Europa esta Estatu mailako Azterketa

Page 1

Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Oztopoak eta aukerak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa


Emaús Gizarte Fundazioa Gurutzegi, 16 (Pol. Belartza) 20018 Donostia-San Sebastián Tel.: 943 36 75 34 Fax: 943 47 43 46 fundacion@emaus.com www.emaus.com www.desarrollohumanosostenible.org http://soberaniaalimentariaypoliticas.wordpress.com/

Finantzatzailea:

Aitortu-EzKomertziala-Partekatu Berdin 2.5 Espainia Sorturiko materiala, hirugarren pertsonek banatua, kopiatua eta erakutsia izan daiteke baldin eta kredituetan jatorria eta autoretza erakusten bada. Ezin daiteke inolako etekin komertzialik atera eta eraldatzen diren materialak, benetako lanaren lizentzia berdintsupean egingo dira. Itzulpena: María Cólera Diseinua eta maketazioa: Olatz Pradini Inprimatzea: Gráficas Gorobe S.L. Donostia, 2011ko urria.


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nekazaritzako elikagaiei buruzko legeek sortutako oztopoak eta aukerak Europako eta Espainiako Estatuko egoeraren azterketa


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

AURKIBIDEA I KAPITULUA. EUROPAR BATASUNA

5

1. NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA

6

LEGEEN ARKITEKTURA FLUXUGRAMA ETA INDAR ERAGILEAK BASERRITARREN NEKAZARITZA OZTOPOAK -1. ate itxia: nekazaritzako prezio merke eta ezegonkorrak -2. ate itxia: diru-laguntzen banaketa bidegabea 2. ELIKA-KATEAREN FUNTZIONAMENDU OKERRA

42

FUNTZIONAMENDU OKERRAREN SINTOMAK, BOTERE-GUNE ETA -MEKANISMOAK ELIKA-KATEAREN KUDEAKETARI LOTUTAKO JARDUNBIDE EGOKIAK 3. OSASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK

65

ZER DA ARAU SORTA HORI? OINARRIZKO ALDERDIAK ZALANTZAK, ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK JARDUNBIDE EGOKIAK

II KAPITULUA. ESPAINIAKO ESTATUA

109

1. ESPAINIAKO LEGE-ARKITEKTURARI BURUZKO OHARRAK

110

2. OSASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK

112

3. LEHENTASUNEZKO NEKAZARITZA-USTIATEGIAK

116

4. JARDUERA-ANIZTASUNA

121

5. LANDA-GARAPENERAKO POLITIKAK

122

6. JATORRI-IZENDAPEN BABESTUAK, ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUAK, ESPEZIALITATE TRADIZIONALAK ETA ARTISAU-EKOIZPENA

126

7. NEKAZARITZA-USTIATEGIEN TITULARKIDETASUNA

135

8. ESPAINIAKO ESTATUKO ETA AUTONOMIA-ERKIDEGOETAKO JARDUNBIDE EGOKIEN BILDUMA

138

4


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

I KAPITULUA. EUROPAR BATASUNA


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

SARRERA Baserritarren ekoizpenak Espainiako Estatuan dituen lege-oztopo nagusiak aztertzen ditugunean, berehala ikusten dugu oztopo horiek Europan dutela jatorria. Baserritarren ekoizpenari ixten zaizkion ateez hitz egingo bagenu, ate horietako batzuk urdinak direla eta izar horiak dituztela ikusiko genuke, eta ate horien giltza Europako erakundeen sakelan dagoela. Atal honetan horri buruz jardungo dugu. Langak eta ate itxiak oztopo gisa ikusi ditzakegu, baina baita aldaketarako aukera gisa ere. Langa eta ate horiek identifikatzea eta giltza nork duen jakitea baserritarrek garatutako nekazaritzaren borrokaren eta lanaren helburuetako bat da, hain zuzen ere. Europan aurkitzen ditugun oztopoak (eta aukerak) aztertzen dira ikerketa honetan, hiru multzo handitan banatuta: EBko Nekazaritza Politika (NPB delakoa). Politika horren bi elementu, bereziki: -Nekazaritzarako laguntzak. -Nekazaritzako elikagaien merkatuetan esku hartzeko politikak. Elika-katearen funtzionamendu okerra. -Kateko botere-abusuak. -Lehiari buruzko legeria. Osasun- eta higiene-neurriak. Elementu horietako bakoitza aztertuko dugu eta guretzat interesgarriak diren bi alderdi azalduko ditugu: legeen arkitektura, hau da, nork erabakitzen duen zer gai bakoitzean, eta norabide batera eta bestera bultzatzen duten indar eragileak. Aipatu ditugun bi elementu osagarri horiek lagungarriak izango zaizkigu oztopoak nola sortu diren eta oztopo horiek botatzeko non eragin behar dugun ulertzeko.

1. NBP A/ LEGEEN ARKITEKTURA NPBren lege-corpusa idazten zuzenean parte hartzen duten Europako estamentuak aldatuz joan dira denboran zehar. Lisboako Itunari jarraiki (2010ean sartu zen indarrean) Europako erabakiak hartzeko prozesuetan izandako erreformaz geroztik gaur egun dauden estamentuei begiratuko diegu hemen. Baina lehenbizi kontzeptu batzuk ikusiko ditugu: Hauek dira NPBri buruzko legeak zuzenean ematen dituzten erakundeak: Europar Konteilua EBko herrialde guztietako presidente eta lehen ministroak eta Europar Batzordearen Presidentzia biltzen ditu. Urtean lau aldiz elkartzen dira, printzipioz, EBren politika orokorra adostu eta aurrerapausoak berrikusteko. EBko instantzia politiko gorena da Kontseilua, eta erregioaren bultzatzaile politiko nagusitzat jo genezake. Europako gobernantzaren erreformarekin figura berri bat sortu zen: Europar Kontseiluko presidentea. Kontseiluak aukeratzen du presidentea, bi urte eta erdiko agintaldi baterako, eta Kontseiluaren prestakuntza eta jarraipena bermatzea eta estatuen arteko adostasuna bultzatzea dira haren zeregin nagusiak. 6


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Europar Batzordeko Kontseilua Ministroen Kontseilua zen lehen. EBko estatu guztietako ministroak biltzen ditu. Aldiro-aldiro elkartzen dira EBko legeak onartu eta erabaki zehatzak hartzeko. Gure kasuan, EBko Nekazaritza ministroak biltzen dituen Nekazaritza Kontseilua da gehien ardura diguna. Gai gehienak bozka bidez erabakitzen ditu EBko Kontseiluak. Herrialde bakoitzak boto kopuru bat dauka, eta honela banatzen dira botoak:

Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia 29 Espainia eta Polonia 27 Errumania 14 Herbehereak 13 Belgika, Grezia, Hungaria, Portugal eta Txekiar Errepublika 12 Austria, Bulgaria eta Suedia 10 Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Irlanda eta Lituania 7 Eslovenia, Estonia, Letonia, Luxenburgo eta Zipre 4 Malta 3

NPBren kasuan Kontseiluak gehiengo kualifikatu bidez hartzen ditu erabakiak. Horretarako, 345 bozketatik gutxienez 255ek (%73,9) aldekoak izan behar dute. Gainera, erabaki guztiek EBko estatuen gehiengoaren babesa izan behar dute (zenbait kasutan bi herenena) eta estatuek eskatzea daukate aldeko botoak EBko biztanleria osoaren %62 izatea gutxienez. Portzentaje horretara iristen ez badira, erabakia bertan behera gelditzen da. Europar Batzordea Europako lege berriak onartzeko proposamenak egiten ditu Batzordeak, eta Europako Parlamentuan eta Kontseiluan aurkezten ditu. EBko adar legegilea da, eta, beraz, berari dagokio Parlamentuaren eta Kontseiluaren erabakiak aplikatzea. Europar Batasunaren eguneroko jarduna kudeatzea dakar horrek: politikak aplikatu, programak gauzatu eta funtsak kudeatu behar ditu, beraz. Komisarioen ezaugarriek pisu handia daukate, pertsona horietako bakoitzak eragin handia baitu agendetan, lehentasunetan, laneko dokumentuetan, etab. Hortaz, Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiko buru pertsona bat edo beste egotea oso garrantzitsua da, bai eta komisarioak nola aukeratzen diren jakitea ere. Nola aukeratzen dira? Bost urtetik behin Batzorde berria eratzen da, Europako Parlamenturako hauteskundeak izan eta sei hilabeteko epean. Prozedura hau jarraitzen dute horretarako: 7


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

EBko estatuetako gobernuek Batzordeko presidente berriaren izena adosten dute. Izendatutako presidentea Parlamentuak onartzen du. Izendatutako presidenteak, EBko gobernuekin batera, Batzordeko gainerako kideak aukeratzen ditu. Kontseiluak hautagaien zerrenda onartzen du gehiengo kualifikatuz, eta haren onarpena jakinarazten dio Europako Parlamentuari. Izendatutako kide bakoitza elkarrizketatu, eta talde osoaren gaineko irizpen edo txostena bozkatzen du Parlamentuak. Irizpena bozketan onartu eta gero, Kontseiluak, gehiengo kualifikatuz, Batzorde berria izendatzen du ofizialki. Agerikoa denez, estatuen eta ikuspegi desberdinen arteko botere-orekari erantzuten dio Batzordearen azken osaerak. Zuzendaritza nagusiak EBko erakunde nagusietako (Batzordea, Kontseilua eta Parlamentua) langileak “Zuzendaritza Nagusiak” (ZN) izeneko sail edo departamentuetan antolatzen dira. Arlo eta esparru politiko espezifikoen gaineko ardura dauka zuzendaritza bakoitzak. ZNetako buru administratiboak zuzendari nagusiak dira. Europako Parlamentua EBko estatuetako boto-emaileak ordezkatzen ditu Europako Parlamentuak. Lisboako Itunak areagotu egin ditu Parlamentuaren eskumenak legegintza-alorrean, aurrekontuen alorrean eta nazioarteko hitzarmenak onartzeari dagokionez. Era berean, Parlamentuaren osaera aldatu egin du Itunak: ezin izango du 751 diputatu baino gehiago izan (750 gehi presidentea) eta eserlekuak “proportzionaltasun beherakorraren” printzipioaren arabera banatuko dira estatuen artean. Hortaz, biztanle gehien duten herrialdeetako diputatuek biztanle gutxiago duten herrialdeetako diputatuek baino herritar gehiago ordezkatuko dituzte. Inongo estatuk ezin izango du izan sei diputatu baino gutxiago eta 96 baino gehiago. Oro har, erabaki gehienak “hiruko elkarrizketa” (Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen arteko adostasuna) delakoaren bidez hartzen dira, eta NPB ez da salbuespena horretan. NPB 2014 prozesua NPB berria erabakitzeko prozesua ez da batere sinplea. Hiru eragile nagusi ditugu hemen: Europar Batzordea (Nekazaritzako ZN, zehazkiago), Europako Parlamentua eta EBko Kontseilua (Ministroen Kontseilua zena). NPBri dagozkion erabakiak hartzeko prozesu formala hauxe da:

8


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Batzordeak lege-proposamen bat prestatzen du (gaiarekin zerikusia duten eragileei kontsulta egin eta gero, bereziki alorreko ministerioei). Kontseiluak testua onartzen du, gehiengo kualifikatuz. Testua Europako Parlamentura bidaltzen dute eta Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Batzordeak onartu egiten du han. Handik Parlamentuko osoko bilkurara doa testua. Han bozkatu eta gehiengo sinplez onartzen dute. Parlamentuan onartutako testua ez badator bat Kontseiluak proposatutako testuarekin, testua Kontseilura itzultzen da, honek testu aldatua onartu dezan. Kontseilua eta Parlamentua ados jartzen direnean onartzen da testua. Hiru saiakera eta gero adostasunik lortzen ez bada, bertan behera gelditzen da prozesua. NPBren aurrekontua onartzeko ere antzeko prozesua jarraitzen da, baina kasu honetan Finantza ministerioak dira Kontseiluan daudenak, eta erabakia aho batez hartu behar dute. Aurrekontuei buruzko erabaki garrantzitsu batzuk Europar Kontseiluak —estatuetako presidentziak biltzen ditu— hartzen ditu. Txosten hau idazten ari ginen bitartean Batzordeak bere legeproposamena aurkeztekotan zegoen. 2011ko urrian aurkeztuko du. NABARMENTZEKOA NPBari buruzko (eta ikerketa honetan agertzen diren EBko beste politika askori buruzko) erabakiak hartzeari dagokion puzzle honetatik alderdi bat nabarmendu behar dugu bereziki: Espainiako Estatuak ezaxolaren estrategian batean babesten da askotan, esanez gai honetan ezin duela ezer egin, Europa delako erabakitzen duena. Baina, berez, ikusi dugu aukera dagoela beste gauza batzuk egiteko, lege-erabakiak hartzeko urrats guztietan ahotsa eta botoa baititu Espainiako Estatuak, Espainiako parlamentuko kideek bezalaxe. Hortaz, estatuari eskatu behar diogu argi eta garbi azaltzeko zein jarrera defenditzen duen ministro-kontseiluetan eta bilkuren aurretik eta ondoren, gauzak argi uztea funtsezkoa baita orain ateak itxita dituen prozesu honetako ateak zabaltzeko. Estatuak NPBari buruzko jarrera politiko bat hartzen duenean, jarrera horrek eragin zuzena izaten du bai Batzordeak bai kontseiluek prestatzen dituzten testu-zirriborroetan.

B/ FLUXUGRAMA ETA INDAR ERAGILEAK Txosten hau idazten ari garela, aldaketaprozesu bete-betean dago EBko nekazaritzapolitika. Hori ez da ezer berria NPBren kasuan, hori izaten baita ohikoena. 1962an sortu zenetik gorabehera eta aldaketa ugari bizi izan ditu NPBak. Erraz identifikatzeko moduko indar eragile batzuei erantzuten diete aldaketa horiek, eta etengabeko erreformek bide garbia markatzen dute. Ikerketa honi dagokionez, NPBan eragina duten indar eragileen artean honako hauek identifikatuko ditugu: ororen gainetik merkataritzaren liberalizazioa, eta, horrekin batera, mugimendu ekologista, osasunari eta elikagaien segurtasunari buruzko gero eta kezka handiagoa, garapenerako GKEak eta esportaziorako diru-laguntzei eta aurrekontu-horizonteari egiten dieten kritikak eta EBn estatu berriak sartzearekin batera izandako banaketa berria, besteak beste.

9


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Merkataritzaren liberalizazioa eta NPBren gaineko eragina Kapitalismoak gaur egun bizi duen faseak izen ugari dituen arren, merkataritzaren liberalizazioa eta neoliberalismoa terminoak dira gehien erabiltzen direnak. Guri dagokigun gaiari dagokionez, kapitalismo globalaren indar gero eta handiagoko fase honek oso aldaketa sakonak eragin ditu NPBan, 1980ko hamarkadatik gaur egunera bitartean. Aldaketa horiei jarraiki, merkatu-politikak eta prezio-politikak —EBren hitzetan “nekazaritza-ekoizpena orientatzea eta merkatuak egonkortzea”1 helburutzat zuten neurriak, alegia— baztertzen joan dira etengabe. Horren guztiaren ondorioz, eta hitz horiek berak erabiliz baina negatiboan, elikagaien merkatuak ezegonkortu egin dira eta ekoizpena desarautu egin da, eta munduko elikagaien merkatuaren joan-etorri eta aldaketen mende gelditu dira biak ala biak. Milaka eta milaka nekazari eta familia-ustiategi galtzea ekarri du horrek. Presio horren bultzatzaile nagusia Munduko Merkataritza Antolakundea izan da, baina neoliberalek beste tresna gehiago dituzte horrez gain: alde biko hitzarmenak, EBko eta estatuetako erakundeak beraiek ere, azken hauek MMAk eta antzeko erakundeek eskatutakoak baino desarautze askoz sakonagoak egin baitituzte. Ez dago EB osoan korronte politiko horretan buru-belarri murgilduta ez dagoen herrialde bakar bat ere. Aurrerago hitz egingo dugu zehatzago politika horiek baztertu beharraz, baserritarren nekazaritzaren oztopo diren aldetik. Ezin zuen bestela eta joera horren aurkako borroka Europako baserritarren elkarteen borrokagai nagusia izan da, intentsitate handiagoz nahiz txikiagoz, bakoitzaren ezaugarrien arabera. Halere, politika horri aurre egitearekin batera, laguntzak moduez kritikoan jaso dituzte askotan, nahiz eta laguntza horiek gero eta lotura gutxiago izan ekoizpen-jarduerarekin eta gero eta gehiago korronte neoliberalari eragozpenik sortzen ez dieten beste alderdi batzuekin. NPBren eboluzioa Historian zehar aldatuz joan dira NPBren benetako helburuak eta helburuok lortzeko tresnak, politika horren gainean eragina izan duten indar eragileen pisuaren arabera. Benetako helburuak diogu, paper gainean idatzitako helburuen erretorika ofizialaz haratagoko helburuak direlako. Adibidez, mugimendu ekologistaren zenbait eskariri erantzutearren, laguntza publikoak emateko baldintza batzuk finkatzea eta baldintza horien artean ingurumen-gaiak sartzea onartu zen paper gainean. Praktikan, laguntzak emateko garaian ingurumen-baldintza horiek eransteak ez du NPB askorik “berdetzerik” ekarri, hori ez zelako aldaketarako benetako helburua, paperean jasota egon arren. Presiorako beste tresna bat laguntzen legitimitate soziala izan da, hau da, laguntza publikoak zertarako eta norentzat diren jakitea. Europako gizarteak (Eurobarometroak egindako azterketen arabera) nahi du nekazaritzari laguntzea, baina laguntza horietako asko nekazaritza-industriari ematen zaizkio eta banaketa oso bidegabea egiten da: gutxi batzuek diru asko jasotzen dute eta askok eta askok oso gutxi. Dena den, hori politiketan gauzatu denean, kontrako norabidean joan da: laguntzak baldintzetatik banandu dira eta, hala, mezu hau zabaldu da: nahi duzuna ekoitzi edo ez ekoitzi nahi ez baduzu, laguntzak jasotzen jarraituko duzu, lehengo banaketa bidegabe berdinarekin. Ikuspegi horren arabera, EPB arrakasta borobila izan da benetako helburuak lortzeari zegokionez, lortu nahi zuena lortu baitu une bakoitzean erabilitako tresnak erabilita. Baina une bakoitzean lortu nahi zena ikusteko, dokumentu ofizialetako erretorika beharrean, diseinatutako tresnak eta tresna horien aplikazioa dira aztertu beharrekoa. Hortxe ikusiko baititugu NPBren benetako asmoak.

1 http://circa.europa.eu/irc/opoce/fact_sheets/info/data/policies/agriculture/article_7210_es.htm

10


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa NPBren hasiera Europan kontsumitutako nekazaritzako elikagai gehien-gehienentzat autosufizientzia bermatzea eta barne-ekoizpena handitzea izan ziren NPBren lehenbiziko helburu-emaitza handiak. Horretarako erabilitako tresnak merkatu-politikak direlakoak izan ziren, hau da, prezio erremuneratibo egonkorrak (jendea bere nekazaritza-lanetik ongi bizitzeko eta etorkizunerako gutxieneko segurtasuna izateko modukoak) mantentzea nekazaritza-jardueran. Prezio horiei eusteko, Europako mugak zaindu behar izan ziren, barne-ekoizpena inportazio merkeetatik babesteko (muga-zergak). Babes hori ez zen berdina produktu guztien kasuan. Bestalde, elikagaien barne-eskaintza barne-eskarira egokitzen saiatu ziren. Eskaria eta eskaintza doitzeko neurrien artean administrazioen interbentzio publikoaren aukera zegoen prezioak interbentzioprezioraino jaisten ziren kasuetarako. Horretarako, erosketa publikoak egiten ziren zuzenean edo zeharka eta erosketa pribatuak diruz laguntzen ziren. Ekonomia klasikoan, prezioa jaisten bada eskaintza handiegia den seinale izaten da, eta, hortaz, merkatuko eskaintza murriztuz (erosketa publiko zuzen nahiz zeharkakoaren bidez) egoera zuzentzen da. Prezioak igoz gero mugetan hainbat neurri aplikatzea zen asmoa, prezio merkeagoak sartzen utzi eta harmonia berreskuratzeko. Zer egiten zen elikagai interbenituekin? Biltegiratu, elika-kateko beste esparru batzuetan txertatu (animalien elikaduran, bereziki) edo EBtik kanpora esportatzen ziren (esportaziorako itzulketak). Hala, hasiera batean neurri hauek erabiltzen ziren: muga-zergak eta tankerako beste neurri batzuk mugetan, erreferentziazko prezioak, interbentzio-prezioak, interbentzio-neurriak (biltegiratze publikoa, pribaturako laguntzak, elikagaiak eraldatzeko laguntzak) eta esportaziorako itzulketak (“soberakina� esportatzeko laguntzak). Neurri horiek emaitza ikusgarriak ekarri zituzten: ekoizpena handitzea eta autosufizientzia bermatzea lortu zen oso urte gutxitan. Baina horrekin batera, Europako agintariei hozkia ematen dien (arrazoiz, gainera) hitz beldurgarria agertu zen: soberakinak. Izugarri ekoizten zen eta, ondorioz, eskasiatik oparotasunera igaro ziren, sortutako elikagai-soberakina arazo larria bihurtzeraino, elikagai haiek erosteko eta irteeraren bat emateko erabiltzen zen dirutza publiko ikaragarri handiarengatik. Soberakinen bigarren arazoa elikagai haiek jasotzen zituzten herrialdeetan sortzen zen, hango barne-prezioen azpitik saltzen baitziren han, bertako ekoizpen lokala suntsituz, Europako dumping zoritxarrez ezagunaren ondorioz.

Iturria: Nekazaritzako ZN

11


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

EBko AUTOSUFIZIENTZIA-MAILAREN EBOLUZIOA (%) PRODUKTUAK

KIDE KOPURUA URTEAK

UE 6 68/69

UE 9 73/74

UE 10 85/86

UE 12 89/90

Zerealak

94

91

114

120

Garia

112

103

126

127

Gurina

113

93

105

100

Behi-haragia

89

100

107

101

Ardi-haragia

56

67

80

82

Oilaskoa

98

103

104

104

Iturria: Nekazaritzako ZN

12


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

1980ko hamarkadan NPBak dirua zertan gastatzen zuen aztertzea da gauza bera ikusteko beste modu bat.

Ez zegoen nekazariei (are gutxiago emakumezko nekazariei) zuzenean emandako laguntzarik, aurrekontuaren %90 baino gehiago merkatu-politiketara (Export subsidies + Other market support) bideratzen zen eta %30-50 artean esportaziora (Export subsidies) NPBren hurrengo urratsa Ordaintzeko moduko prezio bermatuak eskaintzeak, aldi berean ekoizpena behar bezala kontrolatu gabe, gehiegizko ekoizpena eragin zuen, espero izatekoa zen moduan. Baztertu ezineko beste arazo bat azaleratu zen: Iraultza Berdearen ondorioz hedatutako nekazaritzaeredu industrialek ingurumenari eragindako kalteek sortutako kezka. Izan ere, lehenbiziko NPBan, prezio erremuneratibo eta egonkorren bidez benetan lortu nahi zen helburua beste bat izan zen: Iraultza Berdetik eratorritako ekoizpen-eredu produktibista, intentsibo eta industrializatua bultzatzea. 1985ean “NPBren ikuspegiei buruzko txostena� argitaratu zen. Liburu Berdea zeritzon txosten horretan nekazaritza-politika horrek eragindako arazoak (ingurumenekoak eta landaingurunekoak) zehaztu ziren. NPBren krisia lehertu zen orduan, eta ekoizpena zorrotzago kontrolatzeari ekin zioten. Horri erantzunez, ardura finantziero banatua egotzi zitzaizkien azukre-ekoizleei: finkatutako ekoizpenmuga gaindituz gero, ekoizleek tasa bat ordaindu beharko zuten. Era berean, esnerako kuotak sortu ziren garai berean. Nekazaritzako aurrekontuen egonkortzaileak finkatu ziren, eta horien arabera ekoizpen-muga batzuk ezarri ziren interbenitutako produktuetarako: zerealak, oleaginosoak, behi-haragia, azukrea, esnea, fruta eta barazkiak, oliba-olioa, etab. Horrenbestez, sektore bateko ekoizpenak edo NPB-kostuek finkatutako muga gaindituz gero, soberan zegoen kopurua zigortu egiten zen, hurrengo kanpainan laguntza guztiak edo batzuk kenduta, edo bermatutako prezioak murriztuta. Ekoizpena kontrolatzeko neurri gehiago zeuden, eta produktu gehiagori aplikatzen zitzaizkien. Horrek aurrekontu-gastua areago kontrolatzen lagundu zuen, biak ala biak premia handiko helburuak izanik garai hartan. Hala, Erkidegoak onartu zezakeena baino elikagai gehiago ekoizten zenez, ekoizpena mugatzen saiatu ziren, ez handitzen, NPBren hasieran nahi izan zen moduan. Neurri soziokulturalak onartu ziren, halaber. Adibidez: ekoizpenlurrak kentzea (set aside ingelesez), nekazarien erretiro aurreratua, ekoizpena egokitzea

13


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

soberako laborantzak ordezkatzeko eta liberalizatutako lurrak nekazaritzaz bestelako erabileratara bideratzea. Ekoizpenari eustea zen neurri horien guztien helburu inplizitua. Lehenbiziko helburu handia produktibitatea izan zen, beraz, eta bigarren helburu handia ekoizpena moteltzea. Dena den, horretarako erabilitako tresnak ez ziren egokiak izan eta egokiak zirenak (esne-kuotak) ezin okerrago kudeatu eta banatu ziren. Gogoan izan behar dugu, gainera, ez zutela inoiz ekoizpen-eredu industrializatua ukitu nahi izan, eta azkenean eredu hori familia-nekazaritza itotzen joan da pixkanaka, inbertsioen, zorren eta produktibitatearen sustapenaren bidez. Ekoizpena kontrolatzeko neurriak eredu agroekologikoago batekin uztartu izan balira, azken emaitza bestelakoa izango zen, zalantzarik gabe. 1992ko Erreformara iritsi ginen, horrela, NPBren hiru une nagusietako (hasiera, 1992 eta 2003) bigarrenera, alegia. Hortxe eman zen NPBren espiritu berria izan denerako lehen urratsa: prezio erremuneratiboen politika ezabatzea. “Ekoizleei laguntzea, eta ez produktuari� eufemismoa erabiliz, elikagaien barne-prezioak mundu-mailako prezioekin parekatu nahi ziren, pixkanaka. Prezio haiek askoz merkeagoak eta ezegonkorragoak izaki, familia-nekazaritza desagertzea zekarren aldaketa hark, baina desagertze hori leunagoa egiteko, nekazarientzako diru-laguntzen kontzeptua sortu zuten. Ekoizpenari lotutako laguntzak ziren: zituzten animalien eta hektareen arabera ordaintzen zitzaien nekazariei. Politika hori oso garbi ikusi zen NPBren aurrekontuan, merkatura bideratutako neurriak (orain arte azaldutakoak) 1992ko %90etik %20ra jaitsi baitziren 2000 urterako. Laguntza zuzenak, berriz, %0tik %70era handitu ziren, denbora-tarte berean.

Merkatura bideratutako politikak ezabatzeko prozesua erreferentziazko prezioak pixkanaka murriztuz eta interbentzioa gero eta gehiago gogortuz gauzatu zen. Hala, gero eta gutxiago esku hartzen zen prezioak jaisten hasten zirenean. Bestela esanda, nekazariek gero eta prezio txikiagoak eta ezegonkorragoak eskuratzen zituzten. Hori laguntza zuzenekin konpentsatzen zen, teorian. Geroago hitz egingo dugu laguntzei buruz, baina familia-nekazaritzatik bizi ziren gehien-gehienen errentek behera egin zuten etengabe. Intermezzo moduko bat izan ziren urte haiek, neurri kontraesankorrak aplikatzen baitziren, eta ingurumena kaltetzea, nekazaritzako elikagaien oligopolioen kontrola gero eta gehiago handitzea, familia-nekazaritza desagertzen joatea eta ekoizpen-sistema gero eta gehiago industrializatzea ekarri zuen horrek. 14


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hirugarren ekitaldia 2003an tresnak eta benetako helburuak lerrokatu eta elkartu egin zituzten. Liberalismoa jaun eta jabe zen Europa osoan ordurako eta NPB ere ikuspegi ekonomiko horrekin bateratu nahi zuten. Azken kolpea eman zitzaien prezio erremuneratiboei, mugak irekitzen hasi ziren eta laguntzak emateko irizpideak aldatu egin zituzten, MMAren kutxa berdearekin bat etortzearren. Gainera, ekoizpena arautzen zuten neurriak (kuotak eta beste) kentzeko egutegia finkatu zuten. Helburua oso garbia zen: ekoizpen-prezioekin bat zetozen prezio erremuneratiboak ezabatzea Europan, prezioak munduko merkatuen eta finantza-dinamiken arabera garatu zitezela utziaz. Familia-nekazaritza eta eskala txikiko nekazaritza berehala desagertu ez zitezen, nekazaritza-jarduerari lotuta ez zeuden laguntza batzuk sortu zituzten, aurreranzko ihes moduko bat eginez, baina laguntza horiek gaizki banatuta zeuden, baldintza okerrak zituzten, gaizki kudeatzen ziren eta ez zuten ia batere koherentzia sozialik.

Ikusten denez, NPBren hasierako urteetako (1990eko hamarkada arte) arazo handiena ekoizpensoberakinak izan ziren eta, ondorioz, ekoizpena kontrolatzeko politika egokirik ez zela egon. Arazoa ez ziren prezio egonkorrak izan, hortaz. Justu kontrakoa eginez ere, prezioak ezegonkortuz, alegia, jendea landa-ingurunetik atera eta ekoizpena kontrolatzea ere badago, noski. Oraintxe bertan horixe da gertatzen ari dena ondorio horrexekin. Aurrena prezio egonkorren politika eta gero ekoizpenaren kontrola bertan behera utzi izana ezin zaie, beraz, ekoizpenaren soberakinei egotzi, ekoizpena kontrolatzeko politika txar baten (edo hasiera batean batere politikarik ez izatearen) eta soilik produktibitateari begiratzen zion ekoizpen-eredu intentsibo bat bultzatu izanaren ondorioa baitira soberakin horiek. Nekazaritza-eredu produktibistari dagokionez, erantzukizuna ez da legegileena edo nekazaritza-negozioarena bakarrik, batzuetan ekoizpen-sektoreko beste eragile batzuek ez baitute hain intentsiboak ez ziren eta ekoizpenaren kontrol-politikekin bat zetozen ekoizpen-ereduak behar beste defendatu. Politiketara itzulita, 1992an arazo hauek aipatu ziren NPBri zegokionez: Ingurumenaren degradazioa, laborantzaren intentsifikazioaren ondorioz. Horrek lurraren higadura eragiten du, arazo bereziki larria. Laguntza gehienak ustiategi handienei ematen zaizkie, eta NPBko diru publiko gehiegi bideratzen da nekazari aktiboak ez diren hartzaileei, lurjabe handiei eta nekazaritzanegozio handiei hain zuzen. 15


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Nekazari gehienen eros-ahalmenak behera egin du, aurrekontuk gora egin duten arren. Nekazari-biztanleria aktiboa gutxitzen eta zahartzen ari da. Horiek dira, eta ez besterik, gaur egungo arazoak eta merkatu-politikak baztertu izanak ez du batere lagundu arazo horiek gainditzen. Egoera areago okertu dute.

16


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

80ak

90ak

Interbentzioa (prezioak, biltegiratze publikoa eta pribaturako laguntzak)

Mugako babesa (muga-zergak)

Exportaziorako laguntzak (soberakinak)

Prezioen gaineko neurri zuzenak

Ekoizpenkuotak

00ak

Lugorrien % Ha-ei eta animaliei lotutako ordainketak

Ekoizpenari lotuta ez dauden ordainketak

Jarduera uzteagatiko ordainketak

Ekoizpenaren eta dirusarreren gaineko neurriak, prezioak desarautzen

Prezioen desarautzea, ekoizpenaren desregulazioa

17


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

C/ BASERRITARREN NEKAZARITZA OZTOPOAK Europar Batasuneko lege-multzo garrantzitsuenetako bat da EBko Nekazaritza Politika, eta eraginik handiena duenetakoa, gainera. 1962an jarri zen martxan politika hori eta orain arteko azken etapa 2014an hasiko da. Berrogeita hamar urte. Aurreko atalean saiatu gara azaltzen NPBren itxurazko norabide-aldaketak eta gorabeherak zergatik gertatu izan diren, eta 50 urteko datuak bilduta hainbat ondorio atera ditzakegu NPBak gaur egun baserritarren nekazaritzari jartzen dizkion oztopo nagusiei buruz. Bi multzo edo ate itxitan bildu ditugu oztopo horiek: 1. ate itxia: nekazaritzako prezio baxu eta ezegonkorrak 2. ate itxia: diru-laguntzen banaketa bidegabea

1. ate itxia: nekazaritzako prezio baxu eta ezegonkorrak Baserritarren nekazaritzak askotan aurkitzen duen lehen oztopoa baserritarrek beren produktuengatik jasotzen dituzten prezio baxuak eta prezio horien izugarrizko ezegonkortasuna dira. Arazo hori ezin zaio NPBri leporatu bakarrik, ikusiko dugunez beste elementu batzuek ere eragina baitaukate hemen, baina Europako nekazaritza-politikak pisu handia du arazo honetan. Nekazaritzako prezioek nolako garapena izan dute EBn azken urteotan? Jaitsi egin dira, benetan? Lehen grafikoan etengabeko beherakada ikusten dugu 2007/8 urteetako goraldi txikia kenduta, elikagaiekin egindako espekulazioaren ondorioz mundu-mailako prezioen gorakadak eragindako elikagai-krisi bete-betean bereziki.

18


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Espainiako Estatuan nekazaritza-errenta erreala 1990koaren azpitik kokatu zen 2008an, 100eko indizetik 83ra jaitsita (indizetan 1990:100).

NPBren baitan “merkatu-politika” deritzonarekin bat dator oztopo edo eragozpen hau, eta “lehen zutabean” sartzen da, oro har. NPBak —ekitez edo ez ekitez— gutxieneko berme-prezio batzuk eta haien egonkortasuna definitzen ditu. Horixe izan zen lehenbiziko NPBren elementu garrantzitsuenetako bat eta azken politiketan gehien baztertuenetakoa. Estatuek (EBk, kasu honetan, estatuen batura den aldetik) merkatuetan egindako interbentzio hori nekazaritzarako bidezko prezio erremuneratiboak mantentzera eta prezio horiek denboran iraunaraztera bideratutako hainbat neurriren bidez gauzatzen da. Produktu bakoitza arautzen duten neurri multzoa merkatu-antolakunde bateratuak (MAB) direlakoak dira. Hauek izan dira MAB horien neurri nagusiak: Mugetako babesak: EBz kanpoko nekazaritza-produktuek baldintza batzuk bete behar dituzte Erkidegoan sartzeko. Barne-ekoizpenaren erregulazioa: ekoizpen-kuoten bidez bereziki. Unean uneko ekoizpen-soberakinen erregulazioa: erosketa eta biltegiratze publikoaren eta biltegiratze pribaturako laguntzen bidez, edo soberakinak esportatzeko laguntzen bidez. Unean uneko ekoizpen-urritasunen erregulazioa: inportazioak handituz edo biltegiratutako produktuak salgai jarrita. Merkatu-politikaren helburua nekazaritza-ekoizpena orientatzea eta merkatuak egonkortzea da, beraz. Horretarako, erregimen berezi bat — merkatu-antolakunde bateratuak (MAB)— aplikatzen zaie produktu batzuei edo produktu multzo batzuei, ekoizpena eta merkataritza kontrolatze aldera. Merkatu-antolakunde bateratuek (MAB) Europako produktuen merkataritza eta ekoizpena erregulatzen dute. 2003az geroztik, MABez gain, (CE) 1782/2003 Erregelamenduak ere arautzen ditu produktu horietarako laguntza zuzenak. Gainera, 2007an MAB bakar bat onartu zen merkatuetan indarrean zeuden erregulazio-erregimen guztiak testu bakar batean biltzeko. 19


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Merkatu-politika —Europako Erkidegoa Eratzeko Ituneko 32. artikuluan eta merkatu-antolakunde bateratuak (MAB) arautzen dituzten oinarrizko erregelamenduetan oinarritzen dena— zen politika horren tresnarik zaharrena, eta garrantzitsuena, 2003ko erreforma arte. 2007an nekazaritza-produktu guztietarako merkatu-antolakunde bateratu bakarra jarri zen martxan, zeuden 21 MABak ordezkatzeko ((CE) 1234/2007 Erregelamendua, DO L 299, 2007/XI/16). Neurri horien oinarrizko helburuak bi ziren: barne-ekoizpen egonkorra lortzea kantitate aldetik eta eskarira ondo egokitua zegoena, batetik, eta, bestetik, ekoizpen hori mundu-mailako aldaketa eta gorabeheretatik babestea. Gutxieneko eta gehienezko prezio batzuk finkatzen ziren, eta prezioa bi mutur horietakoren batera iristean goian aipatu ditugun neurriak jartzen ziren martxan. Bi prezio horien artean merkatuak libre funtzionatzen zuen. Neurri horiek gabe ezinezkoa da baserritarren nekazaritzarako prezio egonkor eta erremuneratiboak lortzea. Politika hori ezabatzeak, beraz, barne-prezioak mundu-mailako prezioei lotzea dakar, eta prezio horiek beheranzko joera izan dute eta izango dute beti, oso aldakorrak izateaz gain. Baserritarren nekazaritza defendatzen duten gizarte-mugimenduek prezioetan oinarritutako nekazaritza-politika bat eskatu dute behin eta berriro, hau da, barneekoizpena erregulatu eta inportazio merkeetatik babesten duen nekazari-politika bat. NPB, ordea, tresna horiek baztertzen joan da etengabe eta nekazariei zuzendutako laguntzetarantz jo du teorian. Produktua erregulatzetik nekazariak diruz laguntzera pasa da. Prezioak arautzeko neurriak kentzeak errentan zer-nolako eragina duen eta, beraz, familiaustiategi konbentzionalen bideragarritasuna nola ukitzen duen erakusten duten adibide ugari dago. Urte gutxiren buruan ekoizpena kontrolatzeko tresna bat —esne-kuotak— guztiz ezabatuko da. Nolako eragina izango du horrek barne-prezioetan? Europar Batasunak berak egindako azterketa baten arabera, emaitza izugarria izango da, eta bereziki latza izango da Espainiako Estatuaren kasuan.

Agerikoa denez, neoliberalismo-aro bete-betean eta elikagaien gaineko arau publikoak (prezioei eusteari dagokionez) ezabatzeko garai bete-betean murgilduta gaude. Galdera, beraz, ez da politika horiek zergatik kendu diren, neurri neoliberal horiek non erabakitzen ari diren baizik. Normalean, erreforma guztiak MMAk agintzen, gidatzen eta erabakitzen dituela sinestarazten digute, edo, bestela, kasurik onenean, MMArekin adostutakorekin bat etortzeko EB erreforma horiek egitera behartuta egoten dela. Baina bi hitz gako daude hemen: “obligazioa” eta “konpromisoa”. MMAren izateko arrazoia mundu-mailan merkataritza-esparru bakarra sortzea

20


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

da, transnazionalentzako egokia izango dena, transnazionalak baitira esparrua mugitzeko eta esparru horri probetxua ateratzeko gai diren eragile bakarrak. MMAren sorrera-testu askotan argi eta garbi esaten da hori eta ez dute, beraz, inor engainatzen. Europar Batasuna klub horretako kide bada, helburu horrekin bat datorren seinale. Elikagaiei dagokienez ere berdinberdin. Hemen eskizofrenia-kasu agerikoa daukagu NPBren eta bere merkatu-politikaren eta klub neoliberaleko kide izatearen artean. Gure eskaria argia da, hortaz: EBk bere sinadura kendu dezala Nekazaritza Hitzarmenetik eta elikadura MMAtik atera dezala. Besterik ez. Baina interesgarria da MMAk nola funtzionatzen duen eta EBk harekin zer-nolako hitzarmenak dituen jakitea, besterik ez bada EB MMArekin sinatutako hitzarmenetatik zenbat haratago doan ikusteko. Esan nahi duguna da arazoa ez dela MMA, EBren borondate neoliberala baizik. Esaldi horrek agerikoa eman dezake, baina ondo dago gogora ekartzea, gure arretagunea ez galtzeko. EBk elikadura-alorrean duen borondate neoliberal hori (MMAren aterki idealaren azpian) ezin hobeto osatzen da EBk munduan zehar sinatzen dituen alde biko hitzarmenekin, nekazaritzanegozioek elika-katearen gainean duten kontrolarekin eta EBren alde jotzen duten lehiapolitikekin. Horrek guztiak fardel bakarra osatzen du eta, hortaz, amorru guztia ezin da MMAra bideratu soilik, MMAk desagertu egin behar duela argi izan arren. EBren elikadura-alorreko estrategia MMA baino askoz haratago doa. Aurrerago hitz egingo dugu horretaz. MMAri dagokionez, azalpen ofizialak dio MMA dela desarautzearen bidea markatzen duena. Eta hala da, bai, baina zenbateraino bete behar dira haren aginduak? MMA ez al da EBk ezkutu edo babes gisa erabiltzen duen aitzakia, bere ekimenari jarraiki nekazaritza-politika liberalizatzen jarraitzeko? MMAri buruzko Oinarrizko Gida Txikia Nazioarteko Politikak atalean azaldutakoa errepikatzeko arriskua badago ere, garrantzitsua da han MMAren funtzionamenduari buruz esan duguna hona ekartzea, EBren nekazaritzako barne-prezioen gainean duen eragina ikusteko. Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusia (GATT) Bigarren Mundu Gerra bukatzean negoziatu zen. GATT kudeatzeko Idazkaritza bat eratu zen Genevan eta, berez, mundu-mailako merkataritza-erakundea bilakatu zen. Uruguaiko Errondako akordioetako bati jarraiki, Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) sortu zen 1995ean. MMAk akordio guztiak kudeatzen ditu: GATT, Merkataritzarekin lotutako Jabetza Intelektualaren Eskubideei buruzko Alderdiak (TRIPS ingelesez eta ADPIC frantsesez eta gaztelaniaz), Nekazaritza Hitzarmena eta Merkataritza Politikak Aztertzeko eta Desadostasunak Konpontzeko Mekanismoa. GATT sortuz geroztik, merkataritza-negoziazioetarako bederatzi erronda egin dituzte, kapitalismoa munduan zabaltzen jarraitzeko helburuz. Dena den, Uruguaiko Errondaren aurreko negoziazioetan nekazaritza ez zuten ukitu, gai konplikatua zelako zenbait herrialde eta erregiorentzat. Gaia “mahaitik kanpo� utzi zuten, besterik gabe, produktu industrialei buruzko beste negoziazio batzuk arriskuan ez jartzearren. 1980ko hamarkadan, ordea, neoliberalismoa askoz indartsuago zebilen eta mundua merkataritzanegoziazioei lotu zitzaion 1986an, Uruguaiko Errondan. Nekazaritza negoziazioetan sartu zen lehenbiziko aldiz.

21


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hauxe da MMAren gobernantza, maila formalean:

22


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Uruguaiko Errondako amaierako aktaay

MMAren Nekazaritza Hitzarmena Merkataritzari jarritako Muga Zergei buruzko Akordio Nagusiaren barruan dago eta nazioarteko erreferentziazko arau-esparrua osatzen du. Estatu guztiak beren lege nazionalak erreferentzia horretara egokitzen saiatzen ari dira, merkataritzapolitikari eta politika ekonomikoari dagokienez, bereziki. Esportaziorako laguntzak, barnelaguntzak eta nekazaritza eta abeltzaintzako produktuei aplikatzen zaizkien inportazioko mugazergak murrizteko herrialde desberdinekin hartutako konpromisoez gain, erregio-mailako hitzarmenak, estatu taldeen arteko alde biko itunak eta bi estaturen arteko hitzarmenak daude. Azken hitzarmen horiek gorabehera, MMAk itundutakoa da erreferentzia-esparrua, eta MMAz haratago ere, alde biko negoziazioetan, esparru metodologiko hori erabiltzen da askotan. Zer adostu zen Uruguaiko Errondan Nekazaritza Hitzarmenaren bidez? (gogoan izan behar dugu horixe izan dela MMAk adostu duen konpromiso erreal bakarra).

23


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Lehenago azaldu dugu neurri horiek zer diren eta nola egituratzen diren. Orain egin beharreko galdera hauxe da, ordea: Zer gertatu da benetan nekazaritzako muga-zergekin, barne-laguntzekin eta esportaziorako diru-laguntzekin, MMAn hitzarmen horiek hartuz geroztik? Erantzuna da herrialde gehien-gehienak hartutako konpromisoetatik haratago joan direla, eta egin zitezkeen tranpa guztiak egin dituztela alde guztietan. Zer gertatu da azken urteetan? Askotan pentsatzen dugu nekazaritza alorrean egiten den merkataritzaren liberalizazio orok MMAri erantzuten diola, eta MMA dela herrialdeak horretara behartzen eta bultzatzen dituena. Era berean, uste dugu MMAk bere baitan konpromiso lotesleak finkatzen dituela uneoro, desarautzean sakontzen jarraitzeko. Gainera, iruditzen zaigu herrialde guztiak beren mugak modu koordinatu eta erregularrean ari direla irekitzen. Errealitatea bestelakoa da, ordea. Adostutakoan. Adostutakoa izugarri korapilatsu eta nahaspilatsua da, era askotako alderdiak jasotzen ditu, errezeta neoliberal desberdinak dauzka, maila desberdinak elikagaiaren, kantitateen, laguntza motaren, laguntzak kalkulatzeko moduaren eta ezin konta ahala kanpo-baldintzaren arabera. Ez gaude desarautze homogeneo baten aurrean, oso heterogeneo baten aurrean baizik. Merkatu-politika publikoak baztertuz joan dira herrialde guztietan, baina ez errezeta bakarra erabiliz, eta gainera denek ere ez dute maila berean aplikatu neurri hori. Errealitatean. Konpromisoak gorabehera (estatu edo erregio bakoitzak dituenak, elikagai edo laguntza mota bakoitzari buruzkoak), estatu bakoitza benetan zer egiten ari den ikusi behar dugu, estatu askotan urraketa-maila handiak aurkitzen baititugu. EB eskatzen zitzaiona baino askoz haratago joan da NPBren bidez. Nekazaritza Hitzarmena sinatu zenetik hamabost urte baino gehiago igaro ondoren, konpromiso neoliberal haiek zenbateraino bete diren aztertu dezakegu orain. 24


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer gertatu da mugen babesarekin? Nekazaritza Hitzarmenak muga-zerga kontsolidatuen murrizketa programatu zuen. Zorionez, horretan ez dira nahi zuten bezain urruti jo eta oraindik babes formala (paper gainekoa, alegia) handi samarra da mugan. Nekazaritzako muga-zerga kontsolidatuen batez bestekoa herrialdeen arabera aztertuz gero, ikusiko dugu babes hori %62koa dela batez beste, baina herrialde askotakoa horren oso gainetik dagoela2. ZONA

NEKAZARITZAKO MUGA-ZERGAREN BATEZ BESTEKO MAILA

Hego Asia

113,2

Mendebaldeko Europa (ez EB)

110,6

Karibea

85,6

Sahara azpiko Afrika Ipar Afrika Munduko batez bestekoa

75 67,2 62

Erdialdeko Amerika

54,4

Ekialde Ertaina

48,9

Ekialdeko Europa

48,6

Hego Amerika

38,6

Ipar Afrika

37,8

Asia Ozeano Barea

33,8

Europar Batasuna

33,1

Ipar Amerika

25,1

Horrenbestez, paper gainean behintzat nekazaritzaren mugako babesa handi samarra da oraindik. Gainera, datu hauek batez besteko babesa islatzen dute, baina, berez, alde handia dago produktu batetik bestera, eta EBren iritziz babestekoak diren produktuek batez bestekoa baino babes-maila handiagoa dute, paperean behintzat. Esan bezala, desarautze egonkor, erabateko eta koordinatua beharrean, herrialdeen eta produktuen araberako ezin konta ahala eredu dauzkagu.

2 http://www.uned.es/deahe/doctorado/gescribano/proteccion%20agricola.pdf

25


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ba al dago alderik muga-zerga kontsolidatuen (konpromisoetan agertzen direnak eta merkataritza-negoziazioen oinarri gisa erabiltzen direnak) eta benetan aplikatzen diren mugazergen artean? Bai, handia. Gauza jakina da benetako muga-zergak muga-zerga kontsolidatuak baino askoz txikiagoak izaten direla ia beti. Bestela esanda, herrialdeek MMAk eskatzen diena baino haratago joaten dira mugak irekitzeko garaian. BATEZ BESTEKO MUGA-ZERGAK HERRIALDEA Argentina

MMAk FINKATUTAKO MUGAZERGA KONTSOLIDATUA % 35

1998an APLIKATUTAKO MUGA-ZERGA % 12,8

Brasil

36,7

12,8

Kolonbia

87

14,6

Ekuador

25,6

14,3

El Salvador

41,3

13,1

Guatemala

49,2

11,1

Mexiko

42,8

20,1

Nikaragua

60,5

10,6

Pakistan

100,6

42,6

Panama

43,5

12,1

Paraguai

35

10,4

Filipinak

34,2

19,4

Tunis

109,9

35,4

Uruguai

32,2

13,3

26


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

MMAko herrialdeen konpromisoak zenbateraino bete diren jasotzen zuen FAOren txostenaren arabera (ikerketa honetako nazioarteko atalean aipatu dugu), muga-zergen aplikazioa %20koa da batez beste, MMAn adostutakoa baino askoz ere txikiagoa, eta MMA bera baino askoz neoliberalagoa, beraz. Mugak MMAk eskatutakoa baino gehiago irekitzeko fenomeno horri “muga-zergei ura botatzea” deritzo. Beste hitz batzuekin azalduta, muga-zergen tasa mugazergen zerrendetan finkatutako tasa jakin batetik ez igotzeko hitzarmenak dira GATT eta Nekazaritza Hitzarmena. Tasa horiei muga-zerga kontsolidatuak deritze. Baina horrek ez die herrialdeei eragozten nahi izanez gero muga-zerga txikiagoak aplikatzea, eta batzuek horixe egiten dute. Japoniako haragia dugu horren adibide bat: %50eko muga-zerga kontsolidatua badu ere, %38,5eko muga-zerga aplikatzen zaio haragiari herrialde horretan. Hortaz, Japoniak %23 murriztu lezake bere haragirako muga-zerga kontsolidatua, Dohako negoziazio-errondaren barruan, eta horrek ez luke inolako eraginik izango Australiako haragiaren esportazioan3. Aplikatutako muga-zergaren eta muga-zerga kontsolidatuaren arteko aldea da “muga-zergako ura”. Zertarako bota ura muga-zerga batean? Alde biko edo alde anitzeko negoziazioetan posizio hobea izateko. Liberalizazio selektibo edo hautakorra (handiagoa produktu batzuetarako eta txikiagoa beste batzuetarako) ikusteko beste modu bat muga-zergen “tontorrak” direlakoak dira: hau da, batez bestekoaren oso gainetik dauden muga-zergak produktu eta erregio zehatzetarako4. Muga-zergen tontorrak dituzten herrialdeen kopurua eta zein produkturako diren (2000) GARAPEN-BIDEAN DAUDEN HERRIALDEAK 60

Behi-aziendak

HERRIALDE GARATUAK 65

Ardi-aziendak

45

40

Txerri-aziendak

60

50

Hegaztiak

65

55

Bestelako haragiak

45

45

Esnekiak

75

70

Zereal sekundarioak

60

55

Arroza

50

60

Garia

60

60

Irinak

15

25

Oleaginosoak

50

30

Olioak

70

50

Azukrea

70

70

Frutak eta barazkiak

70

55

Kakaoa

60

60

Kafea

15

40

Tea

15

40

Tabakoa

50

55

Kotoia

10

5

3 https://rirdc.infoservices.com.au/downloads/05-162 4 Datuen iturria: www.uned.es/deahe/doctorado/gescribano/proteccion%20agricola.pdf

27


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer da “distortsioa”? Garrantzi handiko kontzeptua da. Prezioak ohi dena baino handiagoak edo txikiagoak izanik, ekoitzi, erosi eta saldutako kopuruak ere ohikoa (hau da, merkatu lehiatzailean normalean dauden balioak) baino handiagoak edo txikiagoak direnean gertatzen da merkatuaren distortsioa. Inportaziorako eragozpenek eta barneko diru-laguntzek herrialde bateko barne-merkatuko uzten prezioak igoarazi dezakete, esate baterako. Prezioak handiagoak izatea gehiegi ekoiztea eragin dezakete eta, soberakina munduko merkatuetan saldu behar baldin bada, munduko prezioak txikiagoak direnez, dirulaguntzak ordaindu beharko dira esportatzen laguntzeko. Horren ondorioz gertatu daiteke diru-laguntzak ematen dituzten herrialdeek askoz gehiago ekoitzi eta esportatzea, berez ekoitzi eta esportatuko luketena baino. Gobernuek bi arrazoi ematen dituzte, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen merkataritzan distortsioak sortu arren, beren nekazariei emandako babesa eta laguntzak zuritzeko: herrialdearen beharrak asetzeko adina elikagai ekoizten dela bermatzea nekazariak babestea eguraldi txarrak eta munduko prezioen gorabeherek eragindako ondorioetatik, landainguruneko gizartea babesteko.

Barne-laguntzak - MMA Laguntzak: Malabarismoak eginez barnelaguntzak “merkatuan eragindako distortsioaren” arabera sailkatzeko metodologia (aski kritikatua) erabili zen, eta sailkapen horri jarraiki hiru kutxa sortu ziren: horia, berdea eta urdina. Kutxa horiko laguntzak murriztea eta urdinekoak aurrerago berraztertzea erabaki zen. Kutxa berdekoak baimenduta zeuden, edo “murrizketatik salbuetsita”, MMAren hizkeran. Kutxa horia murrizteko EBk dituen konpromisoak ezagututa EBk MMArekin hartua duen obligazio-maila zenbatekoa den jakingo dugu, hor sartzen ez den guztia ez baitago MMAk galarazia, formalki behintzat. MMAn agertzen diren zerrenda publikoetan zehazten da hori guztia. Lehenik eta behin argitu beharra dago barne-laguntzen artean bi multzo bereizten direla, funtsean: merkataritzan distortsiorik eragiten ez duten edo oso distortsio txikia eragiten duten laguntzen multzoa dago (“konpartimentu berdekoak” deritze askotan), batetik, eta merkataritzan distortsioak eragiten dituzten laguntzen multzoa (“konpartimentu horiko” neurriak izenez ezagutzen dira askotan), bestetik. Nekazaritzara zuzendutako laguntza-neurriak sailkatu egin dira, beraz, eta laguntza horietako batzuk kutxa horian sartu dira. Laguntza horiek, ondoren azalduko dugun kalkulu-sistemaren bidez, kuantifikatu egiten dira eta batez beste %20 murrizteko obligazioa dago, 1986an zegokien zenbatekoaren aldean. EBk 2000rako bete behar zuen obligazio hori, eta kito. Hortik kanpoko guztia ez da MMArekin negoziatu eta ez dago Nekazaritza Hitzarmenaren barruan ere.

Merkataritzan distortsiorik gehien eragiten duten neurriak merkatu-prezioei eustera bideratutako neurriak direneko ideiaren inguruan kontsentsu liberal handia dago. Era berean, oso negatibotzat jotzen dira merkatuko prezio baxuaren eta gobernuak bermatutako gutxieneko prezioaren arteko aldea murriztearren nekazariei zuzenean egindako ordainketa konpentsatzaileak, bai eta ekoizleen aleko kostua murrizten duten intsumoetarako diru-laguntzak ere. Iturria: MMA

28


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Murrizte-konpromisoak 28 kidek (Europar Erkidegoa kide bat gehiago bezala hartuta) barne-laguntzak ematen zituzten, eta oinarrizko aldiaren barruan laguntza hori murriztu egin beharko zutenez, murriztekonpromisoak jaso zituzten beren zerrendetan. Zein irizpide tekniko erabiltzen da laguntzaren oinarria eta hitzartutako murrizketa zenbatekoa den jakiteko? Murrizketa-konpromisoak “Laguntzaren Neurri Global” (LNG Osoa) baten bidez adierazten dira: produktu espezifikoei emandako laguntza guztiak eta produktu espezifikoei zuzentzen ez zaizkien laguntzak jasotzen ditu neurri horrek kopuru bakar batean. LNG Oso bat duten kideek %20 murriztu behar dute oinarrizko aldian jasotako laguntzaren zenbatekoa sei urteren buruan (erakundeko kide diren herrialde garatuak) Aplikazio-aldiko edozein urtetan, murrizketatik salbuetsita ez dauden neurrien LNG Oso Korrontearen zenbatekoak ezin du bere zerrendan urte horretarako zehaztutako LNG Osoaren gehienezko maila baino handiagoa izan. Bestela esanda, laguntza horren gehienezko mailak kontsolidatuta daude MMAn. LNGren murrizketa neurgarriei jarraiki, oinarrizko aldiari dagokion LNGren balioak ez ezik, LNG Korrontearen balioak ere finkatu behar dira urtero. Ekoizleei zuzendutako barne-laguntza —LNG Oso Korrontean adierazia— bere zerrendan zehaztutako urteko edo amaierako konpromiso kontsolidatuaren azpitik dagoenean ulertzen da herrialde batek bere murrizte-konpromisoak bete dituela. Laguntzaren Neurri Globala Prezioei eusteko neurriak izan dira MMAk inposatutako murrizte-neurrien barruan politika orokorreko neurri garrantzitsuenak. Prezioei eusteko bi aukera daude: prezio administratuak (interbentzio-prezioak, lehenago azaldu dugun moduan) eta gobernuek egindako hainbat ordainketa zuzen. LNG Oso Korrontea kalkulatzeari dagokionez, aplikatutako prezio administratuaren eta kanpoko erreferentziazko prezio finkoaren (“mundu-mailako merkatuko prezioa”) arteko aldea prezio administratua jasotzeko eskubidea duen ekoizpen kopuruarekin biderkatuta neurtzen da prezioei eusten zaien ala ez. Kalkulu horiek egiteko beharrezko datuak Nekazaritza Hitzarmeneko 3. eta 4. eranskinetan zehazten dira, bai eta Kideen Zerrendetan ere, frogagirietako erreferentzien bidez. Produktu bakoitzerako, prezioei eusteko neurrietako diru-laguntza inplizitua produktu espezifiko horri zuzendutako gainerako diru-laguntzei gehitzen zaie, produktu espezifikoen LNG lortzeko. Gero aplikatzekoa den minimien mugaportzentajearekin alderatzen da. Produktu espezifikoei zuzentzen ez zaizkien diru-laguntzak bereizita kalkulatzen dira eta, lehen kasuan bezala, LNG Oso Korrontean sartzen dira soilik dagokien minimi-maila gainditzen badute. Koadroan agertzen den adibidean herrialde garatu batek produktu batzuetarako duen LNG Oso Korrontearen kalkulua irudikatzen zaigu.

29


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

LNG Oso Korrontearen kalkulua

Laguntza Baliokidearen Neurria Hitzarmenean agintzen den moduan LNG produktu espezifikoen arabera kalkulatzerik ez dagoen kasuetan, “Laguntzaren Neurri Baliokidea� kalkulatzeko neurri batzuk aurreikusi dira. Laguntzaren Neurri Baliokideak aurrekontuko ordainketen arabera kalkulatzen dira normalean, adibidez, gobernu batek produktu bati laguntzeko gastatutako dirua kontuan izanda, kanpoko erreferentziazko prezio finko baten aldean merkatuko prezioek zenbateraino eutsi dioten kalkulatu beharrean. LNGren kasuan bezala, Laguntza Baliokidearen Neurria minimi-mailarekin alderatzen da, eta maila horren gainetik badago, LNG Oso Korrontean sartzen da. Jakinarazte-obligazioak Beren barneko laguntza-mailaren berri eman behar diete kide guztiek Nekazaritza Batzordeari. Horretarako, salbuetsitako kategorietan sartzen diren neurri guztiak zehaztu behar dira: konpartimentu berdeko neurriak, garapenerako neurriak, ekoizpena mugatzeko programen barruan egindako ordainketa zuzenak (konpartimentu urdina) eta minimien laguntza-mailak. Gainera, indarrean dauden neurriek hala eskatuz gero, beren zerrendetan kanpo-laguntza murrizteko konpromisoa adierazi duten kideek beren LNG kalkulatu eta LNG Oso Korrontea jakinarazi beharko dute. Bere zerrendan halako konpromisorik adierazi ez duen kide batek salbuetsitako kategoriaren batean sartzen ez den laguntza-neurririk aplikatuz gero, kide horrek jakinarazi egin beharko du salbuetsita ez dagoen laguntza hori dagokion minimi-mailaren barruan jasota dagoela. Nekazaritza Batzordeak jakinarazpenak egiteko eredu bereziak prestatu ditu, jakinarazte-obligazioak betetzen laguntzeko. Jakinarazte-obligazioa urtean behingoa da EBn eta politikak bi urtetik behin berrikusten dira. Urteroko jakinarazte-obligazioez gain, indarrean dauden neurriak aldatuz gero edo salbuetsitako kategorietan neurri berriak onartuz gero, horren berri eman beharko dute kide guztiek. Jakinarazpen horiek ere Nekazaritza Batzordeak berrikusten ditu aldiro-aldiro. 30


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer gertatu da barne-laguntzekin azken urteotan? Nekazaritzaren erregulazioa hainbat modutara gauzatzen da. Laguntza publikoak neurtzeko eta argitzeko hainbat metodo daude, MMAk bere LNGrekin aplikatzen duena, esate baterako. Ikusi dugunez, LNGk ez du inolako balio ekonomiko errealik, itzulinguru teoriko hutsa da. Hura kalkulatzeko garaian, berebiziko garrantzia dauka elikagai baten kanpo-prezioaren eta interbentzio-prezioaren arteko aldeak. Horrek esan nahi du MMAren kalkuluak dakarren obligazioa interbentzio-prezioak murriztekoa dela, zabar samar adierazita (nora iritsi nahi dugun ikusteko). Horixe da neoliberalen kritiketako bat, berez ez duela kalkulatzen (ez zigortzen) barneko prezio errealaren (ez interbentzio-prezioaren) eta kanpoko prezioaren arteko aldea. Hala, interbentzio-prezioa jaitsi egin daiteke prezio erreala altu mantenduta, muga-zerga astunen bidez, esate baterako. AEBek, adibidez, horixe egin dute beren esne-industriarekin:

FAOren azterketaren arabera, LNG-maila errealak askoz txikiagoak dira konpromisoetan aurreikusitakoak baino. Hemen ere MMAn adostutakoa baino urrutiago joan dira herrialdeak (beren interesen araberako tranpak eginez). Nabarmentzekoa da, bestalde, murrizketa-konpromisoak laguntzaren zenbateko osoari dagozkiola, eta ez produktu bakoitzari banan-banan. Horrek aukera ematen die gobernuei zenbait sektoreri zuzendutako laguntza handitu eta beste batzuei zuzendutakoa murrizteko, dena egokia eta zuzena izango baita konpromiso orokorra betetzen bada. Eta horrek mugitzeko aukera ugari zabaltzen dizkio EBri. Horrenbestez, EBk zenbait laguntza “hori� ez emateko hartutako erabakian oztopo nagusia ez da MMA, EB bera baizik. Elikagaien liberalizazio komertzialaren helburu nagusia mundu-mailan merkatu bakarra eta prezio bakarra lortzea da. Horrek izugarrizko eragozpenak dakarzkio prezio erremuneratibo egonkorren eskaerari. Irekiera komertziala era askotakoa izan da, baina barne-prezioen bidez neoliberalismoa garaile atera da, argi eta garbi. Ondorengo grafikoan, alderdi hauek ikusten dira: elikagaien mundu-mailako prezioak ELGAko herrialdeetan azken urteotan izandako eboluzioa (border price edo elikagaiaren prezioa mugan) ikusten dugu, batetik; erregioen barruan izandako eboluzioa (production price), bestetik; barne-prezioek eta laguntza zuzenek (ez merkatu-politikek) izandako eboluzioa, hirugarrenik; eta barne-prezioaren eta kanpoprezioaren arteko indizeak izandako eboluzioa (NPC), azkenik. Azken kasuan 1 indizeak prezio bera esan nahi du, eta 2 indizeak barneko prezioa ELGAko herrialdeetako mugen kanpoko prezioaren bikoitza dela5. 5 http://www.oecdilibrary.org/docserver/download/fulltext/5kgkdgf25x20.pdf?expires=1310825128&id=id&accname=gue st&checksum=3AD0E12613844D474D7A5225B3155D93

31


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Eboluzioa argi dago: 1986az geroztik ELGAko herrialdeek (EBkoek bereziki) beren barneprezioak jaitsi dituzte etengabe, kanpo-prezioekin “harmonizatu� arte. Ikusten denez, beraz, bizi-bizi goaz elikagaientzat mundu-mailako prezio bakarra finkatzeko helbururantz. Azterketa pixka bat doitu eta barne-merkatuetan benetan zein produkturen prezioak jaitsi diren begiratzen badugu (1986ko prezioak erreferentziatzat hartuta, 1986:100eko oinarria), ikusiko dugu arroza eta esnea ez beste produktu guztien barne-prezioak jaitsi egin direla (ELGAko herrialdeetako batez besteko datuak ari gara aztertzen).

32


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Gauza bera baina modu dramatikoagoan ikusiko dugu ELGAko nekazariei elikagaiengatik ordaindutako prezioen eboluzioa aztertuz gero.

Balio errealetan, aztertutako nekazaritza-produktu guztiak 1986ko prezioen azpitik daude. MMAk ezarritako inposizio bategatik gertatzen al da hori? Egia esan, ez. Merkatuen babeseta laguntza-maila handi samarrari eusteko moduan negoziatu zen Hitzarmena, eta horretarako aukera ematen duten toles ugari ditu, gainera. EBren borondate neoliberala da arazoaren iturria. Mugako babesa - Alde biko hitzarmenak EBri obligazio batzuk inposatzen dizkion eta mugako nekazaritza-politikak baldintzatzen dituzten alde askoko esparru bat dago, batetik,baina, bestetik, gero eta alde biko hitzarmen gehiago negoziatzen eta sinatzen ditu EBk merkataritza alorrean. Hitzarmen horietan, nekazaritza negoziazioen atal bat izaten da, eta EBk negoziazioko beste atal batzuen truke erabiltzen du atal hori truke-txanpon gisa. Esan nahi dena da EBk bere nekazaritzako barne-merkatua irekitzeko konpromisoa hartzen duela askotan (MMAn dauzkan konpromisoak baino haratago joaz), negoziatzen ari den herrialde eta erregioetako merkatuen irekiera lortzearren, trukean. EB MMAren Nekazaritza Hitzarmenetik ateratzeko eskatzeaz gain, elikagaiak negoziazio horietatik kanpo uzteko eskatu behar dugu, nekazaritzako prezioen barne-egonkortasuna bermatzeko mugetan behar den babesari eutsi ahal izateko.

Ekoizpenaren erregulazioa. Ekoizpen-kuotak NPBan garai batean zegoen neurri bat eta ia guztiz desagertu arte pixkanaka ezabatzen joan dena ekoizpen-kuotak ziren. Neurri hori ezabatu izana eta horrek prezioetan izandako eragina kaltegarria izan da baserritarren ekoizpenerako. Galdera hauei erantzun beharko genieke hemen: Beharrezkoak dira kuotak? Nortzuei banatzen zaizkie? Nola kudeatzen dira? Elikaduraburujabetasunaren aldeko gizarte-mugimenduek baietz erantzuten diote lehen galderari, zertarako eta prezioak egonkortzeko. Gainera, mugimendu horien arabera, laguntzak emateko garaian ingurumenari eta alderdi sozialei lotutako irizpideak hartu behar dira kontutan, eta ez irizpide historikoak, NPBk orain arte egin duen moduan. Azkenik, kudeaketa publikoa eskatzen dute, eta ez merkatuarena, gaur egun merkatuak baitira askotan kudeaketaz arduratzen direnak.

33


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Europako nekazaritza-politikaren azterketa MMAren aldetik Interesgarria da ikustea MMAk berak zer dioen NPBren azken erreformei buruz. A/ Barne-laguntzei buruz. Gorago esan dugunez, Laguntzaren Neurri Globala (LNG) Uruguaiko Errondan erabilitako kanpoko erreferentziazko prezio finkoan oinarritzen da. EBko prezio administratuak (edo interbentzio-prezioak) urteetan zehar murriztuz joan direnez, gaur egun kanpoko erreferentziazko prezio finkoaren azpitik daude, zenbait kasutan. Jakinarazpenetan adierazitako LNGren kopuruak laguntza negatiboa adierazten duela esan nahi du horrek. Alegia, EBk ez du %20 murriztu bere LNG, Uruguaiko Errondan adostu zuen moduan: kasu askotan, eta kalkulu hari berari jarraiki, laguntza oro ezabatu egin du. EBk, batez beste, %75 murriztu ditu laguntzak kutxa hori eta urdinetan. EBn, zerealei, azukreari, esnekiei eta behi-haragiari emandako laguntza-maila kalkulatzeko erabiltzen da kanpoko erreferentziazko prezio finkoa. Gainerako produktu gehienetarako, jakinarazitako laguntza-maila ordainketa zuzenen balioa izaten da. Horrez guztiaz gain, laguntzak kutxa horitik (murrizketa duena) kutxa urdin eta berderako aldaketa gertatzen ari da, gainera.

34


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

35


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

B/ Prezio-politkak. Hauxe izan da barne-prezioei eustea dakarten neurri publikoen eboluzioa (diru-baliokidea hori besterik ez da, baliokide bat, neurri guztiak ez baitira diruzkoak).

Produktuei dagokienez, hauxe izan da eboluzioa.

Bereziki gogorra izan da esne-sektoreko politikek jasandako aldaketa. MMA pozik dago prezioei eusteko politikak pixkanaka ezabatzen joan izanarekin. Pozik dago, halaber, barne-merkatuko prezioei eusteko programen erabilerak azken hogei urteotan izandako beherakada nabarmenarekin, interbentzio-prezioak eta interbenitu daitezkeen kopuruak murriztu egin direlako. 2008ko “txekeoa� aplikatzearekin batera, produktu hauek murriztu dira: 36


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

garia, tonako 101,31 eurora, 3 milioi tona arte; gurina, tonako 2.217,51 eurora, 30.000 tona arte; hauts-esne gaingabetua, tonako 1.746,90 eurora, 109.000 tona arte; eta behi-esnea, EBko estatu edo erregio bateko batez besteko merkatu-prezioa tonako 1.560,00 eurotik behera jaisten bada, elkarren segidako bi astetan zehar 6 . Beste produktu batzuentzat ere interbentzio-prezioak finkatu dituzte, produktu hauetarako, adibidez: gari gogorra, garagarra, artoa eta basarto edo sorgoa (gariaren prezio berean); paddy arroza (150 euro tonako). Dena den, interbentzio-erregimenean erosi daitekeen kopurua zero tonatan finkatu da. Horrek badu bere grazia, gero! Azukrerako ere finkatu ziren interbentzioprezio eta -kopuruak, baina bertan behera gelditu ziren 2010ean. Bestalde, “merkatuaren egoerak eta, bereziki, merkatu-prezioen eboluzioak” hala eskatzen dutenean Batzordeak interbentzio publikoko erregimenarekin jarraitzea erabaki dezake supra mugen gainetik, produktu hauen kasuan: gari gogorra, garagarra, artoa, basartoa, paddy arroza, azukrea, gurina eta hauts-esne gaingabetua7. 2009an, 76.367 tona gurin eta 256.982 tona hauts-esne gaingabetu erosi ziren interbentzio-erregimenean, eta 2010ean merkaturatu egin zituzten produktu horiek, prezioak igo eta gero8. Horrekin batera, 1.568.000 tona zereal erosi ziren interbentzioerregimenean 2008/2009 merkaturatze-kanpainan, eta beste 5.875.000 tona 2009/2010 kanpainan. Ekoizpen-kuotak: Esnekiek ekoizpen-kuotak dauzkate oraindik. Esne-kuotak %2 handitu ziren 2008an, eta 2009-2013 bitartean %1eko igoera izango dute urtero (Italian izan ezik, han %5eko igoera bakarra aplikatu baitzen 2009an). Kuotak pixkanaka kentzen joatea da helburua, 2015ean guztiz ezabatu arte (lehen ikusi dugu horrek zer-nolako eragina izango duen barne-prezioetan, MMAren eta EBren beraren pozerako, jakina). EBko estatu gehienetan kuotek ekoizpena mugatzeari utzi diote. 2009/2010 urtean EBko esne-entrega guztiak kuotak baino %7 txikiagoak izan ziren. Azukrearen ekoizpen-kuotak murriztu egin dira 2005etik, eta horrek ekoizpena bertan behera uztea eragin du bost estatutan eta ekoizpena nabarmen murriztea beste batzuetan. Gaur egun, azukre-ekoizpena EBko zazpi estatutan kontzentratzen da. Fruta eta barazkien sektoreari zuzendutako laguntzak ekoizle-antolakundeen eta haien programa eragileen bidez banatzen dira. 2008ko hasieraz gerotik, ekoizle-antolakundeek malgutasun handiagoa izan dute hainbat tresnaren artean aukeratzeko, krisia prebenitzeko eta kudeatzeko tresnei dagokienez bereziki, adibidez: merkatutik produktua ateratzea, “ez-uzta” (produktu komertzialak biltzen ez direnean), eta uzta berdea (uzta normalaren aurretik merkaturatu ezineko produktuen uzta osoa). Ekoizle-erakundeek ere krisia kudeatzeko hainbat neurri dituzte aukeran: sustapena eta komunikazioa, trebakuntza, uzten aseguruak eta elkarrekiko funtsak sortzeko laguntzak9. Gainera, ekoizpena planifikatzeko, produktuen kalitatea zaintzeko eta produktuak merkaturatu eta sustatzeko, langileak trebatzeko eta ingurumena babesteko neurriak ere aplikatu daitezke. Ekoizle-antolakundeen programa eragileak gauzatzeko finantzazioaren %50 EBko aurrekontutik ordaintzen da. Salbuespen dira ongintza-erakunde eta -fundazioetara, espetxeetara eta eskoletara bideratutakoak, haiek %100eko finantzazioa eskuratzen baitute EBko aurrekontuaren kontura.

6 Batzordearen (UE) 1234/2007 eta 1272/2009 erregelamenduak. 7 Kontseiluaren (CE) 72/2009 Erregelamendua, 13. artikuluko 3. paragrafoa. 8 Europar Batzordearen COM(2010) 727 azken dokumentua, 2010eko abenduaren 8koa. Hemen kontsultatua: http://ec.europa.eu/agriculture/milk/quota-report/com-2010-727_es.pdf. 9 Kontseiluaren (CE) 1182/2007 Erregelamendua.

37


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ardoari dagokionez, hemen ere merkatuan interbenitzeko neurriak kentzen ari dira pixkanaka, 2009ko abuztuan indarrean sartu zen erreformaren azken atalarekin bat etorriz10. Alderdi hauek jasotzen ditu programak: ekoizpenetik 175.000 hektarea kentzeko abiatze-erregimen bat; landatzeko eskubideen erregimen murriztailea ezabatzea 2016 hasieratik aurrera (2018tik aurrera zenbait estaturen kasuan); eta alkohol industrialaren eta edateko alkoholaren destilatzea pixkanaka ezabatzen joatea 2012rako11. C/ Merkatuetarako sarbidea Muga-zergak: 2011n, EBk 1.998 muga-zerga lerro zeuzkan nekazaritza-produktuetarako (MMAren definizioaren arabera), %15,2ko batez besteko tasarekin. 2006an %18,6koa zen tasa hori. Ikusi dugunez, MMAk berak eskatutakoaren oso azpitik dago tasa hori. Elikagaiaren arabera muga-zergek duten aniztasunak 18,9ko desbideratze tipikoa dauka. Era berean, mugazergak aldatu egiten dira nekazaritza-produktuak jasotzen dituen Sistema Harmonizatuko kapituluetan, esnekien, animalia bizien eta tabakoaren kasuan bereziki. Horiek dira, zerealekin batera, batez besteko muga-zerga handiena duten Sistema Harmonizatuko atalak. Nekazaritzaproduktuei ad valorem ez diren muga-zergak jartzen dizkiela leporatzen dio EBri MMAk; gehienak eskubide espezifikoak dira, baina badira eskubide konposatuak (ad valorem eskubidea gehi eskubide espezifikoa), eskubide mistoak (ad valorem eskubidea edo eskubide espezifikoa) eta bestelako forma konplexuagoak (zenbait produktu landuri aplikatzen zaizkion “Meursing koadro”koen tankerakoak). Gainera, fruta eta barazki freskoen kasuan, EBk urtaroari lotutako (hau da, dataren araberako) muga-zergak aplikatzen dituela salatzen du MMAk. Nekazaritzaproduktuei aplikatzekoak diren ad valorem ez diren muga-zerga ugariei zor zaizkie, beraz, nekazaritza-produktuen batez besteko muga-zergek urtetik urtera dituzten gorabeherak. Esportaziorako laguntzak Azkenik, eta kapitulu honen epilogo edo azken hitz gisa, barne-prezioetan eragina duen hirugarren elementua aipatuko dugu, merkatuetarako sarbidea eta barne-laguntzak ikusi eta gero: esportaziorako laguntzak. Gai honek ez du eztabaida handirik merezi, ez baitu baserritarren ekoizpenerako eragozpenik sortzen eta elikadura-burujabetza defendatzen duten sektoreek laguntzak horiek kentzeko eskatu diote EBri. Kasu honetan, MMA ere iritzi horretakoa da, eta EBk bide horretan gehiago sakontzen ez badu, laguntzak jasotzen dituzten esportazio-enpresen interes komertzial ikaragarriengatik da, eta ez baserritarrengatik. Nolanahi ere, hauxe da EBk azken urteotan alor horretan egin duena: EBren esportaziorako diru-laguntzen erregimena ez da askorik aldatu azken urteotan. MMAren barruan dagozkion konpromisoei jarraiki, EBk hogei produktu multzoetarako erabili ditzake esportaziorako diru-laguntzak, eta 2007/2008 merkaturatze-kanpainan (jakinarazpen bat aurkeztu zen azken urtea) hogei horietako hamarrek jaso zituzten diru-laguntzak12. Esportaziorako diru-laguntzaren zenbatekoa produktuaren arabera aldatzen da eta gorabeherak izan ditzake merkatu batetik bestera, baina zenbait produktuk esportaziorako diru-laguntzak jasotzeari utzi diote, nekazaritza-produktuen mundu-mailako prezioen gorakadara eta barne-erreformetara egokitzearren. 2011ko otsailean, esportaziorako diru-laguntzak jasotzen jarraitzen zuten zerealek, behiesneak, oilaskoak, txerri-esneak, arrautzek, azukreak eta produktu landu batzuek, baina zerealek eta azukreak ez dute halako laguntzarik jaso 2006ko uztailaz eta 2008ko urriaz geroztik, 10 Europa webguneko IP/09/1214 prentsa-oharra: “NPBren erreforma: mahastizaintza- eta ardogintzasektorearen erreformaren azken etapa abuztuaren 1ean sartuko da indarrean”, 2009ko uztailaren 31. Hemen kontsultatua: http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=IP/09/1214&format=HTML&aged=1&language=ES&guiLanguage=en. 11 Kontseiluaren (CE) 479/2008 Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29koa. 12 MMEren G/AG/N/EEC/61 dokumentua, 2009ko urriaren 15ekoa.

38


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

hurrenez hurren. 2007/2008 merkaturatze-kanpainan, azukre-produktuek jaso zituzten esportaziorako diru-laguntza gehienak, bai diruz lagundutako esportazioen kopuruari dagokionez, bai diru-laguntzen zenbatekoari dagokionez. Txerri-haragia izan zen diru gehien jaso zuen bigarren produktua, eta diruz lagundutako esportazio kopuruari dagokionez, ardoa izan zen hurrengoa. 2009ko urtarrilean, mundu-mailako prezio baxuei aurre egiteko asmoz, esnekien esportaziorako diru-laguntzak ematen hasi ziren berriro ere, baina urte horretako urrian bertan kendu egin zituzten laguntza horiek.

2. ate itxia: diru-laguntzen banaketa bidegabea Nekazaritza-jarduera sustatzeko laguntzak egoteak eztabaida piztu izan du, baina eztabaidaren muina ez da izan laguntzak beharrezkoak diren ala ez, laguntzak norentzat eta zertarako diren baizik. Funtsezko eztabaida laguntzak banatzeko irizpideen ingurukoa izan da, beraz. Eurobarometroaren datuek behin eta berriz erakutsi dute Europako gizartea Europako nekazaritza diruz laguntzearen alde dagoela [Nekazaritza Politika Bateratuari (NPB) buruzko azken Eurobarometroan —2010—, Europako nekazaritza diruz lagundu behar ote zen galdetzen zen. Europako herritarren %83k eta Espainiako herritarren %88k baietz erantzun zuten], baina ez orain arte bezala, nekazaritza lantzen ez duten nekazariei diru-laguntza handiak emanez edo ingurumena eta landa-egitura kaltetzen dituen nekazaritzaeredua babestuz. Horixe da gaur egun NPB erreformatzeko proposamenen alderdirik interesgarrienetakoa. Laguntzen banaketa ez da inondik ere ekitatiboa, eta banaketa desorekatu horren ondorioz laguntzak jaso behar dituzten gehienek oso kopuru txikiak jasotzen dituzte eta korporazio handiek, aldiz, dirutza jasotzen dute erakunde publikoetatik. Espainiako Estatuan, onuradunen %16ek laguntza guztien %75 eskuratzen dituzte, eta gehienek (%84ek) diruaren %25 eskas batekin konformatu behar dute, ondorioz. Portzentaje horiek zenbaki absolutuetara eramanda, ikusten dugu 200.000 onuradunek ia 4.300 milioi euro eskuratu dituztela eta 58.000 onuradun handienek laguntzen erdia banatu dutela beren artean, 2.600 milioi euro baino gehiago. Espainiako Estatuan denera 900.000 pertsonak/erakundek jasotzen dituzte laguntzak.

39


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Gaur egun aplikatzen diren irizpideak aztertu aurretik, EBri egokien iruditzen zaizkion produktuak eta irizpideak libreki babestea galarazten duten EBz kanpoko eragozpenak zein izan ote daitezkeen ikusiko dugu. Azaldu dugunez, MMA ez dago pozez txoratzen barne-laguntzekin eta EBk laguntza batzuk murrizteko konpromisoa hartu du Nekazaritza Hitzarmenean, prezioak egonkortzearekin eta barne-merkatuarekin zerikusia dutenak bereziki. Horrez gain, kutxa horitik berdera pasatzeko modua aldatzeko konpromisoa hartu du. Hori izan zen NPBren 2003ko berrikusketan ustiategiko ordainketa bakarraren formula komertzialki “berdea� aplikatzea eragin zuen arrazoi nagusia. Dirua ez zaio elikagaiei ematen, haiek ekoizten dituzten nekazariei baizik, ekoizten dutena gorabehera. Formula horrek ez du ematen merkatua distortsionatzen duenik, eta horri esker EB erraz itzuri zaio MMAri. Hala, EBren gaur egungo laguntzak ez daude MMAren muga edo murrizpenei lotuta. Berez, NPBren gaur egungo laguntza desakoplatuak MMAren jakinarazpen eta murrizketetatik salbuetsita daude berariaz. Itzul gaitezen, beraz, hasieran egin dugu galderara?: MMA al da gaur egun EBren laguntza zuzen desakoplatuak beste modu batera banatzea galarazten duena? Erantzuna ezezkoa da. Bigarren galderari erantzun behar diogu orain: Laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea EBren eskumen esklusiboa bada eta diru publikoa baserritarren nekazaritzara bideratzeko formulak egon baldin badaude, zergatik ez da halakorik egiten? FarmSubsidy.org webguneak inork baino hobeto azaltzen du gaur egun Europako laguntzak nork jasotzen dituen eta zergatik. Diru-laguntzen eskubide historikoen irizpidea delakoak desorekak errotu, finkatu eta sendotu besterik ez ditu egin. Laguntzak banatzeko irizpide sorta berria lortu eta proposatu beharra dago, beraz, baserritarren nekazaritzaren ezaugarriak kontuan hartuz, agroekologia garatuz eta ekoizpena merkatu lokaletara zuzenduz. Bildutako informazioetan ikusten denez, gaur egun (eta lehenago ere) laguntzak banatzeko sistemak eta irizpideak bidegabeak dira eta ez oso legitimoak. Hauek dira NPBko diru publikoz lagundutako Europako enpresa nagusiak: Campina. Herbeheretako kooperatiba, esne-sektorekoa. 1.600 milioi euro jaso ditu 1999az geroztik; zenbatutako azken urtean (2009), ia milioi erdi euro jaso zuen. Arla Foods. Danimarkako eta Suediako 10.500tik gora abeltzain biltzen dituen kooperatiba. 2007an 6.400 milioi euroko fakturazioa izan zuen. 50 fabrika baino gehiago dituzte hamabi herrialdetan, eta 80 herrialdetan saltzen dituzte beren produktuak. Ia mila milioi euro jaso dituzte (951,731,484 euro). Tate & Lyle. Londresen du egoitza transnazional honek. Zerealetatik eratorritako produktu landuak eta gozagarriak ekoizten ditu, eta sektoreko enpresa handienetakoa da. 800 milioi euro baino gehiago jaso ditu laguntzetan (827,979,239 euro). Avebe U.A. Patatatik eratorritako materialak saltzen eta prozesatzen ditu transnazional honek. Bostehun milioi euro baino gehiago jaso ditu (589,534,206 euro). Daniscok ere ia bostehun milioi euro jaso ditu (484,863,255 euro). Danimarkan du egoitza eta Du Pont transnazionalarena da. Elikagaietarako gehigarrien (gozagarriak, entzimak, bioelikagaiak, etab.) munduko liderra da. Enpresaren hitzetan, Daniscoren osagaiak erabiltzen dira munduan oraintxe bertan ekoitzitako ia izozki eta gazta guztietan, garbigarrien hiru kutxatik batean eta lau ogi industrialetik batean. Goizean jaiki eta jogurt industrial bat hartzen dugunean, seguruena Daniscoren esne-kultiboren bat eta pektina 40


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

izango ditu. Lehenak zapore azidoa ematen die jogurtei eta bigarrenari esker fruta modu uniformean banatzen da. Hartzen dugun laranja-zukua ere Daniscoren entzimekin eginda egongo da seguruenik, eta arrautza egosiak errun dituzten oiloentzako janak ere Daniscoren entzimak izaten ditu. Espainiako Estatuari dagokionez, Mugarik Gabeko Albaitarien azterketa bat aipatuko dugu hemen. NPBren laguntzak nork jasotzen dituen zehazten da azterketa horretan: Azucarera Ebro dugu zerrendaburu 61 milioi eurorekin (British Sugar taldekoa da), Tyros daukagu gero 30 milioirekin (izen bereko talde frantsesaren barruan dago) eta Freixenet, 3,5 milioi euro baino gehiagorekin. Enpresa horiei, beste zenbateko hauek gehitu behar zaizkie:

ENPRESA

NPB LAGUNTZA (eurotan)

J. García Carrión

4.833.711,62

Mercadona

2.729.723,17

Central Lechera Asturiana

1.743.937,02

Vall Companys

1.462.925,95

Lyema (leche Río)

1.232.447,80

Osborne

1.055.564,37

Hero

1.017.169,17

Miguel Torres

892.236,69

Leche Pascual

890.380,04

García Baquero

857.977,40

Domeq

763.103,40

Campofrío

676.476,83

Nestlé España

259.437,39

Carrefour

147.509,54

Quesos Forlasa (Lactalis)

102.711,33

El Pozo Alimentación

90.293,17

Puleva Food

32.684,91

Casa Tarradellas

17.650,34

Kraft

11.427,62

41


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

2. ELIKA-KATEAREN FUNTZIONAMENDU OKERRA A/FUNTZIONAMENDU OKERRAREN SINTOMAK, BOTERE-GUNE ETA -MEKANISMOAK Testu honetan alderdi hauek aztertuko ditugu: elika-kateko botere-desorekak, abeltzaintzaren eta animalia-jatorriko elikagaien sektorean dagoen oligopolioa zenbatekoa den eta katearen barne-gobernantza, kate horretako botere-guneak (hau da, katea beren interesen arabera kudeatzeko ahalmenik handiena duten eragileak) eta botere hori gauzatzeko zenbait mekanismo. Bukatzeko, kateko maila horien nagusitasunari aurre egiteko proposamen eta aldarrikapen batzuk jaso ditugu. Nekazaritzako elikagaien kate konbentzionalean (familia-nekazarien artean oraindik nagusi den katean) botere-desoreka ikaragarria dago: nekazari-sindikatuek egunero salatzen eta frogatzen dute desoreka hori eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko (ILIIM) Prezioen Behatokiak datu argiak ematen ditu horri buruz. Europar Batzordeak bi jakinarazpen kaleratu ditu desoreka hori nabarmenduz —ad hoc sortutako lan-talde banak ateratako ondorioetan oinarrituta— eta esnearen kasuaz arduratzen den berariazko talde bat dauka. Azkenik, NBEko Elikadurarako Eskubiderako kontulariak gaiari buruzko kezka azaldu du berriki eta egoera zuzentzeko neurriak proposatu ditu13 . Baina egoerak bere horretan jarraitzen du, eta ekoizpen-baliabideak dituztenek (edo baliabide horiek kontrolatzen dituztenak behartzeko ahalmena dutenek) beren interesen arabera moldatzen dute ekoizpen-eredua. Alegia: Elikagaiak ekoitzi eta banatzeko beharrezko denaren gaineko kontrolean datza gakoa. Baliabide horien jabe denak boterea eskuratuko du, nagusitasuna lortzeko zenbait mekanismoren bidez. Nekazaritzako elikagaien kateko botere-desoreka gisa kalifikatu genezake egoera hori, eta horrexeri buruz jardungo du testu honek. Nekazaritzako elikagaien katearen jaun eta jabe direnei eta nagusitza hori gauzatzeko bideei buruz (abeltzaintza-sektoreari erreparatuko diogu bereziki), hain zuzen ere.

FUNTZIONAMENDU TXARRAREN SINTOMAK 2008-2009an, elikagaien prezioen krisi bete-betean geundela espekulazio-ziklo baten ondoren nekazaritzako lehengai batzuen prezioa igo eta gero, lehengai haien prezioa amiltzen hasi zen. Nekazariek eskuratzen zituzten prezioak amiltzen ziren bitartean, kontsumitzaileek ordaintzen zituzten prezioek igotzen jarraitzen zutela edo luzaroan egonkor irauten zutela ikusi zen orduan, argi eta garbi.

13 www.srfood.org/images/stories/pdf/otherdocuments/20101201_briefing-note-03_en.pdf.

42


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hileko prezioen indizeak, 2008tik 2009ko uztailera (EB)

Iturria: Eurostat: AGRIVIEWS

Egoera horren aurrean, alarma batzuk piztu ziren Europan (beste batzuek urteak zeramatzaten inork jaramonik egin gabe jo eta jo). Elika-katean zerbait gaizki zebilela eta gaizki zebilen hori kontsumitzaileentzako txarra eta nekazarientzako are txarragoa dela salatzen zuten alarma horiek. Hona hemen indarrean dauden elika-kateen funtzionamendu txarraren zenbait adierazle: Europan, ekoizpenaren azpi-sektoreak nekazaritzako elikagaien sektoreko salmenta osoen %11 inguru hartzen du, baina kostu guztien %20-30 jasaten ditu. Zenbait kasu bereziki larriak dira. Espainian, adibidez, COAG nekazari-sindikatuaren arabera, produktuaren azken prezioak sortutako irabazien %60 banatzaileen esku gelditzen da. Esnearen kasuan oso argi ikusten da hori. Espainian, esne-abeltzainek ez dute esne litroen salmentaren irabazietan parte hartzen; Kanadan, aldiz, abeltzainek esne litro horren beraren azken salneurriaren %54 jasotzen dute. Horrela, ILIIMren arabera Espainiako Estatuan esneagatik ordaindutako 100 euroko, ekoizpen-faseak 0 造-ko irabazia eskuratzen du, banatzaileek gutxienez %60 (%90era ere iristen da batzuetan) eta gainerakoa (%10-40) industriak jasotzen du. Kanadaren eta Espainiako Estatuaren arteko aldea ez zaio kasualitateari zor, artikulu honetan aurrerago ikusiko dugunez. Merkatuetan esku hartzeak eta katearen boterea nekazaritza-enpresa handietatik nekazari eta abeltzainengana pasatzeak onura ikusgarriak ekarriko lizkieke baserritarrei, baina baita kontsumitzaileei eta gizarte osoari ere. Tresnak egon badaude, zer bultzatu nahi den eta zer ez erabakitzean dago gakoa. Egoera berari begiratzeko beste modu bat, prezioek jatorritik (baserri eta etxaldeetatik) helburura (etxeko mahaira) zenbateko aldea duten aztertzea litzateke. Zenbait kasutan, batetik bestera hamaika aldiz biderkatzen dira prezioak, eta batez besteko aldea %390ekoa izaten da. Familia-abeltzaintzaren desagerpena (eta familiena ez denarena ere, aspaldi honetan) diogun guztiaren froga argigarria da. Espainiako Estatuan azken 50 urteetan egunean 112 ustiategi desagertu dira. Desagertze horren erritmoa bizkortu egin da azken aldian: azken zortzi urteotan egunero 255 ustiategi itxi dira. Arazo hori ez da ekoizpen-fasean gertatzen soilik, eta eraldatze- eta merkaturatze-faseez arduratzen diren eskala txikiko ekimenak ere bide beretik doaz. Agintzen dutenen botere mugagabeak bideraezinak bihurtzen ditu ekimen horiek.

43


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

DOMINATRIX (ANIMALIA-JATORRIKO ELIKAGAI-KATEKO BOTERE-GUNEAK) Familia-abeltzaintzak eskuak eta oinak lotuta dauzka duela urte asko. Eskuak lotuta dituela diogu esnea, arrautzak eta esnea ekoizteko behar duten guztia animalia-genetikaren eta pentsuen industriak baldintzatuta dagoelako, industria hori izanik, aldi berean, baliabide horiek ematen dizkiena. Oinak lotuta, berriz, beren produktuak saltzera doazenean elikagai-industriak eta banatzaile handiek inposatzen dizkieten baldintzak eta prezioak onartzera behartuta daudelako. Indarrean dagoen elikadura-sistemak katu hidrauliko baten moduan funtzionatzen du, eta limoi baten moduan esplotatzen ditu abeltzainak. Menderakuntza-guneak sektoreen arabera, eta gune horiek erabiltzen dituzten menderakuntza-mekanismoak Nola aztertu dezakegu nekazaritzako elikagaien kateko botere-desoreka edo menderakuntza? Enpresa baten boterea ikusteko datu adierazgarrienetakoa kateko edozein elementutan enpresa horrek duen sharea edo merkatu-kuota da, zalantzarik gabe. Enpresaren shareak islatzen du ongien eragile horrek kate-maila horretan duen botere-maila, enpresaren neurria edo salmenta guztiak baino gehiago14. Abeltzaintzaren kasuan, hauek dira funtsezko katemailak: genetika, pentsuak eta elikagaien salmenta kateko hurrengo faseetara igarotzeko. Kate-maila horiek guztiak izugarri kontzentratuta daude. Hortaz, kate-maila horietan sharerik handiena duten enpresak aztertuz gero abeltzaintza-sektorean eta animalia-jatorriko elikagaien sektorean nagusi diren enpresen sarea azaleratuko dugu. DOMINATRIX Oinetako loturak Nabarmentzekoa da animaliak eta pentsuak koordinatu egiten direla, eta ez dute bakoitzak bere aldetik funtzionatzen. Animaliak pentsu-animaliak dira berez (pentsuari erantzuten dioten animaliak) eta pentsua animalia-pentsua da (animalia horientzat pentsatutako pentsua). Animalia-genetika: sehaska kulunkatzen duen eskua Jende gehienak entzun du hazien oligopolioari buruz hitz egiten eta zein onartezina den bizitza pribatizatzea (geure bizitza hazien bizitzaren mende dago, gainera). Jaten ematen diguten animalien egoera, ordea, ez da hain ezaguna. Abeltzaintzaren industrializazioa genetikoki aukeratutako animalietan eta pentsuetan oinarritzen da, horiek izanik haren funtsezko inputak. Animalia horiek jabetza pribatukoak dira eta hamar enpresa eskasek ekoizten, merkaturatzen eta kontrolatzen dituzte mundu osoan: lau enpresak kontrolatzen dute txerri-haragia, bostek behi-esnea eta behi-haragia eta lauk oilaskoak eta arrautzak. Enpresa horiek dira sehaska kulunkatzen duten eskua, zentzu literalean, eta beste sektore batzuetan ez bezala enpresa horiek gehienak europar kapitalekoak dira. Enpresa horietako batzuk azpi-sektore guztietan errepikatzen dira, gainera. Animalia-genetikaren alorrean munduko enpresa handienak bi dira: Genus eta Hendrix. Zenbateko botere-mailaz ari gara hemen? Dezenteko botereaz: munduko arrautza industrialen erdia Hendrixen hegaztiek erruten dituzte. Industrialki ekoitzitako bi indioilarretik batek Hendrixen nortasun-agiria darama mokoan. Espainian, lau txerritik baten genetikaren jabea da Hendrix, Hypor eskumendekoaren bidez. Baina animalia-genetikaren sektoreko jaun eta jabe nagusia Genus da, zalantzarik gabe, txerri eta behien (esnea eta haragia) munduko liderra baita. Txerriei dagokienez, AEBetako (munduko ekoizle nagusia Txinaren aurretik) hiru txerritik 14 Hori ezin argiago ikusten da Erresuma Batuko Lehiarako Batzorde Nazionalak egindako azterketa batean. Supermerkatuen sharea supermerkatuek hornitzaileei ordaintzen dietenarekin alderatu, eta ondorio garbia atera zuten: zenbat eta kontrol handiagoa, orduan eta prezio txikiagoak. www.competition-commission.org.uk, 2000ko txostena.

44


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

bat eta Europako hamar txerritik bat made in Genus dira. Behien dibisioari dagokionez (ABS), hamar milioi hazi-dosi saltzen ditu urtean, eta horiekin Europako esne-behien erdia eta Espainiako Estatuko esne-behi guztiak halako hamabost intseminatu daitezke.

Aipatzeko moduko beste enpresa bat Monsanto dugu, bai behien bai txerrien kasuan15. Enpresa horiek saltzen dute esne, arrautza eta haragi industriala ekoizteko erabiltzen den materiala. Eta material horri animalia horiek bizi ahal izateko behar dituzten pentsuak erantsi behar zaizkio. Pentsuak: Pentsuek osatzen dute abeltzainen kostu ekonomikoaren zatirik handiena: txerri-hazkuntza eta hegazti-hazkuntza industrialaren kasuan kostuaren %70-80raino hartzen dute. Pentsuek, beraz, berebiziko garrantzia dute ekoizpenaren errentagarritasunean, eta, gainera, mundumailako soja- eta zereal-industriarekin duten lotura zuzenaren ondorioz, izugarrizko pisua dute nekazaritza-industrian. Ekonomia espekulatzaileak lehengaien prezioetan duen eragin itzela gehitu behar zaio horri guztiari. Enpresa bakar batek —Nutrecok, Nanta izena du Espainiako Estatuan— Estatuan ekoizten den pentsuaren ia %20 kontrolatzen du. Eta lau enpresa handienek (Nutrecok, Guissonak, Vall Companysek eta Corenek) merkatu osoaren %35 kontrolatzen dute16. Nolanahi ere, enpresa horiek pentsuen osagaiak erosi eta nahasten badituzte ere, animaliaelikaduraren gakoa are kontzentratuago eta transnazionalizatuago dago, berez. Espainiako Estatuan pentsuaren bi osagai nagusiak (zerealak eta soja) Cargillek eta Bungek kontrolatzen dituzte. Zereal eta soja guztia haien eskuetatik igarotzen da. Europan, berriz, kontinentean sartzen den sojaren %80 kontrolatzen dute bi enpresa horiek, ADMrekin batera. Mundu-mailan ere kontzentrazio-maila hori bera dago, funtsean bi eragilek (Cargillek eta ADMk) kontrolatzen baitute munduko zerealen sektorea (merkatuaren %70 baino gehiago bien artean) eta “lau handiek” (Cargillek, ADMk, Bungek eta Dreyfusek) oleaginosoen (soja) merkatua17. Aleak esportatzeko “handling”ean (logistika) lau enpresak (Cargillek, Cenex Harvest Statesek, ADMk eta General Millsek) sektorearen %60 kontrolatzen dute. ADMren hitzetan, “sojaren ekoizpena, garraioa eta banaketa-sareak mundu-mailan erabat integratzea bilatzen (eta lortzen) dute”. Gauza bera esan dezakegu animalia-elikadurara bideratutako zerealei buruz. Sarea eratutakoan, armiarmak nahi bezala funtzionatzea dauka, eta katearen mutur batetik bestera joatea dauka, bere merkataritza-interesen arabera taxutuz katea. Nola eratu zen sare hori? Abeltzaintza pentsu industrialetan oinarritzera behartuz, 15 Animalien genetika-industriari buruzko lan bikaina aurkituko duzue hemen: www.pastoralpeoples.org/gura_livestock_genetics.htm 16 http://ec.europa.eu/competition/mergers/cases/decisions/m5558_20091124_20310_en.pdf 17 http://www.ukfg.org.uk/docs/UKFG-Foodinc-Nov03.pdf

45


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

pentsu horiei erantzuten dieten animalien lerro genetikoak sortuz eta kate osoa ahalik eta gehien integratuz barnetik. Ale-enpresa handiak (eta animalia-genetikan dituzten kontraparteak) dira nekazaritza-negozioko armiarmak, baina ilunpean eta ezkutuan jarduten dute beti. Oilaskobularki bat ikusten dugun lekuan Cargill ikusten hasi beharko genuke, eta arrautza bat ikusten dugun lekuan ADM ikusten. Eta txerri-txuleta bat ikusten dugun lekuan? Chicagoko Burtsako eperako merkatuak. Eta arrautza frijitu bat ikusten dugun lekuan? Hendrix. Eta kafesne bat ikusten dugun lekuan? Lactalisez eta NestlĂŠz gain, Bunge.

Dena den, berebiziko garrantzia duen beste alderdi bat aipatu behar dugu hemen, elika-katean eragina duten beste konplexu batzuetan parte hartzen ez badu ere, konplexu honen muinmuinean dagoena: finantza-espekulazioa. Merkatuan jartzen diren soja eta zerealen prezioak eta kantitateak, eta haien baldintzak, burtsan erabakitzen dira18 eta haiekin jokatzen da, hitzaren adiera gordinenean. Garia bezalako oinarrizko produktu baten kasuan, adibidez, munduko merkatu handienetan merkaturatutako gariaren %50-60 artean inbertsio-funts finantzarioek kontrolatzen dute. 2010ean, gariaren eperako kontratuen %0,5 bakarrik gauzatu ziren, espekulazio hutsa ziren gainerakoak. Hauxe da esan nahi duguna: hiru-lau enpresak kontrolatzen dutela zerealen eta sojaren ekoizpen- eta merkaturatze-sarea, “munduari� eskaintzen zaion kantitatea eta eskainitako produktuaren ezaugarriak; prezioa burtsan erabakitzen dela espekulatzeko asmoz eta, azkenik, hori dena abeltzaintza industrialera iristen dela, pentsuen eta pentsu-animalien bidez. Prozesu hori guztia deseraiki beharra daukagu, mugak jarri behar dizkiogu enpresa horien botere neurrigabeari, elikagaiak finantza-espekulaziotik atera behar ditugu eta arautu egin behar ditugu zereal-industria gidatzen duten mekanismoak. Eskuetako loturak Sektoreka OILASKOA Oilaskoen familia-abeltzaintza ia guztiz desagertu zen duela urte batzuk. Gaur egun oilaskohazkuntza ia oso-osoa (%90) enpresa gutxi batzuen esku dago, guztiz integratua19 Hala, hiru enpresak (integratzaileak) ekoizten eta merkaturatzen dute Estatuan kontsumitzen den oilaskoaren erdia (%42): Sada-Nutrecok, Vall Companys-ek eta Corenek. Sada-Nutrecok merkatuaren ia herena kontrolatzen du. Gogora dezagun Estatuko pentsu-enpresa garrantzitsuena dela Nutreco. Argi ikusten dugu, beraz, zer-nolako garrantzia duten zerealen eta sojaren konplexuak 20 eta pentsu-fabrikek elikagaigintza industrialean. Eta aipatu ditugun 18 Chicagoko CME (Chicago Mercantile Exchange-aren eta Chicago Board of Trade-en arteko bategitea) da sektoreko merkaturik garrantzitsuena. 19 Integrazio-prozesua aurrerago azalduko dugu testu honetan bertan. 20 Zerealak eta sojak eta abeltzaintzak osatzen duten konplexua aurrerago azalduko dugu testu honetan bertan.

46


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

hiru enpresa integratzaileak konplexu horren (pentsu-fabrikak) funtsezko osagaiak dira. Enpresa horiek kontrolatzen dute animalien hazkuntza eta haragiaren lanketa industriala, eta ondorengo banaketa. Enpresa integratzaileen eta banaketa-enpresen artean erabakitzen dute, azkenean, zein oilasko mota jango dugun, nola, noiz eta zein preziotan. TXERRIA Txerriaren ekoizpena oso garrantzitsua da Espainiako Estatuan. Estatuan ekoitzitako haragiaren %60 txerri-haragia da eta Espainia da munduko laugarren ekoizle handiena. Ekoizpenaren %5 freskoan erabiltzen da eta gainerakoa haragi-industriara doa, produktu landuak egiteko. Txerri-haragiaren egoera zertxobait bereizten da aurrekotik, baina, nolanahi ere, %70 integratua dago, pentsu-fabriken esku ia oso-osorik. Hemen ere zerealen eta sojaren konplexuaren esku luzeak ikusten ditugu, Estatuko nekazaritzako elikagaien ekoizpen nagusia den horren ekoizpenprozesuaren zati handi bat kontrolatzen. Freskoan erabiltzen den txerri-haragiaren kasuan, berebiziko boterea duen bigarren eragile bat aipatu behar dugu hemen: hiltegiak21. Txerrihilketen %20 baino gehiago lau hiltegi nagusietan egiten da: Campofrío, El Pozo, Grupo Samper eta Vall Companys enpresen hiltegietan, hain zuzen ere. Europan, hamar hiltegi handienek merkatuaren %35 kontrolatzen dute, eta zenbait herritan hiltegi bakar batek %80 kontrolatzen du (Danimarkan) edo %50 baino gehiago (Herbehereetan eta Suedian, adibidez) 22 . Txerri-haragiaren kasuan “kate bipolar” batez hitz egiten da, bi dominazio-gune daudelako: pentsuak egiten dituzten enpresak eta hiltegiak. Makro-mailan, biak integratu egiten dira (Campofríok, El Pozok eta Vall Companysek beren hiltegi eta zatitze-instalazio propioak dituzte), baina mikro-mailan (haragi-talde handietatik bereizita merkaturatzen den haragiaren kasuan) egoera bipolarra izaten jarraitzen dugu. Udal-hiltegiak eta hiltegi publikoak desagertu izanak (gehiegizko araudi baten ondorioz) haragi-enpresa handienen esku gelditu da kateko ia botere guztia.

21 Espainiako txerri-sektoreko antolakundeek Lehiarako Auzitegian duela gutxi salatu zutenez, hildako animalien kiloko prezioak ituntzeko elkartu ziren hiltegi batzuk, ekoizleak alde batera utzita. Mercolleidako Lonjako asteroko bilera ofizialen aurretik biltzen ziren, txerriaren prezioen beheranzko joera inposatuz. http://macogae.blogspot.com/2009/08/las-organizaciones-de-porcino-denuncian.html 22 IFIP, Institut du Porc. Frantzia

47


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Erralde Erraldeko (Bizkaia) hiltegiaren kasua oso adierazgarria da, bi arrazoirengatik: elikaduraburujabetzaren logikari jarraitzen dioten eta herri-mailan jarduteko bokazioa duten hiltegiek gainditu beharreko arazo administratiboengatik eta lehen aipatutako boterezirkuituen presioarengatik, batetik, eta, bestetik, herri-hiltegiek landa-ingurunea bizirik mantentzeko duten eragin positiboarengatik, herri-mailako familia-abeltzainen lana ahalbidetzen dutelako. Erraldeko hiltegiak hamabost udaletako abeltzaintza-jarduerak biltzen ditu, hiltegiaren errentagarritasun ekonomikoak argudiorik gabe utzi halako instalazio lokalen aurkako iritzia zuen jende asko (hiltegiak ez du inolako laguntza publikorik jasotzen, gainera), hiltegiaren zerbitzuak bertako abeltzainei lagundu die. Azkenerako, haien biziraupen eta bideragarritasunaren funtsezko osagaia bilakatu da. Herritarren babesa eta bertako baserritarren antolakunde nagusiaren (EHNE) babesa funtsezkoak izan dira. Horri esker Erraldek lanean jarraitzen du gaur egun, Bizkaian jardunean dagoen hiltegi bakarra izanik. Gaztela-Leonen ere egoera hau islatzen duten adibideak aurkitzen ditugu: Azken lau urteotan erkidegoko bederatzi hiltegi publikoetatik lau itxi dituzte. Beste bi pribatizatu egin dituzte edo pribatizatzear daude. Honen guztiaren azpian dagoen egoera azaleratu du horrek: abeltzaintzaren gainbehera. UCCL nekazari-sindikatuak berriki egindako balantzearen arabera, Leongo probintziak abeltzainen %95 galdu ditu 1987az geroztik. Alegia, joan den 23 urtean, 15.000 abeltzain baino gehiago izatetik gaur egungo 737 abeltzain urrietara pasa dira. Hori esne-behien ustiategiei dagokienez, haragitarako ustiategien hondamendia askoz handiagoa izan baita23.

Mercolleida Nork finkatzen du txerriaren prezioa Espainiako Estatuan? Hasi gaitezen prezioa non jartzen den aztertzetik. Mercolleidan finkatzen da prezioa, eta Espainiako txerriekoizpenaren %95 han jarritako prezioaren arabera saltzen da. Nork finkatzen du prezio hori? Zortzi enpresa integratzaile handien eta zortzi hiltegi handien arteko hitzarmenaren bidez finkatzen da prezioa. Hauek dira ekoizpen-enpresen ordezkariak: Vall Companys SA (Lleida), Agropecuaria de Guissona (Lleida), Leridana de Piensos (Lleida), Piensos Costa (Huesca), Piensos del Segre (Lleida), Juan Jiménez García SA (Murcia), Incoporc SA (Segovia) eta Piensos Yak (Lleida). Hiltegien ordezkariak, berriz, hauek dira: Frimancha Industrias Cárnicas SA (Ciudad Real), El Pozo Alimentación (Murtzia), Fribín (Huesca), Càrniques Solà (Bartzelona), Famadesa (Málaga), Matadero Frigorífico Avinyó (Bartzelona), Fridasa (Girona) eta Frigoríficos Costa Brava (Girona)24

23 www.la-cronica.net/2010/09/19/editorial/leon-se-queda-sin-mataderos-97470.htm 24 Kataluniako txerri-ustiategiek ingurumenean duten inpaktua, eskumendeko baten ikuspegitik: www.ucm.es/info/ec/ecocri/cas/soldevila.pdf

48


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

HARAGI-PRODUKTUAK Zuzenean freskoan saltzen ez den haragia landu egiten da. Landutako haragi horren %70 lau eragile hauen esku dago: banatzaile handiak (zuzenean jarduten dutenak beren marken bidez) (%34), Campofrío (%15), El Pozo (%8) eta Argal. Gainera, edozein markatakoak izanik, haragiproduktuen %80 banaketa-enpresa handietan erosten dira, eta kontsumorako ia sarbide bakarra izateak berebiziko botere handia ematen die enpresa horiei. Elikagai askorekin gertatzen da hori. Aipamen berezia merezi du Campofríok. Estatuko haragi-enpresen lider ukaezina izateaz gain, berriki Smithfieldekin sinatutako bategiteari esker mundu-mailako eragilea bihurtu da. Campofrío Food Group izan da bategite horren emaitza. Txerri-haragiaren ekoizpen eta lanketaren munduko liderra da Smithfield, eta merkatu puska handiak kontrolatzen ditu25 AEBetan, Mexikon, Espainian, Erresuma Batuan, Polonian eta Errumanian. Txinan ere presentzia aktiboa dauka, noski, haragiaren agronegozioaren lehentasunetako bat baita herrialde hori26, eta leku guztiz estrategikoa kate globaleko dominazio-guneak hedatzeko. ARRAUTZAK Arrautzen %60 banatzaile handiei erosten zaizkie. Hortik, %80 supermerkatuaren markakoak izaten dira eta gainerako %20 fabrikatzailearen markakoak. Bost enpresa nagusiren esku dago kontsumitzen ditugun arrautzen laurdenaren kontrola, gutxi gorabehera. BEHI-ESNEA Hiltegiek (zatitze/xerratze-instalazioek) pisu handia dute, banatzaile handiekin eta haragihandizkariekin batera. Hemen ez dago enpresa integratzaile handirik, baina integrazio-eredua hedatzen ari da eta, berez, hiltegien eta supermerkatuen arteko elkarlanak integrazio modura jokatu dezake eta jokatzen du askotan. ESNEA Eskuragarri dauden azken datuen arabera, lau enpresak kontrolatzen dute Espainiako Estatuko esne-merkatuaren %60.

25 Bitxikeria gisa aipatzekoa da nori eta Smithfieldi eman ziola McDonald’s-ek bere “jasangarritasunerako” lehen saria 2008an. 26 COFCOk —nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak ekoitzi eta merkaturatzen dituen Txinako enpresa estatala— Smithfielden akzioen zati bat erosi du Txinan. Mundu-mailako agronegozioko erraldoietako bat da COFCO: www.cofco.com/en/about_cofco/status_quo.aspx?con_id=3354

49


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Esne-merkatuko azpi-sektore nagusiari (esne freskoa) begiratzen badiogu, hemen zazpi enpresaren artean kontrolatzen dute merkatuaren %75, eta lehenbiziko hiruek %40 baino gehiago kontrolatzen dute. Esne freskoaren merkatuaren erdia supermerkatuek kontrolatzen dute zuzenean, beren “marka zurien” bidez. Erosteko aukerak are txikiagoak dira oraindik. Kontsumitzen dugun esnearen “marken” erdia baino gehiago supermerkatuen esku egoteaz gain, kontsumoaren giltzarria beren esku dute orain, arrautzen eta haragi-produktuen kasuan gertatzen den bezalaxe. Berez non erosten dugu esnea? %92 banaketa handiko formatu desberdinetan, eta %8 besterik ez betiko dendetan eta bestelako saltokietan. Supermerkatuez eta azalera handiez ari garenean, oso sektore kontzentratu batez ari garela izan behar dugu kontuan: Espainiako Estatuko kontsumitzaileok bost enpresatan (Carrefour, Mercadona, Eroski, Auchan eta El Corte Inglés) erosten ditugu gure elikagaien %60. Esnearen kasuan, beraz, kontsumitzaileengana iristeko sarbide ia bakarra supermerkatuak dira, eta horrek izugarrizko botere handia ematen die eragile komertzial horiei: kate osoa baldintzatu dezakete, abelazkuntzaren fasean ere eragin handia izanik. Supermerkatuek erabakitzen duten zein esne saltzen den eta zein ez, zer motatakoa, zenbat marka eskaini eta zeintzuk, zein preziotan, nork ekoizten duen esne hori, nondik datorren… Azken batean dendena erabakitzen dute supermerkatuek. Beren nagusitasun erabateko horrekin nekazarien prezioak, ekoizpen-sistemak eta haien errentagarritasuna baldintzatzen dituzte. Esnearen oligopolioaren atzean supermerkatuen oligopolioa dago, nekazari eta kontsumitzaileentzako pintza perfektua. Izan ere, supermerkatuetako linealen ustezko aniztasunaren atzean enpresa gutxi batzuen uniformetasuna ezkutatzen da, eta, horrekin batera, ez nekazariei ez kontsumitzaileei onurarik ekartzen ez dieten jardunbide batzuk. SUPERMERKATUN LURRALDEA Testu honetan zehar ikusi dugunez, elika-katearen barruko botere-desoreka banaketan agertzen zaigu modurik nabarmenenean. Katearen azken muturrak zeharo baldintzatzen ditu salgai dauden elikagai guzti-guztien ezaugarriak, kopurua, kalitatea, prezioa, etab., eta bere interes partikularren arabera jardutera behartzen ditu hornitzaileak. Nondik datorkio botere hori? Daukan merkatu-kuotatik, funtsean. Erosteko ahalmena Zertan datza banatzaile handien boterea? Banaketa-enpresa handiak dira kontsumitzaileengana iristeko sarbide nagusia, “kontsumitzailea” izeneko eraikineko atezainak. Gainera, gero eta gehiago dira kontsumitzaileengana iristeko ate bakarrak eta kate osoa haien mende dago. Eros-ahalmenak gero eta lotura estuagoa du tamainarekin salmentekin edo emaitza ekonomikoekin baino. Enpresa batek zona jakin batean duen shareak determinatzen du haren eros-ahalmena. Ahalmen horrek, bestalde, hornitzaileen baldintzak determinatzen ditu, eta hornitzaile batzuk edo beste aukeratzeko erabakiak. Lotura zuzena dago banatzaileen tamainaren eta hornitzaileei ordaindutako prezioaren artean (1. grafikoa). Hortxe ikusten da erosteko ahalmena zertan den.

50


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Baina, halako kontzentrazio handia al dago Espainiako Estatuan? Bai. Eskuragarri dauden azken datuen arabera, bost enpresa nagusik kontrolatzen dute erositako elikagai guztien %60. Bestela esanda, erosten ditugun hiru elikagaitik bi bost enpresa horietakoren batean erosten ditugu. Kontzentrazio hori handituz joan da azken urteotan: 2005ean %55 hartzen zuten Top 5eko enpresek; gaur egun %62,5 hartzen dute. Supermerkatuen kontzentrazioari buruzko datuak

DOMINATRIX BERRIKUSTEN: Ikusten dugunez, abeltzaintzaren “atzean” abeltzaintza industrialeko input nagusiak kontrolatzen dituzten hiru-bost enpresa daude; “aurrean”, berriz, banatzaileen esku dago kontrol guztia eta sektore bakoitzean agroindustriako bost enpresa dira, asko jota, presio hori abeltzainengana zuzendu eta beren mende jartzen dituztenak. Gainera, gero eta joera handiagoa dago bertikalizaziorako, eta hori ere kezkagarria da. Zer esan nahi du horrek? Salerosketak, inbertsio zuzenak, hornidura-kontratuak, akzioak, bategiteak eta absortzioak gertatzen ari direla kateko maila garrantzitsu guztietan: pentsu-enpresek hiltegiak absorbitzen dituzte, hiltegiek abelazkuntza integratzen dute, haragi-industriak pentsuak fabrikatzen ditu, banatzaileek hornidura-kontratuak sinatzen dituzte abeltzaintza-taldeekin… Laburbilduz, gero eta eragile gutxiago daude eta gero eta botere handiagoa dute. 51


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa MEKANISMOAK Abelazkuntzaren kateko kontrol- eta botere-gune garrantzitsuenak ikusi ditugu, baina zein mekanismoren bidez gauzatzen dute beren nagusitasuna gune horiek? Hiru modutara, gutxienez: A: Boterea besterentzea: Abeltzaintzako elika-katea kontrolatzeko mekanismo nagusietako bat integrazio kontzeptuan datza, hegazti-hazkuntzaren (haragia eta arrautzak) eta txerri-haragiaren kasuan bereziki. Integrazioa Gaur egun, arrautza-ekoizpenaren eta hegazti- eta txerri-haragiaren %80-90 integrazio-eredua delakoaren barruan kokatzen da. Espainiako Estatuan, integrazio-eredu horri jarraiki, enpresa integratzaileak abeltzain batekin kontratatzen du animaliarentzako jana, eta animaliaz gain, pentsua, laguntza teknikoa eta albaitaritza-zerbitzuak eskaintzen dizkio. Baserritar integratuek animaliak elikatzeko beharreko lan guztiak egiten dituzte beren baserri edo etxaldeetan, eta enpresa integratzaileek zerbitzu horiek ordaintzen dizkiete. Amaieran, oilaskoak kamioietan sartu eta hiltegira eramateaz arduratzen dira enpresa integratzaileak. Antzina bezala, gotorleku ikaragarriak eraiki dira sistema honen barruan, eta harresi gaindiezin horien barruan gertatzen da dena. Animaliak eta pentsuak sartzen dira ate batetik eta elikagaiak ateratzen dira beste batetik. Gazteluko nagusia (enpresa integratzailea), merkatari bakarra (supermerkatua) eta den-denaren giltzaria (genetikak eta aleek osatutako bikotea) dauzkagu, halaber. Abeltzainek ekoizpen-baliabideen kontrola galtzea dakar integrazioak, eta, horren ondorioz, ez dute batere erabakimenik nekazaritzako elikagaien katean. Abeltzaina izena nahasgarri samarra gertatzen da kasu honetan, eta egokiago litzateke pentsu-enpresako, hiltegiko eta elikagai-industriako soldatapekoez hitz egitea. Ekoizpen-fasea baldintzatzeko boterea enpresa integratzaileen esku gelditzen da integrazio-kontratuen bidez, eta, ondorioz, enpresa horien interesak dira azkenean nagusitzen direnak. Nola iritsi gara egoera honetara? Integrazioaren historiari eta zergatiei buruzko ikerketa interesgarri bezain ugariak daude27, baina guk hemen azpimarratu nahi duguna da prozesu hau 1950eko hamarkadan hasi zela Espainiako Estatuan, AEBetatik zetorren arto-soja-hegazti konplexuaren bidez hasiera batean eta zereal-soja-txerri konplexuaren bidez geroxeago. AEBetako ale-enpresa handiek (pentsu-fabrikekin batera, batzuetan denak bat bera izanik edo oso lotura estuak izanik) eta animalia-genetikako enpresa handiek beraien herriko eredu integratzailea hedatu zuten Espainian, eta orduz gero etengabeko hazkuntza izan du. Gaur egun, hiltegiak eta elikagai-industria batzuk gehitu zaizkio integrazioaren ereduari, eta azken ororen jaun eta jabe bihurtu den kate-maila: banaketa “modernoa�. Batzuetan integraziokontratuak sinatzen dituzte banatzaileek, baina, datozen lerroetan ikusiko dugunez, beren botere-mekanismo bereziak dauzkate. Espainiako ereduan, enpresa integratzaileak ganaduaren jabeak dira, beste erregio eta herrialde batzuetan ez bezala, han animalien jabe izaten jarraitzen baitute abeltzainek. Berez, beste herrialde batzuetan, integrazio-ereduak eragozpenak izan ditu Gobernuaren aldetik (adibidez, monopolioaren aurkako legeen bidez, AEBetan) edo Gobernuek kooperatiben pisua indartzen zuten ereduak sustatu dituzte (Quebecen, Frantzian eta Danimarkan, esaterako) 28 . 27 www.ub.edu/rhi/articulos/bajar/1345 eta www.ucm.es/info/ec/ecocri/cas/soldevila.pdf, eta bateko eta besteko bibliografiak. 28 www.ucm.es/info/ec/ecocri/cas/soldevila.pdf

52


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

B: ABotere-abusua Integrazioaz gain, elika-katearen muina menderatzen laguntzen duten beste mekanismo indartsu batzuk daude. Funtsean, eta zuzenean, bi dira mekanismo horiek:

1 Negoziatzeko ahalmena eta merkataritza-jardunbide desleialak 2 Lehiaren aurkako jardunbideak 1 Nola finkatzen da esne litroaren prezioa, arrautza dozena baten prezioa edo haragi kilo

baten prezioa? Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Behatokiak prezio horren osaera “teknikoari” buruzko azterketa txukun bat argitaratu du, baina ez du ezer askorik esaten (erdizka adierazten du) prozesu horren barne-dominazioari buruz. Galdera hau sortzen zaigu, beraz: Nork markatzen du prezioa eta nork poltsikoratzen ditu irabaziak? Argi eta garbi dago nork ez duen ez bat ez beste egiten: abeltzainek. Eta are gutxiago familia-abeltzaintzan diharduten abeltzainek. Gainontzean, eragile nagusiak elikagaiaren araberakoak izaten dira, baina guztiak ere abeltzainen eta kontsumitzaileen artean kokatzen dira: esne-industria dira batzuetan, hiltegia besteetan, banatzaileak beste batzuetan… Europar Batzordearen hitzetan: Elika-katearen barruan, kontratatzaileen negoziatzeko ahalmenean desoreka nabarmenak egotea ohikoa izaten da eta, hori ikusita, beren kezka azaldu dute gaiarekin zerikusia dutenek. Negoziatzeko ahalmenean dagoen asimetria horrek merkataritza-jardunbide desleialak sortu ditzake, eragile handi eta boteretsuenak beren aldeko kontratu-hitzarmenak inposatzen saiatzen baitira, bai prezioen bidez, bai klausula eta baldintza zehatzen bidez. Hori irakurrita, gauzak zertxobait zehazten joan gaitezke. Kontratu-hitzarmenak aipatzen ditu Batzordeak, kontratuak, alegia. Aldeen arteko kontratuez gain, “transakzioa” baldintzatzeko beste bide sotilago batzuk daude, kontratuak bezain eraginkorrak. Jardunbide desleial eta gehiegizkoak dira halakoak, Batzordearen terminologia erabiltzen jarraitzearren. Banaketa-enpresa handiak dira gaur egun botere-abusua islatzen duten jardunbide desleial eta gehiegizkoen kasurik gehien dokumentatuta dutenak. Jardunbide desleialen (“off kontratuen” bidez) zerrenda luzeegia da orriotan jasotzeko, baina aipatu dezagun Erresuma Batuko Lehiarako Batzordeak, adibidez, 50etik gora aipatu zituela txosten batean, Espainiako nekazari-erakundeek beste horrenbeste, Europar Batzordeak berak ere zenbait aipatzen ditu, eta NBEko Elikadurarako Eskubiderako kontulari bereziak beste zenbait jasotzen ditu. Ondorengo lerroetan jaso dugun zerrenda lagungarria izango da zeri buruz ari garen ulertzeko. Ez dira elementu teoriko hutsak, katearen funtzionamenduan hautemandako eta kate horretako dominazio-guneek garatutako jardunbideak baizik. - LEGEAK URRATZEAN OINARRITUTAKO JARDUNBIDEAK Galerekin saltzea: Produktu bati jarritako prezioa produktu hori erosia izan den prezioaren azpitik dagoenean gertatzen da. Supermerkatuek erruz erabiltzen dute teknika hori beren amu-produktuekin: premia biziko ondasunak erabiltzen dituzte kontsumitzaileak supermerkatura erakartzeko, gainerako erosketak han egin ditzaten. Saldutako prezioaren araberako ordainketa (“venta a resultas”): Baserritarrek beste pertsona bati ematen diete beren ekoizpena hark birsalmentan jarri dezan, baina aurretiaz baldintza ekonomikorik adostu gabe. Argiago: nik elikagaia ematen dizut eta zuk nahi duzun zenbatekoan eta nahi duzunean ordaintzen didazu. Zitrikoen sektorean, adibidez, oso arrunta da jardunbide hori.

53


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ordaintzeko epeak: Supermerkatuek eskura kobratzen diete kontsumitzaileei kutxatik pasatzen direnean, baina hornitzaileei salgaiak jaso eta 90 egunera ordaintzen diete, edo are beranduago ere. Horrek irabazi galantak ematen dizkie supermerkatuei eta hornitzaileen interesak urratzen ditu. Gai honen garrantziaz jabetzeko, Gobernuak berankortasun-legean (berandu ordaintzeko joera arautzeko) egindako aldaketak (merkataritza-operazioetan, enpresen arteko ordainketak egiteko 60 eguneko epea finkatu zuen) onartu eta gero, banaketa-enpresetako ugazaben elkarteek —den-denak: Anged, Aces eta Asedas— emandako erantzun gogorra ikusi besterik ez dago. Erreforma horrek dakarren berrikuntza handiena da ezabatu egiten duela aldeek legez finkatutakoaren gaineko epe bat adosteko aukera; izan ere, azkenean hori zen ohitura nagusia, eta ez salbuespena, eragile horien eta haien hornitzaileen artean 29 . Kalitate-ziurtagiri pribatuak: Banatzaileek inposatutako ziurtagiri horiek hornitzaileak arbitrarioki behartzeko aukera gehiago ematen dituzte. Amu-produktuak: Elikagaien banatzaileek esnea eta olioa erabiltzen dituzte, besteak beste, erosleak erakartzeko. Produktu horiek galerekin saltzen dituzte edo hornitzaileak prezioak jaistera behartuta, eta horrek sektoreko sare sozioekonomikoa suntsitzea dakar. Lonjak eta enkanteak (fruta, arrain, haragi eta abarrenak) beherantz edo galerekin. Elikagaien erosleek aldez aurretik eta ezkutuan beheranzko prezio bat adosten dute lonjetan, ekoizleek han duten babes-gabeziaz aprobetxatuta. - PREZIOAZ KANPOKO ESKAKIZUN EKONOMIKOEI LOTUTAKO JARDUNBIDEAK: Ezohiko ordainketak eskatzea: “ekarpen” bat eskatzen da saltoki berriak irekitzeko edo zaharrak berritzeko, hornitzaile-klubetako kide egitera behartzen dira hornitzaileak, dagokion kuota ordainduta, etab. Hornitzaileei ordaindutakoaren zenbatekoa murrizten duten eta katean zehar ekoizlearengana iristen diren ordainketa komertzialak, adibidez, produktu sorta handitzeagatik, produktuak linealetan kokatzeko, banatzaileen bisitengatik, kontsumopanelengatik, merkatu-ikerketengatik, aurreikusitako salmentak lortu ez direnean sustapenerako etiketa edo ontzi osagarriak jartzeagatik, produktuen hondakinak kudeatzeko ordainketengatik, elikagaia eguneko edo asteko eskaintzetan sartzeagatik, elikagai bat supermerkatuaren publizitatean sartzeagatik, etab. Eskaera batean egindako aldaketa edo akatsek eragindako kostuak ez ordaintzea hornitzaileei. Alegia, “Nahastu egin naiz eskaera egitean, barkatu. Akatsaren kostuak zure kontu”. Produktuak supermerkatura iristean atzera botatzea edo erreklamazioak egitea arrazoi sendorik gabe, prezioa beherantz birnegoziatzearren. Deskontu bidegabeak eskatzea erosketen zenbateko osoaren gainean. Sustapen-kostuak egoztea edo sustapenak egitera behartzea. Produktu galkorren (fruta eta barazki freskoak) sektoreei kontratu-baldintza batzuk inposatzea, produktuen ezaugarri espezifikoak kontuan hartu gabe, eta gehiegizko zigorrak ezartzea eguraldi kaskarrari leporatzekoak diren arrazoiengatik entregak betetzen ez direnean. 29 www.cincodias.com/articulo/empresas/distribucion-pide-mantengan-plazos-pago-comercio/20100329cdscdiemp_10/

54


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Esperotako salmentak edo irabaziak bete ez direla eta produktuak itzultzea edo diru kopuru bat kobratzea. Banatzaileek eskatutako kalitate-ziurtagiri pribatuak argudio komertzial gisa erabiltzeagatik prezioak merkatzeko eskatzea edo eskaerak atzera botatzea. Ziurtagiri horiek banatzaileak egindako kontrolen kostua hornitzaileei egoztea. -BESTE BATZUEN LEHIA KALTETZEN DUTEN ETA NAGUSITASUN-POSIZIOAZ ABUSATZEA ETA LEHIAREN AURKAKO AKORDIOAK GARATZEA SUPOSATZEN DUTEN JARDUNBIDEAK Hornitzaileak behartzea beste banatzaile batzuek/batzuei aplikatutako prezioei eta saldutako produktuei buruzko informazioa banatzaileari ematera. Banatzaileak hornitzaileak presionatzea produktu batzuk beste banatzaile batzuei ez saltzeko edo haien prezioa handitzeko. Beste batek eskainitako ondasun eta zerbitzuak (garraioa, ontziak, paletak, etab.) erostera behartzea hornitzaileak, banatzaileak beste harengandik ordain ekonomiko bat jaso eta gero. -MARKA ZURIAK EDO BANATZAILEAREN MARKAK Banatzaileek xantai gisa erabiltzen dituzte beren markako produktuak, hau da, nagusitasunposizioaz abusatzen dute hornitzaile batekiko erlazioa hautsi eta haren produktuak beren marka zuriarekin ordezkatzen dituztenean, aldez aurretik finkatutako irizpide objektibo eta ez diskriminatzaileen arabera horretarako justifikaziorik egon gabe. Hornitzaileei buruzko informazio komertzial delikatua erabiltzea (I+G, produkturen bat merkaturatzeko planak, sustapen-kanpainak) beren marka zuriaren mesedetan. Fabrikatzailearen markako produktuen hornidura marka zuriko produktuak hornitzeari lotzea ere nagusitasun-posizioaz abusatzea da. Aurreko zerrendak argi eta garbi erakusten digu egoeraren larria. Izan ere, banaketa-kateen irabazien erdia baino gehiago ez dator kontsumitzaileei egindako salmenta zuzenetatik, hau da, kutxa-lerroaren “aurrean” egindako salmentetatik, “atzean” egindako salmentetatik baizik, aipatutakoak bezalako tresna ugariak erabiliz hornitzaileei egindako presiotik, alegia30. Erosteko prezioaren gaineko presioa (eta saltzeko prezioarekiko aldea) kate handiek erabiltzen dituzten trikimailu ugarietako bat gehiago besterik ez da. Kateak beren eros-ahalmenaz baliatzen dira “merkatu libreko” legeak astintzeko eta, merkatu horretan sekulako distortsioak eta disfuntzioak eraginez, kontsumitzaileak eta ekoizleak kaltetzeko. Gorago esan dugunez, gaur egun jardunbide desleialak eta gehiegizkoak (are legez kanpokoak ere) inon sistematizatuta eta pilatuta baldin badaude banaketa-enpresa modernoetan da, baina supermerkatuek jardunbide horien bidez beren hornitzaileak baldintzatzen dituzten bezala, elikagaien industriak ere jardunbide bidegabe horiek erabiltzen ditu nekazari eta abeltzainak bidegabeki baldintzatu eta esplotatzeko. Auzia, beraz, prezioez haratago doa, eta elikagaien industriak baserritarrei ezarritako baldintzen bidez eragindako bortxa ere oso larria,

30 Erresuma Batuko Lehiarako Batzordeak 2000n argitaratutako txostenean supermerkatuek interes publikoaren eta kontsumitzaileen eskubideen aurka erabilitako dozenaka neurri salatu ziren, hala nola, apalategietako lekuengatik kobratzea, hornitzaileei baldintza batzuk inposatzea beste banatzaileekiko harremanetan, kostuaren azpiko salmentak, prezio malgua aplikatzea (supermerkatu-kate batek produktu bera prezio desberdinetan saltzea, maila lokalean lehiatzeko abantaila lortzeko), supermerkatuek agindutako hornitzaileak inposatzea hornitzaileei, etab.

55


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

bizia eta salagarria da. Supermerkatuek beren bortxazko neurrien bidez beren produktuen salmentaren bidez baino diru gehiago irabazten duten bezala (supermerkatuetako irabazien %50 Italian eta Erresuma Batuan eta %70 Frantzian jardunbide horietatik datoz zuzenean), agroindustriak ere horixe bera egiten du abeltzaintzarekin.

2 Lehia Nola liteke nekazaritza-industriak eta banaketa-enpresek halako monopolioa izatea eta Espainiako Estatuko eta Europako lehia-erakundeek hori baimentzea? Besteak beste honakoa bezalako neurriengatik: Nekazari eta baserritarrak beren negoziatzeko ahalmena hobetzeko “koordinatzen” badira eta “eskaintzaren” %5 gainditzen badute, “kartela” osatzen dutela irizten zaio horri, eta lehia-legeak urratzen ditu. Industriaren eta banatzaileen kasuan, ordea, portzentaje hori %60raino igo daiteke. Erresuma Batuko Lehiarako Batzordeak egindako ikerketa batek argi eta garbi erakutsi zuen merkatuaren %8 izateak jada abusuzko edo gehiegizko boterea pilatzea esan nahi zuela. Zer gertatuko da, orduan, enpresa batek edo hiru enpresez osatutako talde batek elikagai jakin batzuen %50, 60 edo 70 kontrolatzen badute edo elikagaien banaketa bera ere kontrolatzen badute? BORROKAK

Elika-katea agronegozioko eliteen esku egonik, borrokarako hiru aukera daude, gutxienez: Kate horren baitako boterea orekatzen saiatzea. Interbentzio-politika publikoak aplikatzea merkatuetan. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman-eredu berriak sortzen jarraitzea, hau da, kate horretatik kanpo ekoiztea, eraldatzea, merkaturatzea eta kontsumitzea. Baina horretarako, eta hau ere garrantzitsua da, lege-esparru propioa behar dugu eta Administrazioaren babes handiagoa.

56


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Boterea orekatzea Baserritarrek alor honetan egindako borroketan bi helburu azpimarratu dira: Gehiegizkoak ez diren kontratu ofizial publikoak sortzea, alde guztiek (baserritarrek eta agronegozioek) bete beharrekoak, bertan prezioak eta elikagai kantitateak zehaztuz eta goian aipatutako gehiegizko jardunbide guztiak argi eta garbi alboratuz. Ahulen babes publikoa. Baserritarrek beren produktuak saltzeko taldeak sortzea, agroindustriarekin negoziatzeko adina ahalmena eta behar besteko bolumena izanik. Bi kasuetan ere, berebiziko garrantzia duen eragile bat daukagu: lehiako agintari publikoak. Zoritxarrez, agintari horiek (Europakoek zein Espainiakoek) bi helburu horiek galarazi dituzte, neurri handiago edo txikiagoan. Espainiako Estatuaren kasuan, abeltzaintza eta nekazaritza koordinatzeko hainbat ekimen egin dira, kateko boterea orekatu eta nagusitasun-noduluko gehiegikeriei aurre egiteko asmoz, baina Espainiako Lehiarako Batzorde Nazionalak (LBN) salbuespenik gabe zapuztu ditu guztiak. Lehiari buruz indarrean dauden arauak eta bestelako irizpide interpretatiboagoak oinarritzat hartuta, kateko maila ahulenak gehiegikeriak jasaten jarraitzera zigortzen ditu Lehiarako Batzordeak. LBNk nekazaritzako elikagaien kateari buruz emandako ebazpenak neurri hauek guztiak indargabetu ditu, hain zuzen ere: ekoizpen bateraturako hitzarmenak, ekoizleek zuzenean merkaturatzeko hitzarmenak, biltegiratze bateraturako hitzarmenak, prezioak eta bolumenak edo derrigorrezko jokabide-kodeak jasotzen dituzten eta publikoki homologatuta dauden ereduzko kontratuak31. Es decir, casi todo. Kiratsa dario nekazaritzako elikagaien kateari, bai, baina baita Lehiarako Batzordeari ere. Ustiategi askok EB barruko izakinak arautzeko bitarteko publikorik ez dutenez, eta merkatuetako interbentzio publikoa ezabatzeko prozesuak geldiezina dirudienez, COAGen ustez gero eta garrantzitsuagoak dira nekazaritza-merkatuen hondamendiari jatorrian bertan aurre egiteko ekintza sektorialak. Egoera hori ikusita, lehiari buruzko araudiak aldatzeko eta nekazaritza-sektorearen berezitasunetara egokitzeko eskatzen du COAGek, kontratu bidezkoagoak lortzearren. Bestela esanda: Nahitaez bete beharreko kontratu publiko argi eta ez gehiegizkoak finkatzen dira edo agroindustriak dituenaren antzeko armak erabiltzen utzi behar zaie ekoizleei. Hirugarren aukera bat gehitu dezakegu: Amarruzko egitura guztia desmuntatzea eta nekazaritzako elikagaien bestelako egitura baterantz jotzea. Kolore urdineko itxaropen txiki bat: EB Lehenbiziko bi eskaeretan baserritarrak ez daude bakarrik, eta alor batzuetan Europako zenbait instantzia politikoren babesa ere lortu dute. Europar Batzordeak elika-katearen funtzionamendua hobetzeko osatutako lan-taldearen ondorioetan hauxe esaten da:

31 www.cncompetencia.es/DesktopModules/Bring2mind/DMX/Download.aspx?TabId=76&EntryId=38699&Command=Co re_Download&Method=attachment&PortalId=0

57


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Batzordearen iritziz: 1. Merkataritza alorreko eragileen arteko kontratu-jardunbide desleialak ezabatzeko neurriak hartu behar dira elika-kate osoan. 1.1Batzordeak EBko estatuekin batera jardungo du, honako hau lortzeko: A/ Kontratu-jardunbideei buruzko informazioa trukatzea, bai kontratu-eskubideak argitzeko bai normalean aplikatzen diren kontratu-baldintzen legezkotasun eta ekitatea egiaztatzeko; B/ Sentsibilizazio-kanpainak martxan jartzea interesdunei beren kontratu-eskubideen berri emateko eta jasaten egon litezkeen jardunbide desleial edo legez kanpokoei buruzko informazioa emateko; C/ Kontratu-jardunbideen jakinarazpenei buruzko jardunbide onak (adibidez, arartekoak, agintariek hartutako neurriak, taldeko ekintzak…) trukatzea. 1.2. Europar Batasunari dagokionez, eta esparru honetan bildutako informazioa oinarritzat hartuta, Batzordeak: A/ Elika-katean parte hartzen duten alderdiekin batera lan egingo du kontratuereduak prestatzeko. Borondatez erabiltzekoak izango dira, eta katearen aniztasuna hartu beharko dute kontuan; B/ Barne-merkatuko kontratu-jardunbide desleialak ebaluatuko ditu eta era horretako jardunbideei aurre egiteko neurriak proposatuko ditu EB osorako. Musika-partitura batez ariko bagina, doinua polita dela esango genuke, baina, ikusi dugunez, Espainiako Estatuko organoen interpretazioa zeharo desafinatua dago. Agroindustriaren botere neurrigabeari kontrapisuren bat jartzeko beste ekimen interesgarri bat izan zen Europar Batzordeak sortutako Esneari buruzko Goi-mailako Taldea. Urtetan luzatzen ari zen esnearen krisiari erantzuteko sortu zen talde hori, eta Taldeak Batzordeari egin zizkion zazpi gomendioetatik hiru goian aipatutakoaren ildotik zihoazen: Ekoizleen eta industriaren eta banatzaileen arteko kontratu formalak sustatzea, kopuruak, prezioak eta egutegiak zehaztuta. Esne-ekoizleen erakundeei kontratu horiek industriarekin modu bateratuan negoziatzen uztea. Imitazioko esnekiak argi eta garbi etiketatzea. Xehetasunak ez dira hain pozgarriak, ordea, kontratu horiek borondatezkoak izatea proposatzen baita (Estatuek kontratu horiek derrigorrezkoak bihurtu ditzaketela esaten bada ere, Espainiako Lehiarako Batzordeak ezetz esan du), eta negoziazio bateratuan ez dadila sartu esne bolumen handirik (merkatuaren %5, gaur egun). Horrenbestez, jardunbide horiek debekatzeko edo baimentzeko gutxieneko muga desberdinak dauzkagu Europan: kuotaren %30etik %5era bitartekoak. %5 hori abeltzainei aplikatzen zaie, oro har, “abeltzaintzaren merkatua konpartimentatua” dagoela iritzita, “hainbat enpresak antzeko kontratuen sare paraleloak aplikatzen” dituztenez gero. Lehi askea ulertzeko modu hori sui generis samarra dela esan dezakegu. Gehiago dirudi menderatzeko askatasuna eta mederatua izateko obligazioa dakarren tresna bat. 58


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Nolanahi ere, EBko estatuen arteko lehiaren ondorio argirik ezean (EBko Lehiarako Batzordea esparru horretantxe sartzen da zuzen-zuzenean), Batzordeak berak dio estatuek salbuespenak finkatu ditzaketela lehiaren esparru bateratua aplikatzeko garaian, goian aipatu ditugun bi puntuetan, esate baterako. Itzul gaitezen Espainiako Estatura: Nola ezabatu daitezke gehiegizko jardunbide horiek, neurri batean besterik ez bada ere? Ereduzko kontratu publiko derrigorrezkoak eratuz, baserritarrentzako baldintza duin batzuk bermatzeko. Espainiako Lehiarako Batzordeak debekatu egin du hori. Nola orekatu, hein batean besterik ez bada, Estatuan saltzen den esne guztiaren %40 kontrolatzen duen enpresa baten eta familiaren baserrian esnea ekoizten duen baserritarraren arteko negoziazioa? Baserriei eta etxaldeei elkartzen uzten, esne-industriarekin prezioak negoziatzeko. Espainiako Lehiarako Batzordeak debekatu egin du hori. Espainiako Lehiarako Batzordea Lehiarako Batzorde Nazionala Ekonomia Ministerioari atxikitako organismo publikoa da eta merkatuetan benetako lehia babestu, bermatu eta sustatzeko ardura dauka Espainia osoan. Kontseiluko kide diren bost pertsonek hartzen dituzte erabaki gehienak, eta errege-dekretu bidez izendatzen dira bost pertsona horiek. Erabakiak hartzeko oinarritzat hartzen diren ikerketak ere tresna garrantzitsua dira. Batzordeko presidenteak berriki esan du legearen “berrikusketa orokorra” egin beharra dagoela, baina, egoera hain larria dela ikusita, indarrean dagoen gehiegizko nagusitasun-posizioari aurre egiteko bitarteko neurriak hartzea proposatu dute, aldaketak iritsi artean. Gehiegikeria horren ondorioz inork ez die ezer esaten enpresa handi horiei, eta nahi dituzten tarifa “ez-ekitatibo eta diskriminatzaileak” inposatzen dituzte. Lehiarako Batzordearen iritziz, “agerian gelditu da kudeaketa monopolistikoa duten erakundeak egotea nahi duela Gobernuak”. Horixe zioen Lehiarako Batzordeak SGAEren (Espainiako Egile eta Editoreen Elkartea) eta SGAEk kudeatutako jabetza intelektualeko eskubideen aurka egindako adierazpenei buruzko albiste batek32. Pena da irmotasun berdina ez erakustea agroindustriako oligopolioen aurka. Elikagaiak ez dira merkantzia edo salgai hutsak, eta nekazaritza-ekoizpena ere ez da beste edozein ekoizpenen modukoa. Europar Batasunak berak horixe esan du behin eta berriro bere hurrenez hurreneko Nekazaritza Politika Bateratuetan. Zer da, bestela, Europako landa-inguruneko eta nekazaritzako politika guztietan aipatzen den multifuntzionaltasun kontzeptua? Nahiz eta paradoxikoki nekazaritza-jardueraren alderdi produktiboak zapuzteko erabili, elikagaien eta lehengaien gaineko ikuspegi soilik produktiboa gainditzeko ideia eratortzen da kontzeptu horretatik, eta jardueraz haratago dauden bi dimentsiori begiratzen die: ingurumenari lotutako funtzioei, hau da, natur baliabideekin, ekosistemekin eta nekazaritza-paisaiekin duen erlazioari; eta lurraldeari lotutako funtzioei, lurralde-oreka sortzeko eta landa-inguruneetako egitura sozioekonomikoari eusteko duten balioari dagokienez. IASSTDk33ere nekazaritzaren multifuntzionaltasunaren aldeko jarrera argia erakutsi du. Nekazaritzako elikagaien sistemari buruzko nazioarteko ebaluaziorik osoena eta zorrotzena da IASSTD, eta Munduko Bankuak, FAOk, Nazio Batuek eta Merkataritzaren Mundu Antolakundeak bultzatuta sortu zen (diogun, bide batez, jarrera hori jasotzen zuen txostena Europako herrialde nagusiek sinatu zutela, baina Espainiako Estatuak ez).

59 32 http://www.publico.es/ciencias/287079/competencia-en-guerra-contra-el-poder-de-la-sgae 33 http://www.agassessment.org/


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Gauzak horrela, ulertzekoa da “lehiakortasuna edo prezioak” (Lehiarako Batzordearen lanaren bi zutabeak) bezalako terminoak modu desberdinetara aplikatzea elikagaien ekoizpenean edo argazki-kameren ekoizpenean, esate baterako. Besterik ez bada, baserritarrek Estatuko lurraldearen gehiena kudeatzen dutelako modu batera edo bestera. Eta lehiarako berezko esparru bat ezinezkoa balitz, LBNri kontrapisua egingo dion organismoren bat sortu beharko litzateke, ikuspegi zabalagoa, zeharkakoagoa eta holistikoagoa duena, eta gai dena elikagaien ekoizpenak eta nekazaritza-jarduerak eskatzen dituzten interakzio ugariak (ingurumenean nahiz gizartean) eta sektore bien berezitasunak behar bezala ulertzeko. Gizartearentzat eta ingurumenerako izugarrizko ondorioak dituen gaia izanik, landare transgenikoen hazkuntzaren gaineko erabakiak soil-soilik bioteknologo talde baten (Biosegurtasunerako Batzorde Nazionalaren) esku uzteak zentzurik ez duen moduan, Ekonomia- eta Zuzenbide-ikasketak egin dituzten bost pertsonak (Lehiarako Batzorde Nazionaleko kideek) Estatuko elikaduraren etorkizunerako funtsezko alderdiak erabakitzeak ere ez du inolako zentzurik. Baina egoera horixe daukagu oraintxe, bost pertsona horiek hori guztia baldintzatzen baitute beren erabakiekin. Lehia arautzeko esparru propioa edota organo publiko propioa, epistemologikoki pluralagoa dena, eskatzen da nekazaritzako elikagaiekin zerikusia duten alderdiak erabakitzeko.

Zitrikoak eta gehiegizko kontratuak Kateko maila ahulena (baserritarrak) babestuko dituen kontratu publikorik ez egotearen ondoriorik adierazgarrienetako bat Valentziako zitrikoen salmentan aurkitzen dugu. 2010eko uztailean zitrikoen salerosketarako kontratu homologatu bat argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. Kontratu publiko horren bidez sektorean oso hedatuta dagoen merkataritza-jardunbide bat ezabatu liteke: salmenten araberako ordainketa (goian azaldu dugu). Jardunbide horretan, fruta entregatzen zaio agroindustriari eta honek aurrerago ordaintzen die nekazariei, nahi duenean eta nahi duen moduan. Kontratu publikoak, ordea, alderdi hauek zehaztuko lituzke: frutaren gutxi gorabeherako pisua, kategoria, zitrikoaren saltzailearen eta eroslearen artean adostutako prezioa, biltzeko gutxi gorabeherako data eta ordaintzeko data. Zitrikoen kanpaina igarota, kontratu horrek ez du ezertarako balio izan34. “Derrigortasuna” baita hemen hitz gakoa. Kontratua ez da derrigorrezkoa eta derrigorrezkoa ez den bitartean botere-abusuak bere horretan jarraituko du. Merkatuen interbentzio publikoa Agroindustriaren eta banaketa-enpresen gehiegikeriak indargabetzeko bide bat nekazaritzako elikagaien kateko boterea orekatzea zela esan dugu lehenago. Beste aukera bat merkatuetan publikoki interbenitzea litzateke. Baina kapitalismoaren egungo fasean, merkatuen interbentzio publikoa madarikazioa bihurtu da. Kateko maila ahulenak (baserritarrak, kasu honetan) indartzeko asmoz, merkatuetan interbentzio publikorik ez egitea da gaur egun EBko estatuetan (Espainiakoan bereziki) nonahi aurkitzen dugun jarraibideetako bat. Horren adibide dugu 2013ko NPB berrirako proposamena: neurri interesgarriak jasotzen dira bertan, baina alde batera uzten du neurri garrantzitsuenetako bat, merkatuen erregulazioa, hain zuzen. Merkatuan interbenitzeko eredu eta proposamen desberdinak daude. Kanadan, AEBetan eta Argentinan esne litroko ordaintzen den dirutik eragile bakoitzak zenbat poltsikoratzen duen 34 Unió de Llauradors baserritar-elkarteak salatutakoaren arabera: www.europapress.es/comunitat-valenciana/noticiauniocritica-nulo-uso-contrato-compraventa-citricos-campana-20101007124335.html.

60


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

aztertu eta gero proposamen interesgarri bat egin zuten. Azterketa horren bidez ikusi zen abeltzainek azken prezioaren gainean zuten “kuota” %20koa zela Argentinan, %30ekoa AEBetan eta %54koa Kanadan. Gainera, kontsumorako prezioa txikiagoa zen Kanadan beste bi herrialdeetan baino. Zergatik? Merkatuaren erregulazio publikoarengatik. Kanadako abeltzainak esnea saltzeko negoziazio-batzordeetako kide dira eta hantxe saltzen dute beren esnea. Probintzia-mailako batzorde horiek abeltzainek beraiek kudeatzen dituzte eta legezko eskumena dute esnearen prezioak erabaki eta esnearen kalitatea ikuskatzeko. Abeltzainek eta gobernuek erabakitzen dituzte alderdi horiek urtero, industria eta banatzaileak ere bertan direla. Bertan dira, bai, baina —eta funtsezkoa da hau— hitza badute ere ez dute botorik. Mekanismo horri esker, abeltzainek beren ekoizpen-kostuak estaltzen dituzte eta baldintza duinak bermatzen dituzte, atal horretarako diru-laguntzarik behar ez dituztelarik. Hori onuragarria da herritarrentzat, eta gainera zerga gutxiago ordaindu behar dituzte. Norvegiak eta Suitzak “eskaintza kudeatzeko” antzeko mekanismoak erabiltzen dituzte35. Aipatu duguna adibide bat besterik ez da, baina administrazio publikoek beste bide asko dauzkate aukeran, merkatuetan interbenitu eta agroindustriaren bidegabekeriei aurre egiten saiatzeko. Bide paraleloa: ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman-eredu berriak Nekazaritzako elikagaien katearen barruko boterea orekatzen saiatzea aukera bat da, beste bat, zuzenagoa beharbada, nekazarien eta kontsumitzaileen artean erlazio-molde berriak sortzea litzateke, enpresa handi gutxi batzuen esku dagoen kate industrialetik kanpo. Bide honetan ezin konta ahala aukera ditugu. Ekoizpen agroekologikoa, hazi-banku kolektiboak, tokian tokiko abere-arrazak berreskuratzea, bertako produktuetan oinarritutako animaliaelikadura, udal-hiltegiak, elikagaien eraldaketa eskala txikian baserriekin lotura zuzena izanik, zirkuitu laburreko banaketa, baserritik kontsumitzaileei zuzenean saltzea, merkatu lokalak, baserritarren merkatuak, herri-, familia- eta auzo-mailako elikagaien merkataritza-sareak, kontsumo-kooperatibak… ia-ia agroindustriaren gehiegikeriak bezain luzea da zerrenda. Leku bakoitzean jendea dago hori dena bultzatzen eta ahalbidetzen, baina, horrez gain, araueskala handiko esparru industrialaz bestelako esparru propio, espezifiko eta egokia behar dugu, eta, era berean, Administrazioak apustu sendo eta argia egin behar du eredu horren alde, aurrekontu egokiarekin eta langileak jarrita trantsizioak eta prozesuak gauzatzen laguntzeko. B/ ELIKA-KATEAREN KUDEAKETAN IZANDAKO JARDUNBIDE EGOKIAK Ñabardurak ñabardura, nekazaritzako elikagaien katearen barruko boterea orekatzeko interesgarriak izan daitezkeen zenbait ekimen daude. Katea desorekatu eta Estatuko nahiz erregio-mailako eskumeneko administrazioek esku hartzen duenean sortzen dira halako ekimenak, normalean. Lehenago aipatu ditugun tresnak dauzkagu, bai eta eragile publiko eta pribatuek garatzen dituzten ekimenak ere: ekoizleen eta nekazaritza-enpresen arteko hitzarmen lotesleak kantitate eta prezioei buruz, Administrazioaren ikuskapenarekin. Beste neurri batzuk merkatua arautzera edo prezioak gutxienez ekoizpen-kostuaren gainetik daudela ziurtatzera bideratutako egiturazko neurriak dira. Alor honetan, eskumeneko agintariak dira prezioak eta ekoizpen-kuotak finkatzen dituztenak (eskaintzaren kudeaketa deritzo horri). de producción (la llamada gestión de la oferta). Lehenbiziko multzoan Frantzia eta Europako Parlamentua dauzkagu, orekatze-neurri “suabeekin”; bigarren multzoan, berriz, Kanada, Norvegia eta Islandia, egiturazko orekatze-neurri zorrotzagoekin. 35 http://www2.dijon.inra.fr/esr/pagesperso/trouve/Annexes%20FR.pdf

61


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

KANADA Kanada da Espainiako Estatuaren pareko erregio eta herrialdeen artean nekazaritza-arloko merkatu-politikak gutxien baztertu dituen herrialdea. Katean dagoen botere-desorekari neurri batean aurre egin zaio Kanadan, oinarrizko produktu gehienentzat prezio erremuneratiboak finkatzearen bidez. Oinarrizko produktuen (esnea, oilaskoa, arrautzak eta oilaskoen produktuak) merkatu-prezioei eusteko era askotako neurriak dauzkate Kanadan: mugan aplikatzen dituzte neurri batzuk (muga-zergak eta muga-zergen kuotak) eta, horrez gain, esportaziorako dirulaguntzak ematen dituzte. Era berean, eta atal hau interesatzen zaigu bereziki, eskaintzaren kudeaketaren barruan, ekoizleei prezio egonkorrak bermatzeko eta ekoizpenaren kudeaketan laguntzeko neurriak dauzkate (ekoizpen-kuotak). Eskaintza arautua duten oinarrizko produktuek beren hitzarmen propioak dituzte: merkaturatze-plan nazionalak. Hitzarmen horiek hitzarmen federalak, probintzialak eta lurralde-mailakoak izan daitezke. Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) presio handiak jasan arren, eskaintza arautzeko sistema aplikatzen jarraitzeko asmo sendoa du Gobernuak. Politika hauetan funtsezkoak dira merkaturatze-batzorde eta -organismoak. Har ditzagun bi adibide: zereala eta esnea. Garia: Kanadako Gariaren Batzordea (CWB). CWB ekoizleek kontrolatzen duten merkaturatzeerakundea36 da, eta leihatila bakar gisa funtzionatzen du Manitoban, Saskatchewanen, Albertan eta Britainiar Columbiako Peace ibaiaren inguruan ekoizten den gariaren eta garagarraren probintzia arteko salmenta eta esportazioetarako. Dagokion zonako nekazari guztien garia merkaturatzen du Batzordeak. Gobernuak, bestalde, zerealak jasotzeko unean nekazariei egindako hasierako ordainketen bermeak ematen dizkio CWBri (hasierako prezioaren gainetiko diru-sarrerak nekazariei itzultzen zaizkie amaierako ordainketa edo doikuntza gisa). Esnea: Kanadako Esnekien Batzordea (CDC) Estatu-mailako erakundea da eta 1996an eratu zen federazio- eta probintzia-mailako esne-politikak koordinatu eta esne-ekoizpena kontrolatzeko mekanismo bat sortzeko, diru-sarrerak egonkortu eta soberakinak saihestearren. Sistemaren hiru zutabeetako bi bermatzen ditu CDCk: babes-prezioak eta kuoten merkaturatze nazionala. Urtero, gurinaren eta hauts-esne gaingabetuaren gutxieneko prezioak finkatzen ditu CDCk sektoreko kideei kontsultatu eta gero. Prezio horiek babes-prezioak dira, eta CDCk prezio horietan salerosten ditu gurina eta hauts-esne gaingabetua bere programen barruan. Probintzietako batzordeek prezio horiek erabiltzen dituzte erreferentzia gisa, beren esnea industriari saltzeko garaian. Esnea merkaturatzeko probintzia-mailako batzordeek esne gordinaren ekoizpen osoa erosten diete esneki-ekoizleei. Diru-sarrerak esnerako funts komun batzuetan bildu eta ekoizleei itzultzen zaizkie. Industriak bere esnekien kontsumorako azken prezioa finkatzen du gero, ekoizpen-kostuetan eragina duten faktore guztiak aintzat hartuta. Azkenik, banatzaileek eta txikizkako saltzaileek produktu horiek azkenean zein preziotan salduko dituzten erabakitzen dute. Prezioak finkatzeko, etxaldeetan esnea ekoizteko kostuari buruzko azterketa nazional bat egiten du CDCk urtero, probintziekin elkarlanean. Era berean, udazkenean, esnearen prezioa kontsultatzen die ekoizle, prozesatzaile, sukaldari eta kontsumitzaileei. Kontsulta hori egin eta gero, babes-prezioak finkatzen ditu CDCk. Abendu erdialdean prezio horien berri zabaltzen dute eta hurrengo urteko otsailaren 1ean sartzen dira indarrean. Prezioak finkatzeko faktore hauek hartzen dira kontuan: esnearen ekoizpen-kostuari buruzko azterketaren emaitzak, kontsultatutako eragileen iritziak, eraldatzaileek kalkulatutako marjina, adierazle ekonomikoak (kontsumorako prezioen indizea, adibidez), batzordearen beraren esperientzia eta sektorearen gaineko ezagutza. Prezio horiek merkatua arautzen duten probintzia-batzordeentzako 36 CWBk gobernu-egitura berezia du: hamabost kidez osatutako administrazio-kontseilu bat du, eta bertan nekazariak daude, besteak beste (MMAren G/STR/N/12/CAN dokumentua, 2010/VIII/6, 12. or.).

62


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

erreferentzia gisa erabiltzen dira bakoitzak bere probintzian esnearen prezioa finkatu behar duenerako. Esnearen ekoizpen eta eskaintza nazionalaren jarraipena ere egiten du CDCk haiek doitzeko, eta doikuntza horri jarraiki Esnea Merkaturatzeko Plan Nazionala onartzen da urtero. Plan horrek finkatzen ditu ekoizpen-kuotak. Ekoizleek esne likidoaren (hau da, mahaiko esnearen eta gain edo kremaren) merkaturatzea doitu egiten dute probintzia-mailan probintziamailako merkaturatze-batzordeen bidez. Batzorde horiek esne likido eta industrialaren eskari osoa zenbatekoa den jakinarazten diete ekoizleei, eta kopuru horiek probintzien barruan merkaturatu daitezke gero. Produktu likidoak (hau da, esnea eta gaina edo krema) fabrikatzeko eraldatze-industrien eskaerari lehentasunez erantzuten zaio probintzia bakoitzean. Zer-nolako eragina daukate era honetako politikek? Lehenbizikoa da prezio erremuneratiboak bermatzen direla ekoizleentzat. Bigarrena da katearen barruko desoreka zuzentzen dela, botere publikoak gutxieneko babesa ematen baitu industriaren aurrean, bai prezioari dagokionez bai ekoizpen-baldintzei dagokienez. Hirugarren ondorioa da eredu hau merkeagoa dela laguntza zuzenetan oinarritutako beste politika batzuk baino, merkatuetan esku hartzea ez baita merkatu-politikarik finkatu gabe zuzenean laguntzak ematea bezain garestia. Sistema hauei egiten zaien kritiketako bat kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioari lotuta dago. Kanadarrek merkatua arautu gabe egongo balitz baino gehiago ordaintzen omen duteneko premisan oinarritzen da kritika hori. Kontsumitzaileek esneagatik ordaintzen duten prezioa pixka bat garestixeagoa izatea lurraldean dibertsifikatutako familia-ekoizpena mantentzeak dakartzan onurekin (horrek dakartzan esternalitate positiboekin) konpentsatzen ote deneko eztabaida alde batera utzita, alderaketa horretako datuak ez dira beti zuzenak. Kanadako kontsumitzaileek eta, kilometro batzuk hegoaldera joaz, AEBetako kontsumitzaileek (arautu gabeko esne-merkatua) esneagatik ordaintzen dutena alderatzea dugu desberdintasun hau ikusteko modu argiena. Hori eginda, prezioa ia berdin-berdina dela ikusiko dugu. Halere, Kanadako esne-etxaldeek 45 $US inguru jasotzen dute esne litroko, eta AEBetako etxaldeek, berriz, 30 $US. Kontsumorako azken prezioa berdina bada, non gelditzen da dirua kasu bakoitzean? Horixe dugu daturik adierazgarrienetakoa hemen: Kanadan, kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren %77,6 etxaldeetan gelditzen da; Erresuma Batuan, aldiz, %35 eta Frantzian, %43. Ikusiko dugunez, Islandian ere Administrazioak arautzen ditu esnearen prezioak, eta han portzentajea %60ra igotzen da. Espainiako Estatuan, azkenik, kontsumitzaileek ordaintzen duten preziotik etxaldeetan gelditzen dena %39 besterik ez da.

FRANTZIA Nekazaritza Modernizatzeko 2010eko Legeari jarraiki, ekoizleek eta nekazaritza-industriako enpresek kontratu lotesleak sinatu behar dituzte esnerako eta fruta eta barazkietarako. Kontratu horiek bi eragileen arteko merkataritza-harremanen idatzizko formalizazioa dira berez, eta negoziatutako bolumenak zehazten dira bertan, bereziki prezioa. Ikusi dugunez, Espainiako Estatuko nekazari-sindikatu gehienen egungo eskaeretako bat horixe da, hain zuzen: prezioak jasotzen dituzten kontratu lotesleak ezartzea. Kontratuak tresna egokia izan litezke bi eragileen arteko negoziazioetan dagoen desoreka itun baten bidez zuzentzeko, kontu handiz ibilita, jakina. Eskumeneko administrazioek prozesu guztia lagundu eta bultzatu beharko lukete. Frantziako proposamenaren arazo nagusienetakoa da etxaldeen eta industriaren arteko bananbanako negoziazioa bultzatzen duela, eta horrek botere-desoreka zuzendu baino, areagotu egiten du. Banan-banako negoziazioaren ordez sektoreen arteko negoziazio kolektiboa litzateke konponbidea, banan-banako negoziazioetan nekazaritza-industriaren presioek askoz eragin handiagoa baitute. Frantziako nekazari-elkarte batzuk hasiak dira aldaketa hori eskatzen. 63


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

EUROPAR BATASUNA Esnearen sektoreko nekazari eta baserritarren mobilizazio eta eskakizun ugariei erantzunez, Goi-mailako Talde espezifiko bat sortu zuen EBk, esne-katearen barruko desoreka konpontzen saiatzeko. 2011ko ekain amaieran, Europako Parlamentuko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Batzordeak (AGRI) txosten bat onartu zuen esne-sektoreko legeak aldatzeko proposamenekin, ekoizleentzako prezio bidezkoagoak bermatzeko, hain zuzen. Helburua argia da: ekoizleen eta nekazaritza-industriaren arteko negoziazio kolektiboa ahalbidetzea, prezioa, bolumena eta iraupena bezalako oinarrizko alderdiak jasotzen dituzten nahitaezko kontratu batzuen bidez. Proposamenak hainbat neurri jasotzen ditu ekoizpenaren eta nekazaritza-industriaren monopolioa galarazteko, kontratu hauek ez daitezela izan EBko estatu baten ekoizpen osoaren %40 baino gehiago, esate baterako. Parlamentuak 2011n onartu beharko luke dokumentua eta, aldi berean, elkarrizketak izan beharko lituzke Batzordearekin eta Kontseiluarekin. Kontratu hauek Frantzian onartutakoaren antzekoak dira. Hau guztia Europako erregelamendu garrantzitsu baten aldaketaren barruan sartzen da: nekazaritza-merkatuen antolaketa komuna sortu eta nekazaritza-produktu jakin batzuetarako xedapen espezifikoak finkatzen dituen 1234/2007 Erregelamenduaz (MMArako Erregelamendu bakarra) ari gara. Esne-sektorearen kasuan ere erregulamenduak aldatzeko asmoa dago.

ESPAINIAKO ESTATUA Frantziako bideari jarraiki, Espainiako Estatuan ere ahaleginak egiten ari dira esne-katearen barruko botere-desorekak kontratuen bidez zuzentzeko. Esne-sektoreko ekoizle-elkarteen eta lanbide arteko erakundeen errekonozimendua arautu eta esne-sektorean kontratatzeko baldintzak finkatuko dituen errege-dekretuaren proiektua prestatzen ari dira, eta proiektu horretako gako nagusietako bat kontratu horiek izango dira, hain zuzen ere. Espainiako Lehiaren Batzorde Nazionalak errege-dekretuaren proiektuari buruzko emandako ebazpenean aurkako iritzia eman zuen, jakina. Eragozpen horiek ez ditu Espainiako Lehia Batzordeak jartzen bakarrik, Europako gainerako batzordeak ere oso zorrotzak dira gai honekin. 2010eko azaroaren 17an Europako lehia-agintaritzetako arduradunek egindako bileraren Ebazpenak iritzi hori bera adierazi zuen, berariaz esan baitzuen esne-ekoizleen erakundeei prezioa modu bateratuan finkatzeko ahalmena emateko lege-proposamenek “kontsumitzaileei kalte handia sortu" diezaieketela eta "aurrekari zaila finkatzen" dutela "nekazaritzako beste sektore batzuentzat".

ISLANDIA Ekoizpenari, prezioak finkatzeari eta nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen salmentari buruzko 99/1993 Legea da Islandiako nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko politika arautzen duen lege-esparru nagusia. Politika horretan adierazitako helburu nagusiak dira nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen eta langintzaren eraginkortasuna handitzea eta egiturazko doikuntza bultzatzea; nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen behar besteko hornidura bermatzea uneoro, eta —guri hemen gehien interesatzen zaigun puntua— nekazarien diru-sarrerak antzeko beste lanbide batzuen diru-sarreren parekoak izatea. Nekazaritza eta Abeltzaintzako Prezioak Finkatzeko Batzorde bat (Verdlagsnefnd Buvara) dute Finlandian esnerako. Batzorde horrek esne-ekoizpenerako gutxieneko prezioa finkatzen du urtero, eta hainbat esnekiren handizkako prezioa ezartzen du. 64


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

NORVEGIA Norvegiako nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea arautzen duten lege nagusiak bi dira: 1936ko uztailaren 10eko Merkaturatze Legea eta 1950ean onartu eta 1992 aldatu zuten Nekazaritzako Oinarrizko Hitzarmena. Oinarrizko Hitzarmeneko kide diren aldetik, Norvegiako bi nekazari-erakunde garrantzitsuenek (Norvegiako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna37 eta Norvegiako Nekazari, Abeltzain eta Lurjabe Txikien Batasuna38) urteroko nekazaritzanegoziazioetan parte hartzeko eskubidea dute Gobernuarekin batera. Negoziazio horietatik ateratzen den Nekazaritza Hitzarmena Parlamentuak berretsi behar du. Hitzarmen horretan nekazaritza eta abeltzaintzako produktuentzako erreferentziazko prezioak jasotzen dira. Sektoreetako zenbait adibide: Haragia Merkaturatzeaz arduratzen den Norvegiako Abeltzainen Antolakundeak (Norsk Kjøtt) arautzen du haragi-sektorea; zerealen merkatua, berriz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Produktuen Erosketa eta Merkaturatzeaz arduratzen den Norvegiar Kooperatibak; eta esnekien sektorea, azkenik, Tine BA erakundeak.

3. OSASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK A/ ZER DIRA. OINARRIZKOA ALDERDIAK Elikagaien segurtasunari buruzko legeek, kontzeptu hori herritarrei elikagai nutritiboak eta ez kaltegarriak eskaintzeko bitarteko gisa ulertuta, zalaparta handia piztu dute EBn. Logikoa den moduan, herritarrek gero eta kezka handiagoa dute beren osasunerako seguruak diren elikagaiak kontsumitzeko. Kezka horri jarraiki lege sorta handia onartu da Europan, segurtasun hori bermatzeko asmoz. Elikagaien osasunerako arriskuari buruzko ikuspegia aldatuz joan da azken urteotan, eta, horrekin batera, aldatuz joan dira lehenagoko politika asko. Azken hamar urteotan elikagaien toxikotasun kasu ugari eta entzutetsuak (1990eko hamarkadako behien entzefalopatia espongiformeaz —BSE edo behi eroen gaixotasuna— geroztik bereziki) izan ditugu Europan, eta horrek gurea bezalako elika-kate industrializatu eta izugarri prozesatuari lotutako arriskuak berraztertu beharra eragin du. Gertakari horiek, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen izugarri intentsiboekin eta sektorearen ia erabateko industrializazioarekin batera, galdera hau piztu dute gure artean: hedabideetan tarteka-marteka agertzen diren elikagaien toxikotasunari buruzko albisteak salbuespena dira ala gaur egungo ekoizpen-, eraldaketa-, banaketa- eta merkaturatze-sistemaren berezko osagaiak dira? Atal honen egileon ustez, bigarrena da erantzun zuzena. Elikagaien osasun-segurtasun handiagoa lortzeko bidea elikaduraburujabetzan datza. Bestalde, elikagaien segurtasuna ezin dugu elikagaien toxikotasunari aurre eginez bakarrik bilatu. FAOren definizioari ere jaramon egin behar diogu, gai toxikoa ez izateaz gain, beste alderdi batzuk (elikagaiak nutritiboak izatea, adibidez) ere aintzakotzat hartzen baititu FAOren definizio horrek. Elikagaien segurtasunaz ari garenean, kontzeptu horrek legeetan eta europarren buruan izandako murrizketa azpimarratu beharra daukagu, lehenik eta behin.

37 www.bondelaget.no/english/ 38 www. smabrukarlaget.no/om_oss/english/

65


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer da elikagaien segurtasuna? Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) honako definizio hau ematen du: “Pertsona guztiek beren elikagai-beharrak asetzeko adina elikagai nutritibo eta ez kaltegarri uneoro eskuratzeko aukera fisiko eta ekonomikoa dutenean lortzen da elikagaien segurtasuna”. Nabarmentzekoa da, bestalde, nutrizioari lotutako gaixotasunak (obesitatea eta elikadurarekin zerikusia duten gainerako nahasmen eta gaitzak) ikuspegi mediko batetik bakarrik lantzen direla ia bakar-bakarrik. Baina gaixotasun nutrizionalek eta elikagaien segurtasuna kontzeptuak berak jatorri sistemikoa dute berez: esparru medikotik haratago doaz, gizartearekin, kulturarekin eta ekonomiarekin zerikusia duten osagai asko eta asko ukitzen baitituzte. Elikagaien osasunari buruzko ikuspegi “higienistak” alde jakin baterantz bultzatu ditu Europako osasun-legeak, ikuspegiak, pentsamoldeak eta diskurtsoak, gai horri lotutako alderdi soziologiko eta ekonomikoak alde batera utzita. Baserritarren nekazaritza, elikagaien artisau-erako eraldaketa, merkatu lokalak, ekoizpen agroekologikoari lotutako zirkuitu laburrak eta merkaturatzea funtsezko alderdiak dira ikuspegi holistiko batean oinarritutako elikagaien osasunean. Zalantza asko plazaratu dira ekoizpeneredu horri buruz, eskala handiko ekoizpen industrialak baino kontrol eta segurtasun gutxiago duela esanez. Baina azken hamarkadan zehar hedabideetan orrialdeak eta orrialdeak bete dituzten kasu lazgarrienak kate industrialean sortu dira, ez baserritarren ustiategietan. Bi alderdi horiek ondo gogoan izan behar ditugu, gaur egun EBn indarrean dauden osasunari eta higieneari buruzko legeak aztertzen hasi aurretik. EBko elikagaiei zuzendutako arau higieniko-sanitarioak Elikagaien osasunari buruzko erabaki eta lege gehien-gehienak Kontsumitzaileen Babeserako eta Osasunerako Zuzendaritza Nagusiak hartzen ditu. Zuzendaritza horren arabera, hauxe da Europar Batzordearen elikagaien segurtasunerako politikaren helburu nagusia: gizakion osasuna eta kontsumitzaileen interesak ahalik eta zorrotzen babestea, elikagaiei dagokienez. Gorago esan dugunez, hori bermatzeko tresna egokiena elikadura-burujabetza dugu eta ez Europan nagusi den elikadura-sistema, nahiz eta sistema horixe izan EBko arauen oinarri nagusia. Europako arauak biltzen dituen esparrua higieneari buruzko neurri sorta (HNS) delakoa dugu. Elikagaien segurtasun-gabeziari lotutako arriskuak murriztera bideratutako arau, erregelamendu eta legeak jasotzen dira bertan. 1990eko hamarkadako elikagaien krisiei (besteak beste behien entzefalopatia espongiformeari, ahoeri edo sukar aftosoari eta dioxinen krisiari) erantzun nahian Elikagaien Segurtasunari buruzko Liburu Zuria argitaratu zuen Europar Batzordeak 2000. urtean, ordura arteko elikagaiei lotutako osasun eta segurtasunari buruzko ikuspegia errotik aldatuz. Elika-kate osoa, “baserri edo etxaldetik mahairaino”ko tartea hartzen duen lege-esparru berria sortu zen orduan, elika-kateko sektore guzti-guztiak (ekoizpen primarioa, elikagaien eraldaketa, biltegiratzea, garraioa eta txikizkako salmenta) hartzen dituen ikuspegi global bati jarraitzeko asmotan. Ordura arte, elikagaien araberako logika bertikal eta zatikatua zen nagusi. Hamazazpi zuzentarau zeuden, sektore bakoitzeko bana, eta produktu amaituei egiten zitzaizkien kontrolak, ez prozesuari. Bestalde, elikagaien osasun-egoera bermatzeko fase nagusia ekoizpena zela uste zen, eta hortxe aplikatzen ziren arau eta kontrol guztiak (eta presio guztia, ondorioz). Hori dena aldatu egin da, hein handi batean. 66


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Logika horri jarraiki, hauek dira elikagaien segurtasunean eragina duten alderdiak: animalien elikadura eta osasuna, animalien babesa eta ongizatea, albaitarien kontrolak, osasunari lotutako polizia-neurriak, kontrol fitosanitarioak eta elikagaien prestaketa eta higienea. Era berean, kontsumitzaileekin etengabeko hartu-emana izatearen garrantzia azpimarratzen da Liburu Zurian, informazioa eta prestakuntza ematearren. Prozesu horri jarraiki, elikagaiei buruzko legeria berria ekarriko zuen erregelamendua onartu zen 2002ko otsailean: 178/2002 Erregelamendua, elikagaiei buruzko legeriaren printzipio eta betebehar orokorrak finkatu eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA, ingelesezko izenari jarraiki) sortu zuena. Hona hemen erregelamendu horretatik ateratako printzipio garrantzitsuenak: Elika-katearen izaera integratua azpimarratzea. Arriskuen analisia izatea elikagaien segurtasunerako politikaren funtsezko osagaietako bat. Arriskuen analisia eta kudeaketa argi eta garbi bereiztea. Sektoreko ustiatzaileen erantzukizuna. Elikagaien trazabilitatea bermatzea, elika-kateko etapa guztietan. Herritarrek informazio argi eta zehatza jasotzeko duten eskubidea. Zalantzarik egonez gero, badaezpadako neurriak hartzeko printzipioa betetzea. EFSA/AESAN aholkularitza zientifikorako organoak sortzea. Parte-hartze handiagoa estatuz gaindiko Administrazioarentzat, Europako elikagaien merkatua merkatu bakarra dela ulertuta (horrek ondorio sakonak izango ditu hiltegiei buruzko arauetan, adibidez). 1/ Elika-katearen izaera integratua azpimarratzea. “Baserritik mahaira” esaldia erabiltzen dute Europar Batasunean elikagaien segurtasuna zaintzeko ardura duten organismoek elikagaien gaineko kontrola egiteko erantzukizuna elikakateko etapa guzti-guztietako —ekoizpena, lanketa, ontziratzea, garraioa, biltegiratzea, saltokiak eta, azkenik, kontsumoa— parte-hartzaileen eginkizuna dela aditzera emateko. Horri jarraiki, elikagaien segurtasun hori zaindu eta kontrolatzeko neurriek etapa horiek guztiak hartu behar dituzte kontuan, kontsumitzaileen mahaira iristen diren elikagai guzti-guztiak kaltegarriak ez direla bermatzeko. 2/ Sektoreko ustiatzaileen erantzukizuna. EBren arabera, “elikagaien segurtasuna lortzeko beharrezkoa da elikagaien gaineko erantzukizuna duten pertsona eta enpresek higieneari, manipulazioari eta kalitateari buruzko arauak betetzea bakoitzari dagokion etapan”. Estatu- eta erkidego-mailako administrazioek segurtasun- eta kontrol-neurriak aplikatzeko aholkularitza eskaini behar diete etapa bakoitzeko parte-hartzaileei, neurri horiek betetzen direla egiaztatzearekin eta elikagaien segurtasunari eta kalitateari buruzko ikuskapenak egitearekin batera”. Alegia, Administrazioak arau orokor batzuk onartzen ditu, arau horiek nekazaritzako elikagaien kateko eragile guztiek bete behar dituzte (beharrezko laguntza jasoaz), eta gero haiei dagokie azken erantzukizuna. Erantzukizun hori elikagaiek igarotzen dituzten etapa guztietako erantzule eta arduradunei dagokie, aurreko ereduan ez bezala, eredu hark ekoizle primarioen bizkar uzten baitzuen erantzukizunaren zama nagusia. 3/ Zein metodologia proposatzen du EBk elikagaien segurtasuna kudeatzeko? Arriskuen analisia eta haien kudeaketa, edo, hizkera teknikoan esaten den bezala: Arriskuen Analisia eta Puntu Kritikoen Kontrola (AAPKK). Aurrerago azalduko dugu. 67


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

4/ Garai hartan Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA) sortu zen. Hauek dira bere zeregin nagusiak, besteak beste: irizpen zientifikoak ematea elikagaien segurtasunarekin zerikusia duten gaiei buruz (elikadura-burujabetzan oinarritutako elikadura bultzatzen duten gizarte-sektoreek eta baserritarrek asko kritikatu izan dituzte irizpen horiek), egon litezkeen edo azaleratzen ari diren arriskuei buruzko datuak bildu eta aztertzea eta herritarrekiko etengabeko hartu-emana bermatzea. EFSAk zenbait elikagairi eta elikagaien zenbait konposaturi (gehigarriak, transgenikoak) buruzko irizpen zientifikoak eman ditu, esate baterako. Europako Kontseiluak Italiako Parmako hirian finkatu zuen EFSAren egoitza, 2003ko abenduan Bruselan egindako bileran. Espainiak, bestalde, berari dagokion estatu-mailako organoa sortu zuen: Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentzia (AESA). Azkenik, trazabilitateari, badaezpadako neurriak hartzeari eta herritarren informazio-eskubideari buruzko printzipioak ere jaso dira Erregelamenduan, baina kasu asko eta askotan ez dira betetzen. Adibide bat aipatuko dugu horren adierazgarri: genetikoki eraldatutako organismoen kasuan, badaezpadako neurriak hartzeko printzipioa aplikatzeko eskatu da behin eta berriz, halakoei buruz dauden zalantza sendoak direla eta, baina administrazio askok eta askok entzungor egin dute. Codex Alimentarius kodea Bai araudi horren ikuspegiak, bai AAPKK-metodologiak Codex Alimentarius kodeko jarraibideak jasotzen dituzte, alderdi hauei guztiei dagokienez: instalazioen eraikuntza, operazioen kontrola (tenperatura, ur-hornidura, lehengaiak), manipulatzaileen higienea, etab. Hortaz, zertxobait luzatuko gara tresna hori zertan oinarritzen den azaltzen. Codex Alimentarius-en Batzordea 1963an sortu zuten FAOk eta OMEk, Elikagaien Arauei buruzko FAO/OMEren Programa Bateratuaren barruan elikagaiei buruzko araudiak, erregelamenduak eta antzeko testuak (jardunbide egokien gidak, adibidez) garatzeko asmoz. Beren webgunean bertan iragartzen dutenez hauek dira programa horretako ardatz nagusiak: kontsumitzaileen osasuna babestea, merkataritza-jardunbide argiak bermatzea eta gobernuetako eta gobernuz kanpoko erakundeek adostutako elikadura-arauen arteko koordinazioa bultzatzea. Codex-ak jatorri bitxi samarra izan zuen, elikagaien nazioarteko merkataritzaren zerbitzura jarritako tresna izan baitzen hasiera batean (eta horixe da oraindik ere). Elikagaien definizio eta betebeharrak prestatu eta finkatzeko jarraibide eta akuilu izatea zen tresna horren helburua, harmonizazioa bultzatu eta, era horretara, nazioarteko merkataritza erraztearren. Munduko biztanle gehienak Codex Alimentarius-eko kide diren 166 herrialdeetan bizi dira, eta herrialde horiek dira, hain zuzen ere, arauak idazten dituztenak eta estatu- eta erregio-mailan aplikatzen dituztenak. Codex Alimentarius-ek onartutako arauak lege aldetik nahitaez betetzekoak ez badira ere, pisu zientifiko handia dute. Dagokionean, Merkataritzaren Mundu Erakundeak Codex-eko arauetara jotzen du, elikagaien inguruan sortutako merkataritza-gatazkak konpontzeko. Codex-eko arauak estatu- eta erregio-mailako lege eta arauen abiapuntu gisa hartzen dira askotan. Funtsean, Codex Alimentarius-aren eragina kontinente guztietara iristen da eta erreferente garbia da segurua zer den eta zer ez den erabakitzeko eta segurtasun hori finkatzen duten prozedura eta tresnak aukeratzeko garaian. Codex Alimentarius-ak39 milaka arau biltzen ditu: elikagai guztiei aplikatu beharreko arau orokorrak dira batzuk eta elikagai eta produktu jakin batzuei bakarrik aplikatu beharreko arau espezifikoak besteak. Arau orokorren artean alderdi hauei dagozkienak ditugu: higienea, etiketak, albaitaritzan erabilitako botika eta pestiziden hondakinak, inportazio eta esportazioak 39 Hemendik ateratako informazioa www.eufic.org/article/es/artid/codex-alimentarius/

68


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

ikuskatu eta ziurtatzeko sistemak, analisiak eta laginak hartzeko metodoak, elikagaiei botatako gehigarriak, kutsatzaileak, nutrizioa eta erabilera dietetiko berezietarako elikagaiak. Bestalde, arau espezifikoak daude elikagai guztietarako: fruta eta berdura fresko, izoztu eta landuak, fruta-zukuak, zereal eta eltzekariak, koipeak eta olioak, arraina, okela, azukrea, kakaoa eta txokolatea, esnea eta esnekiak‌ Nola prestatzen dira arau horiek? Codex Alimentarius-en Batzordea da Codex Alimentarius kodea zuzentzen duen erakundea. Gobernu arteko organismo bat da batzorde hori, eta batzordeko kide diren herrialde guztiek boto-eskubidea dute bertan. Adituez osatutako komite batzuk arauak idazteaz arduratzen dira eta, gero, Batzordeak onartzen ditu arau horiek. Estaturen bateko Gobernuak edo Codex-en Batzordeko komiteren batek gai edo elikagai zehatz bati buruzko arau bat proposatzean kaleratzen dira arauak. Codex-en Batzordeak (edo haren Batzorde Betearazleak) arau bat idatzi beharra dagoela erabakiz gero, Codex-en Batzordearen Idazkaritzak arauaren aurreproiektu bat prestatu eta batzordeko kide diren herrialdeetako gobernuetara bidaltzen du, aurreproiektua aztertu dezaten. Codex-eko dagokion komiteak herrialdeek egindako oharrak aztertu eta, testu berria idatzi eta gero, arau-proiektu gisa aurkeztuko du Codex-en Batzordean. Codex-en Batzordeak arau-proiektua onartzen badu, proiektua gobernuei bidaltzen zaie, azken proiektuan amaitzen den prozesu mailakatua osatzeko. Azkenean, proiektua Codex-eko arau bihurtzen da. Prozesu horretako mailak bost eta zortzi artean dira, eta ahalik eta adostasunik handiena lortzeko pentsatua dago sistema mailakatu hori. Prozesuak urteak iraun dezake, eta, bitartean, dagokion komitea xehetasunak aldatzen eta egokitzen joaten da, Idazkaritzaren laguntzarekin. Batzuetan, maila edo etapetako batzuk errepikatu egiten dira. Codex-en Batzordeak araua onartu eta gero, Codex Alimentariusean sartzen da. Mundu-mailako "elikaduraren kode� esaten zaio Codex-ari. OSASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK: Arau-esparrua Itzul gaitezen Europar Batasuneko osasunari lotutako neurri sortara. Hizkera teknikoan higieneari eta osasunari buruzko neurri sorta aipatzen dugunean, Europako oinarrizko arau hauei buruz ari gara, berez: (CE) 852/2004 Erregelamendua, elikagaien segurtasunean lortu beharreko helburuak zehazten dituena, elikagai-enpresetako operadoreen eskuz utziaz elikagaiak kaltegarriak ez direla bermatzeko aplikatu beharreko segurtasun-neurriak hartzeko erantzukizuna. (CE) 853/2004 Erregelamendua, animalia-jatorriko produktuen higieneari buruzkoa. Erregelamendu horrek animalia-jatorriko elikagaiek bete beharreko higiene-arau espezifikoak finkatzen ditu. (CE) 854/2004 Erregelamendua, giza kontsumora bideratutako animalia-jatorriko produktuei egin beharreko kontrol ofizialetarako EBko esparrua finkatzen duena eta haragi-produktu freskoei, kusku biko moluskuei, esneari eta esnekiei buruzko arau espezifikoak finkatzen dituena. 69


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Horrez gain, elikagaien higieneari buruzko EBko legeria osatzen dute honako lege-testu hauek: Goian aipatutako (CE) 178/2002 Erregelamendua, elikagaiei buruzko legeei dagozkien printzipio nagusiak jasotzen dituena. Erregelamendu horretan elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak azaltzen dira eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA) sortzen da. (CE) 882/2004 Erregelamendua, elikagai eta pentsuei egin beharreko kontrol ofizialak berrantolatzen dituena, ekoizpen-etapa guztietako eta sektore guztietako kontrolak bateratzeko asmoz. 2002/99/CE Zuzentaraua, animalia-jatorriko produktuak merkaturatzeko baldintzak eta beste herrialde batzuetatik edo murrizketa zoosanitarioak aplikatzen zaizkien herrialdeetatik datozen produktuei aplikatu beharreko murrizketak finkatzen dituena. 852/2004 Erregelamendu Sanitarioak eta 853/2004 (852ren oso antzekoa) Erregelamenduak osatzen dute oinarrizko arau-esparrua, eta haietatik datoz arau sorta sanitarioaren barruan biltzen diren araudi eta betebehar gehien-gehienak. Aztertu dezagun sakonean erregelamendu hori. Atarikoa Arauen espirituan nabarmentzen diren bi elementu bereizi ditzakegu. Legeetako espirituaz hitz egiteak zentzugabea eman dezake, baina bere garrantzia dauka, aldaketak edota egokitzapenak eskatzeko garaian. Aipatu nahi dugun lehenbiziko elementua da betebeharra emaitzei dagokiela eta ez bitartekoei, hau da, nolabaiteko askatasuna ematen dela bitartekoei dagokienez, baina batere ez emaitzei dagokienez. Erregelamendua argiro finalista da, beraz, elika-kateko elementu bakoitzaren azken emaitza higieniko eta sanitarioa definitzen baititu, helburu hori lortzeko bideari buruzko baldintza zehatzik finkatu gabe, ordea. Higieneari buruzko neurri sortan nabarmentzen den bigarren elementua bere malgutasuna da. Malgutasun hori ez da funtsik gabea edo ustekabekoa, Europan dauden ezin konta ahala ekoizpen-sistema eta elika-kateen ondorioa baizik. Nekez finkatu daiteke printzipio komunak baino baldintza zorrotzagorik eta auto-kontrolerako metodologia bateratu bat baino tresna zehatzagorik, gaiarekin zerikusia duten eragileek onartu ezinekoak eta, ondorioz, bete ezinekoak gertatzen diren mugak ezartzen bukatu gabe. Hori guztia argi eta garbi agertzen da arauetan. Higieneari buruzko neurri sortako aldagaiak Higiene-neurriak elika-kateko eragile guztiei eta elika-kate osoari (ekoizpena, eraldaketa eta salmenta) aplikatzen zaizkie. Dena den, guztiei ere ez zaizkie arauok modu berean aplikatzen, eskakizunak aldarazten dituzten lau aldagai baitaude: Ekoizpen primarioa vs. eraldaketa Landare-ekoizpena vs. animalia-ekoizpena Salmenta zuzena eta zirkuitu laburrak vs. gainerakoak Elikagai tradizionalak eta ezaugarri bereziak dituztenak vs. gainerakoak

70


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zenbait definizios Ekoizpen primarioa: elikagaien ekoizpen eta hazkuntza. Landare-ekoizpen ez eraldatuak, esne gordina, arrautzak, okelatarako animalien hazkuntza hil aurretik, arrantza eta ehizako produktuak eta eztia sartzen dira hemen. Eraldaketa: hasierako produktua sakonean aldarazten duen edozein ekintza, honako hauek barne: tratamendu termikoa, keztatzea, ontzea, umotzea, lehortzea, marinatzea, erauzketa, estrusioa eta prozedura horien konbinazioa. Eraldatu gabeko produktuak: eraldaketarik jasan ez duten elikagaiak, eta horien artean zatikatu, banatu, erdibitu, xerratu, hezurgabetu, xehatu, zuritu, larrutu, birrindu, garbitu, koipegabetu, azalgabetu, irindu, hoztu, izoztu, ultraizoztu edo desizoztutako produktuak. Zein elikagaiei ez zaizkie aplikatzen higiene-neurriak? Higiene-neurriei buruzko erregelamendu nagusiek eskaintzen dituzten eraldaketak ikusten hasi gara, baina erregelamendu horiek zer dioten aztertu aurretik, zer ez dioten ikusi beharra dago. Alegia, Europako higiene- eta osasun-neurriak zein produkturi ez zaien aplikatzen ikusiko dugu aurrena: Ekoizpen primarioari, etxeko kontsumo pribaturako prestatu, manipulatu eta biltegiratutako produktuei eta, Azken kontsumitzaileak hornitzen dituzten txikizkako dendei eta azken kontsumitzaileei produktu primarioen kantitate txikiak zuzenean saltzen dizkieten ekoizleei. Ikusten dugunez, beraz, erregelamendua ez zaio aplikatzen esparru “pribatuariâ€?, norberaren erabilerarako ekoizpen, eraldaketa eta biltegiratzeari, alegia. Etxean bazkaria prestatzearen luzapen modukotzat hartzen da hori. Baina, higiene-neurrietatik kanpo gelditzen diren esparruetatik gehien nabarmentzen dena beste hauxe da: ekoizlea izanik produktu primarioak eskuratzen badituzu (hau da, eraldatu edo manipulatu gabeko produktuak, tartean okelik ez dagoela, okelatarako abereak hil eta zatikatu egin behar baitira, eta hori eraldaketa litzateke), kantitate txikiak zuzenean azken kontsumitzaileari saltzea izango duzu (zure etxaldean edo haren etxean), edo azken kontsumitzaileari salduko dion bitartekari edo denda bati. Kasu horretan higieneari buruzko neurri sorta ez da aplikatzen. Salmentari ez zaio aplikatzen, bai, ordea, ekoizpenari. Bestela esanda, ekoizpenerako eskatzen diren baldintzak betez gero, zuzeneko salmenta egiteko aukera dago. Horrek ez du esan nahi baserritarrek eraldatu gabeko elikagai kantitate txikiak zuzenean saltzen dituztenean, inolako arau edo kontrolik aplikatzen ez denik, halakoak estatu-mailakoak direla baizik. Erregelamenduak dioena da neurri eta arau horiek bestelakoak izango direla, kasu partikularretara areago egokituta daudenak, zehazkiago: [‌ Produktu primarioen kantitate txikiak zuzenean hornitzen dituenean, haiek ekoizten dituen elikagai-enpresako operadore batek azken kontsumitzaileei edo txikizkako salmenta egiten duten denda lokalei, osasun publikoaren babesa estatu-mailako legeen bidez arautzea komeni da, ekoizleen eta kontsumitzaileen artean dagoen harreman estua dela eta, bereziki .] Hortaz, alderdi horri dagokionez, hemengo eskakizunak estatuari zuzentzen zaizkio, baina garrantzitsua da jakitea araudi horiek ez luketelako jarduera hauetarako oztopo izan beharko, Europako arauetatik argi eta garbi ondorioztatzen denez.

71


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer da arau sorta hori? Higieneari buruzko arau sorta elkarrekin erlazioa duten hiru arlotan banatuko dugu, hobeto ulertzeko: instalazioak, jardunbideak eta auto-kontrolak. Lehenbiziko arloan garbiketa- eta mantenu-lanak sartzen dira. Jardunbideen arloan bertan egiten diren eragiketak. Auto-kontrolen arloak, berriz, arriskuen analisiari eta puntu kritikoen kontrolari (AAPKK) dagozkion jarraibideak biltzen ditu.

HIGIENE-ARAUAK Instalazioak

Jardunbideak

Auto-kontrolak

Elikagaien etapa guztietan aplikatu beharreko printzipio esanguratsuenak hauek dira: Hotz-katea errespetatzea. Higienea zaintzeko jardunbide egokiak martxan jartzea. AAPKK-prozesuak martxan jartzea, zuzeneko ekoizpen primarioaren eta enpresa txikien kasuan izan ezik, haientzat malgutasuna eskatu eta jardunbide egokien gidak proposatuko baitira. Barne-erregistroak. Langileei higieneari buruzko prestakuntza ematea. Higieneari buruzko neurri sorten eskema aztertzeko balio duen oinarrizko erregelamenduetako bat 852/2004 da. Atal hauek ditu erregelamendu horrek:

HIGIENE-ARAUAK (852/2004) I. Eranskina Ekoizpen primarioa

Lotutako jarduerak

II. Eranskina Gainerakoak

Ikusten dugunez, erregelamendu honek erdibitu egiten du elika-katea. Ekoizpen primarioko jarduerak (eraldatu gabeko elikagaiak eta haiei lotutako jarduerak) eta kontsumorako salmenta zuzeneko jarduerak dauzkagu, alde batetik, eta azken kontsumitzaileez bestelako eragileentzako salmenta eta produktuen eraldaketa, bestetik. Ekoizpen primarioak bete beharreko higienebaldintzak I. Eranskinean zehazten dira. Gainerakoei aplikatu beharreko baldintzak, II. Eranskinean. Hortik ondorioztatzen denez, elika-kate sinpleek baldintza gutxiago bete behar dituzte elikakate konplexuek baino. Elikagaien eraldaketak nolabaiteko konplexutasuna dakar, eta kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko distantziak ere bai.

72


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Elikagai primarioei lotutako jardueren artean hauek nabarmentzen dira: produktu primarioen garraio, biltegiratze eta manipulazioa ekoizpen-lekuan bertan, haien ezaugarriak nabarmenki aldatzen ez badira. Ekoizpen primarioa berez eta produktuen garraioa, biltegiratzea eta manipulazioa jasotzen dira, baldin eta produktuak eraldaketa sakonik jaso ez badu (arrautzak ontziratzea, adibidez).

I. Eranskina Betebeharrak

Erregistroak

Gidak

Betebeharrak. Hiru betebehar nagusi ezartzen ditu eranskinak: instalazioak garbi eduki behar dira, galarazi egin behar da elikagaiak kutsatzea (aireko, lurreko, pentsuetako, ongarrietako, albaitaritzako botiketako eta produktu fitosanitario eta biozidetako kutsaduraren nahiz hondakinen biltegiratze, tratamendu eta garbiketaren ondorioz) eta, hirugarrenik, animaliek gizakioi gaixotasunak kutsatzea galarazi behar da. Erregistroak. Baserritarren ekoizpena murrizten ez duten goiko xedapen horiez gain, erregistroei buruzko atal bat dago. Bertan esaten da nekazaritza-ustiategiek erregistro batean jaso behar dituztela arriskuak behar bezala kontrolatzeko aplikatutako neurriak denbora-tarte egoki batean, elikagai-enpresaren ezaugarriak eta tamaina kontuan hartuta. Gidak. Jardunbide higieniko egokien gidak, aurre-baldintzak, higieneari buruzko plan orokorrak, etab. Izen desberdin ematen zaie elikagaien osasuna zaintzeko beharrezkoak diren baldintzak eta ingurunea arautzen duten jardunbideei. Administrazioek dokumentu didaktiko batzuk prestatu dituzte, jardunbide horiek zer diren eta nola aplikatu behar diren azaltzeko. Lehenago esan dugunez, arriskuen analisia eta puntu kritikoen kontrola (AAPKK) eskemako auto-kontrolerako sisteman oinarritzen dira higieneari buruzko arauak. Baina atal honetan ere salbuespen batzuk jasotzen dira araudietan. Pixka batean geldituko gara atal honetan. Higieneari buruzko arau sorta kasu batzuetan aplikatzen ez dela ikusi dugun bezala, Europar Batasunari jarraiki, AAPKKetan oinarritutako auto-kontrola ere ez da aplikatzen beste kasu batzuetan: Gaur egun oraindik ez da bideragarria arriskuen analisian eta puntu kritikoen kontrolean (AAPKK) oinarritutako printzipioak ekoizpen primarioari modu orokorrean aplikatzea. Halere, ustiategietan higiene-jardunbideak bultzatu behar dira jardunbide egokien giden bidez. Behar izanez gero, ekoizpen primariorako higiene-arau espezifikoekin osatu daitezke gida horiek. Ekoizpen primarioan eta hari lotutako eragiketetan aplikatzen diren higiene-baldintzak beste eragiketa batzuetan aplikatzen direnen desberdinak izatea komeni da.

AAPKK-sistema ez zaio ekoizpen primarioari aplikatzen, esparru horretan jardunbide egokien gida batzuk aplikatuko dira. 73


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Dokumentazioa aztertuta, printzipioz behintzat ez dirudi oztopo nabarmenik dagoenik ekoizpen primariorako, hari lotutako jardueretarako eta baserritarrek produktu primarioak zuzenean saltzeko. Ikus dezagun zer gertatzen den elikagaiek eraldaketak jasaten dituztenean. II. ERANSKINA II. Eranskinak bederatzi atal ditu, eta atal horiek argi erakusten digute zer arautzen duten: I. ELIKAGAIETARAKO ERABILTZEN DIREN LOKALEK (III. KAPITULUAN AIPATU EZ DIRENEK) BETE BEHARREKO BALDINTZA OROKORRAK. II. ELIKAGAIAK PRESTATU, TRATATU ETA ERALDATZEKO INSTALAZIOEK (III. KAPITULUAN AIPATUTAKO JANTOKI ETA LOKALEK IZAN EZIK) BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK. III. LOKAL IBILTARIEK, BEHIN-BEHINEKO LOKALEK (HERRIZ HERRIKO SALMENTARAKO ERABILTZEN DIREN IBILGAILU, SALMAHAI ETA KARPEK ADIBIDEZ), NAGUSIKI ETXEBIZITZA PRIBATU GISA ERABILI ARREN TARTEKA ELIKAGAIAK MERKATURATZEKO PRESTATZEN DIRENEKO LOKALEK ETA SALTZEKO MAKINA AUTOMATIKOEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK. IV. GARRAIOA. V. EKIPOEK (elikagaiekin hartu-emana duten artikulu, instalazio eta ekipo guztiek) BETE BEHARREKO BALDINTZAK. VI. ELIKAGAIEN HONDAKINAK. VII. UR-HORNIDURA. VII. LANGILEEN HIGIENEA. VIII. ELIKAGAIEI (ERALDAKETARAKO ERABILIKO DIREN LEHENGAIEI) APLIKATU BEHARREKO XEDAPENAK. IX. ELIKAGAIAK ONTZIRATZEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK. Aipatu berri ditugun esparru guztietako baldintza gehien-gehienetan malgutasuna gogora dakarren esaldi bat errepikatzen da behin eta berriro: elementu bat azalera ez zimurtsuetan kokatu behar dela esaten da, adibidez, eta ondoren hauxe eransten da: “non eta elikagaienpresako operadoreek ez dituzten eskumeneko agintariak konbentzitzen bestelako material batzuk erabiltzea ere egokia izan daitekeela”. Alegia, instalazioei dagokienean eta II. Eranskinean ere salbuespenak egiteko aukerak daude. II. Eranskineko baldintzetarako salbuespenak Arau orokor gisa, salbuespenak onartzen dira kasu hauetan: -Ekoizpenerako, eraldaketarako eta are banaketarako metodo tradizionaletan (elikagai tradizionalak direlakoetan). -Muga geografiko bereziak dituzten erregioetan. 74


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Zer dira elikagai tradizionalak? Ezaugarri tradizionalak dituzten elikagaiak hauek dira: 1. Historikoki produktu tradizional gisa hartu izan direnak. 2. Ekoizpen-metodo tradizionalei jarraiki eta erreferentzia historiko kodetu edo erregistratuekin bat etorriz ekoitziak izan direnak. 3. EB-mailako, estatu-mailako, erkidego-mailako nahiz udal-mailako arau batek elikagai tradizional gisa babesten dituenak. Era horretako elikagaientzat EBk salbuespenak egiten uzten die estatuei, honako alderdi hauetan: produktuak erakusgai dauden lokaletako higiene-baldintza orokorrak egokitu egin daitezke haien ezaugarrietako batzuk garatzeko beharrezkoa den ingurunera (zehazki, leunak, iragazgaitzak eta xurgatzaileak ez diren edo korrosioaren aurkako materialekin eginda ez dauden horma, sabai eta ateak, edo horma, sabai eta lur geologiko naturalak); lokal horiek garbitu eta desinfektatzeko neurriak eta lanok egiteko maiztasuna ere egokitu egin daiteke, ingurumeneko landaredi espezifikoa aintzakotzat hartzearren; produktuok prestatu, ontziratu eta biltzeko berariaz erabilitako tresnak eta ekipoak eginda dauden materialei dagozkien betekizunak. Tresnak eta ekipoak higiene-egoera egokian eduki behar dira beti eta aldiro-aldiro garbitu eta desinfektatu behar dira. Gure produktuak goian aipatutako baldintzak betetzen dituela eta, gure herrialdean malgutasuna nola aplikatzen den jakin nahi izanez gero, eskumeneko agintariengana jo beharko dugu. Malgutasun handiagoa al dago ekoizpen-metodo tradizionalak erabiliz gero? Bai. Ezaugarri tradizionalak dauzkaten eta EBko legeriak babestuta dauden elikagaiei dagokienez, aipatu ditugun salbuespenak aplikatu daitezke (CE) 509/2006 Erregelamenduarekin bat etorriz erregistratutako espezialitate tradizionaletan eta (CE) 510/2006 Erregelamenduarekin bat etorriz modu tradizionalean ekoitzitako adierazpen geografiko babestuetan eta jatorri-izendapen babestuetan. Elikagai bat modu tradizionalean ekoizten bada EBko estaturen batean eta, goian aipatutakoez gain, beste baldintza batzuk egokitzeko beharra baldin badago, EBko legeriak higieneari buruzko erregelamenduetako baldintzak egokitzeko neurri nazionalak onartzeko aukera ematen die estatuei. Praktikan, eskatzen diren salbuespenak alderdi hauei dagozkien baldintzei buruzkoak izaten dira: elikagaiak egiteko instalazioak, aretoen diseinua, lurra, sabaia, hormak, leihoak, ateak‌ Era berean, garbitzeko eta desinfektatzeko ekipoetan ere salbuespenak eskatu daitezke, gazta ontzeko aretoko flora mantentzeari dagokionez, esate baterako. Espainiako Estatuan, AESAN da Batzordearekin (Kontsumitzaileen Babeserako eta Osasunerako Zuzendaritza Nagusia) harremanetan dagoen agentzia, eta Batzordea, berriz, oniritzia ematen duena. 75


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa AAPKK Behin baino gehiagotan aipatu dugu AAPKK sigla, higieneari buruzko neurri sorten barruan sartzen den elika-katea kontrolatzeko sistemaren funtsezko osagarri gisa. Zer da sigla hori? Arriskuen analisirako eta puntu kritikoen kontrolerako sistema da AAPKK. Higieneari buruzko arau sortan agintzen denez, elikagai-enpresetako operadoreek prozedura iraunkor batzuk sortu, aplikatu eta mantendu behar dituzte, AAPKK-printzipioak oinarritzat hartuta. Ekoizpen primarioak alde batera utzita (I. Eranskina), elikagai-enpresetako sektore guztiek egin beharreko puntu kritikoen analisirako metodologia eta printzipioak finkatzen ditu 852/2004 Osasun Erregelamenduak. Ekoizpen primariokoez bestelako eragile ekonomikoak aipatzen dira II. Eranskinean, eta haiek ekoizpen primarioan eskatzen direnak baino baldintza zorrotzagoak bete behar dituzte, adibidez elikagaiak prestatu eta eraldatzeko lokaletan. AAPKK, beraz, prozedura bat, sistematizazio bat eta metodologia bat da, azken batean. Eta ez besterik. Prozedura edo sistematizazio horiek (ugariak eta era askotakoak izan daitezke eta dira) AAPKK izateko, Codex Alimentarius-etik eratorritako printzipio hauek jaso behar dituzte: a) saihestu, ezabatu edo maila onargarrietara murriztu beharreko arriskuak hauteman behar dira, hau da, guri dagozkigun baldintza partikularrean osasunerako zein arrisku dauden begiratu behar dugu. b) arriskuak saihestu, ezabatu edo maila onargarrietara murrizteko kontrola funtsezkoa den faseko edo faseetako kontrol-puntu kritikoak hauteman behar dira, hau da, arriskua gauzatu ez dadin alderdi jakin batzuk zein fasetan kontrolatu behar diren erabaki behar dugu. c) hautemandako arriskuak saihetsi, ezabatu edo murrizteko onartu daitezkeen eta onartu ezin diren baldintzak zehazteko kontrol-puntu kritikoak eta muga kritikoak finkatu behar ditugu. d) zainketa-prozedura egokiak finkatu eta aplikatu behar ditugu kontrol-puntu kritikoetan, hau da, kontrol-puntuak identifikatutakoan, dagokion kontrola egin behar da. e) zainketa egin eta kontrol-puntu kritikoa kontrolatuta ez dagoela ikusiz gero, egoera zuzentzeko neurriak hartu behar dira. f) a)-e) letretan aurreikusitako neurriak eraginkorrak direla egiaztatzeko prozedurak finkatu eta aldiro-aldiro aplikatu behar dira, hau da, kontrolak kontrolatu behar dira gauzak ondo egiten ari garela ziurtatzeko. g) a)-f) letretan aurreikusitako neurriak modu eraginkorrean aplikatzen direla erakusteko dokumentuak eta erregistroak idatzi behar dira, elikagai-enpresaren ezaugarrien eta tamainaren arabera.

76


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Esan dugunez, kontrol horiek ez dira aplikatu behar ekoizpen primarioan eta hari lotutako jardueretan (Erregelamenduko I. Eranskina), baina, halere, akats handia da auto-kontrolerako sisteman salbuespenik eta malgutasunik ez dagoela pentsatzea. Alegia, elikagaien eraldaketa egon arren (II. Eranskinak arautzen duen esparrua, oro har), badago AAPKK egokitzeko aukerarik. Araudiak nolabaiteko malgutasuna ematen die estatuei II. Eranskineko (ekipoak, ur-hornidura, lokalak, garraioa, ontziratzea, etab.) eskakizunak egokitzeko, kasu hauetan: muga geografiko bereziak dituzten erregioetan kokatuta egotea, hornidura-arazoak izatea, merkatu lokala hornitzea edota ekoizpen-metodo tradizionalak erabiltzea. Era berean, salbuespenak egin daitezke elikagai-enpresaren tamainaren arabera. Osasun-planak Oro har, eraldatu gabeko produktu primarioen salmenta zuzenaren kasuan izan ezik, elikagaiek osasun-segurtasuneko oniritzia jasotzeko, “osasun-plana� bete behar dute ekoizleek. Alderdi hauek jasotzen dira plan horretan: Langileei higieneari buruzko prestakuntza emateko plana Langileen osasun-egoeraren jarraipena egiteko plana Garbiketa- eta desinfekzio-plana Agente patogenoen aurka borrokatzeko plana Analisi bakteriologikoen auto-kontrolerako plana Ura kontrolatzeko plana Arriskuen analisia eta puntu kritikoen kontrola egiteko metodoak Trazabilitate-plana Osasun-plana martxan jartzeko, administrazioak onetsitako jardunbide egokien gidak erabili ditzakegu erreferentzia gisa, kontrolak gainditzeko berme ona baitira. Laburbilduz, II. Eranskinak hauxe dio: likagaien eraldaketa eskala txikian egiten den kasu batzuetan, zailagoa izan daiteke II. Eranskineko baldintza batzuk betetzea. Legea aldatuz: salbuespenak. Lege-oinarri komunean salbuespenak egiteko aukera ematen du testuak, estatuak izanik salbuespen horiek eskatu behar dituztenak. Zenbait kasutan, salbuespenak onartzearen aldeko jarrera garbia dago, elikagai tradizionalen kasuan, adibidez. Elikagai tradizionalak kontzeptua estatuetako legeek jasotzen eta arautzen dute eta ez da, beraz, batere kontzeptu nahasgarria. Halere, zer gertatzen da eskala txikiko eraldaketa bat edo artisau-erako eraldaketa bat daukagunean, eta eraldatutako elikagaia ez denean elikagai tradizionaltzat jotzen? Bi modutara lortu daitezke higiene-neurrietan salbuespenak aplikatzea, eta bietan ere estatuek dute azken hitza. Elikagaia elikagai tradizionaltzat jo eta dagokion salbuespena eskatzea litzateke bide bat, eta, Europako legeek ahalbidetzen duten moduan, eskala txikiko nahiz artisauerako eraldaketa malgutu eta baldintzak egokitzeko eskatzea, bestea. Lege-aldaketarik gabe: interpretazioa. Estatu-mailako ikuskapenetan bete beharreko baldintzei dagokien interpretazioa daukagu azkenik. Baldintza horiek malgutasun handiagoa edo txikiagoa izan dezakete estatu bakoitzean onartutako irizpide bateratuen arabera. Hala, batzuetan ez da behar salbuespenak Europa-mailan arautzerik, erregelamenduek malgutasun hori onartzen badute eta horretarako borondate politikoa badago estatu-mailan, erkidego-mailan nahiz udal-mailan. 77


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hona iritsita, higieneari buruzko arau sortan eragina duten aldagaiei helduko diegu berriz ere: Ekoizpen primarioa vs. eraldaketa: Ekoizpen primarioaren kasuan gidak aplikatzen dira auto-kontrolerako tresna gisa. Kasu honetan osasun-baldintzak arinagoak izaten dira (852 Erregelamenduko I. Eranskinean jasota daude) eta printzipioz ez dago baserritarren ekoizpenerako oztopo handirik. Eraldaketaren kasuan, AAPKK eta baldintza zorrotzagoak (852 Erregelamenduko II. Eranskina) aplikatzen dira, oro har. Landare-ekoizpena vs. animalia-ekoizpena Ekoizpena (eraldatua izan ala ez) animalia-jatorrikoa bada, 853 Erregelamendua bete beharra dago. Osasun-baimenen, identifikazio-ikurren eta animalia-jatorriko produktuek bete beharreko baldintza espezifikoen moduko arau espezifikoak arautzen ditu erregelamendu horrek. Salbuespen bat dute, ordea: Ez dira aplikatzen txikizkako salmentan. Aplikazio-esparruari dagokionez, 853 Erregelamendua handizkako jardueretan aplikatzen da orokorrean, (CE) 852/2004 Erregelamenduan finkatutako baldintza orokorrak aski izaten baitira animalia-jatorriko produktuak zuzenean kontsumitzaileei hornitzen dizkieten edo txikizka saltzen dizkieten establezimenduetarako. Elikagai-enpresak produktu primarioak edo okel mota batzuk zuzenean eta kantitate txikian azken kontsumitzaileari edo txikizkako salmenta egiten duen establezimendu lokal bati hornitzen dionean ere ez da EBko araudia aplikatzen; kasu horietan, osasun publikoa hobeto babesten da estatu-mailako araudiekin, bereziki ekoizleen eta kontsumitzaileen artean dagoen harreman estua dela eta. Aldi berean landare-jatorriko produktuez eta animalia-jatorriko produktu eraldatuez osatutako elikagaiei ere ez zaie 853 Erregelamendua aplikatzen. Azkenik, kontsumo pribaturako ekoizpen primarioa ere xedapen hauetatik kanpo gelditzen da. Zertan oinarritzen da 853/2004 Erregelamendua? Ikurrak eta etiketak. Elikagaien trazabilitatea funtsezko elementua da elikagaien segurtasuna bermatzeko garaian. (CE) 178/2002 Erregelamenduko arau orokorrak betetzeaz gain, eta Erregelamendu honekin bat etorriz, baimena behar duten elikagai-enpresek osasun-ikur bat edo identifikazio-ikur bat jarri behar diete animalia-jatorriko produktu guztiei. Elikagaien araberako baldintzak. Erregelamenduak, bere II. eranskinean, sektorekako ikuspegia jasotzen du animalia-jatorriko elikagai jakin batzuen higieneari buruzko xedapen bereziak finkatzen dituenean. Ekoizpen-metodo tradizionalak kontuan hartzearren, aipatutako higiene-arauak aplikatzeko baldintza bereziak onartu ditzake eskumeneko agintariek sektore batzuetarako. Berriz ere aukera bat ematen da Erregelamendua ekoizpen tradizionaletara egokitzeko.

78


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Etxeko ungulatuen okela Etxean hazitako behi, txerri, ardi, ahuntz eta zaldietatik ateratako okelari buruzko xehetasunak jasotzen dira atal honetan. Higiene-arau espezifikoak ematen dira elementu hauetarako: hiltegietako ekipoen diseinua eta hornidura; animaliak hiltzeko modua eta, bereziki, urgentziaz hiltzeko modua: zorabiatuta, odola aterata, larrututa, laurdenkatuta eta tripak kenduta; animaliak zatitu eta hezurgabetzeko lana zatikatze-instalazioetan; okelaren osasun-markaketaren kontrola, albaitari ofizialaren ardurapean; okelaren biltegiratze, garraio eta ontzea (kontserbatzeko tenperatura). Oilategiko hegaztien eta lagomorfoen okelarfos Xedapen hauek eskortan hazitako hegaztien okelari eta untxi, erbi eta karraskarien okelari aplikatzen zaizkie. Establezimenduen (hiltegien) ezaugarriak eta animalia horiek hiltzeko jardunbideak zehazten dira, halaber: hegaztien garraioa hiltegiraino; hiltegien eta zatikatze-instalazioen diseinua eta hornidura; hiltzeko modua: zorabiatuta, odola aterata, larrututa, laurdenkatuta eta tripak kenduta; zatikatzea eta hezurgabetzea; “foie gras�-a egiteko hazitako oilategiko hegaztiak. Haragi xehatua, haragi-prestakinak eta mekanikoki bereizitako haragia Atal honetan ez da sartzen eraldaketa-industriara bideratutako haragi xehatuaren ekoizpen edo merkaturatzea, haragi horrek haragi freskoari dagozkion baldintzak bete behar ditu. Higiene-arau espezifikoak ematen dira elementu hauetarako: ekoizpen-establezimenduen baimena eta ekipoa; haragi xehatua ekoizteko erabilitako lehengaiak (eta debekatutakoak); haragi xehatua, haragi xehatuarekin prestatutako haragi-prestakinak eta mekanikoki bereizitako haragia prestatzeko erabilitako lehengaiak ekoitzi, kontserbatu eta erabiltzeko etapak; produktuen etiketatzea.

79


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Haragi-produktuak Higiene-arau batzuk finkatu dira haragi-produktuetarako eta, erabilitako animalia motaren arabera, haragi-produktuak egiteko lehengai batzuk ezin dira erabili. Esne gordina eta esnekiak Esne gordinaren ekoizpen primarioaren kasuan, osasun-baldintza berezi batzuk bete behar dira: Esne gordinak eta oritzak osasun-egoera onean dauden animalia emeetatik (behiak, bufaloak, ardiak, ahuntzak eta beste espezie batzuk) etorri behar du, ezin du gizakiei esnearen edo oritzaren bidez kutsatzen den gaixotasun kutsagarrien inolako sintomarik eduki, ezin du ugaltze-aparatuko infekziorik izan (enteritis-fluxua, sukarraz lagundutako beherakoa, edo hantura nabarmenik ugatzetan). Animaliek ezin dute esnea edo oritza kaltetu dezakeen inolako zauririk izan ugatzetan. Legezko arau zehatzagoak onartu bitartean, germenen eta zelula somatikoen edukiari buruzko arauak eta irizpide mikrobiologikoak bete behar ditu esne gordinak. Higiene-baldintza zorrotzak bete behar dira esne gordina eta oritza jetzi, bildu eta garraiatzean eta baldintza horiexek bete behar dituzte horiek ekoizten dituzten establezimenduetako langileek, ekipoek, lokalek eta tresnek ere, kutsadura oro saihesteko. Termikoki tratatutako kontsumorako esneak eta bestelako esnekiek bete beharreko higienebaldintza orokorrak finkatzen ditu Erregelamenduak. Baldintza horiek esne pasteurizatuari eta UHT motako esneari dagozkie bereziki. Ontziek eta bilgarriek kanpoko eragin kaltegarrietatik babesten dituzte esnea eta esnekiak. Kontrola erraztearren, etiketan argi eta garbi jarri behar dira datu hauek: “esne gordina” edo “esne gordinarekin egina”, “oritza” edo “oritzatik eratorritako produktuak”, edo tankerako terminoak. Arrautzak eta arrautza-produktuak Arrautzak garbi, lehor eta kanpoko usainetatik urruti gorde behar dira ekoizlearen lokaletan, kontsumitzailearentzat saldu arte, kolpeetatik eta eguzkiaren argi zuzenetik babestuta. Haien higiene-propietateak zeharo bermatzeko tenperaturarik egokienean biltegiratu eta garraiatu behar dira. Errun direnetik gehienez ere 21 eguneko epean jarri daitezke kontsumitzaileen esku. Erregelamendu honetatik kexurik gehien eragin duen atala hiltegiei buruzkoa izan da, inolako zalantzarik gabe. Gertatu dena zertxobait ulertzeko, datu hau izan behar dugu kontuan: 2006ko urtarrilaren 1era arte enpresa txiki batzuek beren animalia-jatorriko produktuak merkatu lokal eta nazionaletan bakarrik merkaturatu zitzaketen, eta elikagai horiek EBn zirkulatuz gero bete beharko lituzketenez bestelako arau espezifiko bereziak zeuzkaten. Edukiera txikiko hiltegi lokalak (astean hogei abelburu eta urtean 150.000 hegazti baino gutxiago tratatzen zituztenak) eta zatikatze-instalazio lokalak (astean bost tona haragi hezurgabetu baino gutxiago ekoizten dutenak) zeuden enpresa horien artean. 2006ko urtarriletik aurrera indarrik gabe gelditu ziren arau horiek eta establezimendu horiek beren produktuak EB osoan merkaturatu ditzakete orduz geroztik. EBren osasun-baimena eskuratu behar dute horretarako. Neurri hori elikagaienpresa handiei egiten die mesede eta Europa osoan saldu nahi ez duten eta saltzen ez duten

80


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

eta merkatu lokalera mugatu nahi duten herrietako enpresa txikiak larriki kaltetzen ditu. Urte batzuetako trantsizio-aldia utzi zen establezimenduak baldintza zorrotzagoetara egokitzeko. Egokitzapen hori egitea ezinezkoa izan zen askorentzat (legea onartu zutenek ederki zekiten moduan) eta, horren ondorioz, herrietako hiltegiak eta zatikatze-instalazioak desagertu egin ziren. Nolanahi ere, atal honetan zehar ikusi dugunez, nahi izanez gero, estatuek aukera dute gauzak bestela egiteko. Frantziak, adibidez, halaxe egin du (Jardunbide Egokien atalean ikusiko dugu) eta EBk berak ere aukera hori azpimarratzen du hau dioenean: “Animaliak ustiategian bertan hiltzeko [hori areago gertatzen da hiltegi lokalen kasuan] baldintzak zorrotzegiak izanez gero, estatuek baldintza horiek egokitzea daukate, dagozkion neurri nazionalen bidez�. Osasun-erregistroak (jakinarazpena vs. baimena) Osasun-baimena beharrezko agiria da animalia-jatorriko produktuak eraldatzen edo lantzen dituztenentzat, baina ez, aldiz, ekoizpen primariorako eta hegazti eta lagomorfoen hiltegietako egoera berezi batzuetarako. Era guztietako zirkuituetan eta, bereziki, Europa barruan merkaturatzeko baimena ematen du agiri horrek. Landare-jatorriko produktuak eraldatzen dituzten establezimenduek ez dute dokumentu horren beharrik, ez eta salmenta zuzeneko jarduerek, kontsumitzaileei saltzen dieten saltokiei egindako salmenta txikiek eta garraio- eta biltegiratze-jarduerek ere. Erregistratu beharra eta baimena eduki beharra bereizi behar ditugu. Eskumeneko osasun-agintarien datu-baseetan erregistratzea nahitaezkoa da, ekoizpen primarioaren kasuan izan ezik. Erregistro horretatik kanpo gelditzen da ekoizpen primarioa, bere ustiapen-erregistro propioak baitauzka. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 852/2004 Erregelamenduari jarraiki (2004ko apirilaren 29koa, elikagaien higieneari buruzkoa), elikagai-enpresetako operadoreek elikagaiak ekoitzi, eraldatu edota banatzeko jarduerarik eginez gero agintariei jakinarazi beharko diete, jarduera horiek erregistratu ditzaten. Beste agiri hau ere beharrezkoa da: eskumeneko agintarien osasun-baimena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 853/2004 Erregelamenduan (2004ko apirilaren 29koa, animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruzko arau espezifikoak finkatzen dituena) aurreikusitako kasuetan. Zirkuitu laburra vs elika-katea Osasun-baimena behar izatea ala behar ez izatea da bi ikuspegion arteko desberdintasunetako bat, baina horren aurretik askotan nahasgarriak diren alderdi batzuk argitu behar ditugu hemen: Animalia- edo landare-jatorriko ekoizpen primarioak ez du osasun-baimenik behar Landare-produktuak eraldatzeko ez da osasun-baimenik behar Animalia-jatorriko produktuek baimena behar dute Landare- edo animalia-jatorriko produktuen salmenta zuzena egiteko ez da baimenik behar. Horrenbestez, esne-ekoizpenak ez du baimenik behar, baina esne horrekin gazta egiteko beharrezkoa da baimena, ez, aldiz, gazta hori saltzeko. 81


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Osasun-baimena eta salmenta zuzena Ekoizleak bere produktu guztiak (landare edo animaliak, eraldatuak ala ez) zuzenean azken kontsumitzaileari salduz gero, ez du osasun-baimenik behar, aski du bere jarduera agintariei jakinaraztea eta kito. Ez dago distantziaren araberako mugarik. Osasun-baimena eta baserritarren salmenta (kantitate txikiak herriko dendetan) Ekoizleak kantitate txikiak saltzen baditu, ez salmenta zuzenean, baizik eta herriko denda batean edo gehiagotan, orduan beharbada ez du osasun-baimenik behar izango, saldutako kantitatearen eta saltokien arteko distantziaren arabera. Saldutako kantitateak eta saltokien arteko distantzia mugatzen dira, beraz, eta salmenta mota horrek ezin du jarduera nagusia izan (salmenta zuzenak izan behar du jarduera nagusia). Baldintza horiek betez gero, salbuespena egiten da eta ez da osasun-baimenik behar animalia-jatorriko produktuak eraldatzeko. Jarduera, kantitateak eta saltzeko lekuak jakinarazi behar dira. PRODUKTUA

MERKATURATZEA

Eraldatu gabeko landareproduktuak

Salmenta zuzena nahiz zeharkakoa

OSASUNBAIMENA Ez da baimenik behar

Erregistro fitosanitarioa Higiene-arauak betetzea landare-produktuen ekoizpen primarioak Jakinarazpena Osasun Sailari Osasun-plana martxan jartzea

Landare-produktu eraldatuak Animaliaproduktuak (esnea, arrautzak, okelak eta eraldatuak)

BETEBEHARRAK

Den-dena salmenta zuzenera

Ez da baimenik behar

Jakinarazpena Osasun Sailari Ustiategiko erregistroa Osasun-plana martxan jartzea

Salmenta zuzena eta zati txiki bat denda lokaletan

Posible da baimenik behar ez izatea eta hegaztien hiltegia salbuetsita daude

Jakinarazpena Osasun Sailari Ustiategiko erregistroa Osasun-plana martxan jartzea Salmenten erregistroa

Salmenta konbentzionala

Beharrezkoa da baimena

Osasun-dossierra aurkeztu behar da

Legeak egokitzea (malgutasuna) Higieneari buruzko neurriak definitzen dituzten bi osagaiak gogoratu behar ditugu berriro ere: batetik, helburuei lotutako ikuspegia duela (emaitzak dira eskatzen direnak, ez metodoak), eta egokitzeko aukerak dituela, bestetik. Bi oztopo mota aurkitu ditzakegu baserritarren ekoizpenari dagokionez: batetik, “egokitu ezineko� lege-alderdiei lotutako oztopoak dauzkagu eta, bestetik, egokitzapenak egiteko aukera dagoen alorretan egokitzapenik ez egiteak eragindako oztopoak. Bestela esanda, lege-esparru komuna aldatzeko eskatuko genuke lehen kasuan (salbuespeneko neurriak) eta, bigarrenean, berriz, estatu-mailan presionatu beharko genuke egokitzapenak egiteko dauden aukerak garatu daitezen, higieneari buruzko neurri sortatik ezer aldatu behar izan gabe.

82


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Higieneari buruzko erregelamenduetako malgutasunari buruzko xedapenek aukera hauek ematen dituzte: Erregelamenduetan, eranskinetan jasotako zenbait higiene-baldintza bete behar ez izatea edo salbuespenak egin ahal izatea. Erregelamenduetan, eranskinetan jasotako zenbait higiene-baldintza egokitu ahal izatea. Higieneari buruzko erregelamenduak esparruko zenbait jardueratatik kanpo uzteko aukera. EBko estatuek malgutasunari buruzko xedapenak aplikatu nahi izanez gero, estatu-mailako neurriak onartu behar dituzte, normalean. Malgutasunari buruzko xedapenak aplikatzeko printzipio gidariak bi dira: subsidiariotasuna eta gardentasuna. Gardentasun-printzipioari jarraiki, estatu-mailako neurriak jasotzen dituen proiektu bakoitza Batzordeari eta gainerako estatuei jakinarazi behar zaie. Subsidiariotasun-printzipioari jarraiki, estatuak dira beren mugen barruko egoeretarako konponbideak aurkitzeko egoera onenean daudenak. Salbuespenak: Higieneari buruzko arau sortan dagoeneko aurreikusten dira salbuespen batzuk, AAPKK kontrol-sistemari eta instalazio eta jarduerei dagokienez, bereziki. Hona bi adibide, AAPKKei eta enpresa txikiei buruzkoa lehena, eta ekoizpen tradizionalari lotutako higiene-arau guztientzako dena bigarrena. (15) AAPKKko (puntu kritikoen analisia) irizpideek egoera guztietan (enpresa txikiak barne) aplikatzeko adina malguak izan behar dute. Bereziki, onartu beharra dago elikagai-enpresa batzuetan ezinezkoa dela kontrol-puntu kritikoak identifikatzea eta, zenbait kasutan, higienejardunbide egokiak ezarri daitezkeela puntu kritikoen jarraipenaren ordez. Era berean, “muga kritikoak� finkatzeko betebeharrak ez du esan nahi kasu bakoitzeko muga-kopuru bat finkatu behar denik. Gainera, dokumentuak gordetzeko betebeharra malgutasunez aplikatu behar da, enpresa oso txikiei gehiegizko zamarik ez sortzeko. (16) Malgutasuna komenigarria da, halaber, elikagaien ekoizpen, eraldaketa edo banaketako edozein fasetan metodo tradizionalak erabiltzen jarraitu ahal izateko, eta establezimenduen egiturazko baldintzei dagokienez. Dena den, malgutasunak ezin ditu arriskuan jarri elikagaien higieneari lotutako helburuak. Ekoizpen tradizionalak higieneari buruzko arau sorta egokitzeko bide zuzena zabaltzen digu. Zein dira ezaugarri tradizionalak dituzten elikagaiak? Honako hauek: 1. Historikoki produktu tradizional gisa hartu izan direnak. 2. Ekoizpen-metodo tradizionalei jarraiki eta erreferentzia historiko kodetu edo erregistratuekin bat etorriz ekoitziak izan direnak. 3. EB-mailako, estatu-mailako, erkidego-mailako nahiz udal-mailako arau batek elikagai tradizional gisa babesten dituenak.

83


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Salbuespenak. Egokitzapenak. 852 Erregelamenduko 13. artikuluko amaierako atal multzoan horren berri ematen da, I. eta II. eranskinetako aldaketa eta egokitzapenak aipatzen baitira (elikagai bakoitzari dagokion jarduera bakoitzak bete beharreko baldintzak zehazten dira bertan). Atal horiek hauxe diote, argi eta garbi: a/ Baldintza horiek guztiak egokitu eta aldatu egin daitezke b/ Salbuespenak onartu daitezke c/ EBko estatuek salbuespenak eskatu ditzakete Lehenbizikorako, prozesua nekosoagoa izaten da eta ez du eragin handirik baserritarren nekazaritzan edo familiako eraldaketetan. Gainera, seguruenik ez da beharrezkoa esparru orokorra aldatzea baserritarren nekazaritzaren helburuei dagokienez. Bigarrenerako: Salbuespenak onartu ahal izango dira, bereziki 5. artikulua [arriskuen analisirako eta puntu kritikoen kontrolerako sistemak] enpresa txikietan onartzeko I. eta II. eranskinetan agindutakoari dagokionez, […] dauden arrisku-faktoreak aintzat hartuta, eta baldin eta salbuespenek Erregelamendu honetako helburuak lortzea galarazten ez badute. Jarraitu beharreko prozedura zehazten da horretarako, 14. artikuluko 2. atalean. Hirugarren punturako: EBko estatuek II. eranskinean finkatutako baldintzak egokitzeko neurri nazionalak onartu ahal izango dituzte, 4-7 atalekin bat etorriz, baldin eta Erregelamendu honetako helburuak lortzea galarazten ez bada. 4. a) 3. atalean aipatutako neurri nazionalen helburua hau izango da: i) metodo tradizionalak erabiltzen jarraitzeko aukera ematea elikagaien ekoizpen, eraldaketa eta banaketako edozein fasetan; eta ii) elikagaien sektoreko enpresen beharrei erantzutea, muga geografiko bereziak dituzten erregioetan. b) Beste edozein kasutan, establezimenduen eraikuntzari, diseinuari eta ekipamenduari bakarrik aplikatuko zaizkie. Eta nola egin hau? 5. 3. atalean aipatutako neurri nazionalak onartu nahi dituzten estatuek horren berri eman behar diote Batzordeari eta EBko gainerako estatuei. Jakinarazpenean: a) estatuaren iritziz egokitu beharreko baldintzen azalpen xehea eta egin nahi duten egokitzapenaren xehetasunak jaso behar dira; b) egokitzapena zein elikagai eta establezimendutarako den deskribatu behar da; c) egokitzapena egiteko arrazoiak azaldu behar dira, behar izanez gero arriskuen analisiaren laburpena erantsiaz, eta egokitzapenak Erregelamendu honetako helburuak galarazten ez dituela ziurtatzeko aurreikusitako neurriak zehaztuta; eta d) beharrezkoa den gainerako informazio guztia erantsi behar da. 6. EBko gainerako estatuek hiru hilabete dituzte 5. atalean aurreikusitako jakinarazpena jasotzen dutenetik beren idatzizko iruzkinak Batzordeari bidaltzeko. 4. ataleko b) letrari lotutako egokitzapenetarako epea lau hilabetera luzatu daiteke estaturen batek hala eskatuz gero. Batzordeak kontsulta egin ahal izango die 14. artikuluko 1. atalean aurreikusitako komiteko kide diren estatuei, eta kontsulta hori egitera behartuta egongo da estatu batek edo gehiagok idatzizko iruzkinik eginez gero. Aurreikusitako neurriak aplikatzekoak diren erabaki ahal izango du Batzordeak, 14. artikuluko 2. atalean finkatutako prozedurari jarraiki, eta, behar izanez 84


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

gero, neurri horietan dagozkion aldaketak egiteko eskatu ahal izango du. Egokitzat jotzen denean, Batzordeak aplikazio orokorreko neurriak proposatu ahal izango ditu, artikulu honetako 1. edo 2. artikuluarekin bat etorriz. 7. EBko estatuek II. eranskineko baldintzak egokitzeko neurri nazionalak onartu ahal izango dituzte, baina kasu hauetan bakarrik: 6. atalarekin bat etorriz hartutako erabaki bati jarraiki, edo b) 6. atalean aurreikusitako epea bete eta hilabeteko epean, Batzordeak ez badie estatuei jakinarazten idatzizko iruzkinak jaso dituela edo 6. atalarekin bat etorriz erabaki bat hartzeko proposatzeko asmoa duela. Argi dagoenez, estatu bakoitzak (Espainiako Estatua barne) nahi dituen salbuespenak aplikatu ditzake osasun-baldintzetan, egoera edo produktu batzuetarako zorrotzegiak direla iritziz gero. Ekoizpen tradizionalaren edo muga geografikoen formula erabiliz gero, dena egokitzeko aukera dago; formula horiek erabiltzen ez badira, establezimenduen eraikuntza, diseinua eta ekipamendua bakarrik aldatu daitezke, horixe izanik, hain zuzen ere, baserritarren nekazaritzaren eskakizun nagusietako bat. Malgutasuna. Azkenik, zenbat aukera dauden ederki erakusten diguten esamoldetxo hauek aurkitzen ditugu, nonahi: “behar izanez gero”, “hala badagokio", "egoki iritziz gero" eta "aski izanez gero". Testu arauemailea horrelako esamoldeez gainezka dago, eta testuari atxikitako glosarioan azaltzen zaigunez, Erregelamendu honetan finkatutako helburuak lortzeko “behar izanez gero”, “hala badagokio”, “egoki iritziz gero” eta “aski izanez gero” aplikatu beharreko xehetasunak dira aditzera eman nahi direnak, eranskinetan bertan azaltzen denez. Ondorioa: Higieneari buruzko arau sortatik zerbait aldatzeko borrokan baino (hiltegien kasuan izan ezik), Espainiako Estatuaren kasuan behintzat (zuzenean edo erkidego- nahiz udal-mailako eskumeneko agintarien bidez) salbuespenak ezartzeko eta egokitzapenak egiteko dauden aukera horiek erabiltzean dago gakoa. ERREGISTROAK Higieneari buruzko arau sortarekin bat etortzeko beharrezkoak diren instalazioak, jardunbideak eta auto-kontrolerako sistemak ikusi ditugu orain arte. Baina arau horiek betetzea bezain garrantzitsua da gure jarduera garatzeko administrazioaren baimena izatea, eta hori erregistro eta baimenen atalean sartzen da. Erregistroaren, jakinarazpenaren eta baimenaren artean bereizten ikasi behar dugu lehenik eta behin. Erregistroa egiteko ez da baimenik behar. Establezimenduak eskumeneko agintarien kontrolpean daudela ziurtatzeko erregistro egokiak sortu behar dira. Erregistroa egoteko jarduera jakinarazi beharra dago (eskumeneko agintaria jakinaren gainean jarri behar da, hark finkatutako bideak erabiliz). Kasu honetan, jarduera jakinarazi besterik ez da egin behar, eta jarduera egiten hasi gaitezke, beste ezeren beharrik gabe. Zenbait kasutan, jarduera egiten hasi aurretik eskumeneko agintarien baimena beharko dugu, eta baimen hori gabe ezin izango dugu gure jarduera garatu. Estatu bakoitzeko legeriaren araberakoa izaten da atal hori, eta dagokion kapituluan aztertuko dugu sakonago. 85


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

B/ ZALANTZAK, ONDORIOAK ETA PROPOSAMENAK Argi eta garbi geratu da higieneari buruzko neurri sortak (HNS) zalantza ugari piztu dituela neurriok aplikatzeko garaian. Tokian tokiko baldintza eta egoera berezietara egokitu ahal izateko asmoz, interpretaziorako utzi diren aukera ugariei zor zaizkie zalantza horiek, neurri batean. Malgutasun hori behar-beharrezkoa da, gure iritziz, baina EBk ez du behar bezain garbi azaldu elikagaiei buruzko osasun-arauekin kasu bakoitzean zer egin zitekeen eta zer ez. EBk ez du behar besteko indarrik jarri malgutasun orokor hori ustiategi txikien eta elikadura-eragile lokalen egoerara egokitzeko, eta ez du egokitzapen horretan lagundu. Nolanahi ere, zalantza asko eta asko sortu da osasunari buruzko legeriaren inguruan, eta, hori ikusita, EBk berak hainbat material, gidaliburu eta agiri argitaratu ditu, egoera argitzearren. Era berean, bilerak antolatu ditu gaiarekin zerikusia duten eragileekin, galde-sorta publikoak prestatu ditu eta tarteko ebaluazio bat egin zuen 2009an, gauzak zertan ziren ikusteko. Atal honetan hiru ardatz edo erpin aztertuko ditugu: higieneari buruzko neurri sortari (HNS) buruz sortutako zalantzak, emandako erantzunak eta ateratako ondorioak, eta, azkenik, proposamen batzuk baserritarren nekazaritzaren egoera hobetzeko osasun-arauei dagokienez. ZALANTZAK 1. Elikagai tradizionalak Produktu eta ekoizpen tradizionalen kasuan, EBk betekizunak egokitzen uzten duela ikusi dugu. Zehazki, hauek dira egokitzapen hori egin dezaketen elikagaiak: a) EBko dagokion estatuak historikoki produktu tradizionaltzat jo izan dituenak (Italia dugu atal honi buruzko adibide ona, jardunbide egokien kasuan ikusiko dugunez). b) Erreferentzia tekniko erregistratuekin bat etorriz ekoitzitakoak. Espainiako Estatuko Espezialitate Tradizional Bermatuak (ETB) sartuko lirateke hemen, nahiz eta ezerk ez duen galarazten beste produktu edo teknika batzuk ere tradizionaltzat jotzea, ETBz kanpoko beste kategoriaren batean, ETB hori oso murriztailea baita. c) EB-mailako, udal-mailako, eskualde-mailako nahiz Estatu-mailako legeek elikagai tradizional gisa babestutakoak. Hemen ere Estatuek, erkidegoek eta mankomunitate eta udalek gauzak egiteko esparru zabala daukate. Legeriak (estatukoak, udal- eta mankomunitate-mailakoak nahiz EBkoak) produktua tradizionaltzat onartua badu, baldintza hauek egokitu egin daitezke: Produktuak erakusgai dauden lokaletako higiene-baldintza orokorrak haien ezaugarrietako batzuk garatzeko beharrezkoa den ingurunera egokitu daitezke (zehazki, leunak, iragazgaitzak eta xurgatzaileak ez diren edo korrosioaren aurkako materialekin eginda ez dauden horma, sabai eta ateak, edo horma, sabai eta lur geologiko naturalak); Lokal horiek garbitu eta desinfektatzeko neurriak eta lanok egiteko maiztasuna ingurumeneko landaredi espezifikoa aintzakotzat hartuta finkatuko dira; 86


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Produktuok prestatu, ontziratu eta biltzeko berariaz erabilitako tresnak eta ekipoak eginda dauden materialei dagozkien baldintzak. Tresnak eta ekipoak higiene-egoera egokian eduki behar dira beti eta aldiro-aldiro garbitu eta desinfektatu behar dira. Dagokion jarduerari aplikatu beharreko baldintzak hiru multzo hauetako batean jasotzen da, ia kasu guztietan: 852 Erregelamenduko I. Eranskinean, 852 Erregelamenduko II. Eranskinean eta 853 Erregelamenduan. Baldintza edo betekizun horiek gero eta zorrotzagoak direla esan dezakegu, modu sinplista batean. Kasu bakoitzean hiru betekizun sortetako zein aplikatu behar den azalduko dugu hemen. 2. Ekoizpen primarioa Ondo bereizi behar dugu zer den ekoizpen primarioa eta zer eraldatua, bateko eta besteko betekizunak desberdinak baitira, apalagoak izanik ekoizpen primarioaren kasuan. Gainera, produktu primarioen kantitate txikien salmenta zuzena (ez ekoizpena) HNStik salbuetsita dago. Bestalde, eta arau orokor gisa, ekoizpen primarioari (animaliena nahiz landareena) 852 Erregelamenduko I. Eranskina aplikatzen zaio, oro har, eta ez du osasun-baimenik behar izaten. Ekoizpen primarioak ustiategian egindako jarduerak (edo maila berekoak) biltzen ditu eta atal hauek hartzen ditu, besteak beste: Landare-produktuen (aleak, frutak, barazkiak eta belarrak) ekoizpen eta hazkuntza, produktuon barne-garraioa, biltegiratzea eta manipulazioa (haien ezaugarriak funtsean aldatu gabe) ustiategian bertan eta ondorengo garraioa establezimendu batera. Ustiategian elikagaiak ekoiztera bideratutako animalien ekoizpen eta hazkuntza eta horrekin lotutako jarduerak, eta haragi-abereak merkatura edo hiltegira garraiatzea, eta abereak ustiategi batetik bestera garraiatzea. Esnea jeztea eta biltegiratzea ustiategian bertan. Arrautzen ekoizpen eta bilketa ekoizlearen instalazioetan, baina ez arrautzak ontziratzeko lanak. Perretxiko, baia, barraskilo eta abarren bilketa naturan bertan eta establezimendu batera garraiatzea. Eztiaren ekoizpen, bilketa, zentrifugatze eta ontziratzea. Barazkiak garbitzeko eta zerealak lehortzeko jarduerak ere produktu primariotzat hartzen dira. Arreta berezia merezi du bi produkturen salmentak (ez ekoizpenak): arrautzena eta esne gordinarena. Arrautzen kasuan, ontziratze-zentroak ez dira ekoizpen primarioaren barruan sartzen (ustiategian bertan egon arren), eta esne gordina saltzeko estatu-mailako neurri berezi batzuk daude.

87


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

3. Ustiategiko eraldaketa Zukuak egiteko, haragia lortzeko (animaliak hilda) eta jogurtak eta gazta lortzeko jarduerak eraldaketa-jarduerak dira eta 852 Erregelamenduko II. Eranskina aplikatzen zaie. Animaliajatorriko produktuen kasuan, 853 Erregelamendua da aplikatzen dena, eta dagokion baimena behar da jarduera horiek egiteko. Dena den, salbuespen zuzen bat dago, gazta, eta EBren gomendio orokor bat. Gaztaren kasuan, oso-osorik ustiategian ekoizten eta saltzen bada edo zuzenean kontsumitzaileei zuzendutako merkatu lokal batean (salmenta zuzen erabatekoa), jarduera hori 852 Erregelamenduko II. Eranskineko betekizunen arabera egin ahal izango da, 853 Erregelamendua bete behar izan gabe. Kasu horretan, zukuen eta marmeladaren parekoa izango litzateke gazta. Gomendio orokorrak honela dio: “EBko estatuek, ekoizpen-metodo tradizionalak babesteko eta ustiategiko bertako eraldaketa ahalbidetzeko, neurri nazionalak onartu ahal izango dituzte azpiegiturei dagozkien betekizunak egokitzeko, 852/2004 (CE) Erregelamenduko 13. artikuluan eta 853/2004, (CE) Erregelamenduko 10. artikuluan xede horretarako finkatutako prozedurari jarraiki, metodo tradizionalak Erregelamenduan finkatutako betekizunekin bat etorriz aplikatzerik ez dagoen kasuetan.“ 4. Txikizkako salmenta, salmenta zuzena 4a. Ikusi dugunez, produktu primarioen kantitate txikien salmenta zuzena ez da higieneari buruzko neurri sorten barruan sartzen. Hori garrantzitsua da. Eta gako hitza hemen “kantitate txikia” da, noski. EBk ez du kantitate hori definitu nahi izan eta estatuen esku uzten du kantitate hori zehaztea, baina baldintza hau beteta: “Nekazariek produktu primarioak (barazkiak, frutak, arrautzak, esne gordina, etab.) zuzenean azken kontsumitzaileari saldu ahal izatea, baserrietako nahiz merkatu lokaletako salmenta zuzenaren bidez, azken kontsumitzaileei zuzendutako txikizkako dendetan eta herriko jantokietan, adibidez. 4b. Animalia-jatorriko produktuei dagokienez, kontuan hartu behar dugu produktu horiei ez zaiela salmenta zuzenerako edo txikizkako salmentarako 853 Erregelamendua aplikatzen. Zer hartzen da txikizkako salmentatzat? Animalia-jatorriko elikagaiak zuzenean azken kontsumitzaileari saltzea edo hornitzea dakarten jarduerak”. Definizio horri jarraiki: Animalia-jatorriko elikagaiak azken kontsumitzaileei zuzenean saltzeko edo hornitzeko jarduerei dagokienez, aski da 852/2004 (CE) Erregelamendua betetzea; “jarduerak” terminoaren barruak sartzen dira azken kontsumitzailearentzako saltokian egindako eraldaketak (animalia-jatorriko produktuak dauzkaten okindegiko produktuen prestaketa edota harategiko haragi-produktuen prestaketa, esaterako). Handizkako salmenta-jarduerei dagokienez (animalia-jatorriko elikagaiak hornitzeko handizkako edo txikizkako establezimenduak egindako jarduerei, alegia), 853/2004 (CE) Erregelamendua bete behar da, egindako handizkako salmenta-jarduera bakarrak biltegiratzea edo garraioa den establezimenduen kasuan izan ezik, kasu horretan 852 Erregelamenduko betekizun orokorrak eta 853 Erregelamenduko tenperaturari buruzko betekizunak bete behar dira. 88


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Nagusiki azken kontsumitzaileak hornitzen dituen txikizkako saltoki batean egindako jarduera marjinal, lokalizatu eta mugatua denean hornidura (estatuko legeriarekin bat etorriz betiere), 852/2004 (CE) Erregelamendua bakarrik aplikatuko da”. Puntu horrek esan nahi du ustiategi batek zuzeneko salmenta egiten badu ez zaiola 853 Erregelamendua aplikatuko baina, askotan, ustiategiko ekoizpenaren zati bat bitartekarien bidez saltzen da, kasu zehatz batzuetan. EBk hauxe esaten digu, beraz: jarduera hori txikia baldin bada zuzeneko salmenta osoaren aldean (tonetan) eta gertuko merkatu batean egiten bada (kilometrotan), orduan zuzeneko salmentaren parekotzat jotzen da eta ez zaio 853 Erregelamendua aplikatu behar. “Jarduera marjinal, lokalizatu eta mugatua” nozioa Nozio horri jarraiki, benetan txikizkakoak diren eta azken kontsumitzaileei zuzenduta dauden zenbait saltokik (harategi batek, adibidez) animalia-jatorriko elikagaiak beste txikizkako saltoki lokal batera saltzea daukate, 852/2004 (CE) Erregelamenduko betekizunak beteaz bakarbakarrik. Kasu horretan, hortaz, ez dira 853/2004 (CE) Erregelamenduko betekizunak aplikatu behar (adib.: establezimenduaren baimena edo identifikazio-marka jartzea). Azken kontsumitzailea hornitzea jarduera nagusitzat duten txikizkako saltokiek beren produktuak maila lokalean merkaturatzen dituzte (norakoa EBko beste estatu bat denean ere) eta ez dute distantzia luzeko merkataritzarik egiten. Horrek arreta eta ikuskapen handiagoa eskatzen du, garraio-baldintzei eta hotz-kateari dagokionez, eta hori dela eta aipatzen da “hornidura marjinal, lokalizatu eta mugatua” goian azaldu dugun kasuan. Tamaina handiko estatuen kasuan, “hornidura marjinal, lokalizatu eta mugatua” lurralde osora hedatzea ez litzateke bat etorriko Erregelamenduaren espirituarekin. Horrenbestez, hornidura horrek establezimenduaren jardueraren zati txiki bat hartu behar du bakarrik; xede-establezimenduek gertu-gertu egon behar dute, eta hornidura produktu eta establezimendu jakin batzuen kasuan egingo da bakarrik”. Berriro ere estatuei dagokie kopuru zehatzak finkatzea. 5. Erregistroa eta baimena Atal hau aurrerago zehaztuko badugu ere, Europako araudiek diotena jasoko dugu hemen, oso argia baita zer dioten: Erregistroa derrigorrezkoa da elikagai-enpresen operadore guztientzat. Establezimendu horiek lokalizatuta eta sistematizatua izatea da erregistro horien xedea, eta eskumeneko agintarien bulegoetan egin behar da. EBko estatuetako eskumeneko agintariek establezimenduak non dauden eta zein jarduera egiten dituzten jakitea da erregistroaren helburua, estatu bakoitzeko eskumeneko agintariek kontrol ofizialak egin ahal izan ditzaten egoki irizten dioten unean, 882/2004 (CE) Erregelamenduko 31. artikuluan finkatutako printzipio orokorrekin bat etorriz. Artikulu horretan elikadura- eta pentsu-enpresek beren establezimenduen erregistroa eskatzen zaienean bete 89


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

behar dituzten prozedurak finkatzeko agintzen zaie eskumeneko agintariei. Erregistroak ez luke berez betekizun gehiagorik ekarri beharko. Areago, EBren arabera: “Erregistroak prozedura erraza izan behar du, establezimenduaren helbidearen eta han egiten den jardueraren berri ematen diena eskumeneko agintariei. Beste iturri batzuetatik (ingurumenxedeetarako erregistroetatik, erregistro zoo-sanitarioetatik edo bestelako erregistro administratiboetatik) informazio hori dagoeneko eskura dagoenean, informazio hori erabili ahal izango da elikagaien higieneari dagokionean�. Establezimenduen baimena EBko legeei jarraiki, animalia-jatorriko elikagaiak manipulatzen dituzten establezimendu batzuek baimena jaso behar dute beren produktuak merkaturatu ahal izateko. Horri buruz hitz egin dugu lehenago, eta zehaztuko dugu geroago. EBko legeriaren arabera [853/2004 (CE) Erregelamendua barne] baimenik behar ez duten elikagai-establezimenduei baimena eskatzeko aukera ematen die estatuei Erregelamenduak. Estatuek prozedura hori aplikatuz gero, EBko legeriak ez du inolako identifikazio-markarik erabiltzera behartzen eta ez du mugarik jartzen baimentze-prozedura nazional bati lotutako establezimenduetatik datozen elikagaiak merkaturatzeko. 6. Okela 6a. Kontsumitzaileentzako salmenta [852, baimenik gabe] Okela zuzenean kontsumorako saltzeko (ustiategian bertan edo establezimendu batean) ez da osasun-baimenik behar, erregistratu besterik ez da egin behar. Txikizkako salmentatzat jotzen da hori eta 853 Erregelamendutik salbuetsita dago. Horrek ez du esan nahi inolako osasun-baldintzarik bete behar ez denik, osasun-baldintza orokorrak bete behar direla baizik. Bestalde, arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisian (AAPKK) oinarritutako betekizunak gehiegizkoak baldin badira, malgutasunez aplikatu ahal izango dira. Europar Batzordeak dokumentu bat prestatu du puntu horri buruzko jarraibideekin: http://ec.europa.eu/food/food/biosafety/hygienelegislation/guidance_doc_haccp_es.pdf. Horrez gain, AAPKK horien tankerako jardunbide egokien gidak prestatu ditzakete estatuek. EBko zenbait estatuk eta Kataluniako erkidegoak, adibidez, hala egin dute. Gida horiek hemen kontsultatu daitezke: http://ec.europa.eu/food/food/biosafety/hygienelegislation/register_national_guides_en.pdf. 6b. Animaliak etxaldean eta udal-hiltegietan hiltzea [853] Europako araudiek baldintza berberak eskatzen dizkiete espezie askotako haragi kantitate handiak merkaturatu eta haragia Europa osora bidaltzen duten hiltegi industrialei eta inguruko baserrietatik hornitzen diren eta zuzenean inguruko merkatu lokaletan saltzen duten edukiera txikiko hiltegi txikiei. Eta gauza bera gertatzen da, halaber, baserri edo etxaldean bertako abere-hilketarekin ere. Bitxia da horixe izatea egoera bakoitza malgutzeko eta egokitzeko izpiritua eta elika-katerik laburrenek arrisku gutxiago izanik betekizun gutxiago izateko izpiritua argiro urratzen deneko ia puntu bakarra. Hiltegiek ere betekizun berberak bete behar dituzte. 90


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Dena den, badago salbuespen bat, foie-grasaren kasuan, ahateak ustiategian bertan hil baitaitezke. Horrekin batera, atetxo bat irekitzen da (alderdi hori argiago eta nabarmenago azpimarratzen den beste sektore batzuen aldean), betekizunak hiltegi txikientzako neurrigabeak direla iritziz gero, estatuek betekizun horiek egokitu ahal izan ditzakeela dioen lekuan. Hona hemen hori dioen paragrafoa: “Higieneari buruzko erregelamenduekin bat etorriz, soilik ekoizpen primarioak eta txikizkako salmentak ez dute osasun-baimenik behar izango. Animaliak hiltzea ez da ekoizpen primarioa eta ezin da txikizkako salmentatzat hartu. Hortaz, ustiategian bertan animaliak hiltzekotan EBko higiene-arau orokorrekin eta EBk hiltegiei buruz dituen higiene-arau espezifikoekin bat etorriz egin beharko da. Ustiategian animaliak hiltzeko egokitutako lokalek eskumeneko agintarien baimena beharko dute. Animaliak hiltzeko instalazioek, ustiategian bertakoek zein bestelakoek, eskumeneko agintarien baimena eskuratu eta hiltegiei buruzko araudiak bete behar dituzte nahita nahi ez. Udal-mailako hiltegi txikiak: EBko higieneari buruzko legeetan ez da elikagai-enpresa txikiei buruzko definiziorik ematen eta halakoei ez zaie inolako betekizun espezifikorik aplikatzen. EBko estatuek 2004an onartutako ikuspegiaren arabera, establezimendu guztiek (hiltegi txikiek eta animaliak zatitzeko gelek barne) okela merkaturatu dezakete EBn baldin eta, higieneari buruzko erregelamenduetan finkatutakoarekin bat etorriz, horretarako baimena baldin badute. EBko arauak betetzeko lau urteko tarteko epea eman zitzaien aurreko erregimenarekin bat etorriz bakarrik merkatu nazionalerako baimenduta zeuden edukiera txikiko establezimenduei. Tarteko epe hori 2009ko abenduaren 21ean bukatu zen. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, higieneari buruzko erregelamenduetan agindutakoarekin bat etorriz, elikagai-enpresek EBren arauak bete behar dituzte, eskumeneko agintarien baimenak eskuratzeari dagozkionak barne. Dena den, higieneari buruzko erregelamenduetan aurreikusitako malgutasunaz baliatzeko eta, behar izanez gero, erregelamendu horietako eranskinetako betekizunak era honetako establezimenduetara egokitzeko aukera daukate estatuek. Eraikuntzari, diseinuari eta ekipamenduei buruzko betekizunak egokitu ditzakete, esate baterako. Horrenbestez, jardunean jarraitzeko betekizunetan egokitzapen batzuk egin daitezke. Egokitzapen horiek neurri nazionalen bidez egin beharko lirateke eta eskumeneko agintariek jakinarazi beharko lituzkete. Eskumeneko agintariei kontsultatu egin behar zaie halako araurik ote dagoen jakiteko.� Frantzian horixe egin da hegazti eta lagomorfoekin (untxiak eta) eta hiltegi mugikorrekin. 6c. Espezie desberdinen hilketa Lokal berean espezie desberdinak hiltzen direnean sortzen da beste ohiko arazo bat. Ikuskatzaileek eskatutako eskakizunak gehiegizkoak izaten dira askotan, Europako araudiei begiratuz gero, izan ere, han esaten den bakarra da “beharrezko neurriak hartuko dir[el]a kutsadura gurutzatua saihesteko eta, horretarako, espeziei bakoitzari dagozkion eragiketak bereizi egin beharko dir[el]a denboran edo espazioan�. Alegia, espezie batzuk eta besteak zein astegunetan hiltzen diren jakinaraztea aski izango litzateke. 91


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

7. Esnea eta esnekiak 7a. Esne gordinaren zuzeneko salmenta [853, baimenik gabe] Behin eta berriz azaleratzen den zalantza bat da ea esne gordina zuzenean saldu daitekeen ustiategian edo herriko denda batean, eta ahal izanez gero ea zer-nolako baimen edo agiri sanitarioak behar diren. EBk baietz erantzun zuen, esnea produktu primarioa denez kasu honetan dauzkagun bi jarduerak ekoizpen primarioa eta salmenta zuzena direla eta, hortaz, osasun-baimena eskuratu behar izatetik salbuetsita daudela. Ondorioz, haiek bete beharreko betekizunak txikiagoak dira eraldatze-jarduerei dagozkienak baino. Kantitate txikiekin aritzea da bete beharreko baldintza bakarra. Hauxe da horri buruz diharduen paragrafoa: “Zuzenean azken kontsumitzaileari edo herriko txikizkako dendari (honek gero azken kontsumitzaileari zuzenean saltzeko) hornitutako esne gordina kantitate txikietan banatuz gero, jarduera hori salbuetsita egongo da EBren betekizun orokorretatik eta higieneari buruzko betekizun espezifikoetatik. Ez da, beraz, inolako baimenik behar. Halere, EBko estatuetako neurri nazionalak egokitu egin beharko dira jarduera horietarako. Neurri nazionalik ez badago edo jarduera horiek neurri nazionalak betetzen ez badituzte, EBko betekizun orokorrak eta higieneari buruzko betekizun espezifikoak aplikatu ahal izango dira. Gainera, behien, ardien eta ahuntzen bruzelosisik eta behien tuberkulosirik ez dutela ofizialki egiaztatua duten behi, bufalo, ardi eta ahuntzen esnea izan beharko du esne gordinak. Hortaz, baserritarrek ondorengo alderdiak egiaztatu beharko dituzte: Beren estatuko neurri nazionalak betetzen ote dituzten, esnea zuzenean hornitzeari dagokionez. Beren estatuan zer hartzen den kantitate txikitzat eta horrekin bat ote datozen. Zein dira beren estatuan bete beharreko arauak�. Zoritxarrez, EBri dagokionez betekizun guztiak egokiak badira ere, Espainiako legeek ez dute uzten kontsumitzaileei esne gordina zuzenean saltzerik. Baina, hemen ere, estatuaren barruan salbuespenak daude, eta EAEn, adibidez, uzten dute esne gordina zuzenean kontsumitzaileei saltzen. Berriz ere ikusten dugunez, presioa egin beharra dago, baina ez Europan, estatu eta erkidegoetako agintariengan baizik, Europak baimentzen duena lortzearren. 7b. Gaztaren ekoizpen eta zuzeneko salmenta [852, baimenik gabe] Gazta zuzenean ustiategian edo merkatu lokal batean saltzeari buruz ere zalantza ugari dago. Zorionez, Europar Batzordearen jarrera garbi samarra da gai horri buruz. Txikizkako salmenta 853 Erregelamendutik salbuetsita dago eta ez du osasun-baimenik behar. Hortaz, gaztaren salmenta (ustiategian bertan edo kontsumitzaileei zuzenean denda batean edo merkatu lokal batean) betekizun horietatik salbuetsita dago. Baina, zer gertatzen da gazta-ekoizpenarekin? Zer da: ekoizpen primarioa ala eraldaketa? Eraldaketa da. Baimena eskuratu behar du eta 853 Erregelamenduko betekizunak behar ditu? Ez. Gazta lortzea manipulaziotzat hartzen da eta Europako txikizkako salmentaren barruan sartzen da. Definizio horren arabera, txikizkako salmentaren barruan sartzen da elikagaien manipulazio eta eraldaketa, bai eta saltokiko biltegiratzea ere. Hortaz, salmenta zuzeneko lokal batean (baserrian, adibidez) gazta fabrikatu eta salduz gero, jarduera hori 852 Erregelamenduko betekizunekin bat etorriz egin ahal izango da: erregistroa behar da, baina osasun-baimenik ez. 92


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hona hemen hori dioen paragrafoa: “Printzipioz, gazta esne gordinaren edo termikoki tratatutako esnearen eraldaketaren emaitza da Horrenbestez, gazta ez da produktu primarioa, baserri edo etxalde batean ekoitzi arren. Ondorioz, ustiategian gazta ekoizteko, EBren betekizun orokorrak eta elikagaien higieneari buruzko betekizun espezifikoak bete behar dira eta baimena behar da. Dena den, gazta oso-osorik ustiategian ekoitzi eta azken kontsumitzaileei zuzenean merkatu lokal baten (asteroko merkatuan, baserritarren merkatuan etab.) saltzen zaienean, jarduera hori txikizkako salmentaren barruan sartzen da. Hortaz, higieneari buruzko betekizun orokorrak dira aplikatu behar diren bakarrak eta, kasu honetan, ez da baimenik behar. Bestalde, malgutasunari buruzko xedapenak erabili eta neurri nazionalak hartu ditzakete estatuek, eraikuntzari, diseinuari eta ekipamenduei buruzko betekizunak egokitzeko. 8. Arrautzak [853, baimenik gabe, ontziratzeak bai] 8a. Manipulazioa Arrautzak ekoizpen primarioa dira, baina etxaldeko manipulazioa 853 Erregelamenduak arautzen du, nahiz eta bertan jasotako eskakizunak ezin diren, oro har, oztopo handitzat hartu; ez da baimenik behar. 8b. Ontziratzea Bitxia bada ere, ikusi dugunez, arrautzen ontziratzea ez da jarduera primariotzat hartzen. Bai, aldiz, arrautza ekoiztea, biltzea, eraikinen artean garraiatzea eta etxaldean biltegiratzea. Baina ontziratzea edo enbalatzea, ez. Ontziratzeko jardueretan 852 Erregelamenduko II. Eranskineko eta 853 Erregelamenduko III Eranskineko X Ataleko betekizunak bete behar dira. Egia esan ez du zentzu handirik ekoizpenari lotutako eragiketak horrela banatzeak, baserriko arrautzen ekoizpenaren kasuan, ontziratzeak biltegiratzearekin eta garraioarekin batera joan beharko luke eta. Berez, lotutako jarduerak hala definitzen dira eta gaztaren kasuan ere horixe da aplikatzen dena salmenta zuzenean egiten bada. Legeetan ez da kasualitaterik egoten normalean, eta hizpide dugun berezitasun horrek higieneaz kanpoko bestelako interes batzuei erantzuten die. Nolanahi ere, estatuak betekizun horiek egokitu egin ditzake merkaturatutako arrautza kopuruaren eta distantziaren arabera, eta erkidego batzuetako legeetan halaxe jasota dago. Hortaz, eta printzipioz, Europako arauen arabera, arrautzak ontziratzeko lekuek osasunbaimena behar dute. 9. Eztia [852, baimenik gabe, higieneari buruzko neurri sorten salbuespena batzuetan] Eztia elikagai primariotzat hartzen da, hau da, eraldatu gabeko elikagaitzat. Eztiari lotutako jarduera guztiak sartzen dira hemen: bilketa, zentrifugatzea eta ontziratzea, baldin eta, eta hau garrantzitsua da, jarduera horiek erlezainaren instalazioetan egiten badira, hau da, etxaldeko eztia bada. Horretarako ez da osasun-baimenik behar. Gainera, eztiak ez du betekizun espezifikorik bete behar, aski du 853ko eskakizun orokorrak beteta. Baina salmenta zuzena 93


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

egiten bada, hau da, eztia oso-osorik ustiategian ekoizten eta saltzen bada, edo merkatu lokal batean, kantitate txikietan, orduan ez du higieneari buruzko neurri sortako betekizunak bete beharrik. Ekoizpenerako bete beharrekoekin aski da eztia saldu ahal izateko. Dena den, esne gordinaren kasuan bezala, EBk dio gerta litekeela estatu batzuek bestelako arauak izatea, eta arau horiek kontrastatu egin behar direla, beraz. 10. Frutak eta barazkiak [852, baimenik gabe] 10a. Frutak eta barazkiak Frutak eta berdurak eraldatu gabe saltzeko ez da baimenik behar. 852 Erregelamenduko I. Eranskinak arautzen ditu produktu horiek. 10b. Zukuak eta marmeladaka, zuzeneko salmenta Zuku eta marmeladen ekoizpena eraldaketatzat jotzen da eta 852 Erregelamenduko II. Eranskinean sartzen da, beraz. Nolanahi ere, jarduera horrek ez du osasun-baimenik behar. ONDORIOAK Nahasmena Higieneari buruzko neurri sortaren ezaugarrietako bat da testu nahasgarria dela, bai baserritarrentzat, baita udal-administrazioentzat ere. Batzordeak testu ugari kaleratu ditu nahasmen hori argitzen saiatzeko eta testuok berrikusi eta gero zalantza nagusiak zertxobait argitzera irits gaitezke, baina ahalegin handia eginez betiere. Araudiak bildu edo bateratu nahi dituen elikadura-sistemen aniztasun izugarria da arazoaren funtsa. Aniztasun horretaz jabetuta, betekizun orokorrak malgutzen saiatzen da araudia, esparru orokorra egokitzeko aukera emanez eskumeneko agintariei. Era berean, zenbait kontzeptu ez ziren argi eta garbi definitu hasieratik, “txikizkako salmenta� kontzeptua, adibidez. Jarduera hori higieneari buruzko neurri sortatik salbuetsita dago neurri handi batean eta, areago zehaztu ezean, saski-naski hutsa bihurtu daiteke, supermerkatu-kate transnazionalak eta baserrietako salmenta zuzena elkarren ondoan jarrita. Nahasmen horri erantzuteko Europa barruko eskumeneko agintariek eta kontsumo-elkarteek eta baserritarren elkarteek ahalegin handia egin behar dute heziketa eta legegintza alorrean. Heziketa-lana diogu, alde guztiak trebatzeko tresnak sortzeko; eta legegintzakoa, berriz, Europamailako legeek pizten dituzten zalantza batzuk arauen bidez zehazteko. Malgutasuna Aurrekoarekin lotuta dagoen beste ondorio garbi bat higieneari buruzko neurri sortak eskaintzen duen malgutasuna izan da. Horrek aukera ematen die EBko estatuei eta autonomia-erkidegoei arauak egokien irizten dioten moduan egokitzeko; baserritarrek aukera horretaz baliatu ahal izango dute, ala ez. Aukera hori erabiltzea da gure proposamena, erabili dadila elikaduraburujabetzaren proposamenak defendatzeko eta estatu-mailako, erkidego-mailako eta udalmailako lege eta arauak aldatzeko, baserritarren ekoizpen eta salmenta aintzat hartzeko moduan, Europak eskaintzen duen malgutasunaz baliatuz. 94


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa Oztopoak Makro-mailako oztopo bat da higieneari buruzko neurriek ez dituztela esplizituki bereizten eta antolatzen merkatu lokalei eta ekoizpen txikiei dagozkien betekizunak. Halere, era horretako elikadura-sistemetarako “atal� argi eta bereizirik ez egoteak ez du esan nahi higiene-neurri berdinak aplikatu behar zaizkienik sistema guztietara, elikagaiaren neurria edo emango zaion erabilera alde batera utzita. Hasieran adierazi dugun moduan, hauxe da Europako araudiaren espiritua: elikagaiak zenbat eta industrializazio gutxiago izan, ekoizpen-lekutik zenbat eta gertuago saldu eta ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko lotura zenbat eta zuzenagoa izan, orduan eta betekizun gutxiago bete beharko ditu eta areago egokitu beharko dira betekizun orokorrak, horiek baitira zehazten diren bakarrak. Eta horixe da arazoaren zati bat, higieneneurriak eskala handiko elikadura-sistema konbentzionaletarako eta Europan barrena libreki ibiltzen diren (edo ibili daitezkeen) elikagaietarako pentsatua eta zehaztua daudela, gehienbat. Gainerako elikagaiei buruz esaten da egokitu egin daitezkeela eta estatuari edo eskumeneko agintari lokalei dagokiela egokitzapen hori egitea. Bigarren zati hori ez da behar beste garatu, ordea. Lan urri horren ondorioz sortzen dira hasieran aipatu ditugun zalantzak. Izan ere, hau bezalako gai bat ezin da ikuskatzaileen interpretazio librearen esku utzi, araudiak edo, bestela, jarraibide argiak behar dira baserritarren ekoizpen-ereduei aplikatu beharreko betekizun desberdinei eta salmenta lokalari buruz, Europako higiene-neurriek hori ahalbidetu ez ezik bultzatu ere egiten baitute (beren erara, jakina). Hortaz, unean uneko elementu zehatz gutxi batzuk gorabehera, baserritarren ekoizpenera egokitutako araudi bat lortzeko lan gehiena ez dagokio EBri, estatuei eta erkidegoei baizik. Horrek ez du esan nahi Europak ezer egin behar ez duenik, noski, haren lana estatuen neurriekin uztartu behar dela baizik, eta estatuak direla aukera gehien eskain diezazkiguketenak. Makro-mailako oztopo horrez gain beste oztopo argi eta zehatz batzuk dauzkagu. Multifuntzionaltasuna. Bost duroko hitz hori Europako arauetan luze eta zabal erabiltzen bada ere (Nekazaritza Politika Bateratuan bereziki), higieneari buruzko neurri sortan ez da behin ere aipatzen. Halere, bereziki elikadura-burujabetzan oinarritutako elikadurazirkuituetan oso nabarmena da hazkuntzen eta eskainitako elikagaien aniztasuna. Ez dago atal bakar bat ere etxalde edo ustiategi berean elikagaien ekoizpen edo lanketa desberdinak daudenean egin beharrekoei buruz edo betekizunak nahiz eskakizun administratiboak (izapideak) errazteari buruz, nahiz eta errealitate hori oso ohikoa izan gure artean. Era berean, higieneari buruzko neurri sortan ez da erantzun egokirik ematen merkaturatzebide desberdinak (denak lokalak, baina desberdinak) erabiltzen dituzten ustiategientzat. Adibidez: salmenta zuzena baserrian bertan, salmenta gertuko denda batean, salmenta merkatu lokaletan, Internet bidezko salmenta, etab. Betekizunak aztertuz gero, salmentabide horien artean alde handirik ez dagoela ikusten bada ere, aurrerapen handia litzateke arauetan denentzako artikulazio bat jasoko balitz esplizituki betekizun bakar eta sinplifikatu batzuek emanez, lauzpabost baimen mota izan beharrean. Udal-hiltegiak. Gorago aipatu dugu udal-hiltegiei eta abereak zatikatzeko lokalei ematen zaien malgutasun urria, biak ala biak ezinbestekoak izanik haragi-elikagaiak eskaintzen dituzten baserritarrentzat. 95


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Beren zerbitzuak herriko baserritarrei eskaini eta produktuak beren inguruan saltzen dituzten hiltegi txikiei jartzen zaizkien eskakizun neurrigabeetatik sortzen dira arazoak. Eskakizun horien ondorioz, halako hiltegirik ez dago ia, eraikuntza- eta mantentze-kostu ikaragarriak direlako eta ondorioz, ez, direlako errentagarriak gertatzen. Hori eragozpen osagarria bihurtzen da animaliak hazten dituzten abeltzainentzat, beren animaliak urrutiago eta hiltegi handiagoetara eraman behar izaten baitituzte ondorioz, eta bi ondorio horiek batuta baserritarren ustiategien bideragarritasuna arriskuan jartzen duen gain-kostua eragiten dute askotan. Europako araudiak leihotxo bat uzten du zabalik EBko estatuek neurri espezifikoak hartu ahal izan ditzaten, baina leiho hori hain da txikia eta hain gutxi nabarmentzen da, ezen estatuak herabeki jokatu eta ez dutela ezer aldatzen (hiltegi handien interesen ondorioz, neurri batean). Arrautzen ontziratzea. Ez du zentzu handirik, edo guk ez diogu ikusten behintzat, arrautzen ontziratzeak produktua nabarmenki eraldatzen ez duten prozesuez bestelako kategoria bereizi bat osatzeak. Gainerako kasuetan, prozesu horiek etxaldeko ekoizpen-jarduera primarioaren barruan sartzen dira eta, logikoki, osasun-eskakizun gutxiago bete behar dituzte, beraz. Arrautzen kasuan, aldiz, ez da hori gertatzen. Alderdi hori zuzendu egin beharko litzateke higieneari buruzko neurri sortaren barruan. Espainiako Estatua. Kasu askotan (gehiegitan) esan dugu estatuko Administrazioa zela (eta udal-mailako administrazio gehien-gehienetara luzatu genezake aipamen hau) higiene-arauekin lan egiten duten beren langileen trebakuntzarik ezaren arduraduna eta higiene-arauak herrietako baserritarren errealitatera moldatzeko egin beharreko egokitzapenen zehaztasun gabeziaren arduraduna. Kasu gehienetan hortxe jartzen ditugu ardurak eta hortxe eskatu eta presionatu behar dugu zalantzak argitu eta eskaerak zehazteko. Dauden arazoak identifikatu eta gero, honela sailkatu ditzakegu: Honako alderdiei buruzko arazoak: Instalazioak Jardunbideak Auto-kontrolak Erregistroak, lizentziak eta baimenak Jarrerak (administrazioa: ikuskapena, nekazaritza-bulegoak, etab., eta ekoizpena): -“Ezin daiteke�tik “ahal da�ra -Dena oso zaila deneko eta agiriak, baimenak etab. biderkatzen direneko sentsazioa baztertu behar da -Jarrera pasibotik errebindikaziora eta ikuskatzaileekin eta eskumeneko administrazioekin elkarlanean aritzeko jarrera batera pasa behar da -Nolabaiteko kontrola, erregistroak eta eskakizunak (egokituta betiere) beharrezkoak direla onartu behar da Prestakuntza eta informazioa (administrazioa: ikuskapena, nekazaritza-bulegoak, etab., eta ekoizpena) Gehienak ere bigarren eta hirugarren kategoriatakoak dira. 96


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

PROPOSAMENAK Gorago esan dugunez, higiene-arauei dagokienez baserritarren ekoizpenak eta merkaturatzezirkuitu laburrek jasaten duten oztoporik gogorrenetako bat zehaztasuna eta trebakuntza dira. Elikagaien osasunari buruz dauden gaizkiulertu eta zalantza ugariak argitzeko trebakuntza, eta higiene-neurri generalistak baserritarren sistemara eta gertuko salmentara egokitzeko aukerei buruzko zehaztasuna, hain zuzen ere. Zehaztasun hori eskatzeko eragile nagusia estatua eta erkidegoak direla esan dugu, halaber, eta trebakuntzari dagokionez, eragile horiez gain baserritarren erakundeek ere (sindikatuek, sareek, plataformek, kooperatibek eta antolatzeko erabiltzen dituzten molde guztiek) zeresana dutela azpimarratu dugu. Zehazkiago: Europako arau-esparru propioa baserritarren ekoizpenerako eta merkaturatze-zirkuitu laburretarako. Aurreko paragrafoan esandakoarekiko kontraesana dela eman dezakeen arren, EBko estatuak (bereziki Espainiako Estatua, ezer gutxi egin baitu higiene-neurriak egokitzeko aukerei dagokienez) presionatzeko bide egokia iruditu zaigu higieneari buruzko neurri sorta generalista elikadura-sistema lokal hauetara egokitzeko aukerak argi eta garbi zehazten eta jasotzen dituen lege-testu bat onartzea. Lege-testuaren izaera zehatza, hots, irizpena, gomendioa, erabakia, araudia edo zuzentaraua den, hainbat faktoreren arabera erabakiko da, baina ikerketa honi ez dagokio hori zehaztea, baina bai halako testu baten beharra azaleratzea. Testu horretan ez dago betekizun guztiak zehatz-mehatz jaso beharrik, hori maila lokalean egin behar da (EBk ederki dioen moduan). Estatuek gai honetan duten erantzukizuna (bai egiteagatik, bai ez egiteagatik) argiago azaltzea da xedea, eta egokitzapenak egiteko dauden aukera guztiak testu bakar batean jasotzea, orain arte bezala ibili behar ez izateko, ezin konta ahala araudi, atal eta eranskin arakatzen. Halako testu espezifiko bat oso lagungarria izango litzateke administrazio lokalentzat eta baserritar-erakundeentzat, administrazioei presioa egiteko arau lokal espezifiko eta egokituak onartu ditzaten. Trebakuntza areagotzea eta higieneari buruzko neurri sortak onartzen dituen baserritarren ekoizpenerako egokitutako osasun-betekizunak zehaztea. Honakoak prestatzea: -Eskala txikiko aurre-betekizun sinplifikatuei buruzko gidak (ekoizpena, eraldaketa eta zirkuitu laburrak/salmenta zuzena), txikizkako merkataritzan dagoeneko badauden adibideak eredutzat hartuta. Eskumeneko Administrazioaren bermea izan behar dute halako gidek. -Eskala txikirako jardunbide egokien gidak (ekoizpena, eraldaketa eta zirkuitu laburrak). -Higieneari buruzko arau sorta ekoizpen-eraldaketa berezituetarako egokitzea: elikagai tradizionalak edo artisau-erako elikagaiak edo baserriko elikagaiak (kategoria horiek legez definitu beharko lirateke eta haien beharren araberako gida eta sinplifikazio egokituak zehaztu beharko lirateke bakoitzerako). Eskumeneko Administrazioaren bermea izan behar dute halako gidek. -Trebakuntza eta informazioa nabarmen areagotzea. Gidak eta bestelako material “ofiziala� argitaratzea, kasu bakoitzerako egokitua, ulerterraza eta argia. Informazio- eta trebakuntza-gune egonkorrak sortzea (birtualak eta fisikoak) Administrazioaren aldetik eta nekazaritzako eragileen (sindikatuak, kooperatibak, etab.) aldetik. Besterik. 97


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Eskumeneko agintari lokalen (estatua, erkidegoak eta zenbait kasutan udalak edo mankomunitateak) gaineko presioa areagotzea. Hori ezinbestekoa da hemen aipatutako helburuak lortzeko. Alferrik izango dugu Europamailako lege-testu propiorik edo gai honekin zerikusia duten eragileei zuzendutako trebakuntza-sistemarik, egokitzapen hori arauetara eramaten ez bada gero, praktikan interpretazio askerako aukerak eragozteko moduan. Esperientziak erakusten digunez, hori lortzeko Administrazioa presionatu behar dugu, presio hori gabe nekez mugituko baita (egungo egoera dugu horren adibide garbiena). Administrazioari zuzendutako presio-maila nabarmen handitu behar da nekazaritza-munduko eragileen aldetik, higieneari buruzko neurri sortak onartutako esparru egokituak lortzeko. Era berean, nabarmentzekoa da gaiarekin zerikusia duten Administrazioko atal guztiak ere ez daudela araua egokitzearen aurka, inondik ere. Hortaz, Administrazioa ez dugu egokitzapenaren aurkako eragiletzat hartu behar: batzuetan gure aliatua izan daiteke eta harengan bermatu gaitezke gure eskakizunei indar handiagoa emateko. Estatu- edo erkidego-mailan arau-esparru berriak onartzea, egokitzapen- eta malgutasunaukera guztiak jasoaz. Beste hitz batzuetan, baserriko elikagaiei buruzko legeak, elikagai tradizionalei buruzko legeak eta gertuko ekoizpenari buruzko legeak, egokiena iruditzen zaigu izen eta formatuarekin. Berez, arau-esparru horiek arau berriak onartu baino, bi ondorio izaten dituzte, normalean: batetik, arauetan jasotako egokitzapenerako aukerak arau-testu bakar batean jasotzen eta sinplifikatzen dituztela eta, bestetik, eta hauxe da ondorio garrantzitsuena, eragin handia dutela nekazaritza-sektore osoaren, Administrazioaren eta ikuskaritzaren trebakuntzan, informazioan eta jarreran, bereziki azken horretan. Horrek esan nahi du halako araudiek higiene-arauei buruz esparru guztietan dauden zalantza ugariak argitzen laguntzen dutela, administrazio-kontrolen malgutasuna errazten dutela, lege-esparru bat izateari esker, eta ekoizpen- eta merkaturatze-eredu horiei bultzada bat ematen zaiela. Baserriko elikagaiak Bakarrik baserriko edo etxaldeko lehengaiak erabiliz eta dagokion eraldaketa egin eta gero salmenta zuzenera bideratutako elikagai primarioak baserriko edo etxaldeko elikagai gisa sailkatu daitezke. Hori garrantzitsua da, berez, nekazaritza-jardueraren luzapentzat hartzen direlako produktu horiek (hainbat legek hala egiten dute). Horrek ondorioak dauzka zergetan (nekazaritza-zergetan, ez merkataritza alorrekoetan) eta legeak egokitzeko eskarietan. “Baserrian egina� edo “etxaldean egina� izendapena ere legea egokitzeko eskakizunen lagungarri gisa erabili daiteke. Aipatu ditugun puntu guztien adibideak aurkituko ditugu autonomia-erkidegoetan eta EBko estatuetan, eta aztertu beharreko jardunbide egokien eredu gisa hartu ditzakegu adibideok. C/JARDUNBIDE EGOKIAK Gogora dezagun, proposamenei dagokienez, hiru arlo nagusi zehaztu ditugula: Trebakuntza areagotzea eta higieneari buruzko neurri sortak baserritarren ekoizpenerako onartzen dituen osasun-baldintza egokituak zehaztea. 98


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Eskumeneko agintarien gaineko presioa (estatuaren, erkidegoen eta zenbait kasutan udalen edo mankomunitateen gainekoa) areagotzea. Europa-, estatu- eta erkidego-mailako araudi-esparru berriak prestatzea, egokitzapenerako eta malgutasunerako dauden aukera guztiak bilduz. Bildu ditugun jardunbide egokietako asko hiru norabide horietarantz jotzen dute, bai alderdi bakar batean oinarrituta, bai bat baino gehiago uztartuta. Azken bide hori da emaitzarik onenak ematen dituena. Artisau-erako gaztandegiak Baserritarren ekoizpeneko edota salmenta zuzeneko nahiz zirkuitu laburreko salmentako elikagai interesgarrienetako bat dira gaztak. Zergatik? Esne freskoari balio erantsi handia emateko aukera eskaintzen dutelako, sistema eta metodo tradizional errekonozituak erabiltzeko aukera ematen dutelako (osasun-baldintzak errazago egokitzeko aukera emanez), ez dutelako osasun-baimenik behar (orokorrean) eta gazta saltzeko gertuko merkataritzarako hainbat sare egonkor daudelako. Italiako esperientzia Definizioak Baserritar-gazta zer den eta zer ez den argi eta garbi zehaztu beharra dago lehenik eta behin, produktu industrialak edo gazta-korporazio handien gaztak ezustean sartu ez daitezen multzo honetan. Italian, adibidez, figura hori ez dago jasota legean, eta horixe da arazoetako bat. Halere, legezko babesik ez badute ere, badute gaztandegi txikien eta artisau-erako gaztandegien definizio ofizial bat: urteko 2.000.000 litrotik beherako ekoizpena jotzen da “txikitzat�, eta “artisau-erakotzat�, berriz, urteko 500.000 litrotik beherakoa. Gainera, esne kantitate mugatu bat (ustiategiko bertako esnea) metodo tradizionalak erabiliz egindako eraldaketarekin identifikatu ohi da artisau-erako gaztagintza. Gaztandegi txikiek kanpoan erosi dezakete esnea, eta ez dute zertan sistema tradizionalak erabili. Hortaz, gaztandegi txikia eta tradizionala ezaugarri hauen arabera bereizten dira (kategoria horiek ez dute elkar baztertzen, jakina): kantitatea eta lehengaia ustiategikoa bertakoa den ala ez. Ezaugarri bereizle horiek beraiek aurkitzen ditugu beste herrialde batzuetan ere. Prestakuntza Behin eta berriro azpimarratu dugu atal honen garrantzia. Higieneari buruzko neurri sortak gaztan zer-nolako eragina duen azaltzeko eta arau horiek egokitzeko asmoz, argibideak biltzen dituen eskuliburu espezifiko bat prestatu da. Eskuliburu horrek balio erantsia du, gaiarekin zerikusia duten hainbat eragileren babesa jaso du eta. Nabarmentzekoa da Nekazaritzako Ikerketa eta Esperimentaziorako Kontseiluaren (CRA) inplikazioa, adibidez. Elikadura eta Nekazaritza Ministerioaren mendeko erakunde publiko estatal horrek eskumen tekniko eta zientifikoak ditu, eta hori gehigarri interesgarria da osasunari buruzko erregelamenduei dagokienez. Interesgarria da (eta kasu honetan garrantzitsua ere bai), halaber, T-cheese.Med izeneko europar programa. EBk programaren zati bat finantzatzen du, eta haren laguntzari esker, Italiak, Greziak eta Ziprek sarean jardun ahal izan zuten bi urtez lan espezifikoa eginez. EBko estatuen arteko itun-sistema bat ere badago, Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteetan (LLEE) oinarritua. ArchiMed da elkarte horietako bat (Balear Uharteak, Sizilia, Sardinia eta Zipre 4 0 , biltzen ditu) eta prozesu honetan parte hartu zuen, hain zuzen. 40 Espainiako Estatuko LLEEetako batzuen berri izateko, hona jo: http://www7.mpt.gob.es/areas/politica_autonomica/coop_multilateral_ccaa_ue/Menu_Coop_TransfrCooperacion/AECT/ parrafo/03/text_gl_files/file3/2010_11_AECT_EN_FUNCIONAMIENTO_Y_TRAMITACI%C3%93N.pdf.

99


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Partzuergo horiek gorabehera, trebakuntza-lana ezin da eskuliburuak argitaratzera mugatu. Italian, adibidez, haratago joan dira eta jardunbide egokien gida bana prestatu dute Italiako erregio bakoitzerako, EBko zuzentarauak aplikatzen laguntzeko. Gida horiek higiene- eta osasun-arau berriak nola interpretatu behar diren azaltzen dute. Horrez gain, zabalkundeprograma bat dute, alderdi hauek biltzen dituena: Nekazaritzaren garapenerako eta zabalkunderako erregio bakoitzean dauden zerbitzuak. Elkarteak (abeltzainenak, ekoizleenak, etab.). Osasun Ministerioko Albaitaritza Zerbitzua. Ikerketa-zentroak. Prestakuntza lantzeko baliabide hauek eskaintzen dituzte: Mintegiak eta ikastaroak Liburuxkak, DVDak, arau eta prozedurei buruzko datu-orriak Argibideak emateko eskuliburuak Higieneari buruzko neurri sortaren egokitzapenak Jardunbide egokien gidek egin ditzaketen egokitzapenak alde batera utzita, artisau-erako gaztak ez du osasun-baimenik behar: eskumeneko agintaritza lokalari jardueraren berri eman behar zaio erregistroa egin dezan, eta besterik ez. 100


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Frantziako esperientzia Frantziako Estatua Italiakoa baino haratago joan da (eta Espainiakoa baino askoz haratago). Definizioak Fermierâ€? gazta (baserri edo etxaldekoa) legez definitua dago Frantziako legerian (1988ko DĂŠcret Fromage, 2007an eguneratua): Etxaldeko esnea bakarrik eraldatu daiteke esnekiak egiteko. Baserritarrak berak egin behar du. Ustiategian bertan egin behar da. Teknika tradizionalei jarraiki egin behar da. Muga horiek argi eta garbi zedarritzen dute etxaldeko gazta zer den, eta horri esker eragotzi egiten da industriak eta eskala handiko ekoizleek muturra sartzea. Artisau-erako gaztari dagokionez, ez dago inolako definizio legalik baina, hemen ere, eraldatutako esne kantitatea hartzen da erreferentzia gisa, eta urteko milioi bat litro baino gehiago eraldatuz gero, industrialtzat jotzen da. Itunak Nabarmendu beharreko beste alderdi bat da jarduera horretan dabiltzan baserritarrak elkartu izana, besteak beste beren interesak babesteko eta informazioa zabaltzeko. Baserritar batzuek beren elkarteak sortu dituzte eta beste batzuk nekazari-sindikatuetako kide egin dira edo beste antolakunde batzuetan sartu dira, esate baterako. Baserritarren ekintzei esker “fermierâ€? gaztak (baserritarren gaztak), oro har, eta gaztak, zehazki, errekonozimendu espezifikoa eskuratu du Frantziako elikagai-sistemaren barruan. Hori ez da kasualitatez gertatu, nekazari-erakundeek eta administrazioek egindako lan handiari esker baizik (baserritarren gaztandegiek pisu handia dute nekazari-erakundeen federazio nazionalean, adibidez). Higieneari buruzko arauen aplikazioa Hemen ere era honetako ekoizpenari dagokion higieneari buruzko jardunbide egokien gidak egiteak duen garrantzia nabarmentzen da. Era berean, funtsezkoa izan da, EBk baimentzen duen malgutasunari jarraiki, higiene-neurriak egokitzeko egindako lana. Malgutasun hori baserritarren gaztandegiei buruzko Frantziako legeetan jasotako erregelamenduetako zenbait puntutan aplikatu da, hain zuzen. Osasun-baimenen beharrari dagokionez, ikusi dugunez, higieneari buruzko arau sortak halakoen beharrik ez izateko aukera ematen die salmenta lokaleko baserritarren gaztandegiei, kontsumorako salmenta egiten dutela ulertuta. Frantziak baserritarren gaztarekin aplikatzen duen estrategiari jarraiki, kontsumorako salmenta egiten duten establezimenduek ez dute baimenik behar, jarduera hori marjinala (kantitate aldetik) eta lokalizatua (distantziari dagokionez) baldin bada. Espainiako Estatuak ez bezala, Frantziakoak zehaztu egiten ditu kantitate horiek (berriro ere, baserritarren presioari jarraiki, ez motu proprio. Hala, astean 100 kg esneki edo teknikoki landutako 250 litro ekoizten bada, eta salmenta 80 km-tik beherako erradio batean egiten bada, ez da baimenik behar. Kantitate horiek gainditu arren, salmenta erradio horren barruan egiten bada, ekoizpen osoaren %30 arte saldu daiteke baimenik gabe, eta asko jota astean 250 kg esneki eta termikoki landutako 800 litro esne.

101


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Lokalen eta materialen egokitzapena. Alderdi hauek aipatzen dira: Egur, letoi, kobre, oihal begetal eta abarren erabilera. Lokalek bete beharreko baldintzak (adreiluzko paretak, etab.). 1996az geroztik, Frantziako lege-testuei jarraiki, edukiera txikiko (< 500.000 litro) gaztandegiei zuzentzen zaizkie egokitzapen horiek. Praktikan, “baserritarren� gaztandegi ia den-denak multzo horretan sartzen dira. Higieneari buruzko jardunbide egokien gidak. Hizpide dugun kasuan:

102


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Prestakuntza eta zabalkundea:

Frantziako hiltegiak Ikusi dugunez, baserritarren ekoizpenak osasun-baldintzekin arazoak izatea eragiten duten elikagaietako bat haragia eta haragi-produktuak dira. Arazo horiek kateko nahitaezko osagai batekin gertatzen dira: hiltegiarekin. Europan udal- eta eskualde-mailako hiltegiak eta edukiera txikiko hiltegiak egoera larrian daude eta Espainiako Estatuan ia erabat desagertu dira. Frantzian malgutasunari buruzko xedapen bati heldu diote, zeinaren arabera, Europar Batasunean libreki zirkulatu beharrean helmuga lokal eta kontrolatua duten elikagaien kasuan malgutasuna aplikatu daitekeen, higieneari buruzko neurri sortak berak ahalbidetzen duen moduan. Frantziak bi aukera eskaintzen dikzio haragi-sektoreari, hiltegiei dagokienez: Behiak, txerriak, ardiak eta ahuntzak (bai eta zaldiak ere) EBk baimendutako hiltegi batean hil behar dira, haragi horrek EBn libreki zirkulatzea baitauka. Hegaztiak eta lagomorfoak bakarrik animalia horietarako erabiltzen diren lokaletan hil behar dira: -EBk baimendutako hiltegietan. -EBren baimenik izan ez arren baldintza hauek betetzen dituzten hiltegietan: kantitate-muga bat izatea (urtean 25.000 oilaskoren edo astean 500 oilaskoren baliokidea), gertu egotea (asko jota 80 km azken kontsumitzailearenganaino edo txikizkako salmenta lokaleko dendaraino, eta hiltegi “familiarra� izatea, hau da, abeltzainek edo ustiategiko kideek bakarrik hil ditzakete animaliak. 103


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Frantzian, Europako erregelamenduei jarraiki, azken kontsumitzaileei zuzenean saltzen zaien kasuetan (eta gainerako zirkuitu laburretan), higiene-arauak ez zaizkie hegaztien eta lagomorfoen (untxiak, adibidez) haragiari aplikatzen, ustiategian bertan hil badira, urtean 25.000 edo astean 500 aleko mugarekin. Alegia, Europako erregelamenduetan “foie gras”a egiteko hegaztiak ustiategian bertan hiltzeko onartzen den salbuespena (Frantziako Estatuaren eta sektorearen pisuari esker lortua, hein handi batean) hegaztien eta lagomorfoen ekoizpen txikietara hedatzen da. Hegaztiak eta lagomorfoak eskala txikian hiltzeko gaia zenbateraino garatu daitekeen ederki ikusten dugu hiltegi modular kolektiboak direlakoen kasuan. Halakoak instalazio ibiltariak dira, “giltza eskura” motakoak, eta animaliak hil eta zatikatu daitezke bertan.

Hegaztien hiltegi modularra, Bretainian

Animalia-jatorriko produktuak merkaturatzeko zenbait sistemaren, osasun-egoeraren eta bete beharreko urratsen laburpentxo bat jaso dugu hemen. PRODUKTUA

MERKATURATZEA

Animaliaproduktuak (esnea, arrautzak, okelak eta eraldatuak)

Den-dena salmenta zuzenera

OSASUNBAIMENA Ez da baimenik behar

BETEBEHARRAK Jakinarazpena Osasun Sailari Ustiategiko erregistroa Osasun-plana martxan jartzea

Salmenta zuzena eta zati txiki bat denda lokaletan

Baimena behar ez izatea gerta liteke. Hegaztien hiltegirako salbuespena.

Jakinarazpena Osasun Sailari Ustiategiko erregistroa Osasun-plana martxan jartzea Salmenten erregistroa

Salmenta konbentzionala

Beharrezkoa da baimena

Osasun-dossierra aurkeztu behar da

104


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Salmenta zuzena eta zirkuitu laburrak Frantzia Aztertutako herrialdeen artean, baserritarren trebakuntzan eta baserritarretan oinarritutako elikagai-sistemei dagozkien baldintza batzuen legezko egokitzapenean aurrerapauso gehien egin duenetako bat dugu Frantzia, zalantzarik gabe. Gehien landu diren alderdien artean salmenta zuzena daukagu. Itunak Nekazaritza-ganberen, zenbait nekazari-sindikaturen, ekoizpen ekologikoko elkarteen eta udalmailako administrazioen babesari eta lanari esker, prestakuntza praktikoa lantzeko material ugari kaleratu dute, baserritarren ekoizpenak eta salmenta zuzenak bete beharreko osasunbaldintzei buruz. Oro har, eta hau baliagarria da beste erregio batzuetarako ere, nekazarielkarteak, ikerketa- eta zabalkunde-taldeak, erregioen landa-garapenerako erakundeak eta udal- eta erregio-mailako administrazioak elkartzean sortzen dira itunik arrakastatsuenak. Frantziaren kasuan, merkataritza-ganbera lokalen bultzada oso garrantzitsua izan da, AMAP eta FNGEDA bezalako sareekin batera. Baserritarren nekazaritzari eusteko elkarteak dira AMAP horiek (www.miramap.org) eta FNGEDA, berriz, nekazaritza ikertu eta garatzeko taldeen federazio nazionala. Federazio horrek nekazaritzaren garapenerako 600dik gora talde eta 35 federazio erregional biltzen ditu. Prestakuntza eta zabalkundea Salmenta zuzenari dagokionez, Loira erregioko erakundeek eta nekazari-elkarteek atondutako Vente directe: et si vous vous lanciez? (Salmenta zuzena. Animatu zaitez!) izeneko eskuliburua aipatu dezakegu. Gaiari buruzko zalantza nagusiak argitzen ditu eskuliburuak. Frantziako nekazaritza-ganberen federazioak zirkuitu laburreko salmenta-sistemei buruzko txosten aski interesgarria argitaratu du, halaber. Txostenak gertuko salmentaren barruan dauden sistemei —etxaldeko salmenta, saskietan egindako salmenta, merkatu ibiltarietako salmenta, udal-merkatuetako salmenta, dendako salmenta, salgune kolektiboetako salmenta, internet bidezko salmenta, urrutiko salmenta, etab.— eta baserritarrek zeharka jatetxe, saltoki eta abarretan egindako salmentei, dagozkien osasun-arauei buruzko atal berezi bat dauka(La reglamentation sanitaire pour la vente en circuits courts)41. Osasun-arauei buruzko prestakuntza emateko material espezifiko hauek oso didaktikoak dira eta jardueran aritu nahi dutenei zuzentzen zaizkie argi eta garbi. Informazio horrez gain, erakunde barruko arretagune batzuk lantzen dira materialotan. Arretagune horien bidez zalantzak argitzen dira, aholkuak ematen dira eta babesa eskaintzen da, ez bakarrik osasunarauei buruz, baizik eta beste gai askori buruz ere: merkataritzari buruzko legeak, era horretako jardueretarako laguntza publikoak, dauden laguntzak, etab. (adibide bat aurkitu daiteke Vente directe: et si vous vous lanciez? txostenaren amaieran). 41 Webgune honetan eskuratu daitezke bi materialak: www.chambres-agriculture.fr.

105


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hona hemen, gai honi lotuta eragile desberdinek bultzatutako trebakuntza-guneak, zabalkundejarduerak eta ekintzak: Bienvenue à la ferme Centre d'études et de ressources sur la diversification agricole Le réseau rural français Les circuits courts sur Internet Les Marchés des Producteurs de Pays

Terres en ville Higieneari buruzko neurri sorta baserritarren sistemek dituzten beharretara egokitzea da ekimen horien helburua, beste hauekin batera: neurri sorta horrek malgutasunerako eskaintzen dituen aukerak zehaztea, baserritarren interesak babesteko itunak eratzea, eskumeneko agintariekin hartu-eman eta komunikazio egonkorra izateko lerroak zabaltzea eta trebakuntzarako, zabalkunderako eta jardueretan laguntzeko nodoak bihurtzea. Hori guztia gabe, nekez lortuok da zirkuitu laburrei eta baserritarren ekoizpenari lotutako beharretara egokitutako lege-esparrurik sendotzea. Beste ekimen batzuk: Italia Italiako erregio batzuek finantziazio oparoko plan espezifikoak dituzte bertako elikagaiak eta gertuko salmenta sustatzeko, funtsezko eragile ugariren parte-hartzearekin. Toskana dugu erregiorik aktiboenetakoa, aurrerago ikusiko dugunez, baina lehenik eta behin lege bihurtzeko asmo argia duten bi ekimen aipatuko ditugu, eskaintzen dituzten irakaspen interesgarriak direla eta. Sardinia Mediterraneoko uharte horrek legeria espezifikoa dauka baserritarren ekoizpenean oinarritutako zirkuitu laburretarako, eta zirkuitu horien lana hobetu eta hedatzeko ekimen interesgarriak bultzatzen dituzte, halaber. Horri buruzko informazioa aurkituko duzue hemen (italieraz): www.sardegnafilieracorta.com. Era berean, zirkuitu laburrei buruzko araudi interesgarria dute42, baina legeak baserritarren merkatuetan jarri du arreta gehienbat, baserritarren beste salmenta eredu batzuei aukera gutxiago emanez.

106 42 www.regione.sardegna.it/j/v/1175?v=9&c=72&s=1&file=Legge_regionale_1_2010.xmlç


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa Emilia-Romagna Berdeen alderdiak lege-proposamen bat aurkeztu du aurten, erosketa solidarioko taldeak (GAS direlakoak) indartu eta kilometro zeroko eta zirkuitu laburreko nekazaritzako elikagaien ekoizpena sustatzeko43. Estatu-mailan Aukera politak eskaintzen dituzten bi proiektu eztabaidatzen ari dira Espainiako Parlamentuko Nekazaritza Batzordean: “Zirkuitu laburretatik datozen kalitatezko elikagaien balioa areagotzeko arauak” eta “Nekazaritza-produktu lokal, tradizional eta ekologikoen ekoizpenerako eta salmenta zuzenerako pizgarriak”. Landa-garapena. Italiaren kasua Baserritarretan oinarritutako elikadura-sistemei bultzada indartsua emateko beste bide bat landa-garapenerako erakunde erregionalak direla esan dugu lehenago. Batetik, diru-hornidura handia izaten dute eta, bestetik, benetan eraldaketak lortu nahi izanez gero, arloko eragile lokal garrantzitsuenak koordinatzea lortzen dute eta emaitza ikusgarriak eskuratzen dituzte. Toskanako erregioa hartuko dugu adibide gisa. Toskana, landa-garapenerako programa Europako Leader proiektuen barruan dago programa hori eta 2007-2013rako atala garatzen ari dira orain (nahiz eta urte gehiago eraman jardunean). Nekazaritza Plan Erregionalarekin ere zerikusia du programak, eta are indar handiagoa ematen dio horrek. Baserritarren merkatuak eta zirkuitu laburrak bultatzea da programaren ardatzetako bat. Baserritarren salmenta zuzenaren alde egiten du, hain zuzen ere, Toskanan dagoen sare erregionalaren bidez edo ekoizleak eta kontsumitzaileak gerturatzeko sortu daitekeen sarearen bidez. Trebakuntza-plan bat, bertako produktuei buruzko informazioa eta sustapena eta bidezko prezioaren bermea ere biltzen ditu programa honek. Hauek dira Toskanako salmenta zuzeneko sarearen zutabe nagusiak, funtsean: baserritarren merkatuak sortzea, bertako produktuak banatzeko sare logistikoa sortzea eta hitzarmenak sinatzea bertako denden eta nekazari-sektorearen eta beste sektore batzuen (ostalaritza, turismoa eta erosketa publikoak adibidez) artean. Elikagai tradizionalak. Italiaren kasua Higieneari buruzko arau sortaren egokitzapenak lortzeko bide zuzenen artean, elikagai tradizionalena aipatu behar dugu. Ikusi dugunez, elikagai horiek berariaz aipatzen dira osasunaraudi orokorrean, egokitzapena jaso dezaketen produktuen artean. Italiak, adibidez, bide horixe aukeratu du. Nekazaritzako Elikagai Tradizionalak44 (PAT) irudia sortu dute han, eta legezko onarpena eman diete. Aspaldi (gutxienez duela 25 urtez geroztik) errotutako ekoizpen- eta eraldaketa-metodoekin ekoitzitako elikagaiak dira PAT horiek, eta homogeneoak dira ekoizten diren lurralde osoan. Kantitate aldetik ekoizpen mugatua dute eta oso lurralde-eremu mugatuan ekoizten dira, eta, beraz, Jatorri Izendapen Babestuak eta Adierazpen Geografiko Babestuak ez dira kategoria egokiak haientzat. 107 43 http://www.sel-verdi.org/wp-content/Istituzionale/PdL/PdL_GAS_7apr2011.pdf 44 www.politicheagricole.it/flex/cm/pages/ServeBLOB.php/L/IT/IDPagina/3276


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Italiako erregio bakoitzak jakinarazten dio Nekazaritza Ministerioari sailkapen horren barruan zein elikagai sartzen diren. Elikagai bat PAT gisa onartua eta zerrenda ofizialetan sartua izateko, identifikazio-fitxa bat bete behar du, alderdi hauek zehaztuz: elikagai mota, izena, lurraldea, elikagaia ekoizteko metodoaren deskribapena, erabilitako materialak, lokalen deskribapena eta metodoak modu homogeneoan, arau tradizionalei jarraiki eta gutxienez 25 urtez erabili direla frogatzen duten elementuak. Italiako agintariek halakotzat onartutako ehunka produktu tradizional daude eta, beraz, izendapen hori tresna eraginkorra bihurtu da arau generalistek ahalbidetzen dutenak baino osasun-egokitzapen zentzuzkoagoak lortzeko45.

45 Zerrenda hori hemen kontsultatu daiteke: www.politicheagricole.it/NR/rdonlyres/eolif4zdedzsfvvk22sfqoahlu2hqtuppokwe3r73nurlxyrybhnbddxi4yti 5qtiwp23j4qjwasgmcyvhfexgwlgoh/20080616_DM_PQ_ottava_revisione_prodotti_tradizionali.pdf

108


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

II. KAPITULUA ESPAINIAKO ESTATUA


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Lan hau hiru arlo handitan zatitu dugu (Nekazaritza Politika Bateratua, nekazaritzako elikagaien katearen funtzionamendu kaskarra eta higieneari buruzko neurri sorta) eta zati horiei dagozkien oinarrizko alderdiak Europar Batasunari buruzko kapituluan aztertu ditugu dagoeneko. Halako araudi eta elementuak Europatik datoz eta hantxe aurkitzen ditugu galdera gehienentzako erantzunak. Bigarren zati honetan, Espainiako Estatuari begiratuko diogu, eta lehenago aipatu ez ditugun alderdi garrantzitsuak azalduko ditugu, Estatuak eta autonomia-erkidegoek berezkoak dituzten ezaugarri berezi batzuekin batera. Higieneari buruzko neurri sortako (HNS) hiru alderdiri erreparatuko diegu: osasun-baimen eta erregistroei, kalitate bereiziko elikagaiei eta lehentasunezko nekazaritza-ustiategietan nabarmendu beharreko elementuei. Bukatzeko, erkidegoetan eta udaletan aplikatzen diren higieneari buruzko neurri sortako jardunbide egoki batzuk aipatuko ditugu. Landa-garapenerako politikak ere labur-labur azalduko ditugu, NPBren barruan baserritarren ekoizpenean eta salmenta zuzeneko zirkuituetan eragina duten aldetik. Azkenik, titulartasunari helduko diogu, landa-ingurunearen barruan genero-parekidetasuna lortzeko dagoen oztoporik nabarmenetakoa baita.

1. LEGEEN ARKITEKTURA Estatu-mailan orain arte aipatu ditugun elementuekin lotura zuzena duten bi erakundeak Nekazaritza Ministerioa eta Osasun Ministerioa dira. Administrazioko entitate horien izenek dituzten gorabehera ugariak direla eta (askotan legegintzaldi beraren barruan ere aldatzen dira), aipatu berri dugun izen orokorra erabiliko dugu haiek izendatzeko. NPBari nahiz nekazaritzako elikagaien katearen funtzionamendu kaskarrari lotutako alderdiei dagokienez, Nekazaritza Ministerioa da erreferentziazko organoa. HNSrekin zerikusia duten alderdietarako, berriz, Osasun Ministeriora joko dugu.Ministerioez gain erkidegoetako erakundeak hartu behar ditugu aintzakotzat, bai nekazaritzan bai osasunean, eskumen asko transferituta baitauzkate. Baserritarretan oinarritutako elikagaientzako arau-esparru hobea defenditzeko garaian estatumailako eta erkidego-mailako ekintzak eta jarduerak konbinatzea izaten da estrategia egokiena kasu gehien-gehienetan. I. kapituluan azaldutako ia puntu guztietan (higieneari buruzko neurri sortari dagokionez bereziki) argi eta garbi utzi nahi izan dugu gure eskakizunetako batzuk estatuari eta erkidegoei zuzendu behar dizkiegula, arazoak sortzen dituzten alderdi askotan erabakimen handia baitute biek ala biek. Era berean, maila lokalagoak ezin ditugu alde batera utzi, udalak eta eskualde-mailako erakundeak bereziki. Izan ere, erakunde lokalek garrantzi handia dute higieneari buruzko arau sortetan, kontrol ofizialetan, jarduera-baimenetan eta NPBeko Landa Garapenarekin zerikusia duten alderdietan, besteak beste. Egitura hori gorabehera, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentzia aipatu behar dugu, bere garrantzi handia dela eta. Lerrotxo batzuk eskainiko dizkiogu agentzia horri: Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentzia (AESAN) Osasun Ministerioari atxikitako organismo autonomoa da. 2001ean sortu zen eta Europa-mailako bere baliokidearekin —Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA, ingelesez)— koordinatzen da. Zergatik da garrantzitsua AESAN? Agentzia horren eginkizunak aztertuko ditugu haren garrantziaz jabetzeko.

110


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa Eginkizunak Zuzenean nahiz zeharka elikagaien segurtasunarekin eta nutrizioarekin zerikusia duten jarduerak koordinatzea. Eskumeneko agintariei neurri betearazle eta arauemaileak hartzeko eskatzea, krisialdi eta larrialdietan bereziki. Elikagaien segurtasunari buruzko alerten sarearen funtzionamendua koordinatzea. Elikadura-politikak planifikatu eta garatzeko aholkuak ematea. Aholku teknikoak ematea eta, Komite Zientifikoarekin koordinatuta, txosten zientifikoak idatzi eta zabaltzea. Espainiako Estatuaren ordezkaria izatea elikagaien segurtasunari eta nutrizioari dagozkion gaietan EBko eta nazioarteko erakundeetan, bereziki FAOn (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea), OMEn (Osasunaren Mundu Erakundea), Codex Alimentariusen eta Europar Kontseiluan. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzaren (EFSA) eta elikagaien segurtasunerako agintari nazionalen, kontsumitzaile-erakundeen, ikerketa-institutuen eta gaiarekin zerikusia duten bestelako alderdien arteko harreman-gunea izatea. Ikusten dugunez, agentzia hori garrantzi handiko erakundea da HNSen koordinazioari, neurrion egokitzapenari, gida eta eskuliburu ofizialen prestakuntzari, kontrol ofizialak egiteko jarraibideei eta trebakuntzari dagokienez, besteak beste. Hortaz, HNSn nabarmendu ditugun alderdiei aurre egiteko ezinbestean jo behar dugu erakunde horretara. Zenbait erkidegok estatukoa bezalako agentziak dauzkate, Kataluniak, EAEk eta Gaztela-Leonek esate baterako. Dena den, erkidego gehienetan ez dago halako agentziarik eta AESANekin koordinatzen dute, beren osasun-sailen bidez. AESANez gain, ikerketa honetan aipatzen ari garen eskakizunak bideratzeko beste bi aholkuorgano daude: Estatuko Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua eta Nekazaritzako Aholku Kontseilua. Estatuko Nekazaritzako Elikagaien Kontseilua Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari atxikitako kontseilu hori aholkuorgano bat da eta Estatuko Administrazio Orokorrari nekazaritzako elikagaiei buruzko politikaren jarraibide orokorrak finkatzeko aholku ematea du xedetzat. Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko titularra da Kontseiluko burua, eta nahi izanez gero Landa eta Ur Ingurunerako idazkariaren esku utzi dezake ardura hori. Kontseiluak kide hauek dauzka, modu paritarioan banatuta: a) Estatuko Administrazio Orokorra, b) Estatu-mailako ordezkaritza handiena duten nekazaritzako profesionalen elkarteak, c) nekazari-kooperatiben artean ordezkaritza handiena duten elkarteak, d) Estatu-mailan hedapen handiena duten nekazaritzako elikagaien enpresak, e) 11/1985 Lege Organikoko 6. eta 7. artikuluen arabera (abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa) ordezkaritza handiena duten sindikatuak, eta f) Langileen Estatutuaren (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege 111


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Dekretuaren bidez onartua) testu bategineko seigarren xedapen osagarriaren arabera ordezkaritza handiena duten enpresa-erakundeak. Beste interes batzuk ordezkatzen dituzten estatu-mailako beste erakunde batzuek ere parte hartu ahal izango dute Kontseiluan, beren sektoreari dagozkion gaiak espezifikoki aztertzen diren kasuetan, eta erregelamenduan finkatutako modu eta baldintzetan betiere. Kontseiluaren osaera eta eginkizunak erregelamendu batean zehaztuko dira, eta hauek izango dira, besteak beste: a. Nekazaritzako elikagaien alorrean aztertzen dituzten gai espezifiko guztiei buruz informatzea. b. Nekazaritzako elikagaien politikaren helburuak finkatzeko aholkuak ematea Estatuko Administrazio Orokorrari. c. Nekazaritzako elikagaien lehiakortasuna hobetzeko gomendioak ematea. d. Espainiako nekazaritzako elikagaien sektorean kalitate-politikak bultzatzeko neurriak proposatzea. Nekazaritzako Aholku Komitea Hau ere Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari atxikita dago eta aholkuorganoa da. Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko titularra da Komiteko burua, eta nahi izanez gero Landa eta Ur Ingurunerako idazkariaren esku utzi dezake ardura hori. Estatu-mailan ordezkaritzarik handiena duten nekazaritzako erakunde profesionalek osatuko dute Komitea, Estatuko Administrazio Orokorrari nekazaritzako eta landa-inguruneko interes orokorrarekin zerikusia duten gaiei buruzko aholkua emateko. Nekazaritzako eta landa-inguruneko interesak ordezkatzen dituzten beste erakunde batzuek ere Komitean parte hartu ahal izango dute, erregelamenduan finkatutako modu eta baldintzetan. Komitearen osaera eta eginkizunak erregelamendu batean zehaztuko dira, eta hauek izango dira, besteak beste: a. Nekazaritzaren alorrean aztertzen dituzten gai espezifiko guztiei buruz informatzea. b. Nekazaritza-jardueraren baldintza sozioekonomikoak ukitzen dituzten politikei buruz iradokizunak egitea. c. Nekazaritza-sektorearen egoera sozial eta ekonomikoaren eboluzioaren berri ematea. d. Nekazaritza-sektorearen bizi-maila hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartzeko gomendioak egitea.

2. OSASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK Higieneari Buruzko Neurri Sorta delakoaren alderdi garrantzitsuenak Europari buruzko kapituluan azaldu ditugu. Espainiako Estatuan bestelako ezaugarriak dituzten hiru puntu aipatuko ditugu hemen.

112


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Osasun-erregistroak Gorago esan dugunez, ekoizpenaz haratago joan eta beren produktuak eraldatu edo merkaturatu nahi dituzten nekazaritza-ustiategientzat garrantzia duen alderdi bat da Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Nagusia. Kontuan izan behar dugu bi gauza desberdin direla erregistratua egotea (derrigorrezkoa eragile guztientzat) eta osasun-baimena behar izatea. Aurrerago sakonduko dugu alderdi horretan, baina nahasmena oso arrunta izatean da. Erregistro hori arautzen duen oinarrizko legea 191/2011 Errege Dekretua da (otsailaren 18koa). AESANi atxikita dago erregistroa, estatu-mailakoa da eta erregistro bateratua da, autonomiaerkidegoen eskumeneko organoek kudeatutako erregistroetan bildutako datuak jasotzen ditueta. Publikoa da, informazioa zabaltzea da bere xedea eta datu-base informatizatu batean oinarritzen da. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 852/2004 Erregelamenduari jarraiki (2004ko apirilaren 29koa, elikagaien higieneari buruzkoa), beren kontrolpeko enpresek elikagaiak ekoitzi, eraldatu edota banatzeko egindako jarduerak jakinarazi behar dizkiete elikagaienpresetako operadoreek eskumeneko agintariei, jarduera horiek erregistratzeko. Eskumeneko agintariek luzatutako osasun-baimena eskuratzeko baldintza osagarria ezartzen du erregelamendu horrek, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 853/2004 Erregelamenduan (2004ko apirilaren 29koa, animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruzko arau espezifikoak finkatzen dituena) aurreikusitako kasuetan. Osasun Erregistro Orokorrari dagokionez, nork erregistratu behar duen zehaztu beharra dago. Horrekin batera, bi alderdi argitu behar dira: a) estatu-mailan erregistratu behar den edo beste instantziaren batean (erkidegoan edo udalean), b) aldez aurretiko jakinarazpenik edo baimenik behar den. Gogoan hartu beharreko hiru aldagai daude: Non egin behar da erregistroa (Estatuan, erkidegoan ala udalean)? Zer behar da (jakinarazpena ala baimena)? Nor dago behartuta (ekoizpen primarioa, ez; eraldaketa, bai; salmenta zuzena, kasuaren arabera)? Nork? Erregistro horretatik kanpo gelditzen da ekoizpen primarioa, bere ustiapen-erregistro propioak baitauzka. Ekoizpen primarioa alde batera utzita, elikagai-enpresen establezimendu guztiak edo, establezimendurik ez badute, enpresak beraiek erregistratu behar dira Osasun Erregistroan, enpresa horiek jarduera hauek egiten badituzte: Giza kontsumorako elikagaiak. Elikagaiekin hartu-emanetan egongo diren material eta objektuak. Elikagaiak prestatzeko erabilitako osagai teknologikoak. Eta beren jarduera kategoria hauetakoren batean sartzen bada: Ekoizpena, eraldaketa, prestaketa edota ontziratzea. Biltegiratzea edota banaketa edota garraioa. Europar Batasunetik kanpoko produktuen inportazioa. 113


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Salbuespen bat dago zirkuitu laburren eta salmenta zuzenaren kasuan: azken kontsumitzaileari saltzeko edo zuzenean entregatzeko (etxez etxeko banaketa edo talde handientzako banaketa egin ala ez) elikagaiak manipulatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu edo zerbitzatzen dituzten establezimenduek (bai eta ezaugarri bertsuetako beste establezimendu batzuk hornitzen dituztenak ere, hornidura hori jarduera marjinala bada, bai etekin ekonomikoari dagokionez, bai enpresaren jarduera nagusiari dagokionez) eta haien enpresa titularrek, bakar-bakarrik hori egiten badute (eta jarduera hori eskumeneko agintariak finkatutako xedearen eta ezaugarrien berdinak diren osasun-unitate lokalean, osasun-esparruan edo osasun-lurraldean egiten bada), ez dute Erregistroan inskribatzeko betebeharrik izango. Halako establezimenduek horretarako berariaz sortutako erkidego-mailako erregistroetan inskribatu beharko dute, elikagai-enpresako operadoreak eskumeneko agintariei (enpresaren kokapenari dagokion erkidegoko agintariei) beharrezko jakinarazpena egin eta gero. Nolanahi ere, elikagaiak zuzenean talde handiei establezimenduan bertan zerbitzatzen dituzten establezimenduen kasuan, instalazioen titularrak egin beharko du jakinarazpena. Haragi freskoen eta haien deribatuen txikizkako saltokien Erregistroari dagokionez: 1376/2003 Errege Dekretuaren (azaroaren 7koa, haragi freskoak eta haien deribatuak ekoizteko, biltegiratzeko eta txikizkako saltokietan merkaturatzeko osasun-baldintzak finkatzen dituena) aplikazio-eremuan sartzen diren establezimenduek aldez aurreko jakinarazpena egin eta autonomia-erkidegoetako erregistroetan inskribatu beharko dute, baina ez estatu-mailakoetan. Beraz, ikusten dugunez, zenbait jarduera estatuko erregistroan inskribatu behar dira eta beste batzuk, berriz, administrazio-esparru lokalagoetan. Berez, dokumentazio bera aurkeztu behar izaten da batean nahiz bestean, eta kontu administratibo hutsa izaten da bien arteko aldea. Zer behar da (jakinarazpena ala baimena)? Erregistroan inskribatzeko garaian, bi motatako establezimenduak bereizten dira elikagaien arabera, establezimenduotan egiten diren jarduerak gorabehera: Animalia-jatorriko produktuak merkaturatzen dituzten establezimenduak. Hauek inskribatzeko eskaera aurkeztu behar dute, baimena eskuratzeko. Gainerako establezimenduek aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu behar dute, eta hori da bete behar duten baldintza bakarra enpresak Erregistroan inskribatzeko. Berehala hasi daitezke beren jarduera, geroago hainbat kontrol egin dakizkiokeen arren. Lehenbizikoak: Animalia-jatorriko produktuei lotutako jarduerak egiten dituzten elikagai-enpresa eta establezimenduek dagokion autonomia-erkidegoko eskumeneko agintarien aldez aurretiko baimena behar dute Erregistroan inskribatu aurretik, ekoizpen primarioaren, garraioaren, hotzik gabeko biltegiratzearen eta txikizkako merkataritzaren kasuan izan ezik. Animaliajatorriko elikagaiek bete beharreko higiene-arau espezifikoak finkatzen dituen (CE) 853/2004 Erregelamenduko 4.2. artikuluak arautzen ditu azken horiek. Elikagaiei buruzko legerian finkatutako eskakizun guztiak betetzean baimen oso edo erabatekoa ematen zaie enpresa horiei. Azpiegitura eta ekipamenduei dagozkien eskakizunak bai, baina elikagaiei buruzko legerian jasotako gainerako eskakizunak betetzen ez badituzte, baimen baldintzatua ematen zaie, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 882/2004 Erregelamenduak (2004ko apirilaren 29koa) markatutako epeekin. 114


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ekoizpen primarioa eta hari lotutako jarduerak Nekazaritza Erregistroa

Txikizkako salmenta eta tokian bertako kontsumoa Erkidegoetako erregistroa

Kateko gainerako jarduerak Osasun Erregistroa

Animalia-jatorriko elikagaiak Aldez aurretiko baimena

Erregistroa

Gainerakoa Estatuko Erregistroa

Zer esan nahi du “elikagai-enpresaren erregistro-zenbakiak�? Enpresa edo establezimendu bati emandako zenbakia (nazionala edo beste lurralde-esparru batekoa, erkidego- edo udal-mailakoa adibidez) operadoreak bere jarduera/existentzia eta bere kokapena eskumeneko agintariei jakinarazi izanaren froga da. Identifikazio administratiboko ondorioak besterik ez ditu eta operadoreak ez du zertan zenbaki hori bere produktuen etiketetan erabili. Erregistroaren lurralde-esparruak ez du bereizketarik ekartzen eskumeneko agintariek egindako kontrol ofizialaren bermeei dagokienez, ez eta operadore ekonomikoak elikagaiei buruzko legeak betetzeko duen erantzukizun erabatekoari dagokionez ere. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 853/2004 Erregelamenduko (2004ko apirilaren 29koa, animalia-jatorriko elikagaien higiene-arau espezifikoak finkatzen dituena) 4.2. artikuluan aipatzen diren establezimenduen kasuan bakarrik du balio erantsia erregistro-zenbakiak, erkidegoko eskumeneko agintariek instalazioetarako beharrezko baimena eman aurretik ematen delako zenbaki hori. Nahitaez publikoa izan behar duen zerrenda batean jaso beharko da zenbaki hori, produktuei erantsi beharreko etiketetako eta dokumentazioko informazioarekin batera. Zenbait gogoeta: Jakinarazpena eta aldez aurretiko baimena bereizi behar dira. Erregistroan inskribatu beharra eta osasun-baimena eskuratu beharra bereizi behar dira. Zenbait kasutan, osasun-erregistroa izapide administratibo hutsa besterik ez dela hartu behar da kontuan. Izapide hutsa da, beraz, eta ez du eskakizun berririk sortzen, edozein jarduerari ekin aurretik eskakizun horiek beteak eduki beharko lirateke eta (aldez aurretik baimenik behar izan ala ez). Alegia, erregistroak berez ez du osasun-betekizun gehiagorik suposatzen askotan. Paperak gora eta behera ibili beharrak eragindako eragozpenak eta jarduerari jarritako benetako oztopoak bereizi behar dira.

115


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

3. LEHENTASUNEZKO NEKAZARITZA-USTIATEGIAK Zergatik da garrantzitsua lehentasunezko nekazaritza-ustiategia (LNU) izatea? Etxalde edo ustiategi bat lehentasunezkoa denean, lehentasuna du diru-laguntzak, onurak eta laguntzaneurriak eskuratzeko garaian. Jarduera egiteko ez da beharrezkoa LNU izatea, baina lagundu egiten du. Hona hemen neurrion zenbait adibide: “Lehentasunezko ustiategien titularrek lehentasunezko tratua jasoko dute kasu hauetan: Administrazio publikoek esleitutako nekazaritza-lurren banaketan. Funts publikoekin lagundutako nekazaritza-aseguruen kontratazioetan. Administrazio publikoek nekazarien prestakuntza profesionala hobetzeko antolatutako edo finantzatutako jardueretan parte hartzeko garaian. Nekazaritzako ekoizpen-egiturak hobetzeko esleitutako laguntzen banaketan, EBko araudiak dioena gorabehera. Horretarako, modulazio-irizpideak finkatu ahal izango dira titularren dedikazioaren, errentaren eta ustiategien kokapenaren arabera. Nekazaritza-ekoizpena antolatzeko programetan eta lurralde-esparru espezifikoei dagozkien programetan jasotako laguntzetan, hori bateragarria bada programa horien xedeekin. Merkatu-antolakunde bateratuak erregulatzen dituzten arauak aplikatu eta garatzeko sortutako erreserba nazionaletan jasotako kuota eta eskubideen banaketan, arau horietan horietarako finkatutako baldintzekin bat etorriz gero�. 19/1995 Legea da LNUak arautzen dituen oinarrizko legea. LNUtzat hartua izateko baldintza batzuk bete behar dira eta hortxe dago gakoa, baldintzen tauletan eta haien kalkuluetan. Ikus dezagun legeak zer dioen: Titulartzat pertsona fisikoa duen ustiategi bat lehentasunezkotzat jotzeko, ustiategiak nekazaritzako lan-unitate batentzako adina lan eman behar du gutxienez, eta lan horretatik eskuratutako laneko errenta unitarioa erreferentziazko errentaren %35en berdina edo handiagoa izan behar du, eta errenta horren %120 baino txikiagoa. Espainiako nekazaritzaz kanpoko soldata gordinei dagokien adierazlea da erreferentziazko errenta. Titularrak beste baldintza hauek bete behar ditu, halaber: Nekazari profesionala izatea (ikus definizioa hurrengo atalean). Nekazaritzarako behar besteko prestakuntza izatea. Hori neurtzeko esperientzia profesionala eta trebakuntza hartuko dira irizpide gisa. Hemezortzi urte beteak izatea eta hirurogeita bostak bete gabe. Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Araubide Berezian edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, garatzen duen nekazaritza-jardueraren arabera. Aipatutako araubideetan ez dauden nekazari profesionalek autonomia-erkidegoek berariaz finkatutako nekazaritzako profesionaltzat onartua izateko baldintzak bete beharko dituzte. 116


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ustiategia finkatuta dagoen eskualdean bizitzea, edo lurralde-antolaketari buruzko erkidego-mailako legeetan mugakidetzat jotako eskualdeetan. Halako antolaketarik ezean, Espainiako Estatistika Institutu Nazionaleko Nekazaritza Erroldan finkatutako eskualdeen banaketa hartuko da erreferentzia gisa. Bertan bizi behar izateko baldintza hori autonomia-erkidegoek onartutako edo saihetsi ezineko arrazoietan izan ezik bete behar da. Zenbait definizio (arauditik hartuak hitzez hitz): 1. Nekazari profesionala: nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, bere errenta osoaren %25 gutxienez zuzenean nekazaritza-jardueretatik edo bestelako jarduera osagarrietatik eskuratzen duena, baldin eta zuzenean nekazaritza-jardueratik lortutako errenta ez bada bere errenta osoaren %50 baino gutxiago eta nekazaritza-jardueretan eta jarduera osagarrietan egindako lan-bolumena nekazaritzako lan-unitate baten erdiaren berdina edo handiagoa bada. Kasu honetan, honako jarduera hauek hartuko dira osagarritzat: hautaketa publikoaren ondorioz, titularra ordezkaritzan oinarritutako erakunderen batean, edota sindikatu batean, kooperatiba batean nahiz alor profesionaleko erakunderen batean parte hartzea eta hango kide izatea. Erakunde horiek sektore hauetakoren batekoak izan behar dute: nekazaritza, produktuen eraldaketa gero ustiatzeko, natur ingurunea kontserbatu eta ingurumena babesteko sektorea, turismoa, ehiza eta artisautza. 2. Jarduera nagusi gisa nekazaritzan diharduen nekazaria:bere errenta osoaren %50 gutxienez bere ustiategian egindako nekazaritza-jardueratik ateratzen duen nekazari profesionala. Ustiategiarekin zerikusia ez duten jardueretan emandako denborak bere lanaldi osoaren erdia baino gutxiago izan behar du. 3. Nekazari gaztea: hemezortzi urteak beteak eta berrogei urteak bete gabe izanik nekazaritza-jardueran diharduen edo jardun nahi duen pertsona.Ç 4. Nekazari txikia: jarduera nagusi gisa nekazaritza izanik, Europako 12 dimentsiounitatetik (EDU) beherako nekazaritza-ustiategia eta errenta osoa erreferentziako errentaren %75aren berdina edo txikiago dituen nekazaria. 5. Lanaldi partzialeko nekazaria: nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, bertan nekazaritza-jarduerak egiten dituen pertsona fisikoa, bere lanaldi osoaren bosten bat gutxienez eta erdia gehienez ere. 6. Nekazaritzako lan-unitatea: urte batean lanaldi osoan nekazaritza-jardueran jardundako pertsona batek egindako lana. 7. Laneko errenta unitarioa: nekazaritza-ustiategian sortutako etekin ekonomikoa. Lanunitateari egozten zaio etekin hori eta ustiategiaren soberakin garbia edo marjina garbia eta ordaindutako soldaten zenbatekoa batuta ateratzen den kopurua ustiategian erabilitako nekazaritzako lan-unitatearekin zatikatuta kalkulatzen da. 117


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

8. Erreferentziazko errenta: Espainiako nekazaritzaz kanpoko soldata gordinei buruzko adierazlea. Errenta horren urteko zenbatekoa Europar Erkidegoko araudietan finkatutakorekin bat etorriz eta Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak soldatei buruz argitaratutako datuak kontuan hartuta zehaztuko da. Bi legeotan nekazari profesionalei buruzko definizio bana ematen da, biak desberdinak: Nekazari profesionala: nekazaritza, abeltzaintza nahiz basogintzako ustiategi baten titularra den pertsona fisikoa, gutxienez urteko lan-unitate bat eskatzen duena eta bere errentaren %25 gutxienez nekazaritza-jardueretatik eskuratzen duena (45/2007 Legea, abenduaren 13koa, landa-ingurunearen garapen jasangarriari buruzkoa). Nekazari profesionala: nekazaritza-ustiategi baten titularra izanik, bere errenta osoaren %50 gutxienez nekazaritza-jardueretatik edo bestelako jarduera osagarrietatik eskuratzen duena, baldin eta zuzenean nekazaritza-jardueratik lortutako errenta ez bada bere errenta osoaren %25 baino gutxiago eta nekazaritza-jardueretan eta jarduera osagarrietan egindako lanbolumena nekazaritzako lan-unitate baten erdiaren berdina edo handiagoa bada ( (10/2009 Legea, urriaren 20koa, Espainiako Estatuko nekazaritzako elikagaien esparruko aholkuorganoak sortu eta nekazaritzako erakunde profesionaletako ordezkapenerako oinarriak finkatzen dituena). Senar-emazteen kasuan, ustiategiaren titulartasuna bi ezkontideen artean banatu ahal izango da, eta aski izango da ezkontideetako batek betetzea goiko atalean aipatutako eskakizunak. Horixe da legeak dioena Titulartasun Partekatuko Legea onartuz geroztik. Lege hark titularkidetasunaren irudia sortu zuen eta, beraz, ustiategiak titularkideak badauzka, puntu gehiago dauzka lehentasunezkotzat sailkatua izateko garaian. Elkarteen kasuan, NLUei eta errentari dagozkion eskakizunak berdinak dira, titular bakarrarentzako eskakizunak egokituta: Lurra modu komunitarioan ustiatzeko kooperatiba-elkartea edo nekazaritza-jardueraren barruan lan elkartua egiteko kooperatiba-elkartea izatea. Beste edozein forma juridikotako sozietatea izatea eta honako baldintzaren bat betetzea: -Bazkideen %50 gutxienez nekazari profesionalak izatea. -Bazkideen bi heren kudeaketa eta administrazioaren arduradunak izatea eta nekazari profesionalei eskatzen zaizkien baldintzak betetzea (lanaldiari eta errenten jatorriari dagokienez, elkartean egindako ustiapenari dagokionez, bai eta aurreko artikuluko 1. ataleko b), c), d) eta e) letretan aipatutakoei dagokienez) eta ustiategian egindako lan-bolumenaren bi heren gutxienez goian aipatutako baldintzak betetzen dituzten bazkideek egitea. Hainbat titularren lurrak batu eta gero, ustiapen-azaleraren bi heren gutxienez muga berberen barruan bilduta sortutako ustiategia izatea, bazkide bakar batek ezin duelarik ustiategiaren azalera osoaren %40 baino gehiago jarri. Halako ustiategietan, bazkideetako batek gutxienez jarduera nagusi gisa nekazaritzan diharduen nekazaria izan behar du, eta goian aipatutako gainerako baldintzak bete behar dira. 118


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

NLUak eta laneko errenta unitarioa nola kalkulatzen diren azalduko dugu orain, biak ere funtsezko datuak izanik balorazioak egiteko garaian: NLU NLUak lan-unitateak dira. Ustiategian egindako lanari buruzko datuak urteko lan-unitateen bidez adierazten dira. NLU bat urtean zehar lanaldi osoan diharduen pertsona batek egindako lanaren baliokidea da. Pertsona batek egindako NLUen, lanaldien, lan egindako orduen eta urteko lanaren ehunekoaren arteko baliokidetzat ikusten ditugu beheko taula honetan: EHUNEKOA

ORDUAK

LANALDIAK

NLUak

%0-24

0-456

0-57

0-0,25

%25-49

456-912

57-114

0,25-0,5

%50-74

912-1369

114-171

0,5-0,75

%75-99

1369-1826

171-228

0,75-1

%100

1826 eta gehiago

228 eta gehiago

1

Nola zenbatzen dira orduak? Nekazaritzako eskulana Nekazaritzako eskulana aztergai hartutako denbora-tartean nekazaritza-lanak egin dituzten eskolatze-adinetik gorako pertsona guztiek osatzen dute. Erretiratzeko adinera iritsita ustiategian lanean jarraitzen duten pertsonak ez dira sartzen nekazaritzako eskulanean. Nekazaritza-ustiategiaren emaitza ekonomikoetan laguntzen duten giza jarduera guztiak hartzen dira nekazaritza-lantzat. Hala nola: Antolaketa- eta kudeaketa-lana: salmentak, erosketak, kontularitza. Haziak ereitea, laboreak haztea eta uzta biltzea. Abeltzaintzako lana: jakiak prestatu eta banatzea, animaliak jeztea eta zaintzea. Ustiategiko biltegiratze- eta egokitze-lanak: siloratzea, ontziratzea‌ Eraikinak, makinak eta instalazioak zaindu eta egokitzeko lanak. Ustiategian besteren kontura edo elkarlaguntza-erregimenean dihardutenak ez dira hemen sartzen, nekazaritza-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bateko edo kooperatibetako langileak, adibidez. Era berean, ustiategiko nekazaritza-lanetatik kanpo gelditzen dira ustiategiko titularrak, haren senideek edo haren senide ez diren soldatapekoek egindako etxeko lanak, bai eta ustiategiko ekoizpenetik eratorritako produktuak (gaztak, hestebeteak‌) fabrikatzeko lanak ere. Basogintzako, ehizako, arrantzako eta arrain-hazkuntzako lanak ere kategoria horretatik kanpo gelditzen dira, nekazaritza-ustiategian bertan eginak izan arren. Azkenik, ustiategiko langileek egindako nekazaritzaz kanpoko irabazi asmoko jarduerak ere kanpoan gelditzen dira. 119


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ustiategiko garraio-lanak bertako langileek egiten badituzte bakarrik hartuko dira aintzakotzat. Familiako eskulana Titulartzat pertsona fisikoa duten nekazaritza-ustiategietan bakarrik onartzen da aukera hau. Titularra, haren ezkontidea eta haren senideak hartzen dira familiako eskulantzat, ustiategirako nekazaritza-lanak egiten badituzte, bai modu iraunkorrean, bai noizean behin, soldatarekin nahiz soldatarik gabe. Titularraren senideen artean hauek sartzen dira: aurreko senideak, ondorengoak eta ezkontza nahiz adopzio bidez senidetutakoak, ustiategian bizi ala ez. Familiako eskulana osatzen duten pertsonetako bakoitzari buruz (titularrak eta ezkontideak barne, nahiz eta lanik ez egin) datu hauek zehaztu behar dira: sexua, dina, ustiategiko burua den, ustiategian egindako lanaldi oso eta partzialak, erregularki ordainketaren bat jasotzen duen eta irabazi asmoko beste jarduerarik egiten duen. Aipatutako nekazaritza-lanei dagozkien jarduerak alde batera utzita, ordain baten truke (soldata, etekinak, zerbitzu-sariak nahiz egindako zerbitzuen truke sortutako beste edozein diru-sarrera, espezieko ordainketa barne) egindako edozein jarduera hartzen da irabazi asmoko jardueratzat. Ustiategian bertan nahiz beste nekazaritza-ustiategi batean egindako irabazi asmoko jarduerak (kanpatzeko lurrak, turistentzako aterpetxeak, etab.) hartzen dira kontuan, bai eta nekazaritzaz kanpoko enpresa batean egindakoak eta beste ustiategi batean egindako nekazaritza-lanak. Errenta Nekazaritza Ustiategiak Modernizatzeari buruzko 19/1995 Legeak (uztailaren 4koa) bere amaierako seigarren xedapenean agindutakoari jarraiki, erreferentziazko errentaren zenbatekoa finkatuko du Nekazaritza Ministerioak aldiro-aldiro. Europar Batasuneko arauek diotenarekin bat etorriz kalkulatuko da errenta hori, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak soldatei buruz argitaratutako datuak kontuan izanik. 2011rako erreferentziazko errenta 27.503 euroan finkatu dute. Ikusi dugunez, LNUaren kalkuluetan erabiltzen den datua laneko errenta unitarioa da; alegia, nekazaritza-ustiategian lan-unitateak sortutako etekin ekonomikoa. Ustiategiko marjina garbiaren edo soberakin garbiaren eta ordaindutako soldaten zenbatekoaren batura ustiategian erabilitako nekazaritzako lan-unitateen kopuruarekin zatituta kalkulatzen da zenbateko hori. Goian azaldu dugun erreferentziazko errentaren %35 eta %120ren artean kokatu behar du. Arazoak LNU bat izateak duen garrantzia eta halakotzat hartua izateko bete beharreko baldintzak azaldu eta gero, baserritarretan oinarritutako ustiategiek izaten dituzten arazoak aztertuko ditugu. NLUak kalkulatzea izaten da lehen oztopoa. 120


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Egoera zaharkitu eta zurruna irudikatzen dute bihurketa-taulek. Izan ere, ez da gauza bera (lan egindako orduei dagokienez) ardi-ustiategi estentsibo bat eta intentsibo bat, edo sistema industrialean oinarritutako baratze bat eta baratze ekologiko bat, esate baterako. Oro har, lana ordu eta NLU bihurtzeko taulak aplikatu eta gero, eskatutako NLU-unitatetik kanpo gelditzen dira baserritarretan oinarritutako ustiategi batzuk, beren azalera (hektareatan) edo abelburu kopurua direla eta. Berez, bihurketa-taulan azaltzen dena baino ordu gehiago sartzen dira, eta argi gelditzen da bihurketa ez dagoela egoera horietara egokitua. NLUak gaizki kalkulatzea ez da ekoizpen-eredu desberdinetako lan-intentsitate desberdinaren ondorioa bakarrik, baizik eta ez dituelako kontuan hartzen elikagaiak eraldatzeko lanak edo salmenta bera. Kasu horretan ere jarduera horiek ez dira ondo kalkulatzen, nekazaritza-jarduerari estuki lotuta egon arren. Zenbait lurraldetan nekazaritza-jardueratzat hartzen dira ondorio guztietarako, zergei dagokienez esaterako. Soroetako edo baserriko lana elikagaiak eraldatzeko edo zirkuitu laburretan saltzeko lanarekin osatuz gero, kasu askotan lortzen da LNU izateko gutxieneko lan-baldintzak betetzea. Errentaren kasuan ere arazoak egon daitezkeen arren, gutxiago egoten dira, eskakizun sorta zabalagoa delako.

4. JARDUERA-ANIZTASUNA Kontzeptuak nahasmena eragin dezake, jasan duen manipulazio handiaren ondorioz. Baserrian edo ustiategian nekazaritza-jarduera desberdinak egiten direnean erabiltzen dugu jardueraaniztasuna kontzeptua. Espezializazioa baztertzen joan eta era askotako ekoizpen-moldeak garatzeko (labore desberdinak, animalia- eta landare-ekoizpena uztartzea, ekoizpen-sistemak nahastea, elika-katea luzatzea elikagaiak eraldatuz edo zuzenean salduz, etab.) nolabaiteko joera logikoa hedatzen ari da. Ikerketa honetan defendatu dugun baserritarren ekoizpenaren zati handi bat bere ekoizpena eta bere nekazaritza-jarduera dibertsifikatzen hasi da, zubiak eraiki ditu beste sektore batzuetara jotzeko eta bere jarduerak beste eragile batzuekin (nekazaritza-mundukoak nahiz kanpokoak) koordinatzen ditu. Horrenbestez, jarduera-aniztasuna, horrela ulertuta, egon badagoen errealitatea da, baina ez zaio arau bidezko erantzunik eman, betekizunei, baimenei eta erregistroei dagokienez bereziki. Ustiategiak gauza bakar batera bideratuta daudeneko ikuspegi murriztaileak indarrean jarraitzen du, jeneralean. Zentzu horretan, ustiategi, lokal edo espazio bakar batean aldi berean egin daitezkeen jardueretarako higiene- eta osasun-betekizunak koordinatzeko beharra da baserritarren eskakizunetako bat. Hortaz, beharrezkoa da jarduera-aniztasuna hobeto definitu eta arautzea, baserritarrei gauzak erraztu eta erosotasun handiagoa eskaintzeko. Adibidez, lokal batek elikagaien eraldaketari lotutako hainbat eratako eragiketa bateragarriak egin ahal izateko baimena izapide bakar batekin eskuratu ahal izatea litzateke eskakizun bat. Hainbeste aipatzen eta txalotzen den nekazaritzaren multifuntzionaltasunarekin bat dator hori. Dena den, administrazioko ia organo guztiek (bereziki landa-garapenerako neurriek) bultzatzen duten multifuntzionaltasun horrek ez du administrazioen arteko koordinaziorik edo izapideak errazterik ekarrik.

121


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

5. LANDA-GARAPENERAKO POLITIKAK Baserritarretan oinarritutako elikadura-sistemak benetan sustatzen lagundu dezakeen beste osagai interesgarri bat landa-garapena izen orokorraren barruan sartzen diren tresnak ditugu. NPBaren zutabeetako bat dira baina haien onarpena eta aplikazio zuzena (bai eta dagozkien aurrekontuen zenbateko osoa) estatuen eta administrazio lokalen eskumenekoa da, eta horregatik aipatzen ditugu atal honetan. Europar Batasunaren Landa Garapenerako Politika NPBaren bigarren zutabeko elementu bat da eta funtsak ematen ditu estatuek eta erregioek nork bere landa-garapenean errotutako era askotako jarduerak garatzeko neurriak aplikatzeko. EBko estatuek beren landa garapenerako programak prestatzen dituzte estatu- edo erregio-mailan, beren beharren eta plan estrategiko nazionalen arabera. Landa-garapenerako planak EBk eta estatuek finantzatzen dituzte erdibana. Landa-garapenerako neurriak politika hori osatzen duten hiru gaien inguruan antolatzen dira. “Ardatz tematikoak� deritze gai horiei, eta honako hauek dira, funtsean: lehiakortasuna, ingurumena eta natur ingurunea, eta bizi-kalitatea eta ekonomiaren dibertsifikazioa. Neurri horiek beren baitan hartzen dituzten gaien artean honako hauek ditugu: prestakuntza, ustiategien modernizazioa, desabantaila naturalak orekatzeko laguntzak, nekazaritza eta ingurumena uztartzeko laguntzak, inbertsio ez produktiboak, basoko nekazaritza eta basotzea.

Lehen zutabea

Bigarren zutabea

Merkataritza-politikako dirusarrentzako babesa

Landa Garapenerako Politikako ondasun publikoak

Elikagaien ekoizpena

Ingurumenfuntzioa

Landainguruneko funtzioa

Nola funtzionatzen du Landa Garapenerako Politikak? Landa-garapenerako proiektuak nola planifikatzen eta gauzatzen diren irudikatzen duen eskema hau (LEADER metodoa) munduko beste erregio batzuetan ere erabiltzen eta aztertzen ari dira gaur egun. Hauek dira eskema honetan parte hartzen duten eragileak:

122


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Leader azpi-komitea

Koordinaziokomitea

Gaikako lan-taldeak

Europar Batzordeko

NEK. ZN

Europako Ebaluazio Sarea

REDRen harremangunea

Ekintza-talde lokalak

EBko erakundeak

Sare nazionalak

Agintari nazionalak Kudeaketa agintariak Ordaintzen duten organismoak

Eta hauxe da prozesua: LGP (Landa Garapenerako Programa) Programa hauxe da landa-garapenerako politikaren oinarria, eta EBk 2007-2013 aldirako aurreikusia duen landa-garapenerako lehentasunak zehazten dituen ikuspegi estrategikoa da. Lehentasun horiek EBren zuzentarau estrategikoen oinarrizko esparrua eskaintzen dute, eta estatuek beren landa-garapenerako programa nazionalak prestatzen dituzte haien arabera. Helburu horri jarraiki, landa-garapenerako politikak (FEADER) hiru helburu edo ardatz nagusi finkatu ditu, alderdi guztiekin adostuta: 1) nekazaritza- eta basogintza-sektoreen lehiakortasuna hobetzea; 2) lurraldea kudeatzen laguntzea eta ingurumena hobetzea; 3) landa-inguruneetako bizi-kalitatea hobetzea eta landa-inguruko ekonomia dibertsifikatzea. Hiru ardatz tematiko horiek Leader metodoaren nondik norakoak azaltzen dituen ardatz “metodologiko” batekin osatzen dira. Lehentasun tematikoak (edo “lehentasunezko gaiak” edo “gaiak”) EBko landa-garapenerako politika gauzatzearekin zerikusia duten gai garrantzitsuenak dira.

123


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Aukeratzeko prozedurak Landa-garapenerako programetan jasotako neurrien bidez finantzatu beharreko proiektu eta inbertsioak aukeratzeko prozedurak kudeaketa-agintaritza bakoitzak finkatzen ditu. Prozedura eta irizpide horien bidez ekintza-talde lokalak aukeratzen dira, halaber. Landa-garapenerako programak (LGP) EBko estatuek edo erregioek prestatu eta Batzordeak onartzen dituen programak dira. Programa horien bidez aplikatzen da landa-garapenerako politika EB osoan (CE) 1698/2005 Erregelamenduarekin bat etorriz. 2007-2013 aldirako programazioan 90etik gora LGP daude aurreikusita. Ekintza-talde lokala (ETL) Oinarri zabaleko elkarte lokal publiko pribatuak dira ETLak: eremu lokalaren epe luzerako potentziala hobetzea dute helburutzat, garapen lokalerako estrategia bat definitu eta aplikatzearen bidez. ETLak Kudeaketa Agintaritzak programan finkatutako irizpidearen arabera aukeratzen dira.

1

EBko zuzentarau estrategikoek 2007-2013rako lehentasunak finkatzen dituzte hiru helburu nagusiren barruan.

2

Estatuetako estrategiek EBren lehentasunak islatzen dituzte dagokion estatuaren egoerarekin bat etorriz.

3

Landa-garapenerako programa nazional eta erregionalek lehentasun operatiboak islatzen dituzte.

4

Landa-garapenerako programen gauzapen, kontrol eta ebaluazioa, EBko lan-esparruan oinarrituta.

124


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Espainiako Estatuan, 2009ko bigarren seihilekoan onartu zen LGIP hasiera batean, eta Landa Ingurunerako Kontseiluak eta Elkarteen Taulak aztertu eta onartu zuten gero (taula horretan dago Espainiako Landa Garapenerako Sarea). Horrekin batera, jendaurrean jarri zen nahi zuenak alegazioak aurkeztu ahal izan zitzan. Ekainaren 4an behin betiko onarpena jaso zuen Landa Garapen Iraunkorreko Programak, 1.810 milioi eurorekin 2010-2014 aldirako. Diru hori erdibana finantzatzen dute Estatuko Administrazio Orokorrak eta autonomia-erkidegoek. LGIPen egindako eremu-banaketari jarraiki 219 eremu edo zona bereizi ziren eta, 2010ean zehar, autonomia-erkidegoak protokoloak prestatzen aritu dira Landa Ingurunearen Garapen Jasangarrirako 45/2207 Legea beren lurraldeetan aplikatzeko. Autonomia-erkidegoak: Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bidez landa-inguruneari laguntzeari buruzko (CE) 1698/2005 Erregelamenduarekin eta Espainiako eskumen-esparruarekin bat etorriz, autonomia-erkidego bakoitzak landa-garapenerako programa bat prestatu du 20072013 aldirako. Programa horretan Landa Garapenerako Esparru Nazionalean finkatutako neurri horizontalez eta elementu komunez gain, erregio bakoitzeko egoera bereziari erantzuteko neurri espezifikoak zehazten dira. BATZORDEA EB Politika erregionaleko ZN

Nekazaritza Ministerioa Landa Garapeneko ZN

Erkidegoetako gobernuak

Landa-inguruneak

Finantzazioa eta aplikazioa

Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Saila

Ekintza-talde lokalak

Azken onuraduna Inbertsioa Ekimenak bakoitzari dagokion lurralde-esparrura bideratuta egon behar dute neurriok, bat etorri behar dute sektoreko araudiarekin, finalistak izan behar dira eta haiei dagokien inbertsioak hasi gabe egon behar du. Onartutako neurrietako batean kokatu behar dira ekimenok. Baserritarren ekoizpena, eraldaketa edo salmenta zuzenean lagundu dezaketenak aipatuko ditugu hemen: a) Nekazaritza- eta basogintza-sektoreen lehiakortasuna areagotzea Nekazaritza-sektorean inbertitzea: ekoizpen-teknika berriak erabiltzea. Barietate tradizionalak berreskuratzea. Ekoizpen berriei babesa ematea. 125


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ingurumen aldetik zaindu beharrekoak diren eremuetan ekoizpen estentsiboak egitea. Energia-efizientzia hobetzea eta IKTak erabiltzea. Nekazaritzako eta basogintzako produktuen balio erantsia handitzea: nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko proiektuak (Ituneko I. eranskinean aipatutako produktuak jotzen dira halakotzat). Basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko proiektuak. b) Landa-inguruneko ekonomia dibertsifikatzea eta bizi-kalitatea hobetzea Nekazaritza-ustiategiak dibertsifikatzea nekazaritzaz kanpoko jarduerak ere garatzeko: -Nekazaritzako produktuak eta espezialitate lokalak eraldatu eta saltzea ustiategian bertan. Artisau-erako produktuak egin eta saltzea. -Nekazal-turismoa. -Hezkuntza, kultura, olgeta eta ingurumen alorretako zerbitzuak, natur eta kultur ondarea eta lurraldeko baso- nahiz nekazaritza-ekosistemak balorizatzen laguntzen duten jardueren bidez. -Zerbitzuak eskaintzea herritarrei. Oro har, landa-garapenerako programen barruan garatzen diren proiektuetan nabarmenduna nahi duguna ez dira ekoizpen- eta eraldaketa-jardueretarako dauden laguntza ekonomikoak baizik eta, bereziki, halako jardueretarako informazioa, prestakuntza eta babesa zuzenean bultzatzen duten lurralde-mailako dinamikak eta esperientziak sortzeko aukera. Programa horiek ETLek kudeatzen dituzte eta era honetako ekintzetara bideratu daitezke. Izan ere, baserritarretan oinarritutako elikagai-sistemak bultzatu izan duten zenbait esperientziatan horixe egin da. Oso gogoan izan beharreko tresnak dira, beraz. Tresna horietan oinarritutako ekimen interesgarri askoak martxan daude dagoeneko. Jardunbide egokiei buruzko atalean haien berri emango dugu.

6. JATORRI-IZENDAPEN BABESTUAK, ADIERAZPEN GEOGRAFIKO BABESTUAK, ESPEZIALITATE TRADIZIONALAK ETA ARTISAU-EKOIZPENA Ikusi dugunez, malgutasuna eta osasun-helburuen eta elikagaiei lotutako jardunbide zehatzen arteko koherentzia handiagoa lortzeko askotan garrantzitsua gertatzen den elementu bat ekoizpen tradizionala izaten da. Berez, baserritarren ekoizpenerako tratu desberdina eskatzeko garaian sortzen den arazoetako bat ekoizpen-molde hori definitzeko zailtasunak izaten dira eta, hori dela eta, hainbat izendapen sortzen joan da urtetik urtera administrazio-maila desberdinetan, industrialak ez diren elikagaien beharrei erantzuteko asmoz. Artisau-erako elikagaiak, baserri edo etxaldekoak, tradizionalak eta baserritarrek eginak dira izen horietako batzuk. Espainiako Estatuan, elikagai eta jardunbide tradizional gehienak “kalitate bereiziko elikagaiak� delakoaren barruan sartu ohi dira. Hemen ez gara eztabaidatzen hasiko elikagaien kalitatea zertan datzan, gure iritziz kontzeptu hori askoz zabalagoa eta zorrotzagoa baita arauetan esaten dena baino, eta aintzakotzat hartu beharko lituzke ekoizpen agroekologikoekin bat datozen gizarte- eta ingurumen-alderdiak ere. Baina ikerketa honetan aztertzen ari garena baserritarren nekazaritza bultzatzen eta oztopatzen duten neurriak eta nekazaritza horren eraldaketa-merkaturatze familiarra zirkuitu laburretan direnez, kontzeptuaren adiera ofizialetan jarriko dugu gure arreta.

126


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa Definizioak JIB Jatorri-izendapen babestua (JIB) duten produktuak hauek dira: sortuak diren ingurune geografikoko faktore natural gehi humanoei zor dietenak beren kalitate eta ezaugarri bereziak, eta izena ematen dien esparru geografiko mugatuan ekoitzi, eraldatu eta lantzen direnak beti. AGB Adierazpen geografiko babestua (AGB) duten produktuek beren jatorri geografikoari zor dioten ezaugarri berezi, ospe edo bestelako ezaugarriren bat dute, eta izena ematen dien esparru geografikoan ekoitziak, eraldatuak edo landuak dira beti. Bi kasuetan ere esparru geografiko jakin bati lotutako elikagaiez ari gara, eta bien arteko alde bakarra “eta” eta “edo” juntagailuetan dago. Hitz-joko bat dirudien honek esan nahi du JIBen kasuan ekoizpena, eraldaketa eta lanketa dagokion esparru geografikoan egiten dela beti, eta AGBen kasuan, berriz, hiru fase horietako bakar bat da esparru horretan egin beharrekoa. ETB Espezialitate tradizional bermatuak (ETB) beren kategoria bereko beste elikagaietatik bereizten dituzten ezaugarri bereziak dituzten produktuak dira. Gainera, nekazaritza-produktu edo elikagai horiek lehengai tradizionaletatik ekoitzi behar dira, edo osaera, ekoizpen-modu edo eraldaketa tradizionala edo artisau-erakoa izan behar dute. Espezialitate tradizional bermatuek, beraz, ez dute jatorriarekin lotura, eta produktu baten osaera tradizionala edo ekoizpen-molde tradizional bat babestea da beren xedea. Espezialitate tradizional bermatuei buruzko (CE) 509/2006 Erregelamenduak (2006ko martxoaren 20koa) honela definitzen ditu espezialitate horiek: “Erregelamendu horrekin bat etorriz egindako erregistroaren bidez, Erkidegoak bere ezaugarri bereziak errekonozituak dituen nekazaritzaproduktu edo elikagai tradizionala”. JIBen, AGBen eta ETBen arteko aldea Oinarrizko hiru desberdintasun daude JIB/AGBen eta ETBen artean: JIB/AGBek izen geografikoak babesten dituzte; ETBek, aldiz, produktuen izenak. JIB/AGB duten produktuetan, produktuaren jatorriari zor zaio berezitasuna, eta ETBen kasuan, berriz, haren izaera tradizionalari. JIB/AGBek jabetza intelektualerako eskubideak sortzen dituzte, eta ETBek ez dute halako eskubiderik, produktuen etiketetan “espezialitate tradizional bermatua” jartzekoa baizik. JIB/AGB motak Gaur egun (2009ko datuak) 167 JIB eta AGB daude Espainiako Estatuan. Produktu motaren arabera, hauek dira nagusi: olioak, haragi freskoak, fruta eta barazkiak, okindegiko produktuak eta gaztak. 127


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Hona hemen jatorri-izendapen babestu (JIB) eta adierazpen geografiko babestu (AGB) garrantzitsuenetako batzuk (zerrenda urtero eguneratzen da): Olioak eta koipeak / oliba-olioak Errioxako olioa Mallorcako olioa / Oli de Mallorca Terra Altako olioa / Oli de Terra Alta Behe Aragoiko olioa Monterrubioko olioa Antequerako olioa Baenako olioa Gata-Hurdeseko olioa Les Garrigueseko olioa Alt Urgelleko eta Cerdanyako gurina / Mantega de l'Alt Urgell i la Cerdanya Soriako gurina Montes de Granadako olioa Montes de Toledoko olioa Poniente de Granadako olioa Priego de Cテウrdobako olioa Sierra de Cテ。diz Sierra de Cazorla Sierra de Segura Sierra Mテ。gina Siurana Haragi freskoak (eta barrukiak) テ」ilako haragia Kantabriako haragia Sierra de Guadarramako haragia Morucha de Salamancako haragia

128


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Euskal Okela Mantxako arkumea Gaztela-Leongo esneko arkumea Prateko oilasko eta kapoia Aragoiko bildotsa Asturiasko txekorra Extremadurako txekorra Nafarroako Aratxea Galiziako txekorra Frutak, barazkiak eta zerealak Benicarlóko orburua / Carxofa de Benicarló Tuterako orburua Valentziako arroza / Arròs de València Ebroren Deltako arroza Reusko hurra Almagroko alberjinia Calasparrako arroza Vallseko calçotak / Calçot de Valls Fuentes de Ebroko tipula Alacanteko mendiko gereziak Valentziako zitrikoak / Cítrics valencians Valentziako txufa Tierras del Ebroko klementinak / Clementines de les Terres de l’Ebre Kalagorriko azalorea Huétor-Tájar zainzuria Nafarroako zainzuria Asturiasko faba El Barco de Ávilako lekak Ribera del Xuquerreko kakia La Armuñako dilista Gironako sagarra / Poma de Girona Bierzoko errege-sagarra Calandako mertxika Callosa d’en Sarriàko mizpirak Galiziako patata / Pataca de Galicia Pradesko patatak / Patates de Prades Jumillako udarea Rincón de Sotoko udareak Bierzoko piper errea Lodosako pikillo piperrak Errioxako piperra “Vinalopó” mahaiko udare boltsaratua Animalia-jatorriko beste produktu batzuk (arrautzak, eztia, esnekiak gurina kenduta, etab.) Galiziako eztia / Mel de Galicia Granadako eztia La Alcarriako eztia

129


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

I. eranskineko beste produktu batzuk (espeziak, etab.) Mantxako azafraia La Verako piperrautsa Murtziako piperrautsa Asturiasko sagardoa Ogia, opilak, bizkotxoak, litxarreriak eta okindegiko beste produktu batzuk Medina Sidoniako alfajorra Mallorcako ensaimada / Ensaïmada mallorquina Xixonako turroia Astorgako mantekadak Ceako ogia Agramunteko turroia / Torró d’Agramunt Alacanteko turroia Arrainak, moluskuak, krustazeo freskoak eta haiekin egindako produktuak Galiziako muskuilua Haragiarekin egindako produktuak Bierzoko botillo hestebetea Leongo zezina Dehesa de Extremadurako urdaiazpikoa Guijueloko urdaiazpikoa Huelvako urdaiazpikoa Teruelgo urdaiazpikoa Trevélezko urdaiazpikoa Los Pedrochesko urdaiazpikoa Galiziako lakoia Viceko saltxitxoia / Llonganissa de Vic Mallorcako sobrasada Gaztak Cabrales Idiazabal Mahon Picón Bejes-Tresviso Kantabriako gazta Alt Urgell eta Cerdanyako gazta Murtziako gazta Murtziako gazta ardoarekin Valdeóngo gazta Iboreseko gazta Majorero gazta Mantxako gazta Kantabriako esnegain-gazta La Palmako gazta Titi-gazta Zamorako gazta Liebanako gazta (quesuco) Erronkariko gazta Torta del Casar gazta

130


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Produktu horien guztien ezaugarriak eta kokapena hemen aurkituko dituzue: http://www.alimentacion.es/es/calidad_diferenciada/localizador_geografico/ Hona hemen bi adibide: frutena bata, eta esne freskoena bestea

131


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

ETBei dagokienez, estatuak halako lau errekonozitzen ditu: Etxaldeko esne ziurtatua Panelletak Urdaiazpiko ondua Olio-opilak (onartzeko bidean) Europar Batasuna EB-mailan onartuta dauden kategoriak, webgune honetan kontsultatu daitezke: http://ec.europa.eu/agriculture/quality/door/list.html. Europako ETBen adibide batzuk: Italiak bi ditu (Napoliko pizza eta mozzarella) eta Frantziak bat (Bouchoteko muskuiluak). ETBak herrialdeen arabera nola banatzen diren ikusten dugu grafikoan.

Araututako beste irudi batzuk Irudi horietako batzuez jardunbide egokiei buruzko atalean hitz egingo badugu ere, badaude araututako beste irudi batzuk aintzakotzat hartu beharko genituzkeenak, bai kritikatzeko, bai probetxua ateratzeko. Arrakastarik handiena izan dutenetako bat artisau-erako elikagaiak ditugu. Esparru horretan eskumen esklusiboak dituzten zenbait autonomia-erkidegotako arauen bidez erregulatzen da kontzeptu hori. Dena den, alde nabarmenak daude bateko eta besteko arauen artean, eta artisau-erako elikagaien egoera ez da batere homogeneoa Espainiako Estatuan. Elkarren arteko antzekotasunik izan arren, artisau-erako elikagai guztiek ez dituzte baldintza eta kontrol administratibo berberak bete behar.

132


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Oro har, autonomia-erkidego bakoitzean definitutako artisau-erako elikagaigintzari lotutako jardueraren bat egiten duten eta baldintza hauek betetzen dituzten enpresak jotzen dira artisau-erako elikagai-enpresatzat: Instalazioei, establezimenduei, kalitateari eta landutako produktuen higiene- eta osasunbaldintzei dagozkien indarreko xedapenak betetzea. Landutako produktuen kalitatea eta osasun- eta higiene-baldintzak bermatzeko kontrola. Eskuz egindako langintza-prozesuak (zenbait kasutan mekanizazio pixka bat onartzen da zenbait eragiketetarako, baina inoiz ez lehengaiak aukeratzeko). Ekoizpen-prozesuaren erantzukizun eta gidaritzak maisu artisauaren bizkar egon behar du eta hark zuzenean eta pertsonalki parte hartu behar du elikagaien langintzan. Egitura familiarra, nahiz eta kanpoko langile gutxi batzuk ere kontratatu daitezkeen (batzuetan hamar langiletan jarri da muga, eta bestetan aldakor utzi da, ekoizpenaren arabera). Gehigarrien erabilera: zenbait kasutan (Katalunian) elikagaiak egiteko prozesuetarako eta merkaturatze-zirkuituetarako “komenigarri� den neurrian bakarrik onartzen da; beste kasu batzuetan (Nafarroan), “produktuaren berezko balioen kontura, haien iraupen luzeegia bultzatuz edo haien kolore, testura, usain eta zaporea aldaraziz, jatorrizko lehengai naturalaren itxura emateko helburua duten produktuak� ezin dira erabili. Halako irudi gehienak maila lokalean araututa daude, elikagaiei buruzko kalitate-legeen eta antzeko legezko tresnen bidez. Halako ekimenen adibide batzuk emango ditugu hemen. Nabarmentzekoa da irudi hauetako bakar batek ere ez dituela jasotzen hemen aipagai izan ditugun baserritarren eskaerak. Irudi horiek hain zabalak dira, elikagai-sistema industrialek askotan erabili egiten dituztela merkatu-txoko berriak lortzeko. Dena den, batzuetan sortzen dira ekimen interesgarriak, jardunbide egokien atalean ikusiko dugunez. Nafarroa [www.alimentosartesanos.com]

Aragoi [www.aragonalimentos.es]

133


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Gaztela eta Leon [www.asacyl.com]

Katalunia

Ikus dezagun, adibidez, Aragoin zein baldintza eskatzen diren elikagai bat artisau-erako elikagaitzat hartzeko: Elikagaigintzako artisau-erako jardueren erroldan halakotzat jasotako jardueraren bat egin eta Elikagaigintzako Artisau Gutuna eskuratua duen pertsona da elikagaigintzako artisaua. a. Eskuz landu behar ditu elikagaiak, baina zenbait operaziotan mekanizazio pixka bat erabiltzea dauka, baldin eta azken produktu indibidualizatu bat sortzeko ez bada. b. Ekoizpen-prozesuaren erantzukizun eta gidaritzak elikagaigintzako artisauaren bizkar joan behar dute, eta hark parte-hartze zuzena eta pertsonala izan behar du elikagaia prestatzeko prozesuan. c. Nekazaritza eta Elikadura Departamenduak Agindu baten bidez finkatutako baldintzak bete behar ditu enpresak, urteko negozio-bolumenari, langileen kopuruari eta baldintza horiek betetzen ez dituzten beste enpresa batzuekiko independentziari dagokionez. Elikagaigintzako Artisau Gutuna: Akreditazioa eskatzen den jarduerarekin lotura estua duen titulu profesionala edo artisaulanbide bat izatea. Akreditazioa eskatzen den jarduerarekin erlazionatutako zereginak egitea artisau-erako elikagai-enpresa batean, gutxienez urtebetez. Elikagaigintzako artisau-erako jarduera jendaurrean eta modu agerian egin izana frogatzea, gutxienez urtebetez. Ikusten dugunez, baldintza hauek ez dira ez oso zorrotzak ez oso espezifikoak.

134


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

7. NEKAZARITZA-USTIATEGIEN TITULARKIDETASUNA Lurreko herrialde guztietan eta sektore guztietan pairatzen dugu patriarkatua, eta munduko desoreken eragile garrantzitsuenetako bat da, bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki. Landaingurunea patriarkatua ez da salbuespena, araua baizik, eta baserritarretan oinarritutako elikadura-sistemetan ere (ekoizpenean, eraldaketak eta salmentan) egoera horixe bera aurkitzen dugu. Espainiako Estatuko landa-ingurunean oso nabarmenak dira maskulinizazioa eta generodesoreka. Ikerketa honetan Espainiako Estatuko baserritarrek elikadura-burujabetzaren aldeko borrokan dauzkaten oztopo nagusiak hartu ditugu aztergai. Borroka horren barruan lubaki berezia osatzen du generoak. Ikerketa honen helburua ez da genero-ikuspegia erabiltzea identifikatutako oztopoak aztertzeko, baina ezinbestekoa iruditu zaigu egon dagoen generodesoreka eta oztopo horien barruan dauden eragozpen bereziak azaleratzea. Kasu-azterketa bat egin nahi izan dugu horretarako, eta titulartasun partekatuaren gaia bereziki interesgarria iruditu zaigu hemen. Izan ere, orain dela aste gutxira arte izugarri bidegabea zen egoera eta ederki erakusten zigun genero-bereizkeria zenbateraino errotuta dagoen nekazaritzan. Dena den, emakume baserritarren eta esparruko beste eragile batzuen irmotasunari esker aurrerapauso handiak egin dira norabide egokian. Horrenbestez, Espainiako Estatuan elikaduraburujabetzarako dauden oztopoei aurre egiteko jardunbide egokien kasu gisa hartuko dugu honako hau. Estatuko landa-ingurunearen maskulinizazioa aipatu dugu eta egoera hori azaleratzeko datu batzuk emango ditugu: Finlandian, landa-inguruneko 25-44 urte bitarteko biztanleen %40 inguru emakumeak dira; Gaztela eta Leonen, berriz, 1.000 biztanletik beherako herrietako biztanleen %36,3 bakarrik dira emakumeak. Beste erkidego batzuetan (Errioxan, Aragoin eta Nafarroan, adibidez) egoera are okerragoa da46. Landa-ingurunearen maskulinizazioa sektore horretako desorekaren adierazle garbia dugu. Egoera hori hainbat faktoreri zor zaie, jakina, eta faktore ekonomikoen artean nabarmentzen da lan-eskaintza urria (zentzu guztietan) eta aldi baterako eta kualifikazio apalekoa izaten dela, eta, ondorioz, landa-inguruneko emakumeek emigratu behar izaten dutela beren prestakuntzari eta itxaropenei erantzun ahal izateko. Laneskaintza horren barruan lanaren katakonbak aurkitzen ditugu nekazaritza-ustiategietan. Katakonbak diogu, betetzen duten espazio ilun eta ikusezinagatik. Bestela esanda, soldatarik gabeko lan-eskaintzak familiako enpresa-jardueretan kontzentratzen dira, eta horien artean nekazaritza-jarduerak nabarmentzen dira. Genero-ikuspegiak agerian utzi ditu familiako negozioen barruan zer-nolako zailtasunak dauden lan-jarduerak berdintasunean garatzeko, sexu bakoitzari atxikitzen zaizkion rolak direla eta. Eta nekazaritza-ustiategiak familia-negozio horien barruan sartzen dira. Zailtasun horiek bi arrazoi nagusiri zor zaizkie: batetik, testuinguru horietan, etxeko jardueren eta ekoizpen-jardueren artean egoten den nahasketari, ez gizonen kasuan, baina bai emakumeenean; bestetik, emakumeen lanak oro har gizartean duen errekonozimendu apalagoari. Titulartasun bakarreko erregimenak nekazaritza-esparruko emakumeek jasaten duten diskriminazioa areagotu besterik ez du egiten. Eta, berez, legeak berak jasotzen du diskriminazio hori. Orokorrean, gizona izaten da titularra eta emakumeari “familiako laguntzaile” esan ohi zaio. Termino horrek ezin hobeki irudikatzen du hemen hizpide duguna: “laguntza” esaten da, eta ez “lana”, eta horrek zeregin hori egiten dutenen ahalegina gutxiesten du.

46 Camarero,L. eta Sampedro, R. (2008): “¿Por qué se van las mujeres? El continuum de movilidad como hipótesis explicativa de la masculinización rural”. In: Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 124. bol., 73-105. orr.

135


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Titularrak pertsona fisikoa eta titularraren ezkontidea, sexuaren arabera. Titularrak

Ezkontideak

Gizonak

703.439

178.459

Emakumeak

284.620

404.861

Guztira

988.059

583.320

Gizonen %

%71,2

%30,6

Emakumeen %

%28,8

%69,4

Iturria: Nekazaritza ustiategien egitura, 2007. INE.

Oharra: Ustiategi guztiak, adin guztiak. Diogun moduan, titulartasun bakarrak sortzen duen desorekak ondorio nabarmenak ditu, harreman partekatu bat hierarkizatzen duelako (administrazioaren eta legearen babesarekin), familia barruan desorekak eraginez eta errekonozimendu apalagoko egoera bat zabalduz gizarte osoan. Kooperatiba-elkarteetan, adibidez, ustiategiko titularrek dute botoa, haiek jasotzen dituzte diru-laguntzak eta haienak dira ekoizpen-eskubideak (esne-kuotak, adibidez). Era berean, emakumeek zailtasunak izaten dituzte finantza-kredituak lortzeko, ez dutelako nominarik edo ondasunik beren izenean. Titular bakarrak sortzen duen asimetriak erregimen patriarkala iraunarazi eta errepikatu besterik ez du egiten, mantenua ekartzen duena gizona deneko eta emakumea, aldiz, zainketaz arduratzen deneko topikoa indartuz inplizituki. Inolako zalantza-izpirik gabe esan dezakegu titulartasun bakarrak eragotzi egiten duela gizon eta emakumeen arteko berdintasun erabatekoa, nekazaritza-esparruan eta landa-ingurunean. Gainera, titulartasun bakar horrek oso ondorio kualitatibo garrantzitsuak dauzka. Eragina du eguneroko bizitzan, maila pertsonalean, familian eta komunitate osoan. Zer da titulartasun partekatua? Nekazaritza-ustiategien titulartasun partekatu gisa ezagutzen denaren lehenbiziko errekonozimendu juridikoa bi legeren bidez etorri zen. Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoko (martxoaren 22koa) 30. artikulua dugu, batetik. Artikulu horrek figura juridiko hori garatzeko eskatzen du, nekazaritza-sektoreko emakumeen eskubideak oso-osorik onartuak izan daitezen, Gizarte Segurantzaren babesa jaso dezaten eta haien lana errekonozitua izan dadin. Landa-ingurunearen garapen jasangarrirako 45/2007 Legeko (abenduaren 13koa) laugarren xedapen osagarria dugu, bestetik. Xedapen horrek Gobernuari zuzendutako mandatu bat jasotzen du, nekazaritza-sektoreko ondasun, eskubide eta betebeharren titulartasun partekatuko erregimena sustatu eta garatu dezan, Gizarte Segurantzako babesa ematearekin batera. Norabide onean emandako beste urrats bat izan zen titulartasun partekatuari buruzko 297/2009 Dekretua (martxoaren 6koa). Dekretu horrek aipatu ditugun arauak garatu zituen, eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren Titulartasun Partekatuko Erregistroa sortu zuen (autonomia-erkidegoekin batera) Nekazaritza Ustiategien Titulartasun 136


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Partekatuari buruzko 297/2009 Errege Dekretuari jarraiki. Errege Dekretu horretan jasotako titulartasun partekatua indarrean sartu zenetik igarotako lehenbiziko hamabi hilabeteetan egindako zenbaketan ikusi dezakegu Langile Autonomoen Araubide Bereziko kideen artean zenbat diren nekazaritza-ustiategi bateko titularkideak. Nekazaritzako autonomo titularkideak, sexuaren eta adinaren arabera (2011) Gizonak

Emakumeak

<20

2

1

20-24

62

12

25-29

69

40

30-34

59

117

35-39

54

246

40-44

69

347

45-49

4

25

50-54

0

12

55-59

2

6

60-64

1

5

Total

322

811

Iturria: Gizarte Segurtasuneko Informatika Gerentzia. 2011/01/11n zeuden altak.

Emaitza apal-apala dela ikusten da, eta horrek erakusten du ez dela aski titulartasun partekatua sortzea eta, beraz, bestelako neurriak onartu behar dituztela sektoreak eta administrazioak, elkarlanean jardunez. Titularkidetasuna sustatzeko pizgarri administratiboak eta CERESek (Landa Inguruneko Emakumeen Konfederazioa eta COAG) antolatutako zenbait informaziokanpaina nabarmentzen dira neurri horien artean. Titularkidetasuna hedatzeak asko lagunduko luke parekidetasunean, hainbat mailatan: Erakundeetan dauden emakumeen kuota handitzea. Titularkidetasunaren berehalako ondorioetako bat da emakumeek nekazaritzako erakunde, kooperatiba eta elkarteetan duten parte-hartzea handitzea. Neurri horrek gutxitu egingo luke erakunde horietan sexuen artean dagoen desoreka. Eskubideen errekonozimendu materiala. Esparru pertsonalean, langile gisa (autonomoa nahiz enpresaburua) dagozkien eskubideak errekonozituak izateko aukera eskaintzen du titularkidetasunak, langilea Gizarte Segurantzako Erregimenean sartzen baita. Berdintasuna lortu ahal izateko kotizazioak berebiziko garrantzia dauka, eta, era berean, norberaren osasuna eta bizi-baldintzak hobetzen laguntzen du.

137


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Emakumeak subjektu gisa ikusaraztea. Titularkidetasunak emakumeen lana ikusarazten laguntzen du eta garapen ekonomikoko subjektu aktibo gisa errekonozituak izatea bultzatzen du. Norberaren independentzia eta autonomia. Eskubideen onarpenak eta horri lotutako gizartearen errekonozimenduak emakumeei autonomia handiagoa ematen die beren familiarekiko eta pertsona gisa proiektatzen laguntzen die. Bestalde, bizikidetza-loturak hausten direnean berdintasunezko tratua bermatzea dakar eskubideen onarpenak. Horregatik, ondarearen kudeaketaren eta eskubideen gaineko titulartasuna (nagusiki) bakarrik gizonei onartua izateak emakumeen artean sortu izan duen mendekotasunari aurre egiteko funtsezko tresna dugu titularkidetasuna. Jabekuntza. Emakumeak subjektu gisa errekonozitu eta ikustarazteak bere ondorioak dauzka jabekuntza delakoan, hots, subjektu indibidual eta kolektibo gisa jarduteko duten ahalmenean. Ahalmen horrek legitimatu egiten ditu emakumeak egoera zail asko eta askotan. Egoera zail horien artean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen egoera azpimarratu nahi dugu, duen eragin eta oihartzunagatik. Berdinzaletasuna edo igualitarismoa sustatzea. Titulartasun partekatua lortzeko ekimenak lagungarriak dira, halaber, genero-berdintasunari bizkarra ematen dioten eta tradizioan sakon-sakon errotuta dauden jarrerei aurre egiteko.

8. JARDUNBIDE EGOKIAK Esan gabe doa hemen ez ditugula bildu baserritarrengan oinarritutako elikadura-sistemak laguntzen dituzten edo lagundu ditzaketen jardunbide guzti-guztiak. Jardunbide horien arteko esanguratsuenak jasotzen saiatu gara, aniztasuna irizpide gisa hartuta, desberdinak izanik elkarren osagarri izan daitezkeen ereduak eskaini nahian. 8.1 Higiene-arauei lotutako jardunbide egokiak Europako kapituluan azaldu dugunez, eskumeneko administrazioen legeak eta jarrerak ez dira batere lagungarriak nekazarientzat, eta oztopo nabarmena ere izaten dira askotan. Dena den, aukera ugari daude lege horietan jasotako baldintzak egokitzeko. Egoera ideal batean elementu hauek guztiak biltzen dituen agertoki bat marraztu genezake: Baserritarren ekoizpenari, eskala txikiko eraldaketari eta merkaturatze-zirkuitu laburrei lotutako baldintzak egokitu eta malgutzeko borondatea azaltzen duen goi-mailako (estatuedo erkidego-mailako) lege edo arau bat. Hori ez da amore-emate moduko “mesede� gisa egiten edo elikagaien segurtasuna gutxituz, elikagaiei lotutako arriskuen eta elikakateen harmonizazio gisa baizik. Zenbat eta industrializazio handiagoa, orduan eta konplexutasun handiagoa eta, era berean, zenbat eta distantzia handiagoa, orduan eta arrisku gehiago. Aldiz, baserritarren ekoizpena handituz gero areagotu egiten da ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena, eta distantzia fisikoa zenbat eta txikiagoa, orduan eta arrisku gutxiago. Hortaz, irizpide akademiko sendoak daude elika-kate desberdinetarako esparru desberdinak eskatzeko. Goi-mailako lege-arau honek aukera ematen du hiru norabide edo joera biltzeko: borondate politiko horren zehaztapen edo gauzapen teknikoa, koordinazioa eta gaiarekin zerikusia duten eragileen arteko trebakuntza-zabalkundea.

138


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Egokitzapenaren eta malgutasunaren zehaztapen teknikoa. Jardunbide egokien giden eta antzeko dokumentuen bidez lortzen da hori. Administrazioaren eta baserritarren artean elkarlanean sortutako eta ofizialki errekonozitutako agiri horiek elika-kate hauetako joko-arauak finkatzen dituzte. Elikagaien osasun eta segurtasunaren gaineko ardura duten administrazioko eragileen eta baserritarren arteko estrategia bat behar da jendea eduki tekniko-politiko horietan trebatzeko eta eduki horiek zabaltzeko. Azkenik, hiru baldintza horiek ez dira besterik gabe betetzen edo administrazioak proposatu eta gauzatuko dituela espero izanik (salbuespen gutxi-gutxitan izan ezik). Baserritarren presioaren ondorioz lortzen dira eta, beraz, erakundeen estrategia funtsezkoa gertatzen da hemen. Ikus ditzagun aipatu berri dugun horri buruzko adibide batzuk. Estatu- eta erkidego-mailako araudi-esparru berriak prestatzea, egokitzapenerako eta malgutasunerako dauden aukera guztiak bilduz Nafarroako legea 2010eko erdialdean nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietako produktuen zuzeneko salmenta Nafarroan arautzen duen Foru Legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Gorago esan dugunez, ordea, ekimen egokiak bestelako ekintzez laguntzen ez badira, paper hutsean gelditzen dira. Lege horretan nabarmentzeko moduko zenbait alderdi: Definizioak: Nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako ekoizpentzat hartzen dira: a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak manipulatu eta eraldatzeko jarduerak, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategietan egindakoak, soil-soilik ustiategi horietan lortutako lehengaiak erabiliz. b) Salmenta zuzena: ekoizle/eraldatzailearen eta kontsumitzaileen arteko bitartekaririk gabe egindako merkataritza-jarduera. Eskuratutako elikagaiak (zuzenean nahiz eraldaketa bidez) ustiategian ekoitziak izateko mugan datza berrikuntza hemen. Legea arretaz irakurriz gero, definizio hori kenduta, ez du inolako aldaketarik ekartzen, osasunkontuei dagokienez bereziki. Hauxe dio legeak, hitzez hitz: Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan nekazaritzako elikagaiak ekoizten dituzten artisauerako enpresek osasun-erregistroan inskribatu behar ez izateko baldintza hauek bete behar dituzte: a) Funtzionamendu eta ekipamendu aldetik bete beharreko baldintzak betetzea, Europan indarrean dauden araudiekin bat etorriz modu seguruan egiteko jarduera. b) Higieneari eta osasunari dagozkion printzipio nagusiak betetzen direla ziurtatzea eta, hala badagokio, fabrikatutako produktuari dagozkion irizpide mikrobiologikoak errespetatzea.

139


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

c) Arriskuak kontrolatzeko AAPKK-sistema martxan jartzea eta, hala badagokio, higieneari buruzko jardunbide egokien gida. d) Salmentaren zati bat txikizkako denda batean egitea, Europako elikagaien segurtasunari buruzko arau espezifikoetan finkatutako baldintzak beteaz. Salmenta zuzena egiten duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiek bete beharreko baldintzak: 1. Salmenta zuzena 10. artikuluko lehen puntuaren arabera egiten duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiek honako ezaugarriak izan beharko dituzte, gutxienez: a) Indarrean dauden arauek eskatutako baldintzak betetzea ekipamendu eta funtzionamendu aldetik. b) Higieneari dagozkion printzipio nagusiak betetzen direla ziurtatzea eta, hala badagokio, fabrikatutako produktuari dagozkion irizpide mikrobiologikoak errespetatzea. c) Arriskuak kontrolatzeko AAPKK-sistema martxan jartzea eta, hala badagokio, higieneari buruzko jardunbide egokien gida. d) Osasun Erregistroak bermatutako marka izatea. Ikusten dugunez, indarrean dauden arauak bete behar direla esaten du legeak, baina ez du arauok ahalbidetzen duten malgutasuna zehazten. Seguruenik, malgutasun hori ez da lege baten bidez zehaztu behar, baina, berriz diogu, lege-corpus horiek neurri zehatzagoez lagundu behar dira. Kataluniako dekretua Katalunian 20/2007 Dekretua (urtarrilaren 23koa) onartu zen, landa-inguruneko nekazaritzako elikagaien establezimendu txikietako nekazaritzako elikagaien segurtasun eta kalitateari buruzko arau espezifikoak finkatzeko. Dekretu hori ez da iraultzailea, inondik ere: EBk eskaintzen duen malgutasuna aprobetxatuz, nekazaritzako elikagaien establezimendu txiki horietara egokitutako higieneari buruzko jardunbide egokien gidak prestatu behar direla besterik ez du esaten. Establezimendu txikiak definitzen ditu: landa-ingurunean kokatuta egonik nekazaritzako elikagaiak prestatzen eta merkaturatzen dituzten establezimenduak, hamar langile baino gutxiago eta urtean 2.000.000 eurotik beherako fakturazioa dutenak. Ekoizpen txikira egokitutako jardunbide egokien gidak egin behar direla legez sustatu eta sistematizatu besterik ez badu egiten, hori ere ez da gutxi. Dekretu horretatik abiatuta, gida horiek martxan jarri daitezke, eta tresna egokia izan daitezke baserritarrek higieneari eta segurtasunari buruz dituzten zalantzak eta arazoak argitzeko. Dena den, dekretua onartu zenetik urte batzuk igaro eta gero, nekazaritzako elikagaigintzako eragileek oso gutxi ezagutzen duten dekretu hori eta ez da elikagai-establezimendu txikietara egokitutako inolako gidarik argitaratu. Hala ere, dekretuan jasotako borondate politikoan oinarrituta, hartuta haratago joatea dago eta gidetan zehaztu behar zirenak baino alderdi gehiago jasotzen dituzten arau-esparruak eskatzeko aukera dago. Sasi-borondate hori dekretuaren hasieran sumatzen da, eta horixe aprobetxatu behar dugu: “Kataluniako landa-inguruneetan giza kontsumorako elikagaiak ekoitzi, prestatu eta merkaturatzen dituzten nekazaritzako elikagaien establezimendu txiki asko eta asko dago. Beren inguruarekin abeltzaintzako ustiategiek eta laborantzako sailek bezain besteko lotura duten egitura ekonomiko eta sozial baten adierazleak dira�. Zentzu horretan ere ez da aurrerapauso handirik egin, baina, edonola ere, dekretua jardunbide egokia dela esan dezakegu.

140


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

HNSak onartzen dituen baserritarren ekoizpenera egokitutako osasun-baldintzak zehaztea Behin eta berriro aipatu izan diren gidak dira errazen garatu daitekeen tresnetako bat. Hainbat autonomia-erkidegotan dituzte jardunbide egokien gidak, baina baserritarren sistemetara egokitutako gidak (gazta artisau-eran ekoizteko gidak, ustiategietako salmenta zuzenari buruzko gidak, baserriko arrautzak merkaturatzeko gidak, esne gordina saltzeko gidak, etab.) oso-oso urriak dira. Alegia, higieneari buruzko jardunbide egokien gidak egotea gauza ona da, baina areago zehaztu behar dira gida horiek eta higiene-baldintzak sistema industrialez bestelakoak diren baserritarekoizpeneko sistemetara egokitzen dituzten gidak sortu behar dira. Beste aukera bat da baserritarrek beraiek aztertzea gida horiek eta ikustea erabilgarriak zaizkien ala alderdiren bat hobetu behar den, eta horren araberako proposamenak egitea. Gida zehatzen bat dagoenean, errazagoa izaten da Administrazioarekiko harremana, nahiz eta horrek ez duen esan nahi harreman hori emankorragoa denik. Katalunian, adibidez, aipatutako dekretuaz gain gida hauek dauzkate (gidarik gehien argitaratu duen erkidegoetako bat da Katalunia): Hegaztien higieneari buruzko jardunbide egokien gidak: haragitarako oiloak, oilo erruleak eta txitatarako oiloak. Behi eta ahuntzen esnea ekoizten duten ustiategietako higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Erlezaintza-sektoreko higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Merkatu ez egonkorretan eta ferietan elikagaiak saltzeko higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Mahastizaintzako ustiategietarako nekazaritza-jardunbide egokien gida. Txerri-hazkuntzako ustiategietako higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Perretxiko eta boilurren sektoreko higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Elikagai-industrian alergenoak eta glutena kudeatzeko gida. Behi-esnea ekoizten duten ustiategietako higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Arrantzontzietako higieneari buruzko jardunbide egokien gida Arrain-lonjetako eta horri lotutako jardueretako higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Arrandegietako higieneari buruzko jardunbide egokien gida. Ikusi dugunez Nafarroan baserritarren sistemetarako lege espezifikoa dute, baina sistema horien berezitasunak ez dira gidetan edo antzeko dokumentuetan zehaztu. Hona hemen Nafarroan dagokien jardunbide egokien gida duten produktuen zerrenda: mamia, leka-kontserbak, gazta freskoa, gazta ondua, zainzuri-kontserbak eta esne pasteurizatua. Andaluzia da baserritar txikien sektorerako gida bereziak prestatu dituen autonomia-erkidego gutxietako bat. Higieneari buruzko baldintza sinplifikatuak izeneko dokumentuan47 jaso dituzte xehetasunak, eta dokumentua ederki hasten da, paragrafo honekin: “(CE) 852/2004 Erregelamenduko atarikoan adierazten diren gidalerroen arabera autonomia-erkidego honetan malgutasun-irizpideak aplikatu ditzaketen elikagai-establezimenduen auto-kontrolerako sistemak ezartzeko jarraibideak eta orientazioa ematen dituen gida izan nahi du dokumentu honek�. Dena den, gero mugatu egiten du hasierako adierazpen hori: “Azkenean, elikagaienpresa horietako operadoreei begira, malgutasun-irizpide hauek aplikatu ditzaketen establezimenduak bi multzo handitan bildu ditugu: 47 www.juntadeandalucia.es/salud/export/sites/csalud/galerias/documentos/c_3_c_3_seguridad_de_los_ali mentos/sistema_autocontrol/guia_higiene_04.pdf

141


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

1. Saltokiak (txikizkakoak), harategi-saltxitxategiak eta harategi-urdaitegiak kenduta. 2. Sukaldaritza-establezimenduak, eskoletako, enpresetako eta instituzioetako jantokiak kenduta, eta egunean 200 otordu ematen dituzten edo emateko ahalmena duten janariestablezimenduak�. Bada zerbait, baina orain arte ez da gida gehiagorik kaleratu malgutasun hori beste eragile batzuek eta baserritarrek aplikatzeko moduari buruz. Halere, nahi izanez gero gauzak egin daitezkeela erakusteko adibide gisa balio dute, behintzat. Eskumeneko agintari lokalen (estatuaren, erkidegoen eta zenbait kasutan udalen edo mankomunitateen) gaineko presioa areagotzea Katalunia Kataluniako Administrazioaren eta baserritarren ekoizpenean parte hartzen duten zenbait eragileren arteko hartu-emanari lotutako esperientzia bat egon da, osasunari buruzko legeria baserritarren baldintzetara egokitzeko asmoz garatua. Esperientzia ez da guztiz arrakastatsua izan, baina interesgarria da aipatzea. Nekazaritzako elikagaien establezimendu txikiei elikagaien osasun eta segurtasunari buruzko tresna egokitu eta sinplifikatu bat eskaini beharra nabarmendu zuten zenbait sektorek Landa Munduaren Biltzarra zela eta Gerri de la Salten bildutako lan-talde batean, eta gauza bera adierazi zioten zuzenean Nekazaritza Departamentuari, bai eta Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Departamentuari ere. 2009an bilera bat deitu zuen Nekazaritza Departamentuak, idazkari nagusia buru zela, enpresa txikiek araudietan finkatutako baldintzetara egokitzeko dituzten zailtasunak aztertzeko. Elikagaien segurtasunari buruz indarrean zegoen araudiak baldintzen gaineko interpretazioak egiteko aukera ematen zuela ikusi zen bilera hartan eta, bestela, establezimendu txikiak egokitzapenak eginez erregulatuko zituen arau bat onartzeko aukera aztertu zen. Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) legeak egokitzeari buruzko azterketa bat egingo zuela erabaki zen, nekazaritzako elikagaien establezimendu txikiek beren egoerara egokitutako tratamendu espezifikoa jaso ahal izan zezaten. Era berean, merkaturatze-zirkuitu laburrei buruzko diziplina arteko lan-talde bat eratu zen. Lan-talde horrek bere ondorioak kaleratu ditu dagoeneko, aukera batzuk bultzatuz (gidak, adibidez) eta beste batzuk mugatuz (hiltegiak eta jarduera anitzeko espazioak, esate baterako). Aldi berean, ACSAk azterketa bat eskatu dio enpresa bati sinplifikazioa eta establezimendu txikietako kontsumitzaileen babesa uztartzearren indarrean dauden arauek eskaintzen dituzten tresnak identifikatzeko. Horrekin batera bidaia bat antolatu du Frantziara, establezimendu txikien gaia han nola lantzen duten baloratzeko. Bidaia horretatik bi ondorio atera dituzte, besteak beste: hango baserritarrek prestakuntza handia dutela eta aniztasun handia dagoela baimendutako instalazio eta baldintzetan. Hona hemen prozesu honetan zehar orain arte ateratako ondorioetako batzuk: Definizioak: egokitzapenez hitz egiteko garaian, establezimendu txikiei buruz jardun beharrean hobe litzateke haiek garatutako jarduera motaz aritzea, jardueraren ezaugarriak 142


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

garrantzitsuagoak baitira establezimenduen dimentsioa baino. Ez litzateke artisau-erako elikagaia kontzeptua erabili beharko jardun nahi dugun esparrua definitzeko garaian, kontzeptu horrek oso erabilera mugatua eta nahasgarria baitauka. Elikagaien segurtasunari buruzko egungo arauek aukera ematen dute bete beharreko baldintzak establezimenduen dimentsioetara eta garatzen duten jarduera motara egokitzeko (malgutasuna). Hortaz, ez da arau propiorik behar elikagaien segurtasunari dagozkien alderdietarako bakarrik. Oso testuinguru zorrotza ezarriko luke, eta ezinezkoa litzateke sektore bakoitzak behar duen espezifikotasunera iristea arauan eta, aldi berean, behar den sinplifikazioa lortzea. Arau espezifiko eta xehetasunez betea onartzen saiatuz gero, baina era askotako jarduerez aritzeak eskatzen duen zailtasuna aintzat hartu gabe, orokorkeria gutxi batzuk finkatzea izango litzateke emaitza. Baldintzak eta eskakizunak sinplifikatzeak ez du esan nahi kontrol ofizialak gutxitu behar direnik edo kontsumitzaileen osasunaren babesa lasaitu behar denik. Establezimendu txikien artean landa-inguruneko txikizkako dendak hartu behar ditugu kontuan (harategiak, etab. ere barne), saltokiak funtsezkoak baitira nekazaritzako elikagaien establezimenduetatik sortzen diren eta denda horietan merkaturatzen diren produktuen gaineko pertzepziorako. Landa-inguruneko txikizkako saltokiak landainguruneko establezimendu txikiak kontzeptuaren barruan sartu beharko lirateke, beraz. Elikagaien segurtasunari buruzko baldintzak modu ulergarri eta sinplifikatuan aurkezteko tresnak sortu behar dira, gidak, adibidez. Gidek bi ezaugarri nagusi izan behar dituzte: sektorialak eta praktikoak izatea. Establezimendu horien kontrol ofiziala egiten duten pertsonentzako erreferentea izan behar dute gidek, printzipioz behintzat, gida horietan finkatutakoaz kanpoko beste ezer eskatuko ez dela bermatzeko. Kontrol ofizialak estandarizatzeko balioko luke horrek, eta interpretazio indibidualak saihestuko lirateke horrela. Oso garrantzitsua da gidetako edukiak aplikatzeko formulak bilatzea. Administrazioaren laguntza ekonomikoa eskuratzeko aukera dagoen tokietan itunak sinatu daitezke eta elikagai-enpresetako arduradunek zenbait eskakizun eta baldintza barneratzeko prozesuetan eragin daiteke, halaber, eskakizun horiek ohitura bihurtu daitezen, eta arduradun horiek ez ditzaten halakoak zamatzat eta arazo-iturritzat hartu. 8.2 Jardunbide egokiak Landa Garapenerako Programan Landa Garapenerako Programaren baitan antolatutako zenbait ekimenek ederki erakusten digute tresna hau nola erabili daitekeen baserritarrengan oinarritutako elikadura-sistemetan dauden oztopo batzuk ezabatzeko. Ekimen horien artean Katalunian bultzatutako proiektu bat aipatuko dugu, adibide gisa: nekazaritza-produktuak eraldatu eta merkaturatzeko prozesuak eta nekazari-dendak hobetzeko helburua duen proiektu bat bultzatzen ari da Katalunia Erdialdeko ekintza-talde lokala, eta proiektu horri jarraiki baserritarrei zuzendutako laguntzaeta aholkularitza-zerbitzu bat kontratatu dute, baserritarrengan oinarritutako elikagaiak eraldatzeko prozesuei, salmenta zuzenari eta zirkuitu laburrei lotutako zeregin teknikoak egin, informazioa zabaldu eta zalantzak argitzeko, higiene eta osasun arloei arreta berezia eskainiaz.

143


Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Europako eta Espainiako Estatuko azterketa

Ekoizpen-jarduera hutsetatik salmenta eta eraldaketa alorreko beste jarduera batzuetara aldatzeko laguntza emateko prozesu honen balorazioa oso positiboa izan da gaiarekin zerikusia duten eragileen aldetik.

144


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.