![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/2e7ea7d378e227cbe1f6c8486231643f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
OSAGARRIAK Azken ukitua osagarriekin apainduta
AZKEN UKITUA OSAGARRIEKIN
Osagarriak ‘look’ bat eratzerako orduan ezinbesteko elementuak dira. Bai emakumezkoen modan, nahiz gizonezkoenean, ondokoak nabarmenduko dira.
Advertisement
ZAPIAK
g e r s a V e Kolore, estanpatu eta tamaina ezberdinetakoak izango dira aukeran. Kolore bizi edo estanpatu ausarta dutenak udazken-neguko lookilunenei kolore puntua emateko aproposak dira. Lepoan eraman daitezke, baina aurten, berrikuntza moduan, buruan jarrita eramatea izango da joera nagusiena.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/a25f02c9e0d7874278648f6d073e19b6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
POLTSAK
l a i r o b b o t s a o l p e t x e k o e l e n P o
Krokodilo larruaren imitaziozko poltsak, diseinu geometrikodunak edo diru-zorroa zintzilik daramatenak izango dira joera nagusienak. Geometrikoen artean kaxa, borobil edo triangelu formakoak nabarmenduko dira. Poltsa hauek originaltasuna gehituko diote denboraldi honetako look sofistikatuenei.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/a0ea73577192ce58d27771eb045ad228.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/cbf672ae3c7211b181de5e5d0fbdadcb.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/adf4a6b5a89cbe12196bda77269e81ee.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
GALTZERDIAK BISTAN
Lehen osagarri praktikoa besterik ez zena, oinetan hotza saihesteko balio zuena, orain funtsezko osagarri bihurtu da. Praka estuekin edo motzagoekin galtzerdiak agerian geratzen direnez, galtzerdiak garrantzi handia hartu du, bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Moda-modan dago galtzerdiak agerian, edo praken gainetik, eramatea. Kiroletako galtzerdi zuri ikonikoez gain, puntuzko galtzerdi klasikoak (fina edo lodia), estanpatuak, marradunak...
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/4530e4db36267ac58cf614788e452452.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
a n s J e e P e p
s n a J e e p P e
BURUA GOXO ETA BERO
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/4ba8c28059cb43b076b72ffe39151921.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Gorputzeko bero gehienak burutik ihes egiten duela jakinda, neguko hotzak hasten direnerako armairuan bururako txanoren bat izatea komeni da. Gainera, praktikoa den osagarri bat izateaz gain, apaingarria ere bilakatu da, gizonezkoetan zein emakumeetan, haurretan zein helduetan.
Aukera zabala dago buruko berokian. Hala ere, azken urteetako joerari eutsiz, batez ere, artilezko txanoak dira erabilienak.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/211008095953-53feab0a41959aa82a0de28e0689f1a6/v1/4de129f0f350aa1c9bef2f011b9a9cbc.jpeg?width=720&quality=85%2C50)