4.TESTUA: BURDINBIDEEN HITZARMENA Testu historiko juridikoa, Helburua: Gobernuak trenbideak eraiki nahi ditu, hau sustatu eta bideratzeko partikularrei emango dizkien arau eta abantailak azaltzen ditu. Liberal aurrerakoiak boterean zeuden biurteko liberalean idatzia. Ideiak: 4-6.art: Gobernu edo partikularrek emakideak badituzte trenbideak eraiki ditzakete. 8-19-20.art: trenbidea eraikitzeko partikularrek izango dituzten laguntzak azaltzen dituzte. Garrantzitsuenak: a.
Inbertitutako dirua babestua izango dute eta interes minimo bat ziurtatuta. b. Trenbidea eraikitzeko behar dituzten material eta teknologia kanpotik ekarri ditzakete muga zerga ordaindu gabe. 30.art: Trenbideak izan behar duen zabalera arautzen du.
Kontestu historikoa: Isabel II.a errege eta liberal moderatuak daude boterean.Moderatuak gobernuan zeuden bitartean hainbat aldaketa egin ziren, horien artean 1856ko konstituzioa ( sufragio zentsitarioa, subiranotasuna errege eta gorteek zuten, bi ganbara zeuden …) Konstituzio hau ez zen aurrera eraman. 1854ean O’Donnel jeneralak Vicalvarada altxamendua egin zuen, Serrano ere batu zitzaion. Hauek Esparteroren esku uzten dute boterea. Hainbat aldaketa egingo dituzte : askatasunak mugatzen dituzten dekretuak ezabatu eta hauteskunde sistema ezarri esaterako. Estatua modernizatzeko 1856an konstituzio aurrerakoi bat egingo da: subiranotasun nazionala, botere banaketa, bi ganbara, udalen legea berrezarri … Konstituzio hau ez zen aurrera eramango. Beste hainbat aldaketa: Madozen desamortizazioa, jaulkipen bankuak, Burdinen legera.... Baina lege hauek guztiak aurrera eramateko denbora gutxi izan zuten. Orduan O’Donnelek estatu kolpea eman eta Esparterok ditu ondoren erreginak O’Donnel jarriko du boterean. Gaizki egin ziren erreformarik gehienak eta horiek ez zuten nekazarien egoera txarra hobetu. Ideien iruzkina: Trenbideen legea kontatu. Ondorioa: Akatsak eta errentagarritasun eza.