PARTEKATU ETA ERALDATU. BESARKADAK

Page 1

PARTEKATU ETA ERALDATU


AITORTU – EZ MERKATARITZARAKOPARTEKATU BAIMEN BERAREN ARABERA 3.0 MATERIAL HAU LIBRE KOPIATZEKO, BANATZEKO ETA JAKINARAZTEKO BAIMENA EMATEN DA, BETI ERE HAREN EGILEA AIPATZEN BADA ETA MERKATARITZA HELBURUETARAKO ERABILTZEN EZ BADA. DOKUMENTUAN ALDAKETARIK EGITEN BADA, BESTE ERA BATEKO DOKUMENTUA SORTZEKO EDO HORRETAN OINARRITUTAKO BESTE OBRA BERRI BAT EGITEN BADA, HAU BEZALAKO LITZENTZI ESKURATUTA BAINA EZIN DA BANATU. LIZENTZI OSOA: http:// CREATIVECOMMONS.ORG/LICENSES/BYNC-SA/3.0/ES

Koordinazioa eta Erredakzioa: Idurre Zugazagasti Aja Aizpea Arregi Saratsola Legezko gordailua: SS-1041-2018 Itzulpena: Idoia Larrañaga Diseinua eta maketazioa: Iban Bujan Inpresioa: Digitarte Lan hau doan deskargatzeko: www.emaus.com https://issuu.com/ grupoemausfundacionsocial Babesleak:


BESARKADAK

HARTU-EMAN LANTEGIA; PARTEKATU ETA ERALDATU KULTURARTEKOTASUNETIK Jarraian, Ikaskuntza Esanguratsuen Sistematizazioaren bidez elaboratutako dokumentua aurkezten da. Hauek atera dira Tabakaleran, 2019ko apirilaren 11n 10:00etatik 13:00etara Donostian garatutako Lantegitik. Lantegi teoriko-praktiko bat da eta bertan kulturartekotasuna, harremanak eta harrera eraikuntza parte-hartzailean lantzen dira, Gipuzkoako jendarte inklusibo, ekitatibo eta kohesionatu baten ikuspegi ezberdinetatik. Besarkadak Lantegian eskuratutako gako eta ikaskuntzei esker, 2018 urteko apirilean burututako lantegia, kulturartekotasuna, harremanak eta harrera eraikuntza partehartzailearen inguruan, aurten eraikitzen jarraitu ahal izan dugu, jakintzak eta proposamenak barneratuz gako eta ikaskuntza berriak elaboratzeko. Lantegia gauzatzeko jarraitzen den ildo nagusia kulturartekotasuna da; identitatea eta ahalduntzea landuz, partekatzea eta parte hartzea, sentsibilizazioa eta erantzunkidetasuna, harrera eta erlazioen sareak eta sare-lana. Gipuzkoako elkarte ezberdinekin (Adsis Fundazioa, AmherSOS Arrazakeria, Esperanza Latina Elkartea, Asociación Intercultural Unión 5 Estrellas, CEAR-Euskadi, IMME, Cruz Roja, Elkarrekin Kooperatiba Txikia, Emaus Gizarte Fundazioa) egindako lanari esker eta konklusioak ikusizko modu batean

PARTEKATU ETA ERALDATU

ateratzeko, Visual Thinking metodologia burutzen duen Muxote Potolo Bat taldearen lankidetzari esker, gako, ikaskuntza eta konklusio oso baliotsuak atera ziren, urtez urte geroz eta aberasgarriagoak diren jakintzak eraikitzen eta elaboratzen jarraitzeko.

testuingurua hau dela kontuan hartuta, jarraibideak elaboratzen dira eta “Hartu-Eman: Partekatu eta eraldatu kulturartekotasunetik” lantegia garatzen da, bere helburua da truke bat posible egitea, gizarte eragileen kontzientziazio eta ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sendotzera bideratua, UnibertsitateaGizartea espazioen eta erlazioen subjektu eraldatzaile bezala.

Aurten, beraz, ikaskuntzak eta jakintzak aberasten jarraitzeko asmoarekin eta jendarte inklusibo, ekitatibo eta kohesionatu bat eraikitzen jarraitzeko, lantegi bat sortzen da eta bertan Unibertsitatearen ikuspegia gehitzen da gizarte instituzio bezala; unibertsitateak paper garrantzitsua du gizartearen eraldaketan.

Elkarlanaren bitartez, Besarkadak proiektutik ibilbidearen eta edukien inguruko edukiak eta gakoak bateratuz, eta Unibertsitate kritiko baten eraikuntzaren bitartez, 4 galdera gako edo funtsezko ateratzea lortzen da:

Hortaz, lantegira Ekimuin; Unibertsitate eraldatzaileko ereduak eraikitzen proiektuaren ikuspegia gehitzen zaio. Proiektu hau bi faseetan elaboratu zen Emaús Gizarte Fundaziotik. I Faseak aipatu den argitalpena aurkezten du, unibertsitatea eta berak duen gizarte rolaren inguruan hitz egiten du, baita eredu sozioekonomikoaren eraldaketan duen papera ere. Ereduak eta bere printzipioak unibertsitatearen estrategietan eragitea bilatzen du epe luzera, unibertsitateak gizartearen garapenean duen rola zehaztuz, gizarte aldaketak eta eraldaketak sustatzeko duen gaitasun horretan. II Fasean, 2017-2019 urteen epealdiari dagokion fasean, lehenengo fasearen emaitza izan den, Unibertsitate Eredu Eraldatzailea argitalpenaren sustapeneko, finkapeneko eta ikustera emateko estrategia bat abian jartze jasangarriaren eraikuntzaren garapenean eta lanean jarraitzen da. Inguratzen gaituen errealitatea eta

1· Kulturartekotasuna, harrera, erlazioak… eremuan lan egiten duten elkarte ezberdinek zer ekarpen egiten diote unibertsitatearen eremuari, eta alderantziz? 2· Unibertsitatea/ Gizarteari zer ekarpen egingo lukeela uste duzu kulturartekotasunaren beste ikuspegi batzuk barneratzeak? 3· Nola barneratuko zenuke kulturartekotasuna beste eragileekin komunitatean edo irakaskuntzan, komunitate ezberdinetan islatu dadin?

1 https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/ docs/i._claves_y_aprendizajes

2 https://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/ pedagogia_ess_cast

4· Kulturartekotasunaren baloreak modu eraikitzailean edo produktiboan barneratzen direla uste al duzu (komunitatea, partaidetza komunitarioa, komunitate inklusiboak…)?


BESARKADAK

Aipatutako galdera hauen bitartez elkarte parte hartzaileen artean erakusketa bat eta ezagutzen partekatzen bat sortzen da: Cruz Roja, Emigrados sin fronteras, Asociación Intercultural Unión 5 Estrellas, Muxote Potolo Bat eta Emaús Gizarte Fundazioako proiektu ezberdinetako arduradunak. Hiru urte hauetan zehar sortutako giroari esker, gutxinaka sortzen joan den eraikuntza lanari esker, gako eta ikaskuntzen bidez, eta, Ekumuin proiektutik eratorritako esperientziak eta jakintzak gehituz, lantegia bat elaboratzen da. Bertatik hainbat gako ateratzen dira, errealitate berrietara egokitutako balore eta printzipioz betetako gizarte bat lantzeko eta eraikitzeko, lan guztiaren erdigunea pertsona dela kontuan hartuta, bere forma osoan.

PARTEKATU ETA ERALDATU

LANTEGIAREN EGITURA Landu beharreko gai multzoen aurkezpena egin ondoren, Besarkadak proiektura eta Ekimuin proiektura gerturatze bat planteatzen da, eta, bi esperientzietatik eskuratutako gako eta ikaskuntzak jakintza berrien eraikuntza parte-hartzailearen abiapuntu bezala. Hasteko Jardunaldi teoriko-praktikoaren bidez lortutako ezagutzetatik abiatzen gara, kulturartekotasuna, harremanak eta harrerari buruzkoa gizarte inklusibo, ekitatibo eta kohesionatu baten eraikuntza parte-hartzailean Gipuzkoan. Besarkadak proiektuan parte hartuko duten elkarteen intereseko gaiak identifikatzeko prozesua egin ondoren, elkarte bakoitzaren lan indibiduala abian jartzen da, Ikaskuntza Esanguratsuak Sistematizatuz eta gakoak ateraz, ondoren hauen inguruan lan egiteko. Eskuratutako ezagutzaren bidez identitatea eta ahalduntzearen inguruan lan egiten da, partekatu eta parte hartu, sentsibilizazioa eta erantzunkidetasuna, harrera eta erlazio sareak eta azkenik, sare-lana. Modu bateratuan landutako eta eraikitako gakoak eta ikaskuntzak lantegi honetan erabiltzen dira, ezagutzak aberastuz Ekimuinen gakoen bidez, Unibertsitate kritiko baten eraikuntza gizarte eraldaketaren bidean. Lantegi honen abiapuntua lehenengo jardunalditik ateratako konklusioak izan ziren. Lantegiko helburu nagusia kulturartekotasuna izan zen. Edukiz betetako kontzeptu garrantzitsua, egungo errealitatean lur hartuz. Erlazio eta bizikidetzako prozesuen oinarria da,

“beste pertsona” onartzea eta berarekiko errespetua. Bizikidetza batean funtsezko oinarria aniztasunaren zentzu zabalenean, berdintasuna, identitate indibiduala zein komunitatean bermatuz, pertsonarteko erlazio aberatsak sustatuz. Horretarako, tresna multzo batez hornitzea ezinbestekoa izango da, hauen bidez pertsonek beraien sendotasuna eta euren buruarekiko segurtasuna handitzea lortzen dute, inguratzen dieten pertsonekin eta ingurunearekin erlazionatzea errazagoa eginez.

da, aniztasun kulturalean, batzuk eta besteen errespetuan eta onarpenean oinarritua egongo da, pertsonen, taldeen eta gizarte sistemen arteko erlazioen errespetuan eta onarpenean. Hau horrela izanik, testuinguruaren azterketa, zabalagoa den ikuspegi batetik eta erantzunkidetasunetik burutuko da. Era berean, ahalduntzeko tresna hauek onuragarriak izango dira pertsona bakoitzaren gaitasunak eta ahalmena garatzeko orduan, erabaki hartzean beraien konfiantza eta segurtasuna handituz.

Norberaren identitatearen sendotasun horretatik abiatuz, identitate komun eta kohesionatu bat eraikitzea errazagoa izango

Aipatu diren trebeziak eta gaitasunak partekatzean, eta onartuak eta errespetatuak direla sentitzean, komunitate eta harreman ezberdinak sortzen ditugu. Konfiantzatik eta jakintzatik partekatzen denean, askotan mesfidantzatik eta beldurretik sortutako estereotipoak hausten dira. Erantzunkidetasunaren bidez bizitza zabalago eta osatuago diren ikuspegietatik begiratzera eramaten gaitu, pertsona ekintza eta aldaketa guztiaren erdigunean jartzen du. Sare-lanak mundua aberasteko modu berriak garatzen laguntzen du, dauden errealitate ezberdinak onartuz, komunitate kohesionatuak sortuz. Puntu honetara behin iritsi ondoren, ildo nagusiak Unibertsitate Kritiko eta Eraldatzaile baten ikuspegitik jarraitzen du. Besarkadak proiektura gehituz eta hiru urte hauetan ikasitako eta partekatutako guztia, hezkuntza formalaren ikuspegi baten ikuspuntua. Orain arte burututako lana eremu ez formaletik garatzen da, baita eremu informaletik ere, ikaskuntzak ez instituzionalizatutako inguru bateko


BESARKADAK

pertsonen bitartez eraikiz. Hala ere, ezagutza eta ekarpen zabalagoa eskuratzeko, zabalagoa den ikuspegi bat barneratzea beharrezkoa ikusten da, Euskal Herriko Unibertsitatearen mugimenduan zentratzen dena. Ikuspegi honek komunitate, eragile biderkatzaile, pertsonak… ezagutzera eramaten gaitu, beste gako batzuetan eta beste ikuspegi batzuekin lan egiten dutenak. Unibertsitatea garrantzizko gizarte erakunde bezala, bere papera erabakigarria da gizarteen eraldaketan, beraz, unibertsitatearen inguruan (irakasleria, ikasleria eta eragile biderkatzaileekin batera) hezkuntza formala eta ez formalaren eremuan orain arte landu dena barneratzea, ekarpen garrantzitsua izango da lantegi honetarako; inguratzen gaituen errealitate aldakorraren hausnarketa kritiko bat sustatzea eginez eta era berean, bi proiektuetako ikaskuntzen eta gakoen atzeraelikadura egiteko balio izatea; baita lantegiak bertan dauden eta ez dauden eragile biderkatzaile ezberdinen zereginaren atzeraelikadura ere. Unibertsitatearen eta hezkuntza formalaren ikuspegitik ikaskuntzak jaso eta hauen ekarpena egin nahi da, kultura-aniztasunaren kudeaketan. Elkarrizketatu eta gakoak eta ikaskuntzak identifikatu aipatutako ildoa jarraituz, bi norabideetara lan eginez gizarte kritiko, inklusibo eta eraldatzaileagoa eraikitzeko. “Bestea” sentsibilizatzea lortu nahi da kulturen arteko erlazio justu bat lortzeko, aniztasun kulturala, etnikoa eta linguistikoa ezagutzeko, onartzeko, balioztatzeko eta estimatzeko prozesua sustatuz, bestea anitza bezala aintzat hartzen, ulertzen eta errespetatzen.

PARTEKATU ETA ERALDATU

Lan merkatura begira egonkortzat hartzen diren ikasketen rankinga, prestigioa, internazionalizazioa eta indartzea jarraitzeaz haratago, Unibertsitate eraldatzaileak bere rol soziala berreskuratu nahi du, gizarte eraldaketarekin konpromisoa hartuz. Lurraldera eta gizarte eragileen aurrean irekitzeko beharra du, herritarrei gerturatzeko eta hauen beharrei erantzuten dieten ezagutzak garatzeko. Inguru kritiko bat sortu nahi du portaera antipatriarkal, anti-arrazista, inklusibo eta feministekin. Horretarako, Unibertsitate ez elitista bat sortu nahi du, artikulatua, bere ingurunearekin etengabeko hizketaldiarekin eta parte-hartzailea. Ekimuin proiektutik Unibertsitate Eraldatzaile bat sustatzeko bidea lantzen da, Kulturarteko Hezkuntza bultzatuz, berdintasunean, elkartasunean eta aniztasun kulturala eta linguistikoaren errespetuan oinarritua. Aniztasunari arreta jarri eta aukera berdintasuna eta partaidetza eta interakzio osoa bermatu. Ikuspegi alternatiboak eta izaera kritikoko eztabaidak barneratu unibertsitate formazio prozesuetan; bai formalak bai informalak eta ikuspegi pedagogiko kooperatiboetan garrantzia jarri, hausnarketa eta ikaskuntza kolektiboko, herri hezkuntzako… ikuspegietan. Bi ikuspegiak, Besarkadak eta Ekimuineko partaideen bidez eraikitzen direnak, gurutzatu egiten dira; osagarriak dira, modu parte-hartzailean eraikitako gizarte bat osatzera bideratuta daude, gizarte kritiko eta eraldatzailea, egungo errealitate berrira egokitua.

TALDEKO LANA ETA BATERATZE LANA Jarraian adierazten diren galderen bidez hainbat gako eta konklusio identifikatzen dira: 1· Kulturartekotasuna, harrera, erlazioak… eremuan lan egiten duten elkarte ezberdinek zer ekarpen egiten diote unibertsitatearen eremuari, eta alderantziz? 2· Unibertsitatea/ Gizarteari zer ekarpen egingo lukeela uste duzu kulturartekotasunaren beste ikuspegi batzuk barneratzeak? 3· Nola barneratuko zenuke kulturartekotasuna beste eragileekin komunitatean edo irakaskuntzan, komunitate ezberdinetan islatu dadin? 4· Kulturartekotasunaren baloreak modu eraikitzailean edo produktiboan barneratzen direla uste al duzu (komunitatea, partaidetza komunitarioa, komunitate inklusiboak…)?

Orain gutxi arte jakintzak goitik ulertzen ziren, bereziki instituziotik, soilik eremu formalera eramanez. Baina, jakintzak leku guztietan daude, ez soilik eremu formalean, Unibertsitatea bezalako eremu batean bezala. Jakintzak pertsonak dauden

tokietan kokatzen dira, pertsona guztiek bizipen-ezagutza zabala dutelako, trebeziak eta abileziak, akademikoak gehiago edo gutxiago, baina guztiak jakintzak dira. Baina nola lor daiteke bi errealitateak elkar eragitea, elkarrekin bizitzea eta kohesionatzea. Unibertsitatea pentsatzeko espazio bat da, aztertzeko eta hausnartzeko modu parte-hartzailean eraiki nahi dugun gizartearen inguruan. Baina espazio hau ez dago hornitua, dauden errealitate ezberdinekin zuzenean erlazionatutako eragileak barneratzeko, pertsona kritikoen formazioaren bidez eraiki nahi den imajinario berri horren deskonexio bat sortzen da. Errealitate berriek, adibidez, egun lazturatik eta gerratik ihes doazen pertsona errefuxiatuen berehalako etorrera, edo aukera berri baten bila eta bizitza baldintza hobeagoen bila herrialdera iristen direnak… iruditeria berriak sortzera eramaten dute, dauden errealitateetan aldaketa sorraraziz. Unibertsitatea, gizartea bezala, bere zentzu orokorrenean, existitzen diren erronka guztien aurrean erantzun beharra du. Egun, poliki-poliki, geroz eta karrera gehiago dira gizarte kohesionatu bat eraikitzeko erantzuna eta ekarpena eman nahi diotenak. Kulturarteko elkarte ezberdinek antzekoak diren hainbat alderdi modu paraleloan lan egin arren, Unibertsitatea bezalako espazio formaletara iristea ia ezinezkoa da. Askotan, erakundeek eta elkarteek ez dute harremanik unibertsitatearekin, eta unibertsitateak ez dizkie euren ateak irekitzen, ez dira elkarren artean nahasten, ezta beraien arteko interakziorik existitzen


BESARKADAK

ere. Hala ere, elkarteetatik oso garrantzitsua ikusten da unibertsitatea-gizarte erakundeak topaketako espazio bat edukitzea, zer nolako gizartea eraiki nahi den erabakitzeko. Modu bateratuan lan eginez, helburu politikoak dituzte gizarte zubien erabileratik haratago. Unibertsitatearen aldetik konpromiso formalak egotea: EHU-GGKE konpromiso formal eta egonkorretarako. Beharrezkoa da hizkuntza berdina partekatzea, izan ere, askotan oztopo esanguratsua izan daiteke eremu formal edo akademikotik kanpo komunikatzeko garaian. Komunikazio gabezia hori askotan, unibertsitatean sortutako ekintza beraren jarraipen edo eragin eskasean ikusten da, hauek izaera estrategikoa eta eraldatzailea izaten ez dutelako. Kulturartekotasuna benetan barneratzeko beharrekoa izango da espazio komun honetan lan egitea eta errealitatearen ikuspegi zabalago batekin, aniztasuna bere modu guztietan errespetatuz, gizarte eraldatzaile eta kritiko baten eraikuntza parte-hartzailearekin bat egiten duten baloreen transmisioa sustatuz eta sendotuz, bizi garen errealitate honetara egokituz. Pertsonen lan gaitasun eta trebezietan soilik oinarritzen bagara, inguratzen gaituen errealitate konplexu

PARTEKATU ETA ERALDATU

honen osagai asko galdu egiten dira.

GAKOAK ETA

Gure inguruan ditugun entitate eta elkarte edo erakunde ezberdinen ekarpenek errealitatearen ikuspegi askoz zabalagoa emango dute, bereziki ezjakintasunetik eraikitako estereotipo eta beldurrak hautsiz, errealitate oso baten bidean. Espazio komunak eraikitze horretatik abiatuz, pertsonen aldera gerturatzea errazten da, zailtasunak apurtzen hasten dira eta berdintasunaren eraikuntza baten aldera joatea errazten du, berdintasuna bere zentzu zabalenean ulertuz.

IKASKUNTZAK • Espazio komunak eraikitzea • Hizkuntza bideratzailea, bateratze lanerako eta komunikazio zuzen baterako • Sentsibilizatu eta erraztu • Partekatu eta ikasi • Modu zabalean ezagutu kritikoak eta eraldatzaileak izateko • Gizarte zuzenagoa; ikuspegi aniztasunari, erantzunkidetasunari eta berriz sortzeari esker • Bi norabideko komunikazioa


PARTEKATU ETA ERALDATU


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.