
3 minute read
Gure lurra
Gurelurra
Joxe Ramon Arsuaga
Advertisement
Baserritarra
Arramendi jaiotetxean betidanik ezagututako langintzari tinko eusten dio oraindik Joxe Ramon Arsuaga Garmendiak (Ordizia, 1973). Esne behien sektorea itolarrian ikusten du, saltoki handiekin dituzten borroka, politikoen apustu eza eta produkzio kostuen garestitze etengabea dela medio.
Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga
Goizeko lanik handienak eginda egongo zara dagoeneko.
Bai. Gure martxa izaten da 06:30ak aldera ukuilura etorri, prestatze lanak egin, eta behiak jezten hasi 06:50etik 08:00ak aldera arte. Behin hori egindakoan behientzako jana prestatu, zabaldu, eta 09:30ak alderako hemengo lanak bukatuta. Gero, hortik aparte, beheko ukuiluan dauzkagun bigei kasu egin. Horiek umea egiten dutenean gora ekarriko ditugu. Hemen 66 esne behi dauzkagu, frisoi arrazakoak.
Baina martxa orokorra eskasa ezta?
Lehen beti izan da nahiko justua margen aldetik, baina hortxe ibili izan gara.
Azken urte eta erdi honetan dagoen espekulazio txoro honekin, ordea, ia itotzen ari gara, itota gaudela ez esateagatik. Pentsua, argindarra, gasolioa... dena gora doa, produkzioko kostuak ikaragarri ari dira igotzen eta gu kobratzen ari garena ez da proportzio horretan igotzen. Hor ari gara manifestazioak egitenetasupermerkatuhauekinnegoziatzen, eta elkarrizketa batzuen ondorenez zertxobait igotzea lortu da, 2-3 zentimo litroa, baina hilabete berri bat hasten da eta beste guztia igotzen da, eta gu lehengoarekin gelditzen gara. Ezinean gabiltza.
Saltoki handi horien esku al dago erabat prezioen gorabehera?
Parte handi batean bai! Horiek ez daude gure probetxuari begira, haien etekinari begiratzen diote bakarrik, eta batek bestearekin daukaten konpetentzia horren arabera, esnea erabiltzen dute jendea erakartzeko –beste produktu batzuk ere bai–, eta nahiz eta esnearekin dirua galdu, beste genero batzuk salduta tapatzen dute zulo hori eta kito. Esnea zentimo bat edo bi igotzea asko eskatzea da saltoki horientzat, eta guretzat, berriz, zentimo bat edo bi soldata da. Haien artean duten konpetentziarekin, zeinek merkeago eduki, azkenean guetagurekooperatibaarrastatzengaituzte.
Espainiako Ministerioko Prezioen Behatokiak esne litroaren salneurria 68 zentimotan finkatu zuen...
Bai, baina ezertarako balio ez duena, inorkezbaituhorierrespetatzenetaEspainiako Gobernuak ez du ezer egiten. Hori errespetatuko balitz, esnea pixkanaka igotzen joan beharko litzateke gastuak igotzen ari diren eran. Kontsumitzaileentzatbi,hiruedolauzentimoren kontua da, ez da besterik ezer, baina guretzakosoldatada.Katehorierrespetatzen ez den bitartean jai dago.
Baina legez araututa dago.
Legeajarrieginda,bainaezduinorkbetetzen.
Zentimo kontua dela aipatu duzu. Ekoizleok zenbat jasotzen duzue?
60 zentimoren azpitik da apaletan egon den prezioa, orain 62n dago. Gu kobratzen ari garen oinarrizko prezioa da 31 zentimo, eta nik urtarrilekoa kobratu dut 39,6 zentimo litroa. Apaletara iritsi bitartean ere kostu batzuk daude: plantara joan behar du, industriak erosten du esne hori, hor ere kostu batzuk daude, eta azkenean apaletan 60-65 zentimo artean, markaren arabera. Guk ekoizle bezala kobratzen duguna 40 zentimotara ez da iristen.
Zu Kaiku kooperatibako kide zara.
Bai. Urnietako plantan ontziratzen da esnea, eta Iruñekoan jogurtak eta beste produktu batzuk. Gure esnea Kaikuren markapean komertzializatzen da, dena hemengo esnea, Euskal Herrikoa.
Eta zenbat bazkide zareten?
Hori esaten ez dakit. Dakidana da hilero bi edo hiru baja egoten direla. Dagoen egoera jasanezina da. Lehendik gatozenak eta finantza karga gutxi dugunok eusten ari gara, baina gaur egun gazte batek ezingo luke esplotazio bat hutsetik martxan jarri.
«Hau bukatzera doa! Atzetik ez dator inor. 0 Kilometroko esnea eta horrelako kontuak, horiek denak bukatuko dira»
«Guk diru-laguntzarik ez dugu nahi, nahi duguna da esneak balio duena duintasunez kobratzea, soldata ateratzeko lain»
Garai batean esnea poltsetan saldu izan zenuten, baina gero industriari saltzen hasi zineten. Zergatik pauso hori?
Lehen ardiak ere bagenituen, gazta egiten genuen, ontziratzeko makina ere bagenuen, baina horrek lan asko eskatzen zuen, norbera mugitu behar, komertzial lanak egin behar dendaz denda, gurasoak ere adinean aurrera, ni bakarrik,etautziegingenion.Nirigainera ez zait lan hori gustatzen.
Goierrin zenbat zaudete esne behiekin jarraitzen duzuenak?
Ez dago zaila kontatzen! Lazkaomendin Iztueta,OlaberrianAgerre,Itsasondoko Lukusainen, Ataunen Lauztiturrietan, Ordizian gu, eta hurrengoa Zumarragan izango da ja. Igoal bakarren bat utzi dut, baina hortxe-hortxe.
Baldintza horietan noiz arte eutsi?
Hau bukatzera doa! Atzetik ez dator inor. 0Kilometrokoesneaetahorrelako kontuak, horiek denak bukatuko dira, supermerkatu handi hauek ekarriko dute esnea nonbaitetik, baina hemengo esneari urte gutxitako bizia ikusten zaio,osogutxigainera.Gukeutsikodiogu ahal dugun bitartean.
Kontsumitzaile bezala kontu hauei ez zaie erreparatzen.
Kaletarrakkalitatezkogeneroaetamerkea eskatzen du, eta hori zaila da. Hau kate bat da, eta sektore honek kale egiten badu, inork uste duena baino jende gehiago geldituko da lanik gabe, jende askodagoesnearenbueltanlanean,ikaragarri. Eta ingurumen aldetik ere bai.
Administrazioari, herritarrei... zeini zuzendu behar zaio mezua?
Denei pixka bat. Kontsumitzaileei esan, esnea erostera joaten denean pentsatu dezala atzetik zer daukan. Eta politikariei, berriz, laguntza behar dugula. Guk laguntzarik ez dugu nahi, nahi duguna balio duena duintasunez kobratzea, soldata bat ateratzeko lain kobratzea.
