![](https://assets.isu.pub/document-structure/221222091504-539576ccce065eef9bcc82ae341ff8c5/v1/4ab410f926858fa369d31c568e3063ea.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
3 minute read
Erreportajea
ANIZTASUNETIK EMAKUMEAK AHALDUNDUZ
Testua eta argazkia: Ariane Vierbücher
Advertisement
Jatorri desberdinetako emakumeak ahalduntzeko, esperientziak partekatzeko eta sareak sortzeko topagunea dute Ordizian.
Jatorri desberdinetako emakumeen topagunea, 2012 urtetik martxan dago Ordizian. Hamar urte hauetan, emakumeak ahalduntzeko,esperientziakelkarbanatzekoeta sareak sortzeko espazio seguru bat izan da. Urteurrenaren bueltan, Ainhoa Jimenez Ordiziako Udaleko Ongizate zinegotziak ere hala definitu zuen, emakume gehiagoren parte hartzea bultzatu nahian: «Helburu nagusia da, emakumeen ahalduntzerako gune izatea, baina, kasu honetan jatorri ezberdinetako emakumeak elkartzen dira eta norbanakotasunetik, kolektibora igarotzea da helburua».
Jatorri desberdinetako emakumeen topagunearen sorrera, Ordiziako Udaleko hiru sail desberdinen elkarlanari esker abiarazi zen: Berdintasun saila, ildo estrategiko bat delako emakumeen ahalduntzea; Aniztasun saila, jatorri desberdinetako emakumeen parte hartzea bilatzen zutelako; eta ongizate saila, gizarte zerbitzuek ematen duten arreta indibidualaz harago, beste zerbait ere eskaini nahi zitzaielako taldeko dinamika bat sortuz.
Urte hauetan guztietan, hiru kontinenteetako emakumeen topagune izan da; Afrika, Europa eta Ameriketako herrialde askotakoak. Ana Murcia Sorburu Kooperatibako koordinatzaileak eta Ordiziako topagunearen dinamizatzaileak nabarmendu duenez, «emakume gisa, haien bizitzan zehar gainditu behar izan dituzten erresistentzia eta borrokei erreparatzen diegu, arreta berezia jartzen dugu ere haien migrazio historian, eta gaur egun haien udalerria den honetan aurre egin beharreko errealitateari buruzko gogoeta egiteko espazio bat da». Konfiantzazko bilgune bat da, banakako eta taldeko gogoeta egin,etabatabestearenispiluanbegiratuz, elkar ezagutzeko gune bat. «Zailtasunak, zalantzak eta nostalgiak elkarbanatzeaz gain, poza, ausardia eta helmugak, ametsak eta esperantza berriak eraikitzeko moduak ere elkarbanatzen dira», gehitu du Murciak.
Topagune honek, emakumeei «harrera egin eta irakasteko leku bat eskaintzea die». Baita migrazioaren ondoriozko errealitate berriari ekiteko «gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren aldeko apustuan babeserako sareak sortzea ere».Dituzteneskubideeninguruaninformazioa jasotzeko gunea da.
Proiektuak«partehartzekometodologia» du oinarri, betiere, «generoaren ikuspegitik». Saio bakoitzean bilerak bideratzen duen pertsonaren azalpenak, taldeko lana eta talde gisa eraikitzekoetaezagutzalortzekoteknikapartehartzaileak bateratzen dira. Dinami-
«Gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren alde, babeserako sareak sortzea dugu helburu»
Embarka Moulay Ahmed, Rabad Sayad eta Halima Sayad, Ordiziako Barrena parkean.
Ahalduntzea eta sareak sortzea, osasun pizgarri
Migratzaile eta errefuxiatuak hainbat arrazoi direla medio ateratzen dira ihesi beren herrialdeetatik: gatazka armatuak, indarkeria sozio-politikoa, era askotako jazarpenen biktima izatea, genero indarkeria, klima aldaketen ondorioz beren herrialdean natura baliabideak galdu izana… azken finean, hainbat motatako indarkeriaren biktima eta giza eskubideen urraketen biktima direlako.
Indarkeria horrek osasunaren esparru guztietan izaten ditu eraginak. Osasun mentalaren ikuspegitik, esate baterako, esperientzia traumatiko horiek eragin txar handiak izan ditzakete, eta arrastoa utz dezakete pertsonen egoera psikologikoan, modu desberdinetan.
Horrelako egoeren aurrean, sareak sortzea, osasunaren pizgarri da.
zatzailearen egitekoetako bat da «parte hartzaileen historia ezagutzeko aukera ematen duen giroa sortzea, batik bat haien jatorrietako errealitatea eta hemen aurkitzen dutena elkarbanatzeko».
Errutina apurtzeko gune
Topaguneamartxanjarrizutenetik,talde oso dinamikoa izan da. Hamarnaka emakume igaro dira bertatik. Une honetan, 30 inguru emakumek parte hartzen dute. Horietako hiru dira Rabad Sayad eta Halima Sayad ahizpak, eta Embarka Moulay Ahmed. Sahararrak dira hirurak. Duela bost eta zazpi urte iritsi ziren Ordiziara Sayad ahizpak, eta Moulayren kasuan, duela 17 urte. Ordizia Kolore elkartearen eta lagunen bidez izan zuten topagunearen berri.
Astero, «gai desberdinen inguruan solasaldia egiten dugu, izan daiteke, eskubideen inguruan, feminismoaren inguruan, lan mundura begira orientazioa, COVID-19 testuingurua... kulturarteko harremanak sortzen dira, ohitura gastronomikoen transmisioa sustatzen da, ariketa fisikoa eta yoga egiten dugu, euskal dantzen ikastaroa hasiko dugu laster, irteerak ere egiten ditugu, herri mailako ekimenetan parte hartzen dugu,...». Oso anitzak dira jarduerak.
Ostiralero, Barrena Kultur Etxean elkartzen dira, 17:30etik 19.00etara. Hirureknabarmendudute«askodisfrutatzen» dutela, «bizitza aldatu» diela; «errutina apurtzen dugu eta norbere ongizaterakobeharrezkoetaosoonuragarria da». Ostirala noiz iritsi «zain igarotzen dugu aste guztia», bat etorri dira hirurak. Izan ere, herrialde berri eta ezezagun batean bidea irekitzea ez da erraza, jatorria beste herrialde batean duten emakume askorentzat. Radab, Sayad eta Halimaren kasuan, «ez da errazaizan,zailtasunugarigainditubehar ditugu, hizkuntzarena eta lana bilatzeko garaian, besteak beste», dena den, azpimarra egin dute «lehen momentutik oso ondo hartuak izan gara Ordizian».
Beste emakume batzuekin elkartzea eta harremanak sortu eta indartzea, bide berrian aurrera egiteko kemena ematen die, etorkizuna irudikatzean. Hiruen asmoa da «Ordizian errotzea», haien seme-alabak «bertan haztea», eta jatorri desberdinetako emakumeen topaguneari esker, «bidea leundu» zaiela sentitzen dute.
Topagunea martxan jarri zenetik, honen helburuak betetzen ari direla berrestera datozen hitzak dituzte hirurek; «partaideen ahalduntze indibiduala, baina gainera, beste emakume batzuekin saretzen gaitu».
Esperientzia «guztiz positiboa», jatorria beste herrialde batean izan nahiz bertan jaioak izan, emakume guztiak animatu nahi dituzte ostiraletako saioetan parte hartzera.