2 minute read

Mundua helburu proiektuaren gakoak

Zertarako balio du ikasten dudanak?

Mundua helburu proiektuak, Anaya/Haritzak Lehen Hezkuntzarako duen proiektu berriak, ikaslea ikaskuntzaren erdigunean jartzen duten gako pedagogikoak proposatzen ditu.

Bizitzarako ikaskuntza.

Mundua helburu proiektuaren ezaugarriak:

konpetentzietan oinarritua, konprometitua, diziplinartekoa, inklusiboa

Metodologia aktiboetan oinarritua Eta proiektu digital berri batekin:

Konpetentzietan oinarritua

Mundua helburu proiektuak konpetentziak pixkanaka eta modu integratzailean lortzea planteatzen du. Proiektua garatuz, ikasleak eguneroko errealitateko egoeretan moldatzen ikasteko gaitasuna lortuko du.

Ikaskuntza-egoerak

GJHetan kokaturiko egoeren bidez, hausnarketa eraldatzailea egiteko eskatzen zaie ikasleei. Konpetentzietan oinarrituriko ariketak

Ikasleak eguneroko erabakihartzeetarako prestatzen dituzten ariketak. Konpetentzietan oinarrituriko ebaluazioak

Funtsezko elementu bat eskolako arrakastarako eta inklusiorako; ikuspegi integratzailea eta malgua dauka. Ikasleek etapa honetarako dituzten konpetentzia-profilei erantzuten die.

Konprometitua

Ikasleek eginkizun aktiboa dute proiektuan, eta eginkizun hori ez da arlo akademikora mugatzen. Izan ere, beren familia-, gizarte-, kultura- eta natura-ingurua eraldatzeko lagungarriak diren proposamenetan inplikatuko dira, arlo guztietan jasangarriagoa den mundua lortzeko.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Zenbait planotara hurbilduko da, hala nola kultura-aniztasunera, bake-kulturara, bizimodu jasangarriak hartzera, berdintasunera… Helburua aurrera

Azaldutako ikaskuntza-egoeren testuinguruan, proposamenek plan eraldatzaile batean parte hartzeko gonbita egiten diete ikasleei.

Diziplinartekoa

Ekintzara bideraturiko eredu honetan, askotariko ezaguera-arloak integratzen dira; gainera, trebetasun eta jarrera pertsonalak eta lankidetzakoak sustatzen dira; horrela, ikaskuntza testuinguruan txertatzen da.

Diziplinarteko proiektuak

Mundua helburuk diziplinarteko proiektuak proposatzen ditu; ikaskuntza-esperientzia integratzailea da, eta bertan ikasleek ikertu eta amaierako produktu bat sortuko dute, helburu eraldatzaile batez. Hizkuntza-plana

Zeharkako plan honen helburuak hauek dira: · Ikasleen ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea. · Irakurtzeko interesa eta ohitura sustatzea.

Inklusiboa

Mundua helburu proiektua hezkuntza inklusiboaren printzipioarekin konprometituta sortu da, baita ikasle guztientzat ikaskuntza-baldintza hobeak sortzearekin ere. Horretarako, irakaskuntza pertsonalizaturako baliabideak, egitura malguak eta indartzeko mekanismoak eskaintzen ditu. IDU jarraibideak

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalari buruzko Jarraibideak agirian oinarrituta dago. Funtsezkoa

Proiektuak honetan lagunduko duten funtsezko ikaskuntzak identifikatzen ditu: aurreikusitako profila lortzen, eta ikasleentzat egokienak diren erritmoa, estiloa, sakontasuna eta metodologia aktiboak egokitzen. Inklusiorako baliabideak

Mundua helburu proiektuak informazioa aurkezteko aukera asko eskaintzen ditu; adibidez, bideoak, entzungaiak, laburpenak, antolatzaile grafikoak, ariketa interaktiboak… Horrela, errazago pertsonaliza daiteke. Anaya Inklusioa Online

Inklusio-tresna indartsu honek baliabideak eskaintzen ditu ikaskuntza pertsonalizatzeko, ikasleen hezkuntza-premia bereziak kontuan hartuz.

Metodologia aktiboak

Mundua helburu proiektuak taldelana eta espiritu kritikoa sustatzen dituzten metodoak, teknikak eta estrategiak proposatzen ditu. Lan egiteko modu horrek bizitza errealeko egoeretarako prestatzen ditu ikasleak.

Lankidetzako ikaskuntza

Lankidetzako teknika eta egitura sekuentziatuak eta mailakatuak.

Hezkuntza emozionala

Ikasleek zirrarak identifikatzeko lagungarriak diren trebetasunak; horrela, erregulatu eta kudeatu egingo dituzte.

IKTak

Halakoen erabilera honetarako baliabide gisa integratzen da: informazioa lortzeko, aukeratzeko eta helburu jakin baten arabera erabiltzeko. Lagungarriak dira lanak planifikatzeko, kudeatzeko eta egiteko konpetentziak garatzeko, Sareko komunikaziorako eta lankidetzarako, eta konpetentzia digitalerako. Ebaluazioa

Ikasleei beren ikaskuntzaren ebaluazioan parte hartzeko aukera ematen dieten estrategiak ditu; hain zuzen ere, zer ikasi duten eta nola ikasi duten aztertuko dute. Pentsamenduaren garapena

Pentsatzeko estrategiek ikasten ikasteko konpetentzia sustatzen dute; lagungarriak dira ikasleek beren prozesu mentalez jabetzeko, baita hausnartuz eta modu kritikoan jarduteko ere.

This article is from: