzen da, eta hori asko gustatzen zait. Elkarrizketak entretenigarriak dira, eta erraz irakurtzekoak. 4 Aldizkaria eskutan izatea garrantzitsua iruditzen zait. Oraindik ere asko eta asko gara paperean irakurriz gozatze dugunok, izan liburua izan aldizkaria. Eta ez dugu ahaztu behar adineko jende asko dagoela ordenagailuarekin etasakelakoekinibiltzenezdena,etaaldizkaria irakurriz entretenitzen dena.
Jexux Mari Alberdi Euskara teknikaria (Urretxu)
«Tokiko komunikabideak estrategikoak dira euskara normalizatzeko bidean»
1 GOIBERRI aldizkaria sortu zenetik naiz harpidedun, izan ere horren aurretik Otamotzaldizkarikoa ere banintzen. Gainera, lan egiten dudan erakundea ohiko iragarlea da GOIBERRi-n. Goierritarra naiz, eta aldizkari honek Goierri osoko berriak, erreportajeak, elkarrizketak eta beste irakurgai asko eskaintzen die irakurleei. 2 Albiste interesgarriak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea ematen die euskal prentsak eskualdeko herritarrei, are gehiago GoierrikoHitza-k edo GOIBERRi-k, baita otamotz.eusatari digitalak ere. Hori baino ekarpen hoberik? Komunikabideen arloa estrategikoa da euskararen normalizaziorako. 3 Elkarrizketaren atala gustura irakurtzen dut, bere argazki eta karikatura ederrekin. Elkarrizketa sakonak agertzen dira, eta jende ezberdina ezagutzeko aukera ematen du horrek. 4 Aro digitalean gaude, bai, baina oraindikereesangonukejendeaskodagoela paperean irakurtzeko ohitura duena.Nikneuk,lanagatik,ordudezente pasatzen ditut pantaila aurrean irakurtzen, baina hortik kanpo paperean nahiago. Nire ustez, beharrezkoa da aldizkaria paperean.
Goierri beheko ‘Goierritarra ’ eta Urretxu-Zumarragako ‘Otamotz ’ aldizkarien baturatik sortu zen GOIBERRI aldizkaria orain 10 urte. 2012ko urtarrilaren 31n kaleratu zuen lehen zenbakia.
1989ko azaroa. Goierritarra euskarazko aldizkari orokorraren izaera hartu zuen hilabetekaria izan zen sorrera garaian. Aldizkaria sortu zen aurrena, eta gero, Goierritarrak Kultur Elkartea. Hasierako urte haietan doan banatzen zen. 1993ko maiatza. Goierri beheko 18 herrietako kronikak argitaratzen hasi zen, kolaboratzaile sare zabal baten laguntzaz. Urte hartako abenduan hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasa zen. 2002ko otsaila. Irakurleei borondatezko kuota bat ordaintzeko eskatu zion. 2004ko urria. Goierriko Hitza-ren sorreran parte hartu zuen, eta herrietako kronikak egunkarira pasatu ziren.
‘Otamotz ’ aldizkaria
1993-1995. 1993ko irailean 0. zenbakia publikatu ondoren, 1995eko urtarrilean kaleratu zen Otamotz aldizkariaren lehen zenbakia, Zintzo-Mintzo euskara elkartearen ekimenez. Lau orrialde zituen. 3. zenbakian 8 orrialdera pasa zen. 1996ko maiatza. Azalean kolorea sartu eta 16 orrialde izatera pasa zen. 2004ko urria. Goierriko Hitza-ren sorreran parte hartu zuen, baina aldizkariari bere horretan eutsi zion hein handi batean. 100. zenbaki berezia atera zuen.
‘GoiBerri’ aldizkaria
2011ko udaberria. Goierritarra eta Otamotz aldizkariak bateratu, eta Goierriko osoko 22 udalerrietan zabalduko zen aldizkari bat sortzeko prozesua hasi zen. 2012ko urtarrilak 31. GOIBERRI aldizkari berriaren lehen zenbakia atera zen, astekari bihurtuta eta 16 orrialdekoa. Legazpik aldizkari aldetik zuen hutsunea ere betetzen zuen argitalpen berriak. 2019. urtea. Aldizkaria berritu eta itxuraz aldatzeko barne hausnarketa egin zuen erredakzioak. 2020ko martxoak 6. Zortzi urteko ibiliaren ondoren, GOIBERRI aldizkari berrituaren lehen zenbakia atera zen, 365.a. 2022ko urtarrilak 28. Esku artean duzuen aldizkaria publikatu da, 452.a.