Komunikabideen funtzioak

Page 1

Komunikabideen funtzioak Jatorrian, komunikabideak, informatzeko tresna gisa sortu ziren. Gizarteen garapenaren eta batez ere, aurrerapen teknologikoen eraginez, komunikabideen funtzioak areagotu dira. Komunikabideak, gizateriaren bizitza globalizatuaren ardatza bihurtuz. Tema honetan adituak direnek komunikabideen funtzio ezberdinak zehaztu dituzte: Informatzea Zentzu zabal batean, komunikabideetan agertzen den guztia informazioa da. Komunikabideen Izaera masiboaren ondorioz, pertsona guztiak, munduan zehar gertatzen diren gertaeraz jabetu daitezke denbora errealean, irratiaren eta telebistaren bidez. Entretenitzea Entretenitzea, komunikabideen oinarrizko funtzioa bilakatuta da. Gaur egun, era masiboan entretenitzeko ardura handiena daukana telebista da. Baina ez da baztertzailea. Irratiak, edozein gusturentzako musika eskaintzen du. Pelikulak, liburuak eta aldizkariak, tragediak, sexua eta akzioz eskaintzen digute, ondo pasatzeko. Egunkariak ere dibertimendua eskaintzen dute artikuluen, gurutzegramen, istorio komikoen eta horoskopoen bitartez. Gaur egun, jendeak ez da gertaera txarrez eta bortizkeriaz betetako berriekin etsitzen. Lasaitasun momentuak ere desiratzen dituzte, egunerokotasunaren estutasunak ahazteko. Lan eskaeraren kontra, interneten, telebistako filmetan, telesailetan eta egunkarien txisteen ataletan atsedenaldirako ahalbideak bilatzen ditugu. Heztea Komunikabideen funtzio hezigarria, inprenta sortu zenetik dator. Sorkuntza honen ondorioz, testuen irakurketa, lehen, gutxi batzuen pribilegioa zena, mundu guztiaren eskueran egotera pasatu zen. Joera didaktikoa eta hezigarria zeuzkaten testuen eta liburuen inprimazioa errazagoa izan zen handik aurrera eta momentu hartatik, kulturak, gizartearen sektore guztietara zabaldu zen. Funtzio hezigarri hau eta kulturaren hedatzea, gaur egun, mantendu eta anplifikatu egin da. Teknologian eta Interneten masifikazioan oinarrituz. Halaber, funtzio hezigarriaren barruan, komunikabide masiboek, belaunaldi ezberdinen balio kulturalak transmititzen eta biltzen dituzte. Ikuspuntu horretik, telebistak eskaintzen dituen saio kulturalak, naturazko saioak, (flora eta fauna), zinema, artea, herriaren berezko programazioa, eta abar oso garrantzitsuak dira Limurtzea, iritzia eratzea eta orientatzea Funtzio hau, hartzailea, gai espezifiko bati buruz konbentzitu nahi duena da. Euskarri nagusi eta funtsezko gisa, argudiaketa erabiltzen duena. Ikus-entzunezkoak iritzi publikoa eratzeko, hautesleetan eragiteko, jarrerak aldatzeko, portaerak moderatzeko, mitoak lur jota uzteko, eta produktuak saltzeko erabiltzen dira. Funtzio limurtzailea, era burutsuan egitean askoz eraginkorragoa da. 1


Limurtzearen asmoa, jendea orientatzeko betebehar bezala adierazten da. Publikoak, berrien hartze soila ez egiteko eta ekintza sozial ezberdinei buruz irizpide oinarritua garatu dezan. Sistemaren zerbitzura egotea Gizarte kapitalistetan, ikus-entzunezkoak, sistema ekonomikoaren mesedetan daude. Negozio ezberdinen informazioaren bitartez lortzen dute. Joera ekonomikoei ematen dizkieten informazioaren estalduraren arabera (zergen eta produktuen buruzko informazioa). Zerbitzu ekonomiko nabariena, publizitate-funtzioa da. Saltzaileak eta erosleak hurbiltzen dituelako. Sustatzea Publizitate-funtzioak beste helburua du. Indibiduoarentzat eta gizartearentzat beharrezkoak diren produktuak eta zerbitzuak hedatzea eta zabaltzea. Propaganda, iragarkia eta “spot-ak” aurkitzen ditugu hemen. Gizartea zerbitzatu Komunikabideen funtzio laudagarria da. Naturaren indarkeriak sortutako ezbeharren ondoren, komunikabideek, milaka kaltedun salbatzeko laguntza kolektiboa antolatu eta elkartu dituzte behin baino gehiagotan. Berriz, komunikabideak, egoera hauek sortzen direnean bakarrik inplikatzen dira gizartearen onuran eta hau ere, tragediatzat hartu genezake. Administrazio publikoa kontrolatzea Prentsa askearen konpromisoa da. Horrexegatik da hain garrantzitsua kazetarien ikerketa lana eta salaketaren aurrean, komunikabideek sendo mantentzeko daukaten jarrera, justizia egin arte. Dario Kleinen ustez, prentsak, sistema demokratikoaren “atari-txakurra” da. Eragozpenak komunikabideetan Komunikabideen eragozpen handienetarikoa, informazioa soslai ebaki daitekeela da. Horrela, gai batzuk aho betean aritzen dira, beste batzuk ordea, tabu dira eta ez dira eztabaidatzen. Honez geroztik, informazioaren egiazkotasunean eragina duten bi elementuak agertzen dira. Informazioaren zentsura eta manipulazioa. Internet Iturriak: http://gti1.edu.um.es:8080/jgomez/hei/intranet/heimedios2002.doc http://psu.escolares.net/uncategorized/medios-masivos-de-comunicacion/ http://laverdaderamagnitud.files.wordpress.com/2009/06/medios-decomunicacin.pdf http://www.observatoriofucatel.cl/repasando-las-funciones-elementalesdel-periodismo-richard-rodriguez-revollar/ www.profesorenlinea.cl. –ren jabetza. Erregistroa Zk. 188.540

2


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.