3 minute read
Erreportajea
EUSKARAZ BIZIZ, EUSKARAZ GOZATUZ
Euskaraz Bizi ikastaroan parte hartu duten ikasleak Lazkaoko Maizpiden Amaiur Luluaga dantzariarekin, eta eskuinean Biziolan.
Advertisement
Testua eta argazkiak: Euskaraz Bizi taldea
Maizpide euskaltegian ‘Euskaraz Bizi’ ikastaroa jarri dute abian. Izenak esaten duen moduan, barnetegian eta barnetegitik kanpo euskaraz bizitzeko helburua du ikastaroak; Izan ere, azterketa eta ebaluazioez gain, bada euskaraz euskara eta beste makina bat gauza ikasteko aukerarik.
Abenduan, euskal kulturaren parte diren hainbat gai landu dituzte Maizpiden: diaspora, mitologia eta dantza, besteak beste. Horren harira, Jentilbaratza KulturElkartekokideJonAizpuruakhitzaldi bat eman du Lazkaoko barnetegian, eta Amaiur Luluaga dantzaria ere elkarrizketatu dute, bere ibilbide eta proiektuen nondik norakoak ezagutze aldera.Horrezgain,Maizpidenibilitako Marcela Inda (Oroz-Betelu - Argentina) eta Micaela Goicoechea (Gorriti - AEB) euskal amerikarrek euren familien historia eta bizipenak kontatu zizkieten. Gainera, Irene Caminos trial bizikletako munduko txapelduna, eta Ane Etxezarreta Realeko futbol jokalari gaztea izan dituzte kirolari buruz hizketan, Maddi Garmendia kazetariak gidatutako mahai-inguruan.
Maizpidera etorri diren gonbidatuez aparte, asteko txango bat egin dute. Lehen astean Baionako Bernat Etxepare Lizeora joan dira, eta han, Erabil kolektiboko kideen lana ezagutu ahal izan dute, euskararen biziberritzerako estrategiak lantzen ari baitira. Elikadura aitzakia hartuta, Goierriko Biziola proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkie Andoni Mikelarena beasaindarrak. Eta, nola ez, Durangoko Azokara ere egin dute bisita, euskal kulturaren dimentsioaz jabetzeko. Azken astean, berriz, Zumarragako Santa Luzia eguneko azokara egin dute irtenaldia.
Literaturari dagokionez, Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia narrazio laburren bilduma eta Iñigo Martinezen Mandamentu Hipermodernoak landu dituzte taldean. Bertsolaritzak ere izan du bere txokoa: bertso-saioak entzun, neurri eta doinu ezberdinak aditu eta bertsolari lanetan aritu dira. Horren adibide, ikastaroa laburbiltzeko egin duten kopla sorta.
Ikus daitekeen bezala, euskara beste modu batera ikasteko saiakera izan da EuskarazBiziikastaroa; beti ere, euskaraz bizi eta gozatzea helburu hartuta. Hainbeste txango, ekintza eta bizipenen artean, harremanak ere sendotu egin dira; halaxe dio behintzat ikasle batek Olentzero eta Mari Domingiri idatzitako gutunean: «Astoa zaintzeaz gain, mesedez, nik hemen ezagutu dudan jendea ahazten ez iezadazue utzi. Horixe izan da gertatu zaidan gauzarik onena eta jende guztiak gauza bera bizi beharko lukeela uste dut». Baionako AEK-ko ikasleekin egindako gutun trukean hala dio beste batek: «Euskara bizitzen, Euskal Herriko kulturan murgiltzen eta euskararen inguruko beste errealitate batzuk ikusten eta ezagutzen ari naiz, eta hori niretzat oso garrantzitsua izaten ari da».
KOPLAK
Euskal kulturan murgildu dira Euskaraz Bizi ikastaroan parte hartu duten ikasleak. Ikastaroan egindako lanaren lekukotza utzi dute kopla hauen bidez, Honabildotseztiadoinuan kantatzeko.
1. Ikastaro berria Euskaraz Bizi da hemen ikasten dugu nola joan harira
2.Artea, euskalkiak ta mitologia herri-kirolak eta gure historia
3.Jende asko etorri da gu bisitatzera gure herriko kultura zer den azaltzera
4. Ainhoa maitakorra gure arduraduna beti gurekin doa hori da fortuna
5. Baiona, Santa Lutzi edota Durango ikusi ta ikasi hemengo ta hango
6.Beti ateratzen dugu aitzakia bera txango batera goaz taloak jatera
7.Ipar Euskal Herrira bisita egitera Baiona polita da bero atmosfera
8.Etxepare Lizeoan nolako harrera Plazara ezagutzea izan da plazera 9. Zortzi herrialdetan hizkuntza bat dugu ta hamaika euskalki beraren sorburu
10.Diasporari buruz lagunen artean pasa genuen eguna asko ikastean
11.Beste txango bat egin Durangoko azoka dena ikusteko ta argazkiak bota
12. Nahiz eta euria egin ta jende gehiago iruditzen zait ona eskertuta nago
13. Herri-kirolak ere aipatu ditugu orain horretaz askoz gehiago dakigu
14.Emakumeak dira ta kirolariak atzo, gaur eta bihar borrokalariak 15.Biziola gunea dena egin barik ta oso pozik gaude hara joateagatik
16.Lehenak izan ginen bisita egiten zorte ona genuen Biziola ikusten
17.Santa Lutzi egunean denetik ikusi behor, asto eta ahuntz oilasko ta untxi
18. Astea aurrera doa aurrera ere lana pintxo-pote egunean badoa galbana
19.Hiru aste iraun du sendo ta trinkoa azterketarik gabe ta dinamikoa
20.Gogoratuko gara honekin betiko bizipen guztiekin euskaraz ta kito